2023
|
|
Hori guztiarekin batera, gure autonomia erkidegoaren izaera berezia ere ekuazioan sartzen da eta, EKren 1 xedapen gehigarrian oinarriturik, lurralde historikoek
|
bere
toki erakundeen araubidea zehazteko duten ahala. Ildo horretatik, kontuan izan behar da Euskadiko Autonomia Erkidegoko lurralde egitura Euskadiko Toki erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/ 2016 Legearekin itxi dela.
|
|
Artikulu horren arabera, Estatuek definituko dute toki erakundea zer den, TAEHk Estatuaren barnean toki erakunde kategoria duten erakunde guztiei aplikatzeko beharra ezartzen duelako, nahiz eta gero Estatuek berrespen dokumentuetan kategoria batzuei aplikatzeko edo ez aplikatzeko aukera izan. Hitzarmenak horrela egitea logikoa da, Estatu bakoitzak
|
bere
toki administrazioaren mailakatzea ezberdina izango du, tokiko mailaren antolaketa ezberdinak daudelako.
|
|
Horrek esan nahi du ogasunek jarduteko lurralde eremua ere zehaztuta dagoela. Toki ogasunei buruzko arauketa
|
berak
toki erakundeei lurralde eremutik kanpo jarduteko eta zerbitzuak edo ondasunak kargatzeko debekua ezartzen die. Honekin argi dago lurraldetasun printzipioak finantza jardueraren ikuspegitik toki erakundeen eskumenen egikaritzarako esparrua ere mugatzen duela.
|
|
Bigarrenik 2012an Arabako Batzar Nagusiek
|
bere
toki erakundeen aurrekontu araubidearen gaineko foru araua aldatu zuten eta Estatuko Abokatutzak foru araua administrazio auzibidean aurkaratu zuen. Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiaren administrazio auzibiderako aretoaren lehenengo atalaren 2013ko ekainaren 26ko Epaiak oraingoan aurrekontu araubidea eta finantza zaintzako eskumenak lurralde historikoei aitortzen die eta horretarako oinarri juridikoa bilatzen du Euskadiko Arbitraje Batzordearen 2/ 2003 Ebazpenean eta Ekonomia Itunari buruzko Legean 2012an egindako aldaketa.
|
|
Honen adierazlea da EAEren Estatutuak berak 2.2 artikuluan honela adierazten duenean: ...Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldea Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko probintziekin bat datozen lurralde historikoek osatuko dute, egungo mugetan, bai eta Nafarroakoak ere, baldin eta Konstituzioaren laugarren xedapen iragankorrean ezarritako prozeduraren arabera sartzea erabakitzen badu" 587 Lurralde Historiko bakoitzak bere barneko lurralde antolaketa propioa izango du eta horietako bakoitzak
|
bere
toki erakundeak barneratzen ditu. Azkenean, toki erakundera heltzen gara, lurralde erakunde ezberdin bezala egituratzen dena.
|
|
Beraz, Estatuko lurralde erkidean hiru lurralde botere argi ikusten diren bitartean (Estatua, autonomia erkidegoa eta toki erakundea); EAEren egitura berezia da eta laugarren lurralde boterea agertzen da: Estatua lurralde egituraren egituratzailea da; EKren baitan autonomia erkidegoa eratzeko ahalmena aitortzen da eta EAEko lurralde boterea eratzen da; Lurralde Historikoak botere bihurtzen dira eskubide historikoen gordailuzainak diren aldetik; eta azkenik, udalak ere
|
bere
tokia erreibindikatzen du. Hau lotu nahi dugu ere ETELk berak aipatzen dituen erakundeetako maila ezberdinekin.
|
|
ETELren 4 artikuluan
|
bertan
toki autonomiaren printzipioa garatzeko garrantzi handikoak diren beste bi printzipio aipatzen dira: sorospidetasun printzipioa eta finantza nahikotasuna.
|
|
Hurrengo epigrafeetan gaiaren inguruan sakonduko dugu, baina derrigorrezkoa dugu honako aipamen hau egitea: Legeak
|
berak
toki autonomiaren printzipioa, gidalerro bezala ezartzeaz gain, helburu bezala ere zehazten du. ETELren 1.1 artikuluak berak hauxe adierazten du:
|