Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 66

2000
‎Elkarrekiko begiruneaz batuketa egin eta ezkontideen arteko eginbehar eta betebeharrak, gizaki adimendun eta sentiberen arteko harremanetan gauzatzen direnak, horra hor zuzenbide naturalpeko gaiak. Une horretatik bertatik sumatzen duguna ez da elkar topatze soila, baizik eta kontratu egiazkoa.
2001
‎Hasieratik bertatik predestinatuta bailegoan, dela literaturak, dela euskalduntasunak, gaindiezinezko mugak ezartzen dizkiote protagonista maskulino honi. Hortik bere baitan sumatuko duen isolamendua, bakardadea, tristura,... melankolia.
‎deitzen den ipuina, izugarria oso, zuloaren zelatari den pertsonaiaren eguneroko mugimenduak prosa hotz, biluzi eta objektiboz deskribatzendituena. Zulo fisiko eta metafisikoa, norberak bere baitan sumatzen duen zuloexistentzial horren metafora. Honela hasten da ipuina:
‎Besterik aurkitu zuen horratik gure Lizardik bere arimaren leizean," nork gere muñean dugun itzalera" jaitsi zenean. Bere baitan eta beretzat adina besterengan eta besterentzat bizi behar du gizonak eta besteengandik, hurkoenengandik ere, bereizten duen osin zabal hondogabea begien aurrean ez daukanean, bere baitan sumatzen du garbiro besteren bizia eta izatea. Hezur, mami, odol, ohitura, isuri, joera, sinesmen, izaera, pentsabide, besteri zor dizkiot eta bestetan txertatzeko ahalmena badut.
‎Goitik beheitiraino txipa txipa egina ikusi zuenean, portugesa bera ere daldaraka hasi zen, lagunaren hotza bere baitan sumatzen zuela, baina berak ere burua sartu zuen uretan. Ez zen kaskoa argitzeko manera txarra.
2003
‎Txirrinak berriro jo zuen, luzeroago. Itxaron zuen tartea ez ote zen berak sumatuaren luzea. Haizearen dardara berriro ito zen, atzetik heltzen zitzaion burrunba gorako bideari zerraiolarik...
‎“Hau porrota izan da”, laburbiltzen du. Bertaratzen direnen artean onartzen dute, gehienbat, gainditu duten ikasleek egiten dutela, baina pixka bat justua izan dela, ez nota onekin, eta ikastetxeak berak sumatzen du hurrengo urterako irakasgaiak behar bezala indartu behar direla. “Kontuan hartu behar da, adibidez, DBHko 4 mailatik Batxilergora jauzi handia dagoela”, esan du akademiako zuzendariak.
‎Egia da, bestalde, ez dela abertzaletasunean eragin bera sumatu. Kontuz aztertu behar da datua.
2006
‎Aurretik jakin izan bagenu... Berak sumatzen zuen aurretik zerbait, baina ez zuen ezer esan. Haurrek bezala, belarriak estali zituen atzamarren puntekin.
‎Nire atsekabea eztitu zuen haren bisaian sentipen bera sumatzeak.
‎Nire senideetako bi deitu zituzten iritzia eman zezaten kupel batean zegoen ardoari buruz; itxura guztien arabera, ardo bikaina, urtetsua eta uzta onekoa zen. Senideetako batek dastatu zuen, aztertu, eta hausnarrean aritu eta gero, ardoa ona litzatekeela adierazi zuen, berak sumatutako larru zapore ñimiñoarengatik ez balitz. Besteak, antzera jokatu ondoren, ardoaren aldeko epaia ere eman zuen, baina arazo bat zegoen, erraz bereizten baitzen burdina zaporea.
2008
‎Liburu batzuek ezagun dute promozio sendoa; beste batzuek, berriz, promozio xumeagoa izaten dute, baina ahoz ahokoak bultzatzen ditu; eta zenbait kasutan, bi gauzak gerta daitezke. Nolanahi ere, ez dut uste hori Euskal Literaturan bakarrik gertatzen denik, auzoko sistema handiagoetan ere gauza bera sumatzen dut nik. Alegia, ez zait literatura txiki baten bereizgarri iruditzen".
‎Mugaldeak badu zerbait berezia beti, ezkutukoa, estraperloa eta mugazainen ustelkeria, eta horrelakorik inon izatekotan Afrikan espero dugu. Ostatu honetan ere horixe bera sumatzen dugu, militarrak harro hara eta hona, bertako nagusiarekin eta langileekin erdi txantxan erdi serio, orain kartak, gero tea, dominoa?
2010
‎Ernst Jüngerrek, ordea, ez zuen halakorik sumatu nahi izan bere garaian. Ez zuen mobilizazio erabatekoa gogor kritikatu, eragin lazgarriak bere inguruan eta bere ingurukoengan sumatu arte. Ordurako beranduegi izan zen.
‎Bakarrik geratu ziren egun haietako batean, Nerea bere gelan eranzten ari zela, ondo itxi gabeko atearen zirrikitutik begira sumatu zuen Kepa, eta, etxearen gobernuan bezala nebaren jokaeran ere amaren rola bereganatu balu bezala," Zer egiten duzu hor begira?" ozenki esan eta bultzakada batez itxi zuen atea. Hurrengoan, baina, ate bera, zirrikitu bera, begi zelatari berak sumatu, eta ezer ez egitea erabaki zuen Nereak. Ala nahita utzi ote zuen atea erdi irekita?
‎Garbi jakiten zaila dena, ordea, oharrok jatorriz bereak diren edo geroztik iloba Juan Marik ipiniak? Bat edo beste izan, kontua da lagundu egin nahi ziotela horretan biak elkarri, eta lehen, zaldi hankaxuriyaz, zazpi estatuko esiyaz, diru berriyaz eta beste esandako gauza bera sumatzen dela hor ere. Leienda hori ez dela, alegia, Oiartzun aldeko jende xeheagandik ahoz ikasitakoa, nabari dela hor maisu apaintzaileren baten eskua.
2011
‎Apurka apurka, antzutasunak ezkontideen arteko hariak, apurtu ez arren, zirpildu egin zituen. Andereak bere gainean sumatzen zuen senarraren begirada, dendan madari erdi ustelak saldu behar zituenean frutetan ezartzen zuen begirakune berbera. Haurrik ez eta, bakardade moduko bat heldu zitzaion andereari.
‎Emiliana de Zubeldiaren papera egiten duen aktorea, emakume ederra da, desberdina, fisiko oso interesgarriarekin eta sudur luzearekin, hain ohikoa gure herrian, baina orain badirudi ez dagoela halakorik, kirurgiaren erruz! Eta zinemak gai izan behar du hori gelditzeko, aurpegiak, nortasuna duten aurpegiak muina direlako pantailan; kamerak berak sumatzen du. Aurpegiaren adierazkortasuna aldatu egiten du kirurgiak, galdu egiten da espresibitatea, eta aurpegi adierazkor batek nahi adina eusten dizkizu lehen planoak?.
‎" Neurologikoki, pentsatzen dugun hura" garela dio eta gogo jarduera azalekoak" makinen erara pentsaraztera" garamatzala," efizientziaren bila". Carrek dio hori bera bere buruan sumatu zuela eta liburua idatzi zuela.
‎98ko belaunaldiaren jarraipenean, herri espainol xehearen materialismo narrasak gogait eragiten dio. Baina, Unamunori ez bezala, hori mistiko espainoletan errefuxiatu baita, horietan bai fedearen eta bai Espainiaren esentzia bera sumatuz, Machadori Espainia tradizional bulgare horretan(" que ora y bosteza") erlijioa ere bulgarea egiten zaio. Bera erlijio pertsonal intimo, bizi, sozial batez bakarrik interesatzen da, dogmak eta folklore erlijiosoak (Eliza) lagata.
‎musikaren poetika batera non bistan den bizitzaren eta patuaren inguruko meditazio bat. Eta hori bera sumatzen da sakonetik besteek sortu dutena entzuten jarrita"". 54
2012
‎«Hiru eguberri eman ditut hemen lanean, eta, janari gehiago jasotzea ohikoa bada ere, aurtengoa harrigarria izan da». Egoera bera sumatu du Nicolas Palaciosek, Bizkaiko Elikagai Bankuko presidenteak. Gabonetan ohiko lan bera egiten dutela azaldu du; hau da, janaria jaso, eta elkarteen artean banatu.
‎Lofodengo barnealdetik igo ginen, eta, hortaz, ez genuen itsasoa ikusi harik eta gailurrera iritsi eta gure aurrean lehertu zen arte. Agurea hizketan ari zela, hots gero eta ozenago bat entzuten zela konturatu nintzen, Ameriketako zelai batean bufalo talde handi batek egiten duenaren modukoa; eta aldi berean sumatu nuen une hartako itsas egoera, itsasgizonek zakartua deritzaten hori zena, aldatzen hasi zela bat batean, eta ekialdera jotzen zuen itsaslasterra bihurtzen ari zela. Begira nengokiola ere, abiada izugarria ari zen hartzen; unetik unera handitzen zen, indarragotzen.
‎Zeren eta, hain baldintza gogorretan hilezkor izateko nahia pertsona gutxik aitortuko luketen arren, halere aurrez aipaturiko Balnibarbi eta Japoniako erresumetan, bera konturatua omen zen pertsona guztiek nahi zutela heriotza pixka bat gehiago atzeratzea, beranduago iritsaraztea, eta gutxitan omen zuen entzuna inor irrikatan zegoenik hiltzeko, saminak edo sufrimenduak eraginda izan ezik. Eta galdetu zidan ea nire bidaietan ezagututako herrialdeetan, eta neurean ere, ez al nuen orokorrean jarrera bera sumatu.
‎Esna, ilunpean, bere bizitzan ezer kezkagarririk ba ote zegoen pentsatzeari ekin zion, itxura hutsa ote zen berak sumatzen zuen baretasuna. Ezetz ematen zuen.
2013
‎Historiako beste momentu batzuetan bezala, txinparta txiki batek herriaren haserrea piztu du planetako leku ugaritan. Esplikazioen unera iritsita analista serio guztiek sakoneko arrazoi bera sumatzen dute: herriek parte hartzea exijitzen dute.
‎Azpimarratu dute, gainera, ikerketa horren arabera, lehen urteetatik bertatik sumatzen dela bitaminak zer nolako garrantzia duen alergiei aurre hartzeko faktore gisa.
‎—A!, a! zezeldu zuen Tzurdiok, eta halako kuttuntasun minbera sumatu zuelarik bere baitan otu zitzaion maitemintzeak erroko eta erraietako errukia edo pena aldi berean sumatzea bezalako zerbait izan zuela, zorioneko pena bezalako zerbait. Zer nahi huke nik egitea?
2014
‎forma asimilatuak Sunbillan, Donezteben eta Donamarianere bildu ditugu. Erran beharra da, halarik ere, herri guzietan ez dugula erabilerarenmaila bera sumatu: (i) Bortzerrietan aukera nagusiak dira, (ii) Sunbillan ohikoak ditugueta (iii) Doneztebe Donamarian batzuetan soilik agertzen dira.
2015
‎«Azken finean, gu auzo honetara etorri baldin bagara, auzo hau ezagutzera emateko ere bada». Eta horixe bera sumatu ahal izan zen igandean bertan.Baina alderantziz ere izan da. Garrigosek esan du ikastola San Frantzisko auzoan eraikia izan zela bide batez euskarak auzoan bertan presentzia izateko.«Gure ikasleak auzoan bertan daude, eta horrekin berarekin euskara gehiago entzuten da».
‎Urrutirago begiratu du, azken auzoetatik harago dagoen industrialdera, eta argia oraindik ere gorriagoa dela iruditu zaio. Zigarroari tira dio, eta zigarro muturreko txingarrari begiratu dionean ikusi duen gorritasun bera sumatu du berriz ere urrutira begiratzean.
‎Stalinek bibotea orraztuz aztertzen zituen batzuen eta besteen mugimendu eta estrategiak, Trini hirugarren kafe berezia ateratzen ari zitzaion Borisi, Fer apustuak egiten ari zen eta Lenin partida begiratzen ari ziren komitekoekin eztabaidan trabatzen zen bitartean, ahaztutako ardoak bukatzen ari zen Troski barran. Hainbeste begi bere gainean sumatuta, Errek ez zekien zer aurpegi jarri ere, baina Jotak tapetea besterik ez zuela ikusten zirudien. Bizitzaren konplexutasunean galduta aurkitzen zen mutil hura, musaren arau mugatuetan gustura mugituko balitz bezala.
‎Beharbada lor genezakeela pentsatu nuen, bi zakur haiek gu harrapatu aurretik iritsiko ginela babesera. Korek ere gauza bera sumatuko zuen antza, abiadura handituz esprintean hasi baitzen.
‎Egia esan, haiek ziren bezalakoak izanik, zailtasun eta neke handiak aurkitu balituzte ere, onez eramango zituzketen Jaunaren laguntzaz, haren zerbitzuan sufritzeko desira baitute. Eta desira hau bere baitan sumatzen ez duen ahizpak, ez dezala bere burua benetako moja Oinustzat jo, gure desirek ez baitute izan behar atseden hartzea, geure benetako Senarra zer edo zertan imitatzearren sufritzea baizik. Haren Maiestateak eman diezagula horretarako grazia, amen.
‎Hau esperientziaz dakit. Kanpora laikoen artera irteteko eta haiekin harremanak izateko gogoa beren baitan sumatzen duten mojek beldur izan bezate, ez dutela aurkitu Jaunak samariarrari aipatu zion harako ur bizia, eta ezkutatu egin zaiela Senarra, eta arrazoiz ezkutatu ere, haiek ez baitute aski Harekin egoteaz. Beldur naiz ez ote datorren hori bi gauza hauetatik:
‎Beraz, diodanez, otoitz hau beren baitan sumatzean, borondatearen poz bare eta handia dena, zehazki jakin gabe zerena den, argi ikusten bada ere hemengo pozen ondoan guztiz bestelakoa dela eta ez litzatekeela nahiko izango munduko jaun eta jabe izatea bertako poz guztiekin arimak bere baitan halako zoriona sentitzeko; borondatearen barru barruan sentitzen dena da, bizitzako beste poz batzuk borondatearen kanpo aldeak, haren azalak, esan... –
2016
‎Hartzen den substantziaren dosiak gero eta handiagoa izan behar du eragin bera sumatzeko.
‎Hurrengo gauean, ordea, berriz lehengo tokian agertu zitzaion itzala, orain bezala kargako moilara hurbiltzen ari zela. Biltegi aurrean aparkatuta zegoen kamioiaren atzean bezperako mugimendu bera sumatu zuen, piztia bat ezkutatu nahian balebil bezala. Segituan horma aldera egin zuen zaintzaileak, itzalak ikus ez zezan, eta ia hormari itsatsita aurrera jarraitu zuen aparkatutako kamioiaren aldera.
‎den ororen atzean patroi berak sumatzeko joera
‎argiaren iturburu bera sumatzen duzu bataren eta bestearen atzean
2017
‎Jarduera ez formalean gertatzen den gauza bera sumatu du Azurmendik eskola kirolean ere, taldeko kiroletan bereziki: " Mutilek hartzen dute protagonismoa, eta askotan neskek euren espazioa eztabaidatu gabe uzten dute".
‎Itxura batean diogu, nahita esana, zeren eta hemen aurkeztuko den konklusio nagusia ondorioak eskaintzeko unera behingoz iritsita horixe baita, alegia, errealitateari gu inguratzen gaituen honi, ez besteri osagarri berezkoa zaiola Camilo Lizardik zein Esteban Werfell ek nork bere aldetik sumaturiko nahasmena, oposizio bitar bakoitza" basoa" vs. " kultura", une honetan dagokigunez eratzen duen muga zehatzezina baita, eta aurkako eremu horien arteko hautatu beharra erabakiezina.
‎" Nire amamak bonbardaketan pasatakoa kontatzen zidanean haren begiradan ikusten nuen beldur bera sumatzen da albistegietan ikusten dituzun pertsonen begietan. Historia errepikatzen ari da, eta zerbait egin beharra daukagu".
‎Alvaro Baraibar (Nafarroako Gobernuko Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideen zuzendari nagusia): . Uste dut terrorismoaren ondorioak ez direla modu berean sumatu mugaren alde batean eta bestean, eta horrek eragina du alde batek eta besteak gauzak nola dauden ikusteko duten eran?.
2018
‎Mendibeltzeko harmailak topera, laurehun lagun inguru. Azpimarratzekoa jokalarien kiroltasuna, harmailan ere giro bera sumatu zen guraso eta zaleen artean.
‎Zentsurari aurre egiten zion idazle gisa, Arestik baliabide literarioen ustiapen irudimentsua egin zuen, eta abangoardia surrealista eta poesia espazialen aukerak erabat baztertu gabe aritu zen gehienetan. Zentsoreen ezagutza mugei erronka egitea bilatu zuen, haien lana zailtzea eta begi lausoa sortzea, baina baita errealitatearen konplexutasuna eta bere baitan sumatzen zituen paradoxak adieraztea ere. Izan ere," gehiengo zabala" rentzat eginiko poesia bazen ere, Arestik ez zuen bere testu hoberenetan poesia merkea egin.
2019
‎Velascok eginiko elkarrizketan, kazetariak Modianori esan zion moduan Saizarbitoriaren eleberrigintzaren inguruan ere esan liteke irakurleak edukitzen duen irudipena dela haren liburuek liburu bakar bat osatzen dutela nolabait. Modianoren liburuetan, Saizarbitoriaren unibertso literario horretan ere, Modianorenean bezala, oinarrian giro bat eta bera sumatzen dugu eta pertsonaia sareak hainbat gurutzaketa eraikitzen ditu. Honen adibide gisa aipa liteke, esaterako, Bi bihotz, hilobi bateko entziklopedia saltzaileak Faustino Iturbe izena duela, Lili eta biokeko protagonistak bezalaxe.
‎Henry Jamesen Koxka bat estuago (The turn of the skrew, 1898: Joseba Urteaga 2018) eleberrian ere kontalaria den institutrizak dioena burugaixotasun baten ondorio ez ote den iradokitzen da, eta berak sumatzen dituen mamu beldurgarriak ez ote diren bere buruaren eldarnio hutsak. Bestalde, Jorge Luis Borgesek ere erabili zuen" Hombre de la esquina rosada" narrazioan (Historia universal de la infamia, 1935).
‎Jakinaren gainean egon zein ez, susmatzen du bere baitatik erauzia geratuko dela aldaketa horien xedearen ondorioz; horra hor neskatoa beste bizi ziklo batera egotzia, bere existentziaren beraren unearen gainetik: berak sumatzen du mendekotasun horrek gizonarentzat, haurrarentzat, hilobiarentzat izatera kondenatzen duela. Bere hartan, bularrek areagotze alferrikako eta lotsagabe bat dirudite.
‎bera urrun baitago oso, itzulerarik gabeko bidea jadanik abiatuta. Horregatik, amarekin bakarrik eta bekoz beko geratzen denean, eta haren masail beroa berean sumatzen duelarik, bere gogoa Pariseko etxe alokatu bateko gela zahar batean dago, izerdi usaina darien maindire latzen artean. Gero, aurpegia amaren malkoek bustia sentitzean, bere bularrean betiko korapiloa sumatzen du, arnasaren oztopo, sentimenen galga?
‎Gogoko dut etxeko arnasa guztiak leku berean sumatzea
2020
‎Harro! plataformako kide Ibai Fresnedok aliantzak egiteko joera sendotzen ari dela uste du, eta bere iritzia izateaz gain, LGBTI plataforman ere gauza bera sumatzen dute. Haien plataforma giza eskubideekin bete betean lotuta irudikatzen dute eta hizkuntz eskubideen aldarrikapena egiten eroso sentitzen dira.
‎Baina nekez joango ziren gora aldera, ondotxo baitzekiten Jake nongoa zen. Errazagoa zen bide zuzenena hartu, eta egun guztian, berak sumatu gabe, jazartzea, eta arratsean hiltzea ere, gero botak kentzeko. Beraz, oso larriturik geunden.
‎Ez zekien nora begiratu. Neska zerbitzarien begiradak beregan sumatzen zituen eta horrek oraindik urduriago jartzen zuen. Aurpegia Colon pasealekuko semaforoak baino gorriagoa zeukan.
2021
‎Badakit gizalegeei erantzunez zenbait zertzelada emango diodala nire azken urteotako nondik norakoez. Baina, jakin badakit ere laster aztoratuko naizela, lagun edo ezagun horrek beste lagun edota ezagun batzuei entzunda edo berak sumatzen duen zer edo zer entzun nahi izango duelakoan. Orduan, antzekorik gertatu ezkero, espero ez nuen kuxkuxero mihiluze baten erruz nire iragana mahai gainean botata, nola esan ahal izango diodan Laurari larunbatean gertatutakoaz guztiz damututa nagoela, guztiz izan nintzela, guztiz arduragabea bere sentimenduekiko, ikaragarri hotza berak ohartarazi zidan bidegabekeriaren aurrean.
‎Eta halaxe, gau batez, astoa larrean ari zela, hiena gainera jazarri zitzaion. Astoak bertatik sumatu zuen arrisku handitan zuela bizitza, eta indar guztiak bildurik herrira abiatu zen galapan.
‎Hala ireki nien azken boladan neure bihotzean elikatutako ideia hori gainerakoei, eta haietako batzuengan deskribatu dudan distira ergel bera sumatu nuen lipar batez. sentitzeko tentazioa izan nuen, horretan geratu zena, tentazioan, narda gorpuztu barik.
‎Ikusi gabe eman ditut sei aste, eta badirudi erreplikante bat dela. Dena dauka Anak bezalakoa, hitz egiteko manera eta keinuak eta bere baitan sumatzen den izaera hori, nortasuna deitzen duguna baina ez dakiguna zinez zer den. Hor barruan dago nire Ana, baina baliteke imitatzaile on bat baizik ez izatea.
‎Hamarkada batzuk geroago, Apolonio Rodaskoak, Alexandriako liburuzain nostalgikoak, antzinako epika omendu zuen Jasonen eta Argonauten abenturei buruz egindako olerki batean. Gaur egungo zinemazaleek tentsio bera sumatuko dute Clint Eastwooden Barkamenik gabe izenburuko western berantiarrean, oso bestelakoa, jakina, Tarantinok Django kateak kendurik filmaren bidez generoa leherraraztean egiten duen irribarre ikonoklasta eta ironikoaren aldean. Txistea eta malenkonia aldi berean zeuden bizirik gaur egun hain ezaguna zaigun amalgama batean.
‎Ikasleen arreta mantentzea da, taldeka (I5) nahiz bakarka (I4) egonik, ikasleek zailtasun handienarekin hautematen dutena: % 92,2k baloratu du zaila edo oso zaila suertatuko litzaiekeela ikasleen arreta, taldean daudelarik, mantentzea, eta zailtasun bera sumatu du% 89,1ek banakako arretari dagokionez. Azpimarratzekoa da I5 itemean ikasleen erdiak baino gehiagok(% 53,1)" oso zaila" gisa baloratu dutela, bakar batek ere ez duelarik puntuaziorik baxuena hautatu.
2022
‎Iruditeria hori guztia ez da intentsitate berean sumatzen genero batengan eta bestearengan. Izan ere, hitanoaren esanahiak aldakorrak baina nahiko argiak dira gizonezkoari eta tokako formei bagagozkie, ikusi dugun bezala.
‎Emetasunak emea ez denaren desioa islatzen eta espresatzen du, hortaz, emea izatea objektua izatean datza. Eta gizontasuna gizonak bere baitan sumatzen dituen emetasunaren ezaugarriak bestearengan proiektatzean datza, bere baitan daukan emetasunaren ukazioan baino ezin da eraiki gizontasuna. Beste modu batean esanda:
‎Dudarik geldituz gero, Ainara bera arduratu da hura ezabatzen, ezpainak Edurenetan ustekabez itsatsita. Ia ia aldi berean sumatu da gerrian Bearen zimikoa, baina horrek ez dio eragotzi gaztearen oparia gogotik jasotzea. Bachatan ari dira Ainararen mihi ttikia eta Eduren handiagoa bi aho elkarri estekatuek eratutako pista hezean.
2023
‎Amaitzeko, aipatu nahi dut laster alabak ere semeak adina urte beteko dituela, eta noka erabiliko ote duen pentsatzean, nire zalantzak ditudala, ez baitut toka egoera berean sumatzen. Irulegiko baskoiek orain dela 2.100 urte zein hizkera modu ote zerabilten?
‎Barrerik ere ez. Josebaren begiak bere gainean sumatu dituenean, aldiz, malguki batek bezala egin dio salto besoak, Lirainen sorbaldak bildu eta astintzeko. Keinu ezerosoa izan da goxoa baino gehiago.
‎...rilkatzeko; ez zaiola txoririk habiaratzen; antezko zapatak busti eta trabatu egiten dela Duval kaleko baldosa hondatuetan; ahaztu egin zaiola eguerdiko argitan kaiolari egunkari papera jartzea, eta horrela duela inork barrura sartu –han barruan infernuko sua egongo baita oraino–; balea urdinen bihotzek 180 kilo pisatzen dutela, eta nahiko dutela minutuko zortzi taupadarekin, baina berak bereak sumatu ere ez dituela egiten. Nola esango dio, bada, hori Maudeyk inori?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia