2015
|
|
2 Eta, batetik, arimaren barruan ziurtasun handia duela badirudi ere, batez ere Jainkoarekin bakarrean dagoenean, bestetik oso nahigabeturik dabil; izan ere, berak bihotz bihotzez maite duena iraintzeko deabruak engainatuko ote duen beldur da, gaizki esateek ez baitiote nahigabe handirik ematen, gehiago egin ahal balu bezala aitor entzuleak estutzen duenean izan ezik. Guztiei
|
bere alde
otoitz egin dezatela eske eta eske ari da eta Haren Maiestateari beste bide batetik eraman dezala erreguka, bide hori oso arriskutsua dela eta hala egiteko esaten diotelako; hala ere, bide horretan on handia aurkitu duenez gero, eta zerura daraman bidez hauxe dela irakurri, entzun eta Jainkoaren aginduetatik dakienez gero, nahita ere, ezin du alde batera utzi desira hori, eta Jainkoaren eskuetan ... Eta desira hori alde batera ezin utzi izateak ere nahigabetu egiten du, aitor entzuleari ez diola obeditzen iruditzen zaiolako; engainatua ez izateko erremedio bakarra obeditzean eta gure Jauna ez iraintzean datzalakoan dago; eta, horrela, uste du, berak dakiela, zati zati egingo balute ere ez lukeela egingo bekatu arin bat; eta nahigabe handia hartzen du, oharkabean halako askotan erortzea ezin saihestu dezakeela ikusiz.
|
|
Gehiago ziurtatzearren, teologo batengana, Diego Cetina josulagun gazteagana, jo zezala gomendatu zioten. Teresak hala egin zuen eta aita Cetinaren eskariz, idatziz jarri zituen
|
bere
otoitz egiteko era eta Jainkoagandik, ustez, hartzen zituen mesedeak:
|
|
3 Ikusten badu, esan biezaio ahizpa San Bartolomek goraintzi asko bidaltzen dizkiola eta poz handia hartu zuela haren agurgarritasuna berarekin gogoratu zelako; arren eskatzen diola
|
beraren alde
otoitz egiteko Jainkoari, berak, pobre eta ezereza izan arren, halaxe egiten baitu; eta berorren karitateari ere gauza bera eskatzen dio, eta ez utzi egin gabe zor dionagatik, oso maite baitu. Gera bedi Jainkoarekin, eta egin beza Haren Maiestateak oso santua.
|
|
4 Berorri eskatzen diot, erregu egin diezaiola Haren Maiestateari beraren aintza eta ohorerako izan dadila, eta hau horrela gertatzen bada, zenbat eta gehiago sufritu, hobe da; eta ez geratu haren jauntasun txit argiaren eta berorren osasunaren berri niri eman gabe; eta egia da, zenbat eta monasterio gehiago, hainbat mendeko gehiago izango dituela haren jauntasun txit argiak Jainkoari
|
beraren alde
otoitz egiteko. Haren Maiestateak gorde dezala behar dugunez.
|
|
4 Bada, lehenik badakizue bakarrean izan behar duela irakasten duela Haren Maiestateak; horrela egiten zuen
|
Berak
otoitz egiten zuen guztian, eta ez bere premiagatik, guri irakastearren baizik. Dagoeneko hau esana dago, ezin dela era batera hitz egin Jainkoarekin eta munduarekin, horixe besterik ez baita errezatzen aritzea eta beste aldetik hitz egiten dutena entzuten egotea, edota etor daitezen pentsamenduetan murgiltzea haiei eragozpenik jarri gabe; aldarte txarreko tarte batzuetan izan ezik, batez ere malenkonia duen pertsona bada?
|