2015
|
|
Laugarrena da, funtsezkoena eta Jainkoarentzat atseginena,
|
beraren
ohoreaz eta aintzaz gogora gaitezela eta geure buruaz eta geure probetxu, atsegin eta gozotasunaz ahaztu gaitezela. Bada, nola egongo da bere buruaz ahazturik kontu handiz dabilena, zirkin egiten ausartzen ez dena, bere adimen eta desirei Jainkoaren aintza handiagorako mugitzen ere uzten ez diena eta Hark duen aintza dela-eta pozten ez dena?
|
|
Beste batzuetan esan zidan gogora ekartzeko,
|
beraren
ohorearen kontra joatea ohoretzat izaten nuela zirudienekoa. Beste batzuetan, gogora ekartzeko zer zor nion; nik kolpe handiagoa ematen nionean, Hura mesedeak egiten izaten nuen.
|
|
Zein aberats ikusiko duen bere burua aberastasun guztiak Kristogatik utzi zituenak! Zein ohoretsu izango den
|
Berarengatik
ohorerik nahi izan gabe, beheratua izatea nahi izan zuena! Zein jakintsua zorotzat hartua izatea nahi zuena, zorotzat hartu baitzuten Jakinduria bera zena!
|
|
Eta beraz, konturatu nintzenean Erregeak hura izendatu zuela, auzia amaitutzat jo nuen, Jainkoaren errukiagatik dagoen bezala. Haren Maiestateak nahi beza
|
bere
ohore eta aintzarako izan dadila.
|
|
16 Gauza hauek ez ziren izaten segidan, noizbehinka baizik premialdiren batean, esaterako, egun batzuetan barruko sufrikario ezin jasanezkoez eta barruko ezinegonaz egon zenekoa, deabruak engainatua ote zekarren beldurrez, kontakizun hartan luze eta zabal azaldua dagoenez; eta haren bekatuak ere han daude, horrela zabalduak izan baitira, beste gauza horiek bezala, zuen beldurrak
|
bere
ohorea ahaztera eraman duelako; eta ezin esanezko nahigabeaz zegoela, bere barruan hitz hau adituz besterik gabe: –Neu naiz, ez izan beldurrik?, arima hain sosegu handiz eta adorez eta konfiantzaz geratzen zen, non ezin batzuen ulertu nondik etorri zitzaion hain on handia; izan ere, ez zen aski izan ez aitor entzulerik, ezta jakintsu asko ere hitz jario handiekin, hitz bakar batek bezalako bake eta sosegua hari jartzeko; eta horrelaxe beste batzuetan ere, ikuskariren baten bidez sendoturik geratzen baitzen; izan ere, horrela izan ezik, zituen sufritu hain neke, kontrakotasun eta gaixotasun handiak, etengabeak izan baitira?, eta sufritzen ditu oraindik, sekula ez baitago inolako sufrimendurik gabe.
|
|
13 Benetan kontsolagarri gertatuko zaidala uste dut berori hemen izatea, lurrean kontsolatzen nauten gutxi ditudanez gero, beharbada, hori izan dezadala nahiko du gure Jaunak, eta biok elkar gaitezela
|
beraren
ohore eta aintza eta arimen nolabaiteko ona bilatzen saiatzeko; izan ere, hauxe da samin handia ematen didana: arima asko galdurik ikustea, eta indio horiek ez zaizkit gutxi kostatzen.
|
|
Berorren gorentasunari eskatzen diot jakinaraz diezadala, guztiz pozik egon nadin. Gure Jaunak nahi beza
|
bere
ohore eta aintza handirako izan dadila, nik itxaro dudanez, otoitz ugari egiten baitzaio.
|
|
22 Egiten duzun zeregin bakoitza zuzen ezazu Jainkoagana, berari eskainiz, eta eska iezaiozu
|
beraren
ohore eta aintzarako izan dadila.
|
|
4 Baina kontuz, ene ahizpak, deabruak ez baikauzka ahazturik; monasterioetan ere
|
bere
ohoreak asmatzen ditu eta bere legeak ezartzen, duintasunari dagokionez, munduan bezala, goragoko eta beheragoko mailakoak direnak. Letradunek beren letretan izango dituzte mailak, nik horren berri ez dakit baina?, eta, horrela, teologia irakatsi duenak ez du jaitsi behar filosofia irakastera, ohorearen zera igotzean baita, ez jaistean.
|
|
Gure ohorea, ene ahizpak, Jainkoa zerbitzatzea da. Honetan eragozpen izango dela uste duena, gera dadila bere etxean
|
bere
ohore eta guzti; horretarako ezarri zuten gure gurasoek urtebeteko proba, eta gure Ordenan lau urtean profesarik ez ematea, horretarako askatasuna baitago. Nik hemen nahiko nuke hamar urtean ez ematea.
|