Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 26

2000
‎—Nik uste nuen ezen ni nintzela gonbidatzailea eta zu gonbidatua... —eta kon turatu zenean ezen napolitarra mahaiari beha zerraiola, eta jendea, aldiz, berari beha paratu zela, osabak, bere ohorea edo garbitu nahian, erantsi zuen—: Bada, nola gure tratuaren arauak hautsi dituzun, zuhaurk ordaindu duzu zeure afaria!
‎Ordea, borroka hark ez zuen historia luzerik izan, zeren, hasi bezain sarri, lehenengo entseiuan zauritu eta akabatu baitzuen Joxe Aberasturik, eta hala gelditu zen eskarnio egin ustea eskarniatua eta odol isurle ustezkoa odolustua, lurrean etzanik, bere kapelu hegal zabala —baita ile-ordea ere— burutik kanpoan eta bere iduri irrigarri harekin, zeren halakoa baitzen haren begitarterat bildurikako keinua, eta zeren buruan orraztatu gabeko bi ile baitzituen, biak ere nahasirik eta izurturik. ...lurrean zetzan kidearen laguntzan, eta ikusi zuenean haietarik batek ezen hura hilik zetzala, ezpata maginatik deblauki atera eta bizkaitarraren aitzinean paraturik, erran zion ezen koldar bat zela, jaun Lorenzo Cortési kasik denborarik eman ez ziolako bere lekuan jartzeko eta konbaterako behar bezala prestatzeko; baina bizkaitarra ez zen isiltzekoa, eta ihardetsi zion ezen hura gezurra zela eta bere ohorearen kontrako falta, gezurti deitzen ari zitzaiolako eta koldar, eta erran zion, halaber, ezen, baldin gizona bazen, egin zezala urrats bat aitzina berak ere, zeren munduko denbora guztia emanen baitzion bai bere lekuan jartzeko eta bai bertze prestakuntza guztien egiteko ere, nahiz eta aitzinetik jakinarazten zion ezen bere lekua, handik gutirat, hilen lekua izanen zela eta bere lagun hil b... Eta, orduan, gaztelau hark keinu bat egin zien bere lagunei eta guztiek, supituki eta deblauki, jauzi batean ezpata biluztu eta bizkaitarra inguratu zuten.
‎Eta hala igorri nion egun batean Maddaleni gutun hura —zeren bainekien ezen osaba Joanikotek irakurtzen irakatsi ziola—, non osaba Joanikoten heriotzarekin mehatxatzen bainuen, baldin honen dorretxetik alde egiten ez bazuen. Eta hura egin nuen eta are gehiago eginen nuen, baldin egoerak hala eskatu izan balit, zeren Jainkoa eta Erroma baitzeuden jokoan, Erroma eta Jainkoa, eta Jainkoaren borondatea baitzen Ha ren ohorearen izenean nork bere ohorea ere galtzea, baita hartarakotz betiko laguna salatu behar bazen ere, heresea zelako —eta, isilune baten ondotik hats hartzen zuela, erran zuen—: Gero, badakizu, aita hil zen, Mattin hil zen, eta zuk Iruñako jesuiten kolejiorako bidea hartu zenuen.
2001
‎Indian, dena dela, jendeak harreman estua du sugeekin. Kobrari berari ohore handia ekartzen diote. Haurrak jaiotzetik ohitzen dira sugeekin bizitzen.
2003
‎Nork ez du gaur egun ere gure eliza elebidunetan aurkitu horrelako adibiderik? Pierre Narbaitz zenak zioen bezala, ez baitute zorigaitzez denek sendi hizkuntza bakoitzari zor zaiola bere ohorea eta, gure iduriko, lurralde bakoitzeko hizkuntzari bere maila, hau da, lekukoari lehen maila. Bestenaz, ohitura txar batzuk nagusitzen dira elizetan, gizartean sor ditzaketen ustekabeko ondorioak kontuan hartu gabe ere.
2006
‎Zazpi santuak bisitatzea eta haien bizitza eredugarriak ezagutzea izaten zuen helburu Tro Breiz erromesaldiak. Santu onbera haien hilobien oinetara jartzen zen erromes bakoitza Bretainiako erlijiozaletasunari bere ohorea eta umildade osoa eskaintzen zizkion zerbitzari prestu eta leiala zen. Zazpi gizon santu haien oinetan elkartzen baitziren Bretainiako nazioaren sostengu zirenak.
‎Zangopilatua du bere ohorea
2010
‎Helena, beraz, nirekin zorretan sentitzen zen nola edo hala? eta opari harekin kitatu nahi izan zuen zorra, edo bere ohorearen eskaintza sinboliko batekin kontentatu nahi izan ninduen, auskalo, historia hartan neu bainintzen, azken batean, nagusi, eta bera neskame, sarri askotan alderantziz zirudien arren; arestian esan dut, baina, Helenak gauzak esateko modu berezi bat zuela, berezkoa eta naturala, baita gauzarik harrigarrienak esaten zituenean ere: hain berezkoa eta naturala, non ni neu ere naturaltasunak kutsatuta sentitzen bainintzen; harrigarriagoak egiten zaizkit, egia esan, kontu hauek, orain idazten ari naizela orduan baino:
‎Helena, beraz, nirekin zorretan sentitzen zen nola edo hala... eta opari harekin kitatu nahi izan zuen zorra, edo bere ohorearen eskaintza sinboliko batekin kontentatu nahi izan ninduen, auskalo, historia hartan neu bainintzen, azken batean, nagusi, eta bera neskame, sarri askotan alderantziz zirudien arren; arestian esan dut, baina, Helenak gauzak esateko modu berezi bat zuela, berezkoa eta naturala, baita gauzarik harrigarrienak esaten zituenean ere: hain berezkoa eta naturala, non ni neu ere naturaltasunak kutsatuta sentitzen bainintzen; harrigarriagoak egiten zaizkit, egia esan, kontu hauek, orain idazten ari naizela orduan baino:
2012
‎Ez du pausoa bere bidetik okertuko, ezta printze batengatik ere; are gehiago, benetan beldurtuta bazaude, onena duzu beste aldera begiratu eta aurrera egitea. Izan ere, haren aurrean jarri eta mugitu gabe hari begira geratzen bazara, iraintzat hartuko du; eta zerbait bota edo jaurtitzen badiozu, eta harekin jotzen baduzu, zure behatza baino handiagoa ez den makila izanda ere, iraintzat hartuko du, eta, bere ohoreari egindako kaltea garbitzeko, bere zeregin guztiak alde batera utziko ditu mendekua lortu arte. Hori da lehenengo ezaugarria; bigarrena, berriz, hura iraintzen baduzu, ez zaituela, ez gau eta ez egun, mendekua lortu arte bakean utziko, eta atzetik joango zaizula, batera eta bestera, harrapatu arte.
‎Gelara dei egin zioten Alexandrori; oso nekez ulertu nuen haren greziera, eta oso mugatua baizik ez zen nirea. Ez zela pozoitua izan baieztatu zidan bere ohoreagatik 79, baizik eta gehiegi edateagatik sukarrez hil zela.
‎Nork egin zuen ontzia galdetu zidan, eta nola zitekeen nire herrialdeko houyhnhnmek adimengabeen esku uztea haren gidaritza. Gehiago kontatzera ez nintzela ausartzen erantzun nion, ez bazidan behintzat bere ohore hitza ematen ez zela minduko, eta orduan esango nizkiola sarri agindutako harrigarriak. Konforme zegoen; eta aurrera jarraitu nuen esanez, neu bezalako izakiek egin zutela ontzia, nik bidaietan ezagututako herrialde guztietan, baita neurean ere, gobernuan zeuden animalia adimendun bakarrak baitziren; eta hara iritsi ondoren, oso harritua geratu nintzela houyhnhnmak izaki arrazional gisa jokatzen ikusita, bera eta bere lagunak egongo ziratekeen bezala hark yahoo deitu nahi zuen izakiarengan adimen zantzuak aurkituz gero; eta nik neuk ere yahoo horien antz handia nuela, baina berorien endekatze eta izaera basatiaz ez nuela erantzuten.
‎Leonek aldioro kontatu behar izaten zion bere portaera guztia, azkeneko elkarraldiaz gero. Olerkiak eskatu zizkion, berarentzako olerkiak, amodiozko kantu bat bere ohorez; Leonek sekula ez zuen lortu bigarren bertsoaren errima aurkitzerik, eta azkenean soneto bat kopiatu zuen keepsake batean.
2013
‎Horren ostean, bazkaltzeko gonbidapen bat igorri zen berehala; eta Bennet andereak, bere etxe gobernuaren izen ona sendotuko zuten jatekoak jadanik erabakita zituenean, bazkaria atzeratuko zuen erantzun bat heldu zen. Bingley jaunak hirian izan beharra zuen hurrengo egunean eta, beraz, ezinezkoa zitzaion berarentzat ohore handia zen gonbidapen hura onartzea etab. etab. Bennet anderea oso harrituta zegoen. Ezin zuen imajinatu zein eginkizun izan zezakeen hirian Bingley jaunak Hertfordshirera iritsi eta hain denbora gutxira; eta beldurra sartzen hasi zitzaion, jaun gaztea ez ote zen beti lekuz leku hegaz ibiliko eta, behar lukeenaren kontrara, Netherfielden inoiz erabat ezarri ez.
2014
‎Ordutik aurrera, ez zuen pentsatu Jainkoa haserre egonen zela berarekin lehengo gezurragatik, zeren ulertuko zuen Rudolphek hala jokatua zuela aitorlekuko lanak edertzeko, gauza distiratsu bat, espantukeria bat, esanez bere aitorpenaren iluna argitzeko. Bere ohorearen garbitasuna baieztatzeaz batera, zilarrezko banderatxo bat astindu zuen haizeñoak nonbait, eta agertu ziren larruaren karraska eta zilarrezko ezproien distira eta zaldun tropa bat zain muino berde apal batean. Eguzkiak argizko izarrak eratu zituen haien korazetan, Sedan eko alemaniar korazarien etxeko argazkian bezala.
‎Zernahi zela ere, ez zen arrunta. Ahalmena zuen landugabeko arimak sorgindu edo ikaratzeko, beraren ohoretan azti dantza sumingarri bat egin zezaten; aldi berean, goganbehar garratzez bete zitzakeen erromesen arima kaxkarrak: bazeukan lagun leial bat, gutxienez, eta konkistatu zuen munduan arima bat, ez landugabea ez berekoikeriaz usteldua.
2015
‎Inork ezin izan zuen bere heriotzaren misterioa azaldu. Haatik, Brunildak bere ohorea berreskuratzea lortu zuen eta Crimilda Atilarekin esposatu zen.
‎Konspirazio, konfidentzia eta sedukzio jokoen bilakabide postmoderno naturalak ez dira, bada, hatza begian sartu eta harremanak ilustratzeko orduan gero eta esplizituagoak? Desperate Housewives telesailean, kasu bat aipatzearren, Bree Van de Campek adin txikiko alabaren haurdunaldia ezkutatu eta berea itxuratuko du, bere ohorearen ikuspegi zurruna babeste aldera: picnic victoriarra gure arbasoekin, berriro ere?
2016
‎Aspalditik inork ez zuela Jainkoaren berri izaten, sarraski hura itsuski antolatu zuenetik eta ustez eta lasaitasuna munduan zehar betiko itzuli zela sinetsiz, berriro agertu zen bake hura haustera. Zer axola zitzaion bada dorre bat eraikitzea, bere ohoretan egina baitzen. Baina ez, gauzak lasaiki bere ildotik uztea baino, nahiago zuen bere dominazioa erakutsi, denak bere menpe egon zitezen.
‎Madame de L*** k halako tonu konfiantzazko batekin esan zuen hori, non La Fleurrek ez baitzuen indarrik izan andrearen itxaropenak zapuzteko, eta ikara batean jarri zen nire ohoreagatik; eta ausaz bere ohoreaz ere nolabaiteko ardura izango zuen, en egards vis à vis d, une femme desiratzen egongo zen ugazaba bati lotuta egoteko gai den gizaseme baten gisara; hala bada, Madame de L*** k La Fleurri galdetu zionean ea gutuna ekarri zuen, O qu, oui ihardetsi zion; hartan, bere sonbrerua lurrean jarriz, eta ezkerreko eskuarekin eskuinaldeko sakelaren hegalari heltzen ziolarik, gutunaren bila hasi ze... Peste!, orduan La Fleurrek lurrera hustu zituen guztiak, lepoko zikin bat atera zuen, zapi bat, orrazi bat, zigor traila bat, lo egiteko txano bat; gero, begirada azkar bat egotzi zion sonbreruari:
2017
‎Eta hori dena salbatu behar zelako elizaren ohorea. Milaka eta milaka gazteren bizitza estropeatu ditu elizak, eta bere ohorea salbatzeagatik, eta hori Jesus nazaretarraren izenean! Hori da hori lotsa?.
2019
‎Zibilizazio patriarkalak kastitatera kondenatu du emakumea; gutxi asko argiro, onartua dago gizonak eskubidea duela bere sexu desirak asetzeko, eta emakumea, berriz, ezkontzan konfinatua dago: emakumearentzat, haragizko batzea hoben bat da, erorialdi bat, porrot bat, ahulezia bat, baldin eta arauak, sakramentuak santifikatua ez badago; bere bertutea defendatu behar du, bere ohorea;, amore, ematen badu,, erortzen?
‎Enperadoreak trufa eginez galdetu zion ea ausartzen zen lepoa jokatzen, eta van Dellek baietz, ausartzen zela, eta hartan itxi zuten apustua. Zergatik eta alkimistak min hartu zuelako bere ohorean; eta uste zuelako jada bide onetik zihoala, urte luzez eta gogor saiatu ostean, metal arruntak noble bihurtzeko artean; baina, batez ere, hurrengo asteetarako aurreikusten zuelako konstelazio berezi bat, zeina, ordura arte gutxitan gertatu arren, beti izan baitzen probetxu handikoa nola berarentzat hala bere lanarentzat.
‎Behin desiratu baitzuen, gogotik desiratu ere, Athleticek irabaz zezan eta Errealak galdu, eta ez baitzion hura bere buruari aise barkatzen, hartarako arrazoiak izan zituen arren, bere emazte Klarak behin baino gehiagotan aitortuak, baina berari askotan sasi arrazoiak iruditzen zitzaizkionak. Diruaren irrikan bere ohorearen gordailua zulatzeak ez baitzuen izenik, eta irekitako zuloa iturri agortezin bat baitzen jada, zeinari likido likits ezin beltzago bat baitzerion. Prestige txapapotea bezala, nolabait esatearren?, bere izena zikintzen zuena.
‎Heretikoen ankertasunaren biktima gisa sakrifikatu zuen bere burua Fedearen alde, bizitza heriotzarako bidetzat hartu eta martirioa dastatzeko prestatzen saiatu denaren antzera. Adur txarreko malapartatu horiek, beren errakuntzen gauean bizi eta beren harrokeria argitasunaren armen aurrean baizik apaltzen eta menderatzen ez duten horiek, behin eta berriz, pozoi maskaratuen bidez bere biziaren aurkako jukutriak asmatzen zituzten, bere ohorearen aurka txerrenaren asmazioak erabiltzen zituzten, bere izen onaren aurka mota guztietako deabrukeriak, hau bezalako Santutasunaren sariak eta hainbeste dotrinaren argiak ilundu eta zapuztu nahiz, bere gaiztakeriaren indarra horretarako zen guztietan. Antonio predikatzen hasi zen, Katoliko guztien txalo eta miresmenarekin, are eta gehiago zeren, Atzerritarra zela bazekitelarik, bertako hizkuntza hain dotore, hain jori eta hain berezko mintzatzen zela ikusirik, ematen baitzuen hizkuntza horretan naturalizatu zela, zeinak, hark bera bezala, arima guztietan egin baitzuen habia.
2022
‎Orain idazkariak, gizon errespetagarria izaki, etxean geratu luke, Bludykhini bere mespretxua adieraziz. Hori eskatuko lukete bere ohoreak eta erredakzioaren duintasunak. Alabaina, jaunok, hori dena ongi dago teorian; praktikan, aldiz, eskularru berriak erosi eta bizarginari ilea kizkurtzeagatik ordaindu ondoren, eta han goian zain zeuzkanean Klaudia Vasilevna, zizka mizkak eta edaria, egoera hartan hori ez zegoen hain ongi...
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia