Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 102

2000
‎Urte ilunak baitziren, nahiz eta gerra aspaldi amaitua zen. Gaur egun edozein herritan badaukazu lekuren bat, biltoki edo tabernaren bat, bertara joan eta edozertaz mintzatzeko, politikaz, herriko kontuez edo nahi duzunaz. Baina garai hartan ez zen halakorik.
‎Behin, bere atzean, oso hurbil, itzal baten presentzia sumatuz, eskaparate bati so gelditu zen, bere begitazioa izan zela komentzitu zen arte. Gero, kale nagusira heldu zelarik( bera zihoan kalea bertatik ikusi zezakeela), berriz ere atzean norbait zuela begitandu zitzaion; ez zuen seguru ere esango. Kale hartan jende asko zebilen.
‎" Ostiral batean hona deitu zidaan", esan zuen Garik: " igandean mendira zihoala ta, aber posible nuen berarekin joatea. Zerbait bazela konprenitu nian.
2001
‎Hari behiak ekartzen zizkioten heiara. Gizona, berriz, bera joaten zen eme eske. Konparazioak ez zuen ardoketaria ikaratzen.
‎Alde horretatik ez du ezer lortu. Alabaina, bere joan etorrietan, Bazofiasek aurkitzen du Taigher izeneko mendizale historiko bat: begibakarra eta txikia, zahar samarra mendizalea izateko, baina eskarmentu handikoa.
‎" Traidorearen eta heroiaren gaia literaturan", eta espezialista mordo bat elkartuko ditu hiru egunetan zehar. Bazofias, bere jefearekin konforme jarri ostean, bertara doa Popafrescurekin elkarrizketatzera, aztarna berrien bila.
‎Hurrengoan atzera itzultzeko agindua emango dut. Madrilen lagun bat dut, bertara joango naiz aldi batez.
‎– Kanpamentua utzi zenutenean Louis, Amaia eta heu jeep berean zindoazen. Nolako bidaia egin zenuten?
‎Juliarengana hurbildu eta neroni joango nintzela haren bila esan nion ahapeka. Juliak, zalantzan egon ondoren, ezetz, bera joango zela abisatzera esan eta atera egin zen salatik. Argi zegoen anfitrioia zen aldetik eginkizun hori bere gain hartu nahi zuela.
‎Gero buruari bi eskuez eutsi eta pittin bat bederen lasaitu egin zen. Handik laster tipo segaila berriz atera eta berarekin joateko keinu egin zidan.
2002
‎Kate berean doaz hemen pozak eta zorion ezak,
2004
‎auto berean goaz gu bi norantzetan
‎baina berarekin joan zen.
2005
‎Bere keinua berbera zela alegia, baina oraingoan, niri begiratzeko jiratzen zen. Norantza berean gindoazen biok oinez.
‎Joan zen astean Leon Karrikari deitu nion, ea ba ote zuten lekurik niretzat Arizkungo beren etxean. Sekula ez nion orain artean eskaintza onartu, baina behin eta berriz eskainia zidan hango etxea, nahi nuenean bertara joateko. Egun batzuk pasatzera.
‎– Berarekin joan nintzen Lakoizketaren etxera. Han bizi direnek, ordea, ez dute deus handirik ezagutzen gizon haren konturik.
‎Ugazabak halakoak dira, sareari zurekin batera egiten diotela tira sinetsaraziko dizute, ontzi berean goazela denok, Elizaren doktrina soziala.
‎Maitemindua egon behar zuen, jakina, porturik portu zihoan ametsez Andoni Olaberen itaunari erantzun barik urruntzen zenean. Begi aurrean mirail txipiño bat baleuka bezalaxe, bai, eta hartarik euskal aterpetua ikusten du bere joanari beha, emearen harrotasuna orduan, hurrena datorrenean" Nolaz ezagutu nauzu, Bilbotik menturaz?" esanen diola zin eginik, atmosferan berriro sartzean desintegratu egin behar duela ez dakien txakurtxo horrek.
‎Nik txokolate beroa eraman diot tarteka, oso mutil balientea da. Berarengana noa ostera.
2006
‎Nik ez dut ezer aditzen. Bera badoa kanpora, handik bost minutura badator.
‎fuera!, gero kanbiorik gabe gelditu ginen eta bila joan nintzenian, Mixak pobreen artian bokatak banatu zituen, han esan ziguten biharamunian zornotzan kontzertu haundia zegoela, karnixeria batian haragiak erosi, hara gindoazela galdakao parian kontrola ikusi genuen urrutira eta mendiz mendiz in genuen krixton errebuelta, ez bait genuen aseguroaren paperik, hura ez genuen lotu, zornotzan zegoen siniestro total eta han ere lege problemarik ez genuen izandu eta han ere dena saldu genuen, ordiziara ere joan ginen eta han inon baino gutxiago saldu genuen eta gaizki pentsatzen hasi ginen, Mixak bere amantalarekin eta jantzi zuen lastozko sonbreroarekin iten zuen aurpegi luze bat, eta nik, redios, han ere munipekin gogor diskutitu nuen, eta azkenian jende gutxi zebilen tokian utzi ziguten eta jale ergelak goierriko haiek, hori zer da, zer du saltsa gorri horrek?, saltsa ona! ...bete, eta mina, eta mina, hanka dena haunditua eta han moztu zioten, gero handik pasa zen ukraniara, han mafia batekin tratua in edo hala etorri zen, ihes, beti ihes, esaten zidan, txikitan ere, amak minan lan iten zuen eta, mina itxi zutenian handik hanka in behar, orain, hau da nire etxia!, esaten zuen, bidia zela bere etxia, pena zuen familiagatik, umeekin askotan gogoratzen, handik, baionatik, berara goazela, furgoneta malda batian gelditu zitzaigun, hura izan zen aurreneko aldia, Mixak sartu zuen burua motorrian, jo zion ostiko pare bat, martxan jarri zen, berara ailegatu eta han jendiak irriak eta burlak iten zizkigun eta handik kontzejal batek edo eztakit zer zen bidali gintuen eta ni hitz inda nengoen hurrengo egunerako oiartzungo tipo batekin eta hark esan zigun halako ordutik aurrera ja... saltsa ona!, esaten zuen Mixak, okela, okela ona!, esaten zuen, hitz hori bizkaian ikasi zuen, eta ordizian harritu iten ziren, hauek nondikan datoz?, eta Mixak hala iten zuen, euskaraz bere moduan eta gero numeroak erdaraz eta numeroak erdaraz esanda jendia pixka bat lasaitu iten zen, eta hura benetan gaizki nola atera zitzaigun handik nik tuterara nahi nuen, festa izugarriak izaten omen dira han, eta Mixak ezetz, hara etzuela nahi, lehenago han arizana zen eta han mobida izan zuen eta igual behar ez zuen batekin topo ingo zuela, zergatik Mixak, errusiatik etorri zenian, ekarri zutenekin eta etortzeko pasaportia eta lan baimenak in zizkiotenekin zorren bat bazuen, horregatik etzuen fotorik nahi eta horregatik ere etorri zen herriz herri nirekin, ezpaitzitzaion herrian udaletxiak pagatzen zionarekin ailegatzen eta zeuzkan diru pixarrak errusiara bidali zituen han bi alaba baitzituen eta horregatik etzuen ezta pentsioa pagatzeko ere, baionan in genituen bi gau, jarri ginen kale luze batian, han ziren saltzaile guztiak eta hainbestian, etorri zitzaigun magrebeko ume moko bat kollariak saltzen zebilena eta haragirik gabe eskatu zigun bokata bat, ezpaitzen haragiarekin fiatzen, txerria ote zen, eta Mixak in zion hari saltsarekin bokata, berrogeita hamar xentimo, eta gero sailian sailian hasi ziren etortzen magrebeko umiak, eta gero hango zaharrak ere bai, eta nik, nahikoa dek!, kontra in nien eta Mixari ere kontra ze bestela ere nahikoa lioa bagenuen, makina bat moxkorrekin peliatu nintzen, ezpainuen pitorik entenditzen eta haiek manera txarrekin etortzen, Mixak ere gutxi entenditzen zuen baina hura moldatu iten zen, moldatzeko zera hori zuen, abilidade hori, bera lasai zegoen, ni takartu nintzen, hirekin ruina zaukaat!, irribarre iten zuen, baionan bi lo in genituen, bigarren egunian, bertan, nik banku batian, zakuan, eta Mixa furgonetan manta batekin, halako batian esnatu naiz eta, arratoi bat zakuari oxka, salto in nuen, alde in zuen hark, eta ni in nintzen lurrera erori eta, lurrian nengoela begiak bildu eta atzera lo gelditu nintzen, nekia, Mixak berriz, hamabi ordu in zituen tirada batian, hark ere nekia, iten bazuen zutik ordu asko hankan mina jartzen zitzaion, zergatik behatz txikia moztuta zeukan, hori izan zen kropotkin, uste dut izena, hiri bat txetxeniatik honontza, zergatik kuarteletik lagun batekin eskapatu zenian, kamioi bat pillatu zuten eta heldu ziren hiri horretara, lagun haren etxera eta, berak botak erantzi gabe bazeraman lau hilabete, eta mina, eta mina, hanka dena haunditua eta han moztu zioten, gero handik pasa zen ukraniara, han mafia batekin tratua in edo hala etorri zen, ihes, beti ihes, esaten zidan, txikitan ere, amak minan lan iten zuen eta, mina itxi zutenian handik hanka in behar, orain, hau da nire etxia!, esaten zuen, bidia zela bere etxia, pena zuen familiagatik, umeekin askotan gogoratzen, handik, baionatik, berara goazela, furgoneta malda batian gelditu zitzaigun, hura izan zen aurreneko aldia, Mixak sartu zuen burua motorrian, jo zion ostiko pare bat, martxan jarri zen, berara ailegatu eta han jendiak irriak eta burlak iten zizkigun eta handik kontzejal batek edo eztakit zer zen bidali gintuen eta ni hitz inda nengoen hurrengo egunerako oiartzungo tipo batekin eta hark esan zigun halako ordutik aurrera jartzeko halako tokian, eta bueno, jarri ginen eta in genituen gelditu gabe hirulau ordu lanian, halako batian altxatu zen haize fuerte bat, amarratu genuen toldoa barandilla batian eta ezin, toldoa puxkatu eta noski sua itzali eta ezin aguantatu behintzat, gauzak azkar bildu eta martxa, hurrengo goizian, toldoa partxiatu genuen, garbitu garbitzekoak eta erostekoak erosi eta, berriz ere martxa, gasteizera joan ginen, han jarri ginen parte zaharrian, kantoi batian, hara etzen poliziarik sartzen eta han ondo saldu eta ondo egon ginen, bitartian diru balantziak in genituen eta etzen askore baina, zerbait ari ginen, Mixak orain errusiara joatiarekin iten zuen ametsa, eta nik ere nire ametsak baina nik garbi neukan gutxirekin biziko nintzela eta tailerrera pentsatu ere ez, han gasteizen haragia bagenuen oiartzundik sobratua eta hura eraman ekarriekin in zitzaigun lizundu, xerrak kutxilloarekin garbitu genituen, Mixak etzuen saldu nahi, eta nik, ba, lizun pixka bategatik, baina handik aurrera nazkatu ginen eta hasi ginen solomoa, piper saltsarekin, gasteiztik joan ginen leitzara zuzenian, han etzen guretzako tokirik baina albintiarekin diskutitu genuen eta hark zerga kobratu zigun eta utzi zigun toki bat, gero jeneradoriak etzigun arrankatzen eta presoen txosnan eskatu genuen entxufe bat, ondoan bagenituen ijito batzuk karrito batekin eta haiek ikusi zuten guk argia bagenuela eta guri eskatu ziguten, beltz bat ere etorri zitzaigun eske eta gero zilar saltzaileak ere, argentinako batzuk, gero hurruna, bagenekien zaila zela oso baina guk bilbora nahi genuen, bilbon astebete!
‎saltsa ona!, esaten zuen Mixak, okela, okela ona!, esaten zuen, hitz hori bizkaian ikasi zuen, eta ordizian harritu iten ziren, hauek nondikan datoz?, eta Mixak hala iten zuen, euskaraz bere moduan eta gero numeroak erdaraz eta numeroak erdaraz esanda jendia pixka bat lasaitu iten zen, eta hura benetan gaizki nola atera zitzaigun handik nik tuterara nahi nuen, festa izugarriak izaten omen dira han, eta Mixak ezetz, hara etzuela nahi, lehenago han arizana zen eta han mobida izan zuen eta igual behar ez zuen batekin topo ingo zuela, zergatik Mixak, errusiatik etorri zenian, ekarri zutenekin eta etortzeko pasaportia eta lan baimenak in zizkiotenekin zorren bat bazuen, horregatik etzuen fotorik nahi eta horregatik ere etorri zen herriz herri nirekin, ezpaitzitzaion herrian udaletxiak pagatzen zionarekin ailegatzen eta zeuzkan diru pixarrak errusiara bidali zituen han bi alaba baitzituen eta horregatik etzuen ezta pentsioa pagatzeko ere, baionan in genituen bi gau, jarri ginen kale luze batian, han ziren saltzaile guztiak eta hainbestian, etorri zitzaigun magrebeko ume moko bat kollariak saltzen zebilena eta haragirik gabe eskatu zigun bokata bat, ezpaitzen haragiarekin fiatzen, txerria ote zen, eta Mixak in zion hari saltsarekin bokata, berrogeita hamar xentimo, eta gero sailian sailian hasi ziren etortzen magrebeko umiak, eta gero hango zaharrak ere bai, eta nik, nahikoa dek!, kontra in nien eta Mixari ere kontra ze bestela ere nahikoa lioa bagenuen, makina bat moxkorrekin peliatu nintzen, ezpainuen pitorik entenditzen eta haiek manera txarrekin etortzen, Mixak ere gutxi entenditzen zuen baina hura moldatu iten zen, moldatzeko zera hori zuen, abilidade hori, bera lasai zegoen, ni takartu nintzen, hirekin ruina zaukaat!, irribarre iten zuen, baionan bi lo in genituen, bigarren egunian, bertan, nik banku batian, zakuan, eta Mixa furgonetan manta batekin, halako batian esnatu naiz eta, arratoi bat zakuari oxka, salto in nuen, alde in zuen hark, eta ni in nintzen lurrera erori eta, lurrian nengoela begiak bildu eta atzera lo gelditu nintzen, nekia, Mixak berriz, hamabi ordu in zituen tirada batian, hark ere nekia, iten bazuen zutik ordu asko hankan mina jartzen zitzaion, zergatik behatz txikia moztuta zeukan, hori izan zen kropotkin, uste dut izena, hiri bat txetxeniatik honontza, zergatik kuarteletik lagun batekin eskapatu zenian, kamioi bat pillatu zuten eta heldu ziren hiri horretara, lagun haren etxera eta, berak botak erantzi gabe bazeraman lau hilabete, eta mina, eta mina, hanka dena haunditua eta han moztu zioten, gero handik pasa zen ukraniara, han mafia batekin tratua in edo hala etorri zen, ihes, beti ihes, esaten zidan, txikitan ere, amak minan lan iten zuen eta, mina itxi zutenian handik hanka in behar, orain, hau da nire etxia!, esaten zuen, bidia zela bere etxia, pena zuen familiagatik, umeekin askotan gogoratzen, handik, baionatik, berara goazela, furgoneta malda batian gelditu zitzaigun, hura izan zen aurreneko aldia, Mixak sartu zuen burua motorrian, jo zion ostiko pare bat, martxan jarri zen, berara ailegatu eta han jendiak irriak eta burlak iten zizkigun eta handik kontzejal batek edo eztakit zer zen bidali gintuen eta ni hitz inda nengoen hurrengo egunerako oiartzungo tipo batekin eta hark esan zigun halako ordutik aurrera jartzeko halako tokian, eta bueno, jarri ginen eta in genituen gelditu gabe hirulau ordu lanian, halako batian altxatu zen haize fuerte bat, amarratu genuen toldoa barandilla batian eta ezin, toldoa puxkatu eta noski sua itzali eta ezin aguantatu behintzat, gauzak azkar bildu eta martxa, hurrengo goizian, toldoa partxiatu genuen, garbitu garbitzekoak eta erostekoak erosi eta, berriz ere martxa, gasteizera joan ginen, han jarri ginen parte zaharrian, kantoi batian, hara etzen poliziarik sartzen eta ...bete, eta mina, eta mina, hanka dena haunditua eta han moztu zioten, gero handik pasa zen ukraniara, han mafia batekin tratua in edo hala etorri zen, ihes, beti ihes, esaten zidan, txikitan ere, amak minan lan iten zuen eta, mina itxi zutenian handik hanka in behar, orain, hau da nire etxia!, esaten zuen, bidia zela bere etxia, pena zuen familiagatik, umeekin askotan gogoratzen, handik, baionatik, berara goazela, furgoneta malda batian gelditu zitzaigun, hura izan zen aurreneko aldia, Mixak sartu zuen burua motorrian, jo zion ostiko pare bat, martxan jarri zen, berara ailegatu eta han jendiak irriak eta burlak iten zizkigun eta handik kontzejal batek edo eztakit zer zen bidali gintuen eta ni hitz inda nengoen hurrengo egunerako oiartzungo tipo batekin eta hark esan zigun halako ordutik aurrera ja... bilbon akitu arte!, esan genuen, bagenituen telefono batzuk, ia lotu genuen, azkenian ezetz, etziguten utzi, horregatik tafallara segitu genuen, han bukatu zitzaigun solomoa eta Mixak baratxuri zopa prestatu zuen eltzian, baratxuriak zanpa zanpa in eta eskatu genituen bar batian ogi zaharrak eta txorizo batzuk erosi genituen, handik in genuen goizueta, han jende txikitxoa zegoen, diferentzia haiekin Mixa harrituta zegoen, han leitzan ezagutu genuen saltzaile bati zerbeza kaja bat eman eta bere aldian toki bat utzi zigun, hurrengo goizian, handik gatozela, errebuelta asko eta Mixa mariatuta zijoan, baso zahar batian, basoko mutilak motozerrekin eta gazte batzuk pagoetara igoak, batzuk aurpegiak estalita, beste batzuk makillatuta bezala, kolore txuria, lekeition in genuen goizaldian ordu pare bat bidali bitartian eta zarautzen heldu bezain laster etorri ziren bi munipa eta papera eskatu ziguten eta herritik aparte jarri behar izan genuen, bermion in genuen gau ona, kontzertu haundia zegoen eta laurehun bokata saldu genituen, denak eta gehiago ere salduko genituen, argi pirrintarekin ari ginen gauzak furgonetara jasotzen, ya ari ginen burniak biltzen, halako batian bronka izugarri bat, tipo txiki buru haundi bat gugana ikaratuta korrika eta ikusi ez ikusi furgonetara sartu zitzaigun eta atia itxi zuen, haren atzetik amorratu batzuk, ni, zer pasatzen da!, tartian jarri nintzen, joputa!, esaten zuten, neska bat bortxatu zuela txiki hark, nahi zizkioten barrabilak moztu, nik tranki tranki!, bakarrik esan nuen, eman zidaten ostia latz bat, ya furgonetara sartu behar zuten, Mixa etzen ikaratu eta hanka burni bat ibili zuen airian, bidali zituen bi tipo lurrera, jende gehiago etorri zen, akatu baino lehenago sartu ginen furgonetan nola hala, hautsi ziguten atzeko kristala eta burni batzuk han utzi genituen, atera ginen bermiotik, zartaien eta serbilleten artian gure buru haundia, alkandora urratua, puta, esaten zuen, puta zela, etzuen besterik esaten, neska hura, puta zela, halako batian, herritik ateratzeko maldan, taka, in zen furgoneta berriz ere gelditu, jaitsi ginen, buru haundia begiak atera beharrian ikaratuta zegoen, eskerrak eman gabe piztia bezala mendira salto in zuen, hurrengo egunian ez, hurrengoan, furgoneta karga in, nafarroa aldera abiatu ginen, ba omen ziren hango erdialdeko haranetan herri txiki batzuk, denbora hartan jaiak zituztenak, jendetzarik ez, esan ziguten, baina joanez gero poliki salduko duzue, pasa genituen harako mendiak, iritsi ginen ipuruen lurrera, galdezka galdezka, heldu ginen ariztira, feria zen ariztin, jende gutxi, haur batzuk, barraka batzuk, tipo batek puñalarekin jolas iten zuen, bi lagun padera zabalian ogia erretzen ari ziren, etorri zitzaigun herriko mutil ile luze bat, informatu zen zer zen gure nahia, esan zigun ostatuaren ondoan non jartzia genuen, nonbait, esan zigun hark, gobernuak, bertako jauntxoekin elkar hartuta, pribatizatu in nahi zituen mendi haietako lurrak, eta kontra iteko zen festa, nik susmoa, zibilak joango ote ziren eta, joan nintzen begiratzera bazterrak, ez nintzen fiatzen, Mixa mutil harekin gelditu zen, itzuli nintzenian ostatuan ziren biak, Mixa ikusten zen gustora zegoela, mutil ile luze hark, Stefan izena, galderak iten zizkion, errusiako eskolaz, siberiaz, hango ibaiez, lehortu zen itsaso batetaz, iluntziarekin hasi zen jendia etortzen plazara, guk sua piztu, bonbillak arboletatik txintxilika jarri eta, gutxi bat, gutxi bat, oso ongi saldu genuen, goizaldian, bostak seiak izango ziren biltzen hasi ginenian, denak bildu eta abiatzera goazela, furgonetak, etzuela nahi, aritu ginen, eman genizkion takateko batzuk, alferrik, ematen zuen hila zela motorra, probatu genuen Stefanek utzi zigun bateria batekin, etorri ziren ferianteak ere, motorrari begiratu, burua kordokatzen zuten, etzen hari nondik sartu eskua, ezin ezer egin, apartatu ginen, madarikatu genuen gure suertia, Mixa
‎– Hurbildu egin naiz, baina bertara joandako poliziek, inguratu diren beste batzuei bezala, atzera egiteko agindu badidate ere, DYAkoek esan digute etorkinaren gorpua dela, emakume haurdun baten gorpua, gaur irratiok zabaldu duzuen Santurtziko kasukoa...
‎Azken berriek zera diote, haurdun dagoen emakumeak ez duela bere burua bota, baizik eta Poliziaren jazarpenak bota duela... halaxe ikusi uste izan dutela haren lagunek. Bertara joan den epaitegiko langile bati atxilotutako beste etorkinek esandakoaren arabera, kubertara igotako hainbat polizia borrokan aritu dira emakumearekin eta, antza, kolpe eta bultzaden eraginez jausi da uretara. Beraz, erantzukizuna Poliziaren jardunean ei dago.
‎Toliñok Suso ikusi orduko hanka egin zuen kontainer artetik. Ondo zekien berarengana zihoan morroi handi hark opari mingarria zekarkiona: egurra.
‎B ez zegoen ohituta erabakiak hartzen; izan ere, oso erabaki gutxi hartu zituen bere bizitzan, eta kasik bakar bat ere ez zen bere berea izan; gehienetan beste hirugarren pertsonaren bidez edo delegazioz harturikoak izan ziren, hartu zituen gutxi horien kasuan. Horren ondorioz, ez zen benetan ezertan inplikatzen, dena berarekin joango ez balitz bezala zen, dena inpertsonala. Baina hori bezperatik aldatu zen.
2007
‎Horregatik, nik treneko txartelak eskatu nizkionean, emateko imintzioa egin, baina eskuan bertan desagerrarazi zituen, denen begien aurrean. Txalo egin zioten berarekin zihoazen gortekoek, pailazo bati txalo egiten zaion era berean. Mila bider eginda zeukan jokotxo hura.
‎Ez nion deitu behar. Beregana joan eta kito.
‎Ez zuten gaiari buruz deus gehiago zehaztu. Bueltan zetorren orduko Arsenio, eta terminologoak ez zituen bere joan etorriak zaharraren aitzinean erakutsi nahi.
2009
‎Paskinak eskura banatzeko eskatu zigun Frantsesak, egun argiz, eta eskura. Ez zen bera joango, baina bai azkar asko esan zer egin behar zen. Tailerra jaso behar zuela enkargatua iritsi aurretik, guk joan genuela, baina berak egin behar balu, egun argiz eta eskura banatuko lituzkeela.
‎Tiroak sumatzen ziren, bazetozela esanez ere etorriak ziren, baina Villafrancak bi tiro emango ziela egiten zien mehatxu, eta alde egiten zuten izututa. Aurre egin behar izan zion, nahi baldin bazuen gelditzeko bera, ordurako ikasia izango zuela," Ez langilliak bakarrik, baita motorrak ere nola kontu egin!" eta bera bazihoala handik. Villafrancak metraileta ezarri zion buruan, baina orduan auto hotsa entzun zen.
2010
‎" Euskaldunako langileen borrokaren berri jasotzera ontziolara bertara joateko proposamena luzatu zidatenean, baiezkoa pozarren erantzun nion zuzendariari. Goizeko 07:30erako Bilboko udaletxetik bertan dagoen sarreran genuen hitzordua.
2011
‎Ez nuen galdera hori egitea pentsatuta. Ez berarengana joan aurretik, ez egin baino minutu bat lehenago. Galdera entzun nuen unean (entzun nidan esango luke Aitorrek) konturatu nintzen zer galdetu nion.
2012
‎Hondartza alboko pisuan lo egingo du. Bihar esango die gurasoei bertara joango dela bizitzera.
‎Euren gurasoen artean daude bi umeak, ondo zainduta. Gloriaren alboan Sandra dago, Segurolari eskutik helduta (pack berean doaz biak, elkarrekin beti, bai aurrera bai atzera, erori gabeko dorre bikiak); Segurolak, Sandra eta seme herentziazkoa zaindu beharra dauzka, alde banatara. Arantxa eta Iñaki ere beren bi seme alabak euren artean hartuta daude.
‎Ni ere erotzen ari nauk... Bertara joaterik izango banu...
‎Saint Michelgo hartan, bidea gurutzatu edo ez egon nintzen, berarengana joan eta besarkada bat ematekotan, baina jende artean bat batean desagertu eta ostera inoiz ikusiko ez nuen beldurrez, eskuekin ahoa inguratu eta –Tarzanen moduan– oihu bat botatzen besterik ez nuen asmatu: “Maeeeestro! ” egin nion garrasi errepidearen beste aldetik.
2013
‎Ezin ederrago ikusten dut, gizon tantaia leiho aurrean. Berarekin noala esan, eta ezetz, bere kabuz doala. Tiradizo jasanezina sentitzen dut berarenganantz.
‎Igandean, bazkaldu eta gero, aitak eskopeta hartu zuen bueltaxka bat ematera joateko. Berarekin joan nahi ote nuen galdetu zidan. Uso denbora zen, eta egun osoa zerura begira egoten ginen, pasako hegaztiak ikusteko ilusioarekin.
‎Emazte bat egin nuen adiskide, hark eman zidan Flaviusen ibilaldien berri. Thermetara egunero ordu berean joaten zela jakin bezain laster, hurrengo egunean han nintzen ea oraingoan hitz egitea lortzen nuen: nonbait elkartu behar genuela erregutu nahi nion, ezin nuela gehiago, beste batzuk ere gure antzeko egoeran zeudela, eta begiraleek ezikusiarena egiten zutela gehienetan, ea zergatik izan behar zen desberdina gurea.
‎Baina trena zain zegoen geltokian. Berarekin joan nahi zutenen zain. Eskailera bi igo besterik ez, eta magalean hartuko zituen, galderarik egin gabe.
2014
bertara joan nadin.
‎Lehen jaunartzea baino aste batzuk lehenago katekesi lekua aldatu zuten, parrokia etxetik Portu Zaharreko mojen ikastetxera. Don José Miguel bera joaten zitzaien batzuetan umeei, don Jesús ere bai. Antzeztu egiten zuten jaunartze eguna apaizekin.
‎Bereterretxe ere horrela hil zuten, hirur dozena joan zen hura hiltzera, bat baino gehiago hotz, Jaun Kondeak agindu arren. Zertarako nahi zuten Bereterretxe hil, berdin zien, hotzean egin zuten, horretara beren beregi joan ziren arren. Baina Bereterretxeren kasua harrigarriagoa ere bada, kanpotik ikusita, urrunetik, ez zutelako etxe atarian bertan hil:
2015
‎nagusia zen sobera zegoena. Ez nintzen berarengana joan eta akabatzeko gauza. Ez gogo faltagatik.
‎Biak batera jaiki ziren, biek batera hartu zuten bakoitzak bere makila. Zuazok bidea eman nahi izan zion bere aurretik joan zedin, baina Odile Moresek aurrera egiteko agindu zion makilarekin. Edonola ere, berehala jakin zuen Zuazok herrenka zebilela emakumea, berea baino maingutasun leunagoa, berea baldarretik bezain hurbil zegoen Odile Moresen aldaka kulunkatze hura dantzatik.
‎– Aizue, kontatzeko daukadana entzun nahi ez baduzue, etorritako bide beretik joango naiz.
‎Eleberria bezain baldarrak ipuinak, nonbait, editoreen iritzian. Eta ilusioa ahitu zitzaidan hein berean joan zitzaion Juliari bere barne sua.
2016
‎Konturatu zenerako gainean zuen gizona. Bosgarren gauean errepikatu egin zen bisita, eta bide beretik zihoan seigarrena sekulako iskanbila sortu zenean pasilloan. Berehala ezagutu zuen norenak ziren oihuak.
‎– Arruabarrenak esan zidak bihar bertan goazela Edcherara. Zimitarrak eta gura dugun dena, samaraino armaz!
‎– Zuen lehendakari hori munduko azken puntaraino berarekin joateko modukoa da.
‎Akordatzen al zara? Aitak jakin zuen etxe ondoko tabernan zeundela billarrean jolasten eta bertara joan zen, kirioak airean, haserre, nagikerian izango zinela pentsatuta. Baina, tabernan sartu eta ohartu zenean tximistaren parekoa zinela billarrean eta jendea adi adi zegoela zuri begira, bizkarretik heldu eta bozkariotan esan zuen:
‎Hamarkada bat atzera utzitako herri epel eroso berbera izaten jarraitzen zuen Venezuelak, baina senarraren heriotzak eta, batez ere, seme alaben hutsuneak edozein poztasun keinu edo gogobetetze galarazten zizkion Karmeleri. Egia zen, bi neba, Josu eta Jon, bere aurretik joanak zirela Venezuelako erbestera, eta Josuk ordurako bazeramatzala hilabete batzuk petrolio konpainia batean lanean, urrun, oihanean, eta bestalde Jonek bizimodua ateratzen zuela han hemenka lan txikiak eginez eta pentsioetan lotan, izeba Ezekielaren etxean egun batzuk egon eta gero bere bideari ekin zionetik –nonbait aiurri gogorrekoa zen izeba–; baina hala ere neba arrebek ez zuten...
‎Baina haren bila joatekoa zen kideak huts egin zuenez, han geratu zen paketea. Txominek ez zuen zalantzarik izan, bera joango zen jasotzera. Fardel susmagarri hura nork hartuko, zelatan zeuden guardiak.
‎Denbora igarotzen ari zen, Bigarren Mundu Gerra bukatu zen, Nazio Batuen Erakundeak Franco kondenatu zuen, blokeoa ezarri zioten, baina ez zen ezer mugitzen. 1945 osoa pasatu zen eta 1946a ere bide beretik zihoan. Jose Antonio Agirrek aginduta, azaroan, Joseba Rezolak eta Jose Mari Lasartek hogei egun igaro zituzten Hegoaldean.
‎Bihoztu nahi nuke garai berri bat, abian dena dagoeneko, klima epelago batekin, justua eta librea. Badakit denbora behar dugula, baina bagoaz pixkanaka, eta gainera, Simone Weilek zioen bezala, nahikoa da bi edo hiru pertsona oinez hastea, ondotik jendarte osoa bide beretik joan dadin.
‎Sangroniz jaunarekin izan dituen negoziazioak abilezia eta inteligentzia handiz eraman ditu Letamendik, hainbeste ezen, Sangroniz jauna bera arduratu den xehetasun guztiez eta egin beharreko lan diplomatiko guztiaz. Bi biak barku berean doazenez, pentsatzekoa da, babesteko modurik onena izango dela Sangroniz beraren alboan izatea eta, bidenabar, Letamendik guretzat garrantzitsua den informazioa lor dezan horrela. Sangronizen alaben lagun mina da Letamendi, eta alabak ere ontzian doaz aitarekin batera.
‎Ihes egin behar izan zuen Eibartik, sanjuan sutan panfleto libertarioak banatzeagatik. Geroztik berarengana joaten naiz zapatak garbitzera, eta nire pena guztiak kontatzen dizkiot.
2017
‎Ildo beretik joan nahi dut nik. Baieztapenak borobildu baino galderak eragin, nahi dutenekin eta nahi dutenen artean solastatzeko:
‎Ildo beretik zihoan 2015eko maiatzeko 17an, eldiario.es agerkari digitalean, udal ekimenetan inplikaturiko zenbait hautagai emakumezkok sinatu zuten erreportaje bat. Gogoetagaia:
‎“Muñoz Eugik gomendatu dit. Bera joana omen da, zuk subentzioa ukatu diozun film proiektuaren etorkizuna iragartzeko. Lotsarik gabe aitortu dit”.
‎Taxistarena konpontzea erabaki du lehendabizi. Axiren ondotik pasatu –haluzinatuta dirudi bere joan etorriekin– eta taxistari zakar kendu dizkio kanbioak eskuetatik. Axiren ondotik iragan eta atezain automatikoa jo du atzera, zalantza une batzuen ondoren.
2018
‎Eta Grezia balitz herrialde bakarra. Italia eta Espainia bide beretik doaz. Dena amildegian behera doa eta inor ez da gai erorketa geratzeko politika humanoak utopia diren garai honetan.
‎Aurpegia kolpez aldatu zaio. Aztoratuta, beragana joan da korrika. Eserita eta burua beherantz jar dezaten eskatu du garrasika, odolak ez itotzeko.
2019
‎Anfitrioi rola hartzen du: bera joaten da galdezka antolatzaileengana, berak ezagutzen ditu normalean... Esperientzia kontua ere bada.
‎Gogoratzen dut oso deserosoa zela despedidako momentua, ze, ordura arte, elkartzen ginen, saio aurrekoa, saioa, saio ondorena..., hizketan egiten genuen honetaz eta hartaz, eta ni oso gustura egoten nintzen giro horretan gaztetxoa nintzenean, liluragarria zitzaidan zeukaten bizipen mordoa. Baina auto berean joaten baldin baginen, edo despedidarakoan, konturatu nintzen, nahiko azkar, ez zitzaidala gustatzen, halako lapurreta bat bizi nuela sentitzen nuen, prezioa baleuka bezala haiekin ibiltzeak. Lapurtutako musu hura ezpainetan.
‎Ez dut uste ezertara iritsi zenik salaketa hura, biderik egin zuenik, baina pertsona honek ez zuen jarraitu nire inguruko bertso eskoletan hurrengo ikasturtean. Ez dakit norbaitek debekatu zion ala bera joan zen. Pixkanaka, uste dut, pixkanaka gutxitu egin zuela bertso munduarekiko harremana, baina ez erabat, jarraitu nuen ikusten bertso saio batzuetan, txapelketetako saioetan...
‎Margarita Maguregi? Bera joaten zen etxe horietara, herri amaierakoetara, gure artekoetatik joaten zen bakarra. Margarita, jostuna, Margarita Maguregi, hori da.
‎(Bakoitza bere aldetik doa. PAILAZOA eta ZEBRA EMAKUMEA bakarrik geratzen dira.
2020
‎Gaur da eguna. Zergatik dugu bertara joateko hainbesteko grina. Ez dut gogoan.
‎Niri ez zitzaidan gustatzen beti toki berera joatea, bazterrak ikusi nahi nituen.
‎Handik aurrera, birritan egin zion bisita auzo hartara, eta guztietan, etxetik ateratzerako orduan, berak ere arropa ahalik eta maskulinoenak jantziko zituen, mutiko itxura lortzerainokoak. Ondoren, lagunaren etxearen egoera aldatzen ez zela ikusita, Parisera egun berean joan etorriak egiten hasi zen, eta baita txiletarrengandik apur bat urruntzen ere.
2021
‎MARI PILI: Ni ez naiz bere gibeletik joanen bada!
‎Etxarri Aranatzen hil zuten. Autoak beti berri berriak zituen, eta Iruñean ez zuten aguantatzen aberatsek berarekin joan nahi zutelako. Bere bila joaten ziren eta eskupekoak ematen zizkioten, eta hortik inbidiak.
‎Normala da nahastea. Berez, bagoi berean joan baikinen. Bakoitza mutur batean, eta bestearen kontziente.
‎Egun hartan, mutila zihoan berera. Denei iruditzen zitzaien keinu maitagarria, askoz dirudunagoa izanik, noizean behin berera joatea. “Ez zen batere klasista”, esango diote uzten duenean.
‎Beldurtu egin naiz, saiatu naizen arren ezin baitut atera. Garbitzaile bat ikuskizunaz ohartu da eta berarenganantz joan da. Lasaitzeko eskatu dio, arnasa hartzeko, eta mugimendu lehor batez atera dio aterkia ahotik, epairik gabe.
‎Iztietako garajearekin egin dut amets. Agian bertara joan behar nuke zerbaiten bila. Hango usaina, hautsa, iluntasuna, anabasa, erruina saldoa... zerbait kontatu nahiko balit bezala.
‎Ez nekien beragana joaten zinenik, ez zenidan inoiz aipatu.
‎New Yorkera iritsi berri, Urik nahi izan zuen bertara joan, Europako margolariak dauden geletara. Eskailera zabal batzuk igo eta, bigarren solairuan, hantxe dago gela.
‎Hantxe zituen jarriak koloretako argiak, sabaian izarrak ikusteko proiektorea, ordenagailu portatila irudikatu nahi zuen kartoizko kutxa bat, Ondarroako txikitako argazkiak... Bertara joateko deitu zidan behin.
‎New Yorkera bertara joan gabe bilatu behar genuen etxea. Irailaren hasieran hasten zen liburutegiko beka, eta baita umeen ikasturtea ere.
‎Jorge Luis Borgesek aipatzen zuen mapa bat, hain perfektua ezen munduaren tamaina bera zuen. Wynnerren liburua ere bide beretik zihoan. Schwimmerren bizitza osoaren tamaina hartzen ari zen:
‎Bere lan egiteko modua oso zehatza zen. Egunero ordu berean joaten zen artxibategira, goizean goiz, eta egun osoa igarotzen zuen bertan. Ez zuen beste bizitzarik.
‎Horregatik, atean lokarri bat izaten zuen eta hari tira eginez sartzen zinen bere etxera. Eta lokarriari tiratzen zaion erraztasun berarekin joan ginen ezagutzen auzoa, oinez, uztaia gero eta gehiago zabalduz.
‎Bada erantzun zuen Rosikak zalantza une baten ondoren, uste dut hobe dela bakoitza bere aldetik joaten bagara. Hori bai, biok zentzu berean hitz egingo diogu bake prozesuaren alde.
2022
‎Ez daude askoz bide gehiago. Berari atzetik jarraitzea, bere joan etorriei begiratzea, ez eskatzea aitari betebeharrak uzteko eta makurtzeko bere albora. Esana bete.
‎Leihoak jaitsita, Rakelek atzean uzten dituzten zelai eta basoei begiratzen die ispilutik. Ez daki ziur aitak berarekin joan izana eskertzen ote duen. Gauza asko dakizki Rakelek aitak esan beharrik gabe, eta beste gauza asko ez ditu inoiz jakingo, aitak ez dizkiolako sekula esango.
2023
‎“Disney World inauterien kontrako mendetako borroka baten burutzea” izan daiteke, zeinak “lehenik baztertu eta ondoren ezabatu edo minik egiten ez duen zerbait turistikoa bilakatzea zuen helburu”. Jorge Oteizak Bilboko museoaz zuen iritzia ere ildo beretik zihoan, Guggenheim “genozidio kulturala, Euskodisney iruzur hutsa” zela adierazi baitzuen inoiz.
‎Bost urtez ibili ginen proiektu harekin, eta Aulestin ere egin genuen. Bertara joan ginenean alkateak zera esan zidan, ondo gogoratzen dut: “Beno, niri berdin dosta herriko adokinak metro batekoak egin ordez metro erdikoak egitea, eta beste metro erdi hori kulturan gastatzea”.
‎Uriartek, Carvalho bertara joan baino lehen, eman zion dendaren berri: kale on batean zegoen, eta jada ez zuen fakturatzen beste iragan lorios bateko sukar exotikoak eta ekialdezaletasunak Donostiako goiko burgesiako emakumeak hara bideratzen zituenean bezala, zerbait diferenteren bila, baina duintasunez eusten zion azalera handiek, betiko merkataritzaren birmoldaketa orokorrak eta aldian aldiko krisiek aski higatuta utzitako betiko denden artean izandako ospeari, zeinaren arabera oso chic geratzen baitzen Nepaletik ekarritako esmeralda bat zilarrezko eraztun baten gainean engastatua, edo Indiatik ekarritako zetazko jantzi bat urrezko brodatu finekin, dena autentikoa eta dena kalitate gorenekoa.
‎Txoko ilun bateko edukiontzian egunkari zahar batzuk ikusi zituen. Bertara joan eta alkandora eta jaka kendu zituen. Egunkariekin hala edo nola idortu zen.
‎Berriz deitu zuen telefonoz zuzendaritzara, ea trajea garbitzen ahal zioten eta laranja zuku bat ekarriko zioten. Zuzendaria bera joan zitzaion, zer moduz zegoen galdetu eta trajea ordu gutxitan listo edukiko zuela esan zion.
‎Lekeitiorako bidean, Oleta auzoan, bazen ostatu bat eta igandero bertara joan eta prentsa irakurtzen zuen bitartean, kafea hartu eta zigarro bat erretzen zuen. Astean erretzen zuen bakarra hori omen zen.
‎Hala ere, guk aurrera jarraitzea erabaki genuen. Ijitoen patriarka egun horietan kanpoan zegoen, eta ezin zen berarengana joan ordena pixka bat eskatzeko. Ijitoak euren kabuz ari ziren eta ia ia dena zapuztu ziguten.
‎Edurne Azkarate, Oiongo aktore eta lagunarekin, 2019 urtean itzuliko nintzen Varsoviara. Edurnek bertako TR Warsawan teatroan egin zuen lan, eta erreportorioan zegoen Grzegorz Jarzynan G.E.N obra birjartzen zutenez, berarekin joatea profitatu nuen. Poloniarren antzerkiarekin berriz ere topo egin nahi nuen, zertan ziren, zer egiten ari ziren kuxkuxeatu.
‎Zorionez, aitak bazuen etxe bat Berrizen eta bertara joatea erabaki nuen. Herritik eta gurasoengandik hurbilago egon nahi nuen.
‎Denbora bat ia lanik gabe egon ondoren, Kalamandalam instituzioan hasi zen klaseak ematen Haridasan, Cheruthuruthy herrian. Bertara joan nintzen, eskolatik hurbil zegoen aterpetxe batean hartu nuen gela bat, eta hilabetea eman nuen, kathakalia ikasten eta aztertzen.
‎La Zarandakoek ere bertara joateko ohitura zuten, baina ez kantautoreak ezta cuentacuentistak ikustera. Inongo jarduerarik ez zegoenean agertzen ziren eurak.
‎Estreinaldiaren ondoren lehen emanaldiak atera ziren. Parlan zegoen eszenografia, Madril inguruko biltegi batean, eta bertara joan behar nintzen. Furgoneta nik eramango nuen, Ciprirekin txandakatuz.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
bera 96 (0,63)
Bera 6 (0,04)
Lehen forma
bertara 20 (0,13)
berean 13 (0,09)
bera 10 (0,07)
berarekin 10 (0,07)
beretik 9 (0,06)
Bertara 6 (0,04)
berarengana 6 (0,04)
bere 5 (0,03)
Berarekin 4 (0,03)
Bera 3 (0,02)
beragana 2 (0,01)
berara 2 (0,01)
bere aldetik 2 (0,01)
bere aurretik 2 (0,01)
berera 2 (0,01)
Berarengana 1 (0,01)
Beregana 1 (0,01)
berarenganantz 1 (0,01)
bere gibeletik 1 (0,01)
beregi 1 (0,01)
bertan 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia