2017
|
|
Ama lur pelikulatik aukeratuktako irudiekin montaje txiki bat egingo dugu.
|
Bertatik
jendea interesatzen zaigu, jendea euren artean.
|
|
Garai batean Gaztelugatxen harkaitz sinple bat besterik ez zegoen, eskailera eta elizarik gabe.
|
Bertako
jendeak ospakizun handietan haraino igeri egiten zuen, eta ondoren goraino eskalatzen zuten. Herritar haiek urte askoan zehar bizi ahal izan ziren inguru hartan.
|
|
Herritar haiek urte askoan zehar bizi ahal izan ziren inguru hartan. Baina joan ere egin behar izan zuten,
|
bertara
jende gehiago etorri zenean. Joan aurretik, ordea, zerbait ezkutatu zuten bertan, altxor bat.
|
|
Hetxo ibarrekoek ez zioten besterik gabe amen egingo erabaki horri. Nire ustez, Ximenoren bizitza bereziki, arriskuan zagon, eta
|
bere inguruko
jendea estutzen hasiak ditun jada. Konturatzen al haiz?
|
|
Eta haietan trabailarazten zituen faraonek
|
bere azpiko
jende haiek, seinalaturik batbederari bere eguneko lana eta saila.
|
|
Deabruak ematen dizkie
|
bere
jendeei bere atsegin eta plazer moldeak. Zer, bada, Jainkoa izango da hain idor eta anker, non utziko baititu bere adiskideak eta zerbitzariak atsegintasun moko bat ere gabe?
|
|
|
Bere
jendearekin zegoen; baina, bakarrik sentitzen zen, ekaitzaren ostean, eurien bulkadaz basoko zuhaitz eroria errekara erori eta harrien aurka joka etengabe, harat honat gelditu ezinean, sustraitu barik dabilenaren antzera. Bere minetan barrena, pipari sua eman eta ke ponpak jaurtitzen ditu zerurantz ilargi potoloa, ilargi amandrea kezko eraztun horietan harrapatu nahirik.
|
2018
|
|
Neska lagunarekin gaztelaniaz egiten du tipoak. Koadrilakoak esaten zuen
|
berak
jende askorekin egiten duela euskaraz (eta egia da, nirekin adibidez), baina berari euskaraz egiten badiote sistematikoki, bestela ez diela zilegitasunik aitortzen horrelako moralkeriekin dabiltzanei.
|
|
Dena zen arrotza, dena zen berria, dena zen bitxi samarra. Autoek oso itxura arraroa zeukaten, nik inoiz ikusi ez bezala,
|
bertako
jendearen jantziek ere ez ohiko itxura zeukaten... zenbait kale mugikorrak ziren, bai irakurtzen duzuen bezala, mugikorrak, supermerkatuetako eskailera mekanikoen antzekoak ziren, eta jendea horren bitartez mugitzen zen alde batetik bestera, inolako ibilgailuren beharrik gabe. Pufa, hura gehiegizkoa zen niretzat!
|
|
Hark amaieran ere ez dik uzten
|
bere
jendea galtzen;
|
|
|
Bere
jendearen gauzen inbentario zehatz zehatza zeukan, hasi kamera laguntzailearengandik eta sukaldeko laguntzailearenganaino, eta ospitaleko inbentario guztiak egiaztatzen zituen.
|
2019
|
|
Sendagileak lepo hura begiratzen zuen bitartean, Buck han zebilen, alde batetik bestera, amorru biziz, berriro ere gizon hura erasotzeko asmoz. Laster
|
bertako
jendeak bilera bat egin zuen, ia norena zitekeen errua ikusteko. Denak garbi ikusi zuten Bucken errua ez zela izan.
|
|
Sentitzen dut baina ezin dizuet datu zehatzik eman Beijing-en ikusi ditudan gauza guztien inguruan. Yolandak, gure itzultzaileak, dinastiez eta enperadoreez hitz egiten digu etengabe,
|
bertako
jendeaz eta ohiturez, eta horrela ezin da, niri datuok ihes egiten didate. Lehengoan, esaterako, Harresi Handian izan ginen eta zenbat kilometro dituen eta zein urtetan eraiki zuten kontatu baziguten ere, niri dena ahaztu egin zait jada.
|
|
Agindupean dituenak beldurrak mugitzen ditu, ez maitasunak.
|
Bere
jendearen maitasuna irabazi ez duen buruzagia ondo txotxongilo ziztrina da. Baina... baina... espero ote zitekeen besterik?
|
2020
|
|
Madrilek kontrolpean eta mendean duen marko autonomiko honetan, hona datorren atzerritarra gisa da espainol sozializatzea, espainiera erabiltzea
|
bertako
jendeak ere hein handienean darabilen bezala, eta praktikan ehunetik laurogeita hamabostetik gora, euskalduntzetik arrotz gelditzea.
|
|
Gero kontsolatzen hasi ginen;
|
bere
jendea aipatu genion, Braceren emaztea jadanik hiru urte zirela hil zela, Bracek Bennyrekin ezkondu nahi izan zuela eta neskak ezezkoa eman ziola, Jupiter osaba Silasen etxean ari zela lanean, Jupiterrek eta osaba Silasek etengabeko errietak zituztela elkarrekin. Horrelako berriak entzutean algara batean hasi zen barrez, bere buruari eutsi ezinik.
|
|
Gero zenbait pirata herri barrura joan zen
|
bertako
jendea borrokarako kontratatzeko.
|
|
Encarnita eta Raquel berrogeita hamar urte inguruko emakume madrildarrak dira, ezkongabeak eta Euskal Herria biziki maite dutenak:
|
bertako
jendea, paisaia berdea, paregabeko gastronomia... Gaztetan, unibertsitatean zebiltzala elkar ezagutu zuten eta orduz geroztik lagun ibili dira bizitzaren bidean.
|
2021
|
|
Zaldunak, berriz, bere burua bakarrik kausitzean, zaldia gibelerat itzularazi nahi izan zuen, baina ez zuen behar bezain zalu egiten asmatu eta zaldia azpian hondoratu zitzaion; baina Jainkoak nahi izan zuen zalduna ertzetik hurbil gertatzea eta, ur asko irentsi arren, lau hankan herrestaka kanporatu zen harri gogorretaraino, hain akiturik eta ahul non ezin baitzen zutik ere egon. Eta halako zortea izan zuen, non artzain batek, arratsean ardi biltzen zebilela, harri artean jarririk kausitu baitzuen, osoki blai eta triste, begien aitzinean galtzen ikusiak zituen
|
bere
jende haiengatik. Artzainak, haren premia ulertu baitzuen, ikusi hutsez ia hobeki haren eleak entzunez baino, eskutik heldu eta bere etxe pobrera eraman zuen, non ahalik eta hobekienik lehortu zuen egurtxo batzuk sutan jarriz.
|
|
Orduan, zerbitzaria aurre aurrean nuela, ni urduritu eta ezustean, eta Laurari irriño bat eragitearren bakar bakarrik, ea erreboiloa piszifatoriakoa zen itaundu diot. Alferrik, zerbitzariak sudurra zimurtu eta bere jatetxean arrain guzti guztiak beti fresko freskoak eta primerakoak direla agindu egin digu oso modu zakarrez, hau da,
|
bertako
jendearen ohiturari eutsiz. Laurak ere jelazko begiratu bat bota egin dit, bere ezerosotasuna ezin ageriago utziz.
|
|
Luziaren hitzetatik inferi daitekeenez, argi da Arnoldorentzat gauza bera dela" beeko prankotarren kontra" egiten den gudua eta" Euskalerriaren alde" egiten dena94, eta, adin kontuak direla eta, bera joaten ez bada ere borroka frontera,
|
bere
jendea bidaliko duela gudukatzera. Zeren eta, Arnoldok berak aitortuko duen moduan,
|
|
Basagizon atletiko bat zen, sekulako burutzar karratua zuen, formaz eta tamainaz lastozko erlategi baten itxurakoa, eta aurpegia serioa, mukerra, zimurtsua. Bere gaztelania gaiztoan behin eta berriro esaten zuen, basoko animalia goseti baten antzera marmarka, oholesian zulo bat, txikia bazen ere, eginez gero
|
bere
jendea sartuko zela eta andrea ekarriko zuela, baina bestela ezetz.
|
2022
|
|
Beste berezitasun batek atentzioa eman zion neskatilari, herriko plazan bi eliza zeuzkala herriak, aurrez aurre. Burutik pasatu zitzaion astero bi meza jasan behar ote zuen
|
bertako
jendeak, eta irudikatu zituen bi apez tripandi, nor bere elizaren ate aitzinean, giristinoei deiadarka, elizarik onena berea zela aldarrikatuz, ostiarik goxoenak zituela batek, ardotik ere ematen zuela bigarrenak, sartzeko, sartzeko, mirari bila bertara! Ipuina ez zuen, haatik, askoz gehiago garatu ahal izan, autobusa oihal etxolaz inguratutako kanpalekuan gelditu baitzen.
|
|
Haatik, zaldun gaixoaren urrikalmendua baliatu zuen emakumeak bidezko desenkusatzat, hark, betiko adio erran izana jasan ezinik, fite alde egin baitzuen handik, bihotza eta hortzak hain estu, non, bere egongian sartuz, izpiriturik gabeko gorputz, bere burua ohatze gainean erortzen utzi baitzuen, eta gaua hain auhen urrikalgarritan eman zuen, ezen zerbitzariak pentsatzen baitzuten gurasoak eta lagunak, eta munduan zeuzkan ondasunak oro zituela galduak. Biharamun goizean, bere burua Gure Jaunari gomendatu, eta, bere zerbitzarien artean zeuzkan ondasun apurrak banatu eta sos batzuk berekin hartu ondoren, debekatu zien
|
bere
jendeei jarrai ziezaioten, eta bakar bakarrik partitu zen Obserbantziako komenturat abitu eske, handik nehoiz ez zela aterako deliberaturik. Guardianoak, zeinak ikusia baitzuen bertze zenbaitetan, pentsatu zuen hasieran trufa edo ametsa zela, ez baitzen herrialde osoan kordelier izateko hark baino dohain edo kondizio gutiago zuenik, harengan biltzen baitziren zaldun batengandik espero izatekoak ziren bertute on eta onestak oro.
|
|
Eta
|
bere
jendeak oro erretiratuak zirelarik, kapitainaren xerka bidaltzen zuen baten bat, eta Jerusalemerako bidaiaz solastatzen ziren; horretan ari zirela, baina, gizona maiz lokartu egiten zen, debozio handiz. Kapitainak, ikusiz zaldun zaharra lo ohatzean, eta bera kadira batean bere iduriko munduko emaztekirik eder eta onestena zenaren ondoan, hain izaten zuen bihotza tinkaturik solas egiteko beldurraren eta desiraren artean, non ardura mintzoa galtzen baitzuen.
|
|
Azenarik ez zuen Uharteko aferaz hitz egin nahi. Dena den, Gailak gustura ezagutu zituen Iruñea eta
|
bere
jendea. Egun batean erregea eta nobleak kanpainara atera ondoren, Uhartera joan ziren hirurak Joan eta Danilaren laguntza bakarrarekin.
|
|
Lehenik, bazekitena esan zien: lantegia bi astekoa izanen zela; berari bururatu zitzaiola, baina, jakina, Chamberlain Arts Foundationek gogotsu finantzatzen zuela, Idazle Afrikarrendako Lipton Sariketa berari ere bururatu zitzaion eta fundazio
|
bereko
jende atseginak finantzatu zuen bezalaxe; espero zela guztiek ipuin bana idaztea, gero segur aski Oratoryn argitaratuko zena; ordenagailu eramangarri bat zegoela etxola guztietan; ipuina lehen astean idatziko zutela eta bigarren astean denon artean berrikusiko zituztela; eta ugandarra arituko zela lantegi buru. Gero, bere buruaz mintzatu zitzaien, nola zeramatzan berrogei urte afrikar literaturari buru belarri emana, Oxforden piztu zitzaion bizitza osoko grinari.
|
|
Mutilak begiratu eta irri ederra erakutsiz ez zion galderari erantzun. Azaldu zion berak artista sena zuela, baina ez zuela
|
bere inguruko
jendea jasaten. Gehienak sasiartistak omen ziren.
|
2023
|
|
1535eko irailaren 12an Zorger andereari idatzi zion Luterok. Esaten zuen larritua zegoela bere etxean predika ote zezakeen jakiteko eta esaten zion artzainak eragozpenik jartzen ez zion artean predika zezakeela
|
bere
jendearentzat, kanpoko jenderik gabe. Inork debekatzen ez zion bitartean hori egin zezakeela.
|
|
Luterok harreman asko izan zuen bere garaiko printze eta merkatariekin.
|
Berak
jende boteretsuari mesedeak eskatzen bazekien eta arazoak zituen jende boteretsuak sarritan jotzen zuen beregana. Halle ko Juan eta Antonio Schönitz merkatariek 1532an noblezia titulua eskuratu zuten, asko aberastu eta gero.
|
|
Vincentek azkenean etsi zuen eta barneratu zuen Sien ek ez ziola Drenthera lagunduko. 1883ko irailaren 2an (318) Hagatik ibidalitako gutunean Vincentek Theori esaten zion Sienekin patxadan hitz egin zuela eta esan ziola bere lanagatik joan beharra zeukala; gastu gutxi egin beharra zeukala eta ziola lagundu behar bezala; lagun moduan bereizi behar zutela elkarrengandik; Sienek
|
bere
jendearengana joan eta lana bilatu beharra zuela; denboraldi baterako edo betirako bereiztea adostu zutela; Sien lana bilatzen saiatuko zela. 1883ko irailaren 4an (319) Hagatik ibidalitako gutunean Vincentek Theori esaten zion pozik zegoela Drenthera joateko plana onartzen zuelako hark; Sieni zerbait utzi ziola, baina ez zuela berriro harekin bizi nahi.
|