2015
|
|
Jainkoak mesede hau egiten duen lehenengo aldian, Haren Maiestatea bere Gizatasun guztiz santuaren irudizko ikuskariaren bidez agertu nahi izaten zaio arimari, ongi uler dezan eta hain dohain zoragarria hartzen duenik jakin gabe izan ez dadin. Beste pertsona batzuei beste era batera agertuko zaie, baina ahotan darabilgun pertsona honi, Jauna hartu ondoren, distiratsu, eder eta handi, piztu zenean bezala, agertu zitzaion Jauna, eta esan zion, harrezkero bazela garaia beraren gauzak arimak
|
beretzat
har zitzan, eta Bera arduratuko zela arimaren gauzez, eta beste hitz batzuk, esateko baino sentitzeko gehiago zirenak.
|
|
12 Ez duzue entzun, dagoeneko esana baitut hemen, testuinguru honetan ez bada ere? harako Emaztearena, Jainkoak ardandegian sarrarazi eta berarengan maitasuna ezarri zuenekoa. Bada, hauxe da; arima hark Harengan uzten du dagoeneko bere burua eta maitasun handiaz hain mendeko du, non ez baitaki eta ez baitu nahi ere Jainkoak berarekin nahi duena egin dezala baino besterik (nik uste dudanez, Jainkoak sekula ez dio egingo mesede hau inongo arimari oso osoan
|
beretzakotzat
hartzen duenari izan ezik); berak nola ez dakiela, Jainkoak nahi du bere zigilua jarrita irten dadila handik. Izan ere, arimak egiaz han ez du egiten argizariarena baizik, beste batek zigilua inprimatzen duenean, argizariak ez baitu bere burua inprimatzen, prest dago soilik, hau da, bigun; eta prest egon ahal izateko ere, bera ez da biguntzen; geldi geldi geratzen da eta hala egotea onartzen du.
|
|
Baina ahalmenak guztiz geldiarazita eta irudimena ezertan pausatzen ez dela, nire iritziz hau ere erabat galtzen baita? egoten deneko tarte hau laburra dela diot; beren senera ez dira etortzen erabat, zentzugabe bezala ordu batzuk ezin egon izateraino, eta apurka apurka Jainkoak
|
berarekin
hartzen ditu berriro.
|
|
Jainkoagandik gozotasunak hartzen hasten diren pertsonak badira, ez sinetsi halakoei, beren buruei gora egiten lagunduz gehiago aprobetxatzen eta gozatzen dutela uste baitute. Oi, Jainkoak nahi duenean, nola datorren agerian laguntzatxo hauek gabe ere!; guk eginahalak egin arren,
|
Berak
hartzen du espiritua, erraldoi batek lastoa hartuko lukeen eran, eta ez dago hari gogor egiterik. Era ona, Berak nahi duenean, zapoak bere indarrez hegan egingo duen ustea duela sinesteko!
|
|
5 Txinpartatxo hau Jainkoak arima honi ematen dion gauza handietarako hautatzen duelako seinale edo bermea da,
|
bera
hartzeko prestatzen baldin bada. Dohain handia da, nik adierazi ahal izango dudana baino askoz handiagoa.
|
|
Ama alabak: hau da, Ana Jimena (Ana Jesusena), eta Maria Gizakundekoa; egun
|
berean
hartu zuten abitua Teresaren eskutik; eta profesa ere egun berean egin zuten, 1575eko uztailaren 2an. Ama, Ana Jesusena, komunitateko priorea izan zen.
|
|
Idazlearen hasierako asmoak
|
bere baitan
hartzen du eta era berean gainditzen, Ripalda jesulagunaren eskari, aholku edo agindua. Egia historikoari leial izanez jokatzea da Teresaren xedea.
|
|
10 Gure aita hemen denez gero, ireki zuen estalkia eta gutunak eman zizkidan; estanpak, berriz,
|
berak
hartu zituen, eta ahaztu egingo zitzaion, halabeharrez gaur jakin baitut, bera eta aita frai Antonio estanpak direla-eta lehian zebiltzala.
|
|
3 Benetan poztu nau kondearen gutunak; Jainkoak, dirudienez,
|
bera
hartu du bitarteko gure erremediorako. Hor erantzuten diot; gutun oso garrantzitsua da eta ez nuke nahi honetan nahasmenik izan dadin; konde jauna hor balego, eman biezaio berorren; eta bestela, mezulari propioaren bidez bidal biezaio; eta begira beza, asko doakigulako ez galtzea.
|
|
Idazten duen egun
|
berean
hartu du Guiomar anderearen gutuna berri tristeak zekartzana.
|
|
Hala ere, ehun eta hogeita hamar dauden lekuan, konturatuko da berorren gorentasuna zein ardura handiaz ibili behar den gauzak beren bidean jartzeko. Gure monasterioek ematen didate ardura pixka bat; dena dela, hona obedientziak agindurik etorri nintzenez gero, gure Jaunagan ustea dut ez zaiela ezer faltako eta
|
Berak
hartuko duela haien ardura. Badirudi nire arima ez dagoela ezin egonik nahas mahas handi honetan, bare dudala Jaunaren laguntzaz.
|
|
Eta Estefania, nire iritziz, santa bada ere, Kasildaren talentua eta abitua hartu zuenez gero Jaunak egiten dizkion graziak poz handia ematen didate. Haren Maiestateak aurrera eraman beza, estimu handitan izan behar baitira hain gazterik Hark
|
beretzat
hartzen dituen arimak.
|
|
Beste horiek, jesulagunek diotena: aita Salazarrek ezin duela utzi Jesusen Lagundia, bera eta
|
bera
hartzen duena eskumikuan erori gabe.
|
|
–Ez dakit berak idatziak diren ala aitor entzuleek eman zizkioten?. Beste aldetik, gai aldetik duten balioa azpimarratzen du, eta Teresak bere alabei ematen zizkiela eta oso ongi gordetzen zituela (Diálogos sobre la muerte de la M. Teresa de Jesús [Burgos 1913] 155 or.). Tomas Álvarezen iritziz, Abisuak ez datoz Teresaren lumatik; gutxi batzuk etor daitezkeela, baina gehienak ez. Dena dela, beste aditu batzuek uste dute, asko beste jatorri batekoak izan arren,
|
beretzakotzat
hartu eta gehitze, ukitu eta ñabardurak jarri zizkiela eta batzuk osorik bereak ere izan daitezkeela.
|
|
25 Mojak hartzeko baimena, garrantzitsua baita oso, ez beza eman prelatuak informazio handirik gabe, eta baiezkoan balego, berberak informatu luke; izan ere, gerta daiteke mojak hartzearen aldeko prioreak izatea, gutxirekin kontentatzen direnak. Eta
|
berak
hartzea nahi badu eta informazioa baduela esaten badu, mendekoak ia beti haren esanera makurtzen dira, eta gerta daiteke priorea harengana zaletzea, adiskidea delako, ahaidea delako, nahiz beste zerbaitengatik eta ustez zuzen ari delakoan, huts egitea.
|
|
8 Eta norbait ausartuko balitz gutun batzuk hartzera, bidaltzera eta ama priorearen baimenik gabe haiek irakurtzera, edo zernahi gauza kanpora bidaliko balu, edota eman diotena
|
beretzat
hartuko balu; era berean, ahizpa haren gehiegikeriengatik kanpoko norbait eskandalizatuko balitz, Konstituzioan esaniko penez gainera, ordu kanonikoen errezo bitartean eta bazkal ondorengo eskerrak emateko unean, egon bedi ahuspeztua ahizpak igarotzen diren elizako ate aurrean.
|
|
Begira gero, truke ederra da-eta: guk geure maitasuna ematea
|
berarena
hartzeko. Kontuan izan guztia ahal duela eta hemen ezin dugula ezer egin, Berak ahalbidean jartzen diguna izan ezik.
|
|
5 Eta sinetsi, ene alabak, zuen onerako eman didala Jaunak pixka bat aditzera pobretasun santuan dauden ondasunak, eta probatzen dutenek ulertuko dute, ez nik bezain ongi, beharbada; izan ere, ez bakarrik ez naiz espirituz pobrea izan, profesan aginduta eduki arren, baita espirituz burugabea ere. Pobretasuna munduko ondasun guztiak
|
berarengan
hartzen dituena da. Nagusitasun handi bat da.
|
|
Bata da ez dela bidezkoa, hainbeste eman digunari eta etengabe ematen digunari, gauza bat ematera jarri nahi dugunean, hau da, ardura txiki hau (ez, gainera, interesik gabe, irabazi handiekin baizik), ez diogula ematen erabaki osoz, berriro hartzeko maileguz ematen den antzera baizik. Hau ez nuke esango nik ematea denik, mailegua jaso duen hura betiere nolabaiteko nahigabez geratzen baita berriro hartzen diotenean, batez ere haren premia badu eta
|
beretzakotzat
hartua bazuen, edota adiskideak badira eta mailegua jaso duenari inolako interesik gabe emandakoen zor handia badio: arrazoiz begitanduko zaio ezereztasuna eta oso maitasun urria, bere gauza bat haren eskuetan utzi nahi ez izatea, maitasun seinaletzat bada ere.
|
|
Hemen Jaunak
|
berak
hartzen du ardura hau, ez baikaitu utzi nahi geure ardurapean. Gure arima hainbesteko estimuan izanik, mesede egin nahi dion garai hartan ez du utzi nahi gaitz egin diezaiokeen gauzetan sartzen; baizik eta berehala bere ondoan jartzen du eta unetxo batean hemen urte luzeetan lor ditzakegun baino egia gehiago eta ezaguera argiagoa agertzen dizkio.
|
|
Santa Teresa euskalduntzea, geurera ekartzea, erdal urak euskal ur bihurturik, gure uharkara eta gure moldeetara bideratzea. Bestalde, honelako lan bati ekiten diogunean, apurka apurka eta ia konturatu gabe, pertsonaiaren barruan sartzen gara, edota pertsonaiak
|
berak
hartua ikusten dugu geure burua eta, Santa Teresaren kasuan, zein handia den konturatzen gara; harenganako mirespena sortzen da.
|