Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 145

2004
‎Ez neukan presarik ezertarako. Eguraldia ona zen, lekua eder aparta, Balantzategi eta haraneko beste etxe, erreka eta belaze guztiak bere mende hartzen zituena. Zer gehiago behar nuen ondo bizitzeko?
‎Zer esan nahi zuen arrozarenak? Ezagutzen nuen bere iritzia, alegia nire kabuz pentsatzen ikasi beharra neukala, eta gogoratzen zitzaidan otsoen arazo hartan berak hartutako joera axolagabea, baina aldi hartan lagundu egin behar zidan. La Vachek eta biok tratabidea genuen berriro; errotua zirudien, geranio puxka tarro berrian bezalaxe, garai batean hautsita egondako adiskidetasunak.
2010
‎" Azeitunak", esan genion Cesarrek eta biok batera. " Nik ipuin bat egin behar banu, bera hartuko nuke pertsonaia nagusitzat", gaineratu zuen Cesarrek Susanak entzuteko moduan. Susanak burua astindu zuen azeituna platertxoa hartuz batera.
‎Hiruak batu ostean Sortu da andrea Emakume berria Gaitzen sortzailea Super emeak beraz Hartzen du bidea Mundura jotzen badu Herioren kidea.
‎Iratzartzean datza Nire salbapena Lo eginda datorkit Herio ziurrena Ingumak beregana Hartu du ene izena Ez esnatzekotan da Klaro ene azkena.
‎Tabakoa erosten dudan bitartean bizkarra emanda nago Gure Leku tabernako agure zerbitzariari. Lagungarri izango al zait, gaur ere, lehen zurito eta zigarroa bertan hartzea?
‎Pop musika bera har dezagun adibidetzat: ingeles inperioari esker ote da ingelesa munduko hizkuntza nagusia. ala alderantziz; ingeles hizkuntzari esker nagusitu ote zen ingeles inperioa?
‎Hizkuntza desberdinak dituzten herriak edo probintziak, estatu edo nazio baten parte izatera pasatzen badira, gobernuak beretzat hartzen duen mintzaira izango da menperatzailea, interes eta abantail guztiak emango dira hau lantzeko eta zabaltzeko. Hala bada, gainerako guztiei nagusituko zaie, egunero aberastuz eta, segur aski, neurri handian besteen kaltetan, eta azkenean itzaliko ditu osoki desagertarazi arte.
‎1794ko martxoaren 3an agindu baten bidez Sara, Itsasu eta Azkaine herriak infAmes izendatu zituzten, ondorioz bere biztanle guztiak herbesteratuak izan ziren mugatik 80 kilometrotara gutxienez. Ainhoa, Ezpeleta, Zuraide, Kanbo, Larresoro, Makea, Lekorne, Luhuso eta Biriatu herrietako beste zenbaitek bide bera hartu zuten. Guztiak (hiru urtetatik 88 urtetarainokoak) gurdietan sarturik Landesetara eramanak izan ziren eta preso ezarri bost hilabetez gaizkileak bailiran.
‎Splitetik Veneziara zihoan itsasontziko diruak eta baliozko gauzak beretzat hartu zituzten piratek, ohi den moduan, baina Bizargorrik agindu zuen bahitu veneziarraren gauzak neskaren eskuetan uzteko Aljerrera iritsitakoan. Hala, Harenean bere soineko, oinetako eta bitxiak zeuzkan berekin Chiarak, ez denak baina bai bidaia hartarako hartu zituenak, bi kutxatan sartuak.
‎Espainiak berarentzat hartu nahi zuen territorioa Ait Baamrani kabilakoa zen, Siba hutsa, amaziga. Ez zen bizitzeko leku erosoa, jende pobrea eta kalamidade asko.
‎Instituzioak libreak izan daitezen, etnien mugak gobernuenarekin bat etortzea komeni dela zioen John Stuart Millek. Aholkuari kasu egin beharrean, beren beregi hartu zuten alderantzizko bidea, estatu desorekatu eta egituraz dependenteak sortzeko.
‎Gizabanakoaren bizitza hain laburra eta heriotza hain ebidentzia larria eta behin betikoa da, non luzarora begirako asmoek ez duten zentzu handirik. Norbera bakartiaren esparrua gaindituz, helburu duin kolektiboekin, bizitzak berak hartzen du zentzua.
2011
‎Reno Nevada Unibertsitateko Euskal Ikasketen Programaren sortzaile 1967an eta bertako arduradun 2000ko atarian erretiratu zen arte. Ikertzaile eta idazle, hasiera beretik hartu zion tamaina idazteari. Death in Murelaga argitaratu zuen 1969an, eta Amerikanuak:
‎" Cathay". Hasi berria daukat, baina hainbesteko interesa ikusita, beretzat hartzeko esan diot. Etxera eskatu ezean, nekez eskura nezake atzera, baina bestelako lanik badaukat azterketaren eguna heldu arte.
‎Titular eta azpi titularrak ere, diktadura berak hartu ditu preso, gero eta ziega estuagoan hartu ere. Azken urteotako joera argia da:
‎Zailagoa da Achiaryren azken zirkulu bat antzematea. Azken hilabetetako haren ekintzetara hurbildu eta hitzezko laguntza eskatu diodanean nire gogoetarako, isiltasunaren mezuaz gainera berarengandik hartu dudan erantzun bakarra hau izan da: " Ni ekintzaile bat naiz".
‎Zigarroa amaitu duenean txanda egin dugu eta berak hartu du berriz kanaberaren ardura. Eta berriz ere operazio guztia errepikatu dugu.
‎Lehenengoak posizioa abandonatu eta autorantz abiatu zen. Trilussa piazzako zabaldura zeharkatuz norabide bera hartu zuten Giovannik eta Marcok. Auto beltzetik azken tiro andana eskaini zieten.
‎Ba, horixe gomendatzen dizut, benetan ona dago eta, nik behintzat hori eskatuko dut. Ba. esan zuen Brucek, zuk hori gomendatzen badidazu horixe bera hartuko dut nik ere, carbonara!
‎Kanpotik ikusita, harridura ez ezik haserrea ere sorrarazten zien euskaldunen kaparetasun unibertsalaren aitormenak gaztelauei. Eta Echevama Bacigalupek dioenez, Azken batean, jasanezina zitzaien Gaztelako Gorteak pribilegiatu gutxi batzuentzat gordetzen zituen eskubideak ia mugarik gabe euskaldunek beretzat hartzea.
‎Eta errege horrek ez du inoiz Akitania menpe izan. Are gehiago, Ehun Urteetako Gerra amaitu zen Frantziako Karlos VII.a Bordelen sartu zenean Ingelesen menpe zegoen Akitania beretzat harturik, eta orduan Fernando Katolikoak urtebete baino ez zuen (1453).
‎Ikuspuntu zabal batetik fantasiazko literaturak bere baitan hartzen ditu bai zientzia fikziozkoa eta bai beldurrezkoa ere. Horrelakoetan munduaz bestaldeko pertsonaiak ere ez dira arrotzak euskal literaturan, eta, naturaz gaindiko pertsonaiak direnez gero, naturaz gaindiko ahalmenak dituzte eta horiei esker ekintza izugarriak egiteko gai dira.
‎Ezkerrekoa Benaiko sorora doa, baina hona iritsi baino lehen, bidearen garaiko aldetik ikus daiteke. Bidexenda, oinezkoa, Benaiko sorotik bertatik hartzen da eta Juanantonione baserriaren aurretik pasatu behar da; bidegurutze aldera berrehun bat metrotara dago baserria.
2012
‎Lerro horiekin has zitekeen poema, eta jarraitu ere tonu berean jarraitu zukeen, une hartan sentitzen zuen arindua adieraziz. Luze gabe, berak ere ibaiko uraren bide bera hartuko zuen: Leopoldvillera, aurrena; ondoren, trenez, Matadira; azkenez, pakebote batean, Europara.
‎Grand Palmier plazara iritsitakoan, Lalande Biranek etxe barrura segitzeko eskatu zien bere bi kideei, eta guardiako subofizial beltzari zerbait esatera gelditu zen, orduan ere bizi bizi, presaka dabilenaren keinuekin. Harekin ari zela Donatien azaldu zen kafearekin, eta kapitainak handik alde egiteko agindu zion erretilua berak hartu ondoren. Lassalle eta Richardsonekin bildu zen ostera.
‎Bi egunez Yangambin bakar bakarrik ibilitako Donatien! Berak hartua zuen, zalantzarik gabe. Donatien zakur zikina, beti zokomiran ibiltzen zena!
‎Zer ergelkeria, egiazki! Livok berak har zezakeen ezer esan gabe, batzuetan halaxe egiten baitzuen, jakirik ezkutukoenak ostu alabari eramateko, eta orduan bai galduko zituela betiko. Livoren alabak gauza gogorren bat sentituko zuen mastekatzerakoan, eta xakarren bat zelakoan ahotik ateratzean bitxiarekin egokituko zen.
‎Nahiago ditu ibili errege bide nagusietatik aparteko xendak, bide ematen baitiote edozein azpikeriatatik libre ailegatzeko bere lurrera, eta bere lurraren atea, ekialdetik, Peñako gaztelua da, Zangoza ondo ondoan. Martinek ez daki, ordea, gotorleku hori Pierres Peraltakoa mosen agramondar bihozgabeak beretzat hartu duela; horregatik, egunsentiko lehenbiziko argiek ez duela huts eginen ziurtatzen diotenean, Piarresek lapur zulotik baleztarekin gezia jaurtiki, eta Martin hil du, Bartzelonatik beretik segika baitzihoazkion bere gizonak. Eta lurrik ere ez dio eman bere biktimari.
2013
‎Argazki batzuek landaretzan erakusten zuten armiarma; beste batzuek, estudioan, bertatik bertara hartuta.
‎Bide osoan, indioak adiskidetsu eta misiolariak beren artean hartzeko gogoz agertu ziren. Zalvideak zeregin materialak bezain kementsu hartzen zituen espiritualak, eta, rancheria batetik bestera zebilela, ahalik eta zahar gehien bataiatzen saiatzen zen.
‎Ximenezek berak hartu zuen agintea hilketaren ondoren. Bi fraideak eta zaurituak lehorrean utzi eta ipar mendebalderantz jarraitu zuen, badia atsegin batera heldu arte.
‎Ez zen izan edonolako jabetzea: Espainiak beretzat hartutako punturik iparraldekoena zen, eta espainiarren subiranotasun errebindikazioen oinarri bihurtuko zen hurrengo urteetan.
‎Gorabeherarik gabe egin zuten San Franciscorainoko bidea. Han, gaixoek beharrezko zaintzak jaso zituzten, pilotuek nork bere aldetik hartutako datuak adostu zituzten, eta batzuek eta besteek kostalde hartaz kanpoko albisteak jakin zituzten. Antonio Maria de Bucareli y Ursua erregeordeak, Alta Californiako kokalekuen iraupenean eta Pazifikoaren Ipar mendebaldeko espedizioetan halako garrantzia izandakoak, azken hatsa emana zuen apirilean.
‎Medano ak —hondar dunakzeharkatu behar zituzten," por donde apenas se atreven a transitar los Indios por ser tierra tan mala que ni los paxaros la habitan", Fonten hitzetan.124 Aurreko espedizioko eskarmentuarekin, Santa Olaya lakura heldutakoan hiru talde egin zituen Anzak, bakoitza egun batean abiatzekotan, ur putzuei berriro betetzeko denbora ematearren. Lehenengo taldearen gidaritza berak hartuta, zuzen zuzen zeharkatu zuen desertua. Aurreko txandan egarria bezala, oraingoan hotza izan zen etsairik okerrena.
‎Ohiz politika deitzen dioguna, polistikaren zati bat baizik ez da. Polistika osoak bere baitan hartzen du politika mehea.
2014
‎Beraz, estatuaren zeregin bakarra norbanakoaren askatasuna (bakea eta justizia) eusteari lotutakoa da. Bere esku hartzeak zenbait giza talde babesten omen ditu, ustezko ongizate orokorraren izenean ari direnak, eta beraz aurrerabidea oztopatu (Espainiaren kasua sarritan aipatzen du okerreko interbentzionismo gisa). Errendimendu hazkorren industrializazioaren aurreikuspen horrek nekazaritzazale zen fisiokrazia frantsesarekin tupust egiten zuen, Quesnay eta lurrari lotutako nekazari giroko ekonomiarekin alegia.
‎Ni naiz haren zaintzale nagusia. Eta ez bada zure anaia presondegirat itzultzen, zure senarrak zure bide bera hartuko du.
‎Eta Frantziaren zentralizazioak du honat ekartzen egun bat barne, burdin bide berrietan. Gure galarrotsa egileek tren bera har zezaten Verdunen leher egitera joateko.
‎Ferrer, zure izena ahoratu eta letraz letra esaten dudanean burdinezko bilakatzen da. Erakusketa bera hartzen duen museoa bunker bat dela. Hori da erakusketa, anakronia, denbora desberdinen arteko talka:
‎Gauza da gure orduko etxea kartzelatik oso hurbil zegoela eta kartzelako monja bat amaz urrikaldu zela. Esan zion" gracias a la Virgen de la Merced, patrona de las prisiones", irailaren 24ean, ama ni besotan hartuta hurbiltzen bazen kartzelara, berak hartuko ninduela eta sartuko ninduela barrura, aitarengana. Horrela ezagutu omen nuen gure aita, Martuteneko kartzelan, ia hiru hilabete nituela.
2015
‎Aktoreak beretzat hartu du agente bakarra izatearen gaitasuna, monopolizatu egin du, nola eta munduko beste agentziak ordezkatuz, objektu bihurtuz, eta batzuetan besteri mendeko subjektutasun isildu bat esleituz.203 Baina, ulertu genuke munduko agentzia horiek, aktore eta aktante, artikulatze operazioetan sortzen direla. Esan beharrik ez dago, artikulatze operazioak, beraietan konfiguratzen eta jazotzen diren subjektuen eta sentieren erregistratze praktikak dira.
‎Denbora oroituaren jokaerak zerikusi handiagoa dauka ur geldoan eragin ditugun uhinekin, harri koxkorra axolagabeki bota ondoren. Uhin orok hurrengoa bultzatzen du; hondar zirkuluak putzuaren tamaina bera hartuko du. Gomuta xume bat esnarazi, jazar ezazu, segi haren aztarnei, miatu oroitzapen horrek igaro dituen lekuak eta uneak; azkenean gomuta ezdeus hark mundu osoaren tamaina hartu duela egiaztatuko duzu.
‎Gure aitak ez zidan erretzen uzten. Behin harrapatu ninduen berari hartutako zigarrotxo bat pizten ari nintzela; zaplazteko eder batekin kendu zidan.
‎Azkenaren buruan desjabetza lortu egin zen 1963an, Ministerioko Urbanizazio Bulegoak burutua. Ondotik, Ministerioaren eta Foru Diputazioaren artean lankidetza hitzarmena egin zen, zeinaren arabera Diputazioak bere hartu baitzuen salerospena, desjabetzearen gastuak pagatuz. Hainbestenarekin, 1964ra arte ez zen xedea abiatu ahal izan, Nafarroako Promozio Industrialerako programaren barnean, Urmeneta ordurako Diputazioan zela; hurrengo kapituluan ariko gara honetaz, baina bien bitartean aipa dezagun Urmeneta alkateak lehen negoziazioak hasiak zituela General Motors ekin 1963an, lantegi automobilistikoa Landabenera ekartzeko asmotan.
‎Urmenetak soluzio salomonikoa eman zuen: Kutxak hamar urterako mailegua emanen zukeen, Caritas Diocesana engaiatzen baldin bazen erdiaren pagatzera, beste erdia Kutxak berak hartuko zukeelarik bere gain. Halaxe zen trenkatu.
‎30 000 mojen eta 100 elizdorretako Nafarroan gauza izugarrien eguzkia ateraia zen. Izpi batzuk ziren populuaren matxinadarenak, mendira jo baitzuen atzera ere, zenbaitzuek aitatxiren kapelua bera hartuta. Bilboko setioan berdin.
‎Mundu abertzalea anitza izanda ere, badu helburu komun bat: gure herri identitatea bizi eta garatzea Euskal Herri osoa bere baitan hartuko duen autogobernu osoaren perspektiban. Autogobernu oso hori lortzeko, ordea, formulazio eta estrategia diferenteak daude:
‎ELAren asmoen mesedetan, abagune hartan PSE EE urruti zegoen UGTen itxikeriatik: Jauregik beretzat hartu zuen heziketa iraunkorreko euskal akordioa lortzeko erronka eta, Gobernuaren babesa konprometitzeaz gain, bere pisua jarri zuen ituna burutu zedin.
‎Aldundiek ere ez zieten onartu nahi izan sindikatuei inolako parte hartzerik fiskalitatea edo gizarte zerbitzuak bere esku hartu zituztenean; pentsa liteke ez zela hutsa izan, propio hartutako erabakia baizik, konpetentzia horietako batzuk Estatuaren esku egon zirenean ezarriak baitzituzten sindikatuen parte hartzerako guneak.
‎806. " Euskadi Ta Askatasunaren Adierazpena Euskal Herriari" lerro-burua zeraman agirian, erakunde armatuak gogorarazten du 1998ko udaran EAJ eta EAri akordio baterako proposamena egin ziela eta" akordio hori onartu eta sinatu" egin zutela bi alderdiek; hiru konpromiso hartu zituzten, ETAren arabera, sinatzaileek: " Euskal Herri osoa bere baitan hartuko lukeen instituzio bakar eta subirano baten alde urrats eraginkorrak egitekoa,[.] Euskal herriaren eskubide eta interesen alde eta euskal herritarren oinarrizko behar eta interesen aldeko gutxieneko akordioak lortzekoa,[.] eta Euskal Herriaren etsai agertzen ziren indar espainiarzaleekin harremanak erabat haustekoa"; akordio hori oinarritzat hartuta eman zuen ETAn 1998ko iraileko su e... ETAren arabera, lehen hilabetetan" oinarrizko eraldaketa" eman bazen ere," lau hilabeteren buruan gauzak aldatzen hasi ziren", alde batetik, gobernu espainol eta frantsesaren erreakzio errepresiboagatik, eta bestetik, EAJ eta EAk, ekaineko hauteskundeei begira," interes partidistei" erantzuten zien estrategia markatu zutelako.
‎815. EHk nabarmendu nahi izan zuen Lakuako aurrekontuan bere esku hartzeari esker gai sozialetan, euskararenean eta kulturgintzan hobekuntza garrantzitsuak lortu zirela (Gara,). ELAk eta LABek agerraldi bateratua egin zuten aurrekontuen jite neoliberala kritikatzeko, nahiz onartu EHrekin egindako akordioaren ondorioz hazi egin zela hasieran aurreikusitako gastu soziala. (Gara,).
‎...stasun eta bilgune berriak sor daitezen", bide horretan aurrera egiteko bere borondatea ziurtatzen du, eta" alderdi politiko, sindikatu, kultur bilgune, gizarte antolakunde eta oro euskal herritarrei[...] beharrezko konpromezuak hartu eta urrats zehatzak eman ditzaten" eskatzen die; urratson artean" gaurko zatiketa instituzionala gainditu" eta euskal lurralde guztiak" bere baitan hartuko dituen instituzio egitura bakar eta subiranoa sortzeko[.] gaurdanik urrats eraginkorrak" emateak du garrantzia gehien; Euskal Herriaren" eskubide demokratiko eta eraikuntzaren aldeko indarrak" premiatzen ditu" oinarrizko eta gutxiengo beharren inguruan hitzarmenak lotu eta dinamikak eragin" ditzaten.
‎4. Confederacion Regional de Indigenas del Cauca erakundeak bere baitan hartzen ditu ACIN (Cauca iparraldeko indigenen antolakuntza) eta beste bi erakunde, eta nolabait Caucako indigenen erakunde gorena da.
‎Olcesek, Miguel Blesa Caja Madrideko zuzendari nagusi ahalguztiduna konbentzitu zuen Endesako akziodun nagusi bihurtu zedin eta argindar taldearen kontrola ziurtatzeko. Operazio haren helburua zen Miguel Blesak berak hartzea Endesako presidenteorde kargua eta administrazio kontseiluan bere konfiantzako bi pertsona jartzea: Alberto Recarte eta, nola ez, Aldo Olcese.
‎Lau urte beranduago, iraganeko oztopo berak zain zituela jakinik ere, Aralarrek bide bera hartu zuen. Aurreko biak baino urrutiago iritsi zen, gainera.
‎Jesus Aizpun UPNko fundatzailearen 1998ko heriotza geroztik, UPNren baitan aldaketa handia eman zen. Alderdiko presidentetza eta Gobernuko presidentetza pertsona berak hartu zuen. Feliuren esanetan, Sanzek jakin izan du ondo bereizten alderdiaren eta gobernuaren artean.
‎Careneroko puntatik mendebalderantz dena da harritza laua, itsasoari kontrarik aski egiten ez diona; halatan, mendebalderantz abiatuz, Juniorren etxetik arte batera El Esterito dago, itsasoak beretzat harturiko alderdia: itsasaldiaren araura, urak mangledi sustraiak estaltzen ditu, beraien artean kanal gisako ubideak sortuz, han hemenka padura bilakatzen direnak, edo aintzira, flamenko arrosa koloreen bazkategi.
2016
‎—Baina telebistakoek afaria bera hartuko al dute ba, harritu zen Carlos.
‎Gauza bat zen borrokarekin ezer jakin nahi ez izatea, eta beste gauza bat poliziarekin kolaboratzea. Ez, Ugarte ez zen txibatazo bat emateko gauza, horretaz seguru zegoen, eta are gutxiago diruagatik edo hotelaren kontrola bere esku hartzeagatik. Nuria bai, andre hura izan zitekeen, zeren egia bazen bere senarra lanik gabe zegoela poliziaren hiru milioiko saria oso ondo etorriko baitzitzaion.
‎Dena dela, Arrigarairen dialecto guipuzcoano hau ez da inolaz ere giputz mintzo soila. Baskoia deitura asmatu zuen gipuzkera, lapurtera eta nafarrera bere baitan hartuko lukeen zerbait izendatzeko. Beraz, ez litzateke lur eta zur harrituta geratzekoa bere idazlerik gogokoena Mendiburu zela aditzen baldin badugu.
‎Nere amatxik erraten zuen nitzala luze eta mear, eta nik erraten dut, mundu guziein bear. Egun bat iruzkiz betea zela, eta ni sortu nitzen etxea ordu berean artu zuelaik. Ala ba ni sortu nitze Mezkirizko barride batean Txorrondo deitzen den Arakiñenean.
‎Barriolak euskaraz idatzi zituen lanik gehienak Donostiara zeuden aiduru, han baitzeuden girotuta eta han baitziren estreinatu; halaz guztiz, eta gutxien ezagutzen direnen artean, Nafarroarekin zerikusia duen lanik bada Barriolak taxutuen artean, Napar alaba ospetsua izenekoa alegia. Berandu idatzia, 1935ean, gerra hasi eta atzerrira joan aurretik beraz, drama historikoa dugu, XIII. mendean kokaturik, Aragoiko Jaime I.ak beretzat hartu eta gero bigarrenez ezkontzeko arbuiatzen duen emazte nafarrari buruzko istorioa; eite horretako lehenbiziko lana izanik, ez zitzaion sobera ongi atera, eta horixe bide da argitaragabe egoteko arrazoi nagusia. Zoritxarrez, eta lanaren kalitatea zein den ere, antzerki lan kausigaitza dugu honakoa gaur egun.
‎Alabaina, Jose Kardaberaz ilobak horixe gutxi zela iritzirik, eliza berean zegoen Xabierreko San Frantziskoren omenezko aldarearen ondo ondoan berri eraikitako hilobian sartu zituen osabaren gorpuzkiak 1794an. ...enean, 1903an beraz, Italian bake ederrean zeutzan josulagunaren hondarrak ekartzeko tramiteak hasi ziren egiten Hernaniko udala eta Loiolako etxea, harik eta 1908an beharreko baimen guziak erdietsirik, santugaiaren hondakinak Loiolako santutegira maiatzaren bian eraman zituzten arte; Hernaniko hiriak, halaz guztiz, etorkizun batean hiriko semea santutuko zutelako segurtamen osoan, eskuineko besoa beretzat hartu zuen, egun, oraingoz bederen, balio historikoa baizik ez duen besoa izanik.
‎Kamiona haren gainetik gure amak mokoka, beti," zaldi" berari hartzen baitzen joka!
‎Altehuffen en bizi ziren jentilek laban bakarra baino ez zuten guztientzat. Herriaren erdian zegoen zuhaitz baten enborrean sarturik egon ohi zen, eta nornahik hura behar izanez gero bertatik hartu eta bukatutakoan bere lekuan utzi ohi zuen. Zuhaitza egon zeneko lekua erakusten dute gaur egun oraindik" (Hartsuaga, 2004).
‎Altehuffen en bizi ziren jentilek laban bakarra baino ez zuten guztientzat. Herriaren erdian zuhaitz baten enborrean sarturik egon ohi zen, eta nornahik hura behar izanez gero bertatik hartu eta bukatutakoan bere lekuan utzi ohi zuen. Zuhaitza egon zeneko lekua erakusten dute gaur egun oraindik" (Hartsuaga, 2004).
‎Eta hain urruti joan gabe ere, gaur da eguna vasco/ basque gehienak indoeuropar hizkuntza batean mintzatzen direna, eta inoiz euskara galtzen bada gazteleraz eta frantsesez mintzatzen diren vasco/ basque guztiek hortxe iraungo dute. Indoeuropar ideologia izugarri apala da hein honetan, menpean hartzen duen gizartearen izena beretzat hartzen duenean. Apala edo maltzurra.
‎Badira lehergaien artean, lehergai ez diren bi osagaien nahasketaz lortzen diren batzuk. Zein bere aldetik hartuta ez dute eztanda egiteko gaitasunik, baina biak elkartuz gero, nahasketak emaitza beldurgarria sor arazten du. Antzeko zerbait esan dezakegu nazismoaz eta orokorrean, indoeuropar erako egitura politiko bat sortzeko, historian zehar egin diren zenbait ahalegin okerrez.
‎Bitartean, nola eta noiztik ez dakizula, mendekuaren ideia etorriko zaizu gogora, laster mendekuzko desira bilaka daitekeena, are asmoa. Ikusiko duzu film batean norbaitek jasotako kaltearen aurrean mendekua hartzen duela eta hunkitu egingo zara, oraindik zuk bide bera har dezakezula pentsatu gabe ere. Has zintezke pentsatzen mendekuaren fama txarra ez dagoela ondo merezia.
2017
‎Gizonak kristala haragiaren kontra ongi finkatu, eta kontu handiz isuri dio likido gozoa aho barrenera. Ezinduenaren edalontzi erdi hustua zerbeza kaxa baten gainean utzi, eta berea hartzera itzuli da, hura eskuan duela ezagun batzuekin elkartzeko.
‎Con caracter inmediato. Hegoaldeko lau herrialdeak momentuz, baina Parisko gobernua bide bera hartzekotan zegoela adierazia zuten bozeramaileek, nire hizketaldiaren arabera."
‎ADIMENak ez ditu gorputz arimak bereizten ezeren izenean; adimenak bere baitan hartzen du gorputza. Gorputza behar du eta ez Loiolako Inaziok bezala, araubide militarren arabera mistika baten izenean, ez arrazoimen kartesiarrak bezala, kanpotik eusmena behar duelako, baizik eta, gorputza adi izanik bihurtzen garelako adimentsu, bakar, adineko eta adindun.
‎1995ean Oskorrik doinu tradizionaletara ekarri zituen kopla horiek" Idahoko berriak" 179 izenburupean, eta hogei urte beranduago, 2015ean, Peiremans taldeak bertsio berria egin zuen" Zortziak bat" izena jarrita.180 Tonuz eta airez ezin egokiagoak diruditen arren, inor ez da animatu oraindik hitzok rock' n' roll edo rockabilly pieza batera eramaten, 80ko hamarkadan horrelako asko egin zituen Ok Korral talde zarauztarrak: western pelikula ezagunaren izena beretzat hartuta, aitzindari izan ziren estilo horiek euskaraz egiten.181
‎70 eta 80ko hamarkadetan askoz errazagoa izan zen inguru erdaldun urbanoetan rocka euskaraz egitea inguru euskaldunetan baino. Inguru euskaldunetan, herri txikietan alegia, tradizioa muga gogorra izan zen euskarak beretzat har zitzakeen funtzio berrientzat.
‎Francisco Espoz Ilundain(). Xabier Mina Nafarroan atxilotu ondoren, Espoz izan zen gerrillarien buru eta haren izena beretzat hartu zuen: Espoz y Mina aurrerantzean.
‎Ahaidetasunaz ez ezik, pentsamenduz, izaeraz eta jokaeraz ere urrun zeuden biak. Xabier Minaren arrakasta ikusirik, Espozek ez zuen inolako arazorik izan Minaren abizena beretzat hartzeko, bonapartistek hura atxilotu eta heriotza zigorra ezarri ziotenean. Minaren izenaz jabetzeko Espozek bere zuhaitz genealogikotik hainbat abizen ezabatu behar izan zituen, benetako osaba ilobak gerrillari bien aitonak izan ziren eta.
‎Bigarrenik, Mina hilik zegoela, Espozek bere Memorias argitaratu zituen, eta han isilpean ezkutatu zituen Minaren ekintza gogoangarrienak Nafarroako Korsoaren burua zenean. Eta ez dagoenez birik hiru gaberik, azkenean, itzulinguruka ez ibiltzearren, Espozek bere ahaideen zerrendatik kanpo utzi zuen Mina gaztea, nahiz eta, inolako lotsarik gabe, aurretiaz Espozek Minaren abizena beretzat hartu eta hartaz baliatu zen hil arte.
‎Suchet jeneralak ez zuen onetsi D’Agoult zaharraren ekimena Minarekin negoziatzeko, eta, harrezkero, berak hartu zuen Minaren gerrillariak jazartzeko ardura. Urte horren amaieran D’Agoult hilko zen Iruñean.
‎Gerraren hondamendiak gora aupatu zuen Areizaga txistu bizian. Izan ere, gerraren porroten ondorioz, berak hartu zuen maila igoerarik azkarrenetarikoa: lau hilabetean hiru bider mailaz goragotua izan zen eta.
‎Hurrengo batean, artean itsasontzian zeudela eta Humendia bidaidearen ahoberokeriaz nazkaturik, itsasontziaren bizkarrera igo zen Xabier, eskuan ezpata bi zekartzala: bata beretzat hartu, bestea Humendiari eskaini zion, kontuak behin betikoz garbitze aldera; bestela, Humendiak elkarren aurkako duelua onartu ezean, belarri biak moztuko zizkiola esan zion Minak. Humendia traidorea eta esker txarrekoa izan zitekeen, baina ez bere burua galzorian jartzeko bezain inozoa, eta korrika alde egin zuen handik.
‎Goizuetako herriak, batzarrean bildurik, hirurehun dukateko zentsua hartu zuen bere bizkar 1630ean, Doneztebeko erretoretzaren izenean. Baina, gero ez betetzen, nonbait, herri batzar osoak bere bizkar hartutako erabakia. Honela dio auziaren sarrerako epigrafeak: 163
‎Handik urte betera, gastu handiegiak zirela Goizuetak bakarrik bere bizkar hartzeko, eta Leitzakoei eskatu zien laguntza(): " Que en laproxima reunion de Leiza expongan el regidor stndico Juan Navarro y el mismo empleado de telefonica Martin Arocena:
‎Izan ere, burniolak izan baitira gure herriotako diru iturririk aberatsenak menderen mendetan. Zenbat ijito, moro edo judio errari bertakotu, aberastu, eta ondorioz hidalgotu ote da gure lurrotako ola zaharretan, deitura euskaldunak bertatik hartu, eta beren gutiustea betirako estali nahian," proceso de hidalguia o limpieza de sangre" delakoak egin, etxe eta jauregi galantak eraiki, eta beren guztizko blasoiez harmarri dotoreak atalburuan paratuz. Jainkoak bakarrak baitaki gure herriotako historia xehe zinezkoa nola estali eta irauli den, baskoien izenpeko mila ergelkeria turistiko oso garestiren merkatua erabat gailentzeraino!...
‎den denak berdinak, nortasunik edo identitaterik gabeak. Batetik, udalek (herritarrek) kudeatuko lituzketenez, bertako eta nazioko identitatez blaiturik egon lukete gurea azpiratutako nazioa baita, baita bere baitan hartzen dituen bestelako nazionalitate eta kulturez ere, noski; hots, eskolek lokalak eta globalak izan lukete aldi berean, lekuak; bestetik, eskolek atseginak eta ezagunak izan lukete moduren batean edo bestean, ume eta gazteak etxean senti daitezen, benetan etxean ez daudela sentitu ez dezaten. Horretarako, eraikinak apaindu lirateke.
2018
‎bi gela, konketarik gabeko komuna, eta sukaldea. Bertan, sukaldean, gortina bat jarri zuten, eta horixe izan zen neskendako gela". 103 Mendea bukatzear zegoen, eta milaka nafarrek Guerendiainen amaren bide bera hartua zuten: herria utzi eta Iruñera abiatu.
‎Iruñeko kasuan, Pan Montojok azpimarratu du artisau eta nekazari gehienak karlismoaren alde agertu zirela, nahiz eta hiria, ofizialki, liberalen aldekoa agertu (Pan Montojo, 1989). Horietaz gain, klero eta noblezia txikiaren sektoreek ere jarrera bera hartu zuten, administrazioko beste karguekin batera. Beste aldean, liberalen alde, burgesia eta noblezia handia agertu ziren, elizako hierarkiaren sostenguarekin.
‎Izan ere, biok ezkongabeak gara, eta ni kinta egoeran aurkitzen naiz. [...] Gutaz errukitzeko eta Remigia izena jartzeko arren eskatzen dizuegu gaur jaio delako, 1890ko otsailak 7an,[...] ezkondu ondoren bera hartzera etorriko gara[...] Aldez aurretik eskerrak emanez agurtzen zaituztegu bere guraso atsekabetuok, izena ematea ezinezkoa zaigularik". 139
‎dukerria zati txikitan banatu zuten. Aturritik gorako eremua berriz ere galdu zuen Vasconiak, 1052an, Akitaniak bere esku hartu baitzuen" Gaskoinia" deitutako eskualde hura.108 Erribera eta Tutera salbu, Antso Nagusiaren garaian batuta zeuden gaur egungo Nafarroa, Bizkaia, Araba, Errioxa, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa.109
‎Bost urte geroago, Gaztelak berriz konkistatu zuen Gipuzkoa, 139 eta 1379an Araba. Hondarribia, aldiz, maiz itzuli zen Nafarroara, nahiz eta Gipuzkoak behin baino gehiagotan beretzat hartu berriz.
‎Arrisku bera hartzen dute gipuzkera edo bizkaiera garbian mintzo direnek ere. Kasu honetan agertu da jarrera berri bat, euskalkirik ez dutenekiko gutxiespenarekin lotura duena.
‎Horregatik, Nafarroaren Eguna, Nafarroako estatuaren aldeko eguna da.428 Eusko Ikaskuntzak 1949an erabaki zuen euskararen eguna abenduaren 3an ospatuko zela, Frantzisko Xabierkoa egun hartan hil baitzen. Horretaz jabeturik, inkoherentzia bat litzateke, egutegian egun bera harturik ere, bata izatea
‎Balkoira ematen zuen beste ateko gela hutsik zegoen, zurezko zoruan jarri zuten futoiaz aparte. Ohe osoa beretzat hartuz etzan zen Añes, eta bazter batera bilduta lo egiteko ohitura alboratu zuen behin betiko.
‎Alokairuaren prezioak etxea eraiki aurretik adosten ziren, eta etxe horren eraikuntza kostuaren arabera egiten zen alokairuaren kalkulu hori. Beste zenbait arlotan ohikoa den modura, denboraren poderioz estatuak berak hartu du gaur egun etxebizitzen eraikuntza antolatzeko ardura, Eskandinavia guztian.
2019
‎Baina paisaian galduak ziren, paisaia beti zilar berde horrek paisaia beti zilar berde antza baitu," bideek beti bat egiten baitzuten belarrarekin, beti arrastoa hartua zutela zirudienean lainoa sartzen baitzen. Eta gainera hotz hau", eta zin egin zezaketen erreka bera bost aldiz zeharkatu zutela, eta beste hainbat aldiz bibak berean hartu zutela atseden, eta, alabaina, bi egun eta horien gauak emanak zituzten oinez. Bibak karlista batetik metro gutxira egin zuten gau bat, zaldiek elkar ezagutzen zuten bere irrintzi hizkeraren bitartez, eta horrela ezinezko zitzaien ihes egitea.
‎Gero zortzi edo hamar zaldiren buru ikusi zuten Rosa Samaniegoren zerbitzuan, kontribuzioak eta errazioak kobratzen, edo zehatz mehatz segitzen zituela Madrilgo Armadako zaurituen arrasto eta pelegrinazioak, osatzeke aurkitzen zituenean errematatu egiten baitzituen. Beretzat hartu zuen" gaizkinen" kapitain titulua, deikuneak atsegin egiten baitzion, zeren eta lur honetan eginkizuna zuen Rodriguez kaporala eta beronen jendea, eta bestela hura ezagutu zuen edonor, errukirik zein pietaterik gabe suntsitzea, ez jada beste ezer. Pitinka pitinka soldadu galduen harrapatzeko txakur bihurtua zen, zaurietatik sendatzen ari ziren soldaduen, baimenarekin itzultzen ziren soldaduen harrapatzeko txakur, haiek bere armada gorputzetik bereizirik eta bakarrik zeudela beti.
‎89). Beraien ustez, biolentzia iraultzaileari esker kapitalismotik komunismora heltzeko erdibideko fasera pasako ginateke, hots, langileriaren diktaduraren fasera, non langileriak botere publikoa eta politikoa beretzat hartuko lukeen. Engelsek (2003 [1874]) fase hori langileriak bere osotasunean zuzendu behar duela azpimarratzen du, hots, abangoardiarik gabe, nahiz eta alderdiaren ezinbestekotasuna ere azpimarratzen duen.
‎Orduan, iraultza sozialeko garai bat hasten da. [.] Egitura sozial bat ez da inoiz desagertzen bere baitan har ditzakeen ekoizpen indar guztiak garatzen diren arte[...]" (Marx, 1964, 9). Entzute handiko pasarte horretan, kapitalak sorturiko ekoizpen indarrei izaera" neutroa" ematen zaie, eta iraultzaren egiteko bakarra" girgilu"," kate", bihurtu diren ekoizpen harremanak deuseztatzea da, ekoizpen indarren garapen handiagoa (mugagabea?) lortzeko.
‎Emilio sarjentua sorpresa kutxa handia zen. Eta sorpresarik handiena berak hartu zuen gainera. Aurrena, emaztea erailtzeko saioetan huts egin zuelako.
‎Gertatu bide zen, mendi a —erliebe gunea— bere azpian harturik, baso ak bereganatu zuela protagonismo osoa ikusgarritasunaren aldetik eta, batez ere, interes ekonomikoarenetik. Ekonomia betiere bere bidea egiten.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
bera 144 (0,95)
Bera 1 (0,01)
Lehen forma
beretzat 39 (0,26)
bera 22 (0,14)
berak 20 (0,13)
bere baitan 19 (0,13)
bertatik 6 (0,04)
bere esku 5 (0,03)
bere bizkar 3 (0,02)
berari 2 (0,01)
bere 2 (0,01)
bere aldetik 2 (0,01)
berea 2 (0,01)
berean 2 (0,01)
beretik 2 (0,01)
bertan 2 (0,01)
Berak 1 (0,01)
Bere baitan 1 (0,01)
Bere esku 1 (0,01)
Beretzat 1 (0,01)
berarengandik 1 (0,01)
berarentzat 1 (0,01)
beraz 1 (0,01)
bere azpian 1 (0,01)
bere gisako 1 (0,01)
bere mende 1 (0,01)
bereak 1 (0,01)
berearekin 1 (0,01)
beregana 1 (0,01)
beregi 1 (0,01)
berekotik 1 (0,01)
beren artean 1 (0,01)
bertara 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia