Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 106

2000
‎Hausnarketa horixe egin nuen, bai, Da Vinci jakintsuaren eskutik, eta uste dut gogoeta polita ez ezik, zorrotza eta egokia ere bazela, nolabait ongi ilustratzen zuelako animaliek ezinago hobeki ilustratu izan dute beti gizakion bizimodua hiru iruzurti gaizto haien izaera eta espiritua. Baina nireak alboratuz, eta atzera hari nagusira itzuliz, esan behar dut eguraldia ez zela ez hotz ez bero, Armando Bonilla zutik zegoela, erronkan, itzalita zegoen kamera bati finko finko begira, eta berak hartu zuela hitza aitorpen edo hustuketa bati ekiteko asmo sendoarekin; eta esan behar dut, zinez esan ere, Deere jaunak aurrez iradoki edo zituen basakeria izugarriak ez zirela inondik ere faltsukeria, Armando Bonillak berak delektazio psikopataz aitortu baitzituen hemen paperean idaztekoak ere ez direnak, bere izugarrian. Nire ustez, hala ere eta uste hau ziurtasun bihurtzea nahi nuke, baina ez dut horretarako arrazoi nahikorik aurkitu, Bonilla jauna gezurretan ari zen, plantak egiten, esan nahian bezala era guztietara larrutu behar zutenez, itaunketekin eta infamiekin eta gezurrekin txikitu behar zutenez, bada, bai, bidea erraztuko ziela, eta haien odol egarri basatia asetuko ziela denbora puska baterako, ziren astakeriarik beldurgarrienak asmatuz eta bere ahoan jarriz; eta erakutsiz, gainera, egin zituenak gustura egin zituela, eta harro zegoela egindako izugarrikeriez, eta atzera berriz egingo zituela, gogora eta zorion betean, aukera izanez gero; eta irakurlea ez uztearren, eta berari zor zaion errespetuz baina, era berean lumaren jabe denaren guztiz desgogora eta atsekabe handiz, eta idazlearen galbahe etiko edo, nahi bada, autozentsuratik iragazita, (betiere irakurlearen mesederako izango delakoan, noski), aitorpen hartatik pasadizo erakusgarri batzuk ekarriko ditut hona, nahikoa eta soberakoak izango direnak, zalantza izpirik gabe.
‎Guztiarekin, eta Rubeni adierazi ez badiot ere, nik gero eta gaizkituago egin dut zubian aurrera (bertigoa eta suizidioaren ideiek sentiarazi didaten egonezinari autoen burrunba gogaikarria gehitu behar zitzaion). Baina benetako larridura artean sentitzear nuen eta lainoak kasik zubi osoa bere mende hartu duen batean gertatu da. Autoen zarataren gainetik, Ruben eta niregandik oso hurbil, halako batean tiro hotsa entzun dugu.
2001
‎Ez ahaztu, bada, hirugarren aholku laburtua: Â" Gerrak beretzat hartzen ditu jostun guztiak".
‎Alferrik ordea. Azken unean, ez dakit zer infernutatik iritsitako haizeak berarekin hartu, eta zurearen ondoan dagoen gelara joateko errebueltaz beteriko zurrunbilo batean sartzen nauen. Eta askatzen nauenean, jadanik, txilina jota eta pasilloa hutsik aurkitzen dut.
2002
‎Baina badakizue? Ez nago oso seguru  horrela, orokorrean hitz eginda, zuetako inork beretzat hartuko duenik.
‎Une horretan, telefonoak jotzen du ondoko gelan. Amak, buru keinu eginez aitari, berak har dezala. Tomateak harraska ondoan utzi, eta telefonora doa aita.
‎Itxura guztien arabera, aita ez zen nire aztoramenduaz jabetu, utzitako toki berean hartu baitzuen hizpidea:
‎Merkatua indarrez sartu da letren errepublikan azken hamarkadetan: kapitalismoak berarekin dakarren ondasun guztien merkaturatzeak literatura bera hartu du bere baitan. Hemen kokatu genuke sistema ekonomikoaren gune" aurreratuenetik", Amerikako Estatu Batuetatik, gure ingurura aspaldi heldu zitzaigun best selleraren fenomenoa, eta liburu baten arrakastaren eta bikaintasunaren adierazgarri ia bakarra salmenta kopurua izatea (ohar bat hemen gaineratu beharrekoa:
2003
‎Axolagabetasun keinu hori ezaguna duk. Jarrera hori bera hartzen zian Mariasunek jendeari lezioak ematen hasten hintzenean, gogoratzen haiz, katedratiko hori, nola kontatu hion hire audientzia horri Europa euskal hitza zela. Euri pean, hi!
‎Mikelek, ordea, ezkaratz hartan gelditzeko esan zion. Maisu babo haren ordez bestelako helburu bat izan balitz, eta, ziurrenera, Idoia egon izan ez balitz?, bestearekin batera igotzeko esango zion ezbairik gabe, edo berak hartuko zuen ekintzaren ardura bete betea. Beharrezkoa irizten zionean bazekien-eta zuhurra izaten.
‎Etxejabea eta maizterraren arteko iruzurra ere arrunta da: batetik, maizterrak beretzat hartzen dituelako, edo saltzeko, ugazabaren ikatza edo zuhaitzak; bestetik, eta hau sarriago gertatzen da, nagusiak gizalegeak agintzen dituen baino errenta handiagoak ezartzen dituelako, maizterrak ordaindu dituela jakin arren.
‎Indartze prozesurako, euskal hedabideen sareak bere baitan hartu behar lituzke izaera desberdineko elementuak: batetik, lurralde esparru desberdineko hedabideak (nazionalak nahiz eskualde herrietakoak), bestetik hainbat produktutako ekoizleak (prentsa, ikus entzunezkoak edo sare bidezkoak); hirugarrenik, hainbat jabego eredutakoak (publikoak nahiz pribatuak, konfesionalak nahiz herri sustapenetik sortuak); eta azkenik, hainbat banaketa eredutakoak (salmenta eta harpidetza bidezkoak, nahiz doan banatzen direnak).
2005
‎Ikuspegi horrek azken tokian jarriko luke pertsona guztien oinarrizko beharrak kontuan hartzen dituen garapen global bat, eta aldi berean zeharo baztertuko luke ingurumen elementua, kontzeptuari edukia eman ahal izateko ezinbestekoa dena. Izan ere, garapen iraunkorrak bere baitan hartzen dituen oinarrizko eta funtsezko ideiak iraunkortasuna eta globalitatea dira.
‎Esan gabe doa Robert M. Solowen esanarekin erabat ados gaudela, ez dugu inolako zalantzarik lehentasunak zehazteko unean, baina atzera azpimarratuko dugu" tandem" ideia" garapen iraunkor" binomioari dagokionez. Garapena eta iraunkortasuna aldi berean hartu behar ditugu kontuan, batari zein besteari buruzko gaien azterketari modu bereizian ekiteko gogoa saihestuz. Izan ere, ez da garapenik izango, garapen honek denboran zehar irauteko beharrezko oinarri naturala suntsituz gero horretarako.
2006
‎Haren herrena inoiz baino nabarmenagoa zen: hanka batek besteari pisu guztia lapurtu eta beretzat hartu zuela ematen zuen.
‎Ez nintzen oso tripaki zalea, baina aseak ez bezala begiratzen baitio goseak sagar mailatu bati, amen batean irentsi nuen atera zidaten platerkada ez oso ugaria. Hala ere, bazkari eder baten ase bera hartuta, kafe bat eskatu nion etxekoandreari. Grappa tanta batzuk nahi nituen galdetu zidan.
‎Patricio Etxeberriarengana. Berak hartu ninduen lehendabiziko bisita hartan. Esan nion nor nintzen, esan nion ikasle ona nintzela, esan nion mediku izan nahi nuela eta horretarako dirua behar nuela.
‎Notak eskuan. Berak hartu ninduen bigarren bisita hartan ere. Erakutsi egin nizkion.
‎Hirugarren urtetik aurrera, ez ninduen berak hartu. Haren laguntzaile batek baizik.
2007
‎Bertatik garagardo lata batzuk atera, eta hozkailuan sartu zituen. Birekin itzuli zen salara, baina Lisak ez zuen berea hartu nahi izan. Eztarriaren estuak oraingoz ez zion biderik ematen.
‎Lurra ere denek elkarren artean banatua dute eta elkarrekin dute lantzen. Ontasunak ere elkartzen dituzte eta bakoitzak bere arabera hartzen du. Badute haatik ohitura gaizto bat eta da kanpoko haurren jatea maite dutela.
2008
‎Berak bultzatuta joan nintzen filmetako gidoiak idazteko lehen pausoak erakusten zituzten klase batzuetara, Londresen. Berarengandik hartu nuen, bakarrik sentitzen nintzenean paper zati bat hartu eta idazten hasteko ohitura. Eta beti eskertuko natzaio.
‎–Baina Polidororen erailketarekin kode moralak eta munduaren ordena hankaz gora bota ditu Polimestorrek, bere adiskideak; izan ere, norbaiti ostatu ematean, berarekin hartzen den konpromisoa hautsi baitu, lege sakratu bat grekoendako. Eta, orduan, Hekuba, gizakia izatearen technea bazterreratuz, tychearen eskuetan erortzen da:
‎Belarri garbi batek, ordea, badaki gauzak oso bestela direla: delako aho horrek dioena edonork beretzat hartzeko modukoa izateak egiten duela interesgarri.
‎Lapurra baldin bada berea ez duen gauza beretzat hartzen duena, gizaki arrazoiduna da munduan izan diren lapurretan zaharrena eta ugariena.
2009
‎Gainera, Dariok aurre egin behar zion medikuek, isilpean nahiz agerian? bere kontra hartutako jarrera oldarkorrari, haien metodoak plagiatzea eta inoren sineskortasunaz etekina ateratzea leporatzen baitzioten, eta ez soilik mediku frantsesek, baita atzerriko psikiatrek ere. Baina alde egin zion edo abandonatzen zuen gaixo bakoitzeko beste asko etorriko zitzaizkion.
‎Jipoiak ohikoak ziren, okerrak egiteagatik, behar bezainbat ez ikasteagatik, lapurreta txikiengatik; dena zigortzen zen gogor. Behin baino gehiagotan, Iñigo aulkitik zutitua zen fraide basatiren bati aurre egiteko, eta berak hartua zuen jipoia; inoiz ez zien kolperik itzultzen, baina begiak fraidearenetan josten zituen, eta batzuetan atzera eginarazten zion; orduan, fraidea, izuak jota, Ama Birjinari deika hasten zen, eta denak otoitzean jartzen zituen.
‎Ez dakit ezer igarriko zidan. Jarraitu behar nuen bide bera hartu zuela ikusita, beste espaloira pasatu nintzen semaforoa berde jarri zela aprobetxatuz edo. Hogeiren bat minutu ibiltzen eman ostean, Errekaldeko aterpetxera sartzen ikusi nuen.
‎Halere, jakina denez, batzuentzat gutxiegi eta eskasa da araudia, apalegia euskarak bere alde hartutako" erabaki ausartak" behar dituenean. Zenbaitentzat dena da gutxi euskara kontuetan.
‎Auziak ez du irtenbiderik, hizkuntza bien arteko harremana zeinek zein zapuztu eta ezabatuko planteatzen bada, batak besteari gerra irabazi eta bestearen lekua beretzat hartzea baldin bada helburua. Irtenbide bakarra da bi hizkuntzen arteko oreka aurkitzea, eta, beraz, bi hizkuntzetan bizitzeko aukera berdintasuna bermatzea, bietako bat bera ere inposatu eta eragotzi gabe.
‎Fluxu semiotikoak hazkorrak dira, ia infinituraino hedatzerainoko indarra dute eta, bitartean, gaitasun mugatua dugu berauek elaboratzeko. Asimila ezina da, nork bere baitan hartu ezinezkoa. Beharbada horregatik doaz batera ekonomia berriaren hazkundea eta kokaina kontsumoarena; giza atentzioaren langa gorago eroateko ahalegin garratzak bizi gaitu.
‎Arnasestua baretu, bekokiko izerdi arrastoa eskuarekin garbitu eta, ametsaren saihets psikoanalitikoa ez, bere esangura soziologikoa nabarmendu zait. Zati batean lorik ez dudala hartuko ikusten hasi naiz, hasi bainaiz pentsatzen hanka bikook geure existentziaren zatirik handiena testuinguru lokalean garatu dugula, bertatik bertarako hartu emanetan. Hil ere, soilik bertatik bertara egin ahal izan dugula luzaroan, ametsean bezala.
‎Eta praktika mailan, bere bizitza estiloa eta kontsumo maila dira inperioaren giltzarri bat. Berak hartzen du hegazkina oporretan, bere diskurtsoaren ikuspuntu eutsigarri eta justiziazko batetik lukeenean hegazkina sarritan hartu oporretan bidaiatzeko. Asko eskatzea zaio bere analisira errenditzea bere oporrak edo bere kontsumo maila.
‎Hona eskarmentuz dakien bakarra: ordu arte idatzitako lan bakoitzak bere bizi propioa izan duela; prozesuaren une askotan prozesuak berak hartu duela protagonismoa, idazlearen beraren borondatearen gainetik.
2010
‎Hauek oso ondo hartu zuten eta beste zerbait aurkitu arte gela bat utzi zioten oroigarriz betetako etxe hartan. Trukean ezer eskatu ez zioten arren, etxeko lanak egitea bere esku hartzea deliberatu zuen, lanik aurkitzen zuen artean, behintzat. Senarra zenarekin bezala, harreman gozo eta sakona lortu zuen Xabiertxoren alargun Myrtarekin.
‎–Gai hau, hala ere, bere suhiaren eskuetatik pasatuko da eta berak hartuko du erabakia.
‎Buruan dut Groenlandiako kasua: Europar Batasunean ez egotea erabaki zuen erreferendumean 1982an eta 1985ean gauzatu zuen irteera, nahiz bere baitan hartzen duen Estatua. Danimarka. Europar Batasuneko kide izan.
‎Carlos Garaikoetxea izan zen askatasuna eta autogobernua berreskuratutako ondorengo lehen Lehendakaria. Hark ere, 1980ko apirilaren 22an, Agirre Lehendakariak egindako modu berean hartu zuen kargua Leizaola Lehendakari Zaharraren aurrean: Gernikako karguaren zina eginez, eta 1936an Agirre Lehendakariak esandako hitz berak esanez.
‎Kontuak hola, laster zabalduko zen auzora susmurra: amak Txamorako suhiari uzten ziola Berdabioko herentzia, azken beltzean beregana hartu zuelako. Orduan beste suhiak, Lesakako Aizegenean bizi zenak, errekurtsoa sartuko zuen esanez Josef Yñarra baino lehenagokoa zela bera, eta hark baino lehenagotik eta bertagotik zaindu zituela, gainera, ama eta umeak ere, behar gorrian tokatu zirenean:
‎[1] Fco de Retegui 66 urteko oiartzuarra, sei urtez Elamako olajaun izan ondoren, zorpean sartu zela atzenean, eta harrapatu zion guzia enbargatu ziola Maria Klarak todo quanto tenia en ella, fierro, carbon y otras cosas eta berak hartu errentan ola, Fco Retegi aurrean bidali eta Joseph Minondo hartuz gabiarotz nagusi aurreneko urtean, eta ondokoetan, honen anaia Juan Bautista. Hargatik dakiela ongi urtean mila eta berrehun bat kintal ateratzen zirela Elamako oletan zuzenbidez:
‎[24] Maria Thomas de Retegi 28 urteko andreak, Juan Martin de Noguera jaunaren emazteak, nahiz eta aita Patzikuk auzitara sartua eduki Klara, egia esanen duela: Elama errentan eduki zuenean, aitarekin eta Nogerarekin han egondu zela bera ere, Joseph Minondo gabiarotz nagusi zutela, baina, gari, arto, ardo eta beste jenero askotan egindako zorrengatik, enbargatu egin ziola aitari atzenean Klarak, eta berak hartu errentan Elama.
‎...Mujika editoreari, Andres Iñigo eta Pello Apezetxea euskaltzainei, Etxalekuko idazkari Jon Alemani, Javier Salvarredi berastegiarrari, Martin Urrutia saldistarrari, Iñaki Uranga Artikutzako jerenteari, Aintzane Erkizia lesakarrari, J.J. Etxeberria mediku goizuetarrari, Xabier Taberna argazkilariari eta M.V. Esnaola kontseilari sekretuari; lana saritu ondoan, Bitoriko protokolo mediatikoaren zama bere bizkar hartu zidan arreba Mariani; etxeko guziei, eta bereziki hamaika zalantza argitu didan neure aita xahar itsutuxeari.
‎Eta inork ezin duela landare bat bakarrik ere beretzat hartu, Herriaren baimenik gabe: sin que dichos dueños de las heredades ni otra persona pueda rancar planta alguna.
2011
‎Maizenik gizona bere baitan hartu behar izaten du emakumeak, zakila bezala.
‎harrapatzen bahaute, garbi behar duk egon, ezer susmagarririk gabe gainean. Haren paperek lurra ukitu baino lehen, nireek ere bide bera hartu zuten.
‎Toki ezin hobea muga kontrolatzeko. Hargintza lana bukatu ondoren, etxe honetatik beherago zegoen beste batera joan eta bertatik hartzen zituen pasa beharreko zamak.
‎Bueno, berak hartutako kamioia bertze norbaitek ebatsi zuelako denuntzia parato!
‎Hotelera joan nintzen eta Lezo esnatu nuen, oraindik ohean baitzegoen, eta koronelaren oharra eman nion. Gizon batengana joan ginen, gertatu zen guztia azaldu nion eta handik pixka batera andereño batekin agertu zen, Oiartzuna eraman behar nuena, neskak [4] auto bat lortu baitzuen hegazkinlariak handik ateratzeko, eta berak hartuko omen zuen hegazkinlariak Bilbora eramateko ardura. Erresistentzia taldeak antolatzen zituen belgikar bat zen neska hura eta esan zidaten handik aurrera bidaia guztietan lagunduko zigula sareko arduradun gisa.
‎Eta nik uste dut desanparoaren une hartan izan zela Jesus Aitaren semeago, guk denok paira genezakeen guztia (bakardadea, oinazea, sufrimendua) beregan hartu zituelako. Glorifikatua izan zen, baina mundu honetako okerrenak igaro ondoren.
2012
‎Pixkanaka, etxalde guztia zaharberritu zuen. Eraikin zaharra bota eta eskualdeko etxerik ederrena jaso zuen, eta, hori gutxi bailitzan, neska ere beretzat hartu zuen. Garai hartan, denok pentsatu genuen Brigittek suertea izan zuela, nahiz eta segur aski berak pentsatuko zuen suerte ona Coletterena izan zela maitatua eta zoriontsu bizitzeko agure zahar batekin ezkondu beharrik izan ez zuelako.
‎Idazleak bere kabutan dio: " demagun galeoiko kapitainak ere beretzat hartu zuela jatorrian korrejidorearena zen dirua". Idazleak pentsatutakoa ez da batere eroa.
‎Erbinude zuria da Bretainiaren sinboloa, erbinude zuriak dira bretoien banderaren goiko laukian ikusten diren irudiak, erbinude zuriaren legenda dago Bretainiako Anne erreginak beretzat hartu zuen goiburuaren oinarrian ere: Plûtot la morte que la souillure (Nahiago hil, garbitasuna, nortasuna edo ohorea, alegia?
‎Francisco Palacios Gipuzkoako ordezkariak adierazi zuen foru moldaketa baino gehiago foruen amaierako proiektua zela.80 Hau da, bere ustez, foruen izendapena, formalismo hutsean baztertzen zen erakundetze berezia baino ez zen izango. Estatuko gobernuak arazo eta eztabaida guztietan beretzat hartzen zuen erabateko nagusigoa. Areago, lehen artikuluan, euskal herrialdeen arteko batzarrak edo Juntak ere debekatu egiten zituen.
‎Eztabaidak eztabaida, 1860ko hamarkadan foruzaletasun liberalaren politika eta euskal foru administrazio publikoaren antolaketa gero eta zabalagoa zen. Azken batean, euskal Aldundiek, euskal lurraldean Estatu liberalaren irudipena eta lanbidea bere hartu zuten. Espainiako probintzietan, Estatu liberalaren ekintzak eta ekintzabide zirenak, euskal herrialdeetan Aldundien bidez egiten zirenez gero, Aldundiak Estatu egituraren itxura hartzen ari ziren, Estatu baten ekintzabideak egiten baitzituzten.
‎Batzar Nagusiak, Espainiako Gorteek eta Senatuak, herriaren ordezkaritza bere baitan hartzen zituzten. Baina nork agintzen zuen?
2018
‎Ezustean harrapatuko zituen denak. Hori da bere asmoa, gauzen barruan zeuden gauzak eta munduen barruan zeuden mundu txikiagoak bereganatzea, lotzen zituzten soka eta kordelen jabe egitea, gauzen eta munduen uhalak bere esku hartzea. Adolfek estrategia gelara deitu ditu bere  laguntzaileak.
‎" Eskertu egin behar diot ukalondoari", pentsatu du orain  meatzari eskuak dituen komedianteak. " Eskertu egin behar diot gorputz guztiaren nekeak eta minak berak hartu dituelako bere  tzat, ukalondoak ahaztarazi egiten dizkidalako azazkal galduak eta saihets hezur hautsiak, eta begi morea, edozein boxeolariren begia bezala madari ustela dirudiena". Batzuetan ukalondoak erantzukizuna hartzen du, eta.
‎Pariseko Komuna martxoaren 28an sortu zen, eta hasieratik bertatik hartu zituen garrantzi handiko hainbat erabaki: Estatua eta Eliza bereiztea, herritar guztiei oinarrizko heziketa publikoa ziurtatzea, derrigorrezko soldadutza bertan behera uztea, Guardia Nazionalak ohiko armada ordezkatzea, interesen zorrak indargabetzea, gaueko lana debekatzea okindegietan, gillotina abolitzea, lanean hildako guardia nazionalen alargunei pentsioak ematea, langileei doan itzultzea bahitura etxeetan bilduriko lanabesak, langileei aitortzea jabeek abandonatutako enpresen kontrola...
‎Gainera neskak burua guztiz estalita zeraman kapela batez, eta horrela ez zitzaion ikusten adats bustia. Barrukoak agurtzeko betarik izan baino lehen, Sophiek berak hartu zuen hitza.
‎–Liburuxka honen toki berean, etxetzar baten jabetzaren agiriak ere bazeuden, harik eta norbaitek beretzat hartu zituen arte. –Liburuxka gorde zuen azkar, lapurretaren imintzio eginez.
‎Barrezka hitz egin zidan, baina haren hitzetatik atera nuenez, ez zuen ziria beretzat hartu. Sarri jokatzen zuen hala, eta nik ez dut sekula jakin haren burmuinetako moztadeari, belarrietako gorrari edo mingaineko pozoi hutsari egotzi behar ote nion jokabidea.
‎Mikaletekin eta gainerakoekin bazaukatek orain pertikarako zintzilikariorik. Habil hi ere kontuz, Otto Pette Baronetek berak hartu dik-eta peskizaren ardura. Hark ere lepoa zaukak jokoan:
‎modu ahalik zirigarrienean ematen nion hain gizon prestuak hartzen zituen izurritearen kontrako nekeen berri, katedral giltzapetuan Goigoikoari miserereka. Banekien Aba Yakueren kontrako jardun ironiko hura Erregek ere beretzat hartuko zuela, baina ez zitzaidan axola: Errege bera ere eskuak lotuta zegoenez, oilo kikildu bat baino koldarrago bere gaztelu tzarrean gordeta, nik agindu bezala goiz eta arratsalde plegazioak egiten, asun sorta batez bere bizkar, lepondo eta juntura guztiak igurtziz; banekien ez zela ausartuko, ez behintzat izurriteak irauten zuen bitartean, bere eskua nire kontra jasotzera.
2019
‎Loreei begiratzen die, haien kolore biziak ñirñirka ditu begien aurrean, soro bete mitxoleta, haize gozoaren konpasean dantzan, masa gorrimina. Bere buruari agindu dio hurrena inori loreak ematen dizkionean, berak hartuko dituela bere eskuez. Inoiz ez zuen pentsatu basoko loreak hain ugari hazten direla.
‎Altxorrik handiena koltxoiaren azpian utzi zuen. Gela arakatzen duen inork, beretzat har ditzake.
‎Ni babestu beharra zeukala sentitzen zuela esan dit, pentsatzen zuela hobe izango zela niretzat, Kristinaren berririk ez jakitea, horrela azkenean ahaztu egingo nintzela hartaz. Gutunak jadanik ez dira existitzen, berak hartu eta berehalaxe erre egiten zituen. Kristina joan ondoren elkarrekin bizi izan ginen urte guztietan aita arduratu zen beti bazkaria eta afaria prestatzeaz, behar nuenean dirua emateaz, gaixotzen banintzen medikutara eramateaz, arropak garbitzeaz, lisatzeaz, baina dena ere automatikoki egiten zuen, berotasun gabe.
‎Ahaztua zuen zer zen bibliotekara joan eta, dvd en apaletan, afalostean sofan botata ikusteko film bat aukeratu bitartean bi begirada gurutzatzea, eta" film hori oso ona da", edo" beste hori oso txarra" bezalako iradokizun zolien atzean flirteo bat sortzea; autobusa egunero bere ordu berean hartzen zuen harekin topatzea, eta sekula elkarren ondoan eseri ez baziren ere, eta bi hitz esan ez bazioten ere elkarri, batzuetan berari begira harrapatzea, eta bestetan bera harrapatzea besteari begira, eta kuadrillakoei ostiraletan esatea" gustukoa nau". Ahaztua zuen zer zen parrandara atera eta agian, akaso, gau hartan ligatu egingo zuelako kilikarekin hastea poteo, afari edo dena delakoa.
‎Telefonoak atera zuen Reyes oroitzapenetatik. Ozen, berak hartuko zuela adierazi zion sukaldean lanean zebilen neskameari. Magalean zituen Ibizako argazkiak takiloian utzi, eta telefonoa hartu zuen.
‎Noizbait Erdi Ameriketara joango zen, Mexikora edo Kubara aukeran, hegazkinera igoz identitate faltsu batekin. Askoren bide bera hartuko zuen.
‎Keinu horrekin elizako senideen errespetua ere irabazi zuen, eta handik aurrera beren artekotzat hartu zuten bataiatu baino dezente lehenagotik.
‎Kaskoa kendu nuen orduan, han baineraman mukizapia. Zapia dama berak hartu eta lokietako ileak lehortu zizkidan. Ondoren, musu eman eta hara zer xuxurlatu zidan belarri izkinara:
Berak hartu zuen guri jakinarazteko ardura, era mingarrian guretzat. Bougival era gindoazen bazkaltzera eta amorru biziz ari ginen arraunean; hartan, Txano k, goiz hartan garaile tankerarekin lemazainaren ondo ondoan jarriak (neskaren kontra, gure iritzirako, gehitxo estuturik zirudien aukeran) arraunketa oihuka eten zigun:
‎Haur literatura guztia ez da, inondik ere, esaten ari naizen bezalakoa, gauza asko aldatu da ikastola batean irakasle ibili nintzenetik, baina, hala ere, dena xehatuta eman beharraren esklerosiak kutsatu egin ditu jokabide txalogarrienak ere. Eta pureak beste deus jaten ez dakien haur baten hortzek eta hesteek eta sabelak hartzen duten errazkeriaren bide bera hartzen du testuetan purea beste deus eskaintzen ez zaien haurren hizkuntzak. Haien hizkerak milingak bihurtzen dira.
‎Baina, tira, negua joan osteko indarra eta giharrea zabaltzen doazenean, Venus bera doala esku garbiz giroa gozatzen, honelatsu izan daiteke hor goikoa: Esandakoak apirilekoa gogoratzen digu, irekitzen doanekoa alegia, zeinaren arima eta giroa, Venusek eskueraginez beretzako hartzen dituen.
‎Beste esaera, hauen antzerakoa eta neurri berean hartu behar genukeena, nik uste, harako 27 egunarena litzateke: Hilaren 27.a nolako, hurrengo hila halako.
2020
‎Tenientea ere hasperenka ari da, larri, pentsatuz agian hura izango dela azkeneko eguna beretzat ere, medikua akabatu eta dena hutsetik hasiko dela berriz ere. Arnaska ari dira, bakoitza bere gauzen kontziente direla, baina ohartu gabe arnasa aldi berean hartzen ari direla, biak sinkronizatuak, batera, gauza bakar baten parte balira bezala. Azken batean, biak dira gizonak, biek partekatzen dute bizitza, hogeitaka urte daramatzate egiten.
‎Bueno, nik ordubete lehenago, partidu hasieratik aritu nintzelako eta berak ordu erdi falta zela zelairatu behar izan zuelako; Carmeloren lesioaren ondorioz. Gainera, martxoaren 1ean jaioak gara biok, nahiz eta hor berak hartu zidan aurrea, nik baino bi urte gehiago dituelako. 1962tik 1974ra bitartean egon ginen batera Athleticen eta Selekzioan ere sarritan.
‎Halako batean, Anjel nire izenkidea bere onetik aterata ikusi genuen eta Cruyffengana hurbilduta, sekulako muturrekoa eman zion. Epaileak kanporatu baino lehen, berak hartu zuen aldageletarako bidea. Segituan damutu zen eta barkamena eskatu zigun taldekideoi.
2021
‎Izuari ihes egiteko, irakurritako zenbait liburu ekarri nituen gogora, saiatu nintzen Shakespeareren soneto batzuk ingelesez hitzez hitz xuxurlatzen, baina juxtu dama beltza agertzen zirenak etortzen zitzaizkidan mingainera. ...eratzen ninduen, lasciate ogni speranza, eta Saint Saënsen heriotzaren dantzaren doinua entzuten nuen aldi berean belarrietako leize zirimolatsuetan, hezurduren taka taka tak taka taka tak groteskoarekin, eta Elias Canetti, bere izena gero eta durduzagarriagoa zitzaiola esanez, zeren, Elias profetak herioren aingerua mendean hartu baitzuen, eta berriro Canetti, Bernhard-i buruz mintzatzen, heriok bere baitan hartutako gizakia zela esanez. Eta une hartan atea jo zuten eta erizain irribarretsu bat sartu zen:
‎Benantzio amorratuta zegoen, herri guztiari esan zion. Normala... batera eta bestera bidaltzen zuen mutila, inoren peoi, eta gero beretzat hartzen zuen jornala.
‎Bat batean, telefonoak irakurketa etenarazi zion, berak hartu zuen entzungailua, adia galduta.
‎Ilunpean mugikorraren pantailan mezurik ez, 01:37 Berririk ez. Ane ongi zegoela bazekien, baina gaua beretzat har zezan esateko idatzi zionean etxean lasai afalduko zuela uste zuen. Elkarrekin ikusten ari ziren seriearen kapitulu berria ezkutuan ikusteko gogoari uko egin eta gau mahaian zuen liburuan bihar gogoratuko ez zituen bi orrialde aurreratu ondoren bere absentziaz oheratuko zela, alegia.
‎Anek hura nahiago zuen azken minutura arte oporrak zukutu baino. Tratuan hasi zen Ane; gaua iristean berak hartuko lukeela kotxea, etxera goizalderako iritsiko zirela eta abar. Baina Elene eta Xabik garbi zuten oporrak azken uneraino luzatu eta gozatu nahi zituztela.
‎–alkateak, oihuka bera ere?. Nire aitonak hirea ederki izorratu zuela, zuena zena beretzat hartuta. Eta?
‎Berak sentitzen zuena sentitzen ote zuen hark ere? Zirrara elektriko batek goitik behera zeharkatu zion gorputza haren eskuak ahoa tapatu zionean, haren eskuak berea hartu zuenean; eta kalanbre atsegin bat sentitzen ari zen orain, erortzen ez uzteko aitzakiarekin, gerritik heltzen ari zitzaion bitartean.
2022
‎Erdizka argiztatutako jangelako leihoetan barrena saiatu ginen haurra topatzen, baina ttikia zen, eta argiztapen kaxkarrak ere ez zuen uzten haren mugimenduak ikusten. Zazharskaiak pazientzia handiz azaldua zion nolakoa izango zen jangela, non zegoen sukaldea eta non labea, saskitxoa gorde behar zuen labea, itzalita egongo zena?, bestela faxistek beretzat hartuko baitzuten, edo polizei ek lapurtu, eta sukaldariaren bilobatxo jaioberria ez arropatxo, ez peluxe eta ez janari geratuko baitzen. Atea ireki eta neskatila kanpoko hotzera esku hutsik ateratzen ikusi genuenean, eskutik heldu genion Zazharskaiak, kideak eta hirurok elkarri.
‎Leku guztietan sartu eta miatu egingo dute. Eta gustatzen zaien oro beretzat hartuko dute. Bizi izan dut gerra aurretik; badakit zer gertatzen den.
‎Eta esaten dute Javier ikustea txekor indartsu bizi bat ikustea bezala zela, oraindik bizi izan gabe ere gosearen berri baleki bezala amaren titiburuari heltzen ziona, itsaso bizi eta alai bat bezala. Javierren etxean zegoen zoriona ez zen gure etxean zegoena gure gurasoak aita ama bihurtu zirenean, eta horrek atsekabetu egiten zuen Javierren ama eta, semea berarekin hartuta, gure gurasoei laguntzen zien Norarekin, eta, trukean, gure amak janari dendako fruta uzten zion lanpasean. Pentsatzen dut Javierren amak eskerrak emango zituela bi jaiotzetako haur sanoa izateko suertea izan zuelako.
‎Nolanahi ere, ordu arte gure artean inork ez zuen inoiz horrelakorik irakurri. Niri dagokidanez, hegazkina egun horretan bertan hartzeko agindu zidaten, asteburua Montrealen igarotzeko. Hara heldu nintzenean, izugarrizko hotza egiten zuen.
‎...t urte behar dira haur bati gurasoen eragina antzemateko, eskolako patioan garrasika ekiteko, azken hitzaren jabe izan nahirik gurasoek bezala oihu egiteko, aspaldi hil zen nire ahizpa, baina hortxe da oraindik familiako mahaiaren gainean, inork inoiz ahizpa aipatu ez bazuen ere gure artean hazi zen, gure otorduetako isiltasunean finkatu zen, nire aitaren Hirugarren Mundua da, nire ahizpa nagusia, berak hartu zuen ni izan ez naizen guztiaren erreleboa, heriotzak aukera denak eman zizkion, etorkizun guztiak, hau, hori edo hura izan zitekeen, sendagile nahiz kantari, herriko emakumerik ederrena, nahi zuen guztia izatera heldu zitekeen oso gazte hil baitzen, era batera edo bestera definituko lukeen inolako markarik gabe, gusturik eta jarrerarik gabe hil zen, eta bera bizi izan balitz ni ez nintzate...
‎Lehenengoa xehetasun guztiekin hasi zitzaion kontatzen bere azkeneko erreuma atakea. Bigarrenak larriduraz entzun zion, eta besteak arnasa hartzeko etenaldi bat egin zuen bezain laster, berak hartu zuen hitza: " Ba niri..." eta berak jasandako erreuma atakea kontatzeari ekin zion.
‎Florence aulki bizkarrera erorita zegoen, begiak itxita, baina bat batean, barreiatuta zituen indar guztiak bildu eta, armadako buru batek bezala, zeinak, atseden premian egon arren, bere mendekoen fundamentu eskasa ikusita, agintea berriz bere esku hartu, oraindik balantzaka nekearen nekez, eta tropak zuzentzen baititu gudu zelaian, esan zuen:
‎Noiznahi emango digute hemendik joateko agindua, eta berriz ere gerran izango gara, beste lagun batzuk, beste herrialde batzuk, hain nekagarria dena, ze ez naizen helduko neure soldadu bizitzaren akaberara ere. Berak har dezadan eskatzen dit... eta atalasean pilatzen ari dira esaldi musikalak, akorde zoragarriak, disonantzia sotilak... izaki hegodun eta izukorrak, gerraren astrapalarekin ikaratzen direnak. Pena da.
‎Hark ibilitako bideetan nabil ni. Haren sorlekuan bizi naiz, eta arnasa bera hartzen dut, eta hark hementxe aurkitu zion zentzua biziari, bere biziari, eta marokoarron biziari, eta marokoarron an  tzekoak diren pertsona guztiei.
‎Bada, bestalde, esan bezala, umearen zaintza bere baitan hartzea erabaki duen amaren jarrera zalantzan jar  tzen duenik ere. Oporretan dagoela sinetsita.
‎Gurutzeak eta ezpatak forma bera hartzen zuten garai lazgarriak ikusten hasia nintzen aldareko letra gorri haien atzean. Erretaulako letrek ziotena betetzeko ari nintzen ni ikasten.
‎" Behera joan nintzen eta pastel apur bat hartu nuen (bera oso gozozalea zen). Pastel puska erakutsi nion eta cake letreiatu nuen bere eskuan, pastela bere aurrean hartuta. Berak, noski, pastela nahi eta harrapatzen saiatu zen.
‎Kapitulu honen hasieran laburki aurkeztu ditudan bost politika nazionalak bata bestearen atzetik ezartzeak Kanadako espiritu federala pobretzea ekarri zuen berekin, alde batera utzi baitzituen 1867ko konfederazio proiektuaren muinean egon ziren arrazoiak berak. Prozesu horrek kultura politikoa desfederalizatzea eragin zuen Kanadan, gobernu zentralak bai Federazioko estatu kideen eskumenak saihestea, bai beretzat hartutako gastu boterea erabiliz haiei erabakiak inposatzea bilatzen baitzuen.44
‎Merkatu eta erregulazio jokoen tipologia horretan bi gauza falta dira; norbanakoei laguntzen dieten faktore batzuk (arestian ikusitakoak) enpresen eta gizataldeen mailan aplikatu daitezke eta. Batetik, sektoreko enpresak norabide batean doazela ikustean (adibidez, ibilgailuentzako baterien ekoiz  penera), askok helburu bera hartuko dute, etorkizunekoan arrakastatsua izango delakoan. Eragin sozialaren antzera.
2023
‎Eta ate bat bultzatu zuen, betazal baten gisan, Margaridaren bihotz ttiki, pilpirakari, trinko, izutu eta orduan jakin minez beteak. Eta orduan, Jainkoak bere baitan har gaitzala, ikusi zuen ikusi. Ikuste izugarria.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia