2000
|
|
Dabidek gero barkamena eskatu dit:
|
bere
hanka sartzeagatik, Karmelo niri segika bidaltzeagatik, azken aldian erakutsi izan zidan arreta eskasagatik, ez duelako ni behar bezala estimatzen jakin... Horren ondoren, maitalea guztiz ahantzi, eta beraren bihotza niretzat beste inorentzat ez duela esan ere, esan dit, baina gero tar tar tar jarraitzen ari zela, zeren isildu ere ez baita egin, iruditu zait denerako zuela zuribidea, eta hori batez ere beraren lanaren gogorrean, bere lanaren zailtasunean eta estresean zetzala.
|
2002
|
|
Gizonak, halako batean, harmaila batzuk beherago ageri den uso bati erreparatu dio. Usoa batetik bestera mugitzen da
|
bere
hanka ttipiez, otapur bila. Hurrengo harmaila jaisterakoan, gizonak burua jaso eta muinoan katua ikusi du, dagoeneko usoarenganako bidea urratzen.
|
2003
|
|
–Kaixo, esan nion, eta
|
berak
hankak jaisteko imintzioa egin zuen, baina nik horrela jarraitzeko eskatu nion?. Gainera, ni hurrengo geltokian jaitsiko naiz, Donostian, amaitu nuen, gezurretan, begietara begiratu gabe, bizkarra emanez eta ekipaje tokira hurbilduz?, eta astiro astiro atera inguratuko naiz.
|
2007
|
|
Bi esku sendok besapeetatik heldu zioten segituan, eta aulki baten gainean eseri zuten, funtzionarioak horma hilobia barrura sartu bitartean. Handik ondoko gelako sofa batera eraman zuten, eta
|
bertan
hankak gora jarrita etzanarazi zuten, suspertuz joan zedin. Berak, halere, begiak zabal zabalik segitu zuen tarte luze batez, sabaira begira.
|
2008
|
|
Imintziorik txikiena gehiegikeria ez ote den, zalantzan. Luze luzeak iruditu zaizkit
|
bere
hankak. Nola eusten dio gorputz horri dotorezia horrekin?
|
|
Telefono publikoaren alboan eseri da; esertzen ez bada, erori egingo baita.
|
Bere
hankek ezin diote eutsi buruak eutsi ezin dion egoerari.
|
2009
|
|
askatasun sexuala bere handitasunean; gizarteko araudi sexuala iraultzearen aldeko mezua, bide batez gizartea bera irauliz; gu guztion barruan borbor dagoen sexualitate polimorfoa naturaltasunez onartzeko gonbita, norberak bere koktel propiotik edanez. Mezuari kendu zaio iraultzailetik zuena, kendu zaio gizarteko kide oro interpelatzeko zuen asmoa, gizartea
|
bera
hankaz gora jartzeko gonbita, eta beharbada horrek egin du onargarri. Gizarteak errazago onartzen baitu norbanako oro interpelatzen ez duen gutxiengoaren eskubide multzoa; inoren bizipenak diren horiek, alegia:
|
2010
|
|
Eta
|
bere
hanketako bat luzatu zuen.
|
|
Tor torrek itsasorantz jo zuen patxadaz, atzean
|
bere
hankek hondarrean taxututako marrazki simetrikoak utziz. Akiles eserita egon zen bien bitartean, irudimenaren aurkako barne borrokan, irudimenak, apetatsu eta setati, hondarrean erregimentu trebatua ikusi uste izatera bultzatzen baitzuen, eraso eta mendean hartu beharreko uharteetarantz eramango duen ontzian sartzeko prest.
|
2011
|
|
Emakume gazte liraina zen, galanta, ilehoria, gainontzeko neskak baino altuagoa; besteen aldean, titi txikiak zeuzkan eta izterretarainoko larruzko bota takoidunak janzten zituen. Baina besteengandik gehien bereizten zuena dantzatzeko modua zen; besoak eta eskuak dotore higitzen zituen, ekialde urrutiko dantzariek egin ohi dutenez;
|
bere
hanka luzeak gimnasten malgutasunarekin luzatzen eta zabaltzen zituen ia mugarik gabe: lepoa tente tente zeraman, beti aurrera begira, bezero lerdetsuei kasurik egin gabe, txerri korta hartatik oso urrun balego bezala, oraindik ere Europa osoko antzokirik ospetsuenetan Bolshoi Balleteko lankideekin Beltxargen Aintzira edo Giselle dantzatzen ibiliko balitz bezala.
|
|
Ez da gauza
|
bera
hanka sartzea edo eskua sartzea; hanka, norberak ateratzen du. Eskua, onenean ere, besteek kentzen dizute.
|
|
Georgesek denbora ezeztatu hartaz hitz egin nahi zionean, normalean, gaia aldatzen zuen berak, txakurrari
|
bere
hanka zaurituari kosk egitea eragozten zaion bezalaxe. Senar zaharra oraindik ere... jeloskor zegoen, hildako bategatik jeloskor.
|
|
Camille egiazki torturatzen duena ez dira senarraren jipoiak, memorian errotuak dauzkan oroitzapen onak baizik, horiek eragozten diote bere zoritxarra madarikatzea. Mamuak kontakizuneko narratzaileak ere arbuiatu egin nahi luke" denbora ezeztatua"," txakurrari
|
bere
hanka zaurituari kosk egitea eragozten zaion bezalaxe"; halere, hauxe besterik ez du esango: " Gure oroimen ahulak zorionaren arrastoa besterik ez du gordetzen eta inoiz hain sakon markatua ze zauria ematen baitu".
|
2018
|
|
Biak zutik eta hizketan. Alboan, Amaia lurrean eserita, hankak triangeluan irekita, eta Maider
|
bere
hanken artean eserita. Amaiak eskuineko eskua paparretik pasatu dio eta ezkerrekoaz ilea ferekatzen ari zaio.
|
2019
|
|
aulkirekin) eta harrera egitera etorri zitzaigun txakurra,
|
bere aurreko
hankak nire sorbaldetan eta izularria nire urdailaren ahoan.
|
|
korrokak zeuzkan, eta bere lastairaren tela errotik ateratzen zuen, eta, manta kasik beltz baten azpian
|
bere
hanka argalak zituen astintzen, handik alde egin nahian bezala.
|
2020
|
|
Hori dena pentsatzen ari den bitartean, medikuaren bulegoan hara eta hona dabil, biluzik, blai eginda,
|
bere
hanka bustiekin zoruko zur noblea bustiz. Gela zeharo itxuragabetuta dago, eta, mahaia kenduta, garai bateko bulegotik ia ez da ezer geratzen han.
|
|
Bero eta goxo ginen barren hartan, ilunpetan, estu estu elkarren ondoan. Nire anaia,
|
bere
hanka luzeekin, eta ni, neure hanka luzeekin, harrien azpiko harren moduan kiribildurik. Eta soinua ateratzen duten gauza guztiak, eta usaina eta zaporea duten gauza guztiak, eta ez genekizkien gauza guztiak, eta ezagutzen ez genituen eta imajinatzen genituen gauza guztiak, hantxe ziren guztiak, trostan eta jauzika, eta gure amaren sabeletik at mugitzen ziren.
|
2021
|
|
Autoz joan ginen kale urrutiratu haren bila; euria egiten zuen, lanbroa zegoen, orduak eta orduak eman genituen hara hona berdinak ziren aldirietan, etxetxo grisen ilaren, teilatu hodien, kale argien eta burdin langen artean; plano topografikoa nuen belaunen gainean, baina ez nuen asmatzen hura leitzen eta bera erretxindu egiten zen; noizbait behar eta, zinema topatu genuen, huts hutsik zegoen areto batean eseri ginen. Baina ordu laurden bat igaro orduko,
|
berak
hanka egin nahi zuen, halako estimu handitan zuen emakumezko aktorearen agerraldi laburra amaitu berritan; nik, berriz, kaleak eta kaleak ibili ondoren, filma nola bukatzen zen ikusi nahi nuen. Ez dut gogoan haren borondatea edo nirea gailendu ote zen; agian, harena, eta ordu laurden baten buruan alde egin genuen; ordurako, gainera, berandu baitzen, eta eguerdia pasatakoan abiatuak ginen arren, afaltzeko ordua egin baitzitzaigun han.
|
|
Ez bat eta ez bi, motoari hantxe
|
bertan
hanka jaitsi, eta besarkada estu bat eman zidan.
|
|
Hortxe egoten duk beti... edo askotan.
|
Bere
hanka xuxtar horiekin... zer dotorezia! â³ Ederki ematen din, bai, errekako harriaren gainean.
|
2022
|
|
Flako, ahul eta izuturik, edateko lastoen antzeko, sumatu zituen Victòriak
|
bere
hankak. Motorreraino arrastaka eraman eta bere atzean eseri zuen LluÃs eta irmo heldu zion mutilak izterretatik, zaldi erotu baten gainean doala erori nahi ez duen zaldizkoa bailitzan.
|
|
Marthek mahai gainean utzi zituen azukre ontzi bat, izugarriz  koa, kasik gehiago ematen zuena hildakoen errautsak gordetzeko erabiltzen diren kutxa horietako bat
|
bere
hanka brontzezkoekin eta estalki zizelkatuarekin, eta marmelada, kristal landuzko txarro batean.
|
|
–Ez dago kuidadorik! , esan zuen mantal beltzeko neskato batek; ogi puska bat janez, arbolara igotzen ari zen,
|
bere
hanka txiki zikinekin enborra inguratuz?. Ez dago arriskurik...
|
|
Angellier andre zaharrak eta alemanak aurrez aurre topo egiten zutenean, biek ere atzera egiten zuten instintiboki. Mugimendu hori ofizialaren baitan har zitekeen adeitasun keinu gisa, bere presentziarekin etxekoandreari eragotzi nahi ez ziolako frogatzat, zaldi odolgarbiak
|
bere
hanketan sugea begiztatzean egiten duenaren antzeko keinu bat, alegia; Angellier andrearen kasuan, ordea, ez zuen ezer egiten dardarazten zuen ikara disimulatzeko eta zurrun geratzen zen animalia arriskutsu edo nazkagarri baten hurbiltasunak eragiten duen izudurazko jarreran. Baina horrek unetxo bat baizik ez zuen irauten; hezkuntza ona horretarakoxe da hain zuzen:
|