2000
|
|
Aitatxik kulka kulka edan, gero Xani basoa eta botila armarioan jasotzeko adierazi zion. "
|
Beraz
ezagutu zenuen?", galdetu zuen Xanek. Irribarre eginik, aitatxik hortz urrezko bat erakutsi zion.
|
|
" nik gauza horietaz ezer ez jakitea nahiago nian. Nik Henri, bera lana zela ta auzora etorri eta,
|
bertatik
ezagutzen nian. Gero, auzoko mobida batzuetan ibili gintuan...
|
2003
|
|
Hau da idazleak gauzatzen duen miraria:
|
berak
ezagutu duen nahigabeak bultzatuta idazten du, baina saiatzen da bere orrietan gozamena eskaintzen irakurleari. Ekaitza ere erakusten dio irakurleari, baina forma literarioan mozorrotuta, fikzioan bilduta.
|
2004
|
|
Denek bestela uste bazuten ere, Bazter zena baino ez zela pentsatu zuen, alegia, euskaldun jator eta naturala, urtetan elkar ikusi gabe egonagatik adiskidea,
|
berak
ezagututako Bazter huraxe bera.
|
|
" Hura nitaz akordatzen ez bazen ere, neronek ezagutzen nuen, zu ezagutu zintudan gau
|
berean
ezagutu bainuen hura ere, baina hura bistaz baino ez" esan zuen Mariak tonua eztiagotuz. " Bazter ikusi nuen, zuen laguna, bolada batean behintzat niretako laugarren heroia izan zena".
|
|
Zurrumurru haren arabera, eltzetzuak Frantziatik eskutitz bat jasoa zuen, eta
|
berak
ezagutzen ez zuen senitarte aberats bat hil berria omen zen han; eta iduriz, eltzetzu alua zen herentzia kobratzeko zegoen bakarra. Inork ere ez zuen pentsatzen eltzetzu gizajo bati halako dirutza suertatuko zitzaionik bat batean.
|
|
heldu den astean
|
berean
ezagutuko duzu
|
|
|
Bera
ezagutzen dudalako harrituta oso,
|
|
Eta Pellok esan zuen: Asto hark bazekiela bakarrik ibiltzen, eta noski etxetik pixka bat aldendu eta elurretan galdu egingo zela eta bere senez ostatura etorri, haren ama,
|
berak
ezagutu baitzuen, handik baziren... igual hamabost urte, etortzen baitzen egunero bertara: Tomasek bordan obrak egin zituenean kakoetan porlana garraioan erabiltzen baitzuen, eta bertan parada egin ere bai askotan, lasto batzuk edo baba puxka batzuk janez kanpoan uzten zuen, berak txikito pare bat eta haren seme Tapaxek, artean umemoko bat, pipa batzuk jateko denbora...
|
2005
|
|
Zor zena ordaindu eta alde egin zuen bikoteak, gainerako eztei argazkiak besapean hartuta. Senarrak zeharka begiratu zion argazkilariak Notre Dame de Lorette karrikako argazki denda ttipi hartako erakusleihoan ezarri berri zuen argazkiari, bere burua
|
bertan
ezagutzea arras kostako balitzaio bezala. Lepoa egingo nuke bietarik inork, ez emazteak eta ez senarrak, ez zutela kale hura hilabete luzetan zeharkatuko, zeharbide luzeagoak hautatuko zituztela aurrerantzean haien eztei argazkiarekin tupust ez egitearren.
|
|
Inezek esan zidanez, Lydie bere eguneroko siesta egiten ari zen, goiko pisuan. Arratsaldeko seietan ateratzen ei zen osteratxoa ematera, eta beharbada orduan izango nuen
|
bera
ezagutzeko parada. Irrikaz itxaroten nion une horri.
|
|
Nire burua bere menera uzten dut. Geroko tristuran eta geroko uneetan ez pentsatzen saiatuz, duela hogei urte bueltatu izan banintz bezala,
|
bera
ezagutuko ez banu bezala.
|
|
Ibili izan da urrutiko beste lankide batzuei laguntzen ere, baina aukeran ez du zalantzarik: Gipuzkoan, eta batez ere Donostialdean, ez da ezer gertatuko
|
berak
ezagutu gabekorik.
|
2010
|
|
Bera bertatik egunero sartzen eta ateratzen bada ere, banlieueko gazteen etorkizuna aldez edo moldez kartzelarekin lotuta dagoela esaten dit.
|
Berak
ezagutzen duen koadrila batekoen artean trafikatzaile, lapur, polizia, zinpeko eta baita kartzelazainak daudela. Eta urtean behin denek elkartzen jarraitzen dutela, preso daudenak ez beste, noski.
|
|
Xabier desagertu zen biharamunean, aingeru guardakoaren babesa galdu izan banu bezala, bizitza" zilborraren altueratik" ikustera kondenatu nauen Istripu Handia izan nuen. Eta
|
bera
ezagutu aurreko bakardadera itzultzeaz gain, egunez ospitaleko korridoreetan nabilenetan edota gauetan loak ezin hartu sabaira begira nagoenetan, oraindik ere nire egoerak okerrera egin dezakeen irudipena izaten dut, nire bizitza dela ospitale honetan arriskuan dagoena.
|
|
Zer dakin hik? Bertatik
|
bertara
ezagutu huen. Badakin zenbat milioi diren indiarrak?
|
2011
|
|
Aurrena ehorzlearekin komentatu behar nuela kontua, azaldu nien, ez bainekien haren baimenik gabe koadernoa zabaltzea egokia zen edo ez, nahiz eta nire eskuetan utzi zuenean kontrakorik aipatu ez zidan. Ehorzlea
|
bera
ezagutzea ere ez litzatekeela gaizki egongo, iradoki zuen Aitorrek. Tarterik gabe, Agustinek galdetu zuen ea nor zen Matias ez dakit nor hori.
|
|
Delirium tremensaren atarian ikusten zuen Lena izutuak eta hari aitortzen zion albistegiak ikusten zituela etengabe bere buru barruan, hasiera bai, baina amaierarik ez zuten albistegiak zirela, gerrillen gerra, Kennedy eta Nixon, Margaret Thatcher eta Mitterrand agertzen zitzaizkiola, eta ez derrigor bakoitza bere paperean. Mitterrand ikus zezakeela zinta bat buruan jarrita AK fusil batekin oihanaren erdian, eta gero albiste gehiago, ezin zuela iturri hura eten, telealbistegi hura itzali, zinema erraldoi eta ilun batean bakarrik sentitzea bezalakoa zela hura, antzoki terrible bat, albistea albistearen atzetik tai gabe, eta halako batean albistegi haiek amaitu egin ziren, eta Diego Lazkano
|
berak
ezagutzen ez zuen Lilleko aldirietako pabilioi industrial batean esnatu zen egunsenti batez, karterarik gabe eta alkandora urratuta, jaka galduta eta oka egiteko gogo ikaragarriarekin.
|
|
Zergatik bizi da hemen? Ez ote du
|
bera
ezagutuko duten beldurrik. Nola izan dezake halako konfiantza itsurik zorian?
|
2012
|
|
Saint Michel bulebarrean paseoan genbiltzan hiru lagunak, bidearen bestaldetik, aurreko espaloian
|
bera
ezagutu nuenean. Gizon luzea, bizar handiarekin orduan, Luxenburgoko lorategietarantz zihoan Julio, oinez, bigarren eskuko liburuen postuetan noizbehinka geldialditxo bat eginez.
|
|
Mutil laguna azken orduko txanda aldaketaz ohartaraztea ahantziko zuen Hatxek, pentsatu du neskaren jokabidearen arrazoi bila. Ez bada mutil lagunak
|
bera
ezagutzerik ez duela nahi. Edota, ez ez ez, kendu ideia hori burutik:
|
2014
|
|
Orain esan ordez uai esaten zuen, atzean ordez gibelean, ongi ordez ontsa, baina Xabik dena ulertzen zion, edo ia dena. Irakaslearen euskara okerra zela pentsatzen zuen,
|
berak
ezagutzen zuen euskararekin alderatuz, frantsestua eta kutsatua. Tira, horrek ez zuen axola.
|
2015
|
|
Gerra argazkilariok beti gara bahituri. Bertatik
|
bertara
ezagutu zituztenek kontatzen zuten, bahiketa gehienetan, bahituak ez duela berriz ekirik ikusten. Frogatzea egokitu zitzaidan behin baino gehiagotan.
|
|
SAIOA: Ez dinat bat
|
bera
ezagutzen.
|
|
Ez, ez da batere hori. Baina
|
bera
ezagutu nuen, umea nintzela.
|
2016
|
|
Badakizu, ez dugu egunero edukitzen pertsonaia ospetsu baten bisita. Zu bertatik
|
bertara
ezagutzeko irrikan daude. Gorriek munduan hartu zuten aurreneko jipoia, Francok eman zien 1939an
|
|
Lehenik eta behin Limpiasen atondu genuen kanpaina ospitalea. Karrantzako bonbardaketa gupidagabea berta
|
bertatik
ezagutu nuen. Gero eta larriago geundenez, azkeneko momentuan gudari zauritu batzuekin batera Santanderren txalupan sarturik lortu nuen Lapurdira iristea.
|
2017
|
|
Josebak pentsatu du Bego eta Axi ongi konpontzen direla biak erreginatxoak direlako, zirelako. Axi, nola esan,
|
berak
ezagutu zuen garaiko Axi armairatu hura kenduta, beti izan da –Pili arrebak halaxe dio eta sinetsi egiten dio– berezko buruzagi natural horietako bat; Txato, aldiz, Tutera bezalako herri batean homosexualitatearekin lehiatzeak egin du erregina, erreginatasuna oinarrizko izaerarekin txirikordatzeko batere ahaleginik gabe; Bego, bestalde, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak eskura paratu dio...
|
|
Horri esker, Euskadin geratu ahal izan nintzen Gernikako kontzertuak eta bestelakoak bukatu eta gero. Morbo handia zuen Euskadiko mobida bertatik
|
bertara
ezagutzeak. Leku askotan zegoen orduan, aldez edo moldez, sistemaren aurkako mugimendua, baina Euskadiko saltsak beste batzuek ez zituzten osagaiak zituen garai hartan:
|
|
Hirugarren urteko udako oporraldian Nazioarteko Bake Brigadekin Venezuelara joatea erabaki nuen 2003an. Askapenako internazionalistekin iraultza bolivartarra bertatik
|
bertara
ezagutzea nuen amets, baina poltsikoak ez zidan bidaia ordaintzeko ematen eta kooperazio beka jaso zain gelditu behar izan nuen. Haritzek Garako politika saileko arduradunarekin harremanetan jarri ninduen, hark zenbait kontaktu pasa zizkidan, pare bat errefuxiatu euskaldun elkarrizketatzeko iradoki zidan, eta taxuz egiten banuen egunkarian argitaratuko zizkidala agindu.
|
|
Lasai hartzeko esan diot.
|
Berak
ezagutzen du Ines inork baino hobeto. Hartuko dio neurria berriz ere.
|
2019
|
|
Anfitrioi rola hartzen du: bera joaten da galdezka antolatzaileengana,
|
berak
ezagutzen ditu normalean... Esperientzia kontua ere bada.
|
|
Laura Mintegik harreman kontraesanezkoa du feminismoarekin: urte luzez ez du bere burua feministatzat izan,
|
berak
ezagututako mugimendu feminista biktimista iruditzen baitzitzaion, eta Mintegik ez du sekula muga edo ezinezkorik onartu emakume jaio izanagatik.
|
2020
|
|
bihurgunez betetako ibai bat agertzen zen askotan, batzuetan ibai ondoko muino batean altxatzen zen jauretxe moduko bat, inguru hartakoa bertakoa zirudien errota bat eta beste leinu etxe moduko bat ere bai, zubi baten ondoan, denak ere edozein tokitakoak edo geografia topiko batekoak izan zitezkeenak, Cianiren ustez Vicenziren koadroetako giro erdi eldarniozkoarekin ondo ezkontzen zirenak. Baina, artikuluan horrelakorik aipatzen ez zuen arren, gerora gure arteko solas batean aitortuko zidan hasieratik sentitu zuela toki jakin batekoak zirela,
|
berak
ezagutzen ez zuen lekuren batekoak, halako irudipen edo bihozkada bat izan zuela hasieratik bertatik.
|
|
Pertsonek gauzatzen dituzten ekintza txar horien artean dago, noski, gerra, pertsonaz gain familia, etxea eta ingurua sakonki nahasten dituena. Baina liburu horretan berak muturreko ontasuna esperimentatu duela dio, emaile batek
|
bera
ezagutu gabe giltzurruna eman zionean. Ideia horrekin obsesionatua, horrelako ekintzak egin dituzten pertsonei eginiko elkarrizketekin osatu zuen liburua, eta, harrigarria bada ere, porrot erabatekoa izan zen, ez zuen salmentarik apenas izan.
|
|
Beldurrak bai, beti. Zuen umeek zuek zareten bezalakoak ezagutu zaituztete, zuek
|
bera
ezagutzen saiatuko zareten bezala. Ez dago besterik.
|
|
Mar mar egin zuen. Leihotik lehen argia sartu ahala, izara artean zegoen gorputz uzkurtuari begiratu zion, ez zen han
|
berak
ezagututako lagunaren izpirik. Inoiz lehenago ikusi ez zion bizarra ageri zitzaion ezpainen bueltan eta kokots aldean, baita ileordeen azpiko ile labur zikina ere.
|
|
Begiak itxi zituen orduan, eta hala esan zion: “Lemebel, Lemebelek bakarrik ulertzen nau”, eta, ondoren,
|
berak
ezagutzen ez zituen estrofa batzuk buruz errezitatzen hasi zen: “No soy Pasolini pidiendo explicaciones.
|
2021
|
|
Egunkari zimurtuen artetik, ordea, gizonezko bat agertuko da eta
|
berari esker
ezagutuko dugu han gertatutakoa. Bera bizirik irten da, baina emazteak zori okerragoa izan du, harrapatua geratu baita harrien artean.
|
|
|
Berak
ezagutzen zaitu.
|
|
Bera zen zubia. Bakoitzak
|
bere aldetik
ezagutzen genuen, egia esan mundu guztiak ezagutzen zuen Maider, hain zen aldarte onekoa, danbolina. Ez dakit sumatzen zuen Nora eta biok elkarrenganako geundela, seguru baietz, baina hala ez balitz ere, gustura geunden hirurok elkarrekin.
|
2023
|
|
Negu Gorriak taldearen diskurtsoarekin bat egiten zuen EZLNk ordezkatzen zuen fenomeno berri hark eta 1996an gerrilla mexikarra ezagutzeko aukera ere izan zuen euskal rock taldeak. Mexiko Hirian zuzenean aritu ostean La Realidad aguascalientes[*] zapatistara joan ziren eta bertan Marcos komandanteordea
|
bera
ezagutu ere bai. Anekdota horretaz harago, fenomeno hark marka sakonak utziko zituen Europako ezkerreko mugimenduetan hurrengo urteetan, baita Euskal Herrian ere.
|
|
Nire kasuan, lehen aipatu duzu Iñigo Aranbarri aktorea: bera nire irakaslea izan zen, hamalau urte nituenean institutura klaseak ematera etorri zen, eta
|
bera
ezagutzea erabakigarria izan zen niretzat antzerkiaren munduan murgiltzeko orduan...
|
|
XX. mendearen amaierako eta XXI. mendeko bertsolariak Xabier Amuriza, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Juliette Etxebizkar, Tabirat Kushmir, Itsaso Aranguren, Ane Mei Chen... ez ditut neurri
|
berean
ezagutzen. Ez naute inoiz askorik kitzikatu.
|
|
Begoña
|
bera
ezagutu ezean, Dreams ikustera joango naiz, behintzat. Ametsek asko esaten dute beren jabeen gainean.
|
|
Berakruz ikastolan, OHOko 3 mailan nenbilenean, bederatzi urte izango nituen, Luis Baraiazarra meñakarra izan zen euskal kulturaren kontzientzia piztu zidana.
|
Berarekin
ezagutu nuen gure herriaren historia, geografia, artea, eta berari esker deskubritu nuen bertsogintza.
|
|
Egia esan, Pueyo ezagutzea aurkikuntza bat izan zen, berak ireki baitzizkidan ateak beste teatro baten egiteko formetara.
|
Bere bidez
ezagutu nituen Samuel Beckett, Tadeusz Kantor, Antonin Artaud, Jerzy Grotowski eta enparauak.
|
|
Hilabetea elkarrekin eman genuen eta,
|
bera
ezagutzeaz aparte, beste pertsona berezi bat ere ezagutuko nuen. Vedadoko Linea kalean, Mella antzokitik oso hurbil, bi ahizpa aurkeztu behar zizkidala eta, han joan ginen biok.
|
|
Nire ibilbidean, bai
|
bera
ezagutu aurretik bai bera ezagutu ondoren, beti presente izan dudan idazle bat izan da. Askotan jo izan dut bere testuetara, ekitaldi publiko batzuetan bere poemaren bat ere irakurri izan dut, eta bere liburuetan oinarritutako hainbat ikuskizun sortu ditut.
|
|
Nire ibilbidean, bai bera ezagutu aurretik bai
|
bera
ezagutu ondoren, beti presente izan dudan idazle bat izan da. Askotan jo izan dut bere testuetara, ekitaldi publiko batzuetan bere poemaren bat ere irakurri izan dut, eta bere liburuetan oinarritutako hainbat ikuskizun sortu ditut.
|