Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 24

2015
‎Noizbait eta nonbait zehaztu balitz Baraiazarrak lan honetan erabili duen itzultze teknika, honetara emango litzateke: alde batetik, joskera aparta, perpausetik perpausera irakurlea bera eramaten duena inolako zailtasunik gabe; beste aldetik, lexiko jatorra, inolako garbizalekeriarik gabekoa. Bi biok osatzen dute Baraiazarraren testugintza, halako poetikotasuna erdietsi eta irakurlearen jakin mina eta gogoa erakartzen dituena.
‎Nola tratatuko zuen Mariak, beti haren oinetan egonez, bere ahizpak lagundu ez balio? Haren janaria, ahal dugun era guztietara, arimak Berarengana eramatea da, salba daitezen eta beti gorets dezaten.
‎Hau ere bada, gero, oraindik milaka oztopo eta inperfekzio artean gaude eta bertuteak oraindik ez dakite ibiltzen, orain dela gutxi jaiotzen hasi baitziren, eta ez gara lotsatzen otoitzean gozotasunak nahi izateaz eta lehortasunen kexu izateaz? Ez dakizuela horrelakorik gerta, ene ahizpak; besarka ezazue zuen Senarrak bere gain eraman zuen gurutzea eta izan gogoan horrek izan behar duela zuen egitekoa; gehien sufri dezakeenak, sufri dezala Harengatik, eta bera izango da ondoen irtengo dena. Gainerakoa, beharrezkoa ez den gauza bezala, Jaunak ematen badizue eskerrak eman.
‎Hau idatzi zuen Perfekzio Bidean: . Jainkoak hain goiko otoitzaz Beregana eraman duen arimari ez zaizkio iristen irainak eta berdin dio estimatua izan edo ez. Ez dut esan zuzen, ez dio berdin, askoz ere pena handiagoa ematen baitio ohoreak desohoreak baino?
‎Hau behin eta berriro sastatzen zidala iruditzen zitzaidan bihotzetik eta erraietaraino iristen zitzaidala. Ateratzean, erraiak berarekin eramaten zituelakoan nengoen, eta Jainkoaren maitasun bizi biziaz guztiz kiskalirik uzten ninduen. Mina hain bizia zelarik, intziri haiek eginarazten zizkidan, eta hain gehiegizkoa zen min bizi bizi honek jartzen zidan gozotasuna, non ez baitzen kentzea nahi izaterik, eta arima ez zen asebetetzen Jainkoa baino gutxiagorekin.
‎2 Orain pentsa dezagun, esan dugun azken ur hau hain ugaria dela, non, lurrak hartzen ez duelako ez bada, sinets baikenezake hemen lurrean gurekin dela Maiestate handiaren hodei hau. Baina ondasun handi hau eskertzen diogunean, geure indarren arabera egintzekin lagunduz, Jaunak arima hartzen du, esan dezagun orain, hodeiek lurreko lurruna hartzen duten antzera, eta jaso egiten duguztia lurretik (entzuna dut hodeiek, edo eguzkiak, lurreko lurrunak hartzen dituztelako ideia hau), eta hodeia zerura igotzen dela eta berarekin daramala, eta harentzat prestaturik dituen erreinuko gauzak erakusten hasten zaiola. Ez dakit konparazioa ongi datorren, baina gauza hori egiaz horrela gertatzen da.
‎Eta oraindik orain aitortzen dut nik, beldur handiak jo ninduela; hasieran oso handiak; izan ere, horrela gorputza lurretik altxatua ikustean, espirituak bere ondoren eramaten badu ere eta, gogor egin ezik, leuntasun handiz gertatzen bada ere, konortea ez da galtzen; ni behintzat neure senean nengoen, eramana nintzela konturatzeko eran. Hura egin dezakeenaren handitasuna jartzen da agerian, ileak lazteraino, eta hain Jainko handia iraintzearen beldur handia geratzenda; beldur hau, maitasun handi handiz bildua, hain har ustela hainbeste maite duenari berriro hartzen dion maitasuna, arima bene benetan Beragana eramateaz nahikoez, eta gorputza ere nahi duela baitirudi, hain hilkorra eta hainbat irainengatik lur hain zikinezkoa bada ere.
‎13 Bada, aipatu dudan aita honi, beste gauza batzuk bezala, Jaunak eman dio-eta, ikasketaz ahal izan duen guztia ikasten saiatu da, izan ere, oso jakintsua da? eta esperientziaz ulertzen ez duena esperientzia duenagandik jakiten du, eta honekin batera Jaunak laguntzen dio fede handia emanez, eta horrela onura handia atera du beretzat eta arima batzuentzat, eta nire arima da horietako bat; Jaunak bazekien nik neure burua neke lan artean ikusiko nuela-eta, ni gidatzen ninduenetako batzuk berarekin eraman behar zituenez gero, beste batzuk hemen gera daitezela erabaki zuela dirudi, hainbeste lanetan lagundu didatenak eta on handia egin dutenak. Jaunak ia guztiz aldatu du, bere burua ia ez ezagutzeraino, nolabait esateko?
‎3 Valladolideko toki honetan, delitu larriak egin zituztelako, batzuk erretzera eraman zituzten. Hark, heriotzara behar bezala prestaturik ez zihoazela jakingo zuen, eta hain atsekabe handia hartu zuen, non, neke handiaz gure Jaunagana joan eta, arima haien salbamenaren alde bihotz bihotzetik eskatu baitzion; eta haiek merezi zutenen truke, edota berak haientzat grazia hau iristearen truke, hitzak zehatz mehatz ez ditut gogoan?, eman diezazkiola bizi osoan berak eraman zitzakeen neke eta atsekabe guztiak. Gau hartan bertan eman zion lehenengo sukarrak, eta hil arte beti sufrituz joan zen.
‎Batez ere haren bertutea probatzeko aukera izan zen aldi batean, aita priorea falta zela, nagusitzat fraide nahiko gazte eta jakinduriarik gabea eta gobernurako oso talentu gutxikoa eta zuhurtasunik ere ez zuena geratu zenean; ez zuen esperientziarik, duela gutxi sartua zelako. Gehiegizkoa zen bere mendekoak eramateko zuen era eta gehiegizkoak eginarazten zizkien penitentziak; egia esan, harri eta zur geratzen naiz nola eraman zezaketen horrelakorik, batez ere halako pertsonek; beharrezkoa zen Jainkoak ematen zion espiritua, eraman ahal izateko. Eta argi ikusi zen gero malenkonia handia zuela eta inon ere ez zen libratzen hortik, ezta besteen mendeko zenean ere, gutxiago oraindik gobernatzean; izan ere, asko lotzen du egoera psikikoak, bestela bera erlijioso ona da, eta Jainkoak baimentzen du batzuetan halako pertsonak karguan ipintzearen oker hau egitea, berak maite dituenengan obedientziazko bertutea perfekzionatzeko.
‎2 Gero hain grazia handiagatik Jaunari eskerrak ematen nengoela, ez nuen neure burua inola ere haren duin ikusten eta, sentimendu handiaz esaten nion Jaunari, halako graziak emango bazizkidan, ea zergatik uzten ninduen bere eskutik hain kaskarra izan nadin, aurreko egunean neure bekatuengatik damu handia izan bainuen, gogo gogoan nituela. Argi argi ikusten nuen Jaunak bere aldetik zein oparo jarri zuen oso haurra nintzenetik, beragana eramateko bitarteko oso eragingarriez eta guztiak izan zirela alferrik. Hortik argi irudikatu zitzaidan Jainkoaren maitasun gehiegizkoa hau guztiau barkatzeko, Berarengana itzuli nahi dugunean, eta nirekin beste inorekin baino gehiago, arrazoi askorengatik.
‎2 Jakin beza Berarekin eraman nahi izan duela Lorenzo Cepeda bere adiskide on eta zerbitzaria. Odol-jarioak eman zion, hain kolpera eman ere, eta horrek ito zuen; ez zuen sei ordu baino gehiago iraun.
‎Haren Maiestateak ez du nahi, dirudienez, munduko handien ohorea bila dezagun, txiki eta pobreena baizik, Apostoluak zirenez, eta, beraz, ez zaio horri jaramonik egin behar. Eta beste alaba ere Santa Katalina Senakotik atera baitu, berarekin eramateko, kontua da hemen ezer ez galtzea: hau da, munduaren aurrean; Jainkoaren aurrean, diodanez, Berarengan soilik begiak jar ditzagula baita, beharbada, hoberena.
‎2 Jakin beza Isabel Aingeruena, Medinako gatazketakoa, Jaunak eraman zuela; heriotza santutzat izango genuke, berak eraman zuen bezala eramatekorik balego. Gauza ziurra da, bera Jainkoarekin joan zen; ni, berriz, hemen nago ezertarako ez naizela.
‎Beatriz 86 urte zituela hil zen (1624); bizitza osoan negar egin zuen bere okerragatik. Margarita ama Mariak berarekin eraman zuen Lisboako fundaziora, eta han hil zen oso zaharturik 1647an.
‎Lorentzoren testamentua dela-eta, etorri da Joan Ovalle. Alvara itzultzean berarekin eramango du Frantzisko Cepeda, hil den nebaren semea.
‎– Teresak oraindik ez du baztertzen Madrilen fundazioa egiteko asmoa; Teresatxo berarekin eramango zuen, bere ondoan izan nahi baitzuen, herentzia kontu horiengatik babesa behar zuelako; han izango ziren biak Beatriz Castilla andrearekin aurrez aurre. Baina bidaia hori ez zen gauzatu.
‎Beraz, gure Erregeak era askotara darabil bakea eta maitasuna arimekin harremanetan, egunero sumatzen dugunez, bai otoitzean bai handik kanpo; kontua da guk, esan ohi den bezala, konplimenduzkoa dugula Haren Maiestatearekin. Kontuan izango duzue, ene alabak, Emazteak eskatzen duena eskatzeko zertan dagoen puntua, Jaunak beragana eramaten bazaituzte; eramaten ez bazaituzte, ez etsi, Jainkoarekin izan dezazuen edozein maite harremanetatik, oso aberats geratuko baitzarete, zeuen aldetik huts egiten ez baduzue behintzat. Hala ere mingarria eta tamalgarria da oso gu geure erruz ez iristea hain bikaina den adiskidetasunera eta gutxirekin kontentatzea.
‎hain karitate handiz Jaunak mugitzen zuena, non oso gogor egin baitzitzaion gatibu baten ordez ezin joan izatea. Nirekin tratatu zuen hori; frai Pedro Alcántarakoren oinutsetakoa zen; ekin eta ekin lortu zuen bere Jeneralagandik baimena, eta bere asmo ona betetzeko zorian, Aljerretik lau legoara zegoela, Jaunak berarekin eraman zuen. Eta ziur asko bai sari ederra izango zuela!
‎2 Ez diot hau arrazoi handirik gabe. Izan ere, esan dudanez, garrantzi handikoa da jakitea Jainkoak ez dituela guztiak bide beretik eramaten, eta, beharbada, beheragoko bidetik doalakoan dagoena, goragokotik doa Jaunaren begietan.
‎–guk barkatzen dugunez?; jada egina dagoen gauza bezala, esan dudanez. Eta arretaz erreparatu honi, hau da, Jainkoak arima bati esan dudan kontenplazio osozko otoitzaren mesedea egiten dionean, hortik asmo sendoaz irtengo ez balitz eta, aukera izanez gero, egitez beteko ez balu, edozein irain, denik eta astunena balitz ere, barkatuz eta ez irain izena duten huskeria hauek soilik, halakoa ez dadila asko fida bere otoitzaz; izan ere, Jainkoak hain goiko otoitzaz Beregana eraman duen arimari ez zaizkio iristen irainak eta berdin dio estimatua izan edo ez. Ez dut esan zuzen, ez dio berdin, askoz ere pena handiagoa ematen baitio ohoreak desohoreak baino, eta asko jostatzeak eta atsedenak pena handiagoa lanaldiek baino.
‎11 Azkenean aipatu ditudan ondorio hauek perfekziotik hurbilago dauden pertsonenak dira, eta Jaunak kontenplazio gorenaren bidez sarri sarri Beragana eramateko mesedeak egin dizkienenak. Baina lehenbiziko gauza, hau da, irainak eramateko erabakia harturik egotea, eta irainak eramatea pena hartzen dela bada ere, diot nik, laster batean izango duela, dagoeneko Jaunaren mesede hau, bat egitezko otoitzera iristerainokoa, duenak.
‎Eta hala izan daiteke, geure borondatea beste batengan uzten dela esateak oso erraza dirudielako, harik eta, bizi izanez, egin daitekeen gauzarik zailena dela ikusi arte, behar den bezala betetzen bada behintzat. Baina nagusiek, gu ahul ikusirik, ez gaituzte beti hain gogor hartzen; eta beste batzuetan ahulak nahiz sendoak bide beretik eramaten dituzte. Hemen ez da hala gertatzen, bakoitzak zer eraman dezakeen Jaunak badakielako, eta sendo ikusten duenagan bere borondatea bete gabe ez du uzten.
‎[Pazientziarik] baduela ikusten badu, ez du inolako nahigaberik hartzen, bestera baizik: alaitu eta poztu egiten da; egia da, hura neke haiek eramaten ikustea baino nahiago lukeela berak eramatea, haien merezimendu eta irabazia oso osorik hari ematerik balu, baina ez hura artega eta egonezinik gera dadin.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia