Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 55

2017
‎Alegia, gure helburua ez dela bertsotan egitea bakarrik, gure helburua ez dela txapel bat irabaztea, txapelketaren funtzioa eta hor dauden bertsolariena hortik harago doan zerbait da. Eta bertsolaritzarekin berarekin dauka zerikusia, bertsolaritza suspertzearekin, indartzearekin, euskararekin dauka zerikusia, gure herrian egiten den euskarazko jardun handiena da seguruena txapelketako finala, eta benetan badaukagu holakoen beharra, zeren eta zoritxarrez ba ez daukagu euskarazko eta indartsu den jardun askorik, eta hor ari garen bertsolariok badaukagu funtzio haragoko bat betetzen ari garenaren ideia....
‎Hurkoa, eta ez diferentea edo kontrarioa, izan dadin bestea halakoetan erakutsi behar da. Ez deitura eta lanbidea maila berekoa daukanarekin, boto paperean beste aukera bat hartzen badu ere.
‎" Gezurra dirudik hi hemengoa izateak!". Halako batean laguna ari zitzaion Martxelori harrera egiten geltokian, eta berak zeukan planoa esku artean: " Baina, Martxelo, zertarako behar duk plano hori ni hirekin egonda?".
‎Baina, egia esan, hori Larraitzentzako ez zen ezer berak zeukanarekin konparatuz. Larraitz mantsio batean bizi zen.
‎Berak ez zeukan halako mantsiorik ez antzerako ezer. Berak zeukana hori baino inportanteagoa zen: Imajinazio handia.
‎Ez da, beraz, irauterik eta ez fermu eta finko egoterik, Jainkoak berak edukitzen eta sostengatzen gaituela baizik.
‎Iruditurik errege hari ezen, baldin Israeleko seme gatibu bezala bere azpian zeuzkan haiek iragaten baitziren seiehun mila pertsonatan uzten bazituen bere plazerera eta aisiara bizitzen, harrotzeko eta nagusitzeko bidean jarriko zirela eta handik behar ez zena sortuko zela, egin zuen piramide batzuk egiteko gogoeta, asmoa eta pentsua.
‎" niri neure aitzinekoak utzi didan hazienda hau, naski, gaizki eta bidegabeki beretakotua zuen, eta guztiarekin ere ez zuen satisfatu eta ez bihurtu. Beti berarekin eduki zuen. Bada, ez naiz ni hura baino obligatuago.
‎Eta nola berak baitzeukan bere dibinitatea eta Jainkotasuna barrenean estalia, eta kanpoan baitzirudien ttipi eta pobre, hala haren zerbitzariek ere, bere Jaunari jarraikitzen zaizkiola, dirudite kanpoan deus gutxi eta triste, baina barrenean dira alai eta kontsolazioz beteak.
‎Kontua ez da agertokian gaudenean jendea guri so egotea, ezta ospea lortzea ere, barnean dagoen eta atera behar dugun gauza bat baizik. Ez da erraza asmo hori bera daukan talde bat aurkitzea. Nerabezaroan, musikak elkartu gintuen Stuart, Neil eta hirurok, eta oraindik elkarrekin gabiltza musikari esker.
2018
‎Ez dut ireki. Bego bere edukia nire gogoan usteldu, lizundu, ozpindu gabe. Balio izango al du iruzurrak?
‎bataren kizkurrak eta bestearen uhintxoak antzekoak dira, eta adats luzea ur jauzien metafora izaten da(" zaldi buztan" izena ematen zaie usu). Ofeliaren irudiak, itorik eta ilea urean zabaldurik duela, adierazten du uraren hilgarritasuna, beti galbide guztien sinboloa, bere substantzian bertan daukalakoan herioa (Bachelard, 1942: 114, eta 122).
‎Zeberioko neskatxa bat, Jakoa, Bilbon neskame egon zan; haren aita txarto paratu zan eta hil ezinean, prakagorriak eukazalako; etxekoek bere baekiten zeozer eukala gizonak. Alaba etorri zan Bilbotik eta aitak galdetu eutsen ea onartuko euan berak eukan kutxatxoa familiariena. Alabak baietz.
‎maitale imajinarioak berak nauka
2019
‎Ez nuen andraidea esnatu nahi, galdezka zinpurtuko zitzaidalako. Ez zitzaidan sekula agitu hainbeste luzaz emaztegai berarekin jardutea, baina harremanaren iraunean gutxien jasaten nuena jeloskeria mingarri hura zen, hala nola leporatzen zidan gaitz olde bortitz bota ondoan, barkamena ez eskatzeko modu haurkoia, guztia ikusia, guztia bizitua, guztia garraitua eta arrazoia beti bere edukitzea. Noski, denborarekin ez nion den dena salatzen, alaina, ulertzekoa zenez, bera Baionako inspektore nagusia izanez eta ni detektibe pribatua.
‎Canciok azaldu du zergatik: " Izan ere, gorputz berean dauzkazu arra eta emea, eta bataren eta bestearen interesak ez dira berdinak. Hortaz, gorputz berean lehia daukazu".
‎Eder gaixoa! Piztiak bere mende dauka, ezindurik eta preso; eguneko ordu guzti guztietan inposatzen dio bere presentzia erruki gabe, astuna... Ederra ausarta, prestua da; gogortu egin da...
2020
‎Izan ere, aspaldi Frantzian bizi den Txekiako idazleak, Rabelais eta Cervantes, Diderot, Musil, Balzac, Gombrowicz edo Broch lagun, argi uzten du bakoitzak darabilen hizkuntza edota duen naziotasuna funtsezko baldintza literarioak direla. Ildo horretan, esaterako, ez du Kafka idazle txekiartzat jotzen germaniartzat baizik, baina ez soilik idazteko hautatu zuen hizkuntzagatik, baizik berak zeuzkan oinarri kulturalagatik eta irakurleria nahiz horren araberako zabaltze aukeragatik ere. Bere hitzetan, labur esanda, egun Kafka ez luke inork ezagutuko txekieraz idatzi izan balu.
‎Hartan, fraideak suak betirako desagerraraziko zuen Aristotelesen Poetika pozoiduna irakurtzeagatik hiltzen ziren bata bestearen atzean. Aipatu izkribuaren liluragarritasuna, berriz, bere edukian zegoen, non jakinbidea olgetarekin batera eskuratzerik bazegoen. Hau da, ezaguera, bada, dibertigarria zen berez, egun ezezagun bihurtu zaigun Aristoteles harentzat.
‎Datu guzti horiekin smart fridgeak bere edukiak zeintzuk izan behar zuten kalkulatzen zuen eta zuzenean, Internet bidez, supermerkatuko ordenagailura agintzen zuen erosketa. Supermerkatutik etxera berehala, literalki hegan eta enkarguan adierazitako orduan, heltzen zen erosketa, drone baten bidez.
‎Dena dela, kontatu didazunaren inguruan eta bizikide izateak ematen didan konfiantzarekin, hainbeste denboran zure sexu joeraz kontziente ez zinela sinesgaitza iruditzen zaidala esan behar dizut. Ni neu, zure sexu joera bera daukan hau, hamahiru urterekin banekien gay nintzela, eta aurretik ere banintzela badakit, betidanik izan naizela, nahiz eta lehenago ez nekien hori zer zen. Sinesgaitz iruditzen zait berrogeita hamar urterekin azalera daitekeen zerbait izatea, ordura arte isilpean mantendu den zerbait, birus bat edo sumendi bat bezala.
‎Haurrek auzo horietako parkeetan jolastuko ziren, ez zuten autobusa hartu eskolara joateko. Norbait gaixotuko balitz auzoan bertan edukiko zuen osasun zentroa ere, eskura, antzinako hirigunera joan beharrik gabe. Hirigintza diseinu berri hori, utopia berri baten gauzatzea izango zen.
‎" Ez eta zerbitzari batek zaldunarena, ezta? esan zuen Pound koronelak, aurpegian irribarre kopetilun bera zeukalarik. Abade jauna, zure lagunak azkarra izan behar du zaldun baten jokabidea antzezteko."
‎Sandokanek bazekien bere pirata lanak bukatu zirela, irla galdu zuela. Zoritxar haren tartean berarekin zeukan behintzat Labuaneko Perla, Mariana alegia.
‎Jalta gogor hori izan da. Beharbada bere mende edukiko du koronela. Beste aldetik koronel bat bezalako gizona bizirik harrapatzea ez da erraza.
‎Zaldiak nekatuko ziren, belarrak traba haundia egiten zuen. Baina, ze demonio, oztopo hauek berak edukiko zituzten indiarrek. Beraz... Bi orduz jarraitu zuten era horretara.
2021
‎Ez zuen zentzu handirik berarekin eztabaidaka hasteak, are gutxiago bere etxean egonda eta hain aspalditik elkar ikusi gabe, betidanik elkarri txitean pitean telefonoz hots egiteko eta idazteko ohiturari eutsi arren. Ez nuen inola ere nire neba aztoratu nahi, nirekin, oraingoan bezala, hain uzkur jokatu arren berak badauka motibo franko nahi adina erresumindurik izateko, ez diot nik purrustaka egiteko eskubidea ezeztatuko, ez du ezer jakin nahi Luzarori buruz, ez baldin bada gurasoen etxea nolako egoeratan dagoen ikusteko, eta errespetatu behar zaio. Ez dit esan, ez du egingo, baina gorazarrearena ikaragarri mingarria egiten zaiolakoan nago.
‎Zortzi hilotz 3 kilometro eskaseko esparruan, ilaran jarriak bezala zortziak. Neskatila txikia izan ezik, beste zazpiak indarkeriaz hildakoak, eta haietatik identifikatuta zeuden bostak sexu langile izandakoak identifikatu gabeek ere lanbide bera zeukatela susmatzera zeramana. Argi zegoen Ocean Parkway errepideko bide zidorra, Gilgo Beach eta Jones Beach inguruan, hiltzaile batek edo batzuek zabortegi bezala erabili zutela.
‎Suffolkeko Distritoko Fiskala Thomas Spottak, ordea, bederatziak sexu langileak zirela adierazteari gehiegizkoa zeritzola esan zuen, bost soilik identifikatuta izanik. Arrazoi horrengatik eta berak zeuzkan beste zalantza batzuengatik, biktima guztiak hiltzaile bakarraren lana zirela ezin zitekeela ziurtatu esan zuen. Hiltzaile biren edo hiruren biktimak zirela adieraziko zuen Spottak orduan.
‎Horretan iskanbila bat sortu zen bi anaien artean beren jarraitzaileei buruz. Mabunguk bere jarraitzaile nahi zituen guztiak, zaharrena bera zelako, baina Luenbak beretzat zeuzkan, berak itzuli zielako bizitza haiei, eta Mabunguri berari. Mabunguk Luenba hil zuen.
‎Baiña zer edo zer berba egiteko gogoa bere badaukat.
‎Baiña ez eban erantzuerarik bear izan, nora ioazan ikusi zituan eta. Barru guztia irakiten iarri iakon ezagutu ebanean bera Ozinbeltzen zan artean Mendiolako iaregian gertau zana, eta bere aurrean euki baleu orduan Ozinbeltzko mozoloa, eskuetako makilleagaz ilgo eban.
‎Emakumeak gaitxurizkak dituzu, eta askotan, kanpotik ezer erakutsi ez arren, barruan erabiltzen dabe gogoa eta maitetasuna. Oraingoan beintzat gauzeak berak dauka itxuria. uste izan dau Riktrudisek gudan asi bear dogula; gogoratu iako bere Aita orretara iarrita badago, iñok ez dabela atzeratuko; ni nabillela guda billa eta neure eskuetan egoala, gudarik ez izatea esan deutse, eta, zer egingo eban orduan. Egia da, gauzak ondo ikusi ezkero emen dagoana da, Mendiolako alabatxoak bere aitagaitik begiratuten dabela; baiña, zeiñen bidez?
2022
‎Ama izan nahi zuen. Ez baitezpada biologikoki, ar baten semena bere barrenean edukitzearen ideia ez baitzitzaion atsegin batere, baina amatu gabeko bizitzari ez zion zentzurik hartzen. Carlaren jarrera onartzen zuen, nola ez, zeharo errespetagarritzat jotzen zuen, eta urtetan saiatu zen bere burua konbentzitzen, bizi zuten amodioa aski zuela eta zoriontsu zen, egia, baina eskasia hor zegoen, gero eta handiago, eta Carla ezin zen erdizkako maitasun batekin konformatu.
‎Luisek interes bereziarekin segitzen zuen gaia. Anak idatziriko koadernotxoa berak zeukan gordeta, eta behin baino gehiagotan irakurri zituen arrebaren bitxikeriei bestela begiratzen zien orain. Peperekin komentatu zuen behin.
‎San Anton elizaren aurrean eskumatara bira egin zuen, eta itsasadarraren paralelo doan Erribera kaletik azkarrago ibiltzen hasi zen. Kalearen izen bera daukan zubiko semaforoan, oraindik oinezkoentzat gorri zegoena, eta zergatik inork ez zekiela andrazko batek espaloitik salto egin zuen azkarregi zetorren automobilak harrapatzeko. Automobila ez zen gelditu, oldarrez azeleratu zuen hurrengo zubitik, Merced etik alde egiteko, eta Bilbo Zaharrean galtzeko.
‎" Katu bat, kutxa batean itxita, non atomo erradiaktibo bakar bat dagoen, Geiger kontagailu bat, eta zianuro flasko bat. Bere edukia azidoa duen ontzi batean erortzen da, Geiger kontagailuak partikula erradiaktibo bat detektatzen duen aldiro".
‎Izan ere, oso erraza zen. Autoa gerturatu egin zen eta bertan aurkitu zituen berak zeuzkan besaulkien berdin berdinak. Adierazi zuenean, autoa gelditu egin zen eta igogailurantz joan zen.
‎Berehala gizonak, etsiturik, erran zion" Jainkoarren, erranen didazu, bai, baldinbere!", eta kanporat igorri zituen zerbitzariak oro. Eta bere anderea betidanik debototzat ukan zuenez, bere baitan egin zuen ezen ez zela hura ausartuko faltsuki zin egiten egiazko Gurutzearen aitzinean; galdatu zuen ekar ziezaioten berak zeukan arras eder bat, eta, biak bakarrik gelditu zirelarik, haren gainean zin eginarazi zion galdegiten zion guziari egiaz ihardetsiko ziola. Baina damak, heriotzak eragin lehen beldurrak jadaneko gainditurik, kuraia bildu zuen berriz eta deliberatu zuen hobe zuela, hil baino lehen, egia ez gordetzea, baina baita ez erratea maite zuen zaldunari kalte egiten ahal zion deus.
‎Orduan, hain bat batean eraman zuen gizona, non hark ez baitzuen astirik izan bertze armarik hartzeko, han berean zeukan sastakai bat baizik. Eta dukeak entzun zuelarik gizona bazetorrela berriz, hainbat maite zuen hura zekarkiola pentsatuz, erridauak eta begiak zabaldu zituen hain luzaz iguriki zuen ongi hura behatu eta errezibitzeko; baina, bere biziaren euskarri zatekeen dama ikusi orde, gainera heldu zitzaion heriotza ikusi zuen, hots, zaldunak zorrotik osoki kanpo zuen ezpata bat, zeinarekin jo baitzuen atorra has zetzan dukea; hark, armarik ez bazuen ere bihoztun, ohean jarri eta, gizonari gorputzetik helduz, erran zion:
‎Orain erran behar nizun. Ia Burgosen bertan daukagu muga. Badakit zure anaia Arlanzonen dagoela, baina muga hori Vivar iparraldean dago eta ez zenuke berarekin borrokatu behar izango.
‎Horregatik, hamahiru urteko Fernando Gaztelako konde izendatzea pentsatu behar zuen. Muniak berak zeukan hura erabakitzeko ahalmena eta azken hitza. Fernandorekin, Garcia infantearekin egina zuen bezala egin behar izango zuen.
‎Neure amak bere dauka kontatuta... Etze baten krida egoen (zegoen) bera, Gallartun.
‎Trankil, trankil!, etxera ailegatu eta berehalaxe ikusiko diagu zer duzuen hor! saiatu zen ama semeak lasaitzen, nahiz eta berak bazeukan bere susmoa.
‎Maika edo beste laguntzaile sozial bat pasatuko zen noizean behin eta Boni izeneko emakume bat agertuko zen egunero itzuli bat egiteko. Ez zen garbitzailea, guk egin behar baikenuen garbiketa, baina berak zeukan dirua erosketak egiteko eta segurtatzen zuen pisua bizitzeko moduan zegoela. Maika edo beste laguntzaile bat edozein momentutan ager zitezkeen, nahiz eta normalean astean bitan baino ez agertu.
‎Hura guztiaren protagonista Pera zen. Berak zeukan oiloari lepoa moztu zion matxetez. Botila batetik ura edo kolorerik gabeko isurkia ihinztatu zuen, putz eginez, ingurukoak bedeinkatuz.
2023
‎Horixe da nik zurekin nahi dudana, elkarrekin betirako bizitzea, gu bion artean bizitza proiektu bat eraikitzea. Zuk ere asmo bera daukazula uste dut, baina zure ahotik entzun nahi nuen.
‎Zalantzan jartzen zuen lankide askok hau Alexen lan maila ez zeukatenek, jakina, askoz beranduago jakingo nuenagatik, unean ez baitzidaten deus komentatzen. Baina justuak izatekotan, Alexen lan maila bera zeukaten beste ingeniari guztietatik batek ere ez zidala ez hitzik ezta begiradarik ere luzatzen, onartu zuten.
‎Adelek ez zuen Lararen alde hori ezagutzen. Adelek ezagutzen zuen Lara pertsona bero, maitagarri bat zen, ez bere aurrean zeukan izotz puska hura. Amarekin erabiltzen zuen destaina hura ez zion sekula inorekin erabiltzen ikusi, ezta destainaz tratatua izateko sobera arrazoi eman zizkion jendearekin ere.
‎Hala eta guztiz ere, Holokaustoan gertatua ikusita, zaila gertatzen zaie Luterotarrei Luteroren antisemitismoa onartzea. Luterok ez zuen beti jarrera bera eduki juduenganako. Gaztea zenean ez zen hain gogorra izan haren juduekiko jarrera; juduak kristautzen saiatu zen.
‎Jainkoak baldin bazekien Judasek saldu egingo zuela, Judasen traizioa ezinbestekoa izan zela eta ez zegoela bere esku modu batera edo bestera jokatzea; Jainkoaren borondatea zela gertatzen zen guztiaren kausa nagusia. Luterok zioen Eskritura guztiak bere alde zeuzkala (Luther, 1957; García Villoslada, 1973).
‎Poetaren izen bera zeukan aitonak: Virgilio.
‎Vincentek Sien ekin eta haren bi alabekin bizi zen eta Sien en ama ere tartean zebilen; Sien ekin zituen arazoak konpontzeko zailtasunak sortzen zituen haren amak. 1883ko maiatzaren 9 (284) Hagatik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion laguntzeko prest zegoela Rappard, baina oraindik ez zela etorri eta ez zuela dirurik bidali, baina hori normala zela, gaixo egon zelako; arreba ere gaixotasun berarekin eduki zuela, baina sendatua zela. Bere lagun emakumea ospitaletik ongi irten al zen galdetzen zion.
‎Nahikoa egina dut aurretik erridikulua, amaieran ere artaburuarena egiteko eta gainera dena odoletan uzteko, eta gainera, nork esaten dit niri nahikoa indar izango dudala halako ezpata bat tripetan sartzeko eta hesteak alde batetik bestera ebakitzeko? Kultura bakoitzak berea dauka. Utz itzazu japoniarrak beren gauzekin!
‎Ez al duzu ezagutzen? Oso leku ederra da, eta bertatik bertara daukazu. Berez, finka partikularra da, baina tira...
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
bera 53 (0,35)
Bera 2 (0,01)
Lehen forma
berak 17 (0,11)
bera 9 (0,06)
bere 6 (0,04)
berarekin 4 (0,03)
bertan 3 (0,02)
Berak 2 (0,01)
bere aurrean 2 (0,01)
bere mende 2 (0,01)
berean 2 (0,01)
Bere 1 (0,01)
bere alde 1 (0,01)
bere azpian 1 (0,01)
bere barrenean 1 (0,01)
berea 1 (0,01)
berekoa 1 (0,01)
beretzat 1 (0,01)
bertara 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia