Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 34

2008
‎Joan den urtarrilean onartu zuen Eusko Legebiltzarrak Merkataritza Ordutegien legea. Orain arte, 400 metro koadrotik gorako lokalek urtean zortzi igande eta jaiegunetan soilik irekitzeko aukera zuten, baina igande honetatik aurrera 150 metro koadrotik gorakoek ere baldintza berak bete dituzte. Horrez gain, astean gehienez ere 72 ordu eman ditzakete zabalik.
‎Makina akustikoa da, ez baitu bozgorailurik behar, eta hodi metaliko, soplete eta ontziek osatzen dute. Ordenagailu bidez kontrolatzen da; ur deposituak aldi berean bete eta hustean eta tenperatura ezberdinetan mantentzean datza, eta altzairuzko hodiak mugiarazten dituelarik, soinu uhinak sortzen dira.
‎Hiru eguneko negoziazioen ondotik, Musharrafi iazko urrian bere buruari agindutako horixe bera betetzeko eskatu dio koalizio gobernuak. Armadako buru zela presidente kargua eskuratu zuenean, konfiantza mozioa onartuko zuela ziurtatu zuen.
‎Lehen atalari dagokionez, hau da, legezko immigrazioa sustatzeari dagokionez, EBk bere gisa bete ez dituen lanpostuetan lan egin dezaketen atzerriko herritarrei bidea erraztea da Bruselak lortu nahi duena. Paperik gabeko etorkin ez kualifikatuentzat, berriz, etxeratze eta kanporatze neurriak bateratuko dituzte.
‎Halaber, ikasleak aitortzen badu gaizki jokatu duela, edo egindako kaltea konponduko duela, neurri zuzentzaileak eten, arindu edo barkatu egin ditzake ikastetxeko zuzendariak. Neurri zuzentzaileak etxean bertan betetzeko aukera ikusten du dekretuak, hartara familiak berak parte hartuko bailuke prozesuan.
2009
‎Oñatiarrak orkatiletako bat bihurritu du eta, aurrenekoz denboraldi honetan, ez da aterako hasierako hamaikakoan. Aurreko larunbatean Xerezen kontra zelai erdian aritu zen Añibarro, eta berak beteko du, ziurrenik, Urzelairen tokia defentsaren erdialdean. Lombraña, berriz, hamaikakora itzuliko da, txartel horien pilaketa tarteko zigortuta egon ondoren.
‎Urzelaik zigortutako Alaña ordezkatu zuen eta Tikok, punta erdian, lesionatuta dagoen Arruabarrena. Bere betean asmatu zuen Pousok. Izan ere, Athleticeko jokalari ohiak mugitu zuen taldea erasoan.
‎Jarraiko, Ekineko eta Batasuneko buruzagi izatea egotzita eskatua du Garzonek Salaberriaren aurkako euroagindua. Akusazio hori oinarri hartuta eskatu dio Frantziari bertan bete beharreko espetxe zigorra betetzen duenean Espainiako Poliziaren esku uzteko. Egozten zaizkionak gertatu ziren unean, Jarrai, Ekin eta Batasuna ez ziren legez kanpokoak, erantzun dio Parisko Auzitegiak.
‎Agindu horrek. Eusko Jaurlaritzak berak bete beharreko funtzioak udaletxeei agintzen dizkie?, EAJko legebiltzarkidearen iritziz, horien, baliabide eskasak kontuan hartu gabe?. Horregatik, arau berri hori zein legeren arabera egina dagoen galdetu du EAJk.
‎Ez da gauza bera erlojupeko bat jokatzea sailkapen nagusiaren lehian zaudenean, edo bestela. Bera bete betean ariko da, eta ni, berriz, ba, ez da atseden egun bat izango, baina indarrak hartzeko baliatuko dut.
‎Orain lanean ari diren ontzi horiekin batera beste lau euskal atunontzi itsasoratuko dira diru trukeko soldaduekin. Zortzi ontzi horiek baldintza bera betetzen dute: Euskal Herriko enpresenak izan arren, Seychelleetako bandera dute, eta, ondorioz, ez dute Espainiako Gobernuak zehaztutako baldintzak bete beharrik.
‎Azken urteotako joera kirasdunari jarraikiz, ziurrenera Le hérisson sasoiko ikusi behar duzun hori bihurtuko da. Estalki sasi intelektualaz mozorrotuta, oboe musika errepikakorraz aurkeztuta eta ume ikuspuntuak ematen duen arintasuna baliatuta, Les choristes edo Pijama marradunaz jantzitako mutikoa izenekoen funtzio bera bete nahi du film tranpati honek; kontzientziak lasaitu, sekula ez astindu.
‎Atzo, Eusko Legebiltzarrean Defentsoria kentzearen alde egin zuten alderdi politikoek eraginkortasun eza egotzi zioten erakundeari. Arartekoak ere adingabeen babes funtzioa betetzen duela gogorarazi zuten, eta egiteko hori bera betetzen duen beste erakunde bat ez dela beharrezkoa nabarmendu zuten.
2010
‎Laborarien iritziz, hori ez da laborarien arta duen erakunde baten jarduera, aitzinetik AHT xedea bultzatzen duen erakunde batena baizik. A autobidea zabaltzeko xedearekin, inkesta mota bera betetzeko eskatu ziguten laborariei, azpimarratu du Marie Christine Elizondok. AHT berriak kalte handiak eraginen lituzke, eta eskualdean laborariek ez lukete lurrik atzemanen bertze etxalde bat egin ahal izateko.
2011
‎Argentinako Memoriaren Artxibo Nazionala eta Holokaustoaren oroimenerako Jerusalemen dagoen Yad Vashem museoa, besteak beste.Espainiako Estatuan, berriz, Kataluniako Memorial Democratic da errepresioaren biktimen oroimenaren alde martxan dagoen gobernu erakunde bakarra. Badira memoria historikoaren berreskurapenaren alde lanean ari diren foro, elkarte eta behatokiak, baina ez dute funtzio bera betetzen. Esaterako, Salamancako Oroimen Historikoko Agirien Zentroak dokumentazioa biltzeko lanak egiten ditu, beste ezer baino gehiago.Lau Haizetara Gogoan, kritikoMemoria historikoaren inguruan lanean dabiltzan hogei elkarte eta 300 aditu biltzen ditu Lau Haizetara Gogoan plataformak, eta irmoa da Euskal Herrian memoriaren zentroa eraikitzeko aukeraren inguruan:
‎Gizartearen arau sozialetara guztiz emana dago lehena. Medikua da, maila onekoa, bere bunkerrean gotortuta bizi dena, zekena eta berekoia, edalontzia beti bere alde beteko duena.Haren ifrentzua da Juan anaia. Lotsagabe eta gizagaixoaren arteko muga lausoan, betiereko heldugabetasun batean bizi da, ameskeria ezinezkoari eta iraganeko kaseteei kateatuta.
2013
‎Ricardo Lopez. Bitxia bada ere, Riesgok min hartu zuen egun berean bete zituen madrildarrak 41 urte, abenduaren 30ean. Mutiloabeitiko taldean aritu da entrenatzen denboraldi honetan, Hirugarren Mailan, fitxarik gabe, zelaiko jokalari gisa.
2014
‎Bakarlari gisa kaleratu duen hamargarren diskoa da azkenengoa, eta harekin, bere «benetako egia» kontatu du, 60ko hamarkadaz idazten dena hark ezagututakoaren aldean «oso desberdina» iruditzen baitzaio. Bluesaren arima Diskoa kaleratu zuen urte berean bete zituen 50 urte The Animals taldeak. Orduko taldekideekin zituen harremanak, ordea, aspaldi galdu zituela esan izan du behin baino gehiagotan.
2015
‎Erabakiak orain arteko anbiguotasuna amaitzea du helburu. Afera horren inguruan, Auzitegi Konstituzionalak 2012an eman zuen bere iritzia, baina Goreneko eta Auzitegi Nazionaleko epaileek ez dute modu berean bete irizpidea.2006an Goreneko epaile batzuek tira egin zioten hari bati jarraituz, 2012an Auzitegi Konstituzionalak epai batean berretsi zuen polizia etxeko deklarazioak ezin zirela froga gisa erabili. Zehazki, ebatzi zuen polizien aurrean eginiko deklarazioek ez zutela froga baliorik ez baziren instrukzio epailearen aurrean berresten.
2016
‎«Zerbitzu bat eskaintzen ari zarenean, berdintasunez aritu behar duzu; hori adierazi genion Eusko Jaurlaritzari: turismo mota berriek besteon baldintza berak bete behar dituzte derrigortasunaren aldetik».Lege proiektuaren bestaldean daude Interneteko atarien bitartez beren etxebizitzak edo logelak eskaintzen dituzten erabiltzaileak. Eusko Legebiltzarrak legea onartuz gero, aurrerantzean beren ostatuak erregistratu dituzte Araba, Bizkai eta Gipuzkoako erabiltzaileek, Nafarroakoek, Lapurdikoek, Nafarroa Beherekoak eta Zuberoakoek egin behar duten moduan.Airbnb ren webgunean ohartarazpena ageri da:
2017
‎«Hura ez balego, urak hartuko luke hiria. Bada, jazarpen kasuetan funtzio bera betetzen du familiak». Sevillako (Espainia) Pablo Olabide unibertsitateko Psikologia katedraduna da; Donostian izan da, bullying ari buruz hitz egiten.Jazarpenaren aurkako prebentzioan, familiako kideen arteko komunikazioa oso garrantzitsua dela diozu.
2019
‎Geure identitatearen lekuko eta sustraien itsasgarriak. Eta artelanean bertan ere funtzio bera betetzen jarraitzen dutenak.
2020
‎«Joan zaitezte lasai Europatik, gero merkataritza akordioak egingo ditugu eta». Bistan da mezu horrek ez duela balio herrialde guztientzat, baina, badaezpada, tentazioak murriztu nahi ditu Bruselak, eta Londresi esan dio Europako arau berak bete dituela Europarekin merkataritza itun sakon bat nahi badu. Boris Johnsonen erantzuna:
‎Eta antzerkitik datozenek hori diote: antzerkian, antzerkiak berak betetzen duela eszena. Erretilu bat imajinatzeko, ez da bandeja bat agertu behar; nahikoa da pertsona bat, zerbitzari eran, eskua jasota agertzea.
‎Gure gobernu programa, hein handi batean, beteta dago, eta hartutako konpromiso gehienak beteta daude, edo betetze bidean; hori, gobernuaren menpe zeuden konpromisoen kasuan. Badago konpromisoen beste atal bat legebiltzarraren bidez egin behar zena, eta hor helburuak ez dira maila berean bete. Legebiltzarrean jarrera aldekorik ez badago, edo legeak egiteko bere funtzioari uko egiten badio, legebiltzarraren kontua da.
2021
‎Iberiar penintsulan hainbat esperientzia partekatu ondoren, Labrazan, Oionen, geratzea erabaki zuten eta haien ametsa bertan betetzea.
‎Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan interes orokorreko proiektuen figura ezbaian dagoen bitartean, Nafarroan aspalditik dago indarrean funtzio bera betetzen duen beste bat: UGEP, udalerriz gaindiko eragina duten planen figura juridikoa.
‎Senatariak aukeratzeko mekanismo hori 2005ean indargabetu zen, baina baziren funtzio bera betetzen zuten bertze mekanismo batzuk. Ondorioz, konstituzioa aldatzen ez den bitartean, daukagun egoerak —politika instituzionala ez da gai gizartean sorturiko eskaerak eraginkortasunez bideratzeko— berdin segituko du, eta horrek zera dakar, politika instituzionalak zilegitasuna galtzea.
2022
‎Baina xanpainari nola, horrela jaitsi zaio aparra, eta, orain, jaitsieratik sei puntura dago. Reala, aldiz, zintzo ari da berea betetzen, eta azkeneko bost partidetako multzoan, hiru irabazi ditu, bat berdindu eta beste bat galdu. Datuokin, ospakizunak ez lirateke aparte izan behar partida amaieran.
‎Ion Parot espetxetik irten zen urriaren 13an, 32 urte giltzapetuta igaro eta gero. Zigor bera bete zuen Jakes Esnalek, hura ere irailean kartzelatik irten baino lehen. Besteak beste, Foro Sozial Iraunkorrak erabakia txalotu zuen:
2023
‎Desadostasunak desadostasun, negoziazio mahaian parte hartzen duten sindikatu guztiek baldintza bera betetzeko eskatzen diote Ascobiri, zera: Bizkaiko eraikuntzaren sektoreko langileen soldatak KPIaren arabera igotzea.
‎Jumboren aurtengoa, ordea, errepikatzeko zaila da, urte berean Tourra eta Giroa irabazi duten ziklistak ere igo baitira podiumera. Emakumezkoetan berrikiago gertatu da talde berekoek betetzea podiuma, Giroan bi bider: 2021ean, Anna Van Der Breggen garaile eta SD Worxeko bi kide podiumean; eta 2014an, Marianne Vos garaile, eta Rabobankeko bi kide podiumean.
‎Eta guztien gainetik komunitate internazionala, beste aldera begira. Israelek ez du nazioarteko erresoluzio bat bera bete, eta zer gertatu zaio. Palestinarrek ez dute itxaropenik ere.
‎2006 urtetik Erandion (Bizkaia) udal musika eskolan behin behinean lanean aritu den behargin bat da, eta auzitara jo zuen ikusi zuenean lan deialdi publiko bat atera zela udal zerbitzuen eraikinetan atezain jarduteko zortzi lanposturekin, eta bigarren hizkuntza eskakizuna eskatu zitzaiela guztiei. Eskatu zuen postuetako bati bederen ez eskatzeko hizkuntza eskakizunik, hartara berak bete ahal izateko lanpostu hori. Arrazoi eman dio sententziak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia