2016
|
|
Helduden asteburu huntan ospatuko baita uztailaren 2tik 4ra Kaliforniako Chinon 2016ko NABO Biltzar Nagusia," Southern California Basque Club" (SCBC) euskal etxeak bere 70 urteurrenarekin batera antolaturik. Hunat ere Euskal Herriko eta Estatu Batuetako musikari eta kirolariak bilduko dira, tartean Jean Flesher eta
|
bere
banda, Klika, Chinoko Gauden Bat, San Frantziskoko Zazpiak Bat eko eta beste zenbait lekutako dantzariak, Bizkaiko Gatibu musika taldea, Besta Berri eginen da... tripota eta kirol lehiaketak, zozketak... eta ikusentzutekoa erakutsiko da SCBCeko 70 urteeri begiratzen eta urteetan ukan dituen ehundaka partzuer eta menbrueri eskerrak ematen. Astelehena 4th of July edo Uztailaren 4a delarik euskal ospakizunak Chinoko Centro Basco jatetxean bururatuko dira, elkartasunezko gosari eta bazkariarekin, musikariak eta pilotariak ere hor, euskal usadiozko manera goxoan.
|
|
Elkartearen urteko diru sarrerarik handiena den huntan euskal klubeko sukaldari taldeak John Cendagorta eta Jean Flesher buru prestatuko du euskal moldeko afaria (porrusalda, entsalada nahasia, oilaskoa eta haragi errea, deserta, arnoa eta ogia barne, 25 dolar, helduek, 12, haurrek) eta afaldu bitartean eta ondotik ‘Utah ko Triskalariak’ dantza taldeko kideak arizanen dira dantzari, zuzeneko musikarekin. Gaua bururatzeko, Jean Flesher ek eta
|
bere
bandak joko dute (Jeanen seme Jean Jules panderoan laguntzaile). Ekitaldia arratsaldeko 6: 30etarik 11k arte luzatuko da, eta Utah Basque Club eko kideen talde lanari esker obratuko da beste urte batez.
|
2018
|
|
Elkoko ekitaldiak helduden aste osoan, urtarrilaren 29tik otsailaren 3raino luzatuko dira. Bertsulariekin batera, programaren euskal zatian parte izanen dira baita ere Jean Flesher eta Amerikanuak bandaren emanaldi eta lantegiak, Mercedes Mendive eta Melodikoa
|
bere
bandaren emanaldi eta lantegiak, eta David Romtvedt eta bere alaba Catlin Romtvedt enak (hiru taldeek dituzte Estatu Batuetan ekoitzi CDak euskal musikaz). Pandero tailerrak eta euskal sukaldaritza tailerrak, artzainen ogia egitekoak eta beste lantegi osatzaile batzuk ere emanen dira, hitzaldi eta mahai inguruekin batera.
|
|
Bazkariak eta dantzaldiak ere izanen dira, meza, korala, klika eta etxeko dantzariekin. Jendeak dantzatzeko musika, Jean Flesher eta Amerikanuak
|
bere
bandak joko dute. Asteburu berean, bilkura eginen dute Euskal Etxean NABOk; eta, Eusko Jaurlaritza antolatzaile, Ipar Ameriketako euskal etxeek, AEB, Kanada, Mexiko eta St Pierre eta Miqueloneko euskal elkarteen ordezkariekin.
|
|
Eta Nevadan, euskaldunak arrantxu eta landa gizon emazteak direlarik, aurtengo edizioko gonbidatu bereziak ziren. Euskal amerikarren artean, hor ziren Jean Flesher eta Amerikanuak banda, Mercedes Mendive eta Melodikoa banda, David eta Caitlin Romtvedt, Anamari (Sarratea) Lopategui eta
|
bere
banda; Elko inguruko Ardi Baltza eta Ariñak dantza taldeak; tailerrak eman dituzte Jean Flesherrek (sukaldaritza), Jean Jules Flesher, Mikel Lopategui eta John Ysursak (panderoa), Zach Arbillaga, Jess Lopategui, Choch Zaga and Ramon Zugazagak (ogia egitea); Asier Garciak (sukaldaritza); Bob Echeverriak (makilagintza): Zoe Bray margolari arizan da...
|
2021
|
|
Jotzen ibili berria da Elkon, baina ez da gelditzen, ezteietan eta bestelako euskal elgarretaratzeetan ere jotzen baitu. Elkon ezin ahantzi Mercedes Mendive akordeon jotzailea, musikagile ere dena eta
|
bere
banda ere baduena, Melodikoa, euskal bestetan dantza eragile ederra bera ere.
|
|
Larunbat huntan, urriaren 9an, RocKlin eko" Iparreko Ibarra" euskal etxeak bere urteroko piknik besta eginen du," Berriz elgarrekin" izenpean, uros piknik presentziala berreskuratzeagatik. Egun osoan, mus txapelketa, bazkaria, txinga saioa, dantza emanaldiak... eta musika eta bala Jean Flesher eta
|
bere
bandak ezarririk. Xehetasunak, Rocklinbasqueclub.com.
|