2011
|
|
haragi puska hura, bai, gero eta biribilagoa, bere gorputzaren ardatz eta erdigune bilakatu zena deblauki? bere ilusioen,
|
bere
atsekabeen eta bere guztiaren iturri.
|
2012
|
|
Inoiz ez zen izan madame Bovary denboraldi hartan bezain ederra; bozkariotik, gogo berotik, arrakastatik sortzen den, eta inguruabarrekin tenperamentuaren harmonia besterik ez den definiezineko edertasun hori zeukan. Bere apeta,
|
bere
atsekabe, plazeraren esperientzia eta bere ilusio betiere gazteek, loreei gorotzak, euriak, haizeek eta eguzkiak egiten dieten bezala, garatua zuten gradazioz, eta azkenean ere bere naturaren osotasunean zabaltzen ari zen. Bere betazalek propio dolatuak ziruditen bere begirada luze amurusentzako, non betseina galtzen baitzen, anartean hats bortitz batek bere sudur hegal meheak zabaldu eta argitara ilexka beltz apur batek iluntzen zuen bere ezpainen hegi haragitsua altxatzen ziola.
|
|
Oin hotsak kalte egiten zion; alde egin behar; bakardadea gorrotagarri bilakatzen zitzaion; bere albora itzuli behar, hiltzen ikustearren, noski. Arratsean, Charles etxeratzen zenean, emazteak maindireen azpitik bere beso luze meheak ateratzen zituen eta lepoaren inguruan pasatzen zizkion, eta, ohearen ertzean eserarazi ondoren,
|
bere
atsekabeez mintzatzen hasten zitzaion: ahazturik zeukala, beste norbait maite zuela!
|
|
Beraz, haren gain irauli zuen
|
bere
atsekabeetatik sortzen zen gorroto oparoa, eta murrizteko ahalegin bakoitzak ez zuen balio izaten ugaltzeko baino; zeren alferrikako neke hau beste etsipen arrazoiei gaineratzen baitzitzaien eta are gehiago bultzatzen zuen elkarren arteko aldentze hau. Bere eztitasunak berak, asaldazioak eragiten zizkion.
|
2013
|
|
Aita oraintxe joango da Londresera Forster koronelarekin, ea Lydia aurkitzen duten. Zein asmo duen ez dakit, horretaz ziur naiz; baina
|
bere
atsekabe ikaragarriak ez dio utziko inongo neurririk hartzen modurik onenean eta seguruenean, eta Forster koronelak Brightonen izan behar du bihar iluntzean berriro. Tentu gaizto honetan, osabaren laguntza eta aholkuak den dena izango lirateke guretzat; berehala ulertuko du zer nabilen pasatzen, eta sendo nago bere ontasunean.
|
2014
|
|
Ivan Ogareffek kanpamentu tatariarrera ekarritako gatibu talde handian bazen andre zahar bat
|
bere
atsekabeko lagunen artetik bereiz irudi zuena bere goibeltasun isilarengatik. Ez kexarik ez aienerik ez zen irteten haren ezpainetatik.
|
2016
|
|
–Aitortu beharra dut, esan nuen?: halako aztura arrunta, eta hiru urtean behin besterik ez bada ere, dieta eskasarekin batera, gauza hutsala da; eta benetan tamalgarria da, horiek munduan lan gutxi eginez lor badaitezke ere, nola zure ordenak nahiago dituen erdietsi herren, itsu, adineko eta gaixoen diru ondasunak eskuratuz; preso dagoena ere, gatibutasuna igarotzen baitu
|
bere
atsekabeen egunak behin eta berriz kontatzen, ondasun horietatik dagokion zatiaren irrikaz dago; eta baldin Mesedetako ordenakoa izan bazina, San Frantziskorenekoa izan ordez, naizen bezain behartsua naizela, jarraitu nuen nire maleta seinalatuz?, bozkario handiarekin irekiko nizukeen dohakabeak berrerosteko.
|
2018
|
|
Lord jauna zer jaun mota zen ez jakiteak baizik ez dezake azaldu halakorik adieraztea. Lord Darlingtonek ezinikusia zion antisemitismoari; behin baino gehiagotan entzun nion
|
bere
atsekabea agertzen iritzi antisemiten aurrean. Halaber, erabat funtsik gabea da esatea lord jaunak ez zuela inoiz onartu etxean judurik edo ez zuela zerbitzari judurik enplegatu; salbuespentzat har liteke, beharbada, hogeita hamarreko urteetan gertaturiko pasadizo txiki bat, zeina osotara neurriz gain hauspotu baita.
|
2022
|
|
Toña? –defendatu du bere burua gizonak,
|
bere
atsekabezko begiradarekin bat ez datorren mespretxuzko muzin batez– Sorgin hutsak dira... Sorgin alu halakoak!
|
|
Gurdia pauso batzuk harago eraman, makurtu eta
|
bere
atsekabean murgildu zen Iona. Pertsonengana jotzea alferrikakotzat zuen honezkero; bost minutu igarotzerako gorputza zuzendu, min ikaragarria sentitu balu bezala burua astindu, eta uhalei tira egin zien.
|