Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 133

2003
‎Azken aldian, senarrak etxetik kanpo egunak egiten zituelako edo, gizonezkoen bisitarik ere izaten omen zuen emakumeak etxean, eta horietan egongelan ikusten omen zuten berandu arte hizketan. Auzokoek ez dakite, noski, adiskide soilak ala maitaleak ziren, etxeko egongelan hizketan berandu arte egon eta batzuetan lotara ere etxean geratzen zirela bakarrik, eta hori ere segurantzarik gabe, hasieran gizon guztiak isilka sartzen baitira maitale berrien etxeetan eta modu berean alde egiten baitute, oinutsik eta zaratarik gabe. ez dute txirrinik jotzen, ez aterik kolpatzen, ozta ozta ukitzen dute behatz koskoekin atea, baldin aurreikuspen guztien kontra senarrak zabaltzen badu desenkusaren bat aipatu ahal izateko, eta modu berean ateratzen dira goizeko ordu txikietan, zaratarik gabe, atalburuan musu presakor bat eman ondoren; hurrengo hitzordura arte indarrak pilatzeko balioko dien musu labur baina indartsua etenik sartuko da gizonezkoa igogailuan (jaisgailu izango da ordu horietan) eta geratuko zaio emakumea begira, itxoiten geratzen diren emakumeek duten otzantasunarekin, esku bat ateko sarrailan eta bestea paparrean, bularrak doi doi estaltzen dizkion bataren solapak bilduz.
‎Neureaz hitz egin gabe despeditu ginen, bada. Berak alde egin zuen, dudarik gabe etsaien aldean kokatuko zuen pertsona bat zeinen hurbil eduki zuen jakiteke. Eta, batez ere, oraindik ere bereizten gaituen gatazkaren errealitatea esplikatzeko alde honetatik ematen ahal geniona ezagutu gabe.
2005
‎Ordurako, jatetxean euren artean ingelesez hitz egiten zuen bikotea eta bera baino ez zeuden. Itziar joana zen, eta kontua eraman zionean Aratzi ere bertatik alde egiteko esan nion.
‎Ura baino ez zen entzuten manpara ostean, eta bertatik alde eginda egongelara itzuli nintzen umore txarrez. Beste whiski bat atera nion neure buruari eta berriro ahotsa igo telebistari.
‎Ez zuen ezer esan. Burua mugitu zuen ezkerretik eskumara eta eskumatik ezkerrera, indartsu; mahai gaineko giltzak, etxe zuriko atea irekitzen zutenak, eskuan hartu eta bertatik alde egin zuen azkar, atzera ezertarako begiratu gabe. Beste kopa bat eskatu eta ardoaren zaporea astiro dastatu nuen:
‎Begira gelditu zitzaion, gero txandala eta zapatilak begiratzeko jaitsi zituen begiak, eta ondoren, hitzik esan gabe, bertatik alde egin zuen.
‎Eta labanaren tipoak, hasieran arrastaka eta gero zutik, jatetxea bistatik ezertarako galdu gabe, bertatik alde egin zuen, ahal izan zuen era azkarrenean. Urrutiago Samuel behar zuena ikus zitekeen, bere lagunari lasterka aurreratzen.
‎Monikak bertatik alde egiterakoan, ama niregana zuzendu zen.
‎Gurasoak behingoz joatea lortu nuenean sukaldera sartu, arropak aldatu eta bertatik alde egin nuen nik ere.
2006
‎–Dirua hartuta, nork bere aldetik alde egin zuen. Deabru naziak kamioia eraman zuen.
2008
‎Eta ez niri hitz egin sekula santan! , eta, Reginari bizkarra emanda, bertatik alde egin zuen.
‎Gogoratu egin baitzenuke hori, don Justorekin konfesatuko bazara ere?! , eta, hatza desarmatu eta bira egiten zuela, Ernestinari bizkar eman eta bertatik alde egin zuen.
‎santu haien irudiak eta irudien artean irudikatzen zituèn elkarrizketa zentzugabeak oztopo gertatuko balitzaizkio bezala, bere Jainkoaganako bidean; egia zen Ernestinak arazo hura gainditutzat edo ia gainditutzat zuela, halakoa izan baitzen hilabete luzeetako lanaren eta diziplinaren fruitua, frai Millanen aholkuak, teknika psikologikotik asko zutenak, jakintza adar hartarako zaletasun berezia zuen?, hitzez hitz bete izanaren ondorioz, baina egia zen, halaber, bigarren planoan ezkutatzea lortu zuèn errealitateak berriro egin zuela lehen planora, amets lizun bat bitarteko, gainera!?, inoiz baino indar handiagoarekin. ...aitzezakeen bermeko irtenbidea; halako zerbait bururatu ote zitzaion frai Millani??, bestela ez baitago azaltzerik nola honek zaku bat eskuratu, kaperarantz abiatu, mojak erretiratuak zeuden, bezperak kantatuta gero?, atea ireki, san Mamertoren irudia zakuan sartu, zurezko irudi mugikor bat zen, metro batekoa, frai Millani erori egin zitzaiona, urduri zegoelako, apika, hura maniobratzerakoan?, eta bertatik alde egin zuen isil gordean, lapur bat balitz bezala.
‎nahi duzuna egin dezakezu hemen? nolanahi ibil zaitezke, bai, iluntasunaren erresuman, baina bertatik alde egin gabe: zenuke, gainera, ihes egin, eraztunak salatuko baitzintuzke.
‎–Jim, esan zidan Silverrek bakarrik geratu ginenean?, nik bizia salbatu banian, orain hik salbatu duk nirea, eta ez diat hori ahaztuko. Ikusi diat sendagilea hiri keinuak egiten berarekin alde egiteko, begi ertzaz ikusi ere; eta hi, berriz, ezetz esaten ikusi haut, entzun izan banu bezain garbi. Hori tanto bat duk hire alde, Jim.
‎Zer arraio inporta zitzaion berari atzerritarrek gidaliburuetan irakurri eta euren artean komentatzen zuten zabor hura guztia? Berak, ikuspegiari barik, turistei so egitea zuen gogoko, tinko so egin ere, berarengandik alde egitea lortzen zuen arte. Atsegin zuen jendea kikildu eta uxatzeko gaitasun hura, barregarria iruditzen zitzaion.
‎Gogoratu egin baitzenuke hori, don Justorekin konfesatuko bazara ere...! –eta, hatza desarmatu eta bira egiten zuela, Ernestinari bizkar eman eta bertatik alde egin zuen.
‎Aldi berean, frai Millanek garbi ikusten zuen –garbi ikus zezakeen, behin eta berriz gertatuaren konstatazio hutsa zèn heinean– santuen irudi haiek gertatu izan zitzaizkiola Ernestinari arazo iturri, batean san Mamerto, hurrengoan san Bruno eta santa Zezilia, eta hurrengoan guztiak... santu haien irudiak eta irudien artean irudikatzen zituèn elkarrizketa zentzugabeak oztopo gertatuko balitzaizkio bezala, bere Jainkoaganako bidean; egia zen Ernestinak arazo hura gainditutzat edo ia gainditutzat zuela, halakoa izan baitzen hilabete luzeetako lanaren eta diziplinaren fruitua, frai Millanen aholkuak, teknika psikologikotik asko zutenak –jakintza adar hartarako zaletasun berezia zuen–, hitzez hitz bete izanaren ondorioz, baina egia zen, halaber, bigarren planoan ezkutatzea lortu zuèn errealitateak berriro egin zuela lehen planora –amets lizun bat bitarteko, gainera! –, inoiz baino indar handiagoarekin. ...tenbidea; halako zerbait bururatu ote zitzaion frai Millani...?, bestela ez baitago azaltzerik nola honek zaku bat eskuratu, kaperarantz abiatu –mojak erretiratuak zeuden, bezperak kantatuta gero–, atea ireki, san Mamertoren irudia zakuan sartu –zurezko irudi mugikor bat zen, metro batekoa, frai Millani erori egin zitzaiona, urduri zegoelako, apika, hura maniobratzerakoan–, eta bertatik alde egin zuen isil gordean, lapur bat balitz bezala.
‎Eta ez niri hitz egin sekula santan! –eta, Reginari bizkarra emanda, bertatik alde egin zuen.
‎Hori bai, zuk zeure oparia jaso duzu, eta nik neure baldintzak jarriko dizkizut, ordainean: nahi duzuna egin dezakezu hemen... nolanahi ibil zaitezke, bai, iluntasunaren erresuman, baina bertatik alde egin gabe: zenuke, gainera, ihes egin, eraztunak salatuko baitzintuzke.
2009
‎1937ko maiatzaren hamaikan, Bizkargiko tontorrak defenditzen zituzten gudariak bertatik alde egitera behartu zituztenean, bizirik jarraitzen zutenak mendian behera abiatu ziren. Tontorren eta Zornotzako herriaren arteko erdibidean gelditu eta batu egin ziren.
‎Etxean utzi nuenean ez nuen igo nahi izan. Atariko telefonotik nekatuegi nengoela esan eta etxera joango nintzela esanez bertatik alde egin nuen.
‎Arazo nahiko zituen polizia alu haren susmoak jasatearekin, Anaren... ateraldiez kezkatzeko. Azken batean, berak alde egin zuen, ezta. Berriz ere berekoi eta putakume sentitu zen hain bihozgabea izateagatik.
‎Zerbitzu premian!? , zaintzaileak bazkalduta zeuden ordurako, eta abokatuaren iloba bertatik alde egina?, Nikolairi begia argitu, eta honela mintzatu zitzaion Grigoriri:
‎lekuan zeudèn piezak lekutik erauzi eta lekuz kanpo uzteko, oreka gutxieneko baten jabe zena desorekaren ur arreetan murgilaraziz: hobe zuen, bai, bihotzaren lur mugikorretan sartu baino lehen bertatik alde egitea, lurrak irentsia bukatu nahi ez bazuen bederen; bazuen, gainera, nora erretiratu, xakearen piezak maisuki mugitzen zituenean sentitzen baitzen nor: alfila 4Dra, xake erregeari?
‎Izeba Ernestinak, zegoèn tokian lauzpabost segundotan itxaron ondoren, halakoetan, Reginak ohi zuen ez bezala, atearen bestaldean gelditzen zen, barrukoarekin hitz bat edo beste eginez, bai, baina ateko kirtenari eragin gabe, hurkoaren espazioa errespetatuz betiere?, bertatik alde egin zuen.
‎Izeba Ernestinak, zegoèn tokian lauzpabost segundotan itxaron ondoren –halakoetan, Reginak ohi zuen ez bezala, atearen bestaldean gelditzen zen, barrukoarekin hitz bat edo beste eginez, bai, baina ateko kirtenari eragin gabe, hurkoaren espazioa errespetatuz betiere–, bertatik alde egin zuen.
‎zerbait helezina, ezin irudika zitekeena, inola ere, irudi antropomorfiko baten bidez; atsegin zuen matematika –nola gozatzen zuen logika matematikoaren zehaztasunarekin, pieza bakoitza bere lekuan, bizitzan ez bezala! – eta atsegin zuen xakea, logikaren mugimendua eta mugimenduaren logika batzen zituen jokoa zen neurrian; arrazoiaren mundu haren kontrastean, baina, bihotzarenak bihotza zuen zentro, orain erritmikoki orain arritmikoki mugi zitekeena, deserosotasuna eta ezegonkortasuna noiznahi sortuz, aski baitzuen bihotzak, antza, azkartze edo moteltze ezohiko bat –desfase soil bat, beraz– lekuan zeudèn piezak lekutik erauzi eta lekuz kanpo uzteko, oreka gutxieneko baten jabe zena desorekaren ur arreetan murgilaraziz: hobe zuen, bai, bihotzaren lur mugikorretan sartu baino lehen bertatik alde egitea, lurrak irentsia bukatu nahi ez bazuen bederen; bazuen, gainera, nora erretiratu, xakearen piezak maisuki mugitzen zituenean sentitzen baitzen nor: alfila 4Dra, xake erregeari... zaldia 5Ara, xake berriro... dorrea 7Zra, xake mate.
2010
‎eta maila guztien gaineko maila beretzat harturik. Une hartan, baina, alderantziz gertatu zen, aitak ez baitzigun egongelatik alde egin genezan agindu; aldiz, berak alde egin zuen bere borondatez, etxeko jauna zen neurrian, aitak etxeko harri guztiak zituen, baina ez zen giltzarriaren jabe, antza?, jarrera harekin beste zerbait ere esan nahi baligu bezala: –Orbetarren arraza galdu da, bai, maila batean, baina ez da betiko galduko, Teofilo Maria eta biok horretarako baikaude, harrizko zutabe batzuk eginik, bigunkeria eta samurkeria guztietatik urrun?.
‎Niri oso ideia ona iruditzen zait?;. Domingorena edo Gabinorena??? esan zenuen zuk, Damaso, beste barre uholde bati ekiteko prest; eta ni hain zapuztuta sentitu nintzen, non bertatik alde egin bainuen, haserre bezain burumakur; eta gelan bakartu, eta zuen mespretxuak eragindako mingostasuna irentsi nuen, harik eta, handik gutxira, Maria Bibiana etorri zitzaidan arte, kontsolatzera: –Konbentzitu ditut, Gabino.
‎" Bada, ez dakit zergatik egiten duzuen barre. Niri oso ideia ona iruditzen zait";" Domingorena edo Gabinorena...?" esan zenuen zuk, Damaso, beste barre uholde bati ekiteko prest; eta ni hain zapuztuta sentitu nintzen, non bertatik alde egin bainuen, haserre bezain burumakur; eta gelan bakartu, eta zuen mespretxuak eragindako mingostasuna irentsi nuen, harik eta, handik gutxira, Maria Bibiana etorri zitzaidan arte, kontsolatzera: " Konbentzitu ditut, Gabino.
‎Aita, izan ere, beti izan zen etxeko aginpidea, etxekooi tokia eta maila esleitzen zizkiguna, toki guztien gaineko tokia —piramidearen erpin mugigaitza— eta maila guztien gaineko maila beretzat harturik. Une hartan, baina, alderantziz gertatu zen, aitak ez baitzigun egongelatik alde egin genezan agindu; aldiz, berak alde egin zuen bere borondatez —etxeko jauna zen neurrian, aitak etxeko harri guztiak zituen, baina ez zen giltzarriaren jabe, antza—, jarrera harekin beste zerbait ere esan nahi baligu bezala: " Orbetarren arraza galdu da, bai, maila batean, baina ez da betiko galduko, Teofilo Maria eta biok horretarako baikaude, harrizko zutabe batzuk eginik, bigunkeria eta samurkeria guztietatik urrun".
2011
‎Batzuetan Fredi etxera joaten zitzaion eta Anerekin hizketan egoten zen pare bat orduz; gero, betiere afariaren ordua baino lehen, bertatik alde egiten zuen.
‎Ni nintzen susmagarrietako bat, nola begiratu zidaten, zenbat erruki zegoen neskatoari begiratu ziotenean eta nolako gorrotoa niregana begiratzean. Nola geratu zitzaizkidan begira intermitentea kendu eta bertatik alde egin nuen arte.
‎–benetan haserretua zirudien; Tuercasek keinu zakar batean billetea hartu zuen, patrikan sartu eta autotik atera zen. Atarira ailegatu baino lehen autoak bertatik alde egin zuen azkar. Neumatikoek erre usaina utzi zuten kale guztian, eta bizilagun batzuk leihoetara atera ziren zarataren zergatia jakin nahian.
‎Handik ordu laurdenera etxetik atera eta etxe aurrean Ane besarkatu zuen estu. Furgonetan sartu eta bertatik alde egin zuen, ez zen gehiago herritik agertu.
‎Semearena gertatu zenean pentsatu zuen zergatik ez ote zuten alde egin neskatoa desagertu eta polizia bila joan zitzaionean. Berak alde egitea nahi zuen, ez gertu, 500 kilometrora gutxienez, horrela bizitza berri bat hasteko aukera izan zezaten, baina emazteak ezetz esan zion. Errugabea zela eta berak eta umeak barkatu bazioten ez zuela zertan alde egin.
‎Atsegin hartzen zuen ni iraintzen eta umiliatzen. Egia erran, poztu egin nintzen berak alde egin zuenean. Baina ezin dut bakardea eraman.
2012
‎Itziarrek begirada apartatu nahi izan zuen, baina ezin zuen, begiradari eutsi zion. Ainhoak une batez baino ez zuen begiratu; gero, erosketak poltsetan sartzen jarraitu, dena bilduta izan zuenean txartelarekin ordaindu, eta bertatik alde egin zuen, atzera begiratu gabe.
‎Lepoko zapi bat gertatu omen zitzaion bereziki nabarmena. Bikoteak alde egin eta handik gutxira, gizatxar batzuk azaldu omen ziren, lainezaz beteta; jan eta edan ondoren, ordaindu gabe, gizonaren eta neskaren bide beretik alde egin omen zuten, ilunabarrean itzuli ziren ostatura, eta atzera gurutzatu zuten ibaia, ikaragarrizko presaz nonbait.
‎»Baina zein da zehatz mehatz Madame Deluc en aitorpena?: . Gizatxar talde bat azaldu zen, lainezaz betea; ordaindu gabe jan eta edan ondoren, gizonaren eta neskaren bide beretik alde egin zuten, ilunabarrean itzuli ziren ostatura, eta atzera gurutzatu zuten ibaia, ikaragarrizko presaz nonbait?.
‎Garai zaharreko harremanen izenean maitasun adierazpenak egin ondoren, ez egin zalantzarik, nire lursailez eta auzoaz galdegin nion. Agureak esan zidan ia bederatzi urte zirela ez zela Brasilen izan, baina ziur esan zezakeela, berak alde egin zuenean, nire auzoa bizirik zegoela; aldiz, nire zatiaren ardura hartu zuten ordezkariak biak hil zirela. Baina hala ere, uste zuela nire lursailen etekinen kontu zehatza emango zidatela; izan ere, itsasontzia hondoratu eta itotzat jo nindutenean, han utzi nituen ordezkariek niri zegozkidan lursailen etekinen berri eman zioten fiskalaren diruzainari, eta, baldin eta ni eskatzera joaten ez banintzaion, heren bat erregearentzat bereizi zuen, eta beste bi herenak San Agustinen komentuarentzat, behartsuen premietan erabiltzeko eta indiarrak fede katolikora bihurrarazteko.
‎Ohiko agurrak egin ondoren, Jaun haren aurpegia kezkaz betea zegoela ohartu, eta, haren zergatiaz galdetzean, eroapenez entzuteko erregutu zidan nire ohorearekin eta biziarekin zerikusi handia zuen zerbait. Gutxi gorabehera, hauxe esan zidan hark, oharrak hartu bainituen berak alde egin eta berehala.
‎Zola, bere oinen pean, uhin bat baino begatsagoa zen, eta ildoak egundoko olatu arreak iruditu zitzaizkion, zapartaka. Bere buruan zegoen oroitarrastorik, ideiarik orok aldi berean alde egiten zion, jauzi bat beraz, su festa bateko mila puskaren gisa. Ikusi zuen bere aita, Lheureuxen kabineta, beren gela han nonbait, beste paisaia bat.
2013
‎Terrazak, bestalde, ez zuen hari musikalik. Behin La oreja de Van Gogh jarri zuten elkarrekin zeuden taberna batean, eta bertatik alde egin beharra izan zuten. Aratzek ez zuen pop mota hori asko estimatzen.
‎–astiro trapua utzi eta Martin zegoen barra aldera hurbilduz zihoan?. Edanda bazaude, hobe izango duzu bertatik alde egitea.
‎Behin hondartzara joan zen; goizetik joan arren, jende asko zegoela iruditu zitzaion. Bainu bat itsasoan hartu eta, bainujantzia lehortuta izan zuenean, bertatik alde egin zuen. Lanik gabeko hirugarren egunean, egunkariak irakurtzen hasi zen berriro; entretenitu egiten zuten, denbora eramangarriagoa egiten laguntzen zioten.
‎arratsalde bateko hondar orduan iritsi ziren, gazteluko soldaduen oihu eta biben artean. Ezlegezko oinordekoaren tropek, baina, berri gaiztoaren jakitun, beren eremu hura minaz josi eta bertatik alde egin zuten, gauak babestuta. Biharamun goizean gazteluko gizonek erasoa jo, eta, ikusirik erantzunik ez zutela, aitzina egin zuten, hain fortuna gaiztoarekin, non zazpi soldaduk minak zapaldu, lehertu eta leherketek soldaduen gorputzak lehertarazi baitzituzten.
‎Bestela? , eta eskua ukabil bihurtu, hiruzpalau segundoren buruan jiratu, eta bertatik alde egin zuen Carmelok.
‎haiek –laurehun bat gizon, ongi armatuak– arratsalde bateko hondar orduan iritsi ziren, gazteluko soldaduen oihu eta biben artean. Ezlegezko oinordekoaren tropek, baina, berri gaiztoaren jakitun, beren eremu hura minaz josi eta bertatik alde egin zuten, gauak babestuta. Biharamun goizean gazteluko gizonek erasoa jo, eta, ikusirik erantzunik ez zutela, aitzina egin zuten, hain fortuna gaiztoarekin, non zazpi soldaduk minak zapaldu, lehertu eta leherketek soldaduen gorputzak lehertarazi baitzituzten.
‎Bestela... –eta eskua ukabil bihurtu, hiruzpalau segundoren buruan jiratu, eta bertatik alde egin zuen Carmelok.
2014
‎(Hain zuzen ere nik Madrilen egiten nuen gisan, bertara alde egin nuenean maite nintzakeen eta ondorioz oztopo bilaka zitekeen giza aingurarik gabe patxadaz gorrotatzera neure burua, justu Gasteizera itzuli, Z ezagutu eta harrigarriki guztiari buelta ematea (ustez) lortu baino zenbait hilabete lehenago).
‎Ez zuela gehiago aguantatzen. Eta berarekin alde egiteko eskatu zidan.
‎Lehenengoan, adibidez, Martin izugarri ondo portatu zen, adeitsua izan zen harekin; guk harrituta begiratzen genion, eta gero, amonari agur esan ondoren, galdera piloa egin zigun, eta guk pazientziaz eta gogo onez erantzun genizkion gehienak, gauzak ahalik eta modu zehatzenean azalduz. Baina onartzen dut egoerak deserosoa izan behar zuela Martinen adineko mutiko batentzat, eta hurrengo bisitaldietan geroz eta besteratuago sumatu genuen, bertatik alde egiteko gogoari ezin eutsirik: ez da atsegina konturatzea amonak ez zaituela ezagutzen, batzuetan, edo haren bat bateko haserre eztandetako baten lekuko izatea; oraindik gogoan dut Martin gaixoak jarri zuen aurpegia, berak eramaniko trufa kaxa leihotik behera bota zuenean amonak.
‎Neska kale sorginduetatik ibilia zen, musika probokatzailearen gisako gauzak egiten. Berarekin alde eginak ziren gertakari misteriotsu guztiak, itxaropen gozo eta bizi guztiak, eta berriz berarekin itzuliak ziren orain.
‎Ikusi bezain azkar ulertu nuen guztia, baita anaiarena ere. Mahaitik altxatu eta bertatik alde egin nuen, Aratzek eta musika ona gorrotatzen zuen mutilak ni ikusi baino lehen. Etxerako bidea hartu nuen, baina bidean pare bat whiski irentsi nituen, lasaitu nahian; hala ere, banekien ez nuela begirik itxiko gau osoan.
Bertatik alde egin behar nuen, arriskuan nengoen. Norbaitek zaratak entzun eta polizia deitu zezakeen, hori neukan buruan.
‎Bezero bakarra nintzen, krisiaren eragina seguruenik. Zerbezaren erdia trago bakarrez irentsi eta bertatik alde egin nuen.
‎Putakume bat zela esan zion behin eta berriro anaiak, larrutik ordainduko zuela eta oraingoan ez zuela bizirik utziko. Oliveirak, eskopeta ezertarako jaitsi gabe, ez zekiela zertaz ari zen erantzun zion, ertzaintza berehala agertuko zela eta hobe zuela bertatik alde egitea. Hiru metro eskas zeuden bien artean, baina hala ere oihuka hitz egiten zuten biek.
‎Zubia ikusi eta haren ondoko eserlekura zuzendu zen. Aurrean gelditu zen; jonkia madarikazioka bere aurretik pasatu zenean, itxaron egin zuen, eta, Euskalduna jauregiaren norabidea hartzen zuela baieztatu ostean, motxila eserlekuan utzi eta bertatik alde egin zuen anaiak. Joanekoa bezain azkarra izan zen bueltako bidea anaiarentzat.
2015
‎Zernahi. Mutu egon ginen tarte batez, eta bertatik alde egiteko imintzioa egin genuenean, beste zarata mutu bat entzun genuen, apur bat luzeagoa, hildakoak lurrazpiko hilkutxa harramazkatu balu bezala. Azkazalekin ari da egurra urratzen esan zidan lankideak aztoratuta.
‎Hala ere, agerikoa zenez, ezin gogoratu zitekeen nire aurpegiaz. Une horretan bertan, jiratu eta etorritako bide beretik alde egitea iruditu zitzaidan irtenbiderik duinena. Lehen urrats artega eman bezain laster, ordea, besotik estu heldu zidan libre zeukan eskuarekin, eta aurpegiaren aurre aurrean paratu zidan orkidea.
‎Drogekin zebilela jakin zuenetik oso gaizki eraman zuen aitak egoera. Erregutu egiten zion utz zezala, belauniko ere jarri zitzaion, negarrez, baina, horrelakoetan, Ibonek barre egin eta bertatik alde egiten zuen.
‎Josek baietz egin zuen buruarekin birritan, indarrik gabe, eta bertatik alde egin zuen Nagoreren begirada saihestuz.
Bertatik alde egin nahi zuen Nagorek. Tabernara joan eta zerbeza bat lasai hartu, etxera bestela, arropa erosoak jantzi eta telezaborra dastatu sofan etzanda.
‎Ordua ailegatzean, inor ez zen bulegora hurbildu. Bata erantzi, Ford Fiestaren giltzak hartu eta bertatik alde egin zuen azkar.
‎Hildakoa hamahiru urteko mutil gaztea zen. Ibilgailuak, istripua izan eta gero, bertatik alde egin zuen zauritua lagundu edo larrialdietara deitu gabe. Mutila berehala hil zen, lepoa hautsita.
‎Dena erosiko diagu. Telefonoaren zain egon, eta bertatik alde egin zuen atzera begiratu gabe.
‎Alboko gelan balego bezala entzun zuen Karpoven errieta, bigarren gizonezko batek bertatik alde egin behar zutela esaten zion bitartean, ertzaintza agertu zitekeela eta. –Ergela?
‎Ez dizut berriro esango: dena kenduko dizut, den dena, bareago zegoen bertatik alde egin zuenean.
‎Ikara zegoen haren begietan, eta Nagorek ere irakurri zuen eskaera. Ezer esan gabe, bertatik alde egin zuen, familia bakarrik utziz.
‎Beti izan zen agian. Bi egun lehenago Gorriak berarekin alde egiteko eskatu zionean amaitu zen udazkena. Berandu zen dagoeneko.
‎Gerta zitekeen putetxetik garaiz irten izana, eta ezustean istilu haren guztiaren erdian ez atzera ez aurrera harrapatua geratzea. Kasu hartan, itxoitea zen egokiena, bakealdi bat aprobetxatuz Eme tabernaraino korrika hurbiltzea litekeena baitzen, eta hitzordura azaltzeko halako arriskuak pasa eta gero, ez baitzen bidezkoa izango hura etorri eta berak alde egin izana.
‎–Islandia toki bakartia da, eta ia ez dauka babesik. Bertakoek ez dute itsaso zabalera joateko moduko itsasontzirik eta, beraz, lehorrean egin beharrekoak eginda, ez dago inolako arriskurik bertatik alde egiteko.
‎–Bai, arrazoia dun, hik beste zekinat, zutitu eta bertatik alde egin zuen.
‎– Berak alde egin zuen; ez dut uste hemen nor bizi den erabakitzeko ahalmenik izan behar duenik.
‎–Igandean etorriko da eta orduan hitz egingo dugu; dena den, berak alde egin zuen, hipoteka ordaintzea nire esku utziz, eta horrek eskubide guztiak kentzen dizkio, batez ere etxe barneko erabakiak hartzeko.
2016
‎1913an Marseillako alde zaharrari buruzko oroitzapen liburua argitaratu zuen bertako kronista batek, eta han kontatzen zuen, beste hainbat istorioren artean, nola aurkitu zuen hilik bere etxean Albert izeneko bere bizargina, ia hogei urtean bizarra eta bibotea egin zizkiona, itxura guztien arabera bihotzekoak jota. Eskuan berak erabat ulertzen ez zuen gutuna zuen, Adeline izeneko emakume batek idatzia, non Albertek egindako ezkontza eskariari ezetza ematen zion, berak alde egin bezain pronto herriko beste bizarginarekin ezkondu zelako. Hala ere, postalak idazten jarraitzeko eskatzen zion, senarra entretenitzen zutelako eta, bidenabar, posta zigiluen bilduma egiten ari zelako.
‎Spray de pimienta idatzita zeukan albo batean. Zer egin behar genuen harekin aitari galdetzeko jiratu nintzenerako, bertatik alde egina zen.
‎Donutek ez zuen itxura txarrik, eta irribarre egiten ahalegintzen zen gure aurrean. Fisioterapiarekin hastekoa zen, eta irrikan zegoen bertatik alde egiteko. Amak ez zuen ia ezer esaten.
‎–Gugatik ez arduratu, ama, zaindu zaitez zu, esan nion, eta berak une batez begirada eutsi zidan; serio, gero, aurpegia esku biekin heldu eta musu bat eman zidan bekokian, bilatzen ari zena aurkitu gabe bertatik alde egin baino lehen.
‎Tofuk berehala egin behar zela esan arren, Markusek ez zuen egunez egin beharraren zergatia ulertzen. Han, 124aren ondoan baina denen bistan, arriskuan geundela esan nion, zerbait egin edo bertatik alde egin genukeela. Burua makurtu zuen, arrazoia nuela aitortuz bezala, eta nire ondotik urrutiratu zen pare bat urrats.
‎Horretan ginela, Madarik atzamarka egin zion Markusi sudurrean. Honek eskuak ireki, Madarik lurrera salto egin eta bertatik alde egin zuen azkar. Markus, une batez nora ezean, hormari gehiegi hurbildu, eta zakurrak besoan sartu zizkion hortzak, giharrean.
‎Arrebak zakurraren arazoa konpontzeko esan dizu, gaur edo ostiralean ordu honetan konpontzeko, eta zuk katua bota nahi zenuen goitik, zakurrak haren atzetik alde egiten zuen jakiteko, ezta? , baietz buruarekin egin eta bertatik alde egin zuen. Ideia ahulegia zen arrebarena izateko.
‎Ez nuen gehiago ikusi nahi izan. Oihalak bildu, lehen zeuden bezala utzi, eta bertatik alde egin nuen.
‎Arreba eta biok zutitu eta bertatik alde egin genuen burumakur. Inork ez zuen ezer egin edo esan gure saihesteko.
‎Bideo haiek shockean utzi zuten. Egun hartan bertan alde egiteko bulkadari eutsi zion. Ezin zuen munstro harekin bizitzen jarraitu.
‎ama bere alaba estu hartzen, goiz eta gau atergabe, umearen aita nor den esateko eta esateko; aita berriz mehatxuka, esateko jainkoaren izenean, bestela, bestela ez egiteko bat egingo duela-eta; gurasoen presioak eta gurasoen lotsa, alabaren lotsa bezain handia edo are handiagoa; horrelako zerbait etxean gertatuz gero nola edo hala estaltzen saiatuko ziren, alaba etxean gordetzen, edo klausuran sartzen, eta umea jaiotakoan komentu bateko kaxan edo umezurtzentzako etxe bateko atarian uzten, baina han, barkuan, denen bistan eta agerian eta beren lotsa inon ezkutatu ezinean... Ez da harritzekoa, harritzekoa ez denez, itsasaldia amaitu eta Mexikon lehorreratu zirenean, gurasoak eta alaba bereiztea, ezin jakin gurasoek alaba zapuztu eta bidali zutelako, ala alabak bere aldetik alde egitea nahiago izan zuelako.
2017
‎«Inoiz edan al duk perfumerik?», esan zuen Spoadek. esku batez bizkarrean hartu eta berarekin alde egin zezakeen korrika Korrika
‎Ez dut uste, esan nion?. Lennie eta biak Rose Hauck arreba eramatera joan ziren bart eta gaur goiza arte ez naiz ohartu zaldia bere gisa alde egin eta etxera etorria zela. Hori gertatuko zen, zaldia ikuiluan bait dago eta Lennie eta biak ez bait dira etxera etorri oraindik.
‎Hasiera totel baten ondoren, argi eta garbi, baxu samar hala ere, ahalik eta etorkizunik hoberena opa nahi izan zion Idoiari. Errurik edo sentitzen ote zuen galdetzean, parlamentariak bertatik alde egin zuen korrika txikian, burumakur.
‎Leihotik ihes egina zen. Urduri, autoan sartu eta bertatik alde egin zuten.
‎Barruan paper asko, pare bat pantaila mahai gainetan eta kartoizko kaxetan sarturik liburuak, ordenagailu dorre parea eta paper metak. Bertatik alde egiten ari zen norbait?. Hemen gaude bi erreginen alfilak aurrez aurre, esan zuen hortz artean, irribarretsu.
2018
‎Ez dakit nolako geroa izan zuen Hélène Lagonellek, ez dakit hil zenetz. Berak alde egin zuen aurrena barnetegitik, ni Frantziara abiatu baino askoz ere lehenago. Dalat era itzuli zen.
‎Ez zuen esaten, ordea, zertan. Asko ginenean, bertan gelditzen ginen beste pare bat orduz edo, berak alde egin eta gero. Esaten zigun:
‎Neskak bertan behar ditu oraindik. Gauzek okerrera egiten badute, auskalo zer gerta daitekeen berak alde egiterakoan. Dena dela, ez da hori bere buruko minik handiena une honetan.
‎–Edonora. Kontua da hemen ez egotea berak alde egitean. Ez dut istilu gehiagorik nahi.
‎Ordubete geroago prest daude bertatik alde egiteko. Giltzarrapoa lotzen ari zaio ateari Lander.
2019
‎esan du nire albokoak ozen; baina ez, ez da Tamara. Denok gaude Tamara Polskovari itxaroten, baina bera barik alde egin du hegazkinak. Zergatik galdu du Tamarak hegaldia?
‎Ada Deletukek, ostera, eguneko 50 dolar baino ez zituen eskuratu, berbaldiak eta elkarrizketak emanez. Nahikoa izan zitzaion bizirik gelditzen zitzaion semea berreskuratu eta berarekin alde egiteko. Ez pentsa hortik gorako bizitza erraza izan zitzaionik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia