2023
|
|
Bada, segurtasun juridikoak galdatutako aldeez mintzo gara, hala denean, ukitutako administratuaren defentsa bermatzeko. Esangura horretan, MOLERO MANGLANOk ohartarazitakoaren haritik, beharrezkoa da modu egokian jasotzea, dela Administrazioaren, jardun duen ikuskatzailearen eta aktaren jasotzaileen gutxieneko identifikazio datuak, dela ikuskatzaileak edo ikuskatzaileordeak egiaztatutako egitateak, beren
|
beregi
adieraziz horietatik garrantzitsuak direnak arau haustea tipifikatzeko, dela erabili diren tresnak, dela arau haustearen maila egiaztatzen duten irizpideak, betiere, akta oinarritzen duen arautegi zehatza aipatuz. Azken finean, tipikotasun, proportzionaltasun, non bis in idem eta erruduntasun printzipioak betetzea da helburu nagusia.
|
|
Horregatik, autoreak
|
berak
adierazten duenez eta ALBERTI ROVIRAri jarraituz, 30/ 1992 Legearen administrazio harremanak ikertzean adierazi zuen bezala, legegileak ez du Administrazioen arteko harremanen gaia behar bezala zehaztu eta eredua mugatu. Administrazio harremanak harremanaren alde bien erabakiaren mende geldituko diren tresna isolatuak bezala eratu dira.
|
|
Artikuluaren 3 parrafoa TAAJLak 2013an sartu zuen eta koordinazioak aurrekontu egonkortasuna eta finantza jasangarritasuna bermatzeko xedea izango duela esaten da. Azkenik, artikuluak
|
berak
adierazten duenez, koordinazioa autonomiarekin bateragarria izan behar da.
|
|
Solidaritate printzipioa, beraz, batasun printzipioan barneratzen dugu. Lurraldeen arteko solidaritatea da, Garcia AÑOVEROSen esanetan, lurraldeen arteko errentaren banaketa zuzena lortzeko erabakiak legitimatzen dituen printzipio nagusia, oreka ekonomikoa lortzeko tresna, alegia146 KAren 29/ 1986 Epaiak adierazi zuenari jarraituz, autonomia ez da EKren bitartez aitortu nazioaren interes orokorrean eragin negatiboa edukitzeko147, eta Epaiak
|
berak
adierazten duenez, lurraldeen artean egitezko ekonomia eta gizarte ezberdintasunak pairatzeko lurraldeen eta pertsonen arteko solidaritatea beharrezkoa da.
|
|
" Elkarlan organoei egotzitako funtzioak aholkularitzakoak edo eztabaidatzekoak izango dira eta horrek zera esan nahi du: titularrek dituzten eskumenen egikaritzak esku hartzetik babesten duela" 248 eta horrela artikuluak koordinazio orokorra aipatzean benetan" kooperazioaren ideia
|
bera
adierazten du".
|
|
EAEko toki erakundeen mugarteari buruzko arauketak TAOLk ezarritako oinarriei jarraitu behar die, baina EAEko autonomia estatutuaren 10.1 artikuluak udal mugartearen araubidearen gaineko eskumen esklusiboa EAEren esku uzten du. Hori bai, artikuluak
|
berak
adierazten duenez, araubidearen eskumen esklusiboa du lurralde historikoei dagozkien ahalmenei kalterik egin gabe Estatutuaren 37 artikuluarekin bat etorriz. Horrez gain, argi utzi behar da EAEko autonomia estatutuaren 37 artikuluak ez duela udal mugartea aipatzen, bai ordea udalez gaineko toki erakundeen gaineko mugarteei dagokiona.
|
|
legeak baimentzen duen kasua. TAOLak beren
|
beregi
adierazten du 63 artikuluan kontrako botoa eman duten zinegotziek (udalbatza organo kolegiatua den neurrian eta zinegotzia organo horren kide den neurrian) egintza, ebazpen eta akordioak aurkaratzeko aukera izango dutela. c) Estatuaren administrazioak eta autonomia erkidegoen administrazioek, III. kapitulu honetan adierazten diren kasuetan.
|
|
Autonomiak, KAren 48/ 2004 Epaiak adierazten duenez, finantza jardueraren bi aldeetara heldu behar da, bai gastuetara baita diru sarreretara ere. Diru sarrerei dagokienez, EKk 142 artikuluan beren
|
beregi
adierazten du toki erakundeek berezko tributuak eduki behar dituztela. KAk 4/ 1981 Epaiak ere honen inguruko aipamen zehatza egin zuen 4 oinarri juridikoan:
|
|
Beraz, gastuen esparruan toki erakundeen finantza autonomia argiagoa da, KAk 109/ 1998 epaiaren 10 oinarri juridikoak adierazi zuenez: ...z du berariaz jasotzen, baina ez dago inolako eragozpenik onartzeko konstituzio manu horrek, inplizituki eta Arau Gorenaren 137 artikuluarekin lotuta, toki ogasunen nahikotasun printzipioaz gain, autonomia ematen duela gastu publikoaren alderdian, hau da, bakoitzaren erantzukizunpean behar diren gastuak zehazteko eta antolatzeko, berezkoak dituzten eskumenak egikaritzeko" 187 Hori bai, Epaiak
|
berak
adierazten du gastuetan dagoen autonomia horretan Estatuaren edo autonomia erkidegoen esku hartzea egon daitekeela.
|
|
Honen zergatia TAOLn bertan topatzen dugu. TAOLren 13.2 artikuluak
|
berak
adierazten duenez, lurralde eraldaketak ekartzen dituen udalerriek ekonomiko eta finantzarioki jasangarriak izan behar dira eta, 116.bis artikuluarekin batera interpretatuz, udalerri horiek ere aurrekontu egonkortasunaren eta finantza jasangarritasunaren printzipioek zehazten dituzten arau fiskalak bete behar izango dituzte. Beraz eta orain arte esandako guztia kontuan izanik, finantza zaintzako organo eskudunak honako hauek ikuskatu ditu: Lurralde aldaketak ekarritako udal berrien kaudimena bermaturik dagoela. Lurralde aldaketak ekarritako udal berrien ondarea behar bezala batu, zatitu eta kudeatuko dela bermatzea. Lurralde aldaketak ekarritako udal berrien zorrei eta kredituei aurre egiteko gaitasuna dagoela. Lurralde aldaketak ekarritako udal berriek aurrekontu egonkortasunerako eta finantza jasangarritasunerako arau fiskalak beteko direla bermatzea, hau da, udalerri horiek aurrekontu egonkortasunerako helburuak beteko dituztela, gastu araua beteko dutela eta zor publikoaren mugaren barnean egongo direla bermatzea.
|
|
" Foraltasun klasikoaren beste osagai tradizional bat Ogasunaren berezko sistema bat izatea zen, ezaugarri bereziekin foru lurralde bakoitza, eta ondo bereizitako sistema bat foru lurraldeak ez diren lurraldeetan ezarritako Errege Ogasunaren sistema komunetik" 595 Egitura berezi horren arauketaren oinarria dira, alde batetik, EKren 1 xedapen gehigarria, foru lurraldeei eskubide historikoak aitortzean. Bestetik, EAEko Estatutuaren 3 artikuluak beren
|
beregi
adierazten du lurralde historikoek berezkoak dituzten autogobernu antolakuntza eta erakundeak aratzeko, berrezartzeko eta eguneratzeko aukera izango dutela. Horrekin bat egiten du Estatutuaren 24.2 artikuluak eta 37 artikuluak lurralde historiko bakoitzak berezkoa duen antolaketarako eta foru organoen antolaketarako berezko foru araubidea garatuko duela.
|