2012
|
|
Ondoren esan behar dut, itsasontzira, lehen jakinarazi dudan bezala, egindako joan etorrietatik ekarritako gauzen artean bazirela zenbait balio handirik ez
|
zutenak
baina niretzat erabat baliorik gabeak ere ez zirenak, eta orain arte aipatu ez ditudanak; bereziki, lumak, tinta eta papera, kapitainaren, haren bigarrenaren, kanoilarien eta arotzaren ardurapean zeudenak; lauzpabost itsasorratz, matematika tresna batzuk, eguzki orratzak, betaurrekoak, nabigazio liburuak eta mapak; eta horiek denak batera pilatu nituen, inoiz erabili nituen jakin gabe.... Gainera hiru Biblia aurkitu nituen, oso txukunak, Ingalaterratik niretzat bidalitakoak, eta nire gauzekin batera bidaia egiteko hartu nituenak; portugesez idatzitako liburu batzuk, Aita Santuaren bizpahiru otoitz liburu tartean, eta beste zenbait; eta denak ongi gorde nituen.
|
2017
|
|
Oso gainetik igaro nituen analogia zenbait, juduen deportazioari buruzkoa esate baterako, erabiliegia iruditzen zitzaidalako. Aitonarena, aldiz, luzatu egin nuen eta berari buruzko umetako oroitzapen batzuk ekarri nituen gogora, literaturarekin zerikusirik ez
|
zutenak
baina ahalegin handirik gabe kontatzeko modukoak. Aitona ez zela agrafoa esan nien, umeok besterik uste bagenuen ere, hartara behartzen genuenean gai baitzen egunkarietako goiburuak irakurtzeko, eta bere izena ere oso txukun idazten zuela erantsi nuen, nahiz eta hilero, erretiroa kobratu ahal izateko inprimaki bat bidaltzen ziotelarik, lauki txiki baten barruan izenpetzen hasi eta ez zitzaion kabitzen.
|
2021
|
|
Gaur egungo errealitatea askoz ere zabalagoa eta anitzagoa da. Txillida eta Oteizarentzat zeresan handia zuen egiten
|
zutenak
baina, gaur egun, irudi formalak errepikatzen jarraitzeak ez luke inolako arrazoirik. Beraien garaian ainguratuta gelditzea suposatuko zukeen, eta guk geure bidea egin behar izan dugu.
|
2022
|
|
Kaxa hori ez da iristen, printzipioz, museoaren aurreko geletan ikusi ditudan fusil, metraileta eta are alabarda edo sableen ikusgarritasun hilgarrira, baina, ahotsak azaltzen jarraitu duen bezala, horixe zen industria militar modernoaren ezaugarrietako bat XX. mendearen amaieratik, baita Euskal Herrikoarena ere: ia inork ez zituen arma osoak ekoizten –salbu eta produkzio katearen amaierako muntaketa lantegiek–, baizik eta osagaiak, pieza solteak, bakarka arma gisa erabiltzeko aukerarik ez
|
zutenak
baina ezinbestekoak zirenak dena delako armaren funtzionamendu egokirako. Produkzioa atomizatua eta deslokalizatua zen, eta horrek lasaitasun moral moduko bat eman ziezaiekeen hura gauzatzeko orduan, hala enpresari nola langileari, eta baita, bide batez, halako jarduerak gauzatzen ziren lurraldeko biztanleriari ere, oro har, azken finean ez zutelako arma bat ekoizten, gai konposatuz egindako kaxa huts bat baizik –beste batek, beste nonbait, gerra abioiaren fuselajean integratuko zuena, eta beste batek, beste nonbait, 27 milimetroko Mauser balaz beteko zuena–.
|