Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 106

2000
‎«Lehen hamar su zeuden eta orain bortz, populazioaren erdia bizi da». Baina ez zuten kontuan hartzen gelditzen ziren su horietan ere populazioa jaitsi zela, familian senide batzuk hil zirelakotz. Beraz, jaitsiera handiagoa zen eta hori eskaini dut liburuan.
‎Bilboko gotzaitegira etortzeko hautatua Uriarte zen, baina Ricardo Blazquez izendatu zuten. Ez zuten kontuan hartu Kontseilu Presbiterianoa, ez inor. Batez ere, prozedura eta moduengatik piztu genuen polemika.
2001
‎Hortik atera zuten kontu guztiaren haria.
‎Grinaz mintzatzen zen, barren barrenetik atera bezala. Egia esan behar badut horrenbeste hunkitzen zuten kontu haiek bost axola zitzaizkidan niri. Hala ere, atseginez begiratzen nion belauniko zegoela bere ipurdiak hartzen zuen forma biribil lizunari.
2004
‎Orain, pankreatik isolatutako transplanteen aldaera berriarekin, urtean hiruzpalau gaixo artatzea aurreikusten da. Osasun iturriek esan zuten kontuz ibili behar dela teknika horren emaitzak ikusi arte. Osasun Sailak baimendutako 1 motako diabetesaren aurkako ikuspegi terapeutiko berria aldian behin ebaluatuko du SASk, haren eraginkortasuna egiaztatzeko.
‎Nolanahi ere, xehetasun horretaz aparte, deus gutxi erraten ahal dizut lanari buruz. Foreign Officekoek Lasarterekin izaniko azken bileretako batean atera omen zuten kontua. Erran ziotenaren arabera, eta zu apur bat lasaitzeko diotsut hau, ez da arrisku biziko lana izanen...
‎–erran zidan bat batean– galdera bat egin behar dizut. Galdera aski bitxia da, baina ingelesek izugarri azpimarratu zuten kontu bat denez...
‎Irakasleak arnasa hartu zuen. Haren ahotsaren kutsuak, haren begien distirak garbi adierazten zuten kontu hark liluratu egiten zuela. Irakaslearen aurpegi zurbilak besaulkiaren sakonetik hitz egiten jarraitu zuen:
‎Horrek guztiak baimenduko zion bere gizarte bizitzak ezartzen zizkion mugetatik ez ezik baita eskolaren mundutik aldentzea ere. Denbora galdu beharrean gustuko ez zituen gauzak egiten eta gogaiteraino zuten kontuak ikasten, gogokoagoa izango zuen beste leku batzuk ezagutzea, beste biziera batzuk, beste jende mota bat. Honela emango digu Descartesek berak bere erabakiaren berri Diskurtsoan:
2005
‎Trenbide zabaleko munduko tarterik aldapatsuena ibiltzen du. Noiz eraiki zuten kontuan hartuta, ingeniaritzako maisulana dela esan behar da.
‎ondo erabaki behar zuten, neskaren gaitasunei garrantzia emanez, eta ez itxura fisikoari. Mutilek neska zuzena, zintzoa, dezentea, osasuntsua, etab. izatea eta seme alaba asko izateko moduan egotea hartu behar zuten kontuan, besterik ez.
‎Frantxuarekin gaua inguma bipiltzen iraganik, goizik jaiki ziren biak, mutikoa elekari eta Maiana mutu lehertua. Postara jo zuten kontu korronte bat irekitzeko eta handik itzultzean, emazteak bezperako eskalea topatu zuen; aurkezpenen tenorea zen:
‎" Tori", eta dendako mostradorearen gainera bota zion billete montoia. Eta saltzailea azukre, olio, irin eta ardotan zenbat zor zuten kontuak egiten hasi baino lehen, Pedroren seme txikiak zenbat ekartzen zion zenbatzen hasi baino lehen, Martin kalean zen atzera, almazenaren ateko ezkilatxoaren hotsa dantzan, Asuni lehenago zergatik ez zion eskatu eta madarikazioka, iletik behera euri tantak irristatzen zitzaizkiola.
‎Horregatik hil zuen. Komisarioaren laguntzaileek baieztatu egin zuten kontu hura: Linoren emaztea –egindako ikerketetatik ondorioztatu zutenez karabana separatuetan lo egiten zuten–, bera ere zirkuko langilea, Gorky zelako harekin, hildako morroiarekin oheratzen zen aspaldiko asteetan.
2006
‎Antzina, erromatarrek esaterako, kezka handiagoa zuten kontu hauetan eta denbora asko pasatzen zuten terma kolektiboetan, Higiea jainkoaren babesean. Ohitura garbi hau Erdi Aroan ere mantendu zen Mendebaldean, eta Ekialdean, aldiz, bainu turkiarrak nagusitu ziren.
‎Adibidez, morroi hark irribarre egiten zuen. Eta txantxak egiten zituen hilabete lehenago haserrearaziko zuten kontuekin. Hasieran Brissonek Gepperten papera antzeztu behar izateari egotzi zion aldarte aldaketa.
2007
‎Tentsioa areagotuko zela, baina kapaz izango zirela protagonismo politikoa mantentzeko. Ez zuten kontuan izan tren batzuk pasatzen direnean ez direla berriro bueltatzen.uren baza politiko handiena" negoziazioa" zen. Baina negoziazioaren atzetik suposatzen zen beti zegoela sari bat, ETAren amaiera.
‎Berun intoxikazioak Erromatar Inperioaren gainbeheran izan zuen eragina ikertu du Michigango Unibertsitateko Jerome Nriagu zientzialariak, eta, haren kalkuluen arabera, goi mailako erromatarrek hartzen zuten berunaren% 60 ardotik zetorren. Zenbat ardo hartzen zuten kontuan hartuta, aberatsek egunean 250 mg berun hartzen zuten. Aldiz, herritar arruntek eta esklaboek 30 mg hartzen zuten egunean.
2008
‎Jaialdia" bihurgune" ra heldu zela adierazi zuten joan den urteko abenduan, festibalak galerak izan zituela. Artistek hitzartutakoa baino gutxiago kobratzea onartu zutelako lortu zuten kontuak berdintzea. Joan den urteko abenduan jaialdia antolatzeaz arduratzen den biltzar nagusia Hazparnen bildu zen etorkizuneko bideari laharra kentzeko.
‎Lehenago, duela urte batzuk, banketxeek komisioa kentzen zuten kontua ixteagatik, baina egun ia inork ez du egiten.
‎Dunen artean hilobiratu zuten kontu horrek ez du egiazko oinarririk, beraz. Baina nondik sortu zen dunen historia?
‎Bestetik, beste euskalkiek ez beza la, bizkaierak aldean hiztun kopuru handia dauka, euskara osoaren herena, gutxien jota, eta giza multzo horren pisu soziologikoa ez zen ahanztekoa. Azkenean, gure herrialdeak abertzaletasunaren historian izandako garrantzia eta Sabino Aranak eta bere jarraitzaile askok dialekto hori nola estimatzen zuten kontuan izanda, espero iza tekoa zen mendebaleko euskaldunek euskara batuaz erreparo ugari izatea, aurreko batasun saioetan ere agertuak.
‎Arlo militarrari dagokionez, fenomeno berri bat gertatu da. Frankismo osteko lan akademiko gehienek alde batera uzten zuten kontu hau, eta jorratu zutenek historialari militarrek egindako liburuak hartu zituzten erreferentziatzat. Ezaguna da, garai hartako historiografiak ez zuela aintzat hartzen historia militarra.
‎David Cutler Harvardeko Arte eta Zientzia Fakultateko gizarte ikasketetako dekanoak adierazi du orain arte bizi itxaropenei buruzko azterketek egoera sozioekonomikoaren eta heriotza tasen arteko erlazioari erreparatu ziotela. Ikerketa horiek, Cutler en arabera, ia ez zuten kontuan hartu pertsonen bizi itxaropena ikasketa mailaren arabera. Harvardeko zientzialariek eta urteetako erroldako datuak aztertu zituzten.
‎Orain bezala, orduan ere errepublikanoek galduko zutela ziur zeuden Europan. Baina ez zuten kontuan hartu orduan, orain bezala, estatubatuarrek aukeratzen dutela presidentea, eta ez europarrek.
‎Labur ikusi zuten. Ez zuten kontuan hartu Gipuzkoan ere geltoki bat eginen dutela. Geltoki gehiegi kilometro gutxitan.
2009
‎Bertan jakinarazi zitzaien gutxieneko diru kopuru batzuk itzuli behar zitzaizkiela, euro bat baino gutxiago. Atxikipena, batzuetan, adingabeak eta gurasoek batera zuten kontu batetik zetorren. Zirriborroa baieztatzeko akatsa egiten bada, ezin izango dute ondoren adingabeko seme edo alaba bakoitzeko dagokion laguntza izan.
‎Nire adina izanda ezinbestekoa nuela umetokiaren azterketa bat egitea, zitologia bat egin behar nuela. Gainera, premiazkotzat jotzen zuten kontua. Nire adina kontuan hartuta, ezin zuten ulertu aurretik nola ez nuen egin zitologiarik.
‎Ederki zekien Claudio ez zegoela erantzun baten esperoan. Haren purrustadek ez zuten kontuan hartzen solaskidea. Claudiok purrustada bota nahi bazuen, hasi eta buka botako zuen seguru, entzulearekiko ezaxola.
‎Jendea oso pozik geratu zen. Eta hitzaldia bukatu ondoren, kalean jarraitu zuten kontu kontari. Mariok eta haren lagunek gozatu ederra hartu zuten Luciano Rincónen ateraldiekin.
2010
‎Prozesua behar bezala ez zihoala adierazten zuten kontu gehiago gertatu ziren uda hartan. Ekainean, ezker abertzaleko kide esanguratsu batek Noticias taldeko kazetari ezagun bati ETAren eta Espainiako Gobernuaren arteko akordioaren berri ematen zuten paperak eman zizkion, bi aldeek sekretuan hitzartutako konpromisoen berri eman zezan Noticias taldeak.
‎Edonola ere, laurak asper asper eginda zeuden, treneko beste turista gehienak bezalaxe. Denbora nola edo hala ematen zuten kontu hutsalei buruz mintzatuz, leihoetatik egurrezko etxez zipriztindutako pinudi amaigabeak begiztatuz, kafetegi bagoiko Boris tabernariari bisitak eginez, ingelesez ozta ozta moldatzen zen Pavel txartel zulatzaile alaiarekin keinu elkarrizketan jardunez, nork bere aldetik zerbait irakurriz edo oharrak idatziz...
‎Halere, errekara joko du, omen, urte gutxitan uholdeka gazteegi datozen jubilatu berriei orain arte agindua pagatuko badie. Zer ez zuten kontuan hartu, bada, harako haietan, hain lotsagarriki kale egiteko kalkuluetan. Ez ote dute zerbait utziko euren kontuetatik kanpo oraingoan ere, horrelako zenbaki asaldagarriak astintzen dituztenean?
‎Ez zuten kontu hartaz gehiago eztabaidatu. Aitziber ez zen hurrengo bisabisean agertu, ezta handik aurrerakoetan ere.
‎Baina Jose Rizal filibusterorik arriskutsuena zen, espainolen begietara. Hagatik fusilatu zuten kontu legal motzez 1896ko abenduareren 30ean Manilan.
2011
‎Auzitegiko magistratuek zehaztu dutenez, umea in vitro ernalketa bidez jaio zen eta oso gaztea dela umezurtz gera liteke. Gurasoek ez zuten kontuan izan adin horretan umea izateak ekar lezakeena umea izatea erabaki zutenean, epaileek jakitera eman dutenez.
‎Hainbat urte eman zituen han, auskalo zertan. Gero, munduan barrena ibili zen, Argentinan, Mexikon, Japonian... beti sekulako negozioa izan behar zuten kontuetan, baina beti erreka jota.
‎Orduan kalkulatu zuten emakume horiek zenbateraino bete zuten Mediterraneoko dieta edo Amerikako elikadura gidak. Emakumeak zenbat gizendu ziren, bitaminak hartu ote zituzten eta erretzen edo edaten zuten kontuan hartu ondoren, Carmichaelen taldeak jakin zuen bi dieta osasungarri mota horiek leialago jarraitu zutenek ez zutela hain joera handia aztertutako jaiotza akatsetakoren bat duten haurrak edukitzeko. Minneapoliseko (Estatu Batuak) University of Minnesotako David Jacobs epidemiologoarentzat, aurkikuntza horiek iradokitzen dute dieta osasuntsu batek murriztu egin lezakeela haurtxoen jaiotze akatsak gertatzeko arriskua, haurdunaldiaren aurretik eta ondoren azido folikoko errefortzuak haurdun zeudenei gomendatu zien bezalaxe.
‎Berankortasunaren arrazoiak 2007az geroztik, 250.000 baino gehiago dira hipoteka exekuzioen prozedurak, neurri handi batean bankuek bermerik gabeko kredituak eman zituztelako eta etxebizitzaren balioa baino gehiago. Kredituak emateko barra libreak milioika familiari ontziratu zizkien hipoteka eskaerak, eta, askotan, ez zuten kontuan hartu etorkizuneko diru sarreren murrizketa edo interes tasen balizko igoera. 2008an hasitako finantza kolapsoaren eta horren ondorengo ondorioen ondorioz (soldata murrizketak, langabezia, kaleratzeak, kontsumo jaitsiera eta inbertsioa edo kreditu txorrotaren itxiera), familiek gero eta aukera gutxiago dituzte hartutako zorrei aurre egiteko.
2012
‎GAI EZAGUNA du, eta gertatua gainera: Tombstone, ko inguruan Earp eta Crantondarrek tiroka egin zuten kontu garbitzea. (ZIN:
‎Ezaugarriki ukatu zuen jarduera kulturalei inolako berezitasunik emateko aukera. Gizaharremanak definitzerakoan nahiz menerapen politikoa kontra eusterakoan, kulturarenzeregin eraginkorra ez zuten kontuan hartu. Forma kulturalak klase bereziekin lotutazeuden orokorrean.
2013
‎88 ikasturtean izan zela uste dugu neska horrek zeresan handia sortu zuenean. Haren kurtsokoek zioten asteak eman zituela kolegiora etorri barik, gero ikasturtea ez zuela amaitu, kanporatu egin ote zuten kontua ere zabaldu zen... baina garbi dagoena da bera baino dezente nagusiagoa zen mutil batekin zeukan harremanetik zetorrela nahaste borraste guztia. Esaten zen hark haurdun utzi ote zuen eta dena.
‎Ez zen ezer aurkitu. Azkenean, kasualitatez, han zegoen batek testikuluak falta zituela antzeman zuen, eta heriotzaren arrazoia huraxe zela ondorioztatu zuten.* Zorionez, ez zuten kontua zabaldu, eta berezko heriotza izan zelakoan eman zioten lurra gorpuari.
‎Abuztuaren lehenengo bi asteetan, gorabehera handirik gabe nabigatu zuten iparralderantz. 15ean, itsasoa ilundu egin zen, eta zuhaitz adarrak, itsas belarrak, baleak eta txoriak ikusirik moko, papar eta hanka gorriko txoriak, Bodegak eta Mourellek lurretik hurbil zeudela egin zuten kontu. 16aren goizean, lurra begiztatu zuten 57° eta 2' ra.
‎Agus galtzontzilo hutsetan ikusitakoan" Hoztu egingo zara!" besterik ez zitzaiola bururatzen esaten zien lagunei, eta barre egiten zuten kontuari garrantzia kenduz. Haiek ere antzera zebiltzala aitortzen zioten:
2014
‎Egun batzuk lehenago, maitasunezko giltzarrapoz betetako burdin hesi bat uretara erori zen; kargaren kargaz, pisuaren pisuz. Azpitik igarotzen direnen segurtasuna baino gehiago, agian maiteminduena hartuko zuten kontuan gainontzeko hesietako giltzarrapoak kentzerakoan. Hamazortzi tonatik gora.
‎Kataluniakoa etorri da jarraian, zalantzaren bat edo beste bazutelako, ustez neuk argitu ahal izango nizkiokeenak. Joan den astelehenean Hondarribiko Alardean jazotakoaz, azkenik, argiagoa zuten kontua, ez baitira alferrik bertako alabak; urruti samar bizi arren, hango berri gertua eta zehatzagoa ez zaie falta izaten. Testu-liburuetan baino ageri ez diren gertaerak erabili behar izan ditut, nola edo hala, hiru auzien nondik norakoa azaltzeko.
‎Baina ez zuten kontuan hartzen ezbehar igarrezina gerta zitekeela, eta haren kontra deus egiterik ez zuela haien ardurak, ezta haien abileziak ere.
‎Harrezkero han egon zuen autoarekin. Ez zuten kontuan hartu Patxik laguntzaileak izan zitzakeela inguruetan. Eta haietako batek Ander harrapatu bazuen?
‎Martin Saldias eta Aranburu patruilako gizonengandik aldendu eta elizarantz abiatu ziren, hantxe baitzegoen, elizako eraikinaren barruan, kanpamenduko jantokirik onena, ofizialena. Tarte batez, karriketan barrena zihoazela, iraganaz hitz egin zuten, teologiaren argudio zorrotzekin lehiatu beharra izan zuten garaiaz; baina ez zuten kontu handirik aipatu, eta hurrengo batean luzeago eta hobeto hitz egitekotan geratu ziren.
2015
‎Eusko Gudariak, Gernikako Arbola eta Gora ta Gora. Ezagun denez, Iparragirre izan zen Gernikako Arbolaren egilea eta horregatik lotzen zuten kontu bat bestearekin. Garai hartan orain81 Sei milioi pezeta inguru zeraman gainean atxilotu zutenean. dik erabakitzeke zegoen zein ereserki aukeratu, 1983ko apirilaren 14an erabaki baitzuen Eusko Legebiltzarrak Gora ta Gora hautatzea82.
‎«Ibilbidean zehar izandako arazoak aipatu zituzten, adibidez, abokatuekin, edo salaketa jartzerakoan gertatutakoak». Terminologia zehaztean ere hartu zuten kontuan euren iritzia, Zuberok azaldu duenez: «Erabaki genuen biktima kontzeptua ez erabiltzea, baizik eta emakume erasoa izendatzea».Parte hartzaileen aniztasun horrek batzuetan sortu ditu trabak, adibidez, salaketa jartzearen derrigortasunari buruzko atalean.
‎Azkenean, taldetik kanpora, otso zakur gose pasatu baten antzera. Lily belarretatik altxatu eta salako eskailerei begira jarri zen, eta leihoari, han ikusi baitzuen Ramsay jauna?, emaztearen izena esaten zuen, behin bakarrik, elurretan zaunka ari den otsoaren antz guztiarekin, baina emazteak bereari eusten zion; eta berriro esaten zuen izena, eta orduan doinu hark emaztea iratzarri eta harengana joaten zen, seme alabak bertan utzita, eta elkarrekin joaten ziren biak udareondo, aza eta mugurdiondoen artean. Han argitzen zuten kontua. Baina zer jarrerarekin eta zer hitzekin?
2016
‎Nafarroan, orain dela 20 urte, betidanik agindu dutenak konturatu ziren kontuak ez zitzaizkiela betiko aterako, eta gaztatxoaren teoria sasizientifikoa baliatuz, basko gaiztoak Diputazio Jauregitik urrun mantentzeko hil ala biziko helburuari ekin zioten. Zelai jokoa hain modu zorrotzez markaturik, ez zuten kontuan hartu beste aldean utzitako gunea erabat askea geratzen zela, Corralito foralaren kanpoan zeudenen esku. Gune aske hura ez zen beste munduko gauza, jokalari ahul gutxi zeuden eta elkarren artean ezinikusiak.
‎Kontatu didanez, beren kontura ezer gutxi aurreratzen zutela ikusirik, alabak jarri dituzte lanean eta haien bidez jakin dituzte zertzelada batzuk, gauza handirik ez egia esan, nolako jakin mina zuten kontuan hartzera. Ez dakite, esate baterako, bikote aldaketa nola eman den, mutila bera izan den erabakia hartu duena, emaztea izan den konkistatu duena, edo alaba izan den, asperturik zegoelako edo gainetik kentzearren, amari pasatu diona.
‎Orain gutxi, 1974ko abenduan, Chicagon, 17 urteko emakume beltz batek jakinarazi zuen taldean bortxatu zutela 10 poliziak. Gizon horietako batzuk aldi baterako kanporatu zituzten, baina, azkenean, alfonbrapean ezkutatu zuten kontua.
‎parekoa zela ezkontza ere; osterantzean, beren protestak ez baitziren serio aintzat hartuko. Edonola ere, antza denez, ez zuten kontuan hartu konparazio horrek bazekarrela beste ondorioztapen bat ere, alegia, esklabotza, egiatan, ez zela ezkontza baino txarragoa. Dena dela, ondorio garrantzitsuena izan zen klase ertaineko emakumeek nolabaiteko lotura sentitu zutela gizon emakume beltzekiko, nahiz eta esklabotzak zartailua eta katea ekarri haientzat.
‎Baina hitzaldian ziotenez, bada kontuan hartu beharreko alderdi bat; 3 urteko tartean egin zuten ikerketa. Medikuon esanetan ordea, “3 urte oso denbora gutxi da, denbora askoz gehiago behar da”, 10 urte Nazio Batuen arabera, hondakinen errausketak herritarren osasunean duen eragina detektatzeko.Eta oso modu argigarrian azaldu zuten kontu hau. Gogoan izan zuten, gorputzak gai toxikoen eraginpean jarri ostean, gantzetan metatzen joaten direla eta zailak direla ezabatzen.
‎2003an atera zen txilibitua jotzen txikitatik danborra amets zuen neska, aita bizkartzain zuela. Uda osoa eman zuten biok musika ikasten eta Landetako kanpinean borobildu zuten kontua. Urte hartan zapaldu zuen lehen aldiz konpainiak sancta sanctoruma desfilean, goizez.
‎Astebete lehenago atezainak ohartarazi zidan ez zela jende fidagarria, eta erabakita neukan beste toki batera joatea. Esan nien nire emaztearekin hitz egin nuela telefonoz eta hurrengo hilabetearen hasieran iritsiko zela gure hiru umeekin; ez zuten kontua begi onez ikusi. Eta etengabe argia, ura eta gasa kobratzera joaten zitzaizkienez, nire kutxa zabaltzea erabaki zuten, ea dirurik aurkitzen zuten eta larrialditik atera; orduan konturatu ziren dirudik ez neukala, baina bai zerbait are interesgarriagoa.
2017
‎39 1604an Jakue I.ak onartutako estatutuak heriotza zigorra ezarri zuen, espirituak eta magia? erabiltzen zituen edonorentzat, kalterik egin ote zuten kontuan hartu gabe. Estatutu hori hartu zen gerora oinarritzat Amerikako kolonietan sorginek bizi izan zuten jazarpenerako.
‎Etxeberrik dioenez, artean ez zuten erabakia formatua ere. Nahi zuten kontu bat zen, ehunka, lagun mobilizatzea eta parte hartze plurala lortzea, NEBekin lankidetzan aritzea eta Euskal Herriko hiru instituzio nagusiekin kontatzea. Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Euskal Elkargoarekin?.
‎Haien sabel handiak, buxtan txikiak, ipurmasail maskalduak edo hortz hori horiak. Bezeroen ahulezia haiek zailtzen zuten kontua. Azken batean, gorrotatu edo erdeinatu ahal nituen gizonekin baizik ezin nuen jardun erabat neure baitan itxita:
‎Elizako hiru dokumentu datoz hurrena: 1613koa eserlekuena aurrenekoa; bigarrena 1629ko hilobiei dagokiena; garai hartan sekulako garrantzia zuten kontuak, biak ere; eta hirugarrena 1630ko zentso baten auzia, Doneztebeko erretoreak piztu zuena: " contra Bartholome de Escuderoy otros vecinos de Goizueta".
2018
‎Irati itzuli zen jestoriara, baina ez omen zuen giro onik topatzen bertan. Josuren aitaren lagun eta bazkide baten negozioa zelako edo, deseroso sentitzen zen Irati bertan, eta aurpegi txarrak aurkitzen zituen garaia baino beranduago sartu edo garaia baino lehenago irten beharra izaten zuenean, hau dela eta bestela dela, umearen osasunarekin zerikusia zuten kontuak betiere, nahi baino sarriago gertatzen zen gauza.
‎Aiorak gogorarazi zion horretantxe zetzala sistema, gustatu zein ez, jendeak ondorioak atera eta kasua epaitzeko bil zitezkeen datu guztiak behar zituela. Aita eta izekoren arteko kontuek mutu utzi zituzten luzaroan, azkenean Naomi berriz lehertu arte, ea kasua argitzeko nori interesatzen zitzaion eurek ere inoiz jakin ez zuten kontua. Xabierrek ahopeka esan zuen gustatuko zitzaiokeela lehenago jakin izana eta Aiorak ere alde ona ikusi nahi izan zion:
‎Ez zuen eraginik izan. Ikasleek ez zuten kontuan eduki: emakumeak adiskidetsu jokatu zuenean, benetan pertsona jatorra zela ondorioztatu zuten; modu desatseginean jokatu zuenean, berriz, pertsona hotza zela ondorioztatu zuten.
‎ELAk helegitea jarri zuen orduan PL2 a eskatzen zuten sei plazen kontra. Gasteizko epaitegiek, hasiera batean, ez zuten kontuan hartu sindikatuaren helegitea. Ostean, berriz, ELAK EAEko Justizia Auzitegi Nagusira eraman zuen helegitea.
‎Gogora ekarri zuten alkateen soldaten baremoan, legeak eta Eudelek ezartzen duen mailarik “altuena” duela Iker Aldazabalen soldatak. Eta atzoko osoko bilkuran atzera ere mahai gaineratu zuten kontua.
‎Gabriel Arias Salgado 50eko hamarkadako inguru horretan Ministerio de Infomacion y Turismo ko zuzendaria zen, baina, horrez gain, ideologo eta pentsalaria ere bai. Honek gogoeta bat egin zuen idazleek nola idazten zuten eta zentsoreek edo lektoreek zer eduki behar zuten kontuan; zeren eta" irakurleentzat" arazo handi bat hori zen, zentsurak ez zuela jarraitzeko araudi jakinik, zentsoreak usaimena baliatu behar zuela esaten zitzaien, jakin behar zutela erregimenari zer atsegin zitzaion, zein momentutan zeuden eta noraino arriska zitezkeen. Gernika frankistek erre dutela aipatu daiteke?
2019
‎Eta hiruek barre egin zuten kontuarekin.
‎Kwasten iritziz, Thereseren hilketari buruz poliziak bakarrik jakin zitzakeen datuak eman zituen Sturek. Baina, ez zuten kontuan hartu Quick ek harremana izan zuela Svein Arne Haavik izeneko kazetari norvegiarrarekin 1995eko udan, hark gutun bat idatzi ziolako. Haavik ek lan egiten zuen kazetak, Verdens Gang ek, Quicki buruzko artikulu batzuk argitaratu zituen eta Haavikek artikulu horiek eman zizkion Quicki.
‎sua ematen; behin eta berriro, urtero, landa zezaketen lur eremua lortu arte, beraien etxe abereek behar zuten larreak lortu arte. Urtero egin behar zuten kontua zen, sua ematea naturari, basoari.
‎Irakasleak, niregana hurbildu, eta esaten zuen: "... zurea bai zortea, Bilboren askapena ospatzen dugun egun berean jaio zinelako!" Niretzat, Bilbao (munduan hiri handiagorik zegoela pentsa zitekeen?) eta" liberación" hitzek osatzen zuten kontu hark usain onik baino ezin zuen izan, eta ni poz pozik, jakina! Irakasleak niri esandakoa etxean kontatu, eta gure aitaren aurpegian ez zen ezta irribarrerik txikiena ere marrazten, edo eta ulertezina egiten zitzaidan keinu bat egiten zuen (parte onekoa ez, hori ziur!) Athleticen hiriaren liberazioaren urtemuga eta nire urtebetetzearen eguna bat etorri, eta nire aita poztu ez?
‎Onartu ri eman, txartela hartu, eta biharamunean ospa egin. Hantxe dauka kontu korrontearen zenbakia, kuadrillakoek eta haien bikotekideek Miriamen ezkontzara joateko buruko ehun eta berrogeita hamarna euro jarrita bi mila eta zazpiehun eurotaraino gizendua, bera arduratu baitzen kontu korrontea ireki, gainerakoei zenbakia pasatu eta denek txintxo txintxo diruz potolotzen zuten kontua kontrolatzeaz. Orain, bere eskuetan dago oparia.
2020
‎Eta nola egun haietan administradorea hila zen, denak konforme jarrita, denek agerian deklaratu zuten ezkutuan egin zutena, eta erabaki zuten, Masettoren poz handirako, inguruko jendeari sinistaraztea beren otoitz eta monasterioko zaindari zen santuaren merezimenduei esker bihurtu zitzaiola Masettori hitza eta, hortaz, administradore egin zuten, eta ongi eraman ahal izateko moduan banatu zizkioten lanak. Eta nola lan horien ondorioz fraidetxo asko sortu ziren, hain diskrezio handian eraman zuten kontua non inork ez zuen ezer jakin abadesa hil zen arte, Masetto zahartua zela eta etxera itzuli nahi zuenean; eta hori jakin zenean gogo onez eman zioten baimena.
‎Itzulerako neurketan, 2 aurreratu zen Granada. Dena galduta zegoela zirudien... are gehiago, jokalariek hilabetean zenbaterainoko esfortzua egin behar izan zuten kontuan hartuta. Ustekabean, Yuri azaldu zen berriro ere, kementsu, oldarkor, ezker hegaletik arearaino iritsiz eta jaurtiketa gurutzatu batekin atezaina gaindituz.
‎" Gure etxera ekarri dutenari", diot, eta bai, ekarri egin zuten lehengo astean, herriko ume batzuek besoetan hartuta. Lurrean utzi zuten kontu handiz, ea zutik egoteko gauza zen. Alferrik.
‎“Puntu honetara iritsita”, gehitu zuen, “esango niken, errelatoen borroka ematen ari den modua ikusita, barkamenak hautu pertsonalarena ere transzenditzen duela”. Buruko baieztapen irmo batekin ematen zieten amaiera ados zeuden gaiei, eta behin itxita inoiz gutxi itzultzen ziren hitz egin nahi ez zuten kontu horietara. Diskurtsotik harago, deserosoak ziren lurzoru horiek bientzat, eta nahiago zuten beste edozertaz aritu.
2021
‎Mendate baxu bat baino ez zuten pasatu behar eta Almanzorrek, litera batean ongi jarrita, martxa motela ezarri zuen. Zortzi beltz handik eramaten zuten kontu handiz. Besteek, oinez, astoz, mandoz, zaldiz eta gurdien gainean, ez zuten arazorik izango hamar ordutan berrogei kilometro, zortzi bat legoa, egiteko.
‎Hasieran aitonari buruzko aipu solteak eta lausoak jakin nituen. Ez ziren oinarri sendoa zuten kontuak, baina pistan jarri ninduten, eta sakon aztertzeari ekin nion». Epaiketa militarren zenbait akta lortu zituen, eta hala argitu zuen baietz, heriotzara kondenatu behar zituzten altsasuar batzuen kontra deklaratu izan zuela.
‎Madame deitu zion zerbitzariak. Oraindik amankomunean zuten kontu korronteko txartel batekin ordaindu zuen. Ez zen gastu itzela izan, baina bai Andonik mezu bat bidaltzeko adina.
‎Hau dela eta bestea dela, ordu mordoa pasatu zuten kontu kontari. Goiz dibertigarria izan zen, gorabehera askotakoa, eta oso gustura egon ziren elkarrekin, LucÃaren mutil ohiaren eta beste neska haren endredoa aparte utziz gero.
‎Merkataritza ikasketen diploma jaso eta berehala lortu zuen lana. Dendari batzuek norbait behar zuten kontuak eramateko. Rosikaren aldartea nolakoa zen azaltzen duen pasarte bat idatzi zuen Edithek.
‎Politiko militarrek ez zuten kontutan hartu nahi; ETA Militarrei gero ere ahaztuko zaio.
2022
‎Frantziako prime timea bete zuen gaiak. Hasieran, sentsazionalismo handiarekin landu zuten kontua, mugimendu kaltegabea zela uste baitzen: hilaren amaierara iristen ez diren pobreak.
‎Haurrek, aldiz, umore gutiagorekin hartzen zuten kontua, noski. John Waynek Natalie Wood indioengandik salbatuko zuenez ez dute sekulan jakin.
‎Ekintza honekin nahi zuena zen Azenarik bizileku hartan gustua hartzea eta maizago agertzea. Gainera, nagusi berriek ez zuten jarraian egun batzuk baino gehiago pasatu etxean eta ez zuten kontuan beren bizitzan. Fortunek egindako prestaketarekin lortu nahi zuena Azenarik etxe hartan egun batzuk gustura eman nahi izatea zen.
‎Berriro eguna zenez zerbait hotz jan eta ezkutuan geratu ziren atseden hartu bitartean. Itzulia jarraitu zuten kontu handiz Almazanerano. Han ziren bilatzen zituzten beste gerlariak.
‎Pantailak Euskaraz taldeak Twitterreko kontu berria ireki zuen atzo, joan den urriaren 14tik ezgaituta dagoelako lehenago zuten kontua. Alex Aginagalde Pantailak Euskaraz taldeko bozeramaileak BERRIAri adierazi zionez, urriaren 11n «hainbat mezu eta bideo arraro» agertu ziren taldearen sare sozialetan, gehienak kriptotxanponei buruzkoak.
‎Autoan zihoazela egin zizkioten lehen iruzkin desegokiak: «Iradoki zuten kontuz ibili behar nuela gauez, bakarrik eta hala jantzita; orduan hasi nintzen deseroso sentitzen». Polizia etxean, beste bi gizonekin egon zen.
‎Infosareaneko Ion Aldanondok ere ez du ahaztu 28 kanalari (Tolosaldeko telebista) pasatakoa: “Orain hiru urte 28 Kanala lapurtu ziguten, eurena egin zuten kontua eta genituen jarraitzaile zein jarraitzen genituen kontaktu guztiak galdu genituen. Ez zen modurik egon berreskuratzeko.
‎Euskal presoen urrunketarekin" behingoz" amaitzea eskatu zuen plataformak. " Gezurra dirudi aspaldi atzean geratu behar izan zuten kontuengatik mobilizatzen jarraitu behar izatea. Oso nekatuta gaude; bi urteko pandemiatik gatoz, espetxeetako inkomunikazioak eragin handia izan du, eta, batez ere, nazkatuta gaude, estatuak barrez ari baitira, ez bakarrik presoez, baita erbesteratuez, deportatuez eta haien senideez ere; euskal herritarrez barre egiten dute, eta ez dute gizarte honen gehiengoaren borondatea errespetatzen", nabarmendu zuten plazan egindako ekitaldian.
‎Jakina, aldizkari zientifikoek tarte zabala eman zioten gaiari, baina atoan ahaztu zuten kontua, aurkikuntza errentagarriagoei emanaz arreta.
‎" Elhorgaren esku utzi zuten kontua. Bidarraira abiatu zen eta Martin Orhategarai izeneko mugalari batekin, bide berria marraztu zuten.
‎Bezperatik zeuden seguru asko lorik egin gabe eta inertziaz bezala ari zirela ematen omen zuen. Ia guztiek kontatzen zuten kontu bera: eskuburdinetatik zintzilik eduki zituztela baina minutu bat gehienez, burua sartu zietela ondoren ur zikinetan bizpahiru aldiz eta elektrodoekin kolpe bortitz batzuk eman zizkietela azkenik, galderak erreskadan egin edo argazki batzuk erakusten zizkieten bitartean, baina dena egiten zutela ganora gutxirekin, tramitea betetzearren edo jendea beldurtzeko borondateagatik bakarrik, eta ez, galdeketa sakonetan egin ohi den bezala, pazientzia eta denbora hartuz.
‎Kude zen bere kezka eta ardurak ezagutzen zituen bakarra, baina berarekin ere ez zen ausartzen pentsatzen zuena zintzoki aitortzera. Askotan eztabaidatu zuten kontu haien inguruan, eta sekula ez ziren ados jartzen. " Benetan pentsatzen dudana esanez gero...".
‎Jakin nahiagoak izan balira, sentiberatasun berezia sumatuko zuten beharbada Samantharengan, transzendentziarekin konektatzeko halako gaitasuna, behien arteko balizko filosofia baten hasiera. Baina animalia praktikoak eta pragmatikoak gara oro har, behiok, eta Samantha bera eta, isilean bada ere, haren irudiak eskaintzen zuena, gogoko zituzten arren, baziren betiere eguneroko axola eskatzen zuten kontu guztiz garrantzitsuak eta etengabea zen taldearen ongi izatearen gaineko kezka, halakoa baita agintariaren zama. Eta baziren beste egiteko batzuk, beste egiteko asko.
‎Aldiz, egon nintzen batzordean, adibidez, zaharragoak ziren. Badiotsut, ez dakit emakumea edo gaztea nintzelako, baina ez zuten kontuan hartzen nik esaten nuena. Entzuten zizuten entzun behar zizutelako, baina… Aldiz, gazte hauen artean galdetu egiten dizute, ea zer iritzi duzun galdetzen dizute.
‎Neogramatikoen hipotesiak onarturik, dialektoak entitate diskretutzat hartzen zituzten, homogeneoak balira bezala, muga dialektalek ongi banaturik. Ez zuten kontuan hartzen gizartearen dinamismoa, ezta beste eremu batzuekiko harremanak ere. Espazioaren funtzioa aldakortasun fonetiko fonologikoaren, morfosintaktikoaren edo lexikoaren distribuzioa mapetan errepresentatzea baino ez zen (ibid.).
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia