Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 89

2008
‎Juan Maria Atutxa Eusko Legebiltzarreko presidente ohiaren eta Gorka Knorr zein Kontxi Bilbao Legebiltzarreko Mahaiko kide zirenen defentsak babes helegitea aurkeztu zuen atzo EAEko Auzitegi Nagusian. Sozialista Abertzaleak legebiltzar taldea desegin ez izanagatik urtebeteko inhabilitazio zigorra jaso zuten hirurek, eta Espainiako Auzitegi Gorenak emandako epai hori berehala betetzeko agindu zuen hilaren 2an EAEko Auzitegi Nagusiak. Agindu horren aurrean aurkeztu du helegitea orain hiru zigortuen defentsak.
‎Ez betetzear egon bazen ere. Hamaikagarren kilometroan, ihesaldia osatu zuten hiru frantziarrek: Lilian Jegouk, Florent Brardek eta Nicolas Vogondyk.
‎Joan zen ekainaren 27an onartu zen Gasteizko Legebiltzarrean Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako Kontsulta Legea. Aldeko botoa eman zuten Hirukoa osatzen duten alderdiek (32), Aralarrek (1) eta EHAKko kide batek (1); PSEk (18) eta PPk (15) kontra bozkatu zuten eta EHAKko 7 legebiltzarkide abstenitu egin ziren, ez abstentzioaren arrazoiak azaldu gabe, nahiz eta haien aldeko boto bakarra beharrezkoa izan zen legea onartzeko.
‎Berri agentziek ikerketako iturriak aipatuta zabaldu zutenez, besteak beste, Guardia Zibilaren hiru agiri faltsu atzeman zizkioten Goikoetxeari. Iturri horien arabera, Goikoetxearen argazkia zuten hiru karnet faltsu horiek. Espainiako hegoaldeko eta Portugaleko bost mapa, bi arma eta prestatu gabe zegoen detonagailu elektriko bat ere aurkitu zizkiotela zabaldu zuten berri agentziek.
‎Txanpa bizi bizia egitea ohikoa da, eta hori ederki egin zuten. Aurreneko metroak egin eta gero ere, bizi bizi jarraitzeko erabakia hartu zuten hirurek. Oriok eta San Pedrok muturra erakutsi zioten Urdaibairi, segundo eskas bateko tartea soilik izan bazen ere.
‎Ustez erasoan parte hartu zuten hiru nerabeetako bi daude zentro itxian, eta bestea aske dago, zaintzapean
‎Talde hori Euskal Herriko txanpon makinetako ehun bat enpresek osatzen dute. Lasterketa baten gisara, kirol apustuak kudeatzeko baimena eskuratu zuten hiru enpresak nor baino nor aritu dira zabaltzen lehenak izateko, eta EKASAk lortu du.
‎Legealdi hasierako irriek aurkakoa irudikatzen bazuten ere, jakin bazekiten Eusko Jaurlaritza osatu zuten hiru alderdietako buruzagiek ez zutela legealdi lasaia izango. Eusko Legebiltzarreko hauteskundeek utzitako indar korrelazioak agerian utzi zuen, beste behin ere, ekimen bat onartu nahi bada «adostasun handiak» beharrezkoak direla.
‎Gaztañetari sona, baina, ez dio eman itsasgizon edo militar modura egindako lanak, baizik eta garaiko ontzigintzari egin zizkion ekarpenak. Ontzigileen artean eragin itzela izan zuten hiru liburu idatzi zituen gerrarako itsasontziak eraikitzeko modu eta neurri berriak proposatuz. Bertan azaltzen zituen hainbat ideia ingelesek eta herbeheretarrek garatu zituzten.
‎Kurdistango agintari eta indar politikoek ez zuten aintzat hartu hauteskunde lege hartan Kirkukeko barrutiaren kontura xedatutakoa. Kurduek arbuiatutako testuaren arabera, Kirkukeko barrutian ordezkari kopuru bera izango zuten hiru giza taldeek; alegia, kurduek, arabiarrek eta turkmenek ordezkarien %32 izango zituzten gainontzeko %4, berriz, kaldear asiriar gutxiengokoek ordezkatu zuten.
‎Antonio Vegaren taldean jotzen ezagutu zuten hirurek elkar. Martik, esaterako, 21 darama Vegarekin jotzen.
‎Bere estiloak eta jarrerak arrastoa utzi zuten Masiako harrobian. 1986an, Goteborgen aurka, Europako Kopako finalerdietako kanporaketa irauli zuten blaugranek Camp Noun, suediarrek joaneko partidan lortu zuten hiru goleko errenta ezerezean utzita. Pichi Alonsok sartu zituen Bartzelonaren hiru golak.
2009
‎Euskal Herriko abere azoka ezagunenetako bat da Abadiñokoa. Makina bat lagunen arreta erakarri zuten hiru karpa handiren babespean jarri zituzten abelburuek. Bata bestearen segidan jarrita zeuden, batzuk etzanda, besteak zutik, asko morrosaka.
‎Sierra Leonako gerra zibileko denboran 2002ra eginiko krimenengatik erruduntzat jo zituzten atzo herrialde horretan jardun zuten hiru gudalburu ohi. Erabaki hau hartu zuen Freetown hiriburuan eratutako auzitegi bereziak. Erruduntzat emandakoei jarriko zaizkien zigorrak, aldiz, beste aldi batean dituzte ezagutzerat emango.
‎San Benedetto del Tronto herrian hasi eta amaitu zen Tirreno Adriatikoko azken etapa, eta Mikhail Ignatiev (Katusha), Olivier Kaisen (Silence Lotto) eta Wim De Vocht (Vacansoleil) ez zeuden tropelean lozorroan egoteko prest. Bosgarren kilometroan ihes egin zuten, eta ia zortzi minutuko aldea ere izan zuten hirurek.
‎Egoera tamalgarrian daudela salatu eta bizi baldintza hobeak merezi dituztela aldarrikatzeko hasi zuten hiru gazte horiek gose greba, iragan otsailaren 13an. Marokoko Gobernuak, ordea, gorrarena egin du.
‎Izua da nagusi herritarren artean. Atzo bertan, esaterako, Richter eskalan 3,2 eta 3,3 gradu arteko indarra zuten hiru lurrikara gertatu ziren. L'Aquila, Pizzoli, Fossa eta Collimento herrien artean izan zuten epizentroa.
‎Titularra izan zen joan den denboraldian; iragan osteguneko joaneko lehian, bigarren zatia osorik jokatu zuen, baina Joaquin Caparrosek 20 jokalariko deialditik kanpo utzi du, erdilari espainiarrak inolako arazo fisikorik ez daukan arren. San Mamesen jokatu ez zuten hiru jokalarijoango dira Sutzara: Aitor Fernandez gazte mailako atezaina Iraizoz eta Armando deialdian egonagatik, Ander Iturraspe eta Ustaritz.
‎Ikara pasatu eta Expoa amaitu ondoren, hamahiru urtez inork ez zion ez argazkirik atera, ez kasu handirik egin. Orduan, hondatzen hasia zegoen ontzia konpondu zuten hiru pertsonak tartean, Jose Luis Ugarte euskalduna, Nao Victoria Fundazioko presidentearen laguntzarekin, Juan Salarekin (www.fundacionnaovictoria.org). Horiek eman zioten, beste batzuekin batera, bira munduari Victoria itsasontziaren erreplikan artean.
‎Mini Cooperra, John Cooper kirol autoen ekoizleak egindakoa. Hirutan irabazi zuen Rallya, eta The Italian job filmak egin zuen ezagun; pertsekuzio eszena ikusgarri batean parte hartu zuten hiru Mini Cooper autok. Auto lasterketa bat agertzen duen eszenarik onena, Erresuma Batuan iaz egin zuten inkesta baten arabera.
‎Kris Peetersek iragan uztailaren 11n aurkeztu zuen kabinetean bederatzi ministro daude. Karguen banaketa gobernu koalizioa hitzartu zuten hiru indar politikoen artean egin dute, haiek ekainaren 7an lortutako emaitzen arabera. Hala, CD&V alderdi kristau demokratako lau ministro, SPA alderdi sozialistako hiru eta NV A indar independentistako bi ordezkari daude Gobernuan.
‎Arratsaldean, berriz, hilketaren gaineko ikerketan parte hartu zuten hiru foruzainek deklaratuko dute. Ondoren, Yllanesen defentsak hala eskatuta, psikiatra batek ustezko hiltzaileari egindako azterketa psikiatriko baten berri emango du.
‎Azaroaren 5ean lehertu zen senideen ezinegona atzean gelditu da. Egun hartan, ontziaren bahitzaileek aditzera eman zuten hiru marinel lehorrera eraman zituztela, eta hiru egunen buruan hilko zituztela, atxilotutako ustezko bi piratak askatu ezean. Senideek deituta, manifestazioa egin zuten Bermeon.
‎2 gailendu ziren errusiarrak. Bi goleko aldea ere izango zuten hiru minutu falta zirela Pecnikek esloveniarren gola sartu izan ez balu. Gol horrek estutu egin du kanporaketa.
‎Ez da, ordea, ekintzailea zigortzen duten aurreneko aldia. Tiananmengo protesten harira (1989), hogei hilabeteko kartzela zigorra ezarri zioten, eta gerora behartutako lanak egitera zigortu zuten hiru urtez.
2010
‎Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburua han zela baliatuz, prentsaurrekoa emateko asmoa zuten hirurek, Erromako Legebiltzarraren aurrean. Deialdian azaldu zutenez, euskal gazteriak Espainiako eta Frantziako estatuen aldetik jasotzen duen jazarpena salatu nahi zuten, eta bi estatuei gatazkaren konponbide politiko eta demokratikoa eskatu.
2011
‎Gazte bat tiroz hil zuten hiru soldaduk igandean. Zisjordaniako Nabulus hirian jazarri zitzaizkion soldaduak gazte palestinarrari.
‎Oso gutxik lortua orain arte. Arnas estua sakondu zuten hiru puntuek. Baina berriz estutu zaio.
‎«Zentralak itxita luke dagoeneko», gogorarazi zuen Alberto Friasek, plataformako kideak. Energia nuklearrari buruzko eztabaida gaindituta dagoela iritzi dio Friasek, ustez teknologia aurreratuena zuten hiru herrialdeetan huts egin baitu energia horrek: Ukrainan, Ameriketako Estatu Batuetan eta Japonian.Herritarrek, ezinegona azaltzeko, elkarretaratze bat egingo dute larunbatean, 12:30ean, Arabako Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean.
‎«Kukutza aurrera». Aurreko mobilizazioetako lapiko hotsen ordez musika entzun zen, eta manifestazioan parte hartu zuten hiru kamioiek igorritako abestiek kantatzeko eta dantzatzeko aukera eman zuten.Maria Diaz de Haro kale zabala goitik behera hartu zuen martxara bildutako milaka lagunek. Manifestazioaren aurrean Gaztetxea gara zioen parkartak, baina horren atzetik ugariak izan ziren elkartasun mezuak:
‎Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkaritzatik ohar bidez jakinarazi zuten hainbat pegatinatan presoak Euskal Herriratzearen aldeko pegatinak zaramatzatela Amaiurreko hainbat ordezkarik.Bestetik, Iruñeko Nafarroako Blanca plazako hauteslekuan 20 minutuko atzerapenarekin hasi ziren bozkatzen, mahaiko presidenteak ez zuen baimendu bozkatzen hastea gobernuaren murrizketak sinbolizatzen dituen guraizeen irudi bat zegoelako. Hain zuzen ere, bozkaleku horretan bozkatu zuten hiru zerrendaburuk: Geroa Baiko Uxue Barkosek, UPN PPko Carlos Salvadorrek eta PSNko Juan Moscosok.
2012
‎Haizeak ere ez zuen esku hutsik geratu nahi, eta batetik bestera mugitzen zituen opari paketeak. Portutik udaletxerako bidea haurrak agurtuz egin zuten hiru Errege Magoek. Zenbait guraso haurrak bezain hunkituta zeuden, ibilbidean argazkiak atera eta atera.
‎21 eman zituen Lagun Arok! Horietako asko Valladoliden saskiratze errazetan bukatu ziren, eta batzuek min handia egin zuten hirukoetan. %47 asmatu zuten Gaztelakoek, 11 hiruko.
2013
‎Alfred Bosch ERCko diputatuarekin eta BNGko Guillerme Vazquezekin batera Bilbon eginiko agerraldi batean, Amaiurreko Jon Iñarrituk salatu du «oso aurrekari larria» dela eztabaidarako aukera ukatu izana, eztabaida politikoa galaraztea dakarrelako, eta Espainiako Gobernuaren jarrera zein den agerian utzi duela. Eskubidea lege bihurtzea Autodeterminazio eskubidea lege bihurtzeko eta Espainiako legedia nazioarteko itunetara egokitzeko proposamena aurkeztu zuten hiru alderdi horiek Espainiako Kongresuan, otsailaren 7an. Kongresuko Mahaiak, baina, ez zuen tramiterako onartu.
‎Sei lagunen ametsei jarraiki sortu zen upategia. Lurra, mahastia eta, nola ez, ardoa maite zuten hiru lagunen ametsak ziren. Egun Flequi bera, Sonia Lopez eta Javier Castro dira upategiko buruak.
‎Bost asteko negoziazio prozesu baten ostean heldu da akordioa. Atzoko eguna epemugatzat joa zuten hiru alderdiek, eta, denbora amaitzear zela ikusita, 17 orduko azken bilkura egin zuten astearte eguerdian hasita atzo 05:00etan 185 orrialdeko agiria sinatu zuten arte. Horrek ez du esan nahi, ordea, koalizio gobernua egina dagoenik:
‎Era horretako egitasmo bat baino gehiago aztertu dira azken urte hauetan Gipuzkoako Diputazioan, eta oraindik horietatik erabaki finkorik atera ez bada ere, kezkatuta daude kamiozaleak. Horregatik, atzo, protesta bateratua egin zuten Hiru sindikatuak, enpresak batzen dituen Guitrans elkarteak eta alorreko hainbat kooperatiba esanguratsuk. 10:30 aldera 200 kamioi inguru elkartu ziren karabanan bidea egin eta gero Pio XII. plazan, eta hainbat zirkulazio arazo eragin zituzten.
2015
‎Nola jokatu abertzaletasuna ahulagoa den lekuetan eta sektoreetan? Nola landu hori eleaniztasunak horrelako indarra duen garaian. Euskaldunen ahalduntzeaMotibazioa, euskara ikasteko gogoa sorraraztea giltzarri jo zuten hirurek. Bilbao:
‎Haren sarrera onartu zenean, hainbat sindikatuk eta erakundek gogor kritikatu zuten, Kutxabankek zuen erabateko kontrola galtzeko arriskuan jartzen zelakoan. Akordio bat sinatu zuten hiru jabeek orduan: Euskaltelek Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan mantenduko zituen egoitza fiskala eta soziala, marka nahiz jarduera garatzeko oinarrizko aktiboak.
‎Gizartean sentsibilizazioa sustatu eta mugimendu ekologista indartzea baita, finean, 5.637 kilometroko luzera eta hiru hilabeteko iraupena izanen duen pirripita martxaren xedea. Horretarako, gurpil berdeen arrastoa utzi nahiko lukete bidean zeharkatuko dituzten herrietan.Lehenbiziko pedal kolpea atzo eguerdian eman zuten hiru eta lau eserlekuko tandemetan, Baionan. Aitzinetik, hainbat ekitaldi egin zituzten klimaren problematikari lotuta:
‎Baina haize babesek utzi zuten kolonbiarra Parisko podiumeko koskarik altuenera igotzeko aukerarik gabe. Etixxek eta Tinkoffek triskantza eragin zuten hiru asteko festa hasterako, eta Chris Froomerekiko (Sky) 1.28 minutuko galera pilatu zuen Quintanak. Egindakoarekin harro, baina izan zitekeenaren penarekin, 1.12ko galerarekin igoko da gaur podiumeko bigarren koskara.Denboraren joanarekin borrokan, alferrik izaten dira banu, balitz, balego eta gainerakoak.
2016
‎Kulturarena, esaterako. Arte erakusketa kolektibo bat jarri zuten hiru astez, «eraso konkretuez gain tortura ere baden beste guztia artistikoki lantzeko». Hurrena, mahai inguru bat, Iñigo Gantzarain, Oihana Barrios eta Sergio Salinasekin, galdera baten bueltan:
2017
‎Euren joko mailatik oso urrun aritu ziren bai Zubeldia eta bai Jauregi, eta garaileek aise lortu zuten bigarren puntua, puntu erabakigarria.Izan ere, nagusien artekoa hasterako ia erabakita zegoen dena. Santxok eta Altunak aski zuten hiru tanto egitea, baina ez ziren horrekin konformatu. Usurbildarrek 22 menderatu zituzten Artola eta Irazustabarrena.
‎Haien esperantza zen gu ez agertzea; ez zuten sinesten guk benetan nahi genuela parte hartu, bizitzako beste eremuetan bezala. Uste zuten hiru eguneko kontua izango zela, lau zoro ginela; feminista gisa ez genuela alardearekiko sentimendurik, beste aldarrikapen bat baino ez zela.
2020
‎Bi bloke ziurrak ziren: baiezkoan, Jaurlaritza babesten zuten hiru alderdiak —EAJ, EA eta Ezker Batua—; ezezkoan, PSE EE, PP eta Unidad Alavesa. Eta, botoa argitu gabe, talde erabakigarria:
‎Aurkikuntzek piztutako zalantzen ondorioz, 2006an aztarnategia utzi zuten Miguel Angel Berjon, Jose Angel Apellaniz eta Carlos Crespo arkeologoen lekukotzak izan ziren akusazioko abokatuen galdeketen oinarri nagusia. 2009an prentsaurrekoa eskaini zuten hiru arkeologo horiek, eta Iruña Veleiako idazkidun aurkikuntza gehienak garbiketa gunean agertu zirela esan zuten. «Irregulartasun larriak» egon zirela ere salatu zuten.
‎2015ean, Erresuma Batuan, Lorden Ganberak aginduta, ikerketa bat egin zen; galdetu zen zer eragin izango lukeen erizaintzari bultzada bat emateak. Ikerketan ikusi zuten hiru eragin lituzkeela gizartean. Lehena, jendearen osasuna hobetu egiten dela.
‎2018ko urtarrilaren 30ean, Parlamentuko presidente eta ERCko Roger Torrentek erabaki bat hartu zuen: bertan behera uztea Puigdemont presidentearen inbestidura saiorako deialdia, nahiz eta horretara deitzea erabakia zuten hiru alderdiek.
2021
‎Talde horrekin egon gara; ulertu dugu tortura psikologikoak nola funtzionatzen duen». Hirugarren blokean, proiektua koordinatu zuten hiru zuzendarietako birekin mintzatu dira: Paco Etxeberriarekin eta Laura Pegorekin, txostenak dioena xehatzeko.
‎«Hantxe irakurriz jakin nuen, adibidez, arestian aipatu aita Medina Deban atxilotu zutela CNTkoek. Ez zuten hil, hala ere, baina preso eduki zuten hiru hilabetez Arantzazu mendi itsasontzian. Deban atxilo hartu, eta Donostian eta Bilbon eduki zuten barkuan sartuta».
‎Geronimo Carolina Gonzalez Devesa izan zen ekitaldian nortasun agiria jaso zuten hiru lagunetako bat, eta, BERRIArekin izandako elkarrizketan, izenordain desberdinak erabili ditu bere buruaz aritzeko —gaztelaniaz izenordainetan markatzen da sexua— «Nik zuzendua nuen jaiotza agiria, eta ez neukan nortasun agiririk», kontatu du. «Nire jaiotza agirian, sexua/ generoa zehazteko atala hutsik zegoen; beraz, nire bizitza aldatu eta prestatu nuen horrek hala iraun bitartean oztopo handirik ez izateko.
‎Espainiara joatekoak zirenek edo Espainiatik etortzekoak zirenek ere arazoak izan zituzten. Madrilen lur hartu behar zuten hiru hegaldi bertan behera gelditu ziren, hango aireportua itxita zegoelako. Madrildik Loiura joan behar zuten beste hiru hegaldi ere bertan behera gelditu ziren.
‎Hori lortzeko helburua du Mexiko, Guatemala eta Hondurasko gobernuekin azken egunetan izandako negoziazioak. Mugako kontrolak are gehiago militarizatzeko konpromisoa hartu zuten hiru herrialde horietako gobernuek, Etxe Zuriak jakinarazi zuenez, baina Hondurasek eta Mexikok desadostasunak agertu dituzte negoziazioan hitz egindakoaren inguruan.
‎SESB Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna desegin zenetik 30 urte beteko dira bihar. 1991ko abenduaren 25ean, blokearen amaiera iragarri zuen Mikhail Gorbatxov SESBeko lehen eta azken presidenteak telebista bidezko hitzaldi batean, eta Kremlinen jaitsi egin zuten mailu eta igitaidun bandera gorria; haren ordez jarri zuten hiru kolorekoa, Errusiako Federazioarena.
‎Bestalde, atzo hasi zuten hiru lurraldeetako eguneko zentroetako langileen txertaketa. 55 urtetik beherako langileak txertatu zituzten AstraZenecaren txertoekin, eta, Jaurlaritzako aurreikuspenen arabera, udaltzainak eta etxez etxeko laguntzako langileak izango dira hurrengoak txertoa jasotzen.
‎Milanek zaleen ezinegonak eraginda egin zuen; Juventusek, Inter Milanek eta Atletico Madrilek, berriz, baldintzak aldatu direla argudiatuta. «Lanean jarraituko dugu», esan zuten hiru klub horiek.
‎Seaskako irakasleek azaldu zuten haien eskaera asebetetzeko baliabideak badaudela. Erraterako, iragan ekainean, Donapaleuko (Nafarroa Beherea) kolegioa okupatu zuten hiru egunez, brebetako zientzietako azterketen kopien zuzenketa «alternatiboa» egiteko. «Bi gauza frogatu ditugu:
‎Horrek erran nahi du Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan bizi diren emakumeen datuak kontuan hartuta 10.000 emakumeko 11,3 salaketa jarri dituztela. 242 emakumek, berriz, lekuko gisa ez deklaratzea erabaki zuten hiru hilabete horietan.
‎Bonba pakete haiek bidali zituztenean Azpeitiko postetxean lan egiten zuten hiru lagunek Garzon epailearen aurrean adierazitakoa zeharo bat etorri zen Roldanek esandakoarekin. Hala ere, Guardia Zibilak eutsi egin zion bere bertsioari:
2022
‎Hain zuzen, herenegun, ordu batzuk lehenago, Iranen laguntza duten matxinoek bi aire eraso egin zituzten Arabiar Emirerri Batuetako hiriburu Abu Dhabin, eta gutxienez hiru hildako eta sei zauritu eragin. Koalizioaren esanetan, Arabiar Emirerri Batuetako ADNOC petrolio enpresarentzat lan egiten zuten hiru behargin atzerritar ziren hildakoak. Eraso horren ondoren, Yahya Saree huthien bozeramaile militarrak esan zuen droneak eta misilak erabiliz egindako erasoa «arrakastatsua» izan zela.
‎Pediatrarengana jo zuten, eta aste gutxira jaso zuten diagnosia: Perthesen gaixotasuna zuen semeak —Legg Calve Perthesen gaitza da izen ofiziala, gaitza lehen aldiz deskribatu zuten hiru medikuengatik— Asfape elkartean biltzen dira halako gaixoen senide batzuk, eta eritasunaren inguruko kontzientziazioa bultzatzeko eguna egin zuten astelehenean, urtarrilaren 17an, urtero egin ohi duten bezala. Besteak beste, berdez argiztatu zituzten gaixotasuna duten umeak bizi diren herrietako eraikin publikoetako batzuk.
‎zerga bilketa uste baino hobea izan da. Finantzen Euskal Kontseiluaren azken bileran, urrian, iaz 15.578 milioi euro bilduko zirela aurreikusi zuten hiru aldundietako ogasunek eta Azpiazuren sailak, baina abenduaren 31rako 15.962,2 milioi sartu dira kutxetan, hau da, 384,3 milioi gehiago. 2020an baino 2.013 milioi gehiago dira(+ %14, 4).
‎Errusiak hartu duen jarrera ikusita, Ukrainak, Moldaviak eta Georgiak EB Europako Batasuneko estatu kide bihurtzeko eskaera formalak izenpetu zituzten aurreko astean. Bada, atzo batasuneko 27ek adostu zuten hiru herrialde horiek blokean sartzeari buruzko irizpena eskatzea, eta EBko buruzagiek Versaillesen (Frantzia) egingo den goi bileran eztabaidatuko dute gaia, ostegunean, Europar Kontseiluko presidente Charles Michelek esan zuenez.
‎Bestalde, biktimen agerraldi publikoen garrantzia nabarmendu zuten hiru taldeek: «Biktimek beraiek eskatzen ziguten adierazpenak publikoki egin ahal izatea, beren prozesu pertsonalen onerako, baina baita gizartean eztabaida pizteko ere urteetan isilduta egon den errealitate honen inguruan», adierazi zuen Pozuetak.
‎Ekitaldiaren aurkezpenean nabarmendu zuten hiru urte direla Korrikak Euskal Herria alderik alde azkenekoz zeharkatu zuela. «Gogoa» nabaritzen dute antolatzaileek, eta baita euskaltegietako irakasle eta ikasleek ere.
‎Hizkuntza bat hitzekin osatzen bada ere, ekintzek eraikitzen dute hizkuntza baten komunitatea. Eta Korrikak urrats hori aspaldi egin zuten hiru protagonista omendu nahi izan ditu aurten: Pirritx, Porrotx eta Marimotots.
‎Eurokopak ere bide hori hartu zuen udan. Hamasei taldek jaso zuten hiru urterako lizentzia, eta gainontzeko laurek gonbidapena hartu zuten, balizko kirol emaitzen arabera. Txapeldunen Ligak, berriz, justu denboraldiko sailkapenean oinarritzen du txapelketa.
‎Eskerrak eman zizkien «une erabakigarrietan» beraren alde apustu egin zuten hiru entrenatzaileei. Taldekideentzat hitz hunkigarriak izan zituen.
‎Aurretik ere, iazko ekainean, Amurrioko epaitegian deklaratu zuten hirurek, aipatutako delituak egotzita. Deklaratu baino egun batzuk lehenago, Aiaraldea-k gazte bat elkarrizketatu zuen.
‎Gaur egungo ikuspegia eta duela 500 urteetako ikuspegiak oso ezberdinak direla adierazi dute biek. Aristik esan du gaur egungo begiradatik aitortza bat behar zela, eta lanean espedizioa bukatu zuten hiru indigenak batzea beharrezkoa ikusten zutela.
‎Militantzia ulertzeko modua aldatu egin dela adierazi zuten hirurek. Eta «krisiaz» mintzatu ziren.
‎Diskoak The Velvet Undergrounden lanetan amaituko zuten hiru piezaren oinarrizko bertsioak biltzen ditu, Reeden ahotsak, Caleren gitarrak eta noizbehinka azaltzen den aho soinu batek jantziak: I' m Waiting for The Man, Heroin eta Pale Blue Eyes.
‎1967an atera zuten lehiaketara errepidea eraikitzeko, mantentzeko eta ustiatzeko kontratua. Bi eskaintza egon ziren, eta Ferrovial, John Laing Construction eta Compagnie d’Entreprisesen proposamenak irabazi zuen —Europistas sortu zuten hiruren artean— 35 urterako izango zen kontzesioa: 2003ko ekainaren 6ra arte.
‎Europako bankuen partzuergoek eta nazioarteko erakundeek sartu zuten dirua, estatuaren bermearekin. Eta esleipena lortu zuten hiru eraikuntza enpresek eta euskal aurrezki kutxek enpresa bat eratu zuten. 1970eko hamarkadan, berrehun langile inguru zituen enpresak, bidesariak kobratzeko, errepidea mantentzeko eta abarretarako.
‎15 urte. Bost urtean herritarrekiko euskarazko harremana bermatuta egotea eskatu zuten hiru eragileek, eta hamabost urtean sekotre publikoak euskaraz jardutea.
‎15 urte. Bost urtean herritarrekiko euskarazko harremana bermatuta egotea eskatu zuten hiru eragileek, eta hamabost urtean sekotre publikoak euskaraz jardutea.
2023
‎Errepidean ere, urte txundigarria osatu zuten hirurek. Van Aertek hamar aldiz altxatu zituen besoak, eta erakustaldi gogoangarriak egin zituen Frantziako Tourrean.
‎Aldaketa horren aurrean, nazioarteko irakaspenak, esperientziak eta espazioak ezagutzeko beharra ikusi zuten mahai inguruaren antolatzaileek, eta, horren harira, memoriaren lanketan sakontzeko hitzaldi bana eman zuten hiru hizlariek, norbere herrialdeetako egitasmoak adibide gisa aurkeztuta. Hiruren kasuetan, museoak izan dira memoria lantzeko hautaturiko formatuak, nahiz eta gero, praktikan, bakoitzak bere berezitasunak dituen, herrialdearen historiak eta egoera soziopolitikoak baldintzatuta.
‎Errealitatea: Alkateak 2017ko urrian Gasteizko Udalean sortutako taldeari aurkeztu zion Memoria Historikoaren Planean, Olarizuko gurutzea udalerrian jarraitzen zuten hiru ikur frankistetako bat zen.
‎EAJren, EH Bilduren eta Elkarrekin Podemos IUren aldeko botoei esker, errepublikaren bidea irekitzea eta erabakitzeko eskubidea aitortzea babestu zuen atzo Eusko Legebiltzarrak. Elkarrekin Podemos IUk aurkeztutako proposamen batetik abiatuta, errepublikari eta erabakitzeko eskubideari bide emango dion Espainiako Konstituzioaren erreforma bat eskatu zuten hiru taldeek, erdibideko testu batean. Bi paragrafo labur baino ez ditu onartutako testuak, baina esanahi politiko handikoak dira.
‎Bilduren sorreran parte hartu zuten hiru alderdietako ordezkariek hartu dute hitza koalizioaren urteurrena gogoratzeko ekitaldian: Arkaitz Rodriguez (Sortu), Eva Blanco (EA) eta Oskar Matute (Alternatiba).
‎60 urteko ibilbidearekin eta ia 40 disko kaleratuta, Dylanek bizi izan ditu hamaika jaiotze eta berpizkunde, eta baita beste horrenbeste eraldaketa ere. Hain zuzen, 1970eko hamarkadaren amaieran kristautasuna besarkatu zuen, eta fedea zabaltzeko helburu garbia zuten hiru disko kaleratu zituen. Ez dira bere ibilbideko lan goraipatuenak, baina Donostian disko horietako bi kantu berreskuratu zituen, Gotta Serve Somebody, jatorrizko bertsioko gospel korurik gabe, baina intentsitate izpirituala mantenduta, eta Every Grain of Sand, Shot of Love diskoan azaltzen zen kantu goxo bezain hunkigarria:
‎Sendo hasi zuten estropada Ama Guadalupekoa ontziko arraunlariek, baina ziabogan Hibaikak egin zuen denborarik onena, aurkariei segundo bateko tartea ateraz. Itzulian dena eman zuten hiru taldeek, baina Hondarribia eta Hibaika gailendu ziren hasieran, eta bien arteko lehia izango zela erakutsi zuten. Denbora berean izan ziren luzaroan, eta gehienez segundo bateko tartea eman zuen erlojuak bataren edo bestearen alde.
‎Madrilen atzo egin zuten bileraren aurretik elkarretaratzea egin zuten hiru sindikatuk batera: Aragoiko OSTAk, Galiziako CIGek eta Euskal Herriko ELAk.
‎Eskalatzaileen alerik ez, horma ikaragarri ederrak aukeran, nahi beste lerro eta bide zabaltzeko... pagotxa aurkitu zuten hiru eskalatzaileek Lofoteneko itsasbazter hartan. «Guk dakigula, Gerber Cucurellek berak eta Jordi Estevek eskalatutako bideren batzuk bazeuden, baina askoz gehiagorik ere ez.
‎Ordizian Eskola Publikoak Haur Hezkuntzako 2 mailarako 47 matrikulazio eskaera jaso zituen; Jakintza Ikastolak, aldiz, 45 Behin betiko matrikulazioa honela gauzatuko balitz ere, Eskola Publikoak zazpi ikaspostu libre izango zituzkeen. Hezkuntza Sailak, ordea, guztiz subjektiboa eta eztabaidagarria den Zaurgarritasun Indizean oinarrituta, eta ikasturte honetan bi ikastetxeen arteko desoreka gehienez %10 murrizteko muga aintzakotzat hartuta, matrikulazio eskaera Eskola Publikoan egin zuten hiru ikasle ikastolara bideratu ditu. Aldiz, ikasle bat bideratu du ikastolatik Eskola Publikora.
‎Euskararen jiran momentu latzak ere bizi izan zenituzten zuek etxean: Guardia Zibilak Pello Zubiria atxilotu zuen 2003ko otsailaren 20an, ospitaleratu egin zuten hiru egun geroago… Beldurra da hitza. Amorrua?
‎Haren ustez, poesia da agertoki batean egoteko baldintza, eta poesia sor liteke birtuosismorik gabe, mugimendu gutxirekin. 2011n, 50 urteko ibilbidea zuten hiru maisu dantzan jarri zituen Oroitzen naiz koreografian, eta entseguen grabaketekin ondutako dokumentala aurkeztu du berriki Bilbon, Fundicion aretoan.
‎Carrerok sortu zituen hori prestatzeko zenbait gune, eta, haren heriotzaren ondoren, azkartu egin zen prozesua; are gehiago trantsizioan eta GALen garaian. Esaterako, Carreroren heriotzan zuzenean parte hartu zuten hiru kideetako bik atentatuak jasan zituzten.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia