Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 103

2000
‎Lasaitasuna aginduko zuen Zuzendaritzak. Zinpeko zaindariak ere adiago ikusi ahal izan nituen, ehuntsu bat, zartailuarekin erdi jolasean bezala, titiriteroen antzera, baina disziplinaren legea ezarriz, ez gehiegizko erakustaldiz, ez; nahikoa izan zuten bi tximino lizun eta errutilo hegatsgorri kantari bat garbitzearekin, bakea egin zedin. Sakrifizioa gure onerako izango zelakoan, bazterrean utzi nituen behingoz nire kontzientzi eragozpen bazterrezinak.
‎Mutilak belaunetaraino jaso zituen galtzak, eta jaikitzen lagundu zion Edurneri. Eskutik helduta alde egin zuten biek, hondartzaren ezker aldeko harkaitzartera. Ez nekien zer egin.
2001
‎Gauaren eskuak izan zituzten laster gainean. Eta bi agureak ongi konpondu ziren; eta hain ederki konpondu ere, non pentsatu baitzuten akordio ahaztezin hark merezi zuela ospakizun ahaztezin bat; eta, beren gizonen arnasen eta usainen eta begien ohantze konplizean, gau suhar berdingabe bat beteko zuten biek, izarrak begirale. Eta goiz txinta urratzearekin batera, mêlée haren sabela fruitu batez erdituko zen, fruitu obalatua, nagusien maitasun berotik loratua.
2003
‎Eta azkenean hantxe geunden. Autotik, kuartela osatzen zuten bi eraikin handiak begiztatu genituen.
2005
‎Alabaina, hazkunde ekonomikoa gizarte ongizatearekin identifikatzea zalantzan jarriko zuten bi gertaera izan ziren. Alde batetik, oso herrialde gutxik eskuratzen zituzten aurrerapen ekonomiko horren onurak, beste herrialde asko," Hirugarren Mundua" deituak alegia, mundu azpigaratua ziren bitartean, garapena eta hazkundea identifikatzen diren bi kontzeptu dira, eta geroago saiatuko gara bi horiek bereizten?.
2006
‎Egongelako tiradera guztiak, han hemen pilatutako kartoizko kaxak, ezer gordetzeko balio zezakeen oro miatu nuen. Gogoan ditut aldizkari ilustratu baten hiruzpalau ale; azken urtean Milanera bitan joan zela adierazten zuten bi tren txartel; baita hainbat pelikulen afixa txiki koloretsuak ere, tartean Shangai Express filmarena. Tren txartelak Milanerako ote ziren edo beste nonbaiterako, ez nago oso seguru (agian nire subkontzienteak opera kantaria eta Milan lotu ditu), baina Shangai Express zegoela afixen artean, bai, oso gogoan dut hori, bertako irudiak Elsbethekin izandako eztabaida bat ekarri baitzidan gogora.
‎Makurturik, elkarren artean hiruzpalau metroko tartea zuten bi arrasto paralelo marraztu zituen labanaren puntaz ziegako lur hilean. Gero, gerrian gorde zuen labana.
‎Honek labur labur erantzun zion. Irribarre konplizea egin zuten biek.
‎Gelditu zenean, Klaus tranbiara igo zen eta zerbait galdetu zion gidariari. Hark ezezkoa egiten zion buruaz, eta barre egin zuten biek. Aspaldiko ezagunak ematen zuten.
‎Goiz batez, Zezenkoren aurka jokatzea egokitu zitzaidan. Hermannek, bere labana atera, galtzetan igurtzi, eta hiruzpalau metroko tartea zuten bi arrasto paralelo marraztu zituen haren puntaz patioko lur hilean. Zezenko eta ni sartu ginen erdian.
‎Ez zion trenari beldurrik. Bide bera erabiltzen zuten biek. Berak, eskola eta etxea lotzen zituen bidaia laburrerako; trenak, egunen batean berak ere ezagutuko zituen urrutiko parajeetarako.
2007
‎–Tutti frutti all rootie... , errepikatu zuten biek batera, bi hiru lau aldiz jarraian, bizkarretik helduta. Tabernako gainerako bezeroak begira begira zeuzkaten, irribarretsu.
‎Tabernako gainerako bezeroak begira begira zeuzkaten, irribarretsu. Handik gutxira, garrasi batean bukatu zuten biek:
2008
‎c) Mozkorkeriaren eldarnioan, jendez beteriko taberna hartako komun txiki eta zikin hartan lehen muxua eman zuten bi ezezagun bagina bezala.
‎Bere familia Alaskan 1734a baino dezente lehenagotik dagoela azpimarratu du. Eta Ningeulooktarrena izan zela haien jatorrizko herrixkan bizirik iraun zuten bi familietarik bat, XIX. mendearen amaieran zuriek haraino gripea eraman ostean.
‎Bitartekariak. Patuak agindutakoa beren gain hartu zuten bi otsein arduratsu. Horrexegatik:
2009
‎Barre egin zuten biek, elkarri bultza eginez, umeak bezalatsu, jostari. Literatur tailerraren parean zegoen erostetxe handiaren aurretik pasatu ziren, jende artean zulo eginez.
‎Kontua da biek aitaren egin zutela penaltiaren atarian. Eta aitaren egitearekin batera, argia ikusi zuten biek: Jainkoaren zein aldetan esertzen zen Jesukristo?
‎–Irene... . Claudioren ahotsa entzun zuten biek atzean.
‎Azken aldian, Miriam eta Olga gehiago arrimatzen ziren Emotivera dantzara. Generaleko sukurtsal batean lan egiten zuten bi tiporekin maitakeriatan zebiltzan ordurako. Diruz eta ongi pasatzeko gogoz aski hornituak biak ere.
‎Denbora gutxi eman zuten berriketan, ohi baino gutxiago. Sesioa amaitzean, aurpegi luzea zuten biek, elkarri esan beharrekoak esan eta adio luze baten unea heldu balitz bezala. Bistakoa zen ez zitzaiela ondo ematen agur esatea.
‎Astebete baino ez zen, Atracadores detenidos izenburuaren azpian, haren anaiaren argazki handia aterea zela El Correo egunkariaren erdiko orrialdeetan. Elkarren antz izugarria zuten bi anaiek. Beraz, bolantean zihoan Maxi hura benetako J.M. Eskubi zen, Organizazioko buruzagi ospetsua, eta Hiru Mosketeroetatik atxilotua ez zegoen bakarra.
‎Gau hartan larrua jo zuten bi gazteek, lehen aldiz elkartu balira bezala, erakarmen ezinbesteko batek uztarturik, zetazko hari baten aldi bereko hauskortasunez eta sendotasunez. Anandaren larruazalak sagar dasta zuen, Sararenak mertxikarena; Anandak bular bat hartu zion esku artean Sarari, neska barru barruraino hunkitu zuen eztitasunez; mingainaz laztandu zion, titiburua ahoan sartu eta ia ez antzemateko moduan xurgatu zion, elur eskukada batean ilargiaren errainua hurrupatu nahirik bezala; eta ez zion askatu goizaldera arte.
‎...nahi izan, ez zenuen iniziazioa burutu nahi izan, zure ukazioak dena pikutara bidali zuen, zu zeu izan nahi zenuen, ego hutsa, gogamenaren lakioan erori zinen, baina ez dizut errurik bota nahi, Sara, eutsi, eutsi, berriro hutsetik hasiko gara, oraingo honetan eldarniorik gabe, familia normal bat, ume bat edo bi, gehiagorik ez, zuk nahi bezala, Lidia edo Felix deituko diegu, gure bizitza zeharkatu zuten bi arima xalo haien omenez, eutsi, ez nazazu utzi orain, zure betseinetako elurraren zentzua ulertu dudan honetan, berotuko zaitut, ez duzu txortan egin nahi Dolomitetan bezala, nire aitak elurra urtzeraino egiten zituen arnasa ariketa haiek bezalakoak eginez, ez duzu bion gorputzen arteko surik sortu nahi, ezin duzu, ia arnasarik hartu ezin duzu, baina nik salbatuko zaitut, zatoz, besarka nazazu... denok batera energiak aktibatu behar genituen, denok biluztu, Xabier eta Lidia ere bai, eta triangelu bat osatu, hiru erregeen hirukia, erpinetan zuek, hiru emakumeok, eta hiru gizonok txandakatuz jo behar genizuen larrua, hazia isuri gabe; nik soilik isuriko nuen errituaren amaieran zure sabelean, une egokian, eguzkia eta ilargia angelu egokian zeudela, aro berriko lehen umearen hazia ernal zedin; eta erritua hiru bider errepikatuko genuen, hiru erregeak jaio zitezen.
‎Lidia zapi baten gainean etzan zen, eta Sarak arropa kendu zion emeki; une batez, gelditu egin zen, zalantzati, baina galtzatxoak eta bularretakoa ere kendu zizkion; Lidia begiak itxirik zegoen. Olioz igurtzi zuten bien artean, eta Sarak Anandari ezinegona antzeman zion eskuetan, mutila zakil tentetua disimulatzen saiatzen zen bitartean. Lidiak dardara arin batzuk egiten zituen ukituen pean.
‎Gorpu bien aurpegiei begiratu nien une batez. A ze gizajo itxura zuten biek bietara. Gazteak ziren, gaztetxoak artean.
‎Medikuntzaren itzal soziala eta gaixoaren izaera humanoa errebindikatzen zuten bi nobelok. Ikuspuntu kristau baten talaiatik idatziak, debate sozialaren erdira ekarri nahi dute oinazea, esan nahian bezala oinazea ez dela sufritzen dutenen kontua bakarrik.
‎Izan ere, mende horretan hasiko da erabiltzen hizkuntza elementu desberdintzaile gisa, alor askotan eta modu progresiboan. Dena dela, hori baino askoz lehenago ere. XIV. mendean, Ramon Muntanerren kroniketan, adibidez?, hizkuntza Europako lurraldea osatzen zuten etnien arteko elementu desberdintzaile nagusitzat hartzen zen. Kataluniaren kasuan, Aragoiko etxea osatzen zuten biak bereizteko?. Hau da:
2010
‎Ez zain haren ile kizkur iluna atzendu, ez zain hire denbora guztian atzenduko. Hamar urte hituen, eta heriotzaren berri jakin hueneko arratsalde huraxe gogoratzen dun bizien negu hartatik, eskolatik bueltan amak Hil da Omayra esan zinanekoa, eta heuk Ez da posible, ama, zergatik ez dute atera?; ezin huen konprenitu, gorputz nahitaez arin hura nolatan ez zuten bi gizasemeren artean besoetatik heldu, gora jaso eta gatibu zeukan lokatz lohi haren atzaparretatik erauzi, mundu osoko irrati telebistetako kazetari andana hura inguruan zebilela, euliak bezala bueltaka.
‎Umezain bihurtu zen gure lorezainak bizirik iraun zuen bitartean, amak ez zion jaramonik egin lorategiari, esan nahi baita, guztiak itxura ederra izan zuen heinean, ez aita ez ama ez ziren gehiegi kezkatu, urtero usaintzen, ikusten eta dastatzen baitzituzten landareetatik loreak, zuhaitzetatik fruituak eta lurretik barazkiak. Lorazaina jubilatu zenean erabaki zuten bien artean arduratuko zirela, alabaina egiatan, aita, Alargunsorotarren kondairaz ahazturik edo, mugatu zen urtean behin belarra mozten eta hesia kimatzen. Amak hainbat lursail zaintzeari ekin zion, tipulak, tomateak, piperrak, perrexila eta horrelakoak, modu inkonstantean beti ere.
‎Zuzeneko musika zuten bi lokaletan izan ziren gero. Alkoholaren kolpea ondo eramaten zuela frogatu zuen Danielak, alai eta ausart puntua bazeukan ere, burua galtzeko arriskurik inongo momentutan erakutsi ez zuelako.
‎Hasierako agurren ondoren, Akiles bere lekuan kokatu zen hondartzaren mutur batean, eta Tor tor berean, abantaila nahiko handiarekin. Beste muturrera iritsi zuten biek. Eta Zenonen susmoa zuzena baldin bazen, Akilesek, nahi bezain arin laster eginagatik ere, ez zuen sekula harrapatuko dortoka, hura beti pixka bat harago egongo baitzen, eta horrenbestez ezin harrapatuzkoa izango zen beti.
‎Nahiko urrun eta itsasbeherari esker, harkaitz bat nabarmentzen zen badiaren erdian, urak kolore urdin berdekaragoa eta indartsuagoa hartzen zuen lekuan. Haraino joan eta handik itzuli zuten bi lehiakideek. Hondartzara itzultzen lehena izango zen garailea.
‎Harago joanez gero akaso itsasoaren azpiko janari biltegirako sarbidea eskainiko zuen arrakalaren bat aurkituko zutela pentsaturik, Akilesek besoetan hartu zuen berriro adiskidea eta itsasoaren kristal amaigabea ibili zuten biek, harik eta indarrik gabe geratu ziren arte, uhartea haien atzealdean abandonatutako tunika baten antzera marraztuta ikusten zen lekuan.
‎Sineste sendo horretan oinarrituz, zentsura mozioen debateari aurre egitea erabaki nuen. Eta asmatu egin genuen, debate haiek argi utzi baitzuten zein ahulak ziren PP eta PSOEren argudioak; argi utzi zuten bi alderdien fronte horrek ez zuela argudio etiko, moral eta politikorik. Orduan, orain bezala, erasotzeko, desegiteko, ezetzaren alde bat egiten zuten; baina ez ziren gai baiezkoaren alde egiteko, elkarrekin ezer positiboa eraikitzeko.
‎Dirudienez, estrategia antolatua zegoen hauteskundeetarako deia egin aurretik ere. Ibarretxe Lehendakariak otsailaren 2an iragarri zituen hauteskundeak; bi aste lehenago, urtarrilaren 19an," zerrenda garbien" aukeraz eta beharraz idatzi zuten bi egunkari katalanek, La Vanguardiak eta El Periódico de Catalunyak. PSOEren eta PSE EE PSOEren iturriak aipatzen zituzten kronika politiko haiek.
‎Garai inguru horretan, martxoaren hasieran, Eusko Alderdi Jeltzalearen eta Eusko Alkartasunaren arteko koalizioa eratu zen; hain zuzen ere, ni buru ninduen Jaurlaritza osatzen zuten bi alderdien artekoa. 2001ean joan ziren lehen aldiz koalizioan Eusko Alderdi Jeltzalea eta Eusko Alkartasuna Legebiltzarrerako hauteskundeetan.
‎Munduaren beste alde batzuetan ere ez ziren garai lasaiak. Urtarrilaren 4 hartan bertan inauguratu zen Estatu Batuetako ehun eta laugarren Kongresua, Bill Clinton presidentearen lehen agintaldiaren erdian; errepublikanoek gehiengoa zuten bi ganbera legegileetan azken berrogei urtean lehen aldiz. Kongresuko gehiengo berriak neurri kontserbadore zorrotzak eskatzen zituen Estatuaren tamaina murrizteko, aurrekontua gogor kontrolatzeko, laguntza zerbitzuei amaiera emateko, zergak jaisteko, eta merkatua desarautzeko.
‎Benetan gogor estutu behar izan genuen gerrikoa lehendakariorde eta Ogasuneko arduradun gisa eman nituen lehen bi urteetan. Praktikan, Eusko Jaurlaritzako sail guztietako aurrekontuak murriztu genituen, Osasunekoak eta Hezkuntzakoak izan ezik; ekonomiaren hazkunde izendatuaren pareko hazkundea izan zuten bi hauek. Ez zen izan nolanahi hartutako erabakia, ondo asko pentsatua baizik.
‎Eta horrez gainera, badakigu Elaman hilda Lesakara ekarria izan zela lur santua ematera. Hara zer dioten, besteak beste, hildakoaren gorpua Elamatik Lesakara eraman zuten bi testiguk:
2011
‎Kalea lainope estalian sartuta zegoen eta batetik bestera mugitzen ziren kaletarrek zirrimarra gandutsuak ziruditen. Bazkaldu ondoren, kafea eskatu zuten biek.
‎Eta orduan Rémyrekin oroitzen zen, hark esan baitzituen hitz horiek hilzorian zegoela. Ez zeukan ahazteko Rémy, eremu izoztuan, gosea eta hotza pairatuz, elkarrekin eman zituzten egun gutxi haiek lotura sendoagoa ezarri zuten bien artean urteetako adiskidetasunak ezar lezakeena baino. Ezezagun hura Serten eskua estutuz hil zen.
‎Begiak sutu zitzaizkion, baina ez zuen ezer esan. Nire hitzek zurrunbilo sekulakoa eragin zuten biok geunden uretan. Biluzik geunden, euskarririk gabe, ekaitzaren erdian.
‎Irabazlea, Otañez, gogaitua zegoen jada, baina beste aukera bat eman zion aurkariari. Hurrengo lehia guztiz biluzik egingo zuten biek, bakoitzak ezpata bakarra zuela. Onartu zuen norgehiagoka hau ere, baina iluntzen ari zuenez, hurrengo egunean hastekotan geratu ziren.
‎Antso Abarkaren semea, Gartzia Sanchez Dardartia ere saiatu zen Abendañokoaren aurka eta gudua izan zuten bi aurkari hauek Legutio eta Gasteiz artean. Abendañoko leinukoek galdu zuten gudu hori eta Abendañoko jaunak ihes egin zuen.
‎Ni Hernaniko Sansenea sagardotegian ezkutatu nintzen, gerra nirekin egin zuten bi anaien etxean. Han egon nintzen sukaldetik atera gabe kazolak prestatzen, eta noizbehinka Adurizek, dirua zuenez, garaiko zer edo zer gozoa ekartzen zuen, angulak eta horrelakoak.
2012
‎Berandu etortzeagatik barkatzeko eskatu zion botikariak Abuelori, azken unean joan zitzaion bezero batek atzerarazi omen zuela-eta. Egunero egiten zion bisita Abuelori afalaurrean eta tertulia modukoa egiten zuten biek bietara.
‎Behetik, beste lau gizon agertu ziren; aurretik zihoanak ezkerreko besoa gorputzari soka batez lotuta zeraman, eskuinekoa besomotza zuelako, ukondotik; atzetik jarraitzen zioten hirurak ongi armatuta zeuden. Galorengandik eta berrogeita hamarren bat metrora, bidearen alde bana hartu zuten bi taldetxo haietako gizon armatuek oles egin zioten elkarri. Kale guztian ez zen beste inor ikusten.
‎Eserita zegoen lekuan begiak itxi, eta atseden hartzeko baliatu zuen unea Galok ere, gauean galdu zuen loa berreskuratzeko premiaz. Gozo gozo eman zuten biek ordubete luzea, harik eta Santiagok ur apur bat eskatu zion arte. Botilatik tragoxkak hartzen ziharduela, harritu egin zen Santiago ikusi berri zuenaz, eta, botila muturretik aldenduta, honela galdetu zion Galori:
‎Atzera biak etxola barrura sartuta, galtzu fardo baten gainean eseri zen Galo; berehala, presarik erakutsi gabe haatik, ondoan eseri zitzaion Margarita. Luzaroan bata besteari begira egon ostean, poliki poliki elkarrengana hurbildu buruak, eta topo egin zuten bien aurpegiek. Zuhaitzetik berriki harturiko intxaurraren zaporea zuten Margaritaren ezpainek, eta kala lorez eta enarez betea zegoen haren ahoa.
‎Egunaren ordu hartarako barrura sarturiko beroarekin, nabarmenagoa bihurtu zen galtzuaren usaina (Galok behin baino gehiagotan izan zuen etxolako leihoa irekitzeko tentaldia, gauez zein egunez. Ez zuen luzaz pentsatu beharrik izan, ordea, arriskutsua gerta zitekeela konturatzeko, zarataren bat egingo balu errazago entzun zezakeelako ingurutik zebilkeen norbaitek); bat egin zuten bien arnasaldi baretuek eta biriketaraino barneratu zitzaien lurrin lehor hura. Haren besoetatik askatu gabe, Margaritaren ile mataza laztandu zuen Galok goitik behera eskuineko eskuarekin, astiro astiro, leuntasun atzemanezin hura hatz buruetan geldituko zitzaion itxaropen hutsalaz.
‎Begi berde argi haiek irentsi egin nahi zutela iruditu zitzaion, eta berak ez zuen inolako trabarik jarriko hala gerta zedin. Bat egin zuten bien arnasaldiek eta poliki poliki galgatzen joan ziren biak ala biak. Une hark nola bukatu behar zuen galdetzen hasia zen Galo bere buruari, joateko ordua iritsi zitzaiola iragarri zionean Margaritak, ezpainetan zeukan irribarretxoa ezabatu gabe betiere.
‎Gelakideak bera eramateko, mesedez, eskatu zuen beste behin ere, negar zotinka, ahopean; bekokia atearen kontra jarriz eutsi ahal izan zion buruari. Besape banatatik hartu zuten bi lagunek eta bere lekuan etzaten lagundu zioten.
‎Kartzela guztian ezaguna zen goizalde batzuk lehenago ondoko gelan Erriberriko aita seme okin batzuei gertaturikoa. Izen bera zeukaten, eta fusilatuak izan behar zuten gizonen zerrendan Primitivo Cascán irakurri zuenean zaindarietariko batek," neu naiz" erantzun zuten bi ahotsek. Aitak esan zuen, eskuin atzamar erakuslearekin bere burua seinalatuz, bera zela zerrendako hura; semeak, jarraian, zaindariarengana inguratu, eta berak izan behar zuela deitutakoa azaldu zion, kartzelaratua ere egunak lehenago izan zela-eta.
‎Martinek aitaren maniobra patxadatsuak jarraitu zituen lasaitasunez; eta tarteka, lantzean behin, Margaritari begiratzen zion. Halakoetariko batean, topo egin zuten bien begiradek; irribarre argitsu bezain xaloa egin zion Martinek, afaritan eskainitako bien tankerakoa. Inaziori eztulak erasan zion eta itzali egin zuen zigarroa.
‎1973ko urtarrilaren hasieran hilda aurkitu zuten bi botila whisky huts eta bi barbituriko flasko huts aldean zituela. Hiru egun zeramatzan hilda, auzitegiko medikuen arabera.
‎Bi gizonek bidean zer hitz egin zuten, kontu bat da segurua: sasiak inoiz hartuko ez duen baztertxo bat ureztatzen jardun zuten bi biek beren oroitzapenen eremuan.
2018
‎Metalezko atea itxi egin zen. Komediantea sotora eraman zuten bi gizonak desagertu egin ziren, bata bestearen ispilu bihurturik. Idazteko makina bat zegoen Oihartzunen Gelan.
‎Behin, txikitan, bere lagun minarekin batera, arratsalde osoa eman zuten biek amonaren etxe ondoko belazean txabolatxo bat eraikitzen. Adar luzeak bilatu, eta haiekin egin zuten egitura, eta iratze mordoa bildu zuten, bata bestearekin teilakatuz eraikinari gorputza emateko.
‎Ordu bete beranduago, Sophie Senaren ertzean zegoen, Conciergerieko ate nagusia gordetzen zuten bi dorre handien artean. Sarrerako zaindarien aurrean identifikatu eta gero, burdinazko hesi bat igaro zuen ojiba arku baten azpitik, eta, dozena erdi bat harmaila jaitsita, atari zabal batera heldu zen, non harrizko pilare sendoek eusten baitzieten sabaiko ganga astunei.
‎Zaindariak kandela bat piztu zuen, eta argiaren atzetik segitu zuten biek, itzalak bizkartzain. Negarrez ari ziren paretak, hain zen handia hezetasuna, liken eta goroldioen asegarri.
‎Barre egin zuten biek. Halako batean, aho zapia muturrera eraman zuen Leok, eta eraztunari erreparatu zion Fabianek.
‎Halako batean, irrintzi moduko zerbait botata, berrogeita hamar afrikarrek barrikadaren kontra egin zuten oihu eta garrasika, odolaren usainean, atzean gelditutako lagunek tiroka babesten zituzten bitartean. Leok eta Fabianek ez zuten bi aldiz pentsatu. Bi kanoien orroa ikaragarria izan zen.
‎Hartan geratuko zen guztia, baldin handik hilabete batzuetara, ordurako jendeak errotako balbeena ahantzita zeukanean, beste gertaera batek balbeen bera bigarren aldiz eragin izan ez balu. Emakume ilehori bat Erret hiriko uraska batetik edaten ikusi zuten bi gaztek. Behiek eta ahuntzek baizik ez zuten edaten aska hartatik, baina, hala ere, bi mutilek harrika hartu zuten emakumea.
2019
‎Pierren ebazpen motza hurrupatu zuten biek, ebanjelio sainduko hitza bailitzan. Isildu ziren.
‎Anartean, Felixek irri zaparta isila libratu zuen. Patxiren beribilaren gibelaldera jo zuten biek. Kofreko borta altxatu eta lau zaku luze, astun eta handi atera zituzten, punta banatatik hartuta, lurrean pausatzeko.
‎Lau orduko bidaia, hizketa lausoan eraman zuten bi militanteek. Gai intimoak eta jendekinak saihesten zituzten.
‎Bidaiako hirugarren geldialdia Navalesko restopean egin zuten bi autoek. Entsalada bana manatu zituzten.
‎Inoiz esan dut, nola nire aurrean goizeko iragarpenarekin eztabaidatzen zuten bi lagunek: batek euria agindu nuela, eta besteak ezetz, ez zuela botako esan nuela.
2020
‎Inprimategiak fama omen zuen ehun bat urte lehenago Biblia protestanteak inprimatu zituztela bertan. Inkisizioak jakin zuenean, inprentako nagusia eta bertan lan egiten zuten bi langileak atxilotu omen zituen, eta inpresio klandestinoak salatu zituen herritarra egin omen zen inprentaren jabe. Haren bi semeek, legitimista amorratuak, egin ziren aitak utzitako negozioaren jabe, eta tropa karlistek erruz enkargatzen omen zizkieten bi anaiei paskinak eta bandoak, herriz herri egiten zituzten desfileen iragarpenak, soldaduek antolatutako festen eta antzezpenen agiri berri emaileak.
‎Isilik egin zuten bi neskek etxeraino gelditzen zen bidea. Lorategitik aditzen zen afariaren usaina, doña Nievesek beren oilategiko oilaskoa prestatu zuen saltsan, tipula, baratzuria eta azenarioa txikitu eta oliotan frijituta.
‎Aurreko eguneko opila gosaldu zuten biek, Reparaz familiarentzat egin berriak, mahaian jarri ostean. Inbidia puntu bat emango ziokeen Mikelari, klaseko lehenengo eguneko nerbioak zirela-eta, burua beste toki batean izan ez balu.
‎Gogorra izan zen lana; hanka besoak minduta bukatu zuten bi neskek, eta Mikelak ez zuen hitzik esan arratsalde osoan, Rosarioren hitz jarioan hileko entzun zuen arte.
‎txorisagarrak, agormokoteak, errezilak, gezagorriak, mokoxoak... mila kilotik gora izaten zuten bi urtez behin, ehundik gora gurdi betetzeko adina, aitak baserriaren inguruko lursail onenak erosi baitzituen diru apur bat aurreztu zuenean. Lertxundiko saila erosi zutenean, osaba Ameriketatik bisitan etorri omen zitzaion aitari, arbolak sartzeko dirua utziko ziola esanez.
‎Mikelak Iruinbarrenako kontuak esan zizkion, trasteak jasotzen ari zirela, Salusen plan aldaketak epeldu egin zion barrua eta. Kantuan bukatu zuten biek gau hartako jarduna.
‎Amona batek hazi zuen, Maria andreak, eta hura ere berak zortzi urte zituenean hil zen, Darioren aita bezala, gripeak egundoko triskantza egin zuen urte tamalgarri hartan. Doktoreak Pazoan hartu zituen bi umezurtz haiek, lurraren, soroen, behien eta abere gorotzen bi seme haiek, buruan letrarik ez zuten bi aker txiki haiek.
‎Berenak egin zuela pentsatu zuten biek. Heriok aurkitu zituela azkenean.
‎Xabier Leteren lehen poema liburu argitaratua 1968koa da. Gorago esan bezala, Agorak antolaturiko saria irabazi zuten bi bilduma uztartuz osatu zuen Egunetik egunera orduen gurpilean (Cinsa, 1968). Saria irabazi zuen lehen poemategiak Pekatu zaharrak eta sinismen berria zuen izena, eta hango poema bateko ideia da tituluak jasotzen duena; hain zuzen ere, Alzateko Jauna poeman agertzen da urrezko dukaten truke bazter batera apartatutako lehengo sinesmen zaharraren ideia.
2021
‎Gogora ekartzen badiot Via Nazionalen egin genuen aspaldiko pasiera hura, esaten du gogoan duela, baina nik badakit gezurretan ari dela eta ez duela ezer gogoratzen; eta batzuetan neure buruari galdetzen diot gu ote ginen bi pertsona horiek, orain dela ia hogei urte Via Nazionalen zihoazenak; hain modu atseginean eta halako adeitasunez, eguzkia sartzen ari zela, solas egin zuten bi pertsonak; solas egin zutenak huntaz eta hartaz, ezertaz jardun gabe; bi solaskide amultsu, bi gazte intelektual pasieran; hain gazte, hain hezibide oneko, hain arretagabe, hain gertu batak besteari buruz epai onbera bat oharkabean emateko; hain prest batak besteari agur esateko betiko, ilunabar hartan, kale izkina hartan.
‎Jainkoarren! Nola lortu ote zuten bi gizagaixo haiek halako obra artistiko harrigarri bat burutzea?
‎Guardia Zibilaren Land Rover batzuk eta auto dotoreak zeuden futbol zelaiaren ondoan, ilaran. Taxia ilararen azken lekuan kokarazi zuten bi guardia zibilek. Eskuinaldean, mendiaren gerrian, kuartel bat zegoen, eta guardia zibil batzuen trikornioen distira ageri zen, bide asfaltatu gabean gora, baliza batzuk balira bezala mendiaren ertzeraino, denak zelatan.
‎Ordurako, Jonanek ohea bul  tzaka abiarazia zuen. Ez dakit nora eraman zuten bien artean. Ia ordubetez egon nintzen begiak leihoan josita, ez irakurri, ez ezer.
‎Mikelak ere antzeko zerbait esana zidan. Ez nuen kontu hartan pentsatu nahi, baina agian arrazoi zuten biek. Nire purtziltasun guztia santu bidean saiatzeko modu bat baino ez ote zen ba azken batean?
‎Ukitze txiki bat gertatu zen, gizonaren esku bustia, batetik, eta emakumearen esku fin lehorra, bestetik. Aspaldian lehen aldiz, berotasuna sentitu zuten biek ere.
‎Atea ireki eta aterki bustia barnera sartzen saiatu zen, baina burdinek behin eta berriro ertzean jota agerian uzten zuten bi eskuen arteko deskoordinazioa. Atea ireki, mugimendu azkarra egin eta aterkia barrura, baina atea ixtean oihal zatia atrapaturik geratu zen.
‎LucÃa ordu biak aldean despeditu zen beragandik. Amarekin bizi zen eta elkarrekin bazkaltzen zuten biek. Lito beste neska harekin hondartzan ikustean gogoa nabarmen makaldu zitzaion, baina, hala ere, ez zen isilik geratu eta Davidi gauzak kontatzen jarraitu zuen.
2022
‎Bitarte horretan, Bingen ezagutu zuen. Etxea erosi zuten bien artean. Bikiez erditu zen Ihara.
‎Bazekien eztei egunean ez zirela zinemara joango. Etxean amak eta izebek prestatu zuten bi familientzako oturuntza, eta bazituzten urgentzia handiagoko kontuak kitatzeko senarrak eta biek. Bazekien senarra desiratzen zegoela ezkon gaua heltzeko.
‎Eta aldi berean gutxi gorabehera esan zuten biek:
‎Bizkorra zen. Autoa garabian sartu eta alde egin zuten biek. Kabinaren atzealdeko leihotik ikusten zituen Adak autoaren gurpilak, bere begien goratasun berberean, errepidean etzanik balego bezala.
‎" Ez haiz arituko pentsatzen hor sartzea eta irents hazala berdeak, ez?", esan nion. Marcok ez zuen eran  tzun, belar zigarroa pasatu zidan besterik gabe, eta hartzera joan nintzenean konturatu nintzen, jauna, nire negarrarekin nahastu ondoren handik eraman zuten bi gizonek jipoi ederra eman ziotela eta behatzak handituta zituela, ezpaina hautsita, begi bat odoletan eta aurpegia gorri gorri gorri. Denbora gutxi egin nuen berarekin, jauna, baina esan nion lehentxeago edo geroxeago, goizago edo beranduago, azkenean joan egingo nintzela.
‎...a ile uhindua zuena, haien alde jarriko nintzatekeen, baina nire argaltasunak irri eragiten zien, burua atzerantz biratzera behartzen zituen beren bularrak balioan jartzeko, eta haietarik gehienek nire deserritu edertasunik ezertarako ere nahi ez bazuten ere, batzuek nire eraginpean erori ziren, pisua galdu nahi izan zuten, zeren ipurdi txikiak ez al dira, bada, politagoak, femeninoagoak, ezin ote zuten bi egun baino gehiago eraman txokolaterik jan gabe, eta argaltzen hasi zirenean, galdua nintzela ohartu nintzen, galtzera eramango nindutela, hiritik alde egin nuela ohartu nintzen, zeren haiek bat egingo zuten nirekin nik bakarrik egon nahi nuen tokian, ez ahaztu denbora hartan ni goseak nengoela eta hortxe jabetu nintzen zera hark guztiak ez zuela ezertarako balio, eta zertan goseak egon mundu ... Txikitan, neu nintzen ederrena, halaxe nintzen dudarik gabe, nola baitira gona igotzen zaien neska txiki guztiak, artean ez nekien zer zetorkidan, bai, dena pikutara joan zen nerabezaroan, tira, uste dut, eta bigarren hezkuntzan nire lagunak ni baino politagoak ziren, eta inoiz ez zuten jakin gorroto nituela ni baino politago ikusten nituelako, zeren ni beti isilka errebelatu nintzen, nire fantasmen erosotasunean, gogamenaren toki batean non posible baita bizirik eta hilik egotea, biak aldi berean, non posible baita maite ditugunak mila aldiz asasinatzea eta familiaren samintasuna antzeztuz suizidatzea, baina zergatik egin ote du bere buruaz beste, ez ote dugu egin ahal izan dugun dena, ez ote diogu eman guztia eta gehiago, eta mila aldiz irudikatu ditut nire lagunak desitxuraturik, larri errerik, ile grisa matazaka erortzen eta bularrak moztu beharrez min biziak janak dituelako, bular ustelduak, bular muinoiak besoak antxumatuz eta ezkutatuz ibili behar direnak, nire gorrotoa inguruan loratzen zen guztia harrapatzeraino heltzen zen, eskolako anorexikoa nintzen ordurako, zeren nolabait ere nabarmendu beharra neukan, begiratu nola desagertzen naizen eta begiratu nola maite dudan bizia, eta haur izateari uzteko ukoa harro erakutsiz nenbilen ordurako, kiribilean kizkur  tzen nintzen ama, ohetik atera nahi ez eta, murriztu ahala, eta lagunak leial izan balitzaizkit nik ez niekeen makurrik opa izango, gainerako guztia bazterrean uzteraino adoratu izan banindute, niri jarraiki balitzaizkit nola apostoluak jarraiki zitzaizkion Jesu Kristori arrantza sareak jitoan utzirik bihotza esker onez beterik hautatuak izan zirelako, ahalegina egin nukeen nire lagunak bezalakoa izateko, haragi  tsua eta ile uhindua zuena, haien alde jarriko nintzatekeen, baina nire argaltasunak irri eragiten zien, burua atzerantz biratzera behartzen zituen beren bularrak balioan jartzeko, eta haietarik gehienek nire deserritu edertasunik ezertarako ere nahi ez bazuten ere, batzuek nire eraginpean erori ziren, pisua galdu nahi izan zuten, zeren ipurdi txikiak ez al dira, bada, politagoak, femeninoagoak, ezin ote zuten bi egun baino gehiago eraman txokolaterik jan gabe, eta argaltzen hasi zirenean, galdua nintzela ohartu nintzen, galtzera eramango nindutela, hiritik alde egin nuela ohartu nintzen, zeren haiek bat egingo zuten nirekin nik bakarrik egon nahi nuen tokian, ez ahaztu denbora hartan ni goseak nengoela eta hortxe jabetu nintzen zera hark guztiak ez zuela ezertarako balio, eta zertan goseak egon mundu guztia egon badaiteke goseak hiltzen, bihotza gelditzen den arte, baina gero ospitalera eraman eta indarrez elikatzen baldin badute, eta une horretan alde egin nuen, lautada utzi eta hirian bizitzera etorri nintzen, lan egin nahi nuen eta puta egin nintzen, ergelkeria galanta, baina gertakarien segida logikoa, horratik, anorexiatik puteriora ez dago urrats bat baizik, eta artean lan egin behar zuen ahoa neukan, ahora sartu sartu ahal nezakeen guztia, denbora galdua irabazi, kiloz eta zakilez inguratu, eta ez pentsatu asebete naizenik, ez, goseak nago beti, egunero haztatzen dut jaten dudana, hau beste harekin batera jan ote dezaket, ezin ote dut morokil honen heren bat platerean utzi, ez jan azken heren hau nire nerabe gorputz hau ahal den gehiena habitatu ahal izan dezadan, nire pottoki txikitasun hau ahal den gehiena habitatu, ezpainak silikonaz puztea gustatzen baitzaio, ezpainak eta titiak ere bai, eta plater baten herena bider hirurehun eta hirurogeita bost egun, dira ehun eta hogei plater gutxiago digeritu beharrekoak, eta hori baino gehiago, zeren hortxe dago beti ariketa fisikoa ere, gimnasioa, entrenatzeko tokia, non gailu espezializatuak dituzten sabela, ipurdia eta izterrak indartzeko, badituzu atal batzuk zeinetan gorputzeko gantzen ehuneko laurogei baino gehiago kontzentratzen diren, eta astean hiru aldiz joan behar izaten dut, astelehen, asteazken eta ostiraletan, egun bat sabelarentzat, bestea ipurmasailentzat eta hirugarrena izterrentzat, eta neurriz gain entrenatzen dudanean batzuetan oka egiten dut, aldageletan bertan, eta atsegin dut gainerakoen aurrean gaixotzea, ez dakit zer dela-eta, aukeran errukia hobea delako inbidia baino, emakumezkoen aurrean ezin dudalako atzera egin baizik, haien oinetara makurtu barkatu nazaten, barkatu, barkatu nire bekatuak, barkatu maitatua izan naizelako, barkatu hil dudalako, gezurrak esan ditudalako, jan ere dudalako, eta nire bezeroak eta nire psikoanalista bera ere nire isilaldiekin desafiatu baditzaket, gizonezkoekin ausarta eta lotsagabea ere izan baninteke, larba hutsa naiz emakumezkoen aurrean, horra zergatik ez dudan lagunik, alegia egiazkorik batere ez, horra zergatik nahiago dudan emakumezkoak tarte batera eduki, eta neure burua gizonezkoz inguratu eta lubakitu, bai, gorroto ditut emakumezkoak, eskura ditudan baliabideekin ditut gorroto, gogameneko bazter horretako indarrarekin, nire gorputz makurtuarekin eta barkamena eskatzen dien ahoarekin, gogamenean akabatu egiten ditut emakumeak.
‎Txikitan, neu nintzen ederrena, halaxe nintzen dudarik gabe, nola baitira gona igotzen zaien neska txiki guztiak, artean ez nekien zer zetorkidan, bai, dena pikutara joan zen nerabezaroan, tira, uste dut, eta bigarren hezkuntzan nire lagunak ni baino politagoak ziren, eta inoiz ez zuten jakin gorroto nituela ni baino politago ikusten nituelako, zeren ni beti isilka errebelatu nintzen, nire fantasmen erosotasunean, gogamenaren toki batean non posible baita bizirik eta hilik egotea, biak aldi berean, non posible baita maite ditugunak mila aldiz asasinatzea eta familiaren samintasuna antzeztuz suizidatzea, baina zergatik egin ote du bere buruaz beste, ez ote dugu egin ahal izan dugun dena, ez ote diogu eman guztia eta gehiago, eta mila aldiz irudikatu ditut nire lagunak desitxuraturik, larri errerik, ile grisa matazaka erortzen eta bularrak moztu beharrez min biziak janak dituelako, bular ustelduak, bular muinoiak besoak antxumatuz eta ezkutatuz ibili behar direnak, nire gorrotoa inguruan loratzen zen guztia harrapatzeraino heltzen zen, eskolako anorexikoa nintzen ordurako, zeren nolabait ere nabarmendu beharra neukan, begiratu nola desagertzen naizen eta begiratu nola maite dudan bizia, eta haur izateari uzteko ukoa harro erakutsiz nenbilen ordurako, kiribilean kizkur  tzen nintzen ama, ohetik atera nahi ez eta, murriztu ahala, eta lagunak leial izan balitzaizkit nik ez niekeen makurrik opa izango, gainerako guztia bazterrean uzteraino adoratu izan banindute, niri jarraiki balitzaizkit nola apostoluak jarraiki zitzaizkion Jesu Kristori arrantza sareak jitoan utzirik bihotza esker onez beterik hautatuak izan zirelako, ahalegina egin nukeen nire lagunak bezalakoa izateko, haragi  tsua eta ile uhindua zuena, haien alde jarriko nintzatekeen, baina nire argaltasunak irri eragiten zien, burua atzerantz biratzera behartzen zituen beren bularrak balioan jartzeko, eta haietarik gehienek nire deserritu edertasunik ezertarako ere nahi ez bazuten ere, batzuek nire eraginpean erori ziren, pisua galdu nahi izan zuten, zeren ipurdi txikiak ez al dira, bada, politagoak, femeninoagoak, ezin ote zuten bi egun baino gehiago eraman txokolaterik jan gabe, eta argaltzen hasi zirenean, galdua nintzela ohartu nintzen, galtzera eramango nindutela, hiritik alde egin nuela ohartu nintzen, zeren haiek bat egingo zuten nirekin nik bakarrik egon nahi nuen tokian, ez ahaztu denbora hartan ni goseak nengoela eta hortxe jabetu nintzen zera hark guztiak ez zuela ezertarako balio, eta zertan goseak egon mundu guztia egon badaiteke goseak hiltzen, bihotza gelditzen den arte, baina gero ospitalera eraman eta indarrez elikatzen baldin badute, eta une horretan alde egin nuen, lautada utzi eta hirian bizitzera etorri nintzen, lan egin nahi nuen eta puta egin nintzen, ergelkeria galanta, baina gertakarien segida logikoa, horratik, anorexiatik puteriora ez dago urrats bat baizik, eta artean lan egin behar zuen ahoa neukan, ahora sartu sartu ahal nezakeen guztia, denbora galdua irabazi, kiloz eta zakilez inguratu, eta ez pentsatu asebete naizenik, ez, goseak nago beti, egunero haztatzen dut jaten dudana, hau beste harekin batera jan ote dezaket, ezin ote dut morokil honen heren bat platerean utzi, ez jan azken heren hau nire nerabe gorputz hau ahal den gehiena habitatu ahal izan dezadan, nire pottoki txikitasun hau ahal den gehiena habitatu, ezpainak silikonaz puztea gustatzen baitzaio, ezpainak eta titiak ere bai, eta plater baten herena bider hirurehun eta hirurogeita bost egun, dira ehun eta hogei plater gutxiago digeritu beharrekoak, eta hori baino gehiago, zeren hortxe dago beti ariketa fisikoa ere, gimnasioa, entrenatzeko tokia, non gailu espezializatuak dituzten sabela, ipurdia eta izterrak indartzeko, badituzu atal batzuk zeinetan gorputzeko gantzen ehuneko laurogei baino gehiago kontzentratzen diren, eta astean hiru aldiz joan behar izaten dut, astelehen, asteazken eta ostiraletan, egun bat sabelarentzat, bestea ipurmasailentzat eta hirugarrena izterrentzat, eta neurriz gain entrenatzen dudanean batzuetan oka egiten dut, aldageletan bertan, eta atsegin dut gainerakoen aurrean gaixotzea, ez dakit zer dela-eta, aukeran errukia hobea delako inbidia baino, emakumezkoen aurrean ezin dudalako atzera egin baizik, haien oinetara makurtu barkatu nazaten, barkatu, barkatu nire bekatuak, barkatu ...a ile uhindua zuena, haien alde jarriko nintzatekeen, baina nire argaltasunak irri eragiten zien, burua atzerantz biratzera behartzen zituen beren bularrak balioan jartzeko, eta haietarik gehienek nire deserritu edertasunik ezertarako ere nahi ez bazuten ere, batzuek nire eraginpean erori ziren, pisua galdu nahi izan zuten, zeren ipurdi txikiak ez al dira, bada, politagoak, femeninoagoak, ezin ote zuten bi egun baino gehiago eraman txokolaterik jan gabe, eta argaltzen hasi zirenean, galdua nintzela ohartu nintzen, galtzera eramango nindutela, hiritik alde egin nuela ohartu nintzen, zeren haiek bat egingo zuten nirekin nik bakarrik egon nahi nuen tokian, ez ahaztu denbora hartan ni goseak nengoela eta hortxe jabetu nintzen zera hark guztiak ez zuela ezertarako balio, eta zertan goseak egon mundu ...
‎Sukaldea ia dantza areto bat bezain zabala zen eta baratzera ematen zuten bi leiho handi zeuzkan, zabalik. Gizon bat zegoen eserita mahaiaren aurrean.
2023
‎–Baziren behin, horra bada, mutil pobre bat eta prima aberats bat, eta maitemindurik zeuden. Ezkontzak aurrera egitea nahi zuten bi gazteek, baina neskaren gurasoek ez zuten nahi alaba fortunarik gabeko koitadu batekin ezkon zedin, eta esaten zioten," Ez dinagu ezkontzen utziko!"
‎Eta sotora iritsi zelarik, bere emaztearekin egin zuen topo, baina, berak bezala, emazteak ere ezin zuen hitz egin, hainbestekoa izaki haietaz jabetua zen haize mina. Elkar besarkatu zuten biek, eta ez zenuten jakingo nor zen puzkerrontzi handiena! " Nola demonio aterako gara honetatik?", galdetzen zuen emakumeak," Arrastaka ere ez naute hemendik aterako!" esaten zion gizonak.
‎Bernadetak ahoan barneratzen zuen Àngelaren mantala, eta tiraka kentzen zion Àngelak, hitzak erauzten ari balitzaio bezala. Murmurika azaldu zuen ikusi egiten zuela nola ihes egin zuten bi arrotz haiek, etxe, karrika huts eta elizen artetik, gizon zapelgorri batzuk euren hirian sartu eta jazartzen ari zitzaizkielako. Ahapean ia, arrapaladan ihes egiten ari ziren haiek soldadu ez ziruditela adierazi zuen, gizon zibilak ziren, armarik gabeak, izutuak, eta berehala gertatu ziren basoan, eta topatu zuten aurreneko etxaldean hiru zahato ardo eta saskitara bat sagar eman zizkieten, eta eseri egin ziren, atseden hartzeko.
‎Eta protesta egiten zuen Estevek, nazkaturik zegoelako, berak ere gerrara joan eta frantsesen edo behar zenaren aurka borrokatu nahi zuelako. Eta etsia hartzen zuten bi mutilek, ezkutuko etxe hartan beren garaiko gudu garrantzitsuenak huts egiten ari zirelako. Eta esan ere egiten zuten etxe higuingarri hartan, gizon bilakatu orde, adingabe iraungo zutela betikoz, hau eta beste eginez, agindu egiten baitzien euren amak, egizue hau, egizue hori, oraindik ere haurretan baleude bezala, eta errieta egiten zien, eta kargu hartu, eta jo ere egin zituen halako batean, bi ttikiekin Àngelaren inguruan belauniko jarri zirelarik.
‎Urean egosi eta, xukatu ondoan, olio tanta bat eman eta listo!" Eta, esaten zuen, kalera atera zirelarik, gazte bati zer ordu zen galdetu zion, eta mutilak erantzun," Dos quarts i mig de dues", 25 eta irri egiten zuen Pantanok," Zer ordu zen jakin gabe gelditu nintzen!". Baina kamioiaren kaxara igo eta hurbiltzen ari zitzaizkien mendi horren ilun eta malkarrei begiratu zietelarik, honela pentsatu zuten bi lagunek," Nora arraio eraman nahi ote gaituzte?". Haserretu egiten zen Pantano batzuetan, eta honela esaten zuen," Hamar pezeta eta erdi ematen digute urtegian eguneko lan sariko, eta pezeta eta erdi ordu gehigarri bakoitzeko.
‎–Bere gizonarengana joan zen etxekoandrea. Grinatsu zegoen gizona haren begira, eta emaztearen balentriaren berri izan zuelarik, hain pozik zegoen larruaren barrenean ez zen kabitzen, eta dantza eta jauzi eta irri egin zuten biek.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia