Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 41

2000
‎Beldur handiz luzatu zuen eskua orduan Lauaxetak Kortazarrengana, baina, Euskaltzaindiko egoitzan bezala, han ere espiritu hutsal bihurtua zela jabetu zen, aurrean zuen gizonarentzat ikusezin, entzunezin, ukiezin, atzemanezin guztiz. Orobat gertatu zitzaion Egunkaria ko erreportajean idazten zuten beste bi idazleekin ere, Koldo Izagirre eta Edorta Jimenezekin, eta baita erreportaje hartan elkarrizketatzen zuten kantari lauaxetazalearekin ere, Antton Valverderekin.
‎Esnatu zenean, bakarrik zegoen. Horrek harritu zuen, bera, lo arinekoa izanda, nola ez zuten besteen jaiki hotsek iratzarri. Hain aspaldi zen ez baitzuen bizkarpean halako ohatze gozorik izan.
‎Ez zen, agian, neska guztiz inozentea; bazuen, agian, posizio bat sasipeko borrokan. Ez zuten beste hitzik esan. Bigarrenez burua aklaratu ziolarik, Elik ileak pixka bat lehortu, salara eraman zuen; korridorean zebilen mutikoari:
‎Guztiaz ere, beren egotemodu hura ez zitzaion Xani egokia iruditzen: zer esan behar zuten besteek, eurak hantxe geldirik, ari zirela ikusita. Gari belarrian ari zitzaion:
2002
‎Mentxuri ez zitzaion burutik ere pasa laguntza eskaintzea, moja ikastetxearen garaitik erabat utziak baitzeuzkan horrelako langintzak. Laguntzaren beharrizanik ere ez zuten beste biek, eta kontenplazio hutsaren plazerean aritu zen bere burmuineko zoko nagienak erabat iratzarri arte. Gustua ematen zion besteen berriketa entzuteak.
2003
‎Adan eta Ebak paradisuan ez zuten beste zereginik:
2005
‎Atentzio fokua ez zegoen, ez niretzat behintzat, bandera harro erakusten zuten gazteengan, edo atzetik beldur aurpegiaz begiratzen zuten besteengan. Ezta ikurrinean ere.
‎Apenas esan zuten beste ezer. Bere amak ardo botila hustua zuen berehala, ia ia berak bakarrik hustu zuen gainera, inoren laguntzarik gabe.
‎Beste guztien ondoan lur emateko detailea hiltzaileen alde, bederen. Candana mendira eraman zuten beste gizon batekin Hispano Suiza blindatu batean. Arte baten aurrean paratu eta tiro eman zieten bular parean.
2007
‎Handiena, hala ere, gerritik gora biluzik, Lucio kristal haien gainean etzanda jartzen zenean gertatzen zen, ikusleen artetik norbait eskatzen zuenean, bere gainean zutik jartzeko agintzen baitzion eta sabelaren gainean salto egiteko nahi beste. Hasieran beldurrez bezala egiten zituzten saltotxoak, baina azkenean ahal zuten beste egiten zuten gora, behin eta berriz, matxinsaltoen antzera. Beldurra ematen zuen hura ikuste hutsak.
2010
‎Hilabete bateko berreziketa neukanan programatuta. Orduantxe bururatu zitzaidanan nire eskuin eskuko erdiko hatzaren berreziketa ez ezik, literaturarako zaletasuna aspaldian galduta zuten beste guztiak ere landu nitzakeela. Dimitriren istorioa idatz niezanakeela pentsatu ninan (geroago gogoratu nindunan Aulkira Iltzatuarenaz, nire burua haren egoeran ikustean).
‎Edozer gerta zitekeen. Lau xakelarik jokatzen zuten beste lauren aurka: onenak onenen kontra eta txarrenak txarrenen kontra.
2011
‎Hilkutxaren beheko aldekoek (oinen aldekoek) beste kolore bat zuten, ilunago eta maiztuago zeuden. Hori ikusita, kutxaren buru eta oinen alderdiek zuten beste ezberdintasunen bat bilatzea eta aurrekoarekin lotzea zen zegokiona, ehorzlearen burutazioen arabera. Eta baita aurkitu ere.
‎Margarita, izeko Margarita, aita baino zertxobait zaharragoa zen eta bere arreba bakarra. Izan omen zuten beste anaia bat; hemen nire memoria lanbrotsua da, zerbaiten oroitzapen galduren bat badut, umetan entzundako solasaldiren batzuengatik ziurrenik, baina ez nago erabat seguru, istripuren batean hil zelakoan nago, antzina.
‎Nahi baino izuago atera zaio gaztigua. Nabarituko ote zuten beste biek gidaren estualdia?
‎Santiago Cervera, familiaren aspaldiko lagun baten eskutik etorri zen susmoen baieztapena. Dallasko ospitale bateko memoria unitatearen buru zen Cervera aspaldian, eta Donostian pasatzen zuen udaldia baliatu zuten beste egoera batean haien lehen kontsulta izango zenaren iritzia biltzeko.
‎Ezin hobeto zegoen pentsatua: abortuaren kontra zeuden, baina klinika abortisten ustezko maula ekonomikoa azpimarratzen zuten beste ezer baino lehen. Hori gutxi balitz, ez zen egia irratirako konexioak egunkariko erredakziotik egin zitezkeenik:
2012
‎Horrela deitzen diete enpresan ordezkaritza duten bi sindikatuei. Norari iritsi zaizkion zurrumurruek diotenez, lehenengo ezizena sindikatu horia izan zen, boto gehien jasotzen dituen sindikatua izendatzeko, eta horiek ondoren mendekua hartu zuten besteei sindikatu marroia deitzen hasi zirenean. Norbaitengana jotzekotan, enpresan sartu denetik Norak argi izan du Anderrengana izan behar lukeela, sindikatu marroiko ordezkaria den heinean, eta horregatik adostu dute hitzordua, Hernaniko Bodega tabernan, Anderren gogoz kontra, ez baitu ulertzen zergatik ezin duten bilera enpresan bertan egin.
‎herstura bakoitzaren ondotik, zauriak gantzaz eta olioz artaturik, berrekiten genion herritar moduko guhaurren xendrari. Ahots ezberdin ugariak biribilkatuz jarraituko genuen menturaz munduaren sinfonia airosa osatzen, gu baino nekezagoa zuten beste jendalde eta herri anitzekin batera.
2013
‎Nik bilatu eta bilatu egiten nuen tribunoak atseden ematen zidanetan. Etsiturik, azkenean honi galdetu nion hartaz, ez ote zuten beste kanpaina batera bidali; baina ez ote zuen ni gabe Veleiarako itzulbidea hartu, edo andreren batekin maiteminduta ote zebilen zen nik benetan galdetu nahi niona. Ez nintzen ausartu.
2014
‎" Bayonne 17" jartzen zuen panelean. Handik aurrera ez zuten beste hitzik egin.
‎Carreroren autoa lehertu baino egun bi lehenago, 37 ordu lehenago, zinera joan ziren komandokoak, abenduaren 18an. Eginda zeuden gauza guztiak, tunela, lehergaiak, ez zuten beste ezer prestatu behar. Zine aretora sartu eta Chacal filma ikusi zuten; hor lotura bakarra, lotura baragarria ere bai...
‎torturatu egin zuten Aitzol, begia lehertu, gortinarik gabe, ez zuten beharrizanik ikusi. Oihuak entzun ziren, torturetatik ateratzen ikusi zuten beste presoek, telebista kamerek Martxelo Otamendi ikusi zuten bezala urte batzuk geroago.
‎Ezin izan zituzten orduan hildakoak eraman, euren kanpalekuetan lurperatu... Han geratu ziren lau zauritu ere, japoniarren esku, ez zuten beste erremediorik izan.
‎Lehen kolpea pasatuta, soldadu australiarrek eurek ere ulertu zuten, ulertzen hasi ziren, gosea, beharra: ez zuten beste erremediorik izan japoniarrek, egun asko izango zituzten jan gabe. Sinistu zuten australiarrek ez zela lehenengo kasua, ez zela azkena ere izango.
2016
‎Eta orain, egin eta agindu ez zituen delituengatik duela hamar urte baino gehiagotik kartzela eta epaiketak jasaten zituen baten salbuespenarekin, eta misteriotsuki erail zuten beste batenarekin, gainerako guztiak ondo bai ondo kokatuta zeuden, ezkerretik eskuinera jauzi eginez, berriro ezkerrera salto egiteko, eta berriro eskuinera, batzuek egunkariak eta telebista kateak zuzentzen zituzten, edo Estatuko arrain handiak ziren, diputatu edo senatari bihurtuta.
‎Oinez egin zuten beste zabaldirainokoa. Luis ez zen jeepetik higitu ikuskatzeak iraun zuen bitartean.
‎Salvatorek, zatitxo bat sardexkaz ziztatu eta, berehala antzeman zuen laztana aho barrenean. Italiarra laketurik ikusita, irri egin zuten beste biek, lehenbiziko aldiz.
‎Bazkaldu ere elkarrekin egin zuten eta, pixka bat lasaiago, hitz egin zuten beste gai batzuez: Ondarroa, Eresoinka, haurrak, Paris...
2017
‎Barre egin zuten besteek.
‎Egun hartan ez zuten beste gaixorik ekarri, Lukak ordura arte nirea izandako ohean igaro ahal izan zuen Gabon gaua. Atun eta arrautzazko sandwichak eta txokolatezko tarta afaldu genituen.
2018
‎Hogeita bi urte lehenago, ehun bat pertsona elkartu ziren Santa Eulalia eliza zaharrean, berriaren parean dagoenean. Goitik behera tela zuri bat bota, eta zinema kalera eraman zuten beste behin, hogei urte eta gero. Sara han zegoen orduan.
2019
‎Ez nien esan behar aita non zegoen, hori orain dakit, baina ez nien asko ere esan... Entzungo zuten beste lekuren batean ere non zegoen aita goiz hartan, nik esan ez arren. Azaldu amari guztia...
‎Aretoa itxi zioten hainbat aldiz. Atxilotu egin zuten beste hainbestetan. Baina behin eta berriro bueltatzen zen kabaretera.
2020
‎Jose Etxenagusiaz, ondoen ezagutzen nuen pintoreaz, eskueran nuen material guztia arakatzen ari nintzela egin nuen topo ordura arte zeharo ezezaguna zitzaidan Gregorio Muruamendiaraz margolariaren izenarekin. Etxenagusiari buruzko monografia eta artikuluek behin baino gehiagotan azpimarratzen zuten beste euskal margolari askorentzat izan zuen garrantzia, zenbat izan ziren haren laguntzari esker Erroman ikasteko aukera izan zutenak, horietako asko Chigi Akademian bertan, hondarribiarra irakasle zutela, baina ez nuen ordura arte Muruamendiaraz horrekin topo egin. Zeharkako aipamen bat izango zela pentsatu nuen, baina, zorionez, uste baino gehiago aurkitu nuen.
‎Emakume guztiek zeuzkaten seme alaben esnezko hortzak urretan krokatuak, azkenerako nik ere egin nuen zintzilikario bat alabaren ebakortzarekin. Eta mikrouhin labea!, iltzatuta daukat, ez zuten beste gairik! Astebururo mikrohuin labeaz hitz egiten zuten, mikrouhin labeak egiten zituen gauza guztiez…
‎Buruko baieztapen irmo batekin ematen zieten amaiera ados zeuden gaiei, eta behin itxita inoiz gutxi itzultzen ziren hitz egin nahi ez zuten kontu horietara. Diskurtsotik harago, deserosoak ziren lurzoru horiek bientzat, eta nahiago zuten beste edozertaz aritu.
2021
‎Platonek, aldiz, komedia hazka egitearekin alderatu zuen, biek ala biek gozamena sortzen badute ere jatorrian ezinegon bat dutela agerian utziz (Platon, 2010 in Anduaga, 2016). Filosofo klasikoen ildoari jarraituz, barrea eta umorea besteekiko sentitzen den nagusitasunak sortutako gozamena direla defendatu zuten beste zenbait autorek, eta ondorioz, subjektuen arteko botere harremanak agerian jarri eta elikatzeko balio dezaketela. Bestela esanda, gizarteko beste subjektuekiko nagusitasuna erakutsi eta eskuratzeko gaitasuna egotzi zioten umoreari.
‎lana, jana, etxea, bakea. Baina Luis Fernandezen garaian jaio, seguru asko berarekin behin baino gehiagotan plazan jolastu, herriko eskolan elkarren ondoan eseri, festetan besotik helduta batera dantza egin eta kantatu zuten beste askoren familiek berrogei urte baino gehiago itxaron behar izan zuten gerran gertatutakoaz hitz egin, senideen patuaz publikoki negar egin eta beren bertsioa eman ahal izateko.
‎Atzo idatzi zuen, zure etxean, berak, ez nik, hilda ere hitza ukatu baitizut. Zer pentsatuko zuten besteek. Zuk bakarrik ulertuko zenuke, badakit, garrantzia kenduko zenioke, “zer axola du” izango lirateke erabiliko zenituzkeen hitz zehatzak, seguru nago.
2022
‎Ez ziren bilera efizienteak, eta nik zaintza ardurak eta bestelako ardurak nituen. Beraiek [gizonak] han gelditzen ziren lasai, berdin zitzaien, ez zuten beste kontuen [etxeko/ zaintza lanen] ardurarik”.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia