Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 95

2003
‎Neska ttipiek ez dituzte galtzamotzak eramaten Turkian, ez Istanbulen ere. Zer pentsatuko dute auzokoek!. Aldi horretan neskek ez zuten batere amatxiri kasurik egin, eta usatuko zela pentsatu zuten. Baina emazteak ez zituen bakean utzi etxerat sartu eta horien ganbararat joaterakoan, segidan garrasika hasi baitzen: Zer ari da beltz hori erdi biluzirik nire etxeko murru batetan!
‎Bolada batean gaueko bi hiru guardia jarraian egiten jardun zuen gajoak, loari aurre ez egitearren. Mikelek eta berak, gainera, ez zuten batere erreparorik erakutsi beren txandak ere egin zitzan. Zenbaitetan lotsagarri ere utzi izan zuten haren inozokeria eta esperientzia falta zela eta.
2005
‎Oso gaztea izan arren, erruz maite zuen Iñakik bere adin bera zeukan Nekane, herriko alkatearen alaba txikia, eta neskatoak ere beste hainbeste maite zuen Iñaki. Baina Nekanek bazituen bi anai nagusi, hamalau urteko Kike eta Patxi bikiak, eta hauek ez zuten batere gustuko beren arrebarekin zebilela ezkutatzen ez zuen Iñaki. Beraz, mutikoa zigortzea erabaki eta gauez hilerrira eraman zuten, bertan utziz goizalderarte.
‎Tratatuaren testuak ez zuen aztarna askorik ematen, haren aplikazio eremua askoz zabalagoa izan zitekeen arren (gizakien, animalien eta landareen osasuna) behin bakarrik aipatzen baitzen ingurumena babesteko, definitu ere egin gabe. Arduradun politikoek ez zuten batere erraza, eta etengabe egiten zioten aurre gizabanakoen, industriaren eta enpresen askatasunaren eta eskubideen eta ingurumenerako eta gizakien, animalien edo landareen osasunerako ondorio kaltegarriak murrizteko beharraren arteko orekari. Eta orain arteko informazio zientifikoa aztertu ondoren, oreka aurkitu behar zuten neurri proportzionatuak, ez diskriminatzaileak, gardenak eta koherenteak hartzeko.
‎Beren poltsekin eseri ohi ziren hondar lehorrean, beti leku bertsuan; erantzi, buru txano zuriak jarri eta, eskuaz uraren tenperatura neurtu ondoren, odol hotzeko animaliak bailiran, murgil egiten zuten batere trikatu gabe.
2007
‎Eraso guztien ondorioz, herritik kanpo zeuden milizianoen kasernek ez zuten batere kalterik izan. Aldiz, Andra Maria eliza inguruak, eta Kurutziaga, Barrenkale, Barria eta erdialdeko kaleetako eraikinak guztiz suntsitu zituzten.
‎Tarteko helmugan, lehenengoa, Arturo Mora izan zen; hala, amaieran, mendiko saria irabazi zuen Würth taldeko txirrindulariak.Deskargatik Urretxura eta handik Oñatira hartu zuen lasterketak. Ihes eginda zeuden bi taldekideak ondo konpondu ziren eta ez zuten batere arazorik izan tropelarekin zeukaten tartea mantentzeko.Bergarara iritsita, Angiozarretik Asentzio gainera igo ziren txirrindulariak. Han ere, Würthekoak izan ziren lehenengoak.
2008
‎Herritar askorentzat heroia bazen ere, Don Karlosen gortean Santa Kruz ez zuten batere maite. Inoren aginduen zain egon gabe bere kabuz borrokatzeko zuen joera horrek1116, berak buruturiko zenbait ekintzaren inguruan egunkari liberal zein karlistek egindako manipulazioek, eta batez ere, karlistek armada erregular bat sortzeko zuten premiak, Manuel Santa Kruzen gainbehera eragin zuten, eta 1873ko uztailean Iparraldera alde egin zuen, karlisten artean borrokarik egon ez zedin.
‎Askoz atzerago ibili ziren San Pedro eta Urdaibai. Bi ontzietako ordezkarien arabera, sasoirik onenean dauden bi ontziek ez zuten batere aukerarik izan. Nabarmena izan zen bizkaitarren ezina.
2009
‎Eta berdin zitzaidan gurasoen bileretara joatea ere. Ikasleon eskubideak defendatzen nituen, sutsuki, helduek zer pentsatuko zuten batere axolarik gabe. Baina neska kontuetan?
‎Ortzuri (1911) eta Urlo (1914). Opera horiek, azkenak batik bat, ez zuten batere arrakastarik izan.
‎Euskal Herrian torturapean hildakoei dagokienez, inoizko kondena bakarra izan zen hura, eta ezinbestez ezarri behar izan zuten, hain zen ukaezina «oinazpietako erredurak poliziek komisarian eragindakoak» zirela. Erredura ikusgarri haiengatik izan ez balitz, ez baitzieten ezta kondena barregarri hura ere ezarriko, zeina ez zuten batere oztopo izan gerora Polizia barnean gradu gorenena heltzeko: espainiar demokrazia torturatzaileko komisario nagusi.
‎Bicanic Krivotxlikov bikoak erotu egin zuen, ordea, San Antonioren defentsa. Kontraeraso argi argietan asmatu egin zuten etxekoek (25, 27), eta Mindegiak bi zentralen tartean min eginda, 28 lortu bazuen ere, etxekoek ez zuten batere estutasunik pasa amaieran. Defentsarik gabe, golen zakua bete besterik ez zuten egin bi taldeek.
‎Erabiltzen duen diskurtso formalean autodeterminazioaren alde egiten du, baina gero praktikan ez du ezer egiten. Boterera iritsi zirenean, gainera, nire uste apalean, ez zuten batere ondo egin: Alderdi Popularraren politikari jarraipena eman zioten aurrerapen gutxi batzuekin eta egindako akats estrategiko larriek oinarri sozial handia galtzea ekarri zuten.
‎Garai haietan, hildako kopurua handia zelako, auzitegietako medikuek axolagabekeriaz jokatu zutelako eta Medikuntza Legaleko Institutua guztiz militarizatua zegoelako, egiten ziren autopsiak guztiz azalekoak ziren, ez zuten batere sakontzen. Esaten zutena hauxe zen:
2010
‎Partida eskasa izan zen. Defentsari eman zioten garrantzia entrenatzaileek, eta, gainera, erasoan ez zuten batere asmatu jokalariek. Egin kontu:
‎Enbata talde ttiki hortan, baziren, euskaldunak izanik ere, euskara ez zekitenak, Biarritzekoak, Baionakoak. Ez zuten batere esperientziarik laborari munduan eta ez zituzten gure editorialak ulertzen. Bestetik, guhaur gure intelektual formazio unibertsilaritik heldu ginen.
‎Grafenoa isolatzeko, grafitotik abiatu ziren, arkatzetan dagoen material arrunt horretatik, eta tresna oso arrunt bat erabili zuten, zeloa. Horrela lortu zuten batere arrunta ez den material bat: grafenoa, hau da, karbono atomo bakarreko lodiera duen xafla bat.
‎Dirudienez hasieran emakumeek baino ez zuten marka hura erosten eta alferrik joan ziren gizonak erakartzeko antolatu zituzten kanpaina handiak, harik eta publizista batek deskubritu arte bazela gizon" mota" bat zeinarentzat ordu arteko propaganda kanpainek ez zuten batere funtzionatu, gizon mota hark" independentzia" preziatzen zuelako gauza guztien aurretik.
‎Ez zuten batere holakoetan sartu nahi. Unibertsal zerbait egin nahi zuten (Brecht), tamaina handiko, musika eta beste.
2011
‎Itsasora jaurtitako usteldura ur azalean geratu zen, eta marrazoen bizkar hegalak agertu ziren laster. Marrazo haietariko bat arpoiz harrapatzen entseatu ziren batzuk, baina ez zuten batere lotu. Ez zegoen arrainik, ez hegaztirik, ez urik ahora eramateko.
2012
‎Ez genuen espero, ordea, horren luze joko zigunik, eta itsasgoraz baliatuta ibaian gora egitekoak ginen; baina haizeak etengabe jotzen zuen, eta laugarren edo bosgarren eguna egin genuenean oso gogor jo zuen. Hala ere, itsasartea kai bat bezain ona zen, eta, ainguratzea ongi egina genuenez gero eta sokak eta euskarriak sendoak zirenez gero, gure itsasgizonek ez zuten batere kezkarik, ezta beldurrik ere, eta denbora, itsasoko ohiturak agintzen zuen bezala, atseden hartzen eta algaraka ematen zuten. Zortzigarren eguneko goizean, ordea, haizeak indar handia hartu zuen, eta lanean hasi behar izan genuen hagak eta haize oihalak bildu eta ongi lotzeko, itsasontzia ur gainean ahalik eta era errazenean eutsita egon zedin.
‎Hurbiletik ikusi nuenean, oso latz eta malkartsua iruditu zitzaidan haien larruazala, eta kolore ezberdinetakoa, platerak bezain zabalak ziren orinekin han hemenka, eta listaria baino ile sendoagoekin haietatik zintzilika; besterik ez esatearren beraien gainerakoaz. Eta ni aurrean nengoen bitartean, ez zuten batere erreparorik izaten edandakoa husteko, ia bostehun litro inguru bai, hiru milaren bat hartzen zituen ontzi batera. Ohorezko dama haien arteko ederrenak, hamasei urteko neska jostalari atsegin batek, batzuetan zangalatraba ipintzen ninduen bere titiburuetako baten gainean, baita beste bihurrikeria asko egin ere, baina barkatuko dit irakurleak xehetasun gehiagorik ez ematea.
‎Gaueko irudipen gisa idatzirik, Le Dialogue en forme de vision nocturne k, bere lehenbiziko obra literarioak, oso interpretazio zaila du. Protestanteen fedetik oso hurbil zegoenez, katolikoek ez zuten batere ongi hartu Nafarroako erregearekin ezkondu izana. Paueko eta Nerac eko gazteluetan heresia susmopeko humanistekin izaten zituen harremanak, baita Calvino ospetsuarekin ere.
2013
‎Claes Oldenburg eta bere kideak, kontsumo gizartearen gehiegikeriak eta obsesioak salatzen ahalegindu ziren. Aurreko belaunaldiko artisten balio estetikoen ikuspegi zerutiarra ez zuten batere gogoko. Pop artista hauek hiriko unibertsoa edo hiriko bizimodua gauzatu zuten beraien artelanetan.
‎Ezta muturreko bat ere. Ustelak ziren gazte guztiak, ez zuten batere balio. Alferrik zen haiei bultzada bat ematea edota aurpegira irainez mintzatzea.
2014
‎Izan ere, 2005ean L' enfant filmarekin bigarren urrezko palmorria irabazi zuten. Horrez gain, epaimahaiaren sari berezia jaso zuten 2011n Le gamin au velo rekin. Deux jours, une nuit filma ere aurtengo Cannesko zinemaldian lehiatu zen, baina oraingoan dardennetarrek ez zuten batere saririk eraman. ' DEUX JOURS, UNE NUIT' Zuzendaria:
‎Hobekuntza harekin ere, baina, emaitza urrun zegoen perfekziotik. Geratzen zitzaizkion txima narrasek, begi urtsuek eta hortz zaharrek ez zuten batere ongi ematen jantzi alaiarekin. Button jauna, ordea, tematurik zegoen; eskua luzatu zion.
‎Saltokien aurreko oihalak tolestu ziren; komedianteen antzeztokiak desagertu ziren puskaz puska; dantzak eta kantak gelditu; antzezpenak isildu; suak itzali; orekarien soka tenkatuak laxatu; ukuiluetatik gurdien endaitzetara itzuli ziren bizileku ibiltarietatik tiratzen zuten zaldi zahar hanka motelak. Poliziek eta soldaduek, zartailua edo makila eskuan, atzean gelditzen zirenak mugiarazten zituzten, eta ez zuten batere kezkarik dendak lurrera erortzen baziren, baita buhame koitaduak oraindik barnean bazeuden ere. Bistan zenez, neurri horien eraginpean, Nizhni Novgorodeko plaza zeharo hustuko zen ilundu baino lehen, eta basamortuaren isiltasunak beteko zuen merkatu handiaren iskanbilaren lekua.
‎Esan zituzten lehenengo hitzek ez zuten batere garrantzirik, harentzat behinik behin, baina balio izan zioten Nizhni Novgoroden entzunak zituen bi ahotsak ezagutzeko. Ustekabean aditu zien gizon eta emakume haiei elkarrizketa puska bat bezpera gauean, eta orain aukera zeukan berriz ere zertaz ari ziren jakiteko.
‎Arratseko bederatzietan Ikulskoera iritsi eta gaua egin zuen bertan. Barabako herri galdu hartan ez zuten batere berririk gerrari buruz. Bere izaeragatik beragatik, probintziaren atal hura, tatariar armadaren bi zutabeek eratzen zuten sardearen erdian kokaturik, inbasioaren lazgarrikerietatik urruti egon zen ordu arte.
‎Tatariarrak telegrafo bulegoa inbaditzen ari zirelakoan, leihotik kanpora jauzi egiteko prestatu zen Mikel Strogoff, baina aretoan bi lagun baino sartu ez zirela ohartu zen, eta haiek ez zuten batere antzik soldadu tatariarrekin.
‎Gaixotasunaren ohiko konplikazioak prebenitzen lagunduko luke, epe luzera, diabetesa duten pertsonek kontrol zorrotza egiten ez dutenean, hala nola neuropatiak, gaixotasun kardiobaskularrak, erretinopatiak, entzumen arazoak eta neurologikoak. IDFko adituen arabera,% 70eko portzentaje hori, 2035 urtean, 150 milioi kaltetuk ez zuten batere arbuiatzen. Beste kopuru interesgarri bat da munduan diabetesa duten pertsonen erdiek ez dutela ezagutzen.
‎Leire Arrutik eta Leire Manterolak. Ez zuten batere zorterik izan, ordea. Izan ere, entrenamendu egunaren bezperan gaixotu egin zen Arruti eta Manterolak, berriz, kubitua pitzatu zuen futbol partida batean.
‎Borda aldatzearekin artaldea ere bai. Duela mila urte ez zuten batere gure erlisione bera.
2015
‎Gurasoek ez zuten batere ongi hartu nire bizitzaren bat bateko aldaketa hura. Erokeria zela aurpegiratu zidaten.
‎Kontestu honetan kokatu behar da Har Hitza! ren sorrera. Enbata eta Ekaitzak ez zuten batere azaltzen Patxa Oldartzen en ikusmoldea eta beharrezkoa ikusten zen mugida berri horren bozgorailua sortzea.?
‎Nolabaiteko oreka lortu nahi zen, baina politika eta ekonomia sailetan zail gertatzen zen. Erdal kazetariek ez zuten batere errazten. Ez euskararen kontra zeudelako, egunkariaren kaltetan omen zelako baizik.?
‎Mantso mantso jaitsiko zirela erabaki zuten. Goiz zen, eguerdi partea, eta ez zuten batere presarik. Ordu eta erdi edo zuten ordu erdiko bidea egiteko, aspaldian hain bide luzerik ibili gabea baitzen eta malkarra baitzen zidorra.
‎Suhiaren deia jaso zuen Londrestik bi egun lehenago. Beldurtu egin zen haren ahotsa entzutean, alabarenaren ordez, eta ez zuten batere lasaitu entzundako hitzek.
‎Zerbait jausiko bazen ez zirela entregatuko esaten zuten. Nik inoiz ikusi nituen pistolek ez zuten batere disparatzen. Zaharkituta zeuden.
‎eguraldiak eta Athleticen sailkapenak ligan. Sexu kontuetan erakusten zuen trebezia faltak ere ez zuten batere aztoratzen ganorabako halakoa! Eguraldiarekin, ostera, bereziki zen temosoa.
‎Himalaiako Zanskar iba rrean, serorategi batean urrezko bihotza eta loria kutsuduna dituzten serora budista andana bat bizi da. Urruneko mendialdean egonez, ez zuten batere hezkunderik izan, eta ez zuten India (haien herrialdea) ongi ezagutzen. Errealizadorearekin, 10 urtez Indian zehar elkarrekin ibili dira herrialdearen ezagutzeko, Himalaiatik Andaman uharteetarat.
‎Bardoze eta Gixune lapurtar herriak gogorik gabe Bidaxuneko kantonamenduan sartuak ziren Agaramonteko 6 herriekin. Baina egoera berri hori ez zuten batere maite bardoztarrek eta gixundarrek. Erabaki horren kontra borrokatzeko, herriko kontseiluaren bilkura berezi batetan bildu ziren 1790eko uztailaren 4an Bardozeko Herriko Etxean.
2016
‎Berez, Darwin, trufari hutsa zen eta honetakoan denei hala erakutsi zien. Gauza bat Bibliaren pasarteen eztabaidatzea zen, bestea jendeen bizi iraupenaren urteekin irribarre egitea, baina Eba eta Adanek ez zuten batere gaizki hartu, burlagai ziren testu haiek ahozkoak baizik ez zirelako eta idazki arrastorik gabe haien arteko irritxo batean gelditzen zirelako. Jainkoaren beraren hitzak izan arren, beste belaunaldi batekoak ziren, eta haiei bost axola, batez ere Erek eta Habili, haien askazia hain luzea baitzen benetan.
‎York Berrin ala Filadelfian edo San Frantzisko ala Los Angelesen? Gau beltzak lurreko beste aldea izan zitekeela zerakutsan baina bidaia berririk ez zuten batere egin, orduan. Amerikarrek asmaturiko bigarren kreazioaren unean bizi ote ziren, Adan eta Eba berriak izanez?
‎Egoera makurrak dituzte oraindik ere. Nafarroan, adibidez, 2012tik 2015era ez zuten batere laguntzarik jaso. Une larriak izan ziren.
‎Dudarik gabe, euskararen egoera minorizatuak zein euskal literaturaren esparruaren existentzia ezak eragin berebizikoa izan zuen gertaera horretan. Horretaz gain, hala euskal kulturaren eta estetikaren tradizio aski kontserbadore eta klasizistak zein ideologia nazionalista tradizionalaren hedapenak ez zuten batere lagundu literatura konparatuaren agerpenean. Gauzak horrela, elementu horien kontrako erreakzioan suma ditzakegu literatura konparatuaren ikuspegiaren lehen agerpen argiak.
‎Gaelikodun elebakarrei ere iraganak ez zien jatena ematen. Eta ezin zuten batere etorkizun loriatsurik bereganatu XVIII. mendetik aurrera ingelesez mugitzen hasten den mundutik baztertuta.
‎Jakina genuen zortzi egun aitzinetik, heldu zela. Frankok ez zuten batere sinesten. Ez zela horrelakorik.
‎Jakina giniin zortzi egun aitzinetik, heldu zela. Frangok ez zuten batere sinesten. Etzela halakorik.
2017
‎Asko ibili naiz bizikletan eta jakin banekien bazter hauetan ez dagoela iturririk inon. Erromesek ere ez zuten batere zerbitzurik bazter hauetan, 10 kilometroan. Lintzoainetik zazpi kilometrora eta Zubirira iristeko hiru kilometroren faltan, Erroko gaina toki egokia da horretarako.
‎Estreinakoz kafetegira Bestea baino lehen ailegatu izanak ere ez zuen poztu; halaber, ez zuten batere samindu egunkariaren azalean bezperako partiduaz irakurri zituen hitz ankerrek. Ukitu gabe utzi zuen barra gainean.
‎Lehenago, Erromako emakumeek ez zuten batere ardorik edaten (Alexander ab Alexandro, Geniales dies, 3, 11); zeren besterentzat ere itsusi da sobera edatea, baina emakumeentzat are itsusiago eta arriskutsuago. Handik uste dut etorri zela ohitura arrotz kalean, kanpotik etortzean, gizonek emazteei pot egitea, musu ematea, jakiteko ea ardo usainik bazutenetz.
‎Arantzarengana itzuli zirenean, ez zuten batere garbi zer egingo zuten, baina zorionez ez zegoen utzitako tokian. Leihotik ihes egina zen.
2018
‎" Galdetzen nien erizainei eta naturopatari eta denek keinuak egiten zizkidaten baietz, tratamendua baieztatzen zutela, baina isilka. Beste kasu batzuetan ez zuten batere ezagutzen". Pneumologoari ez dio sekula deus erran.
‎Bost urte berantago arrapiztu zen gerla kristauak 80.000 hil utzi zituen, 2000 urtean Aljer hirian burutu negoziaketetan armak ixiltzeko engaiamendua hartu arte bi parteek. Borrokarik ez zen baina bi estatuek ez zuten batere harremanik. Igandeko aitorpenean Aljer ko ituna buruan buru betetzeko xedea dutela erran dute bi buruzagiek.
‎Oso hunkigarria benetan. Kasua, noski, ez zuten batere ikertu eta hor gelditu zen eta gainera Guardia Zibilek irri egiten zidaten. Esaten zidaten," zure tabernan nola ez dituzte bada lehergailuak jarriko hor dabilen jendea kontuan hartuta".
‎Lecubek behin eta berriro askatzeko eskatu zien Espainiako enbaxadoreari eta Ingalaterrako Barne ministroari, eta jasotako tratu kaskarra salatu zuen. Baina harengandik ez zuten batere informaziorik lortu. " Lecube gerra guztian izan dugun presorik zailena eta problematikoena izan da.
‎Jaurlaritzak publizitate eta babesletza gisa 2017an banatu zituen 8 milioiak, 25 sail eta azpi sailetatik bideratu zituen. Bada, ARGIAko irakurleek hainbat sail eta azpi sail publikotatik ez zuten batere informaziorik jaso, tartean hauek: Euskadiko Kirol Portuak, Euskal Trenbide Sarea, Ihobe, Ingurumen Saila, IVAP, Ogasuna, Osalan, SPRI, Turismo saila edota Uraren agentzia.
‎Deserosotasun apur batekin. Berez ez ziren lagunak eta haien alaben artean beti izan ziren liskarrek ez zuten batere lagundu bikoteen arteko harremanean.
‎Egurrezko raketa sendoekin eta teniseko pilotarekin hasi baziren ere, berehala hartu zuten larruzko pilota. Frontoi txikietan abiadura ikaragarrian jokatzen zuten batere babesik gabe; espektakulua ziurra zen. Arrakasta lagun, frontoiak hedatuz joan ziren Espainiar Estatuan nahiz Ameriketan. Zabalkuntza horrek pilotariak eskatzen zituen, eta horrela sortu ziren raketa eskolak.
‎Egurrezko raketa sendoekin eta teniseko pilotarekin hasi baziren ere, berehala hartu zuten larruzko pilota. Frontoi txikietan abiadura ikaragarrian jokatzen zuten batere babesik gabe; espektakulua ziurra zen.
2019
‎Eta bere irribarrea ezkutatzeko asmotan burua makurtu zuen; beste txori askok ordea, barre egin zuten batere disimulurik gabe.
‎Baina Frantzia erdialdekoak ziren beste batzuk, eta Frantziaren aurka zenez partida, Frantziako ereserkia abesten hasi ziren, nahiz eta aurkari izan partida horretan. Ez zuten batere maite gure selekzioa, eta pixka bat gaizki begiratu nien".
‎Frantzian, kolore jakin bateko kordoi bat erabiltzen zen batez ere, sorbaldatik zintzilik; askotan, debekatuak zituzten zeta, larruzko jantziak, emakume zintzoen apaingarriak. Zuzenbidez, desohoreak markaturik zeuden, eta ez zuten batere babesik poliziaren eta epaileen kontra: auzoko baten kexua nahikoa zen etxetik bota zitzaten.
‎Beren hezieraren eta bizkarroi egoeraren ondorioz gizonaren mendean zeudenez, ez ziren ausartzen ezta aldarrikapenik egiten ere: halakorik egiteko ausardia zutenek ez zuten batere oihartzunik lortzen. –Errazagoa da jendeari kateak jartzea, ezen ez kentzea, kateek ekartzen badiote begirunez tratatua izatea?, esan du Bernard Shawk.
‎Eta bi emakumeak lehenengo solairura igo ziren. Atea ixtean, giltza hotsa aditu zitzaien; aldi batean, oin hotsa; gero, ez zuten batere hotsik atera.
‎Pazko goiz balitz ta Martxoz ezpalitz! Pazko Martxokoa ez zuten batere maite, fama txarra erantsi zioten paraje gehienetan. Luzaiden bertan bildua da hau:
‎Oso goiz hasten denean garizuma, otsailaren bigarren astean edo, martxoak berak ikusten du Pazkoa. Ez zuten batere gogoko gure zaharrek Pazko goiztiarra. Nolanahi ere, aitite zuhurrenak bazizun errematerako tamainako esaldirik, beti pronto ohi dituzten horietakorik:
‎Sartu nintzen, eta hori izan nuen lehen esperientzia. My Fair Ladyn Ladefoged fonetikalari oso garrantzitsu eta ezaguna hartu bazuten, bada kasu honetan hartu zuten batere esperientziarik ez zuen pertsona bat. Eta konfiantza izan zuten nigan.
2020
‎Nire lanean, gertuko distantzian, idazle asko ezagutu ditut. Zorroagako garaian, esaterako, Vicente Molina Foix, Fernando Savater, Felix de Azua, Marisol De Mora Charles, Victor Gomez Pin, Javier Echeverria, Javier Fernandez de Castro, Victor Sanchez de Zabala, Tomas Pollan, A. Bidon Chanal, Javier Arantegui eta abar luze bat, baina haiek, Victor Gomez Pinek izan ezik, euskara ez zuten ezagutzen eta euskal kultura ezagutzeko ere ez zuten batere interesik. Ez zen harreman simetrikoa, noski.
‎Monzonek osasuna eta bizia galdu zituen euskal nazio eta estatuaren aldeko borrokan, eta borroka bertsuan engaiatu zen Brouard erailtzeko, ez zuten batere gupidarik izan agintari politiko polizialek. Monzonek eta Brouardek galdu egin al zuten gudua?
‎Elsa, alderantziz, ez zuten batere gogoko: ez Van Geenk jaunak, ez andreak.
2021
‎Bestalde oraino, aldi bat baino gehiago izan dira lehendakari bati mendekatu direnak bainan ez hain bortizki, nahiz molde ezin onetsi batean. Duela hamar urte konparazione, Nicolas Sarkozy bere soinekoetarik tiraka eta pusaka erabili zuten batere funtsik gabe.
‎Liernin egin genuen, Laxaro eta hauek bakoitzak gai bat jarri zuen, eta hor atera zen Lazkao Txikiren ispiluarena. Gainerantzean, hilean behineko honek, ez zuten batere iragartzen gainera, ez dut uste audientzia handirik izango zuenik, baina Lierniko afari horrek sekulako oihartzuna izan zuen. ETBkoek ikusi zuten merkea zela eta funtzionatzen zuela eta astero egitea proposatu zidaten.
‎Hura 1987ko uztailean gertatu zen, ordea, eta ukaezina da haren ondoren atentatu gehiago izan zirela. Hori bai, haiek egiteko orduan ez zuten batere siglarik erabiltzen eta gehienetan espainiar Estatuak ETAri egozten zion erantzukizuna. Horren adibide garbia izan zen hasieran aipaturiko erailketa, Josean Cardosa postariarena.
‎Gizonaren eta emakumezkoaren sinboloak jarri zituzten, eta biak nahasten zituen beste bat. Baina ondorioztatu zuten batere ez jartzea eta bakoitza nahi zuen tokira sartzea zela onena.
‎Bestalde, larunbatean Labriten jokatutako partidan Ezkurdiak eta Ladis Galarzak ez zuten batere itxura ona eman. Nafarrek 7 eta 22 galdu zuten Peña II.aren eta Albisuren kontra.
‎Ez zen, aldiz, beste hiru lagunentzat istorio bera. Gero eta lan oren gehiago egiten zuten, gero eta lan gehiago galdegiten zien nagusiak, ez zuten batere pausarik egiteko baimenik... Gainera, Nura eta Désiré ohartu ziren beren" larru argiko" lankideak ez zirela batere berdin tratatuak:
2022
‎Haiek ez zuten batere sinetsi eta batek, Soaresek kondatu zuen bezala 2006an, erran zion" Mario, idealista zira. Ez zira errealista.
‎Dena den, harako hartan, baserritarrek ez zuten batere arazorik izan izainekin. Ur gardena oso gustura edan zuten denek, ase arte; inor ez zen egarri gelditu.
‎Gazteentzat ez da ezer izango, baina garai hartan izan ziren bada hemen gero Iruñean Nagore Laffageren alde egin ziren manifestazioen parekoak. Garai hartako feministek ateratzen zuten hori aurrera, eta hasi berriak ziren, zeren eta Frantzia bera ez da aitzindaria izan; oso atzerakoiak izan dira, eta legea ere ez zuten batere aurrerakoia... Baina nik hortik edaten nuen.
‎Lokala begiratzen zebilen. Hiriko auzo apartatu batean zegoen eta ugazabek ez zuten batere garbi irekitzea komeni zitzaien. Azken finean, auzo hartako jendeak hiriaren auzo handienetara egunero joateko ohitura zeukan.
2023
‎Aliatuek monasterioa bonbardatu eta suntsitu zuten, alemaniarrak hor instalatuak zirela pentsatuz baina tronpatu ziren. Bonbardaketek toki historiko bat suntsitu zuten eta, militar mailan, ez zuten batere interesik ukan. Alderantziz, alemaniarrek monasterioaren hondakinak erabiliko zituzten haien defentsa azkartzeko.
‎1942ko azaroan, aliatuak Marokon eta Aljerian lehorreratu ziren. Ipar Afrika kontrolatzen zuten baina amerikanoek ez zuten batere De Gaulleren bidezkotasuna ezagutzen. Alderantziz, lehenik Darlan amirala (Vichy erregimeneko buruzagietarik izan zena) Afrikaren Frantziako goi komisario gisa izendatu zuten eta Darlanen heriotzatik landa (abenduaren 24an), Giraud jenerala zuten, 1943ko urtarrilean," komandante buru zibil eta militar" gisa izendatu.
‎CIAren 2002ko urriaren txosten sekretu batek, amerikar presidentearen arabera, mehatxu hori erakusten zuen. Tony Blair-ek, Erresuma Batuarentzat, amerikar bertsio hori berehala sostengatu zuen baina Nazio Batuetako Segurtasun Kontseiluko beste hiru herriek (Frantzia, Txina, Errusia) ez zuten batere ber ikusmoldea. Froga argiak nahi zituzten ukan eta ez amerikar txosten sekretu baten konklusio zenbait.
‎" Kasu, hemen zerbait ari da muntatzen, behar da kasu egin eskakizun hauei!". Ez zuten batere kasu egin baina!
‎Gizartea aldekoen eta kontrakoen artean banatuta zegoen, eta edonork daki polarizazio garaietan bandoa aukeratzen bada, larrututa buka dezakeela batek. Oinezkoek ez zuten batere begi onez ikusi txirrindulariak espaloiaren gainetik nahieran ibiltzea, eta zin dagit, erraiak ikusi nituen bataila hartan. Ahaztu" Historiako 10 gudarik traumatikoenak" izeneko bideoetan aipatutakoak.
‎Alde batetik portzulo ematen zigun morroi okitu horrengana joatea, baina bestetik Presidentea motzean ezagutzeak pizten zigun. Ez zuten batere gaizki ordaintzen. Hortaz, geure buruak zuritzeko balio izan zigun eztabaida motzaren ondoren, joatea erabaki genuen.
‎Andre guztiak, gainera, ez ziren ezkontzen. Izeko bi zituen ezkondu barik, eta ez zuten batere itxurarik beste era batera bizi nahi zutenik. Aita amek askotan estutu izan dute ea nobioren bat hartuko duen, tertzioz dagoela, eta mutilak ere aurkeztu dizkiote.
‎Nik neuk ez nuen imajinatu ere egiten amatasuna, ez ezkonduta ez ezkontzeke. Neure senetik ateratzen nintzen ia guztiek harro kontatzen zutenean zeinen ondo zekiten josten, nola plantxatzen zuten batere izurrik laga gabe, kontentu askorik intelektualak baino zerbait gehiago izateaz. Aspaldi joan zitzaidan niri, Brigitte joan zitzaidan era berean, txokolatezko tarta goxoak egitearen urguilua, eta, horregatik, sutan jartzen ninduen besteen harrokeriak.
‎Diru-laguntza publikoei dagokienez, Egunero k eta Bagabiltzak ez zuten batere jaso. Behin behineko egunkaria zenez eta, luzera begira, lehentasuna proiektu berriak izango zuenez, Egunero rentzat diru-laguntzarik eskatu ere ez zuten egin.
‎Beste artikulu batzuek irmo kritikatu zuten primitibo edo ez zibilizatu hitzak erabiltzea koloreko pertsonez edo subjektu kolonialez aritzean, nahiz eta, jakina, halakoetan ere ez zuten batere kontuan hartzen emakume horien parte hartzea. Emakume haiek pentsamendu politiko propioaz gabetuak ziren; izan ere, pentsamendu hori baliagarria zen soilik" feminismoaren zerbitzura esplikatzen, moldatzen eta baliatzen zenean". 14 Eve Enslerrek eta gaur egungo ezin konta ahal feminista zurik bezalaxe, salbatu nahi zituzten emakumeen izenean hitz egin nahi zuten aldizkari kolonial haietan idazten zuten ingeles emakumeek ere.
‎Gu ezkondu ginenerako Miamira joanak ziren biak. Gerora anaiek ez zuten batere traturik izan. Ez gara senideekin ongi moldatu, gaizki ere ez, ez gara moldatu, zuk ongi dakizu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
edun 57 (0,38)
ukan 38 (0,25)
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia