Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 50

2004
‎Biologoak gogoratu du ale bera hainbat pertsonak batera har dezaketela babesa. “Komeni da alderdi hori zehaztea; izan ere, pertsona batzuek ulertu zuten bakoitzari hontz bat esleituko zitzaiola, eta hala ez zela jakin zutenean, etsipena hartu zuten, eta gurekin haserretu ziren. Pertsonek ulertu behar dute 1.000 besoemate gertatzen badira, ez dugula identifikatutako hontz kopuru bera eta dagokion txipa jarraipenerako”.
2005
‎35 astean, Naroa xurgatzen hasi zen, eta lehen aldiz probatu zuen amaren esnea. Amarekin topo egiten zuten bakoitzean lau edo bost orduz erlaxatzen zuten. “Inkubagailuek estres handia sortzen dute.
2006
‎Hiribildu baten eta jaun baten gehiegikerien auzia, kokapen geografikoa dela medio, hau da, Bidasoaren ertzean egoteagatik, nazioarteko arazo bilakatu zen. Horrela, Hondarribiko eta Urtubiako lurren arteko auzi honetan, bi lurraldeetako erregeek, Frantziako Karlos VII.ak eta Gaztelako Henrike IV.ak, parte hartu zuten bakoitzaren jurisdikzioa babestu ahal izateko.
2007
‎Ondoren' puntu com' enpresen garaian sartu ginen. Enpresek ulertu zuten bakoitzak bere atariak eta kanalak sortu behar zituela eta bertatik dena eskainiko zigutela. Horrek porrot egin zuen.
‎20 m2 bakoitzarentzat; gehi, patio bat; gehi, lorategi bat90 Azkenik, kanpoko lurra banatzen zen: egitura aristokratiko klasista ezagutzen zuten kolonoek ardura handiz ebaluatzen zuten bakoitzari egokituko zitzaion partea (kleroj).
‎Baina egiaren alderantzizkoa zen afixetakoa, izan, bi emakume baitziren Anne eta Belle, bi ahizpa elkarri betirako itsatsiak. Soilik arnasbideak eta burua zuten bakoitzarena, gainerako guztia erdibana.
2008
‎Gure jendea ikaratuko da (Orixe. Gutunak, 2006, 306 or.). Bai Zaitegik, bai Ibiñagabeitiak eta bai Orixek uste eta asmo onenekin jardun zuten bakoitzak berean. Guztiak ziren, Paulo Iztuetak hain egoki ezagutzera eman digun eran, jesuiten tradizio pedagogikoan heziak.
‎Gerrilla estrategia horren parean, agintari karlistek armada erregularraren sorkuntza garatu nahi zuten, eta Gipuzkoan Lizarraga jeneralaren esku utzi zuten ardura hori. Eibarko boluntarioak, egia esan, Lizarragaren amesgaiztoa bihurtu ziren, berarekin topo egiten zuten bakoitzean eibartarrak irteten baitziren garaile1108 Behin gainera, Lizarraga euren atzaparretan eduki zuten baina ez ziren konturatu, jeneral zaharra ondoezak jota baserri batean sendatzen zegoela, Eibarko liberalak susmagarrien bila sartu baina ez zutelako ezagutu (Azurmendi, 1986: 144).
2009
‎Txalo zaparrada berehalakoa izan zen, bai orduan eta bai osaba ilobek pieza bat jotzen zuten bakoitzean ere; Don Alfredok ere biziki txalotzen zituen txistulariak: txalotu aurretik, baina, baita txalotzerakoan ere, Gabinori so egiten zion aldizka, era adierazgarrian. Gabinoren begiak topatu zituèn aldi haietako batean, burua goratu eta beheratu zuen lauzpabost aldiz, keinu ezin nabarmenagoan?, bere jarrera harekin Gabinori esan nahi balio bezala:
‎Lankidetza berriak pop kantu atsegin eta konbentzionalagoak ekarri ditu, aldiz. Hasieratik, garbi izan zuten bakoitzaren egitekoa. Eno, Roxy Music taldeko kide ohia, arduratu da musikaz, eta Byrne, Talking Headseko abeslaria, letrez eta kantatzeaz.
‎Txalo zaparrada berehalakoa izan zen, bai orduan eta bai osaba ilobek pieza bat jotzen zuten bakoitzean ere; Don Alfredok ere biziki txalotzen zituen txistulariak: txalotu aurretik, baina, baita txalotzerakoan ere, Gabinori so egiten zion aldizka, era adierazgarrian –Gabinoren begiak topatu zituèn aldi haietako batean, burua goratu eta beheratu zuen lauzpabost aldiz, keinu ezin nabarmenagoan–, bere jarrera harekin Gabinori esan nahi balio bezala:
2010
‎TVEra joan zinenean' patxarangile' bezala izendatu zintuzten... Identity saioan izan zen. Hainbat pertsonaren artean parte hartzaileek asmatu behar zuten bakoitzak zer egiten duen. Esan zuten:
‎Arrats batez, gogoetaldiak hobeki barnatzeko, erabaki zuten bakoitzak bere bizian zertan zen idatzi behar zuela. Zenbait egun geroago, 1943ko ekainaren 25ean, Gittaren lanaren irakurtzen hasten da Gitta.
2011
‎Amets gaiztoetako labirintoaren barruan zeudela ematen zuen: irteeratik hurbil zirela uste zuten bakoitzean, horma batekin egiten zuten topo. Horretan ari zirela, Annak bihozkada bat izan zuen eta korrika atera zen.
‎Etxalarko polizi batek gidatzen zuen. Poltsikoz beteriko txalekoetan eramaten zuten bakoitzak 25 bat kilo kobre edo rodamiento Etxalartik Donostiraino. Kiloko hamar pezeta pagatzen genien.
‎Gertaerak nahiko arruntak dira: bostak adostua zuten bakoitzaren betebeharra. Batek autoa gidatu, besteak paketeak sartu, besteak autotik beste toki batera eraman...
‎Geroxeago Txanberlain Melitón Manzanasekin ongi etortzen zela hasi zen zabaltzen. Ezagutzen zuen jendeak esaten zuen Manzanas zela Txanberlain harrapatzen zuten bakoitzean espetxetik ateratzen zuena. Elkarrizketa batean agerian uzten du Txanberlainek nahiko ongi ezagutzen zuela Melitón Manzanas.
2013
‎eritzen hasi zen. Eta Raissak, oharturik ezen Omarrek eta Moshenek aukera zuten bakoitzean zorioneko aparailua ikusten zutela, bere leialtasuna erakusten zion: –Osaba:
‎Eta osaba Tayyeb –berrogei urte pasatxoko gizona, ordura artean osasun arazo larririk izan ez zuena– eritzen hasi zen. Eta Raissak, oharturik ezen Omarrek eta Moshenek aukera zuten bakoitzean zorioneko aparailua ikusten zutela, bere leialtasuna erakusten zion: " Osaba:
‎Lasuenek etxola batzuk eginarazi zituen, indioenak bezalakoak, eta hantxe kokatu ziren Santa Cruzko lehenengo bi misiolariak, Isidro Alonso Salazar eta Baldomero Lopez, biak Aranzazu fragatan iritsiak. Ezerezetik altxatu beharra zegoen dena, eta, ohikoa zenez, misio zaharragoek laguntza eman zuten bakoitzak bere ahalmenaren arabera: Santa Clarak 64 abelburu, 22 zaldi, 77 anega ale eta 26 ogi eman zituen; San Franciscok 5 idi pare, 70 ardi eta 2 lakari garagar; San Carlosek 7 mando eta 8 zaldi.
2014
‎Gure etxeko sukaldearen elikagaia ikatza zen, ikatza eta egurra. Bellas Artesen bizi zirenean, berriz, gasa zuten, eta amak edo izebak gasa aipatzen zuten bakoitzean hasperen egiten zuten, galdutako onurak ezin ahantzirik. Sukaldean sartu eta parean zegoen txapa, ezkerraldean.
2015
‎Berarekin jokatzen zuenak, jertse lodi bat zeraman berrogeita hamar urte inguruko gizon moztakak, ez zion behin ere errurik bota, nahiz eta argi egon, baita Albertorentzat ere, errua berea zela. Galtzen zuten bakoitzean topikoak botatzen zituen mahai gainera, bere hizkera galegoa agerian utziz: –hauen kartekin bai irabazi nik ere...?
‎Urmenetak berak ere aukera aztertu zuen, eta bilera batean bildu zituen Victor Manuel Arbeloa (FNI), Carlos Garaikoetxea (EAJ), Joaquin Sagredo (Ezker Demokristaua) eta Gabriel Urralburu (PSOE). Formula zenbait eztabaidatu ondotik, deliberatu zuten bakoitza bere aldetik joanen zela," eta Jainkoak bana dezala zoria". Frente Navarro Independiente xume hura, bakarrik leihatuko zen partidu handiekin, eta txipien koalizioekin.
‎Biak batera jaiki ziren, biek batera hartu zuten bakoitzak bere makila. Zuazok bidea eman nahi izan zion bere aurretik joan zedin, baina Odile Moresek aurrera egiteko agindu zion makilarekin.
‎Gertakari lazgarria Orai duela 15 urte gure herriko 3 laborari gazte, Xan Motxokoa, Jeannot Bernatenekoa eta Patrick Akertetxeberrikoak deliberatu zuten bakotxak zaukan etxalde koxkorreko lur eremu eta laborantzari zoatzin izantzak elgarrateratzea GAEC batzorde bat moldatuz. Beren adixkideen laguntzarekin eta berek lan parte handi handia eginez eraiki zituzten bi bastiza handi Motxoko lurretan.
2016
‎BELARRI TXARRA. Borgesek eta Lugonesek oso belarri txarra zuten. Musika jotzen entzuten zuten bakoitzean zutik jartzeko ohitura zuten, ereserki nazionala izan zitekeelako. (Iñaki Uriarte, Diarios)
‎eta proletarioak) eskubidez jabetzeko. Gatazka haietan, bi aldeetakoek uste zuten bakoitza zela
‎berehala, Greta zilipurdika joan zen ia iturriraino bertaraino; Bellek ahaleginak egin behar izan zituen oreka ez galtzeko. Mezua istantera ulertuz, zakurrak borroka gogoz hurbildu zitzaizkion, zaunka alaiak eginez eta ahal zuten bakoitzean hozka ttikiak luzatuz, belarrietara, eskuetara, zapatiletara. Batzuetan gainean jartzen zitzaizkion biak, eta Carlosi ez zitzaion, zortzi hanken zapalketaz libratzeko, belazean piririka egitea beste erremediorik gelditzen.
2017
‎Oso bihotz onekoa zen: ateratzen zuten bakoitzean asko berotzen zituen eskuak. Itxuraz" atzamarrak" ez zituen oso luzeak eta artilea kolore gorri bizikoa zuen.
‎Goiz osoa eman zuten bakoitza bere eginkizunetan eta bazkalostean iritsi zen denek desiratzen zuten une magikoa, oilo ipurdia jartzen ziena, hau da: almadia uretara bota eta 100 bat metro beherago, uztartutako mando talde bat zain zeukaten punturaino jaistea.
‎Urrunetik elizako dorrea bistaratu nuen eta hura ere ezkerretara okertuta ote zegoen iruditu zitzaidan, Pisako Dorre arrunt bat bailitzan. Pub baten atarian bi mutil ikusi nituen, eskuetan edalontzi bana zutela berriketan, eta nire neskarekin egondakoak zirela sartu zitzaidan buruan eta hari buruz ari zirela hizketan eta bidenabar niri buruz ere bai eta algara egiten zuten bakoitzean niri egiten zidatela barre. Geldirik eman nuen tarte bat begira.
‎Nolanahi ere, atseginak ziren hirurak: leihoa iriki nahi zuten bakoitzean, baimena eskatzen zioten frantsesez Felixi. Oui erantzuten zien beronek buruarekin lagunduz, merci erantzuten zioten portugaldarrek farrez farrez.
‎Ikusi duzuenez, hainbat iraultza, gerra eta borroka izan ziren Hirugarren Estamentua (burgesak eta proletarioak) eskubidez jabetzeko. Gatazka haietan, bi aldeetakoek uste zuten bakoitza zela egiaren jabe. Orain, gertaeretan sakondu duzue, talde ideologiko desberdinen arteko elkarrizketak sortuz.
‎Gazeta de Madrid egunkari bonapartistak ez zuen hitzik gordetzen gerrillariak gaizkile malapartatu bezala aurkezteko, horien ekintza odoltsuak hitz gaitzesgarriz laidoztatuz: munstroak, lapurrak, hiltzaileak eta kanibal ankerrak ziren gerrillariak, eta ausart eta lotsagabe jokatzen zuten bidaiari eta soldadu baketsu eta bakartien aurrean, baina koldar hutsak ziren enperadorearen soldaduek bakea eta justizia ezarri nahi zuten bakoitzean.
2018
‎Badirudi bakoitzak bere ardoa izatearen kontua betikoa izan dela, baina lehen ardoa alondegi edo upategi handietara saltzen zuten, mahastizain eta sotolari txikiek ez zuten bakoitzak berea saltzen. Hori berria da, 70eko hamarkadan hasi zen bakoitza berea komertzializatzen, orduantxe eman baitzen boom a.
‎Horregatik, atzo bildutako diru guztia haien egoera hobetzeko erabiliko da.Nicolas Incera eta Mari Carmen Cruz basauriarrek ezaguna zuten proiektua. Ilaran egon ostean jaso zuten bakoitzari zegokion opil zatia eta katilukada bat txokolate bero. «Ekimen interesgarria da; karitatezko ekintza bat da, eta, gainera, opila oso goxoa dago», esan zuen Incerak.
2019
‎Berak geroari bazion beldurra. Eta aukeratzen ez zuten bakoitzean asko pozten zen.
‎Taldeari Meri Yein izena jarri zioten, Bolu auzoko lokalean erretzen zuten marihuana guztiaren omenez. Lehenengo momentutik, argi utzi zuten bakoitzak nahi zuen musika estiloa proposatzeko eskubidea zeukala, aukera guztiak hartuko zirela kontutan.
‎Iñakik baiezko keinua egin zuen, pozik. Haren begi ilunak emozioz dizdizka zeuden, erreplikei buruz hitz egiten zuten bakoitzean bezala.
‎Arratsalde batean dei egin nion, eta handik aurrera gero eta maizago ateratzen ginen batera. Italiatik ailegatutako pelikularen bat estreinatzen zuten bakoitzean hitzordua adosten genuen ikustera joateko, eta aretotik irtendakoan, bakoitzak bere bertsioa azaltzen zion besteari aldameneko kafetegi batean eserita.
2020
‎Ene oroitean nik ezagutu ditut bi itzain. Etxalde ñimiño batzuk, menturaz hektara bat edo hola zuten bakotxak, behi pare bat ahal bezain ona, ontsa bazkatua eta ibiltzen ziren ezker eskuin tronko tiratzen eta hola. Batzuetan Donibanerat ere joaten ziren zaku ogiak edo zaku artoak eiherara batzuendako eramateko edo berendako ere bai.
‎Zaleak alde zituzten, hori bai. Hitza hartu zuten bakoitzean moztuz, adarra jotzen eta barre algaraka. Bazegoen, bai, zuzenekorako gogorik!
‎Joan Daniel Bezsonoff idazle katalanak esan zuen elkarrizketa batean XIX. eta XX. mendeetan Alemaniaren kontra izandako hiru gerrek hezkuntza sistemak baino eragin handiagoa izan dutela Hexagonoko herritarrak batzeko. Frantziaren barruko nazioetako herritarrek Errepublikaren defentsan jarduten zuten bakoitzean pauso bat gehiago ematen zen haien batasun afektiboaren prozesuan. Eskolak oinarri horiek erabili zituen gero sentimenduak errotzeko.
‎Egunero, urrutiko ardurak arintzen eta lasaitzen ahalegintzea ere tokatzen zitzaidan, ni nintzelako amaren inguruan bizi zen bakarra. Ezin dut esan amaren zahartzaroko bakardadeak eta ondorengo gaixotasunak kezkarik eragiten ez zietenik, ahal zuten bakoitzean etorri etortzen zirelako eta laguntza eskaintzen zidatelako, baina jakina da zaila dela bostehun kilometrotik gorako distantziatik ezer konpontzea.
2022
‎Berriro ere beheko solairuko galdeketa gelara eraman zuten. Eskuburdinak aulkira lotu zizkioten, galdeketara ekartzen zuten bakoitzean egiten zuten bezala, eta bakarrik utzi zuten, hamabost minutu geroago Xabier erizain batekin agertu zen arte.
‎«Hamarrak dira, bederatziak Kanariar irletan!». Makulu hori erabiltzen zuten bakoitzean esaten ziguten Kanariar irlak urrun bai, baina espainiarrak zirela. Badaezpada ere!
2023
‎Hautetsiak eta laborariak bildu ziren beren herrietan mendiak ukanez, elkarrekin urrats berri baten hartzeko nahikaria agertu zen. Egitasmo horren kudeatzeko, 8 herrik baimendu zuten bakoitzak urtean 2.000€ko diru-laguntza emaitea (3 urtez).
‎asmo handirik gabeko indie rock dantzagarria jotzea. Funtzionatzen duen beste amarrua klasikoetara itzultzea izan ohi da, eta 2009an argitaratutako Wolfgang Amadeus Phoenix-era jo zuten bakoitzean hankaz gora jarri zuten Kobetamendi.
‎eskolan. " Behin, talde lana egin behar zuten eskolan, eta pentsatu zuten bakoitzak bere gaitasuna zein zen kontuan hartuta banatzea lana. Batek esan zuen letra ona zuela, besteak ez dakit zer, eta gure semeak esan zuen bera azkarra zela.
‎Ezkaratzeko paretako armairu ttikiraino joan zen Marta eta argitu egin zuen. Kisketak batera eta bestera mugitu eta klak egiten zuten bakoitza ukitu orduko, baina eutsi egiten zion ilunpeak eta argia ez zen itzultzen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia