Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 39

2008
‎Emaitzen arabera, letren ezagutzan bakarrik trebatu zirenek ez zuten aurrera egin kontzientzia fonologikoan. Letren ezagutzan eta kontzientzia fonologikoan trebaturikoek beste taldeetakoek baino emaitza hobeak lortu zituzten kontzientzia fonologikoan eta irakurketan.
‎Nahiz eta jeltzaleek ez duten gehiengo osorik, zinegotzi sozialistak huts egin zuen osoko bilkurara, eta alkatearen boz bereziak berdinketa hautsi zuen. Bi proposamenek, hortaz, ez zuten aurrera egiterik lortu.
‎Bergarako taldea izango Debagoienako talde bakarra herrien arteko txapelketa honetan. Arrasatearrak – ostiraleko GOIENKARIAn adierazi genuen bezala– ezin izan dute parte hartu; Eskoriatzako pilotariek, berriz, Donostiakoen aurka bueltako kanporaketa 1 irabazi zuten – kadete eta nagusiek irabazi zuten–; baina Eskoriatzan 0 galdu zutenez, ezin izan zuten aurrera egin.
2009
‎ANV EAEko hiru zinegotziek (EArekin koalizioan gobernu taldea osatzen dute) pregoia egiteko beste proposamen alternatibo bat egin zuten baina ez zuten aurrera egitea lortu. Horren ostean, gaur eguerdian EAk aurkeztutako testua bozkatu aurretik batzar gelatik alde egin dute.
2010
‎Baina iPhone a oso ongi saldu zen 2007an atera zenetik, smartphone pertsonalen artean ia monopolioa izateraino (RIMek ere merkatu zabala du bere Blackberry arekin, baina batez ere enpresa erabileretarako). Eta beste lehiakideek oso zail zuten aurre egitea, batez ere euren sistema eragileetarako aplikazio eskasiagatik. Izan ere, iPhone rako segituan sortu zen aplikazio pila baten ekosistema aberats bat.
‎Mugerza, Etxeberria eta Erdozia izan ziren euren multzoetako lehenak, eta J. Kañamares, M. Kañamares eta Beltza bigarren onenak. Hurrengo fasean seiak bi multzotan banatuta aritu ziren 45 ontzakoa zeinek azkarren moztu, eta Etxeberriak, Erdoziak eta Mugerzak lortu zuten aurrera egitea. Hirurak hiruren kontra aritu ziren, eta guztien artean onena Etxeberria izan zen eta bigarrena Juanjo Erdozia etxarriarra.
2011
‎Ez dira Moisesen garaiko kontuak, guk bizi izan ditugunak baizik. Sasoi hartan, auzoan, familia batzuk seme alabek ikas zezaten ahaleginak egiten ari ziren, beste batzuek, aldiz, 14 urteko gazteen lan saria behar zuten aurrera egiteko. Eta, horretan, antzerki taldea sortu zen, auzoko antzerkia.
‎Beste ondorio nagusietako bat izan da Espainiako Gerra Zibilean trintxeretan nola mugitu ziren ikusi ahal izan dutela. Lubakia Burdin Aroko harresiaren atzetik egina zegoen; aprobetxatu zuten aurretik eginda zegoen egitura defentsiboa. Dragones batailoiko gudariak eta sozialista gazteak izan omen ziren han Elorregiren esanetan.
2012
‎Goikoplaza aldera jo zuten, bidean ziren eskoziarrek ere ezer gutxi egin ahal izan zuten karlisten oldarraldiari aurre egiteko, eta liberalen artean ihesa orokorra egin zen. Karlistek baina ez zuten aurrera egin bakarrik; atzetik, suminduta, aurreko egunetako erasoan baserria guztiz galdu zuen herritar ugari zuten mendeku eske, eta horiek ere Goikoplaza aldera egin zuten, bidean ahal zuten neurrian borrokan parte hartuz.Goikoplazan sarraskiaGoikoplazan, soldadu irlandar, eskoziar eta ingeles mordoxkak San Martin elizaren babesera jo zuen, bertan bizitza salbatuko zutelakoan.... Baina babeslekua segada bihurtu zitzaien, bertatik ateraraztearekin batera, karlistek eta aurreko egunetan onen onenean bere ondasun guztiak galdu zituzten herritar askok bertan baionetaz, igitaiez edo aizkoraz jo eta hil baitzituzten, berealdiko triskantza eraginez.
2013
‎Zuk azaldu duzu zantzu asko zeudela, deklarazio asko zeudela, baina epaiketan lekuko askok atzera egin zuten aurrez egindako deklarazioetan. Epaimahaiak, halere, kontuan hartu zituen instrukzioko deklarazioak.
2014
‎Uztailaren 1ean izan zen lehenengo bataila handia. Agintariek azaldu zuten aurrera egin behar zutela aliatuek, aliatuen soldaduek, aliatuen umeek. Esan zuten alanbre hesi guztiak zulatuta zeudela, ezin izango ziotela aliatuen erasoari eutsi.
2015
‎Hurrengo bi egunak oso arraroak izan ziren. Errepublikaren aldeko gudariak, gaua aprobetxatuz, erretiratuak ziren azkenik Bizkaiko mugako mendietaraino, baina nazionalek ez zuten aurrera egiten. Estrategia kontuak, zuhurtasuna?
2016
‎Eta ohartarazi «erasoek» jarraitzen bazuten «erantzun» egingo zuela. ETAren eta gobernuaren arteko negoziazioek ez zuten aurrera egiten; su etenetik behin bakarrik bildu ziren.Horiek hala, alderdiek euren arteko hartu emanak ugaritu zituzten. Hiru aldeko negoziazio politikoak hastea proposatu zion Batasunak PSE EEri, eta EAJri eskaini zioten gero.
‎Geroztik, kaperak familiako beste kide bakar bat hartu zuen, 1914an, hots, Guido, sei urteko mutikoa; eta mantenuaren ardura zeukaten eskuak gero eta gutxiago kezkatzen hasi ziren garbitzeaz, txukuntzeaz, noizean behin gertatzen ziren kalteak konpontzeaz, eta, batez ere, inguruetako landaretzaren eraso tematiari aurre egiteaz. Hango belar mototsek, belar iluna zen, ia beltza, metalaren tankerakoa izateko gutxi falta zuena?, garoak, asunek, kardoek eta mitxoletek gero eta lizentzia gehiago izan zuten aurrera egiteko eta hango bazterrez jabetzeko. Hartara, lehen aldiz ikusi nuenean, 1924an edo 25ean, inauguratu zenetik hirurogei bat urteren buruan alegia, artean umea nintzela eta amak eskutik helduta ninduela, Finzi Contini familiaren hil kapera («Ikaragarria benetan», esan ohi zuen beti gure amak) gutxi gorabehera gaur dagoen moduan agertzen zen, orain ere inor ez dagoelarik zuzenean interesatuta hura zaintzeaz.
2017
‎Arbek berak erreferente gutxi izan ditu, emakumerik apenas aritu delako zestalari. " Probatu emakume ugarik probatuko zutela pentsatzen dut, baina ez zuten aurrera egin. Kurioski, euskal pilotan emakumearen sarbidea zesta puntaren bidez izan zen:
‎Nafarroan nagusitu eta gero Gipuzkoarantz abiatu ziren berehala Molaren mutilak, eta, Gipuzkoaren atari, Zegaman sartu ziren haren osteak beste inon baino lehen, bai Etxegarateko errepidetik, bai Otsaurteko trenbide paretik etorrita. Herrian ez zuten aurre egingo zienik topatu, Beasaindik eta Zumarragatik iritsitako sindikalista batzuen tiro apurrak besterik ez, baina nahikoa izan zen hori errekete suminduak mendeku gogoz jartzeko.
‎Berehala ulertu zuen Espozek. Ibilbide erdia egin ondoren, soldaduek ez zuten aurrera egin nahi izan, ibilaldietan adoretzeko eman ohi zieten ardo txopina jaso arte. Espozek beren beregi debekatu zien ofizialei ardoa banatzea soldaduen artean isiltasun osoz Iruñera helduko baziren.
‎Gizonezko gehienak haiengana joan ziren korrika beren familiak babestearren, fronteko lerroak erdi hutsik utzirik. Gizon gutxi batzuk baino ez ziren Minaren ondoan geratu, besteak iheska zihoazen bitartean, eta insurjenteek neke handiz lortu zuten aurrera egitea. Borroka horretan borrokalari talde biek parra egin zuten:
2018
‎Borrokak latzak izan ziren maiatza eta iraila bitartean, Frantziatik Imbert Beaujeu kondestableak zuzendutako gudaroste handi bat iritsi arte. Gaztelar gudarosteek, azkenean, ez zuten aurrera egin eta, irailaren bukaeran, Gartzea Almoravit eta beste nobleek hiritik alde egin zuten, bertakoak babesik gabe utziz. Gudaroste frantsesak Nabarrerian eta San Migel burgu txikian sartu eta suntsitu egin zituzten.
2019
‎Bada, ehunka edo milaka abar haietako batean ez zuten aurrera egitea lortzen. 2008an zendutako Georgette Beaudin izeneko emakume baten eskela aurkitu zuten.
‎DA Sergei Dovlatovi irakurri diodan liburu bakarra, eta, lehenago RA eta IZ adiskideek gomendatu zidaten arren, nik ez nien kasurik egin, harik eta 2007ko maiatzaren 12an (gogoan dut, nire urtebetetze eguna zelako), diskoteka batean, ordu txikietan, mutil batek hartaz hitz egin zidan arte, hain zuzen, Txekhov berria zela esanez. Mutilarekikoek ez zuten aurrera egin, baina liburua behintzat gelditu zitzaidan (azkenik) gogoan. (XI)
‎Hurrengo urteetan ibilbide ezberdineko ekimen euskaltzale interesgarri ugari jarri ziren abian, GEU elkartea eta GEU> Gasteiz> aldizkaria, adibidez. Horrez gain, euskal herrietan sortzen ari ziren kulturgune euskaltzaleen antzeko baten beharra sumatzen hasi zen Gasteizko euskaltzaleen artean, eta hemen bertan Kafe Antzoki bat egiteko lehen ahaleginak egin ziren 1998an, baina ez zuten aurrera egiterik izan, oraindik ere Gasteizko lurrak ongarri beharra baitzuen.
2021
‎Pixka batean jarraitu zuten beren lanaren balorazioa egiten. Bestetik arte iruzur kontuan oso zaila zuten aurrera egitea. Ustezko artista iruzurtiak azioan harrapatzea zaila zen.
‎Orduantxe Terciara deitu zuten eta denak eserlekutik altxatu eta ekialdera begira otoitz egin zuten, maisuaren esanak errepikatuz. Otoitzaldi labur hura bukatutakoan monjeek jarraitu behar zuten aurretik egiten zutenarekin. Fraidegaiek beste hiru orduz jarraitu zuten ikasten, idazten eta kontuak egiten.
‎lehenengoan, txertoen gaineko patenteak eta jabetza intelektualeko eskubideak baliogabetzeko eskatu zuten, «txertoetarako sarbide unibertsala» bermatzeko; bigarrenean, patenteak behin behinean askatzea, izurriak iraun bitartean. Eskaerek ez zuten aurrera egin, ezezko botoa eman baitzuten, besteak beste, PSOE, PP, Ciudadanos eta Vox alderdien ordezkariek.
‎Plan biribila ematen bazuen ere, barne funtzionamendu zaharkitua zuten tokiko botereekin talka egin zuen. Etxebizitza Ministerioaren proiektuek botere lokalen laguntza behar zuten aurrera egiteko, baina hauen ezgaitasunak agerikoak ziren. Merketze irizpideak ez ziren izan etxebizitza berri hauen baldintza txarren erantzule bakarrak.
‎Epigrama batean, Martzialek dio Erroman abokatu asko zeudela alokairu osoa ordaindu ezin zutenak, eta talentu handiko poeta asko hotzez dardarka arropa faltarengatik. Lehia basatia zen, denek nahi zuten aurrera egin. Jendeak lagun hurkoaren aberastasunari erreparatzen zion, haren inbidiatan egoten zen.
2022
‎Durangoko dorretxe handian tenente batek agintzen zuen eta herrixka batzuetako dorretxeetan jauntxoak eta bere familiak herritarren bizkar bizi ziren. Lurrak ez zuen gehiegi ematen eta zergak emanda larri pasatzen zuten aurrera egiteko, bereziki urte hartan bezala uztak eskasak izan zirenean eta udazkeneko fruituak are eskasagoak. Ibauriko jauntxoak, familia, apeza, zerbitzari batzuk eta zortzi bat gerlari zituen bere kargu.
‎Errege txar batek zapuztuko zituen erresumaren biziraupena eta itxaropena. Bertze errege eta erresumek zapalduko zuten Baskonia, baina herriak eta herritarrek jakin eta asmatuko zuten aurrera egiten. Boteretsu ala ez, asmatuko zuten beren etorkizuna egiten, agintari txarren gainetik.
‎Horri esker, berriztagarrien instalazioan eta trantsizio energetikoan sakontzeko hasiera puntu hobeagoan gaude orain. Baina, hau gertatu baino lehen, gehiengo absolutua izan zuen azken estatu mailako agintaldian, Rajoy presidenteak eta Soria ministroak ez zuten aurrera egin nahi izan etorkizun posible bakartzat hartzen zena lortzeko: erregai fosilekiko mendekotasuna gero eta txikiagoa izatea.
‎Tropela Gasteiztik abiatu zen, lehenengo atseden egunaren ostean. Lasterketa hasi eta berehala sortu zen eguneko ihesaldia, eta zazpi txirrindularik lortu zuten aurrera egitea. Euskaltelek Joan Bou sartu zuen ihesaldian, eta Ander Okamika (Burgos BH) ere han izan zen.
‎Ondoren zetorrena ondo baino hobeto ezagutzen zuen Ardoik: ez zen izan egun batetik bestera gertatutako prozesu bat; erresistentziak eta atzerapausoak nabarmenak izan ziren une batzuetan; Erkidego batzuek ezin izan zuten aurrera egin –armen produkzioari uko egiten ez ziotenei laguntza oro ukatzen zien Erkidegoen Federazioak– Baina, azkenean, helburua lortu eta guztiek utzi zituzten armak. Eta ekoizten zituzten errekurtsoen zati handiena klima aldaketaren ondorio kaltegarrienen aurka bideratu zen ordutik aurrera, Erkidegoetatik, koordinatuki baina modu deszentralizatu batean, eta bakoitzaren ahalmenaren eta baldintzen arabera.
‎Herrixka bat ikusten zen zerumugan, baina autoek ez zuten aurrera egiten: hesi bat zegoen jarrita bidegurutze batean; txanda itxaron behar zen.
‎Iheslarien jende olde gero eta handiagoa zegoen kamioiaren inguruan, eta haren ibilia trabatzen zuen: une batzuetan, soldaduek ezin zuten aurrera egin. Orduan, besoak gurutze gelditzen ziren, zain, jendeak pasatzen noiz utziko.
2023
‎Orioko arraunlariak, hamahirugarren denboraldia du bertan, eta istorioaren bi aldeetan egon da. Hasieran, sailkatze estropadetatik ez zuten aurrera egitea lortzen, 2014 urtean lehen aldiz lortu zuten arte. Hurrengo urtean kanpoan geratu ziren berriro, baina 2016 tik ez dute hutsik egin.
‎Neurri batean aurreikus zitekeen erabakia da Trantsizio Ekologikoko Ministerioarena. Aurka azaldu ziren talde ekologistek, eta zenbait norbanakok auzitara jo zuten, alegazioak aurkeztuta, baina ez zuten aurrera egin. Zain Dezagun Urdaibai plataformak jakinarazi du beste aldaketa bat eskatuko duela Gernika Lumo eta Murueta arteko zatirako. Urdaibaiko Guggenheim museoaren proiektuan bi eraikin aurreikusten dira:
‎Euskara gutxi ikasteaz gain, ikasketa prozesuan ez zuten aurrera egiten, Garciak kontatu duenez; katigatuta sentitzen ziren eskola haietan. «Beti ariketa berdinak» egiten jarduten zuten irudipena zuen garai hartan, eta egun, euskara irakasle jardunda, hizkuntza bat ondo irakasteko bideak zein diren ikasita, uste hori bera du.
‎Alegia, bi sistema patriarkalek ezabatzen zituzten emakumeak, gizon zuriek alde batetik eta gizon marroiek bestetik, eta" ez zen tarterik geratzen subalterno sexuatuak hitz egin zezan". 170 Emakume hinduen lekukotasunak harago doaz: satiaren oinarri erlijiosoa zalantzan jarri, eta iradoki zuten alargunen kezkak batik bat materialak eta sozialak zirela, eta ez erlijiosoak.171 Alargunak ezin ziren berriz ezkondu, eta, seme alabarik ez bazuten (edo baita seme alabarik bazuten ere), baliabide gutxi izaten zuten aurrera egiteko edo are sexu indarkeriatik, haurdunaldi ez legitimoetatik eta abarretatik babesteko. Zenbait tokitan, emakume alargunak etxeko ordenarako eta gizonen leialtasunerako mehatxutzat jotzen ziren, eta, hori dela eta, aldirietan bizi behar izaten zuten, aurrera egiteko inongo egitura sozialik gabe.
‎gobernu zentralaren esku hartzea murriztea eta udal bizia indartzeko. Dena den, mende hasierako bi proiektu horiek ez zuten aurrera egiteko aukerarik izan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia