Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 45

2000
‎Ordutik aurrera Jeremiasekin batera gauero jan nuen tarantula. Kutixia da, bikaina benetan, haragi zuri zurikoa. Txangurro bat ematen zuen, Donostiako tabernarik onenetan pintxoen artean lotsarik gabe ipintzekoa.
‎Handik itzulian, aitatxi eskaileratik erori ez erori zegoen: antiojoak lurrean zituela, bisaia zuri zuri, kordoka ari zen. Xanek lagundu zion jaisten, aulki batean esertzen.
‎" Bai, neska batek galdetu dit...", esan zuen Xanek. " Hori ba", esan zuen Bonifaziok; bere perspikaziaz harro, irribarre egin zuen, hortz zuri zuriak erakutsiz; Xani begira, esku bateko hatzekin bibotexkak lixatzen zituela, pentsakor gelditu zen; haren kopetan zimur batzuk agertu ziren; sudurretatik hats aldi bat botaz, interpretatzen gaitza zena: " nik hi... lehendik ezagutzen haut, ezta?", galdetu zion; Xanek lepoa apur bat luzatu, sorbaldak apur bat kixkurtu zituen;" hi ez al hintzen hemen aritu... denbora batean?", galdetu zion; Xanek ezezkoa egin zuen; Bonifazio purutxo bat piztuz entretenitu zen; haren eskuan eraztun batek diz diz egin zuen; Xani Raissa gogoratu zitzaion; ez ote zuen hura zela ta Bonifaziok hara eraman; inondik inora jakin ote zuen, bere etxean izan zela?; ez zen probablea; eta, Bonifazio hori jakin gabe zegoela, Xan lasaiago zegoen:
‎Ez dakit", esan zuen Elik, berriz ere betosko; basotik edan zuen, gero, Xanen aztoratzearekin dibertituta bezala: " bai, hemen... hurbil bizi naiz", esan zuen, hortz zuri zuriak erakutsiz, eta: " nobioarekin", erantsi zuen; eta, bazuen istant hartan zerbait bihurrikeria begietan.
‎Aski denboraz ibili zen hala, eguzkia aurrean zuela, norabide hautemangaitzean. Zelaietan elur zuri zuria zegoen, errepidean berriz, auto batzuk igaro ziren. Sobra ere bide hark hiriko suburbioetara zeraman.
2001
‎Kasko puntatik oskietaraino so egin nion: arropa ilunez beztitua zen eta zapatak zuri zuriak zeuzkan, tripa animalearen itzal beltzez ttakatuak.
‎Uraren ispiluan ilargia oso osorik ageri zen. " Ogi opil haundi bat ematen dik, zuri zuria, labera sartu aitzinetik", erran zion portugesari, eta plausta! salto egin zuen, besoak zabal zabal, irudi hura harrapatu nahiko balu bezala.
2003
‎Dena egurrezkoa, kristalezko alde bat izan ezik. Barnean kotoia, kotoi zuri zuria, eta kotoian orratz batez josirik, intsektu idor txiki txiki bat. Sekula ikusi gabekoa izan arren, berehala ezagutu zuen Damianek Véroniquek ekarritako zomorroa.
‎Eta ez dakiela zergatik, leihoko argiari behatu dio. Argi garbia, zuri zuria, Larrun aldeko eguzki ederrak goizean goizetik ekarria. Hasperen batek egin dio ihes golfeko zelaietako bakea ikusi duenean.
‎Ederra dago. Alderik aldera erakusten ditu hortz zuri zuriak. Festarako soineko beltz eta tiranteduna daroa soinean.
‎Ilekera guztiz harrigarria du: ilea alde batera orraztuz burusoila dela ezkutatu nahi duten horietakoa, baina, gainerako ile beltzak ez bezala, aurreko aldekoak zuri zuriak ditu. Bikotearen atzean jende multzoa ageri da dantzan.
‎Gezurra zirudiela pentsatu zuen, berari halakorik gerta zekiokeenik. Gezurra zirudiela, arroz ale bat bestekoa ez zen munstro zuri zuri hark osorik irents zezakeenik bera lako gizona. Play.
‎Platanoa, barrutik zuri zuria zen,
2004
‎Negu eguzkiaren azpian mendi muinoak zuri zuri, haritz baso txikiaren ondoan... etxea.
‎" Baai; ederra... Erreka bazterrak zuri zuri, kaleak ere elurrak hartuta, emakumeak katiuskak jantzita eta haurrak plastikoekin maldan... Fabrikak ere asko itxi egin behar izan ditek, argiak joan dituk eta..."
‎Arbola gainean, haur bat laino batekin jolasten ari zen. Beste haur batek, emakume zuri zuri potxola potxola bati begi bat kendu zion. Kanta soinu bat; non, nor ari zen kantatzen?...
2005
‎Zenbaitetan gora hain gora, hegazkinen keek, lurraren ertza batetik bestera, bi marra paralelo hazten zituzten. Airekoak ttaka zilar ziren eta keak zuri zuri. Urdina lardaskatzen zuten.
‎Frantxuak barre egin zuen. Hortzak erakutsi zituen, zuri zuriak. Urrezko hagina zimiztaren itzal ubelarekin distiratu zen.
‎Eta zabaldu duzu kaiera eta gogora etorri zaizu irri hura, eta soineko beltza, ile zilarrezko erreka bezalakoa. Kamisoi zuri zuria, hankak ere ezkutatzen zizkiona.
‎Eta, bai, bi horiek ere bat egiten zuten Elizondoko zahar batengan sekula usteko ez zenuen dotorezia itzelarekin. Aurpegi zartatu haren begiek, argi egiten zizuten, garbi, hortz zuri zuri irribarretsu batzuen gainetik.
2007
‎Zuzendariordeak Zarautzen daukan etxe batera joaten dira bakarrik egotera. Hango paretak zuri zuriak dira, apalak eta mahaiak batere apaingarririk gabe, armairuen barrualdeak hutsik.
‎Ez nuen deus sentitu haatik, deus ez. Besapeetatik hartu nuen, zazpi zortzi urte izango zituen, mutil ihar bat, zuri zuria, hotz hotza. Betileak dardaraka ari ziren bi intsektu beltz.
‎Fitxatu aurretik arropaz aldatu dira, lanekoa jantzi dute, zuri zuria. Matilda pozik dago Begoñaren kuleroak jantzi dituelako goizean.
2010
‎Jantzi zuri zurien eta azal bel beltzaren arteko kontrastea zen Fred. Bizar ile indartsuak zituen, burukoak bezain kizkurrak.
2011
‎Izan naiz inoiz hotelen bateko gelan. Gela hura munduko edozein bazterretan egon zitekeen, nahiz eta gogoratzen dudan bakarra izara zuri zuriak eta argi anbar bat ziren. Argia izan zitekeen leihotik sartzen zen arratsa edo paretako kriseilua.
‎Rodrigo Mesak bai, ordea: zuri zuriak, deportibak bezain.
‎panpina batzuk utzi beste batzuk hartzeko. Tentea zen Gloriaren aita, eta garai bateko ile beltza zuri zuri eta indartsu mantentzen zuen arren, ez zuen zituen hirurogeita hamabost urteak baino gazteago ematen.
2013
‎Amarengana hurbildu ziren banaka banaka musu ematera, eta orduan ikusi nuen gure ama okerren. Istant batean zuri zuri jarri zen, zorabioren bat noski. Baina agudo eman zion buelta," Ze ergela naizen, emozionatu egin naiz!", aitortu zien.
2014
‎57.ak han harat zerbait eutsi bide dio alemanen oldarrari, baina, gainerateko lerroak jausten ari, gibelerat egin eta lerro sendo baten ezartzeko tenorea da haientzat ere. Ez da astirik hilen zenbatzeko, idazkariek eginen dute lan hori gauean, eta soldaduak badoaz beraz erretretan, hamabortz egun lehenagoko kantu eta harramantza loriosak ahantzirik, badoaz gibelerat, gibelerat, eta gibelerat oraino, ilargi handi zuri zuri batek bidea argiturik, aitzindariek loarentzat ere pausurik hartzen uzten ez dietela. Badoaz gibelago, oren laurden guziez kamioiak iragaten zaizkiela saihetsetik, frantses kanoiak ere erretretan eramanez, alegia eta guzia galdua balitz bezala.
‎Xingar, lukainka eta piper gorriak zintzilik, eta haien itzal luzeak hedaturik. Ontzitegia, plater, gopor, ontzi zuri zuriekin bistan, eta zazpi koloreko oilar ttipi bikotearekin gainean. Ama Birjinaren irudi bat haren gainean, flamenkoz izkiriatua bide den esaldi horrekin.
‎Labezomorroak jandakoa zen Irene Arriasen osaba kartzelan zegoela, beti kontatzen zuen, nazka keinuak egiten zituzten familiakoek. Esaten zuen labezomorroen tripak zuri zuriak direla, aho barruan leunak, gozoak normalean. Irene Arriasek sumatzen zuen osabak ez zuela Julio Cortázarren narrazio hura ezagutzen, baina Cortázarrek ere bazekien labezomorroen tripak zuriak direla, ez da erraza jakitea zergatik:
‎Sorbalda mugitu nion, gero eta indar handiagoz, harik eta ahoz gora jarri nuen arte. Oso ondo ikusten zitzaion aurpegia, zuri zuria, odola paparretik behera. Zulo bat, eztarrian hasi eta bularreraino zabaldua...
2016
‎Eta Anacon lan egiten hasiko da, Anzoategui izeneko estatu urrunean. Estatu Batuetako mediku eta teknikarientzat etxetxoak eraiki zituzten han, oholezkoak, zuri zuriak, aurrefabrikatuak, eta haietako batean biziko da Karmele, bera bakarrik. Egunez eta gauez lan egingo du, etenik gabe, txandak bata besteari lotuz, oporrik ere hartu gabe.
2017
‎Begorengandik askatu da eta urrundurik so egin dio gorputz osoz ikusi ahal izan eta zuri zuri zein ongi dagoen adierazteko. Josebak erabaki du Lander eta Begorekiko mesfidantzak, batzuetan goizetan bolbolka darizkion sentimendu horiek guztiak, bere doluaren ondorio direla, ez dutela abandonatu, bizitzak abandonatu duela:
2018
‎Irlandatik zetorren. Aurpegi oso zurbila zuen, zuri zuria. Ia hezurretan.
2019
‎Hau marka! Aralar magalean, otsailean, dena zuri zuri, hotzak akabatzen, eta... hara! Inauterietarako “Cortijo de Jerez” bat plantatzea ere!
2020
‎Puntilla pila bat saltzen genuen, errezeletarako. Getariako balkoia, Andresen gurasoen etxekoa, lehortzera jarritako puntillaz beteta gogoratzen dut, zuri zuri eguzkitan, festa bateko girlandak balira bezala. Andresen amak garbitu zizkidan.
‎Etxeko hormak zuri zuri pintatu
2021
‎Banuen atzerantz bultzatzeko melena luze bat, eta haize epela ez zen gelditu. Beste ardi zuri zuri bat hurbildu zen lehenago ikusitakora.
‎Niri sukalderako azuleju sinpleena gustatzen zait gehien, zuri zuria, ertz añileko zenefetan estanpa euskaldun bukolikoak dituena: idi orga, baserria, dantzariak plazan... baina amak ez du inoiz erakusten.
‎Gereziondoa erdi irekitako lorez gainezka dago. Oraindik zabaldu ez diren lore batzuk daude, baina laster zuri zuri egongo da eta Japonian esnatzea bezalakoa izango da.
2022
‎Beno, nudista batean bazaude bai… Baina orain zalantza bat sortu zait. Nudistara joaten bazara, erantzi eta ipurdi zuri zuria agertzen bazaizu… Uzten dizute bertan geratzen edo ohartzen dira intrusa bat zarela?
‎Etxezarretako ume jaioberriaren beilan egona zen Ana hilabete batzuk lehenago, amarekin. Kutxa txiki eta zuri zuri batean zeukaten jarria haren gorpu ñimiñoa, panpinatxo begi puztu bat. Ana izugarri tristatu zuen umea hilik ikusteak, bizirik eman zituen egun apurretako batean ezagutzeko aukera izan baitzuen.
‎Kotxearen aurreko kristalaren enkuadrean uso saldoa sartu eta atera zebilen zeru gero eta urdinagoaren kontra, hogeiren bat uso. Honanzkoan zuri zuriak ziren, eta haranzkoan, berriz, beltzak, norbaitek belusezko zeru bat eskuaz laztanduko balu bezala.
2023
‎Edanda dago eta bizpahiru zupada emanda zurbilduko da. Aurpegi biribila du, azala zuri zuria, pekaz josia, eta sudurra, botoi bat. Eroritako betazalek begi txikiak ezkutatzen dituzte.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia