Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 146

2000
‎Bai, badakit ezen aita ere, bere sasoinean, etxeko lehena izan zela bere anaia bakarraren —osaba Joanikoten— aitzinean, eta aitona Nikolasek eurekin egin zuena egiten ari zela bera ere gurekin —Mattinekin eta biokin—, eta aitak, beraz, garbi zituela gauzak lehenbizikotik, eta etxearen eta leinuaren jarraipenak kezkatzen zuela oroz gain; eta badakit, hargatik, ezen erabiltzen zituen hitzak eta keinuak, eta egiten zituen komentarioak, kasik oharkabean egiten zituela, zeren eta hark ez baitzuen nehori ere kontu eman beharrik, azken finean, eta ba... Eta ni mindurik sentitzen nintzen maiz aitaren jokamolde harekin eta deus guti egin nezakeen haren kontra.
‎Eta tigreak orro egiten zuen, eta ahal zuena egiten zuen harri erauntsi hartarik libratzeko, herrenka, urrats bat harat eta urrats bat honat, zeren eta ez baitzuen gehiagorako tokirik koska gain tipi hartan... harik eta mugimendu haietarik batean goiti beheiti erori zen arte.
2001
‎Orduan akordatu zen nola beti esaten zion neskari egunen batean ilea moztu behar zuela, Ferminen atzamarrentzako lurreratze pista sortu, bere mingain hezearentzako izotz palazioa. Orain, aurpegi margula, begi itsuak eta ezpain mutuak ikusi zizkion eta neskarekin nahi zuena egin zezakeela erabaki zuen. Horregatik, gorpua lurrean laga, altxatu eta bainugelara joan zen.
‎Harijan miserable bat trekkler batean ibiltzen nola ausartzen zen galdetu zioten. Berak nahi zuena egin zezakeela erantzun zienean, tiroz hil zituzten.
2002
‎Bere morfina partikularra. Egin behar zuena egiten zuelako konfiantzak prozac guztiak baino botere handiagoa zeukan. Haren buelta, ordea –bizitzaren ordaina–, malkartsua izan zen.
2003
‎Hiztegi entziklopedikoa baliagarria zela frogatu zuenean, benetan egin nahi zuena egiten hasi zen Matias. Hau da, paper bat atera zuen praketako atzeko poltsikotik eta apuntatuta zituen izenak bilatu zituen entziklopedian.
‎Ni ere ez nintzen erabat bakarrik bizi, neure adiskideak nituen eta noizik behin etxera itzultzean nire ibilien berri zehatzegia ote zuen irudipena izaten nuen, baina guk ez genion elkarri ezer galdetzen, bakoitzak nahi zuena kontatzen zuen soilik. Behin pistola batekin agertu zen etxean eta egunen batean Romain Garyk egin zuena egiteko balioko ziola esan zidan. Nik ez nion sinetsi eta ez zitzaidan sekula burutik pasatu ere hilabete batzuk geroago Romain hiltzeko erabiliko nuenik –esan zuen eta ahotsa mehartu eta eten egingo zitzaiola ematen zuen.
‎Gainerakoan, hitz jario handiko gizona zen, argudioak ongi lotzen zekiena, gero nahi zuena egiteko. Halaxe funtzionatzen baitute diktadurek, karikatura baten antz handiagoa dutela, beste deusena baino.
2004
‎Agian dena txiripa kosmiko baten ondorioa zen, eta bere kezka hutsaren hurrena. Eta Mireiak hilda jarraituko zuen, egiten zuena egiten zuela. Baina orain ez zeukan atzera egiterik.
2006
‎Migel Mailu ez zuten berantetsi. Henrike II.ak egin ez zuena egin zuen haren alabak: koroaren ondarea arindu eta lur jabe bilakatu soldadu zaharra.
2008
‎eta beste batzuk burutik. Ez al zaizu iruditzen, esate baterako, Herodes burutik zegoela, egin zuena egiteko. Edo Neron bera?
‎–Nataliaren auzia aitaren damuak bakarrik konpon dezake, susmoa baitut, aita hemen egon izan balitz, ez zela halakorik gertatuko. Baina markes jaunak egin zuena egin zuen, eta orain alferrik da? –esan zion egun batean.
‎anaiaren aurkakoa. Beñardo zubira joan zitekeen, arestian egin ez zuena egiteko, baina ez zen zubira itzuli; aitzitik, langileek lantegi barrura egin zutela ohartu ahala, lehentxeago bare bat ikusi, eskuan jaso eta amorruz jaurti zuen fabrikako hormetako baten aurka, jaurti aurretik ekintzaren arrazoia ematen zuela, ahapeka eman ere:
‎sekula burua makurtu gabe, hori bai, zeren Ernestinarena ez baitzen erabateko etsipena, besoak antxumaturik gelditzera eta ezertxo ere ez egitera bultzatzen zuena, berak beti egiten baitzuen zerbait? egiten zuena egingo ez balu bezala egiten bazuen ere, hurkoen keinu ilun nabariei irri hautemangaitz baten argi xumearekin erantzuten zien, adibidez, edo amorruzko garrasi bati isiltasunarekin, ez, haatik, garrasiarekiko mendekotasuna erakusten zuèn isiltasunarekin, beste isiltasun batekin baizik (isiltasun sortzaile bat, bestela esanda), isiltasun hark bai baitzuen bihotza eta bai baitzituen besoak, noranahi zabal zitzakeenak eta noranahi zabaltzen zituenak, espazio berri abegikor bat sortuz, aurkariaren bihotzak ere bere tokia izan zezan?, Ernestinak Jainkoarengan jarria baitzuen bere uste osoa, halako moldez, non sinetsia baitzegoen, berak berea bideratu ondoren, Jainkoak bideratuko zuela gainerako guztia; edo, egoerak inoiz gainditzen zuenean, gogoko zituèn hitzak ahapeka errepikatzeko ohiturari ekiten zion, solo Dios basta, solo Dios basta, solo Dios basta?
‎Une hartan, gainera, beste arrain hezur bat irentsi behar izan zuen; izan ere, frai Millanek. Lapurra ni naiz, beraz, baina ez naiz hiltzailea, eta barkatuko ahal didazue!? esan zuèn mementoan doi, Ernestinak aita karmeldarraren sermoi osoan egin ez zuena egin zuen: barre txiki bat, baita, barrearekin batera, ama nagusiarengana jiratu ere; ama nagusiak, ordainean, are gehiago zurrundu zuen kopeta, eta are gehiago bildu zituen begiak, keinu bikoitz harekin Ernestinari zera esan nahi balio bezala:
‎Herritarrak, jakina, ez ziren laminaz fidatzen, nola fidatuko ziren, bada, lamina batez!?, baina, etsita zeudela-eta, nahi zuena egin zezala esan zioten, eta hala, egun batean ikazkinaren haitzulotik pasatu, eraztunaren kanta entzun, etorri eta etorri, eta kantaren atzetik joan zen lamina, banoa eta banoa. Lamina liluratua zegoen, itxuraz, kantarekin, baina ikazkina ez gutxiago laminaren edertasunarekin; hain liluratua zegoen ikazkina, non, eraztuna laminaren eskuko hatzean sartu, orrika batzuekin estutu, eta halaxe esan baitzion:
‎Goiz hartan, oharturik neu ere tartean izango nintzela matxinatuentzat prestatua zeukan desengainu latz hartan, korrika joan leizeraino eta, Squirea bertan utzita kapitaina zaintzen, Gray eta maroonarekin abiatu zen, uhartea diagonalean zeharkatuz, gugandik hurbil egoteko pinu ondoan. Laster, ordea, gure taldekoek aurrea hartua ziotela ikusi zuen; eta Ben Gunn hanka arina zenez, aurrera bidali zuen ahal zuena egin zezan. Orduan hari bere garai bateko kideen sineskeriez baliatzea bururatu zitzaion; eta hain ederki egin zuen non, altxor bilatzaileak heltzerako, hantxe baitziren Gray eta sendagilea zelatan.
‎Batzuetan, begirada haiei oihu egiteko gogoa etortzen zitzaion: oker zaudete eta oker zaudete!, baina, halakoetan ere –halakoetan, batez ere–, apaltasunaren esparruan kokatu eta burua makurtzen zuen... sekula burua makurtu gabe, hori bai, zeren Ernestinarena ez baitzen erabateko etsipena, besoak antxumaturik gelditzera eta ezertxo ere ez egitera bultzatzen zuena, berak beti egiten baitzuen zerbait... egiten zuena egingo ez balu bezala egiten bazuen ere –hurkoen keinu ilun nabariei irri hautemangaitz baten argi xumearekin erantzuten zien, adibidez, edo amorruzko garrasi bati isiltasunarekin... ez, haatik, garrasiarekiko mendekotasuna erakusten zuèn isiltasunarekin, beste isiltasun batekin baizik (isiltasun sortzaile bat, bestela esanda), isiltasun hark bai baitzuen bihotza eta bai baitzituen besoak, ...
‎Izan ere, badira gaixoak urdailetik gaixotzen direnak, beste batzuk bihotzetik, hauek hesteetatik eta haiek giltzurrunetatik... eta beste batzuk burutik. Ez al zaizu iruditzen, esate baterako, Herodes burutik zegoela, egin zuena egiteko. Edo Neron bera...
‎umore kaltegabe bat zen, sekula ez irreberentea, inor mintzea bilatzen ez zuena, baina ama nagusia bere onetik ateratzen zuena, zergatik... eta ama nagusiak espazio sakratuei buruzko ikusmolde estu bezain hertsia zuelako –" Jainkoaren etxea erabateko begirunearen etxea da" esaten zien komunitateko mojei noiznahi–, horregatik joan zitzaizkion, beharbada –senari lotuago daude erraiak buruari baino, eta sena burua baino azkarragoa da–, kontrako eztarrira aita karmeldarrak areto kapitularrean egindako txantxak, arrain hezurrak balira bezala. Une hartan, gainera, beste arrain hezur bat irentsi behar izan zuen; izan ere, frai Millanek" Lapurra ni naiz, beraz, baina ez naiz hiltzailea, eta barkatuko ahal didazue!" esan zuèn mementoan doi, Ernestinak aita karmeldarraren sermoi osoan egin ez zuena egin zuen: barre txiki bat, baita, barrearekin batera, ama nagusiarengana jiratu ere; ama nagusiak, ordainean, are gehiago zurrundu zuen kopeta, eta are gehiago bildu zituen begiak, keinu bikoitz harekin Ernestinari zera esan nahi balio bezala:
‎anaiaren aurkakoa. Beñardo zubira joan zitekeen, arestian egin ez zuena egiteko, baina ez zen zubira itzuli; aitzitik, langileek lantegi barrura egin zutela ohartu ahala –lehentxeago bare bat ikusi, eskuan jaso eta amorruz jaurti zuen fabrikako hormetako baten aurka... jaurti aurretik ekintzaren arrazoia ematen zuela, ahapeka eman ere: " Gogoratzen al haiz bare batek umetan eragin zian hotzikaraz, Nazario?
‎–Nataliaren auzia aitaren damuak bakarrik konpon dezake, susmoa baitut, aita hemen egon izan balitz, ez zela halakorik gertatuko. Baina markes jaunak egin zuena egin zuen, eta orain alferrik da... –esan zion egun batean.
‎Herritarrak, jakina, ez ziren laminaz fidatzen –nola fidatuko ziren, bada, lamina batez! –, baina, etsita zeudela-eta, nahi zuena egin zezala esan zioten, eta hala, egun batean ikazkinaren haitzulotik pasatu, eraztunaren kanta entzun, etorri eta etorri, eta kantaren atzetik joan zen lamina, banoa eta banoa. Lamina liluratua zegoen, itxuraz, kantarekin, baina ikazkina ez gutxiago laminaren edertasunarekin; hain liluratua zegoen ikazkina, non, eraztuna laminaren eskuko hatzean sartu, orrika batzuekin estutu, eta halaxe esan baitzion:
2009
‎Hemen itxaron duzue, bezeroen bila joan beharra daukat. Begiratu lasai etxea, zuena egin, eroso sentitu... eta nahi baduzue, zerbait entseatu. Gogoratu telesail bateko eszena xarmagarria nahi dugula, familia giro atsegina.
‎Behin itsaso zabalean, nagusi sentituko zen, nahi zuena egiteko aske. Zuloaren eta txanponen kontua ez zion aipatu ere egingo seguruena.
‎–Elizak sagar ustelak botatzen ditu Elizatik, senarrak sagar ustelak botatzen ditu lanetik, eta nik? , eta, eten puntuak betetzeko edo, burua mugitu zuen ezker eskuin, egin nahi ez zuena egin beste erremediorik ez balu bezala
‎Eta negar batean hasi zen, jakin ez zergatik: egin zuena egin zuelako, edo egin ez zuena egin ez zuelako?
‎Eta negar batean hasi zen, jakin ez zergatik: egin zuena egin zuelako, edo egin ez zuena egin ez zuelako?
‎–Ume horrek batzuetan kezkatu egiten nau, etxeko ardi beltza oroitarazten baitit, nire anaia Beñardo, infernuko suak kiskal dezala egin zuena egiteagatik; hari ere historia beldurgarriak gustatzen zitzaizkion eta tximinoak baino azkarrago igotzen zituen zuhaitzak, eta? –esaten zion Nazariok Reginari, buruan bururatutakotik.
‎amore ematera ote zihoan, bada?; edo damu arrastoren bat piztu zitzaion?; izan ere, zer eskain ziezaiokeen berak Adari, etsaiaren aurrerabideak norberaren atzerabidea dakarrenean, hiria ere errenditzeko zorian zegoen, itxura guztien arabera?, etorkizunik gabeko etorkizuna baizik, estualdiz estualdi eta gabeziaz gabezia, bizia bera ere hari ezin meheago batetik zintzilik?; Adari ezezkoa emanez gero, bestela egon zitekeen hura etxeko epelean, garaileekin garaile; beste ikuspuntu batetik, ordea. Domingok berriro eutsi zion armari erabakitasun handiz?, nola egingo zion, bada, Domingok Adari uko, urte batzuk lehenago egin zion bezala, arrazoi bertsuak, etxeko epela eta etxeko epelari zerizkiòn babesa eta lasaitasuna? aitzakia harturik?; ez al zuen, bada, arrebak ere bere aukera merezi?, Ada ez baitzen haur bat, eta nahi zuena egiteko eskubidea baitzuen, berak. Domingok, arestian esan zuen bezala, ongi baino hobeto esan ere, orain oraingoak, gero gerokoak; ororen buruan, baina, baliteke anaien arteko hura oilarren arteko auzi bihurtu izana nagusiki, balizko lekuko neutral batek halakotzat joko zuen seguruenik:
‎Negua zen kanpoan, eta negua Adaren barruan; Txarorekin egin behar zuena egin zuela sinesten bazuen ere, hausturak, beste ikuspuntu batetik, ez zion batere onik egin; Txaro, izan ere, kultura handikoa izateaz gain, hiztun bikaina zen, bizizalea, bere bizitzari ere. Adarenari, bizigarri aparteko bat erantsi ziona, gatza eta piperra, harremanak iraun bitartean; eta zauri bat zuen, jakina, ixten saiatu arren behin eta berriro irekitzen zitzaiona, errudun usteak?. Aitortzen dut neure errua?
‎Domingok eskua lasaitu zuen, pistolari mugimendu bat eraginez, armaren ahoa bizpahiru zentimetro beherago utzi zuena: ...raileekin garaile; beste ikuspuntu batetik, ordea –Domingok berriro eutsi zion armari erabakitasun handiz–, nola egingo zion, bada, Domingok Adari uko, urte batzuk lehenago egin zion bezala, arrazoi bertsuak –etxeko epela eta etxeko epelari zerizkiòn babesa eta lasaitasuna– aitzakia harturik?; ez al zuen, bada, arrebak ere bere aukera merezi?, Ada ez baitzen haur bat, eta nahi zuena egiteko eskubidea baitzuen, berak –Domingok– arestian esan zuen bezala, ongi baino hobeto esan ere, orain oraingoak, gero gerokoak; ororen buruan, baina, baliteke anaien arteko hura oilarren arteko auzi bihurtu izana nagusiki, balizko lekuko neutral batek halakotzat joko zuen seguruenik: esan nahi baita Teofilo Mariak burua zutitu, bularra puztu, eta hala bihurtu zuela bere ausardia ausarkeria, pauso bat aurrera eginez, bi eta hiru; oilar borroka hartan Domingok zuen, baina, ezproi hilgarria –pistola– eskuan, eta hala, ikusi zuenean ezen anaia, hormari itsatsia, hurbiltzen ari zela, hormari egin zion tiro, Teofilo Maria zegoèn lekuan gelditzen zela, izotzak bat batean harrapatu balu bezala.
‎–Ume horrek batzuetan kezkatu egiten nau, etxeko ardi beltza oroitarazten baitit, nire anaia Beñardo, infernuko suak kiskal dezala egin zuena egiteagatik; hari ere historia beldurgarriak gustatzen zitzaizkion eta tximinoak baino azkarrago igotzen zituen zuhaitzak, eta... –esaten zion Nazariok Reginari, buruan bururatutakotik.
‎Negua zen kanpoan, eta negua Adaren barruan; Txarorekin egin behar zuena egin zuela sinesten bazuen ere, hausturak, beste ikuspuntu batetik, ez zion batere onik egin; Txaro, izan ere, kultura handikoa izateaz gain, hiztun bikaina zen, bizizalea, bere bizitzari ere –Adarenari– bizigarri aparteko bat erantsi ziona, gatza eta piperra, harremanak iraun bitartean; eta zauri bat zuen, jakina, ixten saiatu arren behin eta berriro irekitzen zitzaiona, errudun usteak... Txaro belauniko agertzen zitzaion, besoak luzaturik, arrenka, bazter ilun bakarti batean, haizearen ziztuen artean, harik eta Adari esaten zion arte:
‎Eta negar batean hasi zen, jakin ez zergatik: egin zuena egin zuelako, edo egin ez zuena egin ez zuelako...
‎Eta negar batean hasi zen, jakin ez zergatik: egin zuena egin zuelako, edo egin ez zuena egin ez zuelako...
‎–Elizak sagar ustelak botatzen ditu Elizatik, senarrak sagar ustelak botatzen ditu lanetik, eta nik... –eta, eten puntuak betetzeko edo, burua mugitu zuen ezker eskuin, egin nahi ez zuena egin beste erremediorik ez balu bezala
2010
‎Zuek badakizue nolakoa zen zeuen ama, goian bego?. Pertsona kementsua zen, pertsona batek kementsua behar baitu, hark egin zuena egiteko: Villalbako markes jaun andereen zerbitzuan lanean hasi, Madrilera joan?
‎Eta zenbat eta mezu hura gehiagotan irakurri, orduan eta trinkoago egin zitzaion itzala, harik eta, beste egun batean, berunaren gorputza hartu eta zalantza baten adierazpidean agertu zitzaion arte: . Zer, izan ere, aitak bere sufrimenduan burua galdu eta egin behar ez zuena egin izan balu???. Nola aginduko zion, bada, Jainkoak aitari suizidioa, bere aginduen aurkako zerbait, alegia:
‎Giro hartan, bakoitzak ahal zuena egiten zuen, eta bakoitzak aurkitzen zien bere gaitzei erremedioa. Horretan, gainera, zu esajeratu hutsa zinen, Gabino.
‎Eta egun batean esan zidan: . Zu gai ote zara Wilhelm Tellen semeak egin zuena egiteko??. Esaten ari zitzaidana zen ea behar adinako ausardia eta adorea ote nuen sagarra buru gainean jarri eta automatari aurre egiteko.
‎Aitak ez zuen nahi, baina berehala eman zuen amore. Beti amak nahi zuena egiten zuen aitak. Hamaika marrazki egina nago sukaldeko mahai gainean.
‎Olatuetara iritsi eta itsasoak irentsi zuen. Euriak nahi zuena egiten zuen ordurako. Zaparrada bortitza bota eta gelditu.
‎Laurogeiko hamarkadaren azken aldera izan zen; krisi industrialaren gogorrena pasatuta zegoen arren, oraindik ere jotzen zituen ostikoak han eta hemen; lur jotako enpresak, ordainketa etenak, enplegu erregulazioak, krisi espedienteak, jubilazio aurreratuak, kaleratze hitzartuak, sektoreen birmoldaketa... eguneroko esapideak ziren horiek denak komunikabideetan, eta egunerokoak ziren, halaber, greba eta manifestazioak, itxialdi eta bide trabatzeak... Ahal zuenak ahal zuena egiten zuen, lanpostuari eusteko, aukeran, edo kalte ordain itxuroso bat ateratzeko, besterik ezean. Lantoki handietako behargin kaleratuek lortzen zituzten baldintzarik onenak, gobernuak ere itxura egin beharra baitzuen, langileak ez zituela kale gorrian eta eskean utziko; hortik aurrera, fabrika txikietako jendeak norberaren kemenaren eta irudimenaren arabera egingo zuen bere borroka, baina arrakastarik izateko proportzio handirik gabe, sindikalista zailduek gogor egin arren.
‎Eta zenbat eta mezu hura gehiagotan irakurri, orduan eta trinkoago egin zitzaion itzala, harik eta, beste egun batean, berunaren gorputza hartu eta zalantza baten adierazpidean agertu zitzaion arte: " Zer, izan ere, aitak bere sufrimenduan burua galdu eta egin behar ez zuena egin izan balu...?". Nola aginduko zion, bada, Jainkoak aitari suizidioa —bere aginduen aurkako zerbait, alegia:
‎Zuek badakizue nolakoa zen zeuen ama —goian bego— Pertsona kementsua zen, pertsona batek kementsua behar baitu, hark egin zuena egiteko: Villalbako markes jaun andereen zerbitzuan lanean hasi, Madrilera joan... zuen aitarekin —goian bego— probintziako hiriburura ezkondu, familia bat osatu eta familiari emana bizi bihotz eta arima, Regina enea bezalako jauregi baten kontuak gainean hartu eta hura aurrera atera...
‎Eta egun batean esan zidan: ‘Zu gai ote zara Wilhelm Tellen semeak egin zuena egiteko? ’ Esaten ari zitzaidana zen ea behar adinako ausardia eta adorea ote nuen sagarra buru gainean jarri eta automatari aurre egiteko. ‘Kendu gauza horiek burutik! ’ esan nion haserre.
‎Giro hartan, bakoitzak ahal zuena egiten zuen, eta bakoitzak aurkitzen zien bere gaitzei erremedioa. Horretan, gainera, zu esajeratu hutsa zinen, Gabino.
2011
‎Nik ezagutzen ez nuen lekuren batean jarriko zidan hitzordua, eta gaztetan nire lehen hitzordura baino urduriago joango nintzaion eta, bion artean ezarritako diskrezio arau guztiak albo batera utziz, lepora egingo zidan salto eta ezergatik ere ez zuela nigandik ostera aldendu nahi esango zidan behin eta berriz belarrira. Berak nahi zuena egingo nuela aginduko nion nik, masailetan behera irristatzen zitzaizkion malkoak musuka xurgatzen nizkion bitartean, eta auzitara jo behar bazen, joko genuela, esango nion, baita Genevako epaitegi nagusian ere.
‎eta gaueko hamabiak arte etxearen aurrean egoten zen zain, bere autoaren barruan, alboko eserlekuan pistola zuela. Artega egoten zen, burua nekatuz, gertatutakoak berrituz; urduri eta haserre egon nahi zuen, egin behar zuena egiteko ordua heltzean adorea izateko. Pare bat egun zeramatzan eta ez zuen inor susmagarririk ikusi, ez zioten beste ezer helarazi.
‎Zain zegoen Martin, egin behar zuena egiteko. Zerbait egiten ari zenetik hobeto egiten zuen lo gauetan, eta hori ez zen gutxi.
2012
‎Salduta sentitu zuen bere burua Edortak. Bizilagunak nahi zuena egin zuen; eta gura izan zuena egin zuen emakume hark ere. Berak nahi izan gabe egin zioten plana.
‎Salduta sentitu zuen bere burua Edortak. Bizilagunak nahi zuena egin zuen; eta gura izan zuena egin zuen emakume hark ere. Berak nahi izan gabe egin zioten plana.
‎Sorbaldak igo eta muturra jaitsi. Nahi zuena egiteko adierazi nahi zenion horrela. Nahi zuena egiteko, zuk ez zenuelako igo beste erremediorik.
‎Nahi zuena egiteko adierazi nahi zenion horrela. Nahi zuena egiteko, zuk ez zenuelako igo beste erremediorik. Zuregatik pena pixka bat sentitu zezan lortu nahi zenuen.
‎Hori esan ondoren, benetan eskatu zidan, eta modu maitakorrenean, ez egiteko umekeriarik, ez amiltzeko neure burua Izadiak eta ni jaio nintzen mailak galarazten zidaten zoritxarrera. Ez nuela ogi bila joateko premiarik, berak ahal zuena egingo zuela niri laguntzeko, eta saiatuko zela goraipatzen zidan bizimodu horretan era erosoenean ni sarrarazten. Eta ez baldin banuen bizimodu lasaia eta zoriontsua lortzen, halabeharraren errua edo nirea izango zela, eta berak ez zuela haren erantzukizunik izango; izan ere, nire kalterako erabakirik har ez nezan aholku eman baitzidan, eta bere eginkizuna betetzat uzten baitzuen; hitz batean, laguntza emateko prest zegoela, berak agindu bezala, etxean geratzen banintzen, baina ez zuela zerikusirik izan nahi nire ezbeharretan, eta ez zidala alde egiteko baimenik emango.
2013
‎Eta azpiko motxila? Enfin, berak ahal zuena egin zuen gordailuko langileak egin zuen sarraskia konpontzeko. Baina mirakuluak Lourdesen, ez Venezian.
‎Antxonek nahi zuena egiten utzi zion emazteari. Bazekien gozatu egiten zuela horrelako gauzekin(, emakume kontuak?
‎Baina skype bidez eztabaidan hastea alferrikakoa zela iruditu zitzaion Igorri. Nahi zuena egitea zeukala bere anaiak. Eta Trieste osoak).
‎Egiten zuen ia guztiak sorkuntzaren freskotasun bakan hori zeraman odolean. Gura zuena egiten zuenean, ia beti, bere ekintzek lorratz piztu bat uzten zuten airean. Librea zen, oraindik.
‎Pista, pixkanaka, neska mutilez betetzen hasi zen. Musika erritmo bizi lasterrekoa baitzen, bakarka dantzatzen zuten neska mutilek, bakoitzak ahal zuena egiten zuela: honek gerria mugitzen zuen, horrek begiak itxi eta eskuak goratzen zituen, amets baten atzetik balebil bezala, eta hark bere txima luzeak astintzen zituen gora eta behera, atake epileptiko batek joa iduri.
‎Sei urte dituzte gure bi seme alabek umezurtz. Zure ezpatak erdietsi ez zuena egin zuen bertze heretiko baten arkabuzak.
‎Orduko militar espainiar baten hitzak moldatuz,. Ezer ez zen gertatu, eta gertatu bazen ukatu egiten da, eta inor harrapatzen badute, konponduko dugu?. Espainiako estatuaren egitura, goren mailatik hasita, eskandaluaren erdi erdian egon zen, nahiz behin eta berriro ukatu; eta ez da ahaztu behar GALek ezin izango zuela egin zuena egin, Frantziako estatuaren aparatu batzuen konplizitaterik gabe.
‎Philips anderearen afari zaratatsuetan ez zegoen berba egiterik, baina Wickhamen moldeak gustuko egin zitzaizkien guztiei. Zioena zioela, ondo esanda zegoen; eta, egiten zuena egiten zuela, txairotasunez eginda. Burua bete Wickham joan zen handik Elizabeth.
‎Pista, pixkanaka, neska mutilez betetzen hasi zen. Musika erritmo bizi lasterrekoa baitzen, bakarka dantzatzen zuten neska mutilek, bakoitzak ahal zuena egiten zuela: honek gerria mugitzen zuen, horrek begiak itxi eta eskuak goratzen zituen, amets baten atzetik balebil bezala, eta hark bere txima luzeak astintzen zituen gora eta behera, atake epileptiko batek joa iduri.
2014
‎Horrek, haserretu ordez, harrotu egiten ninduen. Egin behar zuena egin zuen semearen platera egunero betetzeko.
‎Ozta ozta zeukan bidaia luze horretarako, eta, hala ere, zalantzarik gabe abiatu zen. Berak ahal zuena egiten zuen!... Gainerakoa Jainkoaren esku zegoen.
‎Eta orduan Nadiak ordu arte egin ez zuena egin zuen. Marfaren eta bere artean gertaturiko guztia kontatu zion.
2015
‎Nork esan dezake bide bat ona dela edo itsua? Aiora ere guztiz librea al zen egiten zuena egiteko eta pentsatzen zuena pentsatzeko, bere familiaren egoera zen bezalakoa izanda. Eta zer esan nitaz, lagunei ere ez banien ezer esaten neure bizitzaz, neure familiaren historiaz?
‎Ez zuela gaizki ulerturik nahi gehitu zuen Josek. Egin behar zuena egingo zuen berak, baina ez zion inolako gorrotorik neskari eta emakumeak industrian egotearen aldekoa zen, alaba bi zituen, ingeniaritza industriala ikasten zuen batek?. Ez zen hori.
‎Langile berria eskatuko zioten ETT bati, baina norbait behar zen mantenimenduko lana egiteko. Karmelek Julian proposatu, eta hau ahal zuena egiteko prest agertu zen.
‎Semeak beti esan zion ezetz, ez zela hori. Eskandaluak eginbeharraren zama kendu omen zion bizkar gainetik eta beti egin nahi izan zuena egiteko libre utzi. Otazuak sinetsi egin nahi zion, baina semea etxera gonbidatzen zutenean beti zeukan aitzakia bat prest, ez etortzeko.
‎ETAk espero zutena egin zuen, baina Espainiako Gobernuak, ez. Zapateroren gobernuak publikoki iragarri zuena egin zuen azkenean, ezertxo ere ez, alegia, eta ez sekretupean hitzartu zuena, gatazkaren ondorioei buruzko elkarrizketari ekin, alegia. Horregatik, Currinen taldeak bileraren ondoren plazaratutako oharrean jakinarazi zuen ez Espainiako gobernuak ez Frantziakoak ez ziotela, erantzun positiborik?
‎Hurrengo egunean Aznarrekin hitz egin zuenean, Mayor Orejak bereari eutsi zion: . Esan nion presidenteari, egiten zuena egiten zuela, ulertuko nuela, baina beste Barne ministro batekin izan zuela. Berretsi zidan ez zuela ezer egingo Barne ministroaren irizpidearen aurka, baina eskatu zidan 63 beharrean, beste kopuru bat onartzeko.
‎Politikoki gaitzesgarria izango litzateke hori. Egin behar zuena egin zuen lehendakariak?.
‎Bi arrazoi eman zituen Muñozek: . Bata, ETAk egin behar zuena egiteko ELA ez zen beharrezkoa, eta, bigarrena, ELAk eredu sozialaz hitz egin nahi zuela. Erantzun ziguten ez zela unerik egokiena eredu sozialaz hitz egiteko.
‎2005 prozesuak askoz antz handiagoa zuen Irlandako ereduarekin Lizarra Garazikoak baino, Zapateroren Kongresuko adierazpena Downing Streeteko adierazpenaren bertsio urardotu samarra izan arren eta alderdien arteko elkarrizketak Ostiral Santuko akordioaren tankerako zerbaitera iristetik urrun geratu ziren arren. ETAk prozesua kale itsurantz zihoala uste izan zuenean, IRAk Londresko hirigunean jarritako lehergailuarekin egin zuena egin nahi izan zuen Barajasko bonbarekin. Baina, presioaren bidez prozesua azkartu beharrean, hondoratzeko zorian utzi zuen.
‎Ez zekiela ondo zer egin ematen zuen. Edo egin nahi zuena egitera ez zela ausartzen. Leihoa zabalik aurkitu eta erlaitzean sartu ez sartu dabilen txoria etorri zitzaion gogora Kepari.
‎inoren esanei. Ez zuela hark nahi zuena egin, eta gerraren betiko erretolika entzun behar:
‎Hantxe bertan bukatu zen gure bilera eta gero ahal izan zuena egin zuen norberak, Leialtasunaren Plazarantz zihoazen suhiltzaile, polizia eta anbulantzia ugarien sirenen artetik.
‎Zertaz ari zen galdetzean, oraindik jaio gabe zegoen umearen egoera ekonomikoa ziurtatu behar zuela erantzun zion larri, eta Arantzari etxe ondoan hiltegiko kamioia aparkatu dutenean ugazabari bere txahala ez dezatela hil eskatzen ari den behia etorri zitzaion burura. Irudi hori burutik kentzearren, baietz, nahi zuena egingo zuela esan zion.
2016
‎Zu izan zara hasieratik ausartena. Landerrek?. Klasean jarraituko genuke Albertok nahi zuena egiten, zuk aurre egin ez bazenio.
‎Inoren konpainiarik gabe joaten zen bidaian, kontzertu eta jaietara. Nahi zuena egiten zuen, eta momentuan gogoak ematen zionarekin nahasten. Hogei urterako ohikoak zitzaizkion Madril, Zaragoza edo Bartzelonarainoko joan etorriak:
‎Gura zuena egin zezakeen gizona zen Edman Paulsen; baina, beti besteen pentsura. Diru iturri bi zituen:
‎Xabier Amurizaren autokonparaketak Marcel Proustekin, ez gehiago, ez gutxiago?, Dinosauroak horizontean autoeditatutako nobelaren harira, Argia aldizkariko elkarrizketa batean agertu ziren(. Xabier Amuriza: . Proust-ek Paris aristokratikoarekin egin zuena egingo dut nik Euskal Herriarekin??, XI); ez zen horretan geratu, hurrengo urtean, une horretako aurkezpen kanpainian, Proustenean ez ezik James Joyceren ereduaren ildoan kokatu baitzuen bere nobela zikloaren Orain ezin naiz hil bigarren liburukia(. Amuriza: –Sentimendu bat nahikoa da entziklopedia unibertsala egiteko??, Gara XI).
2017
‎Buru gaixo batek, gorputz gaixo batek bezala, denbora berean desplazera, errukia eta higuina eragiten dit. Halere, ez nuen ezer esan, Zorbari nahi zuena egiten utzi nion.
‎Baina Beyoncerekin akordatu zen, adiskidea zuen eta laguntza behar zuen. Bere buruaz ahaztu eta Beyoncerentzat onena zela uste zuena egin zuen. Babari mezu bat idatzi zion.
‎Ez zion orain Josebari inongo azalpenik eman behar izango. Nahi zuena egiteko bidea libre zeukan. Jokinekin hasteko oztoporik ez.
‎Besoak sabel aldean gurutzaturik, norbaiten bila zebilen begiekin. Bihotzak bere lekutik irten behar zuela iruditu zitzaion, eta bere lehenengo aukera azken urte haietan egin ohi zuena egitea izan zen, hau da, beste leku batera begiratu eta ez ikusiarena egin. Urte haietan biek hainbeste aldiz egindako gauza bera.
‎Amarekin ondo moldatzen zen baina aita? aitarekin nahi zuena egin zezakeen: nahi zuena jan, nahi zituen lagunak etxera ekarri, eta, aitaren ordutegiak zirela eta, nahi zuenean etxetik irten eta bertara itzuli.
‎Jokinen aitak beti egiten zuena egin zuen. Isildu, burua alde batera eta bestera mugitu zerbait ukatzen egongo balitz bezala, eta nazka aurpegia jarri.
‎Alaitzek ez zuen ezer esan, alfonbrari begira. Amak ere, Alaitz defendatu ezin zuenean egiten zuena egin zuen: isildu eta aitaren errieta jasan.
‎...neskarekin gaua pasatzen hasi nintzenean, ezin izaten nituen nire obsesioak saihestu, eta irrika disimulatu gabearekin hasten nintzaion galdezka ea noiztik zebilen bi morroiekin, norena izan zen proposamena, nork eman zuen lehen pausoa eta berak zer jarrera izan zuen, onarpenezkoa ala eroapenezkoa, edo zor zaharren bat medio behartuta sentitu zen edo bat bateko grinak eta pasioak eraman zuen egin zuena egitera, ezin bainuen konprenitu horrelako gertakari bat, berak aditzera ematen zuen moduan, broma bat balitz bezala gerta zitekeenik, broma edo jolasa, horiek baitziren erabiltzen zituen hitzak. Dena den, minik gehien ematen zidana nik neuk ezer sumatu ez izana zen.
‎Pello Zabalak euskaraz hitz egiten zuen, ingelesa zertxobait ulertu arren ezin hitz egin zezakeelako, eta hark esandakoak itzultzen genituen bitartean ohartzen ginen gauza sinpleak bezain ederrak esaten zituela. Goldsmithi esan nion Bittor Arginzonizek sukaldean egiten zuena egiten zuela Zabalak herri kulturarekin, aitzinako gauzak hartu eta distira ateratzen ziela.
‎–Pentsatzen nuen ez zela beste aukerarik, egoera bat sortzea baino, botere publikoei dei egiteko. Hartu behar nituen kontaktu guztiak hartu nituen, esateko errugabeak atxilotu zituztela, gizarte zibilak egin behar zuena egin zuela, eta desmartxa sostengatzen nuela?. Etxegaraik bazeukan, nolabait, Luhusoko operatiboaren informaziorik.
‎Rosek egunero deitzen zion Myrari hau edo beste egiteko nire beharra zuelako aitzakiaz. Myrak Roserengana joan eta behar zuena egiteko (behar zuena ez zen Myrak uste zuena) sekulako tabarra ematen zidan. Amyk gogor egiten zidan, Rose behin bakarrik ikus nezakeela edo bestela erne ibiltzeko eginez.
‎Hamaika pertsona horiek osatzen zuten gotorlekuko mundua eta mundu horretan bakoitzak ahal zuena egiten zuen, etzanda egon eta potro-jorran aritu batik bat.
‎Hori izan zela pentsatzen dut. Horrek eraman zuela egin zuena egitera.
‎Eta orduan, zuk txikitan egiten zenuena egitera pasatu zen. Eta zu, berak egiten zuena egitera. Mutur batetik bestera pasatu zineten. W k beti izan du nik hitzez margotu ezin ditudanekin eskultura bat egiteko gaitasuna.
‎Beti bezala, diruduna irabazle aterako zen nahi zuena egin ondoren, eta horrek sekulako amorrua ematen zion. Lurrak ez zuen inoiz haien justizian edo demokrazian sinetsi eta egun haietan are gutxiago.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia