Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 52

2000
‎Gaixotu egin zen txapeoa hasi eta bere aginduei jaramonik ez geniela egiten ikusi zuenean. Nonbait ezin zuen ulertu nola ausartzen ginen bere manu sakratuei kasurik ez egiten, bere agintea aintzakotzat ez hartzen. Horretan oinarritua izango zuen nortasun guztia, eta hori erortzen ari zitzaiola ohartu zenean, gaixo jarri zen.
2003
‎Momentu luze batez hola gelditu ziren, eta Oya ri iduritu zitzaion nehork ez zituela sekulan bereizten. Ez zuen ulertzen nola bere burasoek hori egiten ahal zien, ez zuen onartu nahi hirurek hain aspalditik lotzen zituzten kate azkarrak urratu zituztela.
‎esaten zion, ‘Mesedez, ama! ’ esan nahiko balio bezala. Matiasek ere ez zuen ulertzen nola ez zeukan mutil lagunik. Renoirren koadro baten hain antzekoa zen neska batek.
2005
‎Bitartean, begira gelditu zen alaba, negar zotinka, ama zergatik joan zen pentsatzen. Pixkanaka, gorroto sentimendua bameratzen hasi zitzaion gorputzean, ez zuen ulertzen nola zitekeen ama batek bere familia horrela uztea, besterik gabe. Tristura negarra amorru negar bihurtu zen eta ezin izan zuen oihu egitea eragotzi.
‎Nire lagunak ere ez zuen ulertzen nola gertatu zen halakorik, keinuekin adierazten zuenez.
2006
‎Nehork ezin du frogatu, baina ziur naiz arratsero otoitz egiten zuela bere maitea itsasotik berriz etortzea; marinelaren berririk ez zen, ordea. Nehork ez zuen ulertzen nola marinel pobre bat goaitatzen ahal zen horrela eta jaun aberats, boteretsu eta eder baten proposamenari tu egin. Besteen begirada bitxi eta jeloskorrak ez zituen soportatzen eta usu amildegira joaiten zen; hango harri gris haietariko bat bezala, mugitu gabe, itsasoari so egoiten zen.
2009
‎Rosak eskertu egiten zuen laguntza, gizonaren eskua etxean, bezeroekin tratatzeko prestutasuna, behargin finaren kemena. Sarak ezin zuen ulertu nola moldatu zen hain ongi, nolatan ez zeukan zirkuko txaloen minik. Zurekin aski dut entzutea jasangaitza egiten zitzaion, maite bazaitut, zer beste nahi nezake, Sara?
2010
‎Neskatoaren sendiak ez zuen salaketarik jarri, ordea. Gizonak, xamanak, ez zuen ulertu nola gertatu zen. Haren gainetik altxatu zenerako deabruak alde eginda zeuden.
2011
‎Hala ere, pentsamendu bat eskaini zion Lucíaren senarrari. Ez zuen ulertzen nola gaizki trata zezakeen Lucía bezalako neska bat. Eroa edo ergela behar zuen izan.
2012
‎Baina ez zion aipatu Juliaren klinikara egindako sarraldia. Hogeita lau ordu geroago, Jonek kutsu irreal batez ikusten zuen gaueko abentura hura, ez zuen ulertzen nola bururatu zitzaion halako erokeria bat egitea, ezta nola bildu zuen adorea ere hura bururatzeko. Horrenbestez, Dasilvaren txostenean irakurritakoak Juliak kontatu balizkio bezala aipatu zizkion Mireni.
‎Izu ikaratuta geratu zen Erregea tresna beldurgarri hauei buruz egin nion azalpenaz eta aurkeztu nion proposamenaz. Ezin zuen ulertu nola ni bezalako intsektu ezgauza eta doilorrak (hitz hauexek erabili zituen) hain ideia ankerrak izan zitzakeen eta nolako arruntasunez mintza zitekeen nik neuk makina birrintzaileon ondorio ohikotzat azaldu nizkion odol eta hondamen eszena guztien aurrean batere hunkitu gabe agertuz; eta makina hauen lehen asmatzailea gizateriaren etsai zen jenio maltzurren bat izango zela esan zuen.... Berari zegokionez, arte eta natura arloko aurkikuntza berriez gain ezer gutxik liluratzen bazuen ere, halako sekretuaren konplize izatea baino bere erresumaren erdia galtzea nahiago zuela esan zuen zorrotz eta, neure bizia estimatzen banuen, berriro sekula ez aipatzeko agindu zidan.
‎Deigarri egin zitzaion defentsariaren mahaian eserita zegoenak salaketak irakurri gabe eduki izana; ez zuen ulertzen nola egin behar zuen hark beren alde ez bazekien zer zeukan esku artean. Defentsariak esan zituen hitz bakarrak epaimahaiari ulerkorra izan zedin eskatzeko izan ziren (ulerkorra, ahal zuen neurrian, behintzat), akusatuen aulkian eserita zeudenak azpikeria judu masonikoak atzipetuak izan zirelako.
‎Taketean irten zen eraikitzailearen bulegotik. Ezin zuen ulertu nola eska ziezaiekeen herena diru beltzean emateko, lasai lasai tenple goxoarekin gainera, gauzak betidanik hala egin izan balira bezala. " Eta, jakina, Udalak izango du honen berririk, eta, nola ez, Diputazioak ere bai", jarraitu zuen marmarka.
2013
‎Mojcaren babeslekua ziruditen Erromak, Hepburnek eta Peckek?. Ez zuen ulertzen nola ez zen aspertzen pelikula zahar hari begira, printzesa, koitadu, haren kontuekin.
‎Abdel Haqq, egia erran, bertze Abdel Haqq bat sentitzen zen, ohikoarekin zerikusirik ez zuena: hasteko, ez zuen ulertzen nola bizi zituen, hain urrunetik, garai batean bere baitaren baitarik bizi izandako sentimenduak: gurasoenganako eta Raissarenganako maitasuna, adibidez, bikienganakoa zer erranik ez?
‎Ezin zuen jasan zeinen erantzun axolagabeak ematen zizkioten galdera bakoitzari, irribarre eginez eta erruki aurpegi harekin, esandakoa benetan pentsatu dutela konbentzitu nahian. Ez zuen ulertzen nola bizi zezakeen jendeak makillaje artean ponpoxturiko gezur hura. Baina begira jarraitzen zuen, errealitatean ere gezurrei begira egoten ohitua baitzegoen.
‎Abdel Haqq, egia erran, bertze Abdel Haqq bat sentitzen zen, ohikoarekin zerikusirik ez zuena: hasteko, ez zuen ulertzen nola bizi zituen, hain urrunetik, garai batean bere baitaren baitarik bizi izandako sentimenduak: gurasoenganako eta Raissarenganako maitasuna, adibidez, bikienganakoa zer erranik ez...
2014
‎Orrialde bat bera ere irakurri gabe baina ziurtasun itsu batekin, tipoaren obra osoa mespretxatzen zuen, behar baino gehiago edaten zuenean batez ere. Horregatik ez zuen ulertu nola eskaini zioten. Amildegitik gora eta alboetara, idazlearekin batera itzultzea.
‎Orain ez zien kontra egiten Irenek, burua belaunetan, aurpegia. Nabarmenagoak ukituak, arropetatik tiratzen zioten, beso bat ateratzea lortu zuten, jakatik kanpo, gona apur bat igo zioten behetik, apur bat jaitsi goitik, leku guztietara heltzen ziren, Irenek ez zuen ulertzen nola. Estututa sentitu zituen birikak, tripa, nahasita, arnasa ere desorekatuta.
‎Korridoreko argiak lasaitua eman zion beste behin ere, baina eskailerak jaisten nabaritu zuen ondoen burua lehertzeko zuela, handituta edukiko balu bezala, kolpeka odola, lokietan, aurreko partean ere bai, bekain gainean. Ez zuen ulertzen nola ez zen konturatu ordura arte.
‎Asunak apartatu zizkion gizonak, handik sartzeko esan, etorritako bidetik joateko, tunelean ez zegoela inor ere. Irenek ezin zuen ulertu nola jakin zezakeen gizonak tunelean ez zegoela inor ere, ezin zen jakin. Gizonak esan zion estali egingo zuela zuloa handik sartu eta gero.
2015
‎Fraideek bertan zirauten otoitz eginez. Damianok ez zuen ulertzen nola zen posible hainbeste errezo ezberdin jakitea. Eta gainera goseak zegoen.
‎Kattalin jarri nahi zuen burmuinaren erdian, besteak uxatu. Ez zuen ulertzen nola agertzen zitzaizkion Martzanako guztiak berak Kattalin baino ez zuenean nahi buruan, harekin amets egiteko. Begiak itxi zituen.
‎Alienagarriak. Ez zuen ulertzen nola batu zitezkeen milaka lagun kontzertu, futbol partida edo azoka masiboen erreklamora, Petti guztiak ezerezari kantuan ibiltzera kondenatzen genituen bitartean. Horma egokiren bat topatzen genuenean, pintadekin margotzen zituen paretak, eta nik gustura egiten nizkion bizkartzain lanak.
2016
‎Martin, aitonak ez zuen ulertzen nola ematen zenituen hain erraz itsasontzien kokapena eta itsasertzerako distantziak.
‎Edoskitze zaila eduki zuen eta koxkortu zenetik ezin esan etxe finkorik zuenik, Carlos III.eko aitaren etxean bezainbeste gau ematen baitzituen izeba Paularen Argaraiko txaletean, eta soldadutzan hasita Komandantziatik hurbil egotearen aitzakiarekin noiznahi lo egin zuen Martinen izebarenean. Nagiaren paradigma zen Luis, inork ez zuen ulertzen nola iritsi zen Unibertsitatera, ziur aski Martinek egin ohi zizkion lanek bazuten zerikusirik aitzinatze harrigarri horretan.
2017
‎Egongelako ateko kristal horia bereziki gorrotatzen zuen Igonek, deprimenteegia, berez deprimentea omen zen etxe hartan. Ezin zuen ulertu nola jarri ziren inoiz boladan kristal haiek.
‎Marak ez zuen ulertzen nola utzi nion alde egiten edo, hobeto esanda, nola nahastu nintzen beste bi morroiekin, bata hain arrunta bere ustetan eta bestea hain berezia, hain berezia non ez zen erabat gizona. –Haurdun gelditu izan bazina, zure sintoma berberak edukiko zituen eta erditzeko unean kontrakzioak sentitzera iritsiko zen, seguru nago?, hasten zen nire mutil lagunaren kontra, eta nik ez zela horrelakoa erantzun behar izaten nion, egun batzuetan gizonezko samurrak behar izaten ditugula ondoan eta hurrengoan indartsuak, hain indartsuak non zerbaiten kontra jarri eta barruan ditugun penak ezabatzen dizkiguten.
‎Hogeita bost urte geroago jaiotako norbaitek derrigorrez amarengandik desberdina izan behar zuela dioen logikari ez zion inoiz erreparatu. Ez zuen ulertzen nola erakar nintzakeen beste emakume mota batek. Ez zuen ulertzen nola izan gintezkeen bere garaikoa ez zen norbait.
‎Ez zuen ulertzen nola erakar nintzakeen beste emakume mota batek. Ez zuen ulertzen nola izan gintezkeen bere garaikoa ez zen norbait.
‎ustela goitik behera. Ez zuen ulertzen nola esan zezakeen jendeak uda hura berezia izaten ari zela, zentzu onean. Jendea ikusten zuen dibertitzen.
‎Zur eta lur geratu zen kontatu nionarekin. Ez zuen ulertzen nola zortzi urteko mutiko batek horrelakorik esan zezakeen, nola jakin nezakeen hainbeste kontu antzinako kontuez. Gizonak zer jolasetan ibiltzen nintzen galdetu zidan.
2018
‎–Inork ez zuen ulertu nola gertatu zen. Nire bizitzan lehen aldiz ikusi nituen PPK koak.
‎Ataskatu egiten zitzaion, edo zinta magnetikoa korapilatu kasetearen baitan. Inork ez zuen ulertzen nola zen posible halako endredorik kasete barruan. Berdin zion.
2019
‎Uztailera arte Europan zabaldu ez zen Euzko Gogoaren 1952ko lehen zenbakian, F. Krutwigen" Nibbana" poema hinduista argitaratu zen, baina baita A. M. Labayenen" Euskera’ren batasuna" artikulua ere, ezizenpean, berriz ere gipuzkera osotuaren tradizioan eta euskaltzain gaztearekiko oposizio erabatekoan (Labayen 1952; cf. Iztueta & Diaz 2007: 303). 741 Hain zuzen, A. M. Labayen jeltzaleak ezin zuen ulertu nola izan zitekeen L. Villasante bezalako buruargi bat haren gogaide. Gutunez zuzendu zitzaion frantziskotarrari, horrek Cantabria Franciscanan idatzitako artikulua zela-eta:
‎Azalpen bat asmatu nahi izan zuen, iruditu egingo zitzaiola, baina, bata uxatu orduko, beste hainbat eta hainbat etortzen zitzaizkion, sekula amaitzen ez diren olatuen tankeran. Ezin zuen ulertu nola zen nahikoa gau bakar bat, ordu gutxi batzuk, bi izaki hala lotzeko; baina horixe erakusten zuten bien jarrerek, bien begiek, hitzek, barreek, baita goizaldean agur esateko modu malenkoniatsuak ere.
‎Batuaz idazten du!?. Bere ustez, batua zen ikastolan zerabilten hizkera jasoa eta ez zuen ulertzen nola bere adineko inork erabil zezakeen harreman ez formaletan.
‎Leire ondoezik sentitzen zen. Oraindik ez zuen ulertzen nola gertatu zen hura guztia eta, are gutxiago, nola bihurtu nahi zuten bera krimen anker haren susmagarri.
2020
‎Edari energetikoak, pizza eta hanburgesak gustatzen zitzaizkion, eta telebista ikusten zegoen bitartean, naturan agertzen ez diren koloredun snackak jaten zituen. Inork ez zuen ulertzen nola ez zion oraindik bihotzekoak edo iktus batek eman, ezta berak ere, azken berrogei urtetan ez baitzuen analisi edo txekeorik egin.
‎Istorio harekin amaitu nahi zuen behingoz, baina, bi neska txoriburu haien jarrera ikustean, lozorroan zeukan gudarako gogoa berpiztu egin zitzaion bat batean. Ez zuen ulertzen nola egon zitezkeen hain patxadatsu gertatutako guztiaren ondoren.
‎Gonzalo inguruan zenean baino ez zuen irribarre egiten; une hartatik aurrera ezinezkoa egin zitzaion Mikelari bien arteko konplizitatea ez ikustea. Ez zuen ulertzen nola ez zen mundu guztia konturatzen hain nabarmena zenaz: esku lotze sotilak, begirada gozoak, igurtzi disimulatuak.
‎Connellek minduta zituen begiak eta itxi egin zituen. Ezin zuen ulertu nola gertatu zen hori, nola utzi zion elkarrizketari horrela ihes egiten. Beranduegi zen berarekin geratu nahi zuela esateko, hori garbi zegoen, baina noiz bihurtu zen beranduegi?
2021
‎Baina Instagrameko irainak afektatzen hasi ziren. Ez zuen ulertzen nola jendeak pentsatu ahal zuen Sofiak eta Unaik bezala. Ez zuen ulertzen zergatik deitzen zioten “marikon, pringao…” egunero dantza egiteagatik bakarrik, ez zuelako futbolera jokatzen.
‎Biek elkarrekin autohipnosi moduko bat ere praktikatu omen zuten pare bat bider; psikearen alde ezkutuak ikusi bide zituzten; intimotasunaren sakonik sakonenera helduak zirela iruditu zitzaien; une batzuk mingarriak izan ziren, halako introspekzioetan mamuak ere agertzen baitira, baina hori egin ondorengo bakeak eta zorion bareak ez omen zuen parerik. Medikuarekiko harreman hura gogoratzen zuen bakoitzean, ezin omen zuen ulertu nola amaitu zen, hain perfektu izanik, ezin zuen ulertu. Horregatik hitz egin nahi zuen berriro nirekin; horregatik eta beste kontu askorengatik.
‎emaztearen medikuarekin aurrez aurre hitz egitea, hark zalantzak argitu ziezazkion saiatzea, Urbina sendagilea mespretxatzen zuen arren, ordezkatzen zuenagatik. Ez zuen ulertzen nola hautatu zuen bere emazteak herriko ginekologo bat, hobeak ere ordain baitzitzakeen. Bazekien, Ulisesen bidez, emaztea sarri antzean joaten zela sendagile harenera; beharbada Blanca tratamenduren bat egiten ari zen haurdun gelditzeko.
‎Preso sartu nahi zuten artikulu hori idazteagatik! Jalilek ez zuen ulertzen nola posible zitekeen, ez zuen alta nehor hil edo ebatsi!
2022
‎Azkenik oinezkoek zaldiko bana hartu zuten. Matematika harrigarria da eta inork ez zuen ulertu nola suertatu zen denontzako zaldiko nahikoak izan ahal izateko. Azenarik tranpa txiki bat egin zuen, lehenagotik zituen berrogei zaldi gazte han sartuz dena borobiltzeko eta behorren magal eta ditietatik zaldikoak ez banatzeko.
‎Gazteak zera diotso: " Inork ez zuen ulertu nola gertatu zen. Nire bizitzan lehen aldiz ikusi nituen PPK koak [PKK izenez ere nahastu egiten da gaztea].
‎Ezin zuen ulertu nola jokatzen zuten bere ingurukoek kontrolik gabe, egoerak aztertu eta zertara eramango zituzten hausnartu gabe. Baina berak ere bazuen geldiezina egiten zitzaion bulkada bat.
‎Baina Gabik ezin zituen ahaztu. Eta ezin zuen ulertu nola ahaztu zituen herrialde oso batek. Egun batetik bestera.
2023
‎Are gehiago hitzordua hiletaren leku eta orduekin batera suertatu zela ohartzean. GUB taldeko kantariak ez zuen ulertzen nola Brontes, Zapaburu eta Olivier taldeko beste partaideak, ez ziren bartan azaldu.
‎Ikusiak zituen mendiaren horma tenteak eta ertz zorrotzak. Ezin zuen ulertu nola igo zitekeen inor hara gora, nola izan zezakeen inork goi haietara igotzeko gogoa. Geroko 41 urteotan, askotan igo da Phurbi Chyachuren magalera jakekin, baina bere bizialdian apenas ikusi duen atzerritarrik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia