2010
|
|
Negozio handi baten aukera zen hura, eta berriro abiaraziko
|
zuen
negoziazioa, Veneziako eta Dalmaziako agintariak ernegatu arren. Horra, Bizargorriren begietako erluz eta ñirñir haren zergati nagusia, baina ez bakarra.
|
2015
|
|
lanorduen murrizketa (35 ordura), aparteko orduen ezabatzea, 60 urtetik gorako langileak ordezkatzeko kontratuen sustatzea, lanorduen borondatezko banaketarako aukera eta kolokako kontratuen egonkortasuna. Nolanahi, patronalarekikoak ez ziren zailtasun bakarrak; Confebaskekin negoziatzerako orduan, asko kostatzen zitzaion ELAri LAB planteamendu komunera erakartzea eskarmentu falta eta beldur eszenikoagatik, ELAkoen ustez; dena dela, ELAk nahiago izan
|
zuen
negoziazioan ematen ziren urratsak elkarrekin ematea, horrek haien bilakaera trabatzen edo mantsotzen bazuen ere.
|
|
PSE EEk243" giro vasquista" deitu zena hartu berri zuen; Ramon Jauregi, alderdiko idazkari nagusi eta laster zetozen hauteskundetarako lehendakari gaiak, Paulino Luesma eta enparauek emandako Madrilen mandatu mutil itxura zuzendu nahi zuen eta alderdiaren izaera bertakoa eta irekia nabarmendu. Jauregik aintzat hartu zuen ELAren planteamendua eta —Euskadiko UGTen iritziaren aurka244— Madrilgo bidea ireki zion eta bere pisu politikoa erabili
|
zuen
negoziazio kolektiboaren gaiak Euskadin ulergarria zatekeen konponbidea izan zezan.
|
|
Sindikatuen erantzuna, ordea, ezkorragoa izan zen: UGTentzat lehendakariaren irudia zuritzeko saioa besterik ez zen; LABentzat, hauteskundetara begira egindako operazio defentsiboa; CCOOk zehaztasun eza nabarmendu zuen; ELAk, azkenik, kezka azaldu zuen, lehendakariak" berehalako interesen" ukoa aipatzean, ez ote zen itunaren pisua langileen soldaten gainean jarri nahiko, eta, zer gerta ere, gaztigatu
|
zuen
negoziazio kolektiboa mugatuko zuen itunik ez zuela onartuko.220 ELAk, beraz, Moncloako Itunen aurrean izandako jarrera berari eusten zion.221
|
|
euskal sindikalismoari airea eta lekua kentzea". 119 Hari beretik, Josemi Unanuek: " Langileen Estatutuak UGT, CCOO eta Espainiako patronalaren eskutan jarri
|
zuen
negoziazio kolektiboa nahi zuten moduan egituratzeko tresna"; erabaki haren atzean hautu politiko zehatza zegoen: " sindikalismo abertzaleak planteatzen zuen erronkari aurre egin[...] eta estatu mailako erakundeak finkatu, lan eta gizarte gaien ikuskera unitarioarekin batera". 120 Lau urte geroago Espainiako gorteek onartuko zuten LOLSek (Ley Organica de Libertad Sindical) xede bera izango zuen.
|
|
Eusko Jaurlaritzarekin gehiengorik gabe sinatutako akordioa, Bizkaiko zurgintza sektoreko gatazkan izandako jokabidea872 edota Iruñako Expert en egindako azpikeria aurpegiratzen zizkion, besteak beste.873 ELAk urrats kualitatiboa eman nahi zuen lan hitzarmenen negoziazioan, LABi Mallabian aurreratu zion bezala: edukien aldetik, soldaten balioaz gain, lanaldiaren murrizketa eta bereizkeriaren aurkako neurriak lortu nahi zituen; jokamoldeen aldetik, gatazka bihurtu nahi
|
zuen
negoziaziorako tresna behinen, horretarako, behar izanez gero, greba kutxaren babesa erabiliz; negoziazio esparruen aldetik, emaitzak lortzeko aukera gehien eskaintzen zuen eremua lehenesten zuen; iraupenaren aldetik, hitzarmen laburrak —urte betekoak— hobesten zituen. Negoziazio kolektiboa eraberritzeko ahalegin betean ari zen, beraz, ELA eta ezin zuen jasan lankide behar zuenaren kontrako jokoa, are gutxiago kontrako joko hori ELArentzat sakratua zen gehiengoaren araua hautsita egiten zenean.
|
|
Bestelakoak ziren, ordea, LABen lehentasunak; bestelakoak, baita, ahalmen eta baliabideak ere. ELAk oso jorratua
|
zuen
negoziazio kolektiboaren gaia, sindikatuak eginbehar nagusitzat hartua baitzuen sasitik legalitatera atera zen une beretik. Alta, LAB sindikatu sozio-politikoari gaia, batetik, berriagoa gertatzen zitzaion eta, bestetik, bigarren mailakoa gatazka politikoa behin betirako konpontzeko aukera historikoa uste zuenaren ondoan.
|
|
Esan da, dena dela diferentzia politikoez gain ere, munta handiko diferentziak zeudela bi sindikatuen artean negoziazio kolektiboaren alorrean, hainbesteraino non pentsa baitzitekeen LABi ez ziola merezi, babes politikoaren ordainik ezean, ELAk ezarri nahi
|
zuen
negoziazio eredura egokitzeak eskatzen zizkion ahalegin itzelak eta duda mudako etekinak.
|
|
LABek, esan bezala, onartu, onartu zuen" esparru anitzetako eredua" 2004rako ELArekin sinatu
|
zuen
negoziazio kolektiborako akordioan; itunaren haustura lasterrak erakutsiko zuen, ordea, sinaduraren atzean ez zegoela ereduarekiko zinezko atxikimendurik, oso diferenteak baitziren negoziazio esparruen egituraketaz ELAk eta LABek zituzten ikuspegiak.
|