2002
|
|
Joseluk bistan zeukan plazako iturria, eta hamar bat metro lehenagoko etxeko sotoan ardandegi itxura zeukan biltegira hurreratu zen. Espaloirik gabeko kalera ematen
|
zuen
leiho bakarretik begirakunea hartu zuen, eta upaz inguratutako mostradore aurrean ziren gizonen artetik bere adin bereko gazte bi ikusita erabaki zuen barnera egitea.
|
2004
|
|
Harakinek amantala kendu eta ezer esan gabe atera zen etxetik. Une batez atzera begiratu
|
zuen
leihotik, han zeuden: aita kameratan makurturik, garbitzen; ama zutik, atera berria zen ateari so, begiak xor, gomazko goanteekin malko lehor antzeko bat sikatzen saiatzen zen bitartean.
|
2005
|
|
Soa kanpora hedatu zuen Graxik, ohean irudiz azkenarekin guduka zihoan gizonaren begiei ihes. Txapela ikusi
|
zuen
leihoaren maldan eta marmarika hasi zen: herioak txikitik troxatu zaituena, zu, neure aita ez zaitezela hil, ez hil bederen eni hitz bat erran gabe, mintza zakizkit, lehen idien aitzinean hots emaiten nenbilenean mintzo zintzaizkidan bezala, ote eta iratze biltzera auzoen laguntzera gindoazenean bezala, mezatik landa hilerrian otoitz bat murdukatu ondoan, karamelo eta karanbar ezti erosteko libera soila ematen zenigunean bezala, Donapaleuko merkatura joateko bi oihuz iratzarrarazten edo ardiak Lakabirako artadira eskapatzera uzteagatik larderiatzen gintuzunean bezala.
|
|
igel bat marrazturik zuen bat zen denen artean deigarriena, hiru dardoz hormari josita zegoena. Ezagun
|
zuen
leiho ondoko aulki huraxe zuela lekurik gustukoena.
|
|
Ez zuen amak ekarritako transistore piladunik piztu nahi. Ez
|
zuen
leihotik begiratu nahi. Antzeman zion ederki handik ikus zitekeen ikuspegiari:
|
2006
|
|
– Orduan beste taberna bat zegoen, egurrezko barra, baldosa zaharrak eta itsasadarrera ematen
|
zuen
leiho bat. Hara begira jarri eta gabarra gaineko borrokez berba egiten zenidan, boxeolariak gabarra gainera eramaten zituzten txalupez... zubian, San Anton parean eta Martzaako molla honetan biltzen zen jendetzaz...
|
2009
|
|
" Ito behar gaituzte oraintxe belarrimotzez eta mingainluzez!" esan zuen Don Mateok Casa Barataseko baratzeetara ematen
|
zuen
leihoa itxirik. Don Mateoren imintzioak ikusten aspertuta, bazkaritara alde egingo zuten pepinilloa landatzen besterik ikasiko ez zuten Casas Barataseko belarrimotzek.
|
2010
|
|
Gela argitsua. Hormaren zabalera osoa hartzen
|
zuen
leihoa sortaldera. Ospitaleko leihoetan ez dago burdin barrarik, kanpoaldea ikusten uzten digun betoi armatuzko erlauntz itxurako egitura baizik, eta kartzelako leihoetako sarearen aldean begi zabal zabalekoak dira bertakoak.
|
|
Txorien kanta entzun
|
zuen
leihoaren bestaldean. Besoa luzatu zuen.
|
2011
|
|
zutak biak eta ezker eskuin apuntatzen zutenak, nork bere aldera, estrabismoak jotako titiak balira bezala, beragandik urrun zeuden bi fuga puntu sortuz, ezin kontzentra zitekeen jardunean bi fuga puntu haiei beha. Burua okertu zuen apur bat, fuga puntu haiek noraino irits ote zitezkeen ikertze aldera; ezker titiburuak gezi baten muturrak legez egiten
|
zuen
leihorantz, eta leihotik kanpoko horizonterantz, kaleko hirugarren farolaren gainetik justuki, Poliziaren kuarteleraino iritsiko zatekeen Inesen titiburuaren fuga puntu balizko hura, laser bat balu titiaren puntan, hala kalkulatu zuen. Eta zer esan eskuinekoaz, erabat bestaldera jotzen zuen eskuin titiburuaren fuga puntuak, norantz eta Federen etxeko bibliotekarantz.
|
2014
|
|
Haietako bi kanpoan zeuden, fusilak eskuetan eta kapak jantzita, eta haien inguruan portuko gantzak belztutako elur zapaldua, poliziak tokitik apenas mugitu gabe oinez ibili zirela salatzen. Hatsa botaz lausotu
|
zuen
leihoa Nagorek, bertan bere izena idazteko.
|
|
Moketa gorriko korridorean abiatu ziren bere atzetik, egongelaraino. Balkoira ematen
|
zuen
leiho handi batek hartzen zuen gela alderik alde, eta bai, hortxe zegoen sofa, telebista dotore baten aurrean.
|
|
Baina neskaren aita, Tomas, gizon zorrotza zen, eta ez zuen alabak ikasteko tenorean denbora galtzerik nahi, eta leihora irtetea galarazia zion. Askotan elkarrizketak erdian uzten zituen Oihanak, eta kolpean ixten
|
zuen
leihoa. Hormaren kontra itsatsita geratzen zen Xabi, ezkutuan.
|
|
Komun ontzira hurbildu eta ikusi
|
zuen
leiho bat zeukala gainean, erdiraino zabalik. Zaharra leihoa, etxe osoa bezala, egurrezkoa, pisu handikoa, gillotinakoa.
|
|
pertsianak jaitsi zituzten, metal itxurakoak, beheraino, zulorik txikiena ere ez. Modu instintiboan begiratu
|
zuen
leihoaren alboetan, pertsianak altxatzekoa bilatu zuen, ondo zekien arren ez zela pertsianak altxatzera ausartuko. Gelaren erdian jarri zen gero guztiari begira.
|
2015
|
|
Garai batean emozioz hartzen zituen egunsentiko eguzkiaren errainuak. Edertasun plastikoa
|
zuen
leiho azpiko ikuskizunak: haurrek irri egiten zuten eta pilotak ostikoz jo.
|
2017
|
|
Beste kamioi batzuk ere mehatxatzaile gerturatu zitzaizkion, baina autoa jo aurretik gelditu egin ziren denak. Kamioietako bat besteak baino hurreago ikusi zuenean, Gartze Sarasak airera tiro egin
|
zuen
leihotik aterata zeraman erriflearekin. Ondoren, arazorik gabe egin zuen aurrera errepide estuan, kamioien ingurutik irten arte.
|
2018
|
|
Zergatik? Eta bat batean, gurasoak eta Ana txalupa motordunean nola urruntzen ziren ikusi
|
zuen
leiho bihurtutako horma batetik. Sarak garrasi egin zien, berarekin ahaztu zirela.
|
2019
|
|
Arratsaldeko txandara deika hasi ziren handik gutxira lantegietako tutuak; beraz, ordu biak baziren dagoeneko. Ikatz mordoxka sutan bota eta, bazkaria berotzen hasi aurretik, patiora ematen
|
zuen
leihoa ireki zuen. Estai guztietako sukaldeak, parez pare, zabalik zeuden, eta sekulako ardaila heldu zitzaion goialdetik.
|
2022
|
|
“Ahorita”, erantzun zidan Jennyk, “mamá la señora pide un café con leche de soja y un trozo de tu bizcocho”. Plazara eramaten
|
zuen
leiho ondoko mahaian eseri nintzen, oraindik ere, señora deitzen zidaten bakoitzean nire gorputzak sufritzen zituen konbultsio txikiak kontrolatu nahian.
|