Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 94

2000
‎Leihora hurbildu nintzelarik kalean zehar ikusi nuen gizona, urrutiratzen. Ez zuen leihora behin ere begiratu, beti aurrera. Eta kanposantuko hormaren ondotik pasatzen ari zenean, birikak ondo beteta, txistu hotsez estali zituen bere beldurrak.
‎motxila bete eta alde egingo zuen. Ohetik altxatu, giro kargatua arinduko zuen leihoa ireki eta pentsamenduak uxatu nahian Inti Illimani jarri zuen konpaktoen platerean, bolumen altuan, Nafarroako joaldunek egiten duten legez inguruko deabruak paseoan bidaltzeko. Txirulek eta gitarrek logela bete zuten:
‎Eta osabak aitaren errana aintzakotzat hartu, eta hala egin ziren bizpahiru hilabeteren buruan obra haiek: hartarakotz, profitatuz ezen errotaren kanala jauregiko gibel hormari itsatsia eta eratxikia iragaiten zela, zulatu zuten behe solairuko gibelaldeko zola —aitona Nikolasek erabiltzen zuen gelan ez bertzean, zeinak kanporat jotzen zuen leiho bat baitzuen—, baita gibel horma ere kanalaren parean doi, eskrementuak handik isur zitezen, eta bi aulki fintkatu zituzten, ororen buruan, obra haren gainean, bakoitza bere zulo biribilarekin.
‎Bazkaldu ondoren, etxe atarirat joan, eta jauregiko aitzin paretaren kontra paratu nintzen, kanpoko jarleku luzean, beheko solairuko egongelarat jotzen zuen leihoaren ondoan, hartu nuen erabakiaz damu, zeren imajinatzen bainituen osaba Joanikotekin jauregi inguruan izan nitzakeen inkontruak, hain gaitzak eta hain nekeak —entseiaturik bakoitza bertzearen begien ekiditerat, elkarri hitz egin gabe—, non bururatzen baitzitzaidan ezen, harekin ez inkontratzeagatik, benedizionetzat ere hartuko nuela neure burua pareten artean hersteko kondena.... Eta gogogaizten hasia nintzen jada... baina egongelako leihoa zabalik zegoen, eta gurasoen xuxurlak hautsi zituen ene gogoeta ilun haiek:
‎Hantxe hertsi zitzaidan, jaun André, mundu magikorat jotzen zuen leiho hura —haurtzaroko leihoa—, non gertagaitzena ere gertagarri gerta baitzitekeen...! Eta dukearen beheitikoak goitikoa eragin zidan, eta...
‎Gauetan, berriz, nola kapitainak egokitu baininduen etxeko gela tipi batean, zeina baitzegoen goiko solairuko egongelaren ondoan, eta zeinak ere baitzeukan itsasorat jotzen zuen leiho bat, hala, handik beha paratzen nintzen anitzetan, ameslari, iduriturik ezen itsasoa zin zinez zela libertatearen lurraldea, eta leiho hura iragan baizik ez nuela egin behar, lurralde miragarri hartan sartzeko... nola etxean izan genuèn tigreak ere amets baitzezakeen, benturaz, bere libertatearekin, kaiolako leiho haietarik beha, Afrikako ordokiak gogoan.
2001
‎Harresi gainetik saltatzen ikusi ninduela esan zidan, Desde aquí mismo, mi atalaya, esan zuen leihoa seinalatuz, miarmak bere amarauna erakutsiko lukeen moduan, bere esku fantasma baino zuriagoarekin.
‎Ez zen une hartan kaletik inor pasatu, ez zuen leihorik inork ireki. Bestela, Zer egiten duzu hor, zatar hori, jaitsi zaitez hortik esango zion, helduek umeei errieta egiteko duten ohitura egoskor horrekin, baina ez zen inor agertu eta Goiok gora jarraitu zuen, eta izerdi tantak erori zitzaizkion bekokian behera begietara.
2002
‎" Hamabost urte", pentsatu zuen. Bere irudia aztertu zuen leihoko kristalak eskaintzen zion isla zehaztugabean. Hamabost urte.
‎Eta haiek guztiak, Leireren biolinarekin liruraturik, ardi zuri bihurtu ziren bat batean. Eta beherantz eta beherantz egin zuten, harik eta Leirek zabalik zuen leihoan zehar egin zuten arte. Eta zetozen neurrian, gero eta txikiago egin ziren, eta mendian pausatu ziren banan banan, urtero jartzen genituen figuren irudiko eta haien neurriko.
2004
‎Ikur germaniar batzuek apaintzen zituzten altzari bakanak– Himmlerrek monjeen gelaxken erara antolatu zuen gazteluaren hegal hau –azaldu zidan aitak. Eta, patiora ematen zuen leihotik kirika, erantsi zuen–: Ez dakit zer dela eta egon behar duen hainbeste jende hemen.
2005
‎Ez dio, ordea, buruan topatu dutenaren berri eman, zenbat zabor sartu dioten eta, batez ere, hori kentzerik ez dutela izan, mingarria gerta dakiokeelakoan. Bigarren pasahitza eskatzen zuen leihora iritsitakoan parentesi bezalakoa egin du, lehenago Naroari kontatu diona berari ere kontatzeko, oraingoan Urko aipatu gabe. Burua nahikoa nahasia du ideia nahasgarriagoak sartzeko.
2006
‎Gaueko ordu txikiak ziren, eta morroiak aitzur ederra zeraman, baina ongi gogoratu zuen. Bigarren aldian, Muntanerren bizilagun batek ikusi zuen leihotik, karrikaratzen ari zela. Biek antzeko deskripzioa egin zuten:
‎Anek eraikin hondatuari begiratu zion. Haizeak karraska egiten zuen leihoetako oholetan.
2008
‎–Ez haiz oker ari, argia ere bertan utzi ditek, esan zuen leihokoak.
‎Haren ile zikinetatik armiarma hankaluze bat jaitsi zen korrika eta Barbosaren eskutik gora igo zen. Polizia ohia esnatu egin zen bat batean eta armiarma bota egin zuen leihotik. Bizkarra apur bat tentetu eta besoak luzatu zituen jakaren mahuketatik behera.
‎sartu barrura eta ez kexa arriskuengatik, soilik hartu jantzirik dotoreena. Barrura sartu zelarik aitak kutxa itxi zuen, eta alde egin zuen leiho batetik jauzi eginda.
2009
‎Biharamunean, goizeko hamaikak jotzear zeudenean, ni lanean ari nintzen bitartean, egunero bezala jantzita, aitonak bere burua bota zuen leihotik behera. Gorputik hamar bat metrora, bere makila aurkitu zuten.
‎Behin, Elorri ren edizioa prestatzen ari ginen orduan, Jainkoaren kontuan ni uzkurrago ibili izan naiz beti eta beste tonu bateko poesiak zirriborratzen nituen neuk urte hartan, ez naiz oroitzen zer arazo sortu zitzaigun. Gandiagak gela mehar luze ilun bat zuen leiho batekin erroitz aldera. Leiho ondoko argitan egoten ginen paperak ikusten.
‎Gau hartan jauzi egin zuen leihotik.
‎Hori ez zen ohikoa. Berak kontu handia hartzen zuen leiho guztiak ixten. Energia aurrezteaz gain, segurtasunaren kontua zegoen.
‎Anak ez zuen hotza jasaten. Zigarreta zigarretaren atzean erre arren, Anak ez zuen leihoa zabalduko... non eta berrogei graduko tenperatura egiten ez zuen.
‎Sukaldera joan zen. Gosaria berotu bitartean kirik egin zuen leihotik. Bezperan ikusitako 4x4 beltzaren arrastorik ez.
‎Bakarrik geratu zirenean Josebak paketea luzatu zion. Joek, aurreko aldian bezala, kalea zelatatu zuen leihotik eta denda atzera sartu zen.
‎Batera gosaltzen zuten Garazik eta biek, baina gero, emakumeak autoa hartu eta alde egiten zuenean, isiltasuna baino ez zen geratzen inguru osoan. Ganbarara igotzen zen orduan eta, ordenagailua pizten zen bitartean, lehenengo zigarroa erre ohi zuen leihoan.
‎Gero, astiro, koadernoa hartu eta logelara zuzendu zen. Apal luze bat zuen leihoaren aldamenean. Eta han, lerrokatuta, beste hamalau bat koaderno.
‎Nire azken hitzak aditu zituenik ere zalantza nuen. Teilatu azpiko zokotik irten ondoren, kalera ematen zuen leiho estutik begira zegoen bizkarra luzatuz.
‎Joan zen, bada, Ada langelara; itxi zuen atea kisketaz, zer gustura ixten zuen, espazio hura, hamabi metro koadro baino gehiago ez zituena, bere askatasunaren arnaslekutzat balu bezala!?, ireki zuen leihoa, eseri zen ehungailuan lan egiteko aulkian, atera zuen poltsatik tabako kaxa, egun batzuk lehenago egunkari batean irakurri zuen, bakanetan agertzen zirèn tabakoaren aurkako artikulu batean, erretzea osasunarentzat kaltegarria ote zen, baina osasunak eskatzen zion, hain zuzen ere, Adari tabakoa, lur agorrak ura bezala!?, bildu zuen zigarreta bat, piztu zuen, atera zion kea bospasei xurgada ezin luzeagotan, zazpi, zortzi, bederatzi, hamar?; gero, baina, arestian bizi izandako estutasunak eta barruan pilatutako larriminak bat batean bere bide naturala aurkitu balute bezala, beldurraren, lotsaren eta sentimendu zapaldu guztien hormak eta eustormak lehertarazi ondoren, jakina?, negar batean egon zen?. Ai, Ana, ez gaude elkarrengandik hain urruti?!?
‎zitzaion, bosdun txiki hura ate nagusitzat zuena; artean, baina, nekez izenda zezakeen Gabinok mundu berri inmaterial hura, zenbat pisatzen zuten, bada, tintaz idatzitako poemako laurogeita hamahiru letra haiek, gehi puntu batek, gehi koma batek, gehi puntu eta koma batek?? ...hasian agertu zitzaizkionak, hain ziren haiek antzemanezinak, itxura batean, eta hain atzemanezinak, aldi berean; edo, sentipen poetikoen definizio poetikoan, zera baiezta daiteke, beharbada, esperientzia poetikoak aroma bat utzi ziola Gabinori azkenean airean, zein lore misteriotsuri zegokion ezin esan bazezakeen ere; aroma bat, bere baitan beste bi aroma gutxienez biltzen zituena, udazkenak beti zuen leiho bat, udaberrira noiznahi jo zezakeena, eta esperientziaren beraren nondik norakoak laburbiltzen zituena?
‎Ezkaratz bat zen, ganbera baten atari, tapizekin eta alfonbrekin dotoretua. Goizeko eguzkiak gelaren erdia argitzen zuen leiho batetik. Haren parean, mirail handi batek berretzen zuen kanpotik sartzen zen argi hori.
‎Joan zen, bada, Ada langelara; itxi zuen atea kisketaz –zer gustura ixten zuen, espazio hura, hamabi metro koadro baino gehiago ez zituena, bere askatasunaren arnaslekutzat balu bezala! –, ireki zuen leihoa, eseri zen ehungailuan lan egiteko aulkian, atera zuen poltsatik tabako kaxa –egun batzuk lehenago egunkari batean irakurri zuen, bakanetan agertzen zirèn tabakoaren aurkako artikulu batean, erretzea osasunarentzat kaltegarria ote zen... baina osasunak eskatzen zion, hain zuzen ere, Adari tabakoa, lur agorrak ura bezala! –, bildu zuen zigarreta bat, piztu zuen, atera zion kea bo... hain ezustekoa izan zen, non kea kontrako eztarrira joan eta Ada eztulka hasi baitzen; konortea ez zuen galdu, haatik, eztulka aritu arren leihora joan eta zigarreta bota baitzuen leihotik, aurretik erretako zigarrokinekin batera, zeinak zeramikazko errautsontzi txiki batean baitzituen, han leiho koskan.
‎...n agertu zitzaizkionak, hain ziren haiek antzemanezinak, itxura batean, eta hain atzemanezinak, aldi berean; edo, sentipen poetikoen definizio poetikoan, zera baiezta daiteke, beharbada, esperientzia poetikoak aroma bat utzi ziola Gabinori azkenean airean, zein lore misteriotsuri zegokion ezin esan bazezakeen ere; aroma bat, bere baitan beste bi aroma gutxienez biltzen zituena –udazkenak beti zuen leiho bat, udaberrira noiznahi jo zezakeena– eta esperientziaren beraren nondik norakoak laburbiltzen zituena... esperientzia poetikoaren prozesua beti garatzen baitzen bi fasetan, azken batean: hitzen lehen inpaktuan, adibidez
2010
‎Alboetako batean, Imazen eskuinetara, Rodolfo Ares eta Jesus Egiguren; eta beste aldean, Urkulluren ezkerretara, Rufi Etxeberria, Olatz Dañobeitia eta Arnaldo Otegi. Gortina urdin handiak estaltzen zuen leiho orobat handia; gortina zabalduz gero, Loiolako Basilika ikusiko zuten negoziatzaileek parez pare.
2011
‎Leihoetan, gortinen ertzetik, bibotedun gizonak barrundatzen nituen zelatan, edo boxeolari ohien bisaiakoak. Lantzean behin, neskato ilegorriaren aurpegi erdia jotzen nuen begiz, eta haren esku txikiak berehala zarratzen zuen leihoa.
‎Carlosek, sofan areago etzanez, egunaren azken eguzkia jasotzen zuen leihoari bizkarra emanez egokitu zuen bere gorputza. Ez zuen esnatu nahi, eutsi egin nahi zien amets irudi haiei.
‎Aitona apur bat lasaitzea lortu zutenean, azaldu zioten Baztango Antzola herriko etxe batean zegoela, eta zorte onekoa izan zela. Herriko haur batek ikusi zuen leihotik, elur boladen artean nora ezean. Mantetan bildu eta sutondora eraman zuten.
‎Goizaldeko ordu biak entzun ziren. Mikel jaiki eta zigarreta bat erre zuen leihoan bermatua. Hotzez dardarka egon arren, aire garbiak on egiten zion.
‎Gauerdi inguruan, oihuak entzun ziren egoitzaren kanpoaldean. Langileetako batek zure anaia ikusi zuen leihotik, koktel molotov bat eskuan. Antza zenez, ero moduan oihuka ari zen sua zegoela eraikinean.
2012
‎Bala bat errekamaran sartuta, segurtagailua kendu zion. Karrikara begiratu zuen leihotik. Ez zuen inor ikusi.
‎Enperatriza ikusi nuen han, eta Printze gazteak beren geletan, laguntzaile nagusiak inguruan zituztela. Enperatrizak atseginez eskaini zidan irribarretxo bat, eta bere eskua atera zuen leihotik kanpo muin eman niezaion.
2013
‎–Kaka zaharra! Beno, Mojcari zuen leihoetatik grabatu dena eskatuko diot.
‎Erasotzailea agertu da, baina Vladok ez du lortu ezer ikustea. Horregatik, zuen leihoetatik grabatu dena ikusi nahi nuke, ea pistarik aurki dezakegun. Txirrina jo dut eta etxera deitu dut, baina ez didazu erantzun?
‎Adobezko hormadun logela bat. Argia lotsati sartzen uzten zuen leiho txiki bat. Eta bera ohe zahar batean etzanda.
‎Manta beroa eta lastaira beratza ez ziren inondik ere hangoak. Ezta ganbera hura eta eguzkiaren argia naro pasarazten zuen leihoa ere.
‎Astigarragako Guardi baserrian jaio zen (Gipuzkoa), 1952ko ekainaren 2an, eta sei anai arreben arteko bigarrena zen. Eskolan piper gehien egiten zutenetako bat zen, eta zigorretatik libratzeko maiz ihes egin zuen leihotik salto eginda. Eskola garaiz utzi eta lan bila hasi zen.
‎Amatxo, ba al daki hemen hauetako jendeak ezkonduta nagoela? Beldur nintzen jakingo ez zutela; eta bidean William Gouldingen aulki bikoari aurrea hartu diogunez, gizonak jakin egingo zuela erabaki dut, eta beraz, bere aldera ematen zuen leihoa jaitsi dut, eta eskularrua kendu, eta eskua leihoaren markoaren gainean pausatu dut gizonak eraztuna ikusteko, eta gero buruaz agurtu dut irribarretsu, ezer pasako ez balitz bezala.
‎Ez zuen eztulik egin, baina Amaiaren begiak gorrituta utzi zituen ke bafada luze batez. Amak tarte luze samarra eman zuen leihoaren ondoan, pentsakor eta isilik. Mahaira gerturatu eta ez zuen hitz handirik egin:
2014
‎Baltimorerako trenean salbu zegoela, burua atera zuen leihotik:
‎Henry, jaikirik, leiho aldera joan zen, eta silueta luze bat taxutu zuen bulegoko argien kontra. Berehala, oihuak aldarri argi bihurtu ziren, eta jaurtigai txikizko parrasta kolpekari batek jo zuen leihoa: mastekatzeko tabakoaren hondarrak, zigarreta paketeak, eta baita txanponak ere.
‎Warrenek arreta gabe begiratu zuen leihotik, infinituko punturen batera. Orduan, une batez, begiak hoztasunez pausatu zituen Bernicerengan, atzera Marjorieri begiratu aurretik.
‎Ez zuen ezer ulertu, baina zutitu eta gure atzetik etorri zen leihora. Olatzek salto egin zuen leihotik behera eta anaiaren txanda zen. Ulertu zuen zertan zetzan jolasa, baina ez zen sekula trebea izan jolasetan, herrena zuen gainera.
2015
‎Ramsay jauna sutan altxatu ohi zen mahaitik. Txistu eginaraziz bota ohi zuen leihotik platera. Orduan, etxe guztian barrena sentitu ohi ziren ateak danbatekoka eta leihosareak airean, haize zakar batek astinduta bezala, eta jendea zalapartan balebil bezala kisketak ixten eta dena txukun jartzen.
‎Baina, hartan, orria pasatzean, eskuare baten edo soropil ebakitzeko baten irudia bilatzeko bere lanak eten egin ziren. Zurrumurru elkor hura, pipa hotsak irregularki hausten zuena, gizonak lasai hizketan ari ziren adierazle, nahiz haiek ziotena entzun ez (terrazara ematen zuen leihoan zegoen eserita)?, soinu hura, ordu erdi iraun eta emeki pausatu zen bere buruko soinuen eskalan, hala nola pilotek bateak jotzean, edo cricketean ari diren umeek «Kanpora! Kanpora!» garrasi egitean?
‎Ba aldatuta aurkituko zuten dena, esan zuen Bast andreak. Burua atera zuen leihotik. George, semea, belarra ebakitzen ikusi zuen.
‎Gela handi haren ezkerreko izkina aprobetxatuz beste bi oihal zuri jarriz osatutako laukitxo bat besterik ez zen nire logela. Gortinek eta hormek mugaturiko laukiaren barruan, mahaitxo bat bere eserlekuarekin, ohe baxu bat, mesanotxe bat eta etxearen atzealdera ematen zuen leiho bat. Maleta, oraindik ireki gabe, ohe gainean utzi nuen afaltzera jaitsi aurretik.
‎Gorritin zain zituela. Musu arin bat eman zion matrailean bere emazteari, eta Albertok kafea hartzen zegoela ikusi zuen leihotik bere semearen C15 gorria, ohol luze batzuk atzeko atetik irteten zirela, etxetik urruntzen.
2016
‎Seguru nengoen zuzen jarraituko genuela, Erromara segituan itzultzea erabaki genuenez gero. Baina, halako batean, ordea, autoak abiada moteldu eta Gianninaren aitak besoa atera zuen leihotik kanpora. Ezkerretara sartu nahi zuela adierazten ari zitzaion hogeita hamar bat metro atzerago zetorren bigarren autoari.
‎erdian mahaitxoa, eta biok argipean. Oso gutxitan altxatzen ginen, logela ondoko komunera pasatzeko edo parkera ematen zuen leiho zabaleko kristalean zehar eguraldia miatzera joateko ez bazen. Albertok, berriz, nahiago zuen hondoan geratu, idazmahaiaren eta diseinu mahaiaren barrikada bikoitzaren ostean babesturik.
‎Inon diren hipotesirik xelebreenak bururatzen zitzaizkigun, baina, zehazki, inork ere ez zekien zer egiten zuen Servandok etxe barruan zegoela. Ez zuen leiho bakar bat ere irekitzen; harrigarria, zeren eta oso kutsatuta behar zuen egon aireak han barruan, hainbeste denbora aireztatu gabe edukita.
‎Gure planak arrakasta izan zuela adierazten zuen biharamunean goiz goizetik barnetegian zebilen aztoramenak, eta erabaki genuen patiora ematen zuen leihoetako batetik ikustea zer gertatzen zen. Mutilen logelara, ordea, ez genuen joan nahi izan; nahiago genuen Ignacio eta Santi bizitasunez beterik gogoratu.
‎–Gau hartan, Edurnek auzokoen zakurra zaunka entzun zuen. Jaiki eta detektibea ikusi zuen leihotik. Gizonak lorategia isil gordeka zeharkatu, eta etxeko atea bortxatzen hasi zen.
‎Horrexekin esnatu zen tupustean, ez geroxeagoko trumoiarekin, argiak soinuak baino indar handiagoa balu bezala bere mozkorralditik erauzteko. Euriaren jasa entzun zuen leihoan bizpahiru segundoz, baina berehala murgildu zen berriro bere pentsamendu nahasietan. Igandeak ziren egunik txarrenak, bai, zalantzarik gabe, bere adiskide ezkondu guztiak beren familiekin zeudelako, hiriburukoak zein herrikoak.
2017
‎Zerura begiratu zuen leihotik. Ilargi betea zegoen.
‎–Ama Birjina Santua! , murmuriatu zuen leiho ondoan eserita zegoèn gazte bixarguri batek.
‎–hasi zen esaten. Begiak bildu zituen eta urrutira begiratu zuen leihotik zehar, txopan ezkutatuz zihoàn Ida mendira buruz?. Ez, ez duk lehen aldia.
‎Norbaitek deitu zuen leihoaz bestaldetik:
‎Zentzumenen arteko gerrak? Eta zergatik aipatzen zuen leihoa. Aztarna bat ote zen, arrasto bat?
‎Ekaitza entzuten eta liburua irakurtzen eman nuen denbora bat, buruak irakurtzea baimentzen zidan neurrian, eta atala bukatu nuen. Euriak gogor jotzen zuen leihoan, haizeak etxe osoan. Hurrengo atalak zenbat orrialde zituen begiratu nuen, orduan hasteko gehiegi zirela kalkulatu, eta lotan jarri nintzen.
‎Oskarrek karrika arakatu zuen leihotik. Olivier zuzen zegoen?
2018
‎Bizkarra paretaren kontra bermatu zuen eta zigarro bat piztu. Hozkirri bat sentitu zuen, eta orduan entzun zituen zirrikitu bat irekita zuen leihotik ateratzen ziren hitzak:
‎Alabak pantaila ukitu eta OTB jarri zuen leiho txiki batean. Lau lehiakideak aztertu zituen eta ez zuen denbora asko behar izan, agian ikasten jarraitu nahi zuelako.
‎Zerbait hoberik aurkitu arte bere etxean ostatu hartzeko aukera eskaini zidan, baina seigarren solairuan neskameentzako zituen geletako bat erakutsi zidan orduko ni han zoriontsu izango nintzela erantzun nion, txikia baina bipila baitzen, oso txukuna. Gelak sabaian zuen leihoa eta gainetik igarotzen ziren laino zuriei begira egoten nintzen egunez eta izarrei begira gauez etxean egiten nituen tarte apurretan. Bere etxea baino alaiagoa iruditzen zitzaidan, nahiz eta komun bakar bat genuen pasilloan bizi ziren neskame guztientzat.
2019
‎lau botoi beltz dirdaitsu berari zuzen zuzen begira, eta bi ahots, Coralinek sekula entzun gabeak, hizketan hasi zitzaizkion. Ahotsetako batek arranguraz xuxurlatzen zuen, eta besteak burrunba egiten zuen leihoko kristalean katigatutako eulitzar potolo eta amorratu baten moduan, baina ahotsek, pertsona bakarra balira bezala, esaten zuten:
‎Coraline erdi lo zegoen, baina ohetik irten eta gortinak ireki zituen. Esku zuri batek, karmin koloreko azazkalak zituenak, salto egin zuen leiho ertzetik hodi batera, eta berehala desagertu zen bistatik. Arrakala sakonak zeuden leihoko kristalaren bestaldean.
‎Hasperen egin eta zerura begiratu zuen leiho burdinen artetik.
‎Mari Milagrosek pertsiana goraino igotzera jo zuen leihora, eta zintari tiraka ari zela, hasperen egin zuen luze eta sakon, bakea hartu duenaren gisan:
‎Baina Telmo eta Geno ez zeuden, ez, atzera egiteko, eta hura entzun zutenean, Telmok horrela esan zuen leihotik:
‎Bukatu zirela oporrak. Ixiar burumakur etxerako zidorrean aurrera zihoan bitartean, aitak, begirada etxeko leiho batean iltzatuta, moztuta ez zeuzkan atzamarretako batekin seinalatu zuen leihoa. Herrian denek ezagutzen dute istorio hau eta denek uste dute aitak Nicolas mehatxatu zuela.
‎Raimundo Silvak ez zuen leihoa ireki, kristalen atzetik begiratu du, eskuan liburua dauka, orri faltsuan irekirik, faltsua diogu zeren horretarako ahalmenik ez duenak egiten duen txanpona ere faltsua dela esaten baita. Euriak hots sor bat egiten du begiratokiko sabaiaren zinkaren aurka joaz, eta berak ez du entzuten, zaldiek trostan oso urrun ibilki ateratako zurrumurrua baita, horrelaxe esan genezake inguruabarrei egoki doakien konparazioa bilatuz gero, lur beratz eta hezean zanpatzen duten apatxak, putzuetako ura ezpata xafla bihurtuz, hau fenomeno arraroa da, neguan gerrak bertan behera uzten zirenez, zer gertatuko zen zaldunekin, arropa gutxi eramango zuten kota eta lorigen azpitik, euria zirrikitu, pitzadura eta loturen artetik sartuko zitzaien, oinezko tropaz ez hitz egiteagatik, oinutsik, edo ia, lokatzetan, eskuak hotzez kakoturik, hain kakoturik non Lisboa konkistatzeko ekarri dituzten arma ñimiñoei eusteko ez baitira gauza, hura ideia, erregearena, gerrara etortzea eguraldi honekin, Baina setioa udan izan zen, xuxurlatu zuen Raimundo Silvak.
‎Teilatu gaineko euriaren hotsa entzungarriagoa da, indar txikiagoz erortzen den arren, zaldien plisti plasta urruntzen doa, beren kaxernetara biltzera joango dira. Keinu geldoa ohi duen pertsona batengan ezustekoa den mugimendu azkar batez, Raimundo Silvak alderik alde ireki zuen leihoa, zenbait tantok aurpegia zipriztindu zioten, liburua ez baina, babestu zuelako, eta gainez egiten zion indar erabatekoaren inpresioa bere gorputzaren eta bere izpirituaren jabe egin zen, hau da setiatu zuten hiria, harresiak hortik jaisten dira itsasoraino, ibaia hain zabala izaki aise merezi du izen hori, eta gero harresiak gora igotzen dira ostera, maldatsu, ikusi ezin den tokiraino, hau...
‎Antonio Santosek ez zuen erantzun. Langelaren horma baten kontra, apaindura gutxiko idazmahai bat zegoen, itsasertzaren panoramika zabala erakusten zuen leiho baten azpian. Jakin minezko begirada batez, idazmahai haren txoko guztiak miatu zituen.
‎Behatua sentitzen zen. Goiko solairuan pertsianarik ez zuen leiho bakarra errezel batzuek estaltzen zuten eta ezinezkoa zen barruan gertatzen zena ikustea, baina, halere, Leirek bazekien norbait begira zeukala. Bere irudimena izango zen akaso, baina iruditzen zitzaion itzal fin bat islatzen zela urteen poderioz horitzen hasitako oihalaren gainean.
2020
‎Patiora ematen duen leihoa ireki du; ez da ezer entzuten. Txikitan, ohitura zuen leihora irten eta, soketatik eskegita zegoen arropari erreparatuz, bizilagunen bizitzak irudikatzeko; gustatzen zitzaion sukaldeetatik ateratzen ziren usainak bereiztea, leiho erdi irekietatik entzuten ziren elkarrizketak entzutea. Inbidiaz zelatatzen zuen Josetxoren etxea, hango zalapartak, barre algarak, demandak eta negarrak.
‎Altzari eta apaingarri berak zituen, baina bestea baino askoz txikiagoa zen. Egurrezko mahai borobil bat, lau aulki, ezkerreko horma guztia betetzen zuen armairua eta patio batera ematen zuen leiho txiki bat.
2021
‎Sarak eskuin aldera zuen leihoaren argitasuna bilatu bazuen ere, guardia zibilaren itzalak oztopo egin zion. Beste nonbait zegoelako sentsazio arraro hura nagusitu zitzaion.
‎Helenek begirada bat bota zuen leihotik. Ilunabarra muinoen gailurretik beherantz zetorren.
2022
‎Musuzapia estutzen zuen bularraren kontra. Bere amak oihuka jarraitzen zuen leihoan, eta Isabelek keinu lasaigarri bat egin zion erantzun aurretik.
‎Norbaitek, mutilaren itzala sumatuta, barrutik garbitu zuen leihoa. Osaba Fidel ikusi zuen kartak banatzen.
‎Astiro zihoan bidean, leihoa irekita eta ukondoa leihoan bermaturik. Langarra hasi zuen eta berak ez zuen leihoa igo.
‎Euriak gau guztia eman zuen leihoak kolpatzen.
‎Herriko zahar txikiteroak ibiltzen ziren nagusiki tabernan, baina baita gazte porrozale bat edo beste ere. Eñautek ez zien sekula erretzea galarazi, betiere tabernaren gibeleko mahaietan eta atzeko patiora ematen zuen leihoa zabalik zegoela erretzen bazuten. Osabak ere ez zuen arazorik izan Eñauten eskuzabaltasunarekin.
‎Zer gertatu zen oso ondo ulertu gabe, autoa martxan jarri zuen leihoa ixten zuen bitartean.
2023
‎Aiora, ihizia, harpe gorri ttipia, hautuaren erritua... Harpean eta harpearen inguruan bizi izan zen herri baten bizi aberats eta sofistikatuari buruz ireki zuen leiho hori... Izturitzeko biztanleen inguruko ikerketa batzuk eginak zituen, eta beti gogoan atxikitzen zituen ikuskizunak Madeleine aldian kokatu zituen, 17 000 urte lehenago...
‎Jendea falta zen, baina bertan zeuden haien arrastoak: armairuan txukun gordeta platerak, erretiluak eta edalontziak; erdizka utzitako olio botila, argizari bihurtuta (halakoa zen hotza horma zabal haien barruan); ekialdera ematen zuen leihoaren aldamenean egutegia, 1970eko uztaila, julio; Uxueko Ama Birjinaren postaltxoa logelan; orinala ohearen bazter batean. Etxea guztiz husteak norbere burua pixka bat hiltzearen pareko izan behar zuela pentsatu nuen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia