Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 426

2000
‎Egia esan, Gaio Erromako juristaren Instituta liburutik jaso zuen. Ius Gentium? zuen lehen oinarritzat. Gaiok berak esaten zuenez,. Zuzenbidea, legez eta usadioz hornituriko herri guztietan, alde batetik berena delarik, aldiz gizaki ororena da.
‎Besoak mugitu zituen gorputzaren beheranzko indarrari kontra egiteko, baina beranduegi zen eta jadanik turista zaharren oihu eta laguntza eskaera antzuak ere ez zituen entzuten. Ez zion astirik eman zain zuen itsasoari begiratzeko eta ez zekien zein harriren kontra jasoko zuen lehen kolpea. Zorabiatu egin zen bere begien aurrean zeru, itsaso eta lurrak bueltaka ikustean.
‎Baina laburtzeko: konortea galdu zuen lehen harriaren kolpea sentitu zuen une berean, bizkarrean. Bere bizitza oroitarazten zion argazkien desfilea klik klik klik doinuaz apaindurik sentitzen zuen Txemak, eta ahots bat, urrunekoa," hain gauza txikia gara, hain gauza txikia gara..." errepikatuz.
‎" Badator, badator..." izan zen mundu berrian umeak aditu zuen lehen gauza. Hilabete batzuk lehenago, arratsaldero entzuten zituen bere amaren eta auzoko andre berri lapikoen kafetegiko txutxu mutxuak.
‎Ez zuen berri pozgarririk topatzerik espero, liburutegia ixteko minutu gutxi geratzen zirenean 1994ko apirilaren 9ko egunkarian zerbait aurkitu zuen arte. Titular handi batek betetzen zuen lehen orrialdeko goi partea, eta horren azpian begirada kateatu zion argazki parea: " IRAren aurkako operazio poliziala.
‎Killarney zoragarria dela zioen panfletoa eman zioten turismo bulegoan. Artxibo berri bat ireki behar zuen toki bakoitzera iristean egiten zuen lehen gauza zen hori: turismo bulegora joan eta bertako aterpetxeen zerrenda eskatu.
‎—eta, irri batek zure bisaia argitzen zuela, erantsi zenuen— Ordea, zertarako aingeru bihurtu, baldin haiek ere mafrundia harrapa badezakete...? —eta, aipatu ez zenuen arren, guztiok genekien ezen Salamancako Magdalenako elizako haize orratzean zegoèn aingeru jigantaz ari zinela, zeinaz erraiten baitzen mafrundia harrapatu zuen lehen aingerua zela, mila haizeren eragina jasan ondoren.
‎Eta oroitzen dut ezen Antoniok egin zuen lehen gauza, edo lehenetakoa — kortsario buruak hiru euskaldunok laxatu bezain fite—, bainu bat hartzea izan zela Tierra de Graciako golkoko ur gezetan, oihu eta irrintzien artean, haur bat iduri. Eta gorputzarekin zituen bertze hainbat betebehar ere bete zituen... eta, nola golkoko ur ezin gardenagoetan ez baitzegoen sekereturik gordetzerik, Joxe Aberasturik erran zion:
‎Handik aitzina, finean, bere bidaietarik itzultzen zen bakoitzean, Mattinengatik galdetuko zuen lehenik eta Matinengatik galdetuko zuen ondotik, harekin eskriman edo ehizan ibiltzeko desiros, zeren joko haiek baitziren haren entretenimendurik gustukoenak. Eta erraiten ari natzaizuna hain da egia, non gogoratzen baitut ezen egun batean ni ikusi ninduela lehenik eta, halarik ere, ez zela haren galdegitea eni buruzkoa izan, baina Mattini buruzkoa:
‎Maddalen zen, bai, gure solairuko harroin zurezkoetarik zihoala, harroin batetik bertzerat, begiak harat eta honat beha, isil gordean, kriseilu bat eskuan... Eta aitzina zihoala, aitzina eta aitzina, jaitsi zuen lehen solairutik behekorat zeraman eskailera, eta heldu zen jauregiko gibeleko aterat, zeinak kanporat jotzen baitzuen... Atea erdi irekia zegoen, eta, noiz eta neskamea harat heldu baitzen, are gehiago zabaldu zen... eta orduan nor ikusiko, eta osaba Joanikot ikusi nuen...!
‎—Hara, Edu, nola arriskatuko naiz, nire lagun Amagoiarekin zer gertatu den ikusita? Jende izenik gabeko txosten bat agindu nian, ez zuen lehen orrialderako bazka.
‎Togasek bisaia ilundu zuen lehen aldiz bulego itogarri horretara sarrarazi ninduenetik. Barneko beiratetik harata, erredakzioan, doi doian ohekide egin ez nuen neska nekusan, bere mahaira jarria, norbaitekin telefonoz kalakan.
‎Traje zimurtuko jaka zimurtutik libreta bat atera eta zerbait idatzi zuen lehen orrialdean. Erauzi eta eskutara eman zidan.
‎Begiak zorutik aldendu gabe, haurrak ahoa ireki zuen lehen aldiz.
‎Martini bat eskatu zion Musu tristeri, eta ez zitzaion jazarri hormarik gabe atera ziolarik. Haren begitarteak oniritzia isuri zuen lehen hurrupada ebastean. Hartan ezagutu nion ez zuela lehenbizikoa.
2001
‎Kaxa artean galduta pasa zuen lehen eguna Sergiok. Bezeroek ondotxo zekiten zer nahi zuten, Sergiok baino hobeto, eta saltzaileak noraezean pasa zituen orduak.
‎Birjintasuna galdu zuen lehen eguna izugarria izan zen. " Jaun" baten etxera eraman omen zuten.
2002
‎Rezolitis hitza erabiltzen zuen lehen aldia zen, eta grazia egin zidan. Hitz haiekin irabazi ninduen.
2003
‎Eta bestalde, 80ko hamarraldian, UZEIk argitaratu zuen lehen Politika Hiztegia; gero, politika zientziaren sail berean, Klasikoak sortak eskaini zituen: Thomas Mororen Utopia, Frantzisko Vitoriakoaren De Indis, Michel de Montaigneren Entseiuak, Thomas Hobbesen Leviathan, Montesquieuren Legeen Espirituaz, Jean Jacques Rousseauren Gizarte Hitzarmena eta Henri Bergsonen Morala eta erlijioaren bi iturriak, besteak beste.
‎Bizkaia eta Gipuzkoako eskualde aberatsenetan eta alderdi espainiazale eskuindar edo ezkertiarren artetik egin zuen lehen agerraldia Jelzale alderdiak eta, laster, hor berean erdietsi zituen bere lehen hautetsiak.
‎Aita Woronieckik, alabaina, Pio XI.aren Ubi Arcano Dei gutunetik abiatuz egiten zuen lehenik ohar hau: Lehenago Inperioari, Erregeari, Estatuari edo Populuari eman izan zitzaion bezala, Jainko Egiazkoaren lekua orain Nazioari emaiten dion Nazionalismoa ez da, neholaz ere, Kristauen sinestea izaiten ahal:
‎Beste batzuek, ordea, galdu gordean bezala edukitzen dute beren emetasuna, eta askoz ere beranduago, kanpotik norbaitek tira egingo balie bezala (Giacomettiren irudien antzera) hasten dira luzatzen eta liraintzen, ia molde transparenteak hartzeraino. Horien edertasuna eskeletoan dago (Jainkoak hezur bakar batekin egin zuen lehen emakumea), eta batek orduak pasa ditzake, graziarekin mugituz gero, ibilian dabiltzan hezur horiei begira. Horrelakoa zen Monika nik bere lehen nobelaren aurkezpenean ikusi nuenean.
‎Kolore bereko bragak eta bularretakoa erori ziren lurrera, prenda ñimiñoegiak ziren ordu batzuk lehenago neure eskuz neurtu eta oraindik gogoan nituen bere bular eta ipurmasailen neurrirako. Horiek tolestatzen asmatu ezinik ari nintzen berriro" nora joan zara?" esan zuenean, baina ahopeka ari zen, eldarnio batean bezala, iratzartzeko ahaleginik egin gabe behinik behin edo, hobeto esanda, berariaz lozorroan jarraitzeko borondatearekin, gero kontatu zuenez, ez baitzuen maindirerik egurastu nahi, nire izerdi usaina gorde nahi zuelako, bere gorputzean itsatsirik zeramala esaten zuen lehen egunetan, nahiz birritan dutxatu ez zitzaiola ezabatzen, eta lurrin garesti bat balitz bezala usaintzen zuen beso batean edo eskuetan.
‎Elkarrizketa bukatutzat emanik edo, gizonak altxatzeko keinua egin omen zuen. Ez egun horretan eta ez ondokoetan ez omen zion egin bestelako iradokizunik, ez behintzat maiteminduta zegoela erakutsi zezakeen zuzeneko adierazpenik, baina Monikak hala zegoela sentitu omen zuen lehen unetik. Gauekoa izan omen zen bien arteko harremana, irreal samarra beraz eta isilpekoa, eta neurri handi batean aurreikuspenik gabea.
‎Ez zuten arazorik izan etxeetako liburutegiak miatu edo etxekoen ohiturak aztertzeko. Ikertzaile talde horrek egin zuen lehen txostenean idazten zuen jendearen zerrenda bat agertzen zen, baina ez zegoen, noski, idazlearengana eramango gintuen aztarnarik. Gehienak egunerokoak idazten zituzten emakumeak ziren.
‎Deabruarekin obsesionatua zegoenez, deabruaz mintzatu zen apaiza Azpilen egin zuen lehen sermoian, baita bigarrenean, hirugarrenean eta enegarrenean ere: ez zuen beste gairik izan, ahotik jaurtitzen zituen hitzek beti norabide bera hartzen baitzuten, deabruaren azpijokoak eta jukutriak iparrorratz.
‎Apaiza bekatu zerrenda irakurtzen hasi zen: irakurri zuen lehen lerroa, eta irakurri orduko ezabatu zen; irakurri zuen bigarrena, eta berdin; hirugarrena, eta berdin... bostehungarrena, eta berdin! Eta horrela, paper haiek bezala geratu zitzaion arima Friedrich Wolff jaunari, zuri zuria eta garbi garbia!
‎ora pro nobis". Iraultza guztiek dituzte beren martiriak, eta Soroetako Permin izan zen, hain zuzen ere, iraultza zuriak izan zuen lehena.
‎Barrutik atera zitzaizkion hitzak Oskarri. Berak izan nahi zuen lehena. Zor ziolako.
2004
‎Harrezkeroztik bizitza interesgarriago bihurtu zitzaion Del Valleri. Beharrik, gazte luzeari jarraitzeko ardura hartua zuen lehen momentutik.
‎Amaia egunsentiarekin batera esnatu zen. Bere etxean zegoelako sentsazio iheskorra izan zuen lehen unean. Laster gogoratu zuen, ordea.
‎Einsteinek musika izan zuen beti narkotiko, ezinbesteko droga. Baina inongo melodiak ez zuen lehen bezala hipnotizatzen bere arima lehertua.
‎Ogitartekoa gordeta zuen plastikozko poltsari begiratu eta inprimatua zuen supermerkatuaren izena aldrebes irakurri zuen. Orduan pentsatu zuen lehen aldia zela supermerkatuko izena aldrebes irakurtzen zuena. Eta ez zen Felix supermerkatuko plastikozko poltsa gutxi ikusitakoa.
‎Lady Anna begien aurrean izan zuen lehen egunean ere dardara berezia sentitu zuen Nadiak sabelean. Zarkok hari zirkuan sartzeko proba egin zion egunean lorik ezin eginda ibili zen Nadia, eta gauerdian karabanatik irtenda emakume eder hark Zarkoren ezetza jaso zezala erregutu zion zeruan dar dar egiten zuen izar bati.
‎Montsek hasieratik beretik jokatu zuen egiazaletasun handiarekin, eta nik eskertu egin nion jarrera hura. Ez, ni ez nintzen Montsek oheratu zuen lehen gizon ospetsua, ez bigarrena, ezta hogeigarrena ere, aurretik esperientzia zabala zuenez gero... eta birjintasuna emakume txepelen txepelkeriatzat baitzuen, mojen ikastetxe batean ikasi zuen arren.
2005
‎esatera ausartzen ez den gaitzespena, bere begiak ikusteko presa berezirik izan ez duelako. Erietxetik aterata egin zuen lehena ez zen haren bila joatea, ezta bigarrena ere. Eta hurrengo egun ia osoa ere nahiago izan du mendian lehengusinarekin eman.
‎Eta testak jarraitu egin du: ...egiten diodala, munduko multinazionalik kaltegarriena baita!); Voll Damm eta ez Heineken (eta orokorrean garagardo zaporetsuak, euskal Pagoa gorria eta Eki, edo belgikar, txekiar edo poloniarrak bezalakoak, eta ez ingeles, mexikar edo amerikarrak); Kaiku eta ez Pascual (eta gure baserritarren esnea den guztia, ez dugu beste inongoa behar); Renault eta ez Seat (esan nizun amak txikia nintzela erosi zuen lehen autoa R5 bat izan zela...); denda txikiak eta ez amerikar estiloko zabalera handiko saltokiak; Orbea bizikletak, Arabako Errioxako ardoa, Havana 3 kubatetan, eta oraindik instalatzeko eta probatzeko aukerarik izan ez badut ere, seguru nago, urratsa ematea erabakitzen dudanean, Linux eta ez Windows.
‎Berak gonaren mugimenduei erreparatzen zien, batez ere, gerrirantz altxatzen zitzaionean aurrealdetik ikusi guran. Erronkatzat hartu zuen, ikusi zuen lehen egunetik, mozorro horren azpian ezkutatzen zena neska ala mutila zen asmatzea. Aurpegian zeraman makillaje ugariak ere ez zion lana errazten.
2006
‎Kanadar denda hartako arnasestuak gogoratu ditu. Bertan sentitu zuen lehen aldiz gizonezko baten gorputzaren berotasuna bere sabelaren gainean. Urkiolako basoetatik barrena Beltzarekin egindako ibilaldiak etorri zaizkio gogora, eta goroldioaren usaina.
‎Hilzorian dagoen aberearen gaineko putre taldearen modura zeukan kezka hura buru gainean bueltaka, eta horrek errudun sentiarazi zuen. Bere burua ospitaleko komuneko ispiluan ikusi zuen lehen aldian jakin zuen erruduna zela, ama ingresatu arte ez zuelako onartu aurretik ere piztuta zeukala argi gorri bat, eta bere buruan zegoela amari zerbait gertatzen ote zitzaion galdera. Baina ez zuen ezer egin.
‎Berehala hasi ziren lanean. Frantsesak liburutegia miatu nahi zuen lehenik. Liburu mordoxka bat zabaldu zuten, eta Anek aitonak idatzitako oharrak itzuli zizkion.
‎Haizea hartu eta bazterrak ikusi. Ezagun zuen lehen ikusitako kale eta bazterrak berriz ikusteak halako atsegina ematen ziona, begira joaten baitzen beti, eta ibilbidea aldatzea gustatzen zitzaion gainera.
‎hamar bat hilabete irakasle, urtebete pasatxo preso, eta zortzi hilabete eta erdi ihes betean. Siberiatik ihes egitea lortu zuen lehen gizona izan omen zen.
‎Gero, arabiarrak Katalunian barrena abiatu ziren Narbona aldera, eta handik Okzitaniako Tolosara. Eudonen armadak menperatu egin zituen (721) –buruzagi europar batek arabiarren kontra lortzen zuen lehen garaipen garrantzitsua izan zen–, baina hango eta hemengo gudaldi haiek Eudonen eta haren borrokalarien indarrak ahuldu zituzten. Gainera, gero eta gogorragoa sumatzen zuen egoera, eta bere etsaiaren laguntza eskatu behar izan zuen Eudonek –Charles Martel etsaia baitzen kidea baino gehiago, frankoek ere, musulmanek bezalaxe, etengabe erasotzen baitzieten Akitania eta Baskoniako herritarrei– Bi etsai batera menderatu ezinik, batekin elkartu zen besteari aurre egiteko unean.
‎Kondairak dio lehenengo emaztea, Jainko Jaunak lehenengo gizonarekin batera sortu zuen lehen emakumea, Lilith izan zela. Lilith buztinez egina zen, Adan bera bezala.
‎Sexu kontuetan, bere anaia zaharragoa, Nikolai, izan zuen lehen irakaslea. Hark erakutsi zizkion saloi dotoreetako sedukzio arauak eta sexu jolaserako lehen urratsak.
‎Aurrekoetan baino hobekixe zegoen plana moldatua. Frantziako erregeren onespenaz armada Lapurdi aldean metatu nahi zuen lehenik eta handik Hondarribiari oldartu. Hondarribia ez zen Nafarroa, Gipuzkoa baizik, baina plaza hori eskuan izatea baitezpadakotzat jotzen zen saihetsa ongi babestua izateko.
‎Joana Albretekoak 1560ko Eguberri Gauean uko egin zion Erromako elizari. Egun berean, afarian parte hartu zuen lehen aldiz, papisten mezatara joan ordez. Harekin batean ziren gorteko bertze jaun eta andre anitz.
‎Ez zen debaldeko ikara. Ahul sortu zen haurra eta, sortzeko ahulezia ezin gaindituz, iduri zuen lehen haize kolpeak eramanen zuela berekin, anaiari gertatu bezala. Haren sorreratik urtebetera gabe, gaztelua doluz jantzi zen berriz, baina ez neskatikoarendako.
‎Egun bakarra iraun zuen gure librantzaren ospakizunak. Nafarroak ez zuen lehena egiten Frantziako erreformazaleen premien artean eta Montgommery presatua zen erresuma txikiko aferak lehenbailehen trenkatzeko. Coligny haren beharrean zegoen Languedocen, Erlijioaren armadaren puska larrienarekin.
‎Aitatxi ez zen inoiz baroitu, are gutiago apezpikutu. Horretarako, Labritek semetzat aitortu behar zuen lehenik. Ez zuen halakorik egin.
‎Beharbada ez zen Mariaz behar adina xarmatua. Bertzalde, ez zuen lehen aldia bertzeren baratzea ongarritzen, eta emazte printzipalagoaren pazientzia erretzeko beldur zatekeen. Senarra duenak jaun izaten ohi du.
‎Zuziak hartu eta zaintze txandak egingo genituen babesteko. Batisek egingo zuen lehena. Bigarren txanda izango zen nirea.
‎–Motzean kontatuko dizut aitari entzundakoa –esan zidan Batisek– Bernat eta Beiras Frantziako beiragilerik onenak ziren, eta makina bat lan egiten zuten Gorterako. Baina oso ondo ikusi gabeko zaletasun bat ere bazuten –begirada nireganatu zuen lehen aldiz–: edozein metal hartu eta noble bihurtzeko aurkikuntzetan lan egin zuten luzaroan.
2007
‎Ez omen zuen lehen saioa,
‎Amaia da Iboni buruz hitz egiten eta Iboni buruz pentsatzen duena esaten ausartu den bakarra. Amaiak ez zuen lehen ere Ibon miresten. Kirol lehiakortasunaren aurka dago.
‎Lorategiaren ertz batean zegoen, soinean galtzamotxak eta aurpegian pikorrak zituzten maitaleak ere nekez iritsi ohi ziren bazter apartatuan. Irribarre bat lapurtu zion txoko hark ikusi zuen lehen aldian. Zuzentasun absurdoari egindako burla eta atentatu guztiek ematen zioten barregura, eta horregatik egin zion halako grazia parkeko ertz hartan zegoen porlanezko bidexkak ere.
2008
‎Ez dakit noiz hasi nintzen neure buruari min ematen. Seguru asko denek bezala haur nintzelarik egingo nituen lehen esperimentuak, baina gogoan dut minaren etekinez jabetzen hasi nintzen eguna Arantxak etxetik alde egin zuen lehen aldikoa izan zela: Asteak zeramatzan egurrezko eskultura hari bueltaka, hemendik kendu, handik leundu?
‎Maitasunean itsuki sinesten zuen lehen, baina esperientziak ez zion arrazoi eman. Konturatuta zegoen maitasuna deitzen diogun hori gezur polit bat besterik ez dela.
‎Izan eta sentitu, eta sentiarazi. Hamahiru urte zituenean jo zuen lehen kontzertua bakarlari gisa Vienako antzoki jendetsu batean. Egun hark aldatu zion bizitza.
‎Poltsa portalean goxo goxo utzi eta eskaileretan gora abiatu zen. Arin eman zuen lehen pausoa, baina bide erdia osatzeko maila bat falta zuenean ezin izan zion ezinegonari eutsi. Damututa, atzera egin zuen.
‎Margolan bat egiten zuen lehen geruzan, eta hurrengoan margolan bera baina pauso erdi bat atzeragotik ikusita bezala. Geruza bat hurrengoaren segida zen, koadroan lehen aldiz marraztu zuenetik urruntzen ariko balitz bezala.
‎Erabat garestitu zuen Lehen Mundu Gerrak ikatza Europan. Horren kausaz gora eta gora jo zuen energiaren salneurriak, behin eta berriro.
‎edo jainkozko obligazioa, auskalo. Nazarioren aitak, izan ere, ez zuen lehen karlistaldian parte hartu, artean umea zelako; are gehiago: gerra hasi ahala, egun berean?
‎Don Rokek burua ezker eskuin mugitu zuen lehenik eta, segidan, mediku jakintsuaren paperean jartzen zela, honela mintzatu zen:
‎Beharbada, Nafarroaren espainiartasun esentziala azpimarratu eta aldeztu zuen lehena, euskal abertzaletasunaren aurkako testuinguru batean, Victor Pradera idazle eta politikari iruindarra izan zen. 1920 eta 1930.eko hamarkadetan, liburu eta mintzaldien bitartez, bere ideiak zabaldu zituen.
‎Ogi xerra xigortu bi gurinaz igurtzi ondoren, kafea atera zuen kikarara. Lurrunak sortutako lerro zurixka jolasti hura arnastu zuen lehen da bizi eta, ondoren, lehen zurrutean, poztasunezko has pe ren luzea utzi zuen ezpainetatik irteten.
‎Baina hitzek adierazten zutenaren kontrako esanahia emanaz, edo agian eman nahian, idazten zion Antoniok. Horixe atera zuen lehen irakurketatik.
‎Touro!? esan zuen lehen baino ozenago, eta orduan bai, orduan eraso egin zion banderillaz josita zegoen animaliak, eta forkadoak, ikusleen oihuen artean, bere bularraz zezenaren kopeta jo eta indar guztiz heldu zion adarretatik. Zezenak airean jaso zuen mutila, gero lurrera jausi zen eta berriz altxatu, baina ez zuen zirikatzailea askatzea lortu.
‎Gerra garaian bera izan zen errepublikako defentsa arduraduna Lea Artibai eskualdean. Hartu zuen lehen erabakietako bat zubiak botatzea izan zen. Horrela, Ondarroako zubi zaharra eraitsi egin zuten dinamitaz, frankistak bertatik ez igarotzeko.
‎Horixe egin zuen Barrutia irakasleak gure osabarekin. Itaundu zion jaiotza eguna eta noiz izan zuen lehen itsasoratzea. 1928ko irailean jaio zela erantzun zion osabak, zortzi urte baino ez zituela gerrak harrapatu zuela eta ez zuela eskolara joaterik izan.
‎LOGROÑOKOseminarioko murala egiten ari zelarik, Artetak bozetoak eman zizkion Bastidari. Paperean margotzen zuen lehenik gero muralean pintatuko zuen hura, txikian egin gero handian egin beharrekoa. Bozeto horietako askorekin geratu zen Bastida.
‎deklaratu zituzten. Etxebarriak irabazi zuen lehen epaiketa izan zen hura. Stornowaytik Glasgowrako hegaldian epaiketan parte hartu zuten guztiak joan ziren batera.
‎Gerrara joatea baitzen Nazarioren aitaren irrikazko ametsa... edo jainkozko obligazioa, auskalo. Nazarioren aitak, izan ere, ez zuen lehen karlistaldian parte hartu, artean umea zelako; are gehiago: gerra hasi ahala –egun berean– jaio zen hura, 1833ko azaroaren 14an, nafar boluntario matxinatuek Lizarran Tomas Zumalakarregi buruzagi izendatu zutèn egunean doi.
‎Don Rokek burua ezker eskuin mugitu zuen lehenik eta, segidan, mediku jakintsuaren paperean jartzen zela, honela mintzatu zen:
2009
‎Hasiera mingarria izango zelako. Leon izan zen dardoa bota zuen lehena.
‎Azkengabeko masa izengabearen altzoan, izen propioa edukitzea unibertsoan identitate bat altxatzea da, nortasun bat edukitzea, toki bat edukitzea memorian, gizon emakumearen familian, denboran. Zer bakoitzaren barneeneko zerizan sekretua ezagutzen zuen lehen jendeak edo jainko batek ipini zion apika izena mendiari, orain haren sekretua izendatzen eta ezkutatzen duen zeinua. Izenarekin hasten da kreazioa.
‎Betertzetik Xabier ikusi zuen, beste txanodun batekin borrokan, bata bestea lurrera bota nahian, dantza bortitz batean. Oskar lau hankatan jarri eta saiatu zen erraldoiarengandik urruntzen, baina beste kolpe bat jaso zuen lehen minduriko hankan eta lurrera erori zen, uluka.
‎Izaraz estalirik zekarten kirofanotik. Banku batean jarririk, ohatilaren etortze isila, erizainaren besoen bulkada ikusi zuen lehenik Gregoryk. Zutitu egin zen.
‎A MONA pasaportea kadukatuta duela konturatu da eta munduak hondoa jo behar duela dirudi. Orain dela hogeita bi urte atera zuen lehen eta azkeneko aldiz, Biarritzera joateko, aitonarekin. Asteburu hartako argazkiak oraindik ikusgai bere saloi berrian.
‎Bazekien erantzuna eta hala ere magoak esan egin zion. Esan eta joan, handik aterako zuen lehen autobusean.
‎Asteak pasa ziren lagunak zirela konturatu zenerako. Hilabeteak etxetik zela kontatu zionerako eta urteak bizitzan egin zuen lehen laguna zela ulertu zuenerako (ordurako zirkua utzia zuen, baina haren pentsamendua etorri zitzaion, ilargi betedun gau batez). Magoa ezagutu zuen arte ez zuen lagunik behar izan, baina Sarak utzitako hutsunean lagun asko kabitzen ziren eta John izeneko magoak (Barnabas Harrigarriak) tarte hori betetzeko merituak egin zituen, truko batzuk erakutsi zizkion eta zirku aurkezle bihurtu zuen, Eliasek erraz ahaztuko ez zuen aholku txiki batekin.
‎deitu diot. Protagonista ezagutu izan ez banu, ez nengoke hemen, harena zen sagua harrapatu zuen lehen kamera. Bilbon atera nion, txikitako begiekin ikusi nuen lehen hirian, gaztetan abandonatu nuen hirian, koplarik gabe ongietorria eman didan hirian.
‎Jaiki zenean idatzi zuen lehen postala. Beste mila etorriko ziren gero.
‎–Ni hamabost urterekin atera nintzen lehen aldiz etxetik, etorkizunaren bila; osaba Ismaelek hamabost urterekin lehenengo eskopeta eskuratu eta hamabost urterekin akabatu zuen lehen basurdea, eta osaba apaiza Honorato, goian bego, hamabost urterekin sartu zen seminarioan. Baina zuek hamabost urterekin estudiatzen ari zarete, eta hara zer pentsatu dudan:
‎Izugarriak izaten ziren Domingok Teofilo Mariarekin izaten zituèn istiluak; Nazario Orbek bere ohitura hura jarri zuèn garaian, igandeetako eta jaiegunetako goizeko zortzietan diana jotzekoa, hartarako gramofonoa ezin ozenago piztuta, erabaki hartan zeresan handia izan zuen lehen Mundu Gerrak, zeinak Nazariok bere baitan lotan zuèn militarra iratzarri baitzuen?, Teofilo Mariari militarismoaren harra sartu zitzaion, halako eran, non, Rikardo Lehoibihotz erregearen paperean jarri, anaiak ilaran ipini eta desfilatzeari ekiten baitzion noiznahi; hala ibiltzen ziren, bada, jauregiko lorategietan desfilatzen, Teofilo Maria buruzagi, eta beste anaiak soldadu, makila soing... Domingo gogaitu zen arte:
‎Hura zen, bada, Domingok abioi batekin bizi izan zuen lehen esperientzia, izuarekin lotua: mutilak horregatik zien, beharbada, halako erreparoa aparatu haiei, haien hegaldi miresgarriekin batera lehen izualdiaren oihartzunak, gero eta ahulagoak, nolanahi ere?
‎hura; edo, bestela, aitaren Historia de las grandes batallas liburua hartu, eta handik kopiatzen zituen marrazkiak, sukar sutsu batek hartuta bezala, irudimenak gudu zelaira eramaten zuen bitartean, Termopiletatik Gurutzadetara. Historiara pasatutako heroien artean Rikardo Lehoibihotz zuen lehen eta gogokoen, eta Gurutzadetatik Waterloora, ezpatak ezpaten aurka, fusilak fusilen aurka eta kanoiak kanoien aurka, dinbi eta danba.
‎komunista jainkogabe zikin haiek bezala? komunistak eta anarkistak, haien artean Domingo, Domingo batez ere; ez zen hura Teofilo Mariak Domingo oroitzen zuen lehen aldia, seguru ezetz, aitak Domingo arbuiatu, etxean sartzeko debekua ezarri eta haren izenik ere ez aipatzea erabaki zuenetik, inoiz baino presenteago izaten baitzuen Teofilo Mariak anaia. Damasori halaxe aitortu zion behintzat behin baino gehiagotan?, buruan itzal bat iltzatu baliote bezala; esan nahi baita Domingoren traizioak bere onetik ateratzen zuela Teofilo Maria, anaia madarikatua e... lubaki bat, eta lubakiaren bi aldeetara Domingo eta bera, aurrez aurre, elkar hiltzeko prest; nola izan zitekeen, baina, anaiak anaia hiltzea?; eta zergatik ez?; Teofilo Mariak ez baitzuen anaia anaiatzat ordurako, hain izan zen eskerga eta berealdikoa honen traizioa, Teofilo Mariak berak une hartan are traizioagotzat hartu zuena, ausaz, muturreko baldintzek, beheko solairutik zetorrèn oihu bat ere entzun zuen orduan, onik egingo ez ziona:
‎Vigo.. Animazio eta gogoberotasun handiz ospatu dira bizikleta lasterketak. Reryk irabazi zuen lehen saria, Andiak bigarrena. Galiziako lehiaketan, berriz, hamazazpi urteko Manuel González gaztea izan zen garaile.
‎nola izan zitekeen, izan ere, bera bezalako gizon batek harrotasunaren gailurrik gorenetik, zinez menderatu ote zuen noizbait Fanelli, edo ametsetan izan ote zen?? mendekotasunaren leizerik ilunenetara egitea?; hain lur jota eta hain galduta ote zegoen, bada?; zertan zebilen, baina, bera, aitaren odolekoa ez ezik, aita baino askoz gazteagoa eta sasoikoagoa ere bazen, itxura batean!?, zalantza haiek hartuta?; lotsaren gaineko lotsa ez sentitzeko, baina, erabat altxatu behar zuen lehenik eta behin bere burua, inflexio puntua atzean utzita: esan nahi baita Teofilo Mariak guztiz berreskuratu behar zuela harrotasun galdua, harrokeriari ere muzin egin gabe; nola egin hori, ordea, bera belaunikarazi zuena berak belaunikarazi ezean?; hantxe gakoa!; eta, halere, hainbeste handitu zitzaion Teofilo Mariari Nikolairenganako gorrotoa, arnasaldi bakoitzean bereganatzen zuèn nazka Nikolairen aurkakoa zen jada?, non, azkenean, gorrotoak piztarazi eta indarberritu baitzuen; Teofilo Mariak garbi gogora zezakeen ganbaran egindako lehen egunsentia, noiz eta argi errainu haiek sartu baitziren, haurtzaroko estanpa hartara eraman eta esanarazi ziotenak:
‎Egun hartan urratu beharreko tartea arriskugarria izaki noski. Ez zuen lehen egunean baino arrakasta handiagorik izan. Marinelen bati ere zerbait aditua nion zirimola arriskutsu batez.
‎–Luzienne, beharbada izan zintezke Agaramonteko jaunak aditzera eman nahi zidanaren funtsa laburbiltzeko gauza zaldun gazte honi. Frantziskak bere boza entzunarazi zuen lehen aldiz:
‎Zaldizko bat Krakovia urrunera igortzea, horra Katalinak erregeorde gisa hartu zuen lehen erabakia. Malkoak xukatzeko astirik hartu gabe egin zuen, arkabuza kargatzeko hartzen den denboran.
‎Bi egun lehenagotik genekien erregina eri handi zela, hatsari ezin lotuz. Ez zuen lehen aldia. Alabaina, 44 urte zituen oraingoan.
‎Ez dakit zuzen nork hartu zuen lehenik berri hitsa. Bironek, beharbada.
‎nagusituko ez zitzaion, bada, baldin eta ber bertan bazuen eredua eta iparrorratza –aita, alegia–, bere bizia arriskuan jartzeko gai izan zena, semea Nikolairen atzaparretatik libratzeko!; eta, harrotasunaren talaia hura inflexio puntu gertatu balitzaio bezala, beste molde batean ikusten hasi zen Teofilo Maria bere burua, baita burura etengabe zetozkiòn galderak ere, iraganean behin baino gehiagotan lotsarazi izan zutenak: ...nez menderatu ote zuen noizbait Fanelli, edo ametsetan izan ote zen? – mendekotasunaren leizerik ilunenetara egitea?; hain lur jota eta hain galduta ote zegoen, bada?; zertan zebilen, baina, bera –aitaren odolekoa ez ezik, aita baino askoz gazteagoa eta sasoikoagoa ere bazen, itxura batean! –, zalantza haiek hartuta?; lotsaren gaineko lotsa ez sentitzeko, baina, erabat altxatu behar zuen lehenik eta behin bere burua, inflexio puntua atzean utzita: esan nahi baita Teofilo Mariak guztiz berreskuratu behar zuela harrotasun galdua, harrokeriari ere muzin egin gabe; nola egin hori, ordea, bera belaunikarazi zuena berak belaunikarazi ezean?; hantxe gakoa!; eta, halere, hainbeste handitu zitzaion Teofilo Mariari Nikolairenganako gorrotoa –arnasaldi bakoitzean bereganatzen zuèn nazka Nikolairen aurkakoa zen jada–, non, azkenean, gorrotoak piztarazi eta indarberritu baitzuen; Teofilo Mariak garbi gogora zezakeen ganbaran egindako lehen egunsentia, noiz eta argi errainu haiek sartu baitziren, haurtzaroko estanpa hartara eraman eta esanarazi ziotenak:
‎zer ikusi ote zuen, bada, Teofilo Mariak?; argi sortaren baitan dantzan egiten zutèn hauts partikulak ikusi ote zituen, oroitarazten ziotenak ezen gizona –Memento homo, quia pulvem eris et in pulvem reverteris esaten zien apaizak eliztarrei Hausterre egunean– hautsetik hautserako bidean galdutako izakia zela?; hauts partikula haien artean bazegoen, baina, alderik, argiak hartuak baitziren batzuk –ikusgarriak–, eta ilunak hartuak –ikusi ere egiten ez zirenak– besteak: ...uruan eta argi distiratsua nonahi–, bere epaia emateko asmoz, argiak hartutako dohatsuak betiko argian bizi zitezen, eta ilunak hartuak ilunean bigarren aldiz hil, hil ondoren iluntasun ilunagora piztea bi aldiz hiltzea bezalakoa baitzen... komunista jainkogabe zikin haiek bezala... komunistak eta anarkistak, haien artean Domingo, Domingo batez ere; ez zen hura Teofilo Mariak Domingo oroitzen zuen lehen aldia, seguru ezetz, aitak Domingo arbuiatu, etxean sartzeko debekua ezarri eta haren izenik ere ez aipatzea erabaki zuenetik, inoiz baino presenteago izaten baitzuen Teofilo Mariak anaia –Damasori halaxe aitortu zion behintzat behin baino gehiagotan–, buruan itzal bat iltzatu baliote bezala; esan nahi baita Domingoren traizioak bere onetik ateratzen zuela Teofilo Maria, anaia mad... lubaki bat, eta lubakiaren bi aldeetara Domingo eta bera, aurrez aurre, elkar hiltzeko prest; nola izan zitekeen, baina, anaiak anaia hiltzea?; eta zergatik ez?; Teofilo Mariak ez baitzuen anaia anaiatzat ordurako, hain izan zen eskerga eta berealdikoa honen traizioa, Teofilo Mariak berak une hartan are traizioagotzat hartu zuena, ausaz, muturreko baldintzek –beheko solairutik zetorrèn oihu bat ere entzun zuen orduan, onik egingo ez ziona:
‎Hura zen, bada, Domingok abioi batekin bizi izan zuen lehen esperientzia, izuarekin lotua: mutilak horregatik zien, beharbada, halako erreparoa aparatu haiei, haien hegaldi miresgarriekin batera lehen izualdiaren oihartzunak –gero eta ahulagoak, nolanahi ere– iritsiko balitzaizkio bezala, putzura jaurtitako harriak sorrarazten dituen ur uhinen antzera:
‎Izugarriak izaten ziren Domingok Teofilo Mariarekin izaten zituèn istiluak; Nazario Orbek bere ohitura hura jarri zuèn garaian, igandeetako eta jaiegunetako goizeko zortzietan diana jotzekoa, hartarako gramofonoa ezin ozenago piztuta –erabaki hartan zeresan handia izan zuen lehen Mundu Gerrak, zeinak Nazariok bere baitan lotan zuèn militarra iratzarri baitzuen–, Teofilo Mariari militarismoaren harra sartu zitzaion, halako eran, non, Rikardo Lehoibihotz erregearen paperean jarri, anaiak ilaran ipini eta desfilatzeari ekiten baitzion noiznahi; hala ibiltzen ziren, bada, jauregiko lorategietan desfilatzen, Teofilo Maria buruzagi, eta beste anaiak soldadu, makila ... harena, baina, erraietako erreakzio bat zen, beharbada, gogaitze eta aspertze hutsa baino gehiago... lehen ere nabaritu izan baitzuen halako ezinegon bat, gehiegizko ordenaren aurkakoa, ikastetxean esate baterako, non diziplina erabatekoa baitzen, eta formazioak eguneroko ogia, sotanadunek noiznahi antolatzen baitzituzten ikasleak gelaz gela eta lerroz lerro patioan, bai goizeko lehen orduan, adibidez, geletara sartzeko, eta bai hainbat ekitaldi berezitan ere... ordenaren fundatzailearen omenez urtean behin ospatzen zena, seinalatuena.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia