Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 119

2010
‎Nolanahi, Armand David berehalakoan jabetu zen aurkikundearen garrantziaz eta luzaro barik espezie berriaren behin behineko deskribapena bidali zuen Parisera, albait arinen argitara zedin. Horrela, Armand David panda handia naturan aurkitu zuen lehen mendebaldarra izateaz gain, bada ere espeziearen deskribatzailea, berea izan baitzen lehen aurkezpen zientifikoa, eta hori dela-eta idazlan teknikoetan panda handia izendatzeko erabiltzen den Ailuropoda melanoleuca (David, 1869) denominazioak aita lazaristaren lehen deitura inkluditzen du.
‎Alde horretatik oso adierazgarria da, Tibeteranzko esplorazio bidaiaren ostean bere gaitzetatik sendatzeko asmoz Europara itzuli zelarik, Parisera iritsitakoan egin zuen lehen gauza zer eta Frantziako presidentea bisitatzea izan zen, eta noiz eta Gerla Franko prusiarra amaitu berritan, 1871 urteko azkenetan. Soilik misiolari soil bat zela kontuan hartuta harrigarria suertatu arren, Adolphe Thiers presidentearekin hainbat biderrez bildu zen, eta elkarrizketa horietan justu justuan zeintzuk mintzagai eduki zituzten ez dakigun arren, badirudi Zhoushan irla eskuratzearen komenientziaz egin zutela berba:
‎Halandaze, Darwinek oihartzun ozena lortu zuen irla osoan. Ez dago esan beharrik, darwinismoak Alemanian ere eduki zituen detraktoreak, baina, Alemanian arrakasta galanta irabazi zuen lehen unetik beretik, eta Espezieen jatorria jadanik 1860an agertu zen alemanierazko bertsioan eta, areago, bost edizio saldu zituen urte horretan bertan. Ernst Haeckel nabarmendu zen Alemaniako darwindarren artean.
‎Ez duk gure iritzia, Ubanbe. Guretzat, Lubisen lagun izan ginenontzat, Parnassius apollo izango haiz beti, eta hire ondoan ikusiko diagu beti Sebastian, Lubisengatik negar egin zuen lehena. Sebastianen karta, bere tximeleta:
‎Pena hartu nion monsieur Nestorri, Redini. Berari buruzko historia batek zioen gazte denboran, artean La Salleko anaia zela, nahastu egin zela burutik" denbora gehiegi egoten zelako liburu artean", eta joera bat erne zitzaiola, Donostiako geltokira joan eta aurrean ikusten zuen lehen trena hartzekoa; kongregazioko kideek Bartzelonan, Madrilen edo Parisen aurkitzen omen zuten gero.
‎Bera izan zen Euskara ikerketagai gisa Europa mailan serioski plazaratu zuen lehen zientifikoa, kontinenteko historia eta mintzairarena hertsiki lotuz, bidea irekiz ondoren etorri ziren ikerlariei.
‎Militar eskoziar honek Zumalakarregirekin borrokatu zuen lehen karlistadan. Haren biografia idatzi zuen 1836an eta Nafarroako mintzairaren egoeraz berri eman zuen.
‎Ingalaterran sortu zen Napoleonen iloba Louis Lucien Bonapartek, kimika, mineralogia eta hizkuntzalaritza ikasketak egin zituen, baina azken hauek zuten bere arreta bereganatu eta Euskararen ikerketetara zuzendu. 1856 urtean egin zuen lehen bidaia Euskal Herrira eta Urruñako Lore Jokoetan egon zen, herritarrei Euskaraz mintzatu zitzaielarik.
‎Akitania, Britania uharteetatik kanpo, ingeles koroak menperatu zuen lehen lurraldea izan zen.
‎Eusko Ikaskuntzak 2000 urtean argitaratu zuen lehen grabaketa hau, Euskarazko lehen soinuak izenburuarekin.
‎Harry A. McBride 1922 Harry A. McBride izan zen AEBeko National Geographic aldizkarian euskaldunei buruz idatzi zuen lehena, 1922an Bilbora egindako bidaiaren ondorioz. Bere lehenengo iritzietariko bat garbi azaldu zuen:
‎Kristoforo Chiarari begira geratu zen: haren edertasuna goretsi izan zuen lehen; haren nortasuna eta argitasuna miresten zituen orain. Eta bere semearen lerdokeriarekin konparatzen...
‎1910erako, Norman Angellek europarren" Ilusio Handia" salatu zuen; prosperitate ekonomikoa botere militar eta politikoaren ondorioa zela pentsatzeko" lilurakeria" eta" inozokeria". 1168 Hala ere, gerla teknologiak itzelezko saltoa eman zuen Lehen Gerla Handian, Europako nazio estatuak bata bestearen kontrako gerla industrialean hasi zirenean. Zaldiak baztertu egin ziren, infanteria eta batez ere artilleria nagusitu ziren.
2011
‎harridura; nahiz eta egunero gertatzen den harritzeko moduko zerbait bazter hauetan. Descartesek sartu zuen lehen aldiz besteen artean, eta ba omen du gainerakoek ez daukaten ezaugarri bat, hots, emozioaren indarra areagotzeko gaitasuna.
‎Imanol izan zen Mirande oso aintzat hartu zuen lehenetako bat, 1985ean Oroituz albumean bere Sanguis Martyrum, Oianone eta Orhoituz kantatu zituelarik. Poek bere The Philosophy of Conposition ean, poesiak behar zituen ezaugarrien adibide gisa egindako" The raven" (belea) ere, Mirandek gauzatutako euskarazko bertsioan, kantatzen du disko horretan.39
‎Esan genezake Imanolen ibilbideko mugarri izan zela Mirande, bere heldutasun garaiko erreferente nagusietako bat (1983.etik aurrerakoa). Mikel Arregi Goenaga adiskidea izan zuen lehen poeta letragile, hasieratik bukaeraraino ondoan izan zuena, eta bigarren lerro batean zeudenenen artean, Mirande da nagusia, Leterekin batera, kantu kopuruei erreparatuz gero. Baina ez da kopuru kontu hutsa.
‎Ez zen bizitzako misterioez pentsatzen zuen lehen aldia; aitzitik, oso txikia zenetik buruan ibilitako gaia zen, eta berriki aitaren aldeko aitonaren heriotzaren esperientzia pairatu behar izan zuen. Ezin zuen esan hartaz erabat jabetzen zenik, baina onartua zuen hiltzeko jaio garelako ideia, eta hain zuzen heriotza dela giza bizitzari zentzua ematen diona.
2012
‎—Eta esna badago, zer? —esan zuen lehen zatiak.
‎Burkoa altxatzean ikusi zuen argazkia. Ez zuen lehen unean ezagutu, alkoba ilun zegoelako eta ez zuelako haren aurpegia ondo ikusten; kinkea piztu behar izan zuen jabetzeko. Lalande Biranen emaztea zen, Christine Saliat de Meilhan eder hura.
‎Katherine Zelanda Berrian jaio eta oso gazte etorri zen Europara bizitzeraVirginia baino gazteagoa zen eta lehenago hil zen gainera baina, halaz ere, Virginiak izugarrizko miresmena eta baita inbidia ere izan zion bizitza guztian. Virginia eta Katherineren egunkariak irakurriz ikus daiteke zer nolako konplexua izan zuen lehenak bigarrenarekiko. Virginiarentzat Katherine baitzen benetako idazlea, benetan balio zuena eta gauza askotan iraultzaile eta aitzindari izan zena.
2013
‎ThrustSSCren argazkiaren oina irakurri nuen: " Soinuaren barrera gainditu zuen lehen ibilgailua". La Salle ikastetxeko Fisikako klaseetara itzuli nahi izan nuen.
‎Hain zuzen ere, soziologoek zioten emakumezkoek eta pertsona helduek Hillaryren alde bozkatuko zutela, eta indar horrek eramango zuela ez bakarrik hautagai izatera, baita Estatu Batuetako presidentea izatera ere. Indar horrek eta, jakina, hispanoenak, hispanoentzat oso ona izan baitzen, ziotenez, Bill Clinton," espainolez hitz egin zuen lehen presidentea".
‎Hiri ederra da Lucca, alaia, iturri freskoak dituena; baina, eraikuntza edo artelan aparteko baten ezean, nor bere aldetik ibiltzeko aholkua eman zigun arduradunak. Halere, taldeak talde iraun zuen lehen minutuetan, zeren Eugenik galdera egin baitzion Harrizko Andreari, eta Gune Estuan bidaiatutako gehienok erantzunaren zain gelditu baikinen.
‎Ganuzak berak jaso zuen lehen zaplaztekoa. Hurrengoa Leblancek.
‎Felipe de Goicoechea" of a noble and generous mind" 185 iruditu zitzaion Vancouverri, baina hala ere, Santa Barbarako egonaldi hartan, beste euskaldun batek hunkitu zuen gehien kapitain ingelesa, eta hari eskaintzen dio tarterik luzeena bere egunerokoan: Vicente de Santa Maria fraide nafarrari, ia hogei urte lehenago Golden Gate zeharkatu zuen lehen ontzi europarrean zihoan kapilauari.
‎Murguiak, Prestamerok, Amurriok eta Lasuenek. 1775ean, Juan Bautista de Ayalaren San Carlos San Franciscoko Golden Gate zeharkatzen zuen lehen ontzi europarra bihurtu zenean, Vicente de Santa Maria ontziko kapilaua zen. Jose de Murguia Monterreyn zen 1776an, Juan Bautista Anzaren espedizioa hara heldu zenean San Franciscon lehen kokalekua ezarri behar zuen kolono taldearekin.
‎Gaur egun Columbia River deritzona zen. Tamalez, korronte biziengatik, eta eskifaiaren osasun egoera penagarriagatik aingura botaz gero ez baitzuten hura altxatzeko gizonik izango, ezin izan zen sartu; baina korronteen deskribapenek eta mapek argi uzten dute Heceta izan zela hura deskubritu zuen lehen ez natiboa. Handik 17 urtera, Robert Grayk ibaian gora nabigatu eta gaur daraman izena jarri zion, hura aurkitu izanaren ohorea bereganatuz, baina Donald C. Cutter historialariak dioen bezala:
‎Handik aurrera, eskifaiaren egoera penagarria zela eta, Bodegak bertan behera utzi zuen ertzaren ondotik nabigatzeko eta itsasadar bakoitza aztertzeko asmoa. Irailaren 17an, Juan de Fuca itsasartearen paretik pasatzen ari zirela, haizea hego ekialderantz aldatu eta kostaldetik urrunarazi zituen, eta hala, Bodegak itsasartea ikusten zuen lehen europarra izateko aukera galdu zuen.
‎Echevestek Reglamento Provisional delakoa erredaktatu zuen, Reglamento de Echeveste izenez ezagutzen dena. Kaliforniak izan zuen lehen kodea izan zen, eta lurralde hura kolonizatzeko ezinbesteko tresna. Bertan, besteak beste, misiolariek indioei eman beharreko tratua zehazten zen, hots, fraideek" gurasoek umeak maitatzen eta hezten dituzten bezala" tratatu behar zituztela langiletzat hartutako indioak.119
‎Telebistaren indarraz jakitun, gai horri heltzeko gatza izan zuen lehen Eusko Jaurlaritza hark, erakunde autonomikoak sortu berritan. Alderdi jeltzaleko agintari nahiko gazte eta ekimentsu haiek hainbat gauza jarri zuten martxan, eta tartean ETB.
‎Xemenek aurtengo udaberrian utzi du eskola, hamahiru urte beteta. Axine izan du azken irakaslea, baina harritzekoa badirudi ere, hamar urte lehenago, bi urteko haur mukizua zelarik, eskolaurrean hasi zelarik, Axine izan zuen lehen arduraduna. Beraz, eskolaldiko lehen eta azken irakaslea ukan du Xemenek Axine.
‎Makilari talde bakoitzak badauka bere izena, bere buruzagia eta bere auzo hedapen eremua. Makilka izena hartu zuen lehenik antolatutako taldeak; udaltxeko batzarrean Antsoneko Xanek esan eta onartutako leloari jarraiki edo. Gero bere aurka taxututako taldeak, berriz, Zigorka deiera hartu zuen.
2014
‎XV. mendean bi izen datozkigu burura diruaren doilortzearen harira: Firenzeko San Antonino, agian bere alde nagusi guztietan prozesu ekonomikoaren ikuspegi zabal bat landu zuen lehena, eta Gabriel Biel alemaniarra. Beste Nikola batek, oraingoan Koperniko astronomo poloniar entzutetsuak, Monetae cudendae ratio (1526) liburua plazaratu zuen.
‎Erbestetik beste behingoz itzultzean, idazketa berantiarrari ekin zion. 1542an argitaratu zuen lehena (De reditibus ecleasiasticis, 1556an gazteleratua Tratado de las rentas de los beneficios eclesiasticos bezala). Dirudienez, mando batetik erortzeak ia ia bideratu zuen Barasoaingo erretirora, idazteko asmotan, harik eta, bere gortean aholkulari lanetan bizi ondoren(), Espainiako Felipe Il.ak Inkisizioaren aurrean frai Bartolome Karrantzakoaren auzia defenda zezan eskatu zion arte (1561).
‎Akino baino ehun urte geroago, finantzen administrazio zuzenaz jardun zuen lehen monetaristatzat jo izan da Oresme. Lehen liburu" guztiz ekonomikoa", nahiz eta politikoak pisu handia duen.
‎Ikusi dugunez, diruaren inguruko teorikoak garai guztietan jaio izan dira. Baina gaia maisuki azaldu zuen lehena Barasoaingoa izan genuen.
‎Interes nominala eta erreala bereiztu zituen (nominalak inflazioa berdintzen duenean ezin da lukurreria kontsideratu, erreala zero baita), eta prezioen igoeraren arrazoiak eta merkatari eta finantza erakundeen portaerak aztertu. Zentsoaren alorrean kontserbadorea izanik ere, Azpilkueta" lucrum cessans" justifikatu zuen lehena izan genuen.
‎Ez uste izan eskema errural batean nabilela, indar biziki gehiago hartzen du aldatzen diren espazioetan, immigrazio handiko lekuetan, barneko immigrazioa da ardura ere, rurbanizazio eta periurbanoan, Fernandez de Larrinoaren ideiak ditut orain aipatzen, Santa Ageda antolatzen dute jin berri kontzientziatuek eta bidean gurutzatzen dituzte tokiko ehiztariak sagardotegira ari Santa Ageda eta haren bularrez ontsa kexu. Sebastian Zamora soinu jo egile ezpeletarrari galde egin nion zer egiten zuten ihauteriz herrian," deus berezirik" izan zuen lehen erantzuna, deus ospe handikorik, deus sorkuntzarik izan zen bere lehen pentsaera. Gero eransteko:" ez dugu etxerik uzten atea jo gabe".
‎Fauxto k eta toberak pausatzen zuen lehen arazoa lekuarena zen, tamaina handia nahi zela bai, baina non emateko. Herriko plazak ez dira gehiago bilgune, pilotari hoberenak trinketetan dira orain eta joko luze hori maite dutenek, joa eta gibeleko desafioak euskal telebistaren aitzinean dira Xalaren martxa segitzen.
2015
‎Jimek urrutitik aztertu zuen tranpa hutsa, usainik ez uzteko. Hantxe harrapatu zuen lehen katamotza duela zenbait urte, eta oraindik gogoan zeukan. Egun hartan axolagabe hurreratu zen Jim, eta ia aldamenean zegoela oldartu zitzaion manzanita zuhaixka baten atzetik felidoa, lerdea zeriola eta orroka.
‎Babe Hunti irabazi zion Izzy Gaztañagak eta lurrean botata utzi zuen Chicagoko Coliseum aretoan ezarritako hamar asaltoetatik hirugarrena amaitu baino lehenago. Chicagon bertan, hurrengo hilabetean, baina oraingo honetan White City Arena aretoan, Joe Doctor pugila lurreratu zuen lehen asaltoan bertan, konbatea hasi orduko, minutu eta erdi pasatu baino lehen, bertaratu ziren zaleen txalo, orro eta algara sutsu ezin deskribatuzkoen artean.
‎Uztailaren erdialdean, laguntasunezko keinu batean, Irujorekin bazkaldu zuen, eta pilotan jokatzen aritu zen berarekin, eta bi hilabete geroago Irujoren burua exijituz publikoki oihuka ari zela ikusi zuten Donostiako erdialdean. Manuel de Irujok ezin argiago azaldu zuen lehen pertsonan kontatuz:
‎Neguko Belodromoan izen handiko borrokaren bat jokatzen zenean Hemingwayk emaztea berarekin etor zedin nahi izaten zuen. Kazetari txartelarekin pare bat gonbidapen eskaintzen zioten, eta gozatu egiten zuen lehen ilaran emaztearen ondoan eserita, ringetik hain gertu. Larunbat hartan inoiz ez bezalako ikusmina zegoen berriz ere" Paulino, euskal aizkolaria" deiturikoak borrokatu behar zuelako.
‎Poligonoak eragin zuen lehen gibelondoetariko bat izan zen hiribarnea kamioiz hustea, ordura arte Iruñeko eremuetan eta garaje pribatuetan baitzeuden. Garraio astunaren leku-aldatzeko operazioa sei hilabete eskasetan egin zen, arrakasta gaitzez.
‎Jose Maria Satrustegik zuen zuzenduko, Euskaltzaindiako akademiko eta Euskararen Sustapenerako Saileko partzuer dinamikoak. Migel Jabierrek hitzaurrea eman zuen lehen alean, beti bere hari argumentaletik, Hizkuntza biziaren balio historikoa begi aitzinera ekarriz, eta haren dignifikatu beharraz. Zuzentasun politikoa xerkatu nahiz, goraipatu zuen halaber espainiar lengoaia:
‎Denen artean partekatzen zituzten eguneroko haren janariaren gastuak, Otano errestaurantetik helarazia. Etxaluzek berak kontaturik badakigu ongileon artean zeudela Xabier Epalza jurista —ez zuen lehen aldia euskal militante presoen lagungoan— eta Migel Jabier Urmeneta.
‎Beste batzuk, deabruaren izpiak, Altsasuko erretoraren orriak eta bihotza kixkarratu zituztenak. Jn. Marinok jakin zuen lehen biktima, Olaztiko maisu gizagaixo hura, bide bazterrean fusilaturik.
‎1133. EAEko Legebiltzarraren mahaiak 2006ko martxoaren 21ean hartutako erabakian proposamenaren" homogeneotasun" eza argudiatu zuen eskabidea tramitera ez onartzeko; sindikatuek, ordea, sen demokratiko eza ikusi zuten erabaki hartan eta ordezkarien protesta kontzentrazioa egin zuten legebiltzarraren aurrean. Nafarroako Parlamentuak ez zuen lehen eskaera onartu gizarte zerbitzuak euskaraz jasotzeko eskubidea jasotzen zuelako;" akatsa" zuzenduta, sindikatuak behar ziren zazpi mila sinadura bildu ahal izan zituzten. " Jendarte eredurako gutunak" hainbat arlo jasotzen zituen:
‎aurreikusi zitezkeen baino arazo gutxiagorekin adostu zen Barne Araudia, 146 eta 1984ko uztailerako lehen PRECOa (gatazken konponbiderako akordioa) sinatu zuten ELA, CCOO eta Confebaskek; PRECOk, gatazken konponbiderako prozedurekin batera, negoziaziorako konpromiso zehatzak jasotzen zituen; ELAren idazkari nagusiak" aurrerapauso kualitatibo handitzat" jo zuen" negoziazioa Euskadiko enpresa eta sektore guztietara eramateko" lagundu behar zuen akordio hura. UGTk ez zuen lehen PRECOa sinatu eta gogor kritikatu zuen Euskadiko CCOOen atxikimendua.
‎754. Eskandalagarria izan zen Konstituzio Auzitegiaren jokabidea: behin behineko debekua eman zuen lehenik eta, handik hilabetetara, behin betiko erabakia hartzeko epea agortu ondoren, auzia artxibatzea erabaki zuen, haren funtsari buruzko inolako pronuntziamendurik egin gabe: " erakunde honen duintasunari egindako mespretxu argia" izan zen, Legebiltzarraren mahaiarentzat.
‎Urtarrilaren 21ean Euskaldunon Egunkariak konfirmatu zuen EAJ, EH, EA eta AB hasiak zirela marko berrirako bidea hitzartzeko elkarlanean; egunkariak EAJ, EH eta EAk aurkeztutako proposamenen laburpena jaso zuen —ABk ez zuen testurik aurkeztu— eta ordurako bi bilera eginak zirela zehaztu zuen lehena, abenduaren 31n—, nahiz eta artean proposamenen alderatze edo eztabaida prozesua hastapenetan egon.
‎CONAIEn finantzen arduran lana egina zen David etorri zen lehen truke hartara, Amazoniaren sarrerako kitxua. Antolakuntza taldeko ikasle bolondres batzuen etxean egin zuen lehen gaua, eta komuneko bonbaren zarata entzun zuenean, ohetik erori zen sustoarekin. Soinu hartara ohitu gabea zen nonbait.
‎Vivianari diotsat baietz, baina bestetik ea Yu k ostatu eman digun etxeko neskato biziakez ote duen izan behar berak adinako aukera hizkuntzalaria izateko, adibidez. Bogotan jaso zuen lehen eta bigarren hezkuntza on xamarrak eman zion Vivianari hizkuntzalari izateko oinarria. Hezkuntza haren oinarrizko tresnak dira lektoeskritura eta baliabide logiko metodologikoak, besteak beste.
‎Hori esanda, kito. Ez zen erantzun sinple bezain eraginkor hura ematen zuen lehen aldia. Ez zen azkena izango.
‎Goñi kutxako zuzendari izendatu zutenean, Nafarroatik kanpo 36 bulego inguru zituzten. Olio orbanaren estrategia hark bilatzen zuen lehen fasean Errioxa, Zaragoza eta garapen ekonomiko handieneko bi hiriburuetara hedatzea: Madrilera eta Bartzelonara," bezeroek han lan egiten dutelako".
‎Filosofia hura, hasiera batean klub edo foro baten modura sortu zen. 2003ko azaroaren 5ean enpresentzat antolatutako jardunaldi batzuetan aurkeztu zuen lehen aldiz proiektua CANek: " Enpresaburuen eta zuzendarien elkarte bat da eta hainbat abantaila eta zerbitzu gehigarri izango dituzte.
‎90eko hamarka hasieratik izendatu zuten estreinakoz Ganberako burua, eta, geroztik Nafarroan hamaika aldaketa eman badira ere, hor jarraitu du bere eserlekuan. Nafarroako bi kutxek bat egiteko beharra zutela esan zuen lehen ahotsa izan zen.
‎Ordurako jada Aldo Olcese saltsa guztietan nahasten hasi zen. Luxenburgoko Sigma Fund Sicav 1996an CNMV Espainiako Balio Merkatuko Batzordean erregistratu zen, Espainian hori egiten zuen lehen hedge funda. Funts mota horiek ezagunak dira espekulazio hutsez ahalik eta diru gehien irabazteko beste asmorik ez dutelako eta horretarako merkatu guztietako zirrikitu guztiak baliatzen dituztelako.
‎Handik gutxira, 2011ko urriaren 10ean, Noticias egunkariak eman zuen lehen aldiz batzorde iraunkorraren berri. Espainiako hauteskunde orokorren kanpainan murgilduta zegoen UPN, eta eskandaluaren ondorioz Barcinak erabaki zuen bai Batzorde Iraunkorra bai Erakunde Sortzaileen Batzorde ofiziala desegitea.
‎Horregatik guztiagatik Miguel Sanzek erabaki zuen lehen hilabetetako gidaritza aurreko zuzendarien esku uztea. Lorenzo Riezu izango zen zuzendari nagusia, eta Manuel Lopez Merino bere albokoa.
‎Sanzek berak bota zuen lehen harria. 1998ko otsailean, aurreko urteko emaitzen aurkezpenean, CANeko presidente gisa Sanzek beste kreditu erakunderen batekin bat egiteko asmoa azaldu zuen lehen aldiz:
‎Sanzek berak bota zuen lehen harria. 1998ko otsailean, aurreko urteko emaitzen aurkezpenean, CANeko presidente gisa Sanzek beste kreditu erakunderen batekin bat egiteko asmoa azaldu zuen lehen aldiz: " Ez diot uko egiten fusioen politikari.
2016
‎Euskara Gasteizen edoski zuen lehen aldikoz, Arana Goiriren ikasbideaz baliaturik. Orduz geroztik, ez zuen lagako, eta batzuetan bere kasa, besteetan lagundurik Madrilen zegoela Juan Ruiz de Escalera Maidagan, eta Donostian, Toribio Altzaga eta Maria Dolores Agirre izan ziren, besteak beste, bere irakasleak, ikasle izatetik irakasle izatera igaro zen konturatzeke.
‎Jon Andoni Irazusta Muñoa Tolosan sortu zen 1884.eko ekainaren 9an, eta bere bigarren eleberriaren azken edizioan" Klasikoak" sailaren 53 zenbakiaAmondarain eta Izagirre prestatzaileek aski argi zioten: " Egileak izan den baino ezagunagoa izatea merezi zuen lehen eta orain. Euskaltzaindiak berak ez zion omenaldirik eskaini sortu zeneko mendeurrena bete zenean".
‎Uda osoa eman zuten biok musika ikasten eta Landetako kanpinean borobildu zuten kontua. Urte hartan zapaldu zuen lehen aldiz konpainiak sancta sanctoruma desfilean, goizez. Amak espaloia aukeratu zuen, konpainia bere aurretik pasa bezain laster aurrerantz korrika, alaba enegarren aldiz txalotzeko, bakarra izan beharrean hamaika balitz bezala.
‎Millasi behin irakurri ziona etorri zitzaion gogora Josuri, bizarra makinaz kendu zuen lehen egunean.
2017
‎Tentazioarena izan zen beraz Kristofek bere barnean utzi zuen lehen hazia. Bigarrena bota egin zion, gainera, Denisenak ernaldua zion sabelalde puztu horretara," tori, urdanga" ozen oihukatu eta zakila, nagusitzaren aginte makilaren pare, gora eta behera astindu bitartean.
‎Igartuak gogora ekartzen du Bertoldi izan zela euskarazko gorosti eta sardinierazko golostri ren arteko lotura fonetikoa eta semantikoa ikusi zuen lehena. Gero errepaso zehatza ematen dio ondorengo ikerlariek gaiaz esan dutenari.
‎Exkixuren lehen bi diskoetan Igor Elortza, Unai Iturriaga eta Unai Ormaetxearen bertsoak topa daitezkeen arren, 140 taldeak bertsoarekin egindako apustua eszenatokian gauzatu zen nagusiki. Exkixu izan zen bertsolari bat oholtza gainera modu sistematikoan eraman zuen lehen taldea, eta ondoren Ken Zazpik hartu zuen lekukoa. Negu Gorriak ek kontzertu bakan batzuetan egin zuen hori.
‎euskarak bere egin behar zuen espazio hori. 1951n, Kanta kantari liburuxkan formulatu zuen lehen aldiz gero hamaikatan defendatutako pentsamoldea: 33
‎Biurriak taldeak Ez Dok Amairu ren jaialdi baten barruan egin zuen lehen emanaldia, 1966ko azaroaren 6an, Bilboko Santiago Apostol antzokian. Euskaraz abestutako abestien artean zeuden Rolling Stones taldearen" Paint it black", Beatles en" With a little help from my friends", Small Faces en" Sha la la la lee" eta The Mamas & The Papas en" San Francisco".
‎Hor jarri zen bi urte geroago Hitzetik Hortzera telebista saioak eragin zuen boom aren lehen harria. Bertso munduarekin batere harremanik ez zuen jende askok hor ikusi zuen lehen aldiz bertsolaritza laiko modernoa.
‎Ez zen, ez, idazten zuen lehena. Nafarroan ez zuen behin ere proklamarik idatzi; baina, urte batzuk lehenago, Vincenneseko gazteluan giltzaperaturik zegoela, Victor La Horik erakutsi zion zein zen hitz idatziaren balioa eta indarra.
2018
‎Kontua da une batetik aurrera hizkuntzalaritzak erakarri zuela Bonaparte printzearen arreta ordurako hogeita hamar urtekoa delarik, eta makina bat bidaia linguistiko egin zituela Europan zehar 1843tik 1869ra bitartean, hasieran Italian zehar 1848ra arte. Italiera da Bonaparte printzeak ondoen darabilen hizkuntza, eta italiera izan zen ikertu zuen lehena, baina 1860koa da Italiako dialektoei buruzko bere aurreneko artikulua: " Alcune osservacioni linguistico comparative sulla pronunzia del dialetto Genovese".
‎Ez da hori Erroman egin zuen lehen egonaldia. Intxauspek hiru hilabete eman zituen han 1867ko udaberrian, eta, eskutitz batean Luis Luziano printzeari diotsonez, bizpahiru bider bisitatu zuen haren arreba Constance printzesa, Bihotz Sakratuko komentuko ama abadesa zena.
‎Ordurako osasunez nahikoa makal zebilen. Gaitzak 1866ko udazkenean kolpatu zuen lehen aldiz Jose Antonio Uriarte, eta hortik aurrera okerrera egin zuen bere egoerak kasurako, biatiko santua eman zioten 1867ko abenduaren 27aneta zendu, 1869ko otsailaren 20an zendu zen, 57 urte zituelarik, Zarautzeko komentuan, zeinera eraman baitzuten 1868ko iraileko iraultza zela-eta. Esan gabe doa, frai Jose ez zen egon Donibane Lohizunera joateko moduan:
‎" Soilik ahoskera da idazkera erabaki behar duena, edo, bestela adierazita, beharrezkoa da idazkera ez dadila izan ahoskeraren argazkia baino"" C’est la prononciation seule qui doit decider de l' ecriture, ou en d’autres termes, il faut que l' ecriture ne soit que la photographie de la prononciation". Ezin dugu ahaztu oraindik ez zegoela teknologiarik soinuak grabatzeko (Thomas Edisonek 1877an asmatu zuen lehen fonografoa), eta, hortaz, ez zegoela baliabide mekanikorik giza ahotsa atzemateko. Gabezia horren argitan ulertu genuke menturaz printzearen tema herri hizkera bakoitzaren idatzizko erregistro ahalik eta exakto eta prezisoena lortzeko.
‎Prozesua 1960ko hamarkadan abiatu zen" euskara azken hatsak ematen ari zela", eta, Ibonek dioskunez, malkartsua izan zen, ez zirelarik faltatu" eztabaidak, haserreak eta tirabirak", baina" euskara batuaren arrakasta berehala hasi zen nabaritzen". Euskara batuaren miraria, jakina, ez zen izan miraria, lan askoren emaitza baizik, diziplina handiz lortua, eta, besteak beste, Ibonek azpimarratzen duenez," gure belaunaldia izan zen[.] literatura tradizioa balioetsi zuen lehena". Lehena eta ikusitakoak ikusitabelaunaldi bakarra.
‎Kontua da artean St. Bertrand de Comminges en argitara ekarritako aztarna arkeologikoek ez dutela oinarririk ematen Errepublika garaiko urbanismoaz mintzatzeko, are beronen hastapenak Augustoren egunetara arte atzeratzearen aldeko agertzen direla nabarmenduta. Bada, halaber, dudarik muinoaren gainean eraiki bide zen lehen ezarmendu erromatar horri dagokionez Tectosages direlakoen oppidum ustez izandakoaren gainean eraiki eta gero, bere oinetan, erromatar hiria sortuz ikusiko zuen lehen ezarmenduari dagokionez, alegia (ik. Guyon, 1992, 141h.; Schaad eta Vidal, 1992, 212, bertan aurkituko direlarik bidezko erreferentziak) — Jeronimiar testigantzaren sinesgarritasunaren alde agertu da berriki Bedon, 1995; Bedon, 1999, 340.
‎Diputazioak XX. mendearen bigarren erdialdean euskararekiko izan zuen jarrera aztertuko dugu, indarrean jarritako arauen bitartez bereziki. Diputazioak eman zuen lehen urrats garrantzitsua 1967ko urtarrilaren 25ean euskararen inguruan hartutako akordioarekin gertatu zen. Nafarroako herrietan sortu ziren ikastolek Diputazioak emandako aukera hori baliatu zuten hasieran, nolabaiteko gerizpe ofiziala lortu ahal izateko.
‎Nafarroan kaleratze horren ardura Hezkuntza Batzorde Nagusiak hartu zuen bere gain. Batzorde horrek egin zuen lehen saioan, eskola bizitza irailaren 1etik aurrera" normalizatzea" paratu zuen helburutzat. Xede hori maisu maistren zein irakasleen garbiketarekin lortuko zuela erabaki zuen.
‎Iruñea zehaztasun teknikoez irudikatu zuen lehen kartografia saila XVIII. mendetik aurrerakoa da, eta bertan neurriak eta proportzioak errealitatetik hurbil agertzen dira. Jatorrizko plano batetik abiatuta egindako kopiak dira, segur aski, askotariko helburuekin erabiliak izateko, esaterako egin beharreko moldaketa lanak proposatzeko edota fortifikazioen defentsa ezaugarriei buruz informatzeko.
‎1950 urteko ekainean, AEBen eta SESBren arteko enfrentamenduak sortutako nazioarteko giro berriak Korean izan zuen lehen antzezlana: Guda Hotzaren garaia zen.
‎Aurretiko baimen horrek eskola emateko eskubiderik ematen ez zuenez, Batzorde Iraunkorraren bitartez behin betiko baimena lortzeko espedienteari ekin zitzaion. Urte horretan bertan, 1981eko urriaren 2an, sinatu zen Madrilen Ministerioaren erabateko baimena lortzeko behar zen egoitzaren inguruko hitzarmena, Osoko bilkurak aurretiko baieztapena jaso ondoren.326 Horrelaxe, behin betiko baimena lorturik, 327 Iruñekoa izan zen ikastetxe elebidun handi baten ia mila ikasletitularitatea lortu zuen lehen udala, horretarako oraindik legedirik ez zegoen arren, alkatearen hitzetan:
‎Ikastola bakoitzak bere bidea hartu zuen. " Iruña’ko" ikastola Paz de Ziganda izenaz293 bataiatu zuten, eta 1970/ 71 ikasturtearen hasieran, Hezkuntza Ministerioak Nafarroan baimendu zuen lehen ikastola bihurtu zen. Hilabete batzuk geroago294 San Fermin ikastolak ere Hezkuntza Zentralaren baimena jaso zuen.
‎Halaber, Nafarroa Garaia, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa elkartzearen aldeko mugimendu politikoa eta soziala zabalduta zegoen. Lizarra izan zen euskal estatutu proiektu baten alde bozkatu zuen lehen herria, 1931ko apirilaren 20an, Espainiako Konstituzio berria oraino onartu gabe zegoela. Estatutu hura Eusko Ikaskuntzaren adierazpen batetik abiatu zen, Euskal Herri penintsularreko lau herrialdeen arteko autonomiaren alde.
‎Herri Batasunak aurreikusten zuen lehen urratsa zen Euskal Herri penintsular osoa batzea eta Euskal Herri kontinentalarekiko harremanak sendotzea. Herri Batasunaren sorrerako adierazpenak aldarrikatu zuen" Autonomi Estatutua Hego Euskadirentzat", 1978an.
‎Joan Perez Lazarragakoak aipatu zuen lehen aldiz" eusquel erria", 1564an; handik gutxira, aldiz, Joanes Leizarragak 1571ko liburuan egin zuen Euskal Herriaren beste aipu bat.209 Horiek baino lehen, Bernat Etxeparek idatzi zuen" berze nazione orok" gutxiesten zutela Euskal Herria, Euskal Herria aipatu gabe.210 1545eko aipu horretan ageri da" nazioak" XIX. mendea baino lehen ere bazirela, eta" bertze... Arnaut Oihenartek" Vasconia" aipatu zuen 1638an, eremuak ongi zehaztuz:
‎Añesek zineman ezagutu zuen Bowie, Aste Santuan umeentzat antolatzen ziren emanaldietan. Ikusi zuen lehen filmetakoa izango zen Labyrinth, eta istorioa ez zuen ulertu edo ulertu bazuen, ez gero norbaiti kontatzeko moduan. Piztiak bizi ziren leku batean, goblinen erregea zen Bowie, beldurgarri bihurtzen zuen pelukarekin eta makillajearekin mozorrotuta.
‎Gozoa jarri zen Xuan Clairek bere etxean pasatu zuen lehen gauaren ondoren, goizean, dutxaren inguruan ur putzuak eta arropa piloa aurkitu zituenean. Etxean ez zutela neskamerik, eta bere gauzak gobernatzeko gai ez bazen, beste lekuren bat bilatzen hasteko aholkatu zion Xuanek.
2019
‎" Galdetzen duenak ikasi egiten du, eta galdetzen ez dutenak zu bezalakoak izaten dira". Hura izan zen Donato hizketan sentitu zuen lehen aldia. Gero, suerte handiz, okindegian gertatu ziren biak, merezimendu osoz Donato, ofizioa ezagutzen zuelako, eta gezur txiki baten bidez bera, bere herriko okinaren laguntzailea izan zela esanda.
‎Oso ondo mugitzen zuen baloia, batzuetan hankapetik pasatuz. Real Madrideko jubeniletan zebilela zioten ikasleek, eta berak ere hala esan zuen lehen eguneko aurkezpenean. Ile ondulatua zuen, alde batera orraztua, arraiarekin.
‎Klikatu zuen lehen argazkian, Luis, Elias eta bera azaltzen ziren okindegiko atarian, zein bere jostailuzko barkuarekin. Bigarrenean, berriro ere hirurak, baina kanaleko uretan sartuta.
‎Baina ez beste gainerakoan. Christian hura ez zen polizia, bulegoan ikusi zuen lehen momentuan pentsatu bezala. Gehiegi zekien teatroaz polizia izateko.
‎" Garaziren gaixoaldia. Memorandum", titulatu zuen lehen orria, dokumentuaren izena errepikatuz.
‎Hogeita bost urte inguruko edertasun beltzarana musikak galduta. Gustatu zitzaion ikusi zuen lehen aldian. Gustuko du musikak halako zirrara sorrarazten diola ikusteak.
‎Moritzek segundo bakoitzari etekina atera behar zaiola dio, zukurako laranja bezala lauskitu, duten onena atera arte. Suzzek erlojua oparitu zidanean aipatu zuen lehen aldiz, estetikoki falta zuena soberan zuela sinbologiaren aldetik. Esana dut, bada, besteoi pentsaezina litzaigukeen horretan topa dezakeela berak xarma.
‎Hots, arrakasta gehiago edo gutxiagorekin, agintari klaseak bere esplotazio ekonomikoa eta kontrol politikoa mantentzeko baliaturiko tresna gisa. Marxek gai hau Rheinische Zeitung era bidalitako artikuluetan aurkeztu zuen lehen aldikoz, 1842 urteen bitartean. Bertan, botere legal eta administratiboa jabeen interesak edo estatua bera defendatzeko erabiltzeari buruzko kritika moral bat aurkezten zuen (adibidez, Marx, 1975a:
‎Lan merkatuen eta lan baldintzen antolakuntzan estatuak eskua sartu behar zuenaren adibidetzat zeuzkan legediok, kapitalaren beraren eta langile klaseko familien interesen alde. Kapitalen arteko lehien ondorioz (garaian gainbalio absolutua zen lehia ildo nagusia, gainbalio erlatiboa baino), norbanako kapitalisten artean inork ere ez zuen lehena izan nahi lanordu murrizketak egiten, emakume zein haurren lana gutxitzen edo lan baldintzak hobetzen. Baina lehia gupidagabeak geroz eta heriotza tasa handiagoa sortu zuen haurren eta helduen artean, baita gainbehera demografikoa eragin ere; eta harekin batera produktibitatea apaltzen hasi zen, lantegietako inspektoreek eta estatuko funtzionarioek berri eman zutenez (Marx, 1976a:
‎5. Nestor Kohanek (2013) Marxen obraren gainean egindako berrikuspen osatuan bezain kritikoan azaltzen duenez, eraikinaren metafora Karl Marxek erabili zuen lehen aldiz 1859 urteko Ekonomia politikoaren kritikari ekarpena lanean. Metafora bat besterik ez zena kategoria zientifikoa bezala goraipatua izan zenean, baina, ekonomiaren (egituraren) eta politikaren (gainegitura) arteko dualismo faltsu bat planteatzen hasi zen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia