2023
|
|
Konstituzio Auzitegiak, urtarrilaren 16an emandako 3/ 2003 epaian, Eusko Legebiltzarreko 1/ 2002 Legea Konstituzioaren aurkakoa zela adierazi
|
zuen
lege horrek aurrekontuaren luzapena zati batean aldatu zuelako. Aurrekontu luzatua ezin daiteke zati batean aldatu, ezpada aurrekontuaren kredituak eguneratzeko arauekin (funtzionarioak, Herri zorra, pentsioak).
|
|
Bi zutabe nagusi jorratu zituen legegileak: alde batetik, toki araubidearen oinarriak zehazten
|
zuen
legea idaztea, eta horren garapenerako arauketa; eta bestetik, toki ogasunei zegokion atala garatzea. Bi arau horiek banan banan aztertuko ditugu.
|
|
" Beti pentsatu izan dut arrazoizkoa dela lurralde historikoek toki erakundeen aurrekontueta kontabilitate eskumenak izatea, tradizioz bezala, eta are gehiago udalerrien aurrekontu egonkortasuna bermatu nahi den garaiotan, baina kasu honetan ziurgabetasun egoera bat sortu izan da Lurralde Historikoek udal aurrekontuen arloan duten eskumenaren estaldura juridikoari buruz, eta ziurgabetasuna ez da inoiz ona eragile juridikoentzat, eta, hain zuzen ere, segurtasun juridikoa behar dute" 619 Epigrafearen hasieran esan dugun bezala, 1978ko Konstituzio garaiko finantza zaintzako ahalmenak errealitean Foru Aldundiek egikaritu dituzte, horiek izan dira toki erakundeak aurrekontu jardueran lagundu dutenak eta aurrekontu jardueran babesak eta zaintzak egin dituztenak. Agian, Endemaño Arosteguik hainbeste bider eskatzen
|
zuen
lege esleipen zuzenik eta zehatzik ez zegoen620, baina, toki erakundeen interes orokorraren eta onuraren izenean, logikak eta praktikak finantza zaintzako ahalmenen egikaritza lurralde historikoen esku uztea egokiena izan zen eta da.
|
|
Esangura horretan, finantza zaintzako ahalmenak toki erakundeen diru sarrera esparruan garatzen ziren, horiek ere Estatuan ematen zirelako. Ez dugu ahaztu behar garai horretan, toki araubideari dagokionez, indarrean zegoela 1955eko Toki araubidea arautzen
|
zuen
Legearen Testu Bategina, eta horretan, besteak beste, 723 artikuluaren arabera edozein zerga edo tasa berri ezartzeak Estatuko Ogasun Ordezkaritzaren baimena behar zuela. Esangura horretan, esate baterako, Ekonomia Itunaren arabera, Foru Aldundiek Euskadiko toki erakundeek ezarri nahi zituzten zerga edo tasa berriak baimendu behar zituzten.
|
|
Baina 2002an Ekonomia Ituna onartzen
|
zuen
Lege berria onetsi zen, gaur egun indarrean jarraitzen duena, eta Lege berriak 48.5 artikuluan finantza zaintzako ahalmenen hedadura zabaldu egiten du, Estatuak duen finantza zaintzako ahalmenekin berdinduz. Artikulu berriak finantza zaintzaren hedadura handitu egiten dela adierazten dugu Estatuak duenarekin berdintzen duelako, nahiz eta beste autore batzuek, Gonzalez de Zarate LoRENTEk besteak beste, finantza zaintzako ahalmenen murriztapenaz hitz egin.
|