Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 60

2000
‎Mattin eta biok anitzetan joaiten ginen harat, baita osaba Joanikot ere, zeinak oso ere atsegin baitzuen, dakizun bezala, animalien eta hegaztien studioa, eta, horrela, behin baino gehiagotan ikusi izan genuen nola piztiak egiten zuen jauzi leihorantz, orroka, handik ihes egin nahiko balu bezala.
‎Eta Credo! hartarik Urbiaingo jauregirat egin zuen jauzi ene imajinazinoak, zeren eta aitak eta amak apez nahi baininduten, eta sinesten hasi nintzen ezen apez ere izan nintekeela, zergatik ez...
‎Zeren eta ene bihotza ezagutzen ez nuèn mundu eme urtsu haren egarri baitzen, eta igel guztiek nahi zuten mundu hartan murgildu, lehorretik uretarat jauzi eginik... Eta orain igel batek egiten zuen jauzi eta orain bertze batek, eta haien jauziak gero eta handiagoak egin ziren, eta, halako batean, zorabiatzerat nindoala iduritu zitzaidan...
‎Zeren eta, nola ohean geuntzanok baikinen aski sutsuak eta mugituak, hala, eskuak oina zerbitzatu beharrean eta oinak eskua, korapilatu zitzaizkigun, gutien uste genuenean, haiek guztiak —oinak eta eskuak, besoak eta zangoak—, baina hain suerte gaitzez, non, oharkabean, emazteki baten bularretarik bat beso zangoen haragi korapilo haietarik batean harrapaturik geratu baitzen; eta hain hertsiki harrapaturik geratu zen, bertzalde, non emaztekiak oihu lazgarri bat egin baitzuen, bere dolorezko dolore hartan; eta, orduan, korapiloaren deskorapilatzeko eta bere buruhaustearen erremediatzeko, hasi zen emazteki hura besoak eta zangoak higitzen baterat eta bertzerat, eta hasi ginen bertze biok ere, berdintsu eta orobatsu, bakoitzak ahal zuen moduan; eta, finean, nola gure mugimendu haiek ez baitzituen jada buruak gobernatzen, baina halabeharrak eta kaosak, bihurtu ziren eskuen joan jinak belarrondoko, zangoen harat honatak ostiko, eta ferekak zimiko... Eta, mugimendu haien artean, egin zuen jauzi, halako batean, ene gainerat, bi emazteki haietarik batek... eta ohea hautsi zen, eta, ohearekin batean, hautsi ziren ordu arte aurkitu eta bildu ahal izan genituen froga eta argumentu guztiak, Trinitatearen batasunerat eraman gintzaketenak, Fausto eta Lelio Sozziniren teoriak azkenean biktorios.
‎Tronpeta gizenak haren hatzetatik nireetara egin zuen jauzi, eta handik —zerbait egin behar eta— ene ezpainetara. Istant bat gabe, eztarria eta birikak bor bor nituen.
‎Arra arra ari zuen erauntsia, eta niri, koitadu honi, korridorean traban paratutako bidai poltsa batek ohartarazi berria zidan aterpe berriren bat bilatzen hasi behar nuela. Noizbait moldatzekoen zerrendan azken zegoenak lehen lerroetara egina zuen jauzi.
2001
‎ez zuen ur gainean jauzirik egin, plof eta lehenengoan murgildu zen urpera. Bigarren harriak birritan egin zuen jauzi, baina oso baldar, ez zuen egin ondo jaurtiriko harri zapal borobilak ur azalean egin behar duen arku hotsa:
2002
‎Hargatik zen beldur, amaren zurruntasuna eta aitaren isiltasuna etsai zituelako. Baina beldurraren gainetik egin behar zuen jauzi: behin erabakia hartuta, lehenbailehen hobe.
2004
‎Eskua dar dar zebilkidan... eta ez bakarrik hotz sarkorragatik. Sarjentuak atzeko leihatilara begiratu eta haren besoak automata batenak bezala egin zuen jauzi.
2005
‎Eta Ikerrek bere burua babestu behar izan du, jakina? , hutsaren gainean egin zuen jauzi amonaren irudimenak.
2006
‎Mirrak harririk harri egin zuen jauzi, norabait, eta ni ondotik joan nintzaion.
2008
‎Sebastianek esan zion ez zuela ezagutzen Bilboko portua eta ez zekiela nola sartu. Eta halaxe, Prietok berak gidatuta iritsi ziren Mazarredo aldera eta hantxe egin zuen jauzi Prietok, El Liberal egunkariko egoitza parean. Kontu handiarekin salto egin ere, egunkariaren egoitza komisaldegi baten aurrean zegoen eta.
2009
‎Espaloi ilunetan ez zebilen inor. Latorrizko zaborrontzi batzuk zeharkatzean katu batek egin zuen jauzi eta etxe abandonatu batean ezkutatu zen. Etxe sail batzuk beherago zegoen 106 kalea, argituagoa.
‎Hark txistuka eramaten zuen kantua kalean behera, eskuak patriketan, eta moilan jolasean zebiltzan haurrek, doinua ezagututa, abesteari ekiten zioten berriro, ezkatek lika lika egindako blusa zaharrekin. Moilatik, saltalekura egiten zuen jauzi melodiak, eta arrain txikitara zihoan arrantzalea ere konturatu gabe hasten zen kantari, batel gorria amarralekutik askatzen zuen bitartean. Eta bazirudien amuetan ere kateatzen zela abestia, moilara iristean panekek eta txitxarroek ahoa zabal zabalik izaten baitzuten, do ozen bat abesten ari bailiran.
‎sentimendu hura areagotu zion, betean sartu baitzuen hanka, zalantzarik ez; egia zen, beste ikuspuntu batetik, bazuela pozik egoteko arrazoirik, aita nora ezean ikusita; Domingok, baina, nekez senti zezakeen baldintza estu haietan pozik, bere ustezko poz hura, ezer izatekotan, lur errean lehertutako hazia bezalakoa baitzen, lehertu orduko lehortu zitzaiona, mementoaren tentsioak itota? eta beldurra ere, arestian bere baitatik ezabatua zirudiena, bere bidea egiten ari baitzen berriro; beldur hura gainditzeko, ordea, beldurraren gainetik egin behar zuen jauzi, edo aurrera ihes egin behar zuen, bestela esanda, eta lehenbailehen gainera; eta hala, beldurraren moldeetan irri urduri bat lantzen zuela, esan zuen:
‎Aita leiho bat zabaltzen ari zitzaion, beraz! Eta Domingok, zabalik ikusi bezain laster, handik barrena egin zuen jauzi, ezusteak argitutako irri esker onekoa betartean?
‎Bolatxo zuria, fortunaren ordezkari zorigaiztokoa, zulo batetik bestera zebilen, mitxeleta batetik bestera; orain beltzean zegoen, gero urdinean; berdetik gorrira egiten zuen jauzi, gorritik zurira, zuritik?
‎nigana ere irits dadila?; ordainean, baina, goizerdian, etxetik dendarako bidean, non baitzuen jertse pare bat entregatzeko asmoa, bostehun pezetako bat aurkitu zuen!; kasualitatez izan zen, hiriko plaza ezagun baten ertzetik zihoanean, bere poltsa eskuin eskuan eta jertseak biltzen zituèn fardela ezker besapean; Adak burua beste nonbait behar zuen, espaloian zegoèn olio orban bat zanpatu, irristatu eta, ez erortzeko, halako maniobra bat egin behar izan baitzuen, espaloitik plaza barruko eremurantz eraman zuena, metro bat, bi metro, bi metro eta erdi? plazako lorategiaren mugetaraino, non ezpel hesi bat baitzegoen, hogeita hamar bat zentimetroko garaiera zuena; Adak, senak agindutako mugimendu batean, poltsa eta fardela askatu eta ezpelaren gainetik egin zuen jauzi, baita beste lauzpabost pauso eman ere, gelditu baino lehen.
‎Frantsesez hasia zen, berarekin ziren guztiek irri egin zezaten. Bat batean, Biarnoko mintzairara egin zuen jauzi. Horrekin batean ilundu zitzaion kopeta.
‎Zabalagotu zen Alainen irriñoa. Segur aski, begirunea zor ez balio troparen buruari, irriñotik irrira eginen zuen jauzi.
‎...ezean ikusita; Domingok, baina, nekez senti zezakeen baldintza estu haietan pozik, bere ustezko poz hura, ezer izatekotan, lur errean lehertutako hazia bezalakoa baitzen, lehertu orduko lehortu zitzaiona, mementoaren tentsioak itota... eta beldurra ere, arestian bere baitatik ezabatua zirudiena, bere bidea egiten ari baitzen berriro; beldur hura gainditzeko, ordea, beldurraren gainetik egin behar zuen jauzi, edo aurrera ihes egin behar zuen, bestela esanda, eta lehenbailehen gainera; eta hala, beldurraren moldeetan irri urduri bat lantzen zuela, esan zuen:
‎" Jauna, gaur udaberria hasi da, eta arren eta arren ez dizut besterik eskatzen: ...n olio orban bat zanpatu, irristatu eta, ez erortzeko, halako maniobra bat egin behar izan baitzuen, espaloitik plaza barruko eremurantz eraman zuena, metro bat, bi metro, bi metro eta erdi... plazako lorategiaren mugetaraino, non ezpel hesi bat baitzegoen, hogeita hamar bat zentimetroko garaiera zuena; Adak, senak agindutako mugimendu batean, poltsa eta fardela askatu eta ezpelaren gainetik egin zuen jauzi, baita beste lauzpabost pauso eman ere, gelditu baino lehen.
‎Aita leiho bat zabaltzen ari zitzaion, beraz! Eta Domingok, zabalik ikusi bezain laster, handik barrena egin zuen jauzi, ezusteak argitutako irri esker onekoa betartean...
‎Bolatxo zuria, fortunaren ordezkari zorigaiztokoa, zulo batetik bestera zebilen, mitxeleta batetik bestera; orain beltzean zegoen, gero urdinean; berdetik gorrira egiten zuen jauzi, gorritik zurira, zuritik...
2010
‎–aurtengo gabonetarako, beraz, hortxe izango nauzu, Damaso, Jainkoak hala nahi badu??. Ene bihotzak egin zuen jauzia! Mezu hura ez dago ulertzerik, baina, aurreko urteko gabonetan jasotakoa kontuan eduki gabe, don Faustok bertan jakinarazten baitzidan bere arreba. Amanda?, senarra galdu eta alargundu egin zela.
‎desarmatuta uzten ninduena, neure neurezko muga haiekin nekez egingo bainion bat bateko erasoari aurre eta nekezago ihes. Txakurraren presentziak, ordea, hirugarren aldagai bat sartzerakoan, sistema errepresentatiboak planoaren esparru estutik espazio zabalera egiten zuen jauzi?, erabat aldatzen zituen baldintzak, espazio sortu berri hartan txakurra bera bainuen arma eta ez nolanahikoa, etxekoak ardi txakur alemanak ziren, azken batean?, eta arma hark indartzen baininduen, itxuragabeki indartzen ere, neure beldur guztiak ezabatuz. Ni ez nintzen kaleko jendearen aurrean seguru sentitzen, bakarrik nengoenetan; kaleko jendea, berriz, ez zen txakurraren aurrean seguru sentitzen?
‎"... aurtengo gabonetarako, beraz, hortxe izango nauzu, Damaso, Jainkoak hala nahi badu...". Ene bihotzak egin zuen jauzia! Mezu hura ez dago ulertzerik, baina, aurreko urteko gabonetan jasotakoa kontuan eduki gabe, don Faustok bertan jakinarazten baitzidan bere arreba —Amanda—, senarra galdu eta alargundu egin zela.
2011
‎Izan ere, kanpoko atea erdi zabalik zegoen, eta, bezeroek gutien uste zutenean, apo bat sartu zen tabernara? egin zuen jauzi bat, egin zituen bi, hiru, paratu zen don Jaime eta Onofreren mahaiaren alboan, bai don Jaimek eta bai Onofrek ere ikusteko moduan, han zoruan?
‎Jack, politt hori, politt hori? Eta txakurrak, segidan, zure bularrera egiten zuen jauzi, eta zuk txakurra besarkatu eta etzanarazi egiten zenuen, egurra berriro urrunera botatzeko?
‎Hogeita hamar urte lehenago erabili zuen pistola bera baliatu omen zuen horretarako. Aberriagatik bere adiskidea hil zuen gizon honen istorioa kontatu dezake eleberriak, esan nion neskari, eta honek, bere aulkitik altxatu eta nire lepora egin zuen jauzi.
‎Dena den, ez dezagun ahaztu, bihurgunea hartu eta bigarren bidea hautatu zuen azkenean: Behiak lanarekin (1992) egin zuen jauzia film luzeetara. Aski kostata lortu zuen ekoizlea, baina azkenean jaio zen gorrotoz, pasioz eta emozioz jositako pelikula, Irigibel eta Mendiluze familia gipuzkoarren etsaitasuna oinarri duen kontakizuna.
‎Soldadu eta txoferrak dioenez, armada gorriaren erorketa hurbilak ere merezi izan zuen jauzia eta biba.
2012
‎Isilik irakurtzen zuen une hartan begira egon nintzaion, bere aurpegian emozioren baten aztarna topatu nahian. Irribarreak begietaraino egin zuen jauzi eta han malkoz mozorrotu zen.
2013
‎Hamzaren betarteak pozetik ezustekora eta ezustekotik haserrera egin zuen jauzi, segundo gutiren buruan:
‎Hamzak bere baitara begiratu eta hantxe, kontzientziaren barne eremuan, urratsez urrats igotako eskaileren mailak ikusten zituen: beheko solairuan Yazîd zegoen, mina zapaldu aitzin, bizi bizirik; lehenengo mailan, haren gorputz birrindua ikusten zuen; bigarrenean, mina jartzailea; hirugarrenean, arma ekoizleak, Espainiakoak; laugarrenean, Espainiatik Mendebaldeko zibilizaziora egin zuen jauzi, guztiaren azpian Ekialde eta Mendebaldearen arteko auzia baitzegoen, etengabeko gerra bat ere bazena, gerra politiko ekonomiko ideologiko armamentistikoa?, era batean edo bertzean; laugarren mailatik, berriz, bosgarrena ikusten zuen, edo etorkizuna ikusten zuen, bertzela erranda, ontto erraldoi baten antzera agertzen zitzaiona, bonba atomikoa behar baitzuten herrialde islamiarrek, ez Pakistanek bakarrik, Iranek ere bai gutienez?, Mendebaldeak errespetatuak izateko eta nor izateko noizbait?
‎Ollakarizketak irriñotik irrira egin zuen jauzi. Irri ozena zuen, betea, zurikeriarik gabea.
‎Hamzak bere baitara begiratu eta hantxe, kontzientziaren barne eremuan, urratsez urrats igotako eskaileren mailak ikusten zituen: beheko solairuan Yazîd zegoen, mina zapaldu aitzin, bizi bizirik; lehenengo mailan, haren gorputz birrindua ikusten zuen; bigarrenean, mina jartzailea; hirugarrenean, arma ekoizleak, Espainiakoak; laugarrenean, Espainiatik Mendebaldeko zibilizaziora egin zuen jauzi, guztiaren azpian Ekialde eta Mendebaldearen arteko auzia baitzegoen, etengabeko gerra bat ere bazena –gerra politiko ekonomiko ideologiko armamentistikoa–, era batean edo bertzean; laugarren mailatik, berriz, bosgarrena ikusten zuen... edo etorkizuna ikusten zuen, bertzela erranda, ontto erraldoi baten antzera agertzen zitzaiona, bonba atomikoa behar baitzuten herrialde islamiarr...
‎Hamzaren betarteak pozetik ezustekora eta ezustekotik haserrera egin zuen jauzi, segundo gutiren buruan:
2014
‎Nire bideari jarraitu zioten bi lagunek eta, ni bezain txikiak izanik, aise kabitu ziren leihoaren markotik. Gizonak gauza bera egiteko keinua egin zuen baina, beretzat estuegia zenez, ezin izan zuen jauzi batez gainditu. Hortaz, aterantz joan eta handik irten zen gure pausoen atzetik.
‎Borrokak itxura onik ez zeukan. Orduan, hamar otso larriren talde batek, goseak amorraturik, begiak dirdai jarioka txingarren pare, almadiaren barrura egin zuen jauzi. Alcide Jolivet eta haren laguna animalia izugarri haien erdira oldartu ziren, eta Mikel Strogoff haiengana zihoan arrastaka, baina, halako batean, dena aldatu zen goitik behera.
2015
‎Txakurrak, oraindik ere izu batean zaunkaka, bere magalera egin zuen jauzi. Errek besoetan hartu zuen, eta mingainarekin aurpegia miazkatu ziezaion utzi zion.
‎«Farozainentzako zorroak», esan zuen. Zutitu eta brankan geratu zen, zuzen eta garai, pentsatu zuen Jamesek, «Ez dago Jainkorik» esanez bezala, eta Camek pentsatu zuen jauzi egingo zuela espaziora, eta biak zutitu ziren atzetik segitzeko aitak salto egin zuenean, gizon gazte batek bezain arin, bere zorroari eusten, haitzaren gainera.
‎Nerabezaroko etsipenak gainezka egin zion gau batean, Teddy Morenok aita hil zuen, segidan amaordea, eta sehaskan lo ziren arreba bizkiak. Gero, pijama soinean eta oin zolak odoletan, apartamentuko leihora jo eta hamabigarren solairutik behera egin zuen jauzi. Gaua iluna zen eta lekuko gutxi East Beacon kalean.
2017
‎Nik neuk ez nuen ezer erabaki. Gorputzak bere kabuz eman zuen jauzi hura. Bera ari zen erabakitzen, niri iritzirik galdetu gabe.
2019
‎Ezin zuen etsaia ikusi, baina bazekien inguruan zebilkiola. Bat batean, bagoneta baten ondoan zetzan kupel pila bat gainera etorri zitzaion, eta kai aldera egin zuen jauzi, izuaren izuz. Altxatu nahi izan zuenerako, ordea, lepotik heldu eta herrestan zeraman sotanaz jantzitako lodikoteak.
‎–esan zuen Asierrek, katuarengana korrika hasten zen bitartean. Katuak sabaira egin zuen jauzi, eta bertan hasi zen oinez, buruz behera. Erraza zen berarentzat.
‎Ezustekoarekin, susto batean zutitu zen Klara. Josetxok, berriz, ongietorria egiteko edo, harengana egin zuen jauzi zaunka txiki batzuen artean, jostalari, nahiz eta txakurrak hasi bezain laster utzi behar izan zuen bere jardun hura, Txeferen haserre oihuak entzunda:
‎Eta orduan, Marijeren atzetik, korrika txikia eginez eta mehatxuzko urruma pare baten ondoren, Txakurre irten eta agurearen aurka oldartu zen. Ez zuen jauzi handirik egin eta Elias zaharraren belaunarekin egin zezakeela talka zirudien. Alabaina, albo batetik aizkora bat irten eta Txakurreren buruan iltzatu zen.
‎Paper hodia askatzean, gomak elizako aterantz egin zuen jauzi. Sei dokumentu ziren.
‎Arrokek zulo handi samarra egina zioten txipiroiketariari. Trikik, azken indarrak bilduz, txalupa hautsiaren segurtasun faltsua utzi eta itsasora egin zuen jauzi. Espero bezala, ura belaunetaraino iristen zitzaion, baina olatuek, beren oldar suntsitzailean nekagaitz, gerritik gora ere kolpatzen zuten, eta erortzeko arriskuan jartzen.
‎Besoak karelean bermatuz abiada hartu, eta atzera Gorgontxo barrura egin zuen jauzi. Arropa astun zitzaion.
‎Leire izan zen heldulekuari eutsi eta atetzarra ireki zuena. Zentimetro gutxi batzuk zabaltzerako, txakurra ziztu bizian sartu zen atarian, eta bere nagusiaren besoetara egin zuen jauzi.
2020
‎Gorri izenarekin bataiatu dugun pertsona hau, gerora, ETAn sartu zen, eta geroago ETAtik Komando Autonomoetara egin zuen jauzi, atzerrira alde egin zuen arte (ordurako Naparra desagertuta zegoen).
2021
‎Ontzira igo orduko askatu zuen nire itsas langileak azken txikota, eta haren gorputz zailduak dantzari baten zalutasunez egin zuen jauzi ontzi gainera. Alde eginak ziren itsasontzi gehienak ordurako, baina presa barik mugitzen ziren gure marinelak.
‎Joan ziren hango basurdeak, baina etorri zen demokrazia –elefante ehiztariari esker, omen–, etorri zen Aldundi nazionalista jeltzalea eta, hobe ez!, Sabinoren omenez ez dut uste, erakunde horretakoek basurdea sartu zuten berriro orain Urdaibai deritzoten Edengo baratze honetara. Kanalan artean ere bertako bertako jatorrizko basurdeak bazirelarik egin zuen jauzi Sabinok Abinara. Zergatik?
‎Egun batez, zirkuitu labur baten zantzuak antzeman ziren arratsalde batean, Holroydek deskarga elektriko gogor bat jaso zuen, makina zuhurtziarik gabe aztertzen ari zela. Azuma zik atzetik ikusi zuen jauzi egiten, bobina bekatariari biraoka.
‎Denbora zen horrenbeste whiski eztarriratzen ez nuela. Ehunka kiloko atezainaren gainera egin zuen jauzi Fridak, atarira iritsi orduko. Panpina bat ematen zuen haren besoetan, haur jaio berri bat.
2022
‎Parean zuen tankea hondatu eta bertan ziren Daexeko hamar kide hil zituen gutxienez, eta bere taldeko gainerako kideen ihesa ahalbidetu zuen –haien artean zen Rojda Felat komandantea, Raqqa askatzen ibilia– Deilar Genj Khamis zuen benetako izena, bi haur zituen, eta Afrin eskualdeko Mirkan herrikoa zen; hortik Arin Mirkan gerra izena. Kurduen erresistentziaren eta emakumeen borrokaren sinbolo bihurtu zen berehala, eta haren izenak eta sakrifizioak mundu osoko kazetetara egin zuen jauzi. Kobaneko martiri guztietan ezagunena bihurtu zen, eta egun haren omenezko monumentu bat ere badago hirian.
‎Alde maskulinora egin zuen jauzi, eta institutuan futbolari gogotsu eta arrakastatsua bihurtzeaz bat, lagun taldean erakustaldia egin zuen alkohol eta harropuzkeriaz lagunduta. Berak dioenez, ez zen emakumeekin asko ibiltzen, besterik gabe.
2023
‎Abereak norabidea aldatu zuen eta, hesiari jarraikiz, Haizeren aldera abiatu zen. Behorrak burua altxatu zuen; Haizek ulertu zuen jauzi eginen zuela. Gogoetatu gabe, Haizek bere zatarra altxatu zuen, beldurrez, urduritasunez eta bizirik irauteko errabiaz betetako oihua botaz.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia