Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 184

2000
‎Ospakizun handietarako gordetzen den Alkate Soinuak zabaldu zuen itxuraz zapatu arrunta zen hura. Txistulari eta atalabaleroaren atzetik Udalkideak gorporazioan.
‎Etikaren gaitzat hartzen dudana zuentzat argi eta garbi gera dadin, gutxi gorabehera sinonimoak diren adierazpenak jarriko ditut zuen aurrean. Adierazpen bakoitza aurreko definizioaren ordez jar daiteke eta banan banan aipatzen ditudanean Galtonek eman zuen itxura mota bera eman nahi dut: argazki plaka batean berean aurpegi desberdinen argazki segida bat egin zuen, guztiek amankomunean zituzten ezaugarri berezien irudia eskuratzeko.
2001
‎Produktu bizi eta naturala den heinean, denboraren karga ere nabaritzen du egurrak, baina oso oso gutxitan izango da beharrezkoa zorua aldatzea, zahartu egin delako: uholde, sute edo antzeko ezbeharrik gertatu ezean, zorua zaharberritu egin daiteke eta jarri berritan zuen itxura eskainiko digu ostera.
2002
‎Beste proba batean, motxilak lau orduz 70º C-ko tenperaturan ezarri ziren: bakar batek ez zuen itxura aldaketarik, hanpadurarik edo arraildurarik erakutsi.
‎Oviedokoa zela eta 15 urte zituela esan zidan, eta deskripzioz, ilehoria, begi berdeak eta garaia zen. Ez zuen itxura makala, ez; eragozpen bakarra nire herritik nahiko urrun bizi izatea zen, baina hori momentuz ez zen niretzat inolako oztopo.
2004
‎Rue des Archivesera heldu nintzelarik ere, ezerk ez zuen itxura arriskutsurik. Madame Bouthierrek azaldu bezala, auzo hartako etxeak handiak eta dotoreak ziren.
2005
‎44.34 Orduan hartu zuen itxura, gainera, munduko egitura bizirik handienak: koralen arrezife handiak.
‎Jarraian etorri zen elkarrizketak ere ez zuen itxura oso formalik izan, elkarrizketagile biak mahaiaren bere aldean bermatuta izan baitzituen hasieratik amaitu arte. Bera, eskaini zioten larru beltzezko besaulkian jesarri zen, gero eta lasaitasun eta konfiantza handiagoa sentituz.
‎Paper mutur batean apuntatuta neraman helbidera ailegatzeko, pare bat galdera eta kaleen izenei adi egotea baino ez nuen egin behar izan. Zortzi solairuko eraikuntza bat zen, hirurogeiko hamarkadan etorkinentzat hiriko auzune baztertuenetan egiten ziren modukoa; dena den, ez zuen itxura txarrik. Balkoiak lorez beterik ageri ziren.
‎Julio, berriz, bere maisu etxean sarturik egoten zen, eta, noiz edo noiz irteten zenean, tabernara joaten zen zuzenean, baina ez lehen eramaten zuen itxura ttentte eta begirada harroarekin. Inondik ere, beldurrez zebilen, edo, bestela, alde batera utzia sentitzen zen, denboran atzeratua, bizian hila, maite izan zuen erregimenarekin batera.
‎Edo aitzinean zegoen, epaiteko makinaren olioztatzen eta burdinazko juntetan kokaturiko belar puskak eskuz kentzen. Bai hori zitekeen, Graxik aitaz atxikiko zuen itxura: munduaren aitzinean hotsemaile, bere trakako etsaien aurkako borrokari, irria maite zuen urtxo eta otso errabiatu aldi berean.
2006
‎sortuak. Taharqaren garaian Mut en tenpluak zuen itxura
‎Horma horiek denak punteroaz egindako kalitateko harlanduz eginak izan ziren. Portada nagusia ere aldatu zen eta erromanikoan ohikoak ziren dekorazio elementuak jarri zitzaizkion eraikinari (takeatuak, kanezilloak, moldurak, kornisak?), prerromaniko garaian tenpluak zuen itxura asko aldatuz orotara.
‎Wulff tristurara eta etsipenera erraz lerratzen zena izaki berez, gaixorik eta anemiarekin sentitzen zen. Espediziokoek zakurrak akabatzea eta jatea erabaki zutenetik ez zuen itxuraz jan. Nazka ematen zion janari hark, kide bat jaten ariko balitz bezala.
‎Bismarckenaren antzeko bibotea zuen itxura oneko gizon bat agertu zitzaigun konpartimenduan. Adeitsu, kapelaren ertza jaso zuen gu agurtzeko.
‎...ua, maltzurki eta maiteki aldi berean, Armani ez zen horregatik asaldatzen, ez horixe, ez zen etorri berria, garai haien aldakortasunaren beraren paradigma irizten zion izengoitiari, egokia beraz, eta doike, pena bakarra berari paratu izana edukiko zuen, onartu beharra zegoen besteri esateko oso egokia zela, norberari esanez gero azkura pixka bat sortzen zuen, baina liberatua zenetik asko zaintzen zuen itxura, goiko aginduak dituk, justifikatzen zuen bere burua, baina beste batzuek buzoarekin segitzen zuten, Goiok esaterako, gero eta burusoilagoa zen Goio, Goio bere buzo barruan sarturik –enbutiturik– agorafobia probokatzeko moduko buruko soilunearekin, hestebete zurbil eta ezezagun bat bailitzan, edo okerrago, zakil punta laru bat bezala, gauzak aldatuko ziren noski baina ez Goiorent... –eta Goiok ez zuen buruaz ezetz esateko lanik ere hartzen, garbi bai garbi baitzen galdera erretorikoa zela–, prestakuntza, prestakuntza, prestakuntza da beharrezkoa alternatiba bat eratzen dugun bitartean, eratuko dugun egunerako, kostako da baina, hori ez dago ukatzerik, errealitatea konplexua eta aldakorra delako, horrexegatik beragatik hain zuzen, eta gero fabrikako lankideen eta sekzioko sugegorrien komentarioak, begira urliaren semea, lau urte baizik ez ditik eta lehengoan, nagusi izatean zer izan nahi duen galdetu eta ez al zian erantzun, ba, Hipertrolako ingeniari aurrez jubilatua soldataren ehuneko laurogeita hamarrarekin, Hi per tro la ko in ge nia ri au rrez ju bi la tua sol da ta ren ehu ne-ko la ro ta ha ma rra re kin, dena braust, baina silabak ongi markatuz eta silaba bakar batean zalantzarik edo tostorrik egin gabe, hori ez duk galduko, bizi bizi zetorrek, edo sandiaren aita hil berriarena, aita ona izan zuan, eta norbaitek inozoki galdetu, zer, seme alabekin mintzatzen zuan, seme alaben edukazioaz arduratzen zuan, kariñosoa zuan, edo zer, eta erantzuna labana kolpe bat bezala, ez, motel, ez, azkar hil zuan eta diru pixka bat utzi zian, dena zetorren ondo egun kloniko horiek iragateko, katean tapizeria jarri berriari errepasoa egiten, jostura bat tokiz kanpo han eta olio orban bat hemen, jardunaldi bakoitzean horrenbeste kotxe eta azkar ibili beharra orain gaueko txandan zebilen taldeak ehuneko hamarra ateratzen zielako produkzioan, Goiok ez zuen ulertzen, zertarako hainbeste presa gero handik sei hilabetera, merkatuaren egoera zela-eta, produkzioa mantsotu behar bazen eta fabrika hainbeste egunetan ixten bazuten, fabrika itxita zegoeneko egun libreak egun poltsarako, martxa hartan jubilazio egunean bi lan urteko zorra edukiko zuen enpresarekin, Armani, esplikatuzak hau, bizitza guztia lanean eta orain hauek zatozek dirua zor diedala, potroak, gero, bai, bazakiat denbora aldakorrak direla, baina ez nian uste sekula hainbeste aldatuko zirenik, lan egiteagatik ordaindu beharra, gaur jan ditudan lentejak datorren hilean pagatuko ditiat, zorretan jan ditiat, potroak gero, eta egunak joan egunak etorri, denak igual igualak, elkarrengandik bereizezinak, lenteja platerkadako bi ale bezainbeste, sikiera produkzio bitartekoak aitzurra eta pala ez diat esango baina hondeamakina eta barrenoa balira, horiek egitate kontrolagarriak zituan, ukigarriak, hurbilak, fisikoak, nire kapazitateentzako dimentsio ulergarrikoak, humanoak, baina orain dena egon zagok, baina sekula egon gabe, deabru ikusezin batek mugitzen ditik hariak hiperespazioko tokiren batetik, nonbait, mutilak, izorratu gaitiztek, esan ohi zuen Goiok, gaur egun dena duk birtuala, nire buruko soila izan ezik, igual, ez zaitez horregatik kezkatu, esaten zuen Armanik, ilea ugaritzeko genea aurkitu ditek saguetan, eta produktu bat atera ditek, funtzionatzen omen dik, baina ez hadi kezkatu, orain serio esaten diat, eta batez ere, ez hadi kexatu, sekula ez gaituk gaur den egunean bezala bizi, begiratu hire inguruan, Goio, noiz eduki ditiztek langileek horrelako kotxeak, noiz bidali ditiztek seme alabak unibertsitatera, noiz eduki ditek bigarren etxebizitza, noiz jokatu burtsan, noiz inbertitu, Armanik hori esaten zuenean Goiori bihotza jausten zitzaion lurrera, iruditzen zitzaiolako bere semeak arrazoi zeukala, bere semeak ezertarako balio ez zuen zahar bat zela uste zuelako, izan ere, pentsatzen zuen Goiok, ez nauk aita ona izan, azkar hil, auskalo, baina dirurik utziko ez dudalakoa segurua duk, nik ez zakiat burtsan jokatzen, orduan irri egiten zioten, ez dakiala burtsan jokatzen?, hori erraza duk, motel, ea:
‎Etxeak, kanpotik ikusita, ez zuen itxura txarrik. Barrutik besterik zen, ordea, eta iritzia ematera hurbiltzen ziren ingeniari saldoak eta aditu andanak ez zetozen bat.
‎Kaboak keinu bat egin zion sarjentuari, goiko pisua seinalatuz. Ez zuen itxura onik.
2007
‎Ikerketa lerro honek eduki behar zuen itxura onik, zeren eta Ingalaterrako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak (MAFF ingelesezko sigletan) ikerketan sakontzeko agindua eta dirua eman baitzizkien King' s Collegeko aditu hauei, 1997an eta berriro 1999an. Ikerketok 234.260 libera esterlina kostatu ziren.
‎Irrigarria zen Gexan Hiriart, astoaren moldean lauzangoka aurreratzen segitzea, Zokilen ipurdi erranguratsuak tirriatzen bailuan. Mortifikazio linguistikora gonbidatzen ez zuen itxura arras pornografiko bat genuen begien bistan.
2008
‎–Izan ere, zure absentziak desesperatzen nau, lur lehorra bainaiz zu gabe, haize bortitzak inarrosia eta mila artesik zeharkatua; horregatik, egarri dira nire ezpainak ase ezin den egarriaz, zure ezpainen hezetasunarekin ez bada??: hitz haiek irakurtzerakoan, berriz, ekaitz izugarria lehertu zitzaion, markesa anderea bakarrik zegoen, eta ez zuen itxura egin beharrik?, ez bere gelan, beharbada, baina bai bere barnekotasunaren gelarik barnekoenean, hitz bakoitza hodei beltz mehatxatzaile bat balitz bezala, ihortziriak eta oinazturak sortzen zituena, beste hodei batekin talka egin bezain laster: oinaztura haiek, bai, bere bihotz mindua mintzen eta zeharkatzen zutenak, suzko geziak iduri?
‎Mugitu ezinik geratu nintzen. Txistu egiten nuen arnasa hartzean; bularrak eta eztarriak soinuok egiten zizkidaten... (ad lib)... Hark ez zuen itxura onik, banekien larria zela.
‎Kontu handiz egiten zuen honako bidea. Asko zaintzen zuen itxura; batzuetan bizar luzea ekartzen zuen, bestetan motza, sarri aldatzen zituen autobusak, eta tranbiak. ... Azken unean tranbiatik salto egin eta autobusa hartzen zuen sarritan.
‎Azpimarratzekoa da, bestalde, Echeparek emaztea dela-eta hartu zuen jarrerak, Emazten> fabore> izenburuko koplek bereziki, bete betean bat egiten zutela garai hartan Emazteen> auzia> deitu eztabaida aspaldikoak frantses lite raturan hartu zuen itxura berriarekin. Aurreko garaietan eztabaida zekarten autoreek aldeko eta kontrako arrazoiak aldizka ematen ohi zituzten erretori karen disputatio aren ereduari jarraikiz.
‎Bertan egongo da aurrerantzean beirazko bitrina baten barruan sartuta. Elkartekoak gustura daude taxidermistak egin duen lanarekin," dotore laga dute, asko mejoratu diote hil aurreko sei hilabeteetan eduki zuen itxura eskasa". Galduta zeukan begia ere berreskuratu du.
‎" Izan ere, zure absentziak desesperatzen nau, lur lehorra bainaiz zu gabe, haize bortitzak inarrosia eta mila artesik zeharkatua; horregatik, egarri dira nire ezpainak ase ezin den egarriaz, zure ezpainen hezetasunarekin ez bada...": hitz haiek irakurtzerakoan, berriz, ekaitz izugarria lehertu zitzaion –markesa anderea bakarrik zegoen, eta ez zuen itxura egin beharrik–, ez bere gelan, beharbada, baina bai bere barnekotasunaren gelarik barnekoenean, hitz bakoitza hodei beltz mehatxatzaile bat balitz bezala, ihortziriak eta oinazturak sortzen zituena, beste hodei batekin talka egin bezain laster: oinaztura haiek, bai, bere bihotz mindua mintzen eta zeharkatzen zutenak, suzko geziak iduri...
‎Donostiako Komunikazio fakultatean irakasle plaza bat atera zen, egun erdiz lana egin beharrekoa, astelehenetik ostegunera. Ez zuen itxura txarrik, Euskal Herrira itzuli eta nolabait pixkanaka aldaketa guztiak asimilatzen hasteko. Bizitza berria, etxe berria, betiko lagun eta betiko lekuan.
‎Baiezkoa egin diot. " Emakumeok gehiegitan izan gara Alzestis; nahikoa da; gudarako itxura proposatzen dugu Comme des Garçonsetik, Antigonak, biziko balitz, eramanen zuen itxura, barrunbe samurra eta goxoa, azal zurruna eta gogorra. Horregatik dira gorputza inguratzen duten ehunak tul eta belusezkoak, eta kanpokoak larru eta txarolezko korazak.
‎Ireki ahala Rei Kawakubo, Comme des Garçonseko diseinugileari egindako elkarrizketaren esaldi batek eman dit arreta: " Emakumeok gehiegitan izan gara Alzestis; nahikoa da; gudarako itxura proposatzen dugu Comme des Garçonsetik, Antigonak, biziko balitz, eramanen zuen itxura, barrunbe samurra eta goxoa, azal zurruna eta gogorra. Horregatik dira gorputza inguratzen duten ehunak tul eta belusezkoak, eta kanpokoak larru eta txarolezko korazak.
‎Isiltasun hura, ordea, inoiz baino gehiago ari zen luzatzen. Hark ez zuen itxura onik, irensten hasita nengoen uko egingo ziola bi bat hilabete lehenago hasia genuen gure arteko jardunari. Eta pena ematen zidan, pena handia, bai bainekien bere istorioa kontatzeak on egingo ziola Rosaren auto-estimuari, agian haren nortasuneko defizit handienari.
2009
‎Larunbatean Sevilla Athletic baino hobea izan zen eta gainera esfortzu handiegia egin gabe. Athleticek ez zuen itxura ona eta ez zuen jarrera egokia eduki. Caparrosek ez ohiko jokalariak atera zituen ohikoei atsedena emateko, baina Sevillak ez zuen horrelakorik egin.
‎Xantik ere lortu zuen itxuraz bere pentsamendua borobiltzea. Erdi zapuztuta, neure kopa berriz betetzeko aitzakia jarri nion nik ere.
‎Han zegoen Olaso, betiko bere lekuan, topolinoa eskuan. Argaldu egin zen, ez zuen itxura onik.
‎Bigarren kafea eta bigarren purua. Hark ez zuen itxura onik.
‎Pozteko modukoa da, hortaz. Poztekoa, Eibarrek eman zuen itxura bikaina. Pasa den astean Huescari ere bai ondo irabazi zion, eta, beraz, Carlos Pouso entrenatzaileak hamaikakoan ia aldaketarik ez egitea erabaki zuen.
‎Arkitektoak duela bi urte jarri zuen salaketa Bilboko Udalaren eta eraikuntza enpresen aurka, zubiari egindako moldaketek jabetza intelektual eta moral eskubideei eraso egiten zietela iritzita. Zubi Zuriri hasieran zuen itxura itzul ziezaioten nahi zuen arkitektoak, Isozaki Atea deritzon eremu berriak zenbait aldaketa eragin baitzituen jatorrizko obran. Bizkaiko Lurralde Auzitegiak kaleratutako epaiak, alabaina, ez du halako neurririk hartzea eskatzen.
‎Duela lau mende zuen itxura ematea lortu badute ere, zailagoa da garai hartako bizimodua eta istoriak berritzea. Orain arteko lan guztia ere ez da erraza izan, ez baitago orduko deskribapen originalik, eta garai hartako tresna eta objektu gutxi gelditzen baitziren.
‎Hondar ekaitzak eremu lehorretan sortzen dira, eta, zientzialarien arabera, hondarra mila kilometrora eraman ahal dute. Sydneyk atzo zuen itxura eta Marterena ez da kolore konparazio soila, hondar ekaitzak Marten oso ohikoak baitira; ehunka egunez estal dezakete planeta gorriaren azalera, eta airearen tenperatura nabarmen jaitsi. Sydneyko zerua, berriz, gauerako argitzea espero zuten.
‎Itxura, adibide bat jartzeagatik. Plater batek edo pintxo batek orain dela 25 urte zuen itxura eta gaur egun duenak ez dute zer ikusirik. Lehen apenas zaintzen zen hori, soilik jatetxe oso puntakoetan.
‎Azken denboraldietan bezainbeste ez sufritzea zen helburua eta taldea ondo erantzuten ari dela uste dut. Eta bai, egia da, Camuñas erasoan nabarmendu egin zen, baina talde osoak eman zuen itxura ona Zaragozaren aurkako norgehiagokan.
‎–galdetu zion jakin min handiz soineko gorriarekiko beltzaranak. Haren aurpegiak, beroa zela eta, galdua zuen makillajearen lehenengo distira, eta hasia zen normalean izango zuen itxura, ilun, goibel eta ihartua hartzen.
2010
‎Haatik, errespetu handia sortzen du bai aldagelan, baita zaleen artean. Kopako kanporaketan eskaini zuen itxura bikaina iltzatuta dute. Igotzeko borrokan izango zirelakoan nengoen, baina ezin izan dio eutsi.
‎Joseina Etxeberria Gazteako gure lankideari oso gazterik hasi zitzaion ilea erortzen eta uda batean New York en egin zuen egonaldia baliatu zuen itxura aldatzeko entradak neuzkan eta pentsatu nuen, zergaitik ez naiz rapatzen?.
‎Polizia etxean entzundako gauzek. Kasuak ez zuen itxura onik batere. Zerbaitek esaten zion azpijoko baten barruan sartuta zegoela, eta bere errua zela nolabait.
‎zuen Frantzia, Luxenburgo, Belgika eta Herbeheretatik. Alemanak galdezka hasi zirenean, kosta egin zitzaien Dédée Comète sarearen burua zela sinestea, hain zuen itxura hauskorra! Espetxez espetxe denbora laburra iragan ondoren, Mauthausengo kontzentrazio zelaira lehenik eta handik Ravensbrückekora eraman zuten Dédée.
‎Egoera asko hobetu da, eta Europako Batasunak (EB) ingurumen katalogazioa aztertzeko parkea bisitatu behar zuen ordezkaritzak ere bertan behera utzi du Espainiarako bidaia. Biosferaren Erreserba izendatutako naturgune horrek 1996an zuen itxura bera izango du udaberrian, hau da, hegaztiek arazorik gabe egingo dute habia, eta hezegunea txalupa batean ibili ahal izango da, istiltze maila handia baitu, Las Tablas parke nazionaleko patronatuak zehaztu zuenez. Tablas de Daimiel berreskuratu bitartean, azken asteetako izotza urtzeak eta euriak ere eragina izan dute Daimiel udalerrian.
‎Plaentxiarrentzat txapelketako ibilbidea barixakuan bukatu zen, baina egun hartan Arane kiroldegiko frontoiak eman zuen itxurak antolatzaileak oso pozik utzi zituen. Frontoia bete egin zen eta giro onean egin zuten gaua.
‎Esmeraldak beltz klase asko zeudela esplikatu zidan eta berak ere garrantzi handia ematen ziola azal zurixka ez izateari. Kubara familia bisitatzera joan zen lehenengo aldian asaldatu omen zitzaizkion ama eta ahizpak kolore goibela zuela esanez, gaixotuta ote zegoen, ea nora joan zen bizitzera eta zer egiten zuen itxura zaindu gabe. Lehenagoko argazkiak ikusiz frogatu zuen egia zela esaten ziotena, berezko kolorea, edo Kuban bizi zelarik zuena, behintzat, galdu egin zuela nabarmen, eta eguzki saioak egiten hasi zen Euskal Herrira itzuli zenean.
‎Janzkeraz hasi zitzaion Nicolas, eskertzen ziola errekontziliaziorako hautatu zuen itxura. Gogoan zuen Daniela ez zela horrela janzten eta preparatzen, baina ez zeukala ezer aldaketa horren kontra.
‎–Aitonak ekarri nau hona, zuritu zuen itxuraz bere burua neskatoak.
‎—Beste gauza bat: zuen itxura nabarmenegia da, eta are gehiago egun argitan. Inork ikusita ere, berehala pentsatuko du zuek zaretela Bizargorriren gaztelutik ihes egin dutenak.
‎Iskanbila gertatu eta astebeteren buruan ikusi nuen berriro etxartean. Ez zuen itxura onik, baina orain, gurpil aulkia utzita, makulu bakarraren laguntzaz ibil zitekeen. Aurreko aldian ez bezala, burua benda zuriz bildua zuen.
‎Gabriela etxera itzuli zenerako Jose Zarateren ondoan liburu bat irakurtzen ari zen Oliveira. Ahal zuen itxura patxadatsuena erakusten ahalegindu zen. Ez zen aktore txarra.
2011
‎Azken laurdenean eman zuen itxura onena Bilbao Basketek. Etxeko taldea erlaxatu egin zen abantaila handia zeramalako eta Bizkaiak markagailua txukuntzeko aprobetxatu zituen azken minutuak.
‎Baina denetan latzena: eztulka ari ez zenean, burkoaren kontra eseri, eta ez zuen hitz egin edo erantzuten, ezta aditzen zuen itxurarik egiten ere. Muturtuta jartzen zen.
‎. 2002 eta 2006 urte bitartean egindako birgaitze eta zaharberritze lanei esker, kaperak jatorrian zuen itxura berreskuratu du, baita
‎Esperientziaz zekien ordu haiek izaten zirela, bere kasuan behintzat, sortze etekin handienekoak. Eta uste zuen itxuraz kontraesanean zeuden bi arrazoirengatik zela: alde batetik, buruaren freskotasuna goizeko orduetan; bestetik, utzi berri zuen mundu onirikoaren hurbiltasuna.
2012
‎Errealitatearekiko ardura bat badduu bere sorkuntza lanean. Bonbek suntsitu aurreko Gernikako garaiko planoaren gainean eraiki du hiriaren animazioa, hiru dimentsiotan altxatu du planoko eraikinetariko bakoitza, eta 1937an tren geltokiak zuen itxura bera eman dio filmeko geltokiari ere. Eta berdin jokatu du paisaiarekin ere.
‎Ez zizun begiratu ere egin. Egiten ari zinena normaltzat jotzen zuen itxura eman nahi zuen. Nahi zuen.
‎Zaharra eta mantsoa zen autobusa; zuri gorria behinola, aspaldi herdoildua. Handik gutxira, berriak ekartzean, gerra zibileko pelikula baterako erabiliko zuten, hain zuen itxura zatarra.
‎Jaso berri zuen mezuaz pentsatu zuen. Hark ez zuen itxura onik.
‎Bazirudien egun eraikin guztiek kristalez beteriko blokeak izan behar zutela. Bigarren orrialdean, Rosenthaler plaza ageri zen, eraikin berriarekin izango zuen itxura hobeto ikusteko. Pare bat minutu eman zituen Andreasek orrialde hari begira.
‎Ederra zen, dotorea, itxura onekoa, hankak ez luzeegiak, baina zuzenak eta sendoak zituen; garaia eta lerdena zen, eta hogeita sei bat urte izango zituen. Begitarte atseginekoa, ez zuen itxura basati edo zakarrik, aldiz gizontasuna erakusten zuen haren aurpegierak, eta are, europar baten begitarte goxo eta leuna zuen, batez ere irribarre egiten zuenean. Ile luze eta beltza zuen, ez kizkurra artilearen antzera; kopeta garaia eta zabala, eta begietan zorroztasun distiratsu eta bizia.
‎–Aski da! , oihukatu zuen itxura ikaragarri batez.
‎Ura herrian banatu aurretik (handik 3 kilometrora zegoen ur depositutik ekarri ostean) gordetzen zuten putzuaren hormak oso egoera onean daude, eta herrian bertan topatutako txanponak, ontziak eta beste hainbat lanabes daude jasota museo txikian. Herriak garai hartan zuen itxura ere berreskuratu dute.
‎Zaindarien pauso hotsak hurbiltzen; giltzak sarrailetan sartzen; ateen intziriak irekitzean; zerrendako izenak entzun beharra; deiturikoei eskuak lotzea; ateen intziriak ixtean...; gero eta jasangaitzago gertatzen zitzaion Galori liturgia hura. Goizalde haietariko batean, zaindariak zerrendako izenak irakurtzen zituela, Galok ez zuen itxura onik eduki behar izan, aurki, ondoan zeukan lagunak eskua jarri baitzion sorbaldan.
‎Soilak baina arropa karioak zeramatzan. Hatz erakusle horituak baizik ez zuen itxura orokorraren perfekzioa hausten. Zigarreta jalgi zuen zakuan zeukan zilarrezko zorrotik.
‎Zurbil zegoen aita, baina ez zuen itxura txarrik. Lotan zirudien, hilik bainoago.
2013
‎Amaiurko gaztelua izan zenaren oinarri osoa identifikatuta dago, eta Erdi Aroan paisaia hark izango zuen itxura irudikatuta, azken zortzi urteetan Aranzadi Zientzia Elkarteak gidatutako lanari esker. Orain, daukaten informazioarekin historia idatzi beharra dagoela azaldu du Juantxo Agirre Mauleon elkarteko idazkari nagusiak.
‎Gogortasun horretan, etxean izanen du hurrengo hitzordua, gaur, Perpinya Kataluniako taldearen aurka. Tolosakoa burutik kentzeko eta orain bi aste erakutsi zuen itxura ederrari berriz lotzeko aukera da gaurkoa. Argi gelditu da Baionak ez duela mailarik Top 14an punta puntan egoteko.
‎18 segundora geratzea ez zuten esperoko, gertuago izatea edukiko zuten buruan, baina ez zuten lanik biribilena osatu ahal izan gaur zortzi. Azken estropadetan behera eginda bezala dabil, eta ezin izan zuen itxura aldatu denboraldiko estropada nagusian. Hala ere, ez dute amore emango, eta gauzak estu jartzera aterako dira.
‎haren jarioa! Artean, baina, ez zuen itxuraz amaitu, arnasa hartu eta horrela jarraitu baitzuen:
‎Bigarren sekuentzian bulego ilun batean agertzen zen, mahai ertzean eserita zigarroa erretzen, oraindik bere beroki luzea soinean, kentzeko asmorik gabe, beraz, eta ordenagailu aurrean lanean ari zen neskari ari zitzaion hizketan, hari begiratzen zion, baina ez zion begiratzen gizonezko askok egiten dugun eran, modu orokorrean edo begirada mugituz bederen (bi begietara lehenik, ezpainetara gero, triangelu bat marraztuz betiere), zuzenean baizik, eskotera begiratzen ziola esango nuke, eta lotsarik gabe gainera. Ez genuen entzun haien arteko elkarrizketa, baina ez zuen itxura onik, lotsagabekeriaren bat esan ziola pentsatu nuen edo ahoberokeriaren bat, neskak erdeinuz begiratu baitzion. Garaje edo biltegi bateko bulegoa izan zitekeen, kristaletatik ez baitzen argirik pasatzen zikinaren zikinez, lekua erabat siniestroa zen, neskarengatik ez balitz.
‎Zimurrek zartatua zioten behialako aingeru aurpegia. Horiek disimulatzeko hauts geruzak ez zuen itxuraren pena emangarria areagotzen baizik. Gure azken aldian nabarmentzen hasiak zitzaizkion gizentasunaren lehen erasoak; begi parean nuen emakumearen pisua halako bi edo hiru emendatua zen, mugitzea ariketa nekagarri bilakatzeraino.
‎Neure buruari ezin eutsi, eta etxekoak animatu behar. Maddi gaixoaren aurpegiak ere ez zuen itxura ederra egun beltz haietan.
‎Fitzwilliam koronela, buru egiten zuena, hogeita hamar urte ingurukoa zen, ez ederra, baina itxuraz zein moldez goitik beherako zalduna, zinez. Darcy jaunak Hertfordshiren izan ohi zuen itxura berbera zeukan, eta bere ohiko berba gutxiaz esan zizkion komenentziazko eder hitzak Collins andereari; eta, Charlotteren lagunarengana zituen sentimenduak zituelarik ere, sosegu itxura osoaz zuzendu zitzaion. Elizabethek erreberentzia bat besterik ez zion egin, berba bat ere esan gabe.
‎–Labur esateko, ez dauka estimagarri izateko ezertxo ere, ezpada ibiltari bikaina izatea. Ez dut sekula ahaztuko gaur goizean zuen itxura. Ia ia basatia, benetan.
‎Horrek ez du erran nahi Eskualduna k horrelakorik ez zuelako aipatzen, ez zenik gertatzen. Baina astekariak ematen zuen itxura zen soldaduek bihotz onez obeditzen zutela, nahiz eta batzuetan kexatu. François Cochetek ongi laburbiltzen du Eskualduna k ematen zuen irudia, alegia 1870tik jasotako kultura demokratikoak aberriari urte batzuk eskaintzea onartzea eragin zuela eta kexatu arren obeditzea.
‎Gehigarriaren zenbaki guztiak PDF formatuko dokumentuetan daude ordenatuta, eta urtez urte eta zenbakiz zenbaki kontsulta daitezke. Hala, paperezko gehigarriak zuen itxura berarekin ikusten dira.
‎haren jarioa! Artean, baina, ez zuen itxuraz amaitu, arnasa hartu eta horrela jarraitu baitzuen:
‎Mary Loreren ondoan bere iloba Natalie zegoen, oso dotore jantzita soineko gris perla batekin; haren ondoan, Thanksgiving eguneko afarian lagun izan zuen itxura intelektualeko mutila; hurrena, pianoan Beatlesen kantak jotzen zituen Kazetaritza Eskolako irakaslea eta Earle, biak traje ilun eta alkandora zuriekin. Earleri hobeto ematen zion trajeak.
2014
‎Kafeak esnatu ninduen eta nire sena zorrozten ari zen. Egia esan, arropa pixka bat hartzera etxera etorri den senide bat izateko, tragikoegia zuen itxura. Are gehiago, ingresatua bai baina ez oso larri dagoen iloba batentzat izanik.
‎Barrutik zetorren eta albo bietara begiratu zuen. Zahartuta zegoen, ile gutxiago zuen, eta hala ere ez zuen itxura txarrik. Jantzita zeraman traje urdinak garestia ematen zuen eta aurpegia bete betea zeukan.
‎Aurrera joango ote ziren gabarra bakean utzita? Ez zuen itxurarik. Aitzitik, okerrena espero behar zuten lapur amorratu haien aldetik.
‎Hamabi hilabeteetako orrialdeak pasa ahala, ikus daitezke, esaterako: 1955eko Aretxabaletako Andramaixak, 1954an Antzuolako herriko plazan dantzari eta txistulariak, 1915ean Eskoriatzako plazak zuen itxura eta Arrasateko Erdiko kalea XX. mende hasieran.
‎Baina ez dago etxeko abarotik irtetea bezalakorik, ohartzeko arraroak eta are lotsagarriak izan daitezkeela ohitura batzuk. Zaila da jakintza horren uneaz jabetzea, ordea, arrarokeriaren ezagutza ez baita une zehatz batean gertatzen, ez bada ezarian, gutxika, arrastoak batzen doazen heinean, eta arrasto guztietan deigarriena zen pixoihalak bere gorputz gero eta handiagoan hartzen zuen itxura, hain ezegokia eta traketsa. Amaren keinuetan ere antzeman zezakeen kontuak sortzen zion neke lausoa; toallak garbitzera botatzeko saskia irekitzeko keinuan, adibidez, halako bortizkeria kasik antzemanezina, baina Xabiri oharkabean pasatzen ez zitzaiona.
2015
‎Orduko Durangoko alkatea datorkit burura, eraikin modernista bat, eta bere alboan bost dorre erraldoi… Zer zen hori guztia? Durango omen zen, trena lurperatu ondoren ustez geratuko zen espazioa, eta hartuko omen zuen itxura: geltoki zaharra eta tailerrak bota, eta ETSren egoitza eta luxuzko etxebizitzak egiteko dorreak ziren.
‎«Diruaren ordez, paper zatiak jarri genituen». Abokatuak iradoki zuen paperak gutun azal handi batean jarri zituztela, eta informazioa zuen itxura eman ziotela, diru itxura eman ordez. Kapitainak ez zion garrantzirik eman.24 orduko zaintza berezia jarri zuten, eta, guztira, 21 polizia inguru izan ziren operazioan.
‎Papera mila puskatan txikitu, bainugelako zakarrontzira bota, eta ispiluaren aurrean geratu zen berriz. Traje harekin eta betaurrekoekin zuen itxurari azken errepasoa eman, eta bere aurpegiari begira geratu zen. Aitak ez zuen bizarrik, bibotea eramaten zuen beti, baina bizarraren azpian haren hazpegi berak zituela konturatu zen; betaurrekoen atzean argazkietako aitaren begirada bera ikusi zuen, haren kopeta berbera eta buru soiltzen hasia, eta une batez argazkietako aitaren aurpegi bera ikusi zuen ispiluaren bestaldean.
‎Iritsi zela jakin bezain laster, Saioak bisita egin zion bulegoan. Ez zuen itxura onik, lo gutxi egin duenaren itxura. Atea ixteko eskatu zion eta halaxe egin zuen Saioak.
‎Urteak ziren Luk ezagutzen zuela. Pistola zaharra zen baina ez zuen itxura txarrik, norbaitek olioztatua zuen ez oso aspaldi. Beretta bat zen.
‎Azeriak trebeki josi eta belar batzuekin egindako txaplata jarri zion. Baina zornea zerion eta ez zuen itxura onik. Hala ere, Maisuaren ahotik sekula ez genuen kexarik entzun.
‎Ahotsa bezain dardarti eta ikaratua zuen itxura ere: beroki gastatu eta modaz pasatutako batean sartua, zapata marroi gustu txarreko baina ongi lustratuekin.
‎Ez ditu aditu ere egin Sarak agur gisara irribarrez luzatu dizkion hitzak. Montura laranjadun eguzkiko betaurreko batzuk ditu eta ilea motza, lisoa, gogoratzen ez zuen itxura bat ematen diona. Ikusi zuen azken aldian ile luzea zuen.
‎Eta horretan nengoela, arranotan!, nor eta aita ikusi nuen, Jainkoak izan dezala berekin! Aita defuntua, bai, baina hogei urte lehenago zuen itxurarekin, hau da, artean erabat soildu gabe, bere xerlo urdintzen hasiak kopetatik behera erortzen zitzaizkiola. Eta berak. Zer zaude hor begira?
‎Gorpuzkera irmoa eta erakargarria zuen itxura zakarra izan arren".
2016
‎Maria bere senera apur bat etorri zenean, galdetu nion ea gogoratzen zuen itxura zurbil eta argaleko gizon bat, bi urte edo lehenago haren eta ahuntzaren artean eseri zena. Mariak esan zuen oso urduri eta artega ibili zela garai hartan, baina halere gogoratzen zuela bi konturengatik:
‎Baina begiraden topaketaz hitz egitea gehiegizkoa zen: bera zen neskari begira zegoena; neska, gehienez ere, lantegiak gauez zuen itxuraz jabetuko zen; hortik aurrerako guztiak ezinezkoak ziren.
‎Aitaren garaian bezalaxe dago kontserbatuta: egurrezko idazmahai berbera, flexo bera, hormetako marfil kolore bera, lantegia zabaltzeko eta berritzeko lanak egin baino lehenago fabrika zaharrak zuen itxura jasotzen zuten argazki horitu berak hormetan. Aitak erretiroa hartu eta bera zaintzaile lanetan hasi zenean ez zitzaion burutik pasa ere egin ezer aldatzea; bazekien aitari ez ziola batere graziarik egingo, eta ez zen ausartu ezer bere tokitik mugitzen.
‎Idazlearena, aldiz, zarpailtzen hasia dago. Arropa maiztuekin doa eta Argiñanoren terrazan begira egon nintzaionean zuen itxura nekatua sumatu diot argazkian ere. Bikote bateragaitza dirudi, baina, bakar samarrik bizi naizelako edo, bikote gehienak iruditzen zaizkit elkargaitzak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
ukan 106 (0,70)
edun 78 (0,51)
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia