Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 19

2008
‎Maniobrak iraun zuen bitartean lemazainaren ondoan egon zen John Luxea, eta berak gidatu zuen itsasontzia. Bere ahurra bezalaxe ezagutzen zuen kanala, eta zundatzen zihoanak leku guztietan mapak zioena baino ur gehiago aurkitzen bazuen ere, Johnek ez zuen batere zalantzarik izan.
2009
‎N EBRASKAN jaio nintzen eta Deustun hilko naiz baina naizen gizona Bagdaden sortu zen, txikitan amak irakurtzen zizkigun mila eta bat ipuinen orrialdeetan. Gauero etortzen zen nire eta Sararen ohera, Ozeano Atlantikoa zeharkatzen zuen itsasontzian lapurturiko liburuarekin. Bere ahotsean mirariak ekartzen zizkigun, lapurrak, kobazulo magikoak, ametsetan bidaiatzen zuten gizasemeak.
‎Arropa soinean zuela bota omen zuten itsasora, espartinak oinetan. Teresak hogeita bost urte bete zituen Eutimio haren izena zuen itsasontzian hartu zuten egunean. Zortea emango zidan, Teresita!
2010
‎Segur aski lehenengo bonba horiek fosgeno bonbak izan ziren, agian zenbait iperita bonba ere bai. Abd el Krimi zuzendutako gutun batean, 1922ko ekainaren 24an, Haddu ben Hammu kaidek ziurtatzen zuen itsasontzi frantses batek ekainaren 16an 99 kintal gas itogarri Melillara eraman izan zituela. Frantziak gas itogarriz, batik bat fosgenoz eta apika kloropikrinaz, hornitu zituen espainolak.
2012
‎Ikusi egin zuten neskarekin. Harekin gurutzatu zuen itsasontziz ibaia. Ergel batentzat ere, hiltzaileak salatzea izango litzateke susmo txarretatik libratzeko modurik seguruena eta bakarra.
‎Ingurura begiratu eta hondamena besterik ez nuen ikusten. Gure ondoan ainguratuta zeuden bi itsasontzik, zama arintzeko, zubi ondoko mastak moztu behar izan zituzten, eta gure itsasontziko gizonek oihuka esan zuten, gure aurrean, milia bateko tartean, aingura botata zuen itsasontzi bat hondoratu egin zela. Beste bi itsasontziri askatu zitzaizkien aingurak, eta itsasartetik itsasoan barrena eraman zituen urak, masta bakar bat ere zutik ez zutela.
‎Hasieran ikusitakoak harritu egin ninduen, baina laster erabaki nuen lurrikarak eragingo zuela. Itsasoaren indarrak lehenago baino gehiago txikitu zuen itsasontzia, eta horregatik egunero gauza asko iristen ziren hondartzara, itsasoak indarrez eraman eta haizeak eta urak bultzaka pixkanaka lehorreratutakoak.
‎Lisboara iritsi nintzenean, galdezka ibili ondoren, nire pozgarri, itsasoan Afrikako itsasbazterretik harantzago nengoela, bere ontzian jaso ninduen nire lagun zahar kapitaina aurkitu nuen. Zahartua zegoen, eta utzia zuen itsasoko lanbidea, baina semea, ordurako gizondua, jarri zuen itsasontzian, eta oraindik ere Brasilgo merkataritzan aritzen zen. Agureak ez ninduen ezagutu, eta nik ere nekez ezagutu nuen, baina berehala etorri zitzaidan gogora, eta berari ere hala gertatu zitzaion nor nintzen esan nionean.
‎Horrek gogoeta berriak sorrarazi zizkidan, eta bururatu zitzaidan gizon horiek nire uhartearen aurrean, orduan deitzen nion bezala, hondoa jo zuen itsasontzian zihoazenak izan zitezkeela; eta itsasontziak harkaitzen kontra jo zuenean, eta ezinbestean bereak egin zuela ikusita, agian txalupan abiatuko zirela, eta itsasbazter soil hartan basatien artean lehorreratu.
2013
‎Tiumen portutik atera zituzten preso. Alexandra printzesak ia urtu arte negar egin zuen itsasontzia Prokovskoe herrixka aurretik pasatu zenean. Prokovskoe Rasputinen jaioterria zen eta familia inperial osoak ikusi zuen, itsasontzia aurretik pasatu zenean, aita Gregori staretzaren jaiotetxea.
2015
‎Urteak ziren inoiz eduki ez zuen eskifaiak bela beltzeko bere itsasontzitik ihes egina zuela. Berak bakarrik jarraitzen zuen itsasontziko mastari lotuta, jitoan, behingoz harkaitzen artean txikituko zuten itsas lamien bila.
‎Halaxe egin zuten, elkarrekin ihes, ihes egitea oraindik posible zela uste zutenean. Eta han, Quebec helburu zuen itsasontzi batean hain justu, azkenean, zer edo zer gertatu zen, nahiz eta biek hitz kriptikoekin utzi horren aztarna. Dotorezia britainiarra.
‎Mojaveko desertuan sartu ginen aire girotua izorratua zuen auto alokatu batekin, baina ez gara inoiz ausartu Bardean sartzera. Ferryz zeharkatu dugu Gibraltarko itsasartea, bisigua jan dugu Bosforotik nabigatzen zuen itsasontzian, baina ez dugu inongo barkutatik esploratu Zumaiako flysch ospetsua. Salemgo museo barregarri batean sartu ginen, gaizki mozorrotutako aktorez betea, baita azkar atera ere, baina ez gara inoiz kezkatu Zugarramurdiko sorginez eta haien akelarreez.
2016
‎Hazparne kanpoaldean atxilotutako gizon harekin zerikusia ukan behar zuen itsasontzien aferan ibilki zen pertsona honek ere.
2017
‎Eskuetan jostorratza eta guraizeak zituen orain, eta begirada nire bekainean zuela ari zen lanean, tarteka, a zer aberia egin dizuten?, errepikatuz. Hamazazpi urte zituela, ama eta biak kostako herri batera oporretan joan zirelarik, ingelesa ikasteko irakasle bat aurkitu omen zuten Internet bidez, kirol portuan atrakatuta zuen itsasontzian bizi zen abenturazale bat, eta ama harekin eta hura berarekin nola maitemindu ziren kontatzen hasi zitzaidan. –Amak urteak zeramatzan dibortziatuta eta, premia gorrian zegoelako seguruenik, lehen egunean maitemindu zen gizonarekin, eta gizona, berriz, nirekin.
2019
‎Aginte zubia hamaika argik argiztaturik, benetan ikusgarri ageri zen itsasoko iluntasunean, bat batean eraikin ikaragarri bat altxatu balitz bezala portuko sarrera mugatzen zuten itsaslabarren erdian. Artean ere urruti zegoen arren, Trikik aise sentitu zuen itsasontziaren motor ahaltsuen bibrazio sorgorra.
2020
‎Bere norabideari ekin eta Mikelen aurretik jarraitu zuen itsasontzirantz.
2021
‎Zer egiten zuen itsasontzi hark Viveiron 1810 urteko Arimen Egunean. Eta zer egiten zuen Joaquin Zarauz batek haien buruzagi?
2023
‎Isilka hurreratu zitzaigun, berezko pausaje baldarrarekin, kuku gordeka, eta, segurtasun distantzia guztiei jaramonik egin gabe, itsasontziraino bertaraino hurbildu zen. Berokiaren sakeletan miaka ibili ostean, esprai batekin gurutze bat marraztu zuen itsasontziaren kroskoan, kolore gorrikoa; baina ebaki puntuaren inguruan zirkulu bat osatu zuen gero: diana bat zen!
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia