Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 45

2000
‎Atezainak, solairu horretako eskailburua bakarrik ez, etxe osokoak eta are aldamenetakoak ere garbi, xahu eta distiratsu uzteko astia izana zukeen jadanik. Hor segitzeak ez zuen inondik ere zentzurik. Alabaina, Potzolo ailegatua ez zen tokira iritsi izanak akuilu baten gisa kitzikatzen ninduen.
‎abaildua eta kopetilun, guztiz kopetilun, nire jokamoldea mespretxugarritzat hartu izan balu bezala. Ez zuen inondik ere zerikusirik hitzordura agertu den Patxi beltzaran, apain eta kalakariarekin. " Badirudi gu biok beti desorduetan ibiltzen garela, elkarren artean ordutegi alde gaindiezina dagoela", esatea pentsatu dut, baina neure golkorako gorde dut.
‎Nondik atera behar zuen dirutza hura? Ordura arte ez zen txikikeria hartaz ohartu ere egin, baina dirurik gabe larri behar zuen inondik ere. Eskuak sakeletan sartu eta eskuinekoan txanpon batzuk eta billete pila bat zeukala ohartu zen.
2001
‎Tentsioa artean ere purpurika zegoen; begiradek, berriz, airea ere zulatzen zuten. Amaiak asperdura hasperena jaurti eta gelatik atera zen, lehengo tirabiratik gehiago espero zuen inondik ere. Jokin sofan jausia zegoen, burumakur eta uzkur.
‎Pablok eguzkitako antiojo beltzak jantzita zeuzkan eta irmoki heltzen zion Juliari besotik; burua aurreraka eroria zuen eta etsiak harturik zirudien erabat. Juliak planta hobea zuen inondik ere; burua tente eta begia zorrotz. Soineko beltz batek estu estuan tailatzen zizkion bere gorputzaren forma sentsual haiek guztiak.
2002
‎Txarrimuturrek, besoak zabalik, puntu bat seinalatzen zion  atzamarraz Txinori, eta beste bat, Valdési.  Polizia-buruak adierazi nahi ziena beste nonbait egon behar zuen inondik ere, kale batzuk harantzago agian, zeren poliziek ez baitzuten toki jakin batera begiratzen, nagusiaren aurpegira baizik. Josu R urduri jarri zen.
2004
‎Mikel Lasaren planteamenduan eskolaren hizkuntza plangintza testuinguru soziolinguistikoaren arabera moldatzeko nahia dagoela dirudi. Bataren eta bestearen arteko amildegiak sortu zion kezkatik isuri zuen inondik ere bere proposamen andana. Eta, bistan denez, aurreko kritikaren eztenak ziztatu duen haragiaren mina ikastoletan nagusi zen hizkuntza eredua kolokan jartzean zetzan.
‎Zure amari erran nionean, erotu egin zen. Ez zuen inondik ere Iruñetik atera nahi. Ulertzekoa da, bertan eman baitzuen bizi guztia.
‎–hasi zen Del Valle, elkarrizketak hartutako bide ilunak kezkaturik. Ez zuen inondik ere kankailu haiek dena hondatzerik nahi.
2006
‎Zorte on!, opatu zidan irriño adeitsu batez, baina ez zen jaiki. Bidaia hura sarritan egiten zuen bat izan behar zuen inondik ere, eta ez pilotu eskolako arduradunen bat.
2007
‎Jesusen begiek bat egin zuten aitarenekin, Paula aurrera begira zihoan-eta, gurasoei ez ikusia egiteko asmo tinkoaz. Aitaren betozkoa egoeraren isla ezin garbiagoa zen arren, amaren kopeta eroriak alaba galdu izanaren nahigabea adierazten zuen inondik ere. Oihu bakoitzean Paulak begiak zimurtzen zituen, mindu antzean, eta, martxa bizkortze aldera, aurreko lerrokoak bultza eta bultza aritzen zen oharkabean.
2008
‎Ez zen hura Billy Bonesen kutxan aurkitutako mapa, haren kopia zehatza baizik, xehetasun guztiekin, izenak, garaierak eta sakonerak?, baina gurutze gorririk eta ohar idatzirik gabe. Silverrek izugarrizko disgustua hartu zuen inondik ere, baina indarra izan zuen bere kolkoan gordetzeko.
‎Lore sorta eskuetan zuela han aurkitu nuen gizonak nire adina izango zuen, urte pare bat gorabehera, baina oraindik gordina zegoen, gimnasiora joaten jarraituko zuela pentsatu nuen, ez zuen inondik ere bakarrik bizi garenoi adinak kutsatu ohi digun itxura maiztu eta etsi hori, zahardadea bera baino askoz ere nardagarriagoa dena. Emakume gazteren batekin biziko zela erabaki nuen, hurkoaren bizitzaz eta zorionaz erabakitzeko tarteka izan ohi dugun erraztasunarekin.
‎Horrek eta Elizaren sermoiek sobera ere bermatzen ei zuten euskarari eustea. Horregatik hezkuntzak ez zuen inondik ere euskaraz kezkatu behar. Hori gaizki ulertutako politika egitea zen.
‎sortuak. Batez ere Iruñeko Revista Euskara() eta Donostiako Euskal­Erria() nabarmentzen dira, beren sail literarioetan euskarazko sorkuntza lan ugari jaso baitzituzten (haien edukien herena baino gutxiago edonola ere), batez ere olerkiak435 Gasteizko Revista de las Provincias Euskaras() iraupen laburragokoa izan zen eta euskarari tarte apalagoa eskaini zion (%2), nahiz ez zuen inondik ere baztertu436.
2009
‎Abestiaren egilea harrituta dago. Ez zuen inondik ere espero halako arrakastarik.
‎Halaxe zen, Tasiok jesuitetan ikasi eta batxiler garaian San Estanislao Kostkakoaren kongregaziokoa izan baitzen, kostkatar bat, kongregaziokoen hizkeran?, gero, Arte eta Ofizioetako eskolan matrikulatu zenean, ez zuen inondik ere kanpora atera nahi izan, ingeniaritza edo estudiatzera?, taldea utzi bazuen ere; Tasiok, izan ere, ongi bai ongi uler zezakeen zinea arimarentzako arrisku izan zitekeela, kongregaziokoek aditzera ematen zioten bezala; uler zezakeen dantza ere berdin izan zitekeela, eta neskak ere halatsu; baina futbola??, nola izan zitezkeen futbola eta kirola arimarentzako arrisku?... Ez zuen ulertzen ez berak?
‎Halaxe zen, Tasiok jesuitetan ikasi eta batxiler garaian San Estanislao Kostkakoaren kongregaziokoa izan baitzen –kostkatar bat, kongregaziokoen hizkeran–, gero, Arte eta Ofizioetako eskolan matrikulatu zenean –ez zuen inondik ere kanpora atera nahi izan, ingeniaritza edo estudiatzera–, taldea utzi bazuen ere; Tasiok, izan ere, ongi bai ongi uler zezakeen zinea arimarentzako arrisku izan zitekeela, kongregaziokoek aditzera ematen zioten bezala; uler zezakeen dantza ere berdin izan zitekeela, eta neskak ere halatsu; baina futbola...?, nola izan zitezkeen futbola eta kirola arimarentzako arrisku?... Ez zuen ulertzen ez berak... ezta elizako hainbat jendek ere, antza, sotanadun bat baino gehiago ikusi izan baitzuen hainbat futbol partidatan... eta ikastetxe bat baino gehiagotan aritzen baitziren ikasleak futbolean ikasgaraian, berean ere aleka batzuk.
2010
‎Azkenean deskubritzeko zorian nengoen Anizetoren sekretua: ezkutuko alaba bat zeukan eta honen amak ez zuen inondik ere euskalduna izan behar. Neskaren begiak, ilea eta aurpegiko bestelako fakzioak ikusita, eslaviarra izan zitekeen.
2013
‎Bezperan, ostatura itzultzean, harritu zen ostalerra. Ez zuen inondik ere ni hor berriz ikustea espero. Hainbertzeraino ez zuen espero, nire ganbera bertze bati alokatua baitzion jadaneko.
‎Darcy jaunak eskutitza eman zionean Elizabethek eskaintza berritzerik espero ez bazuen ere, ez zuen inondik ere susmatzen gutunaren edukia. Baina, zen modukoa izanda, erraz asmatuko da zein gogotsu heldu zion Elizabethek, eta zein zarrazta kontrakoak eragin zizkion.
‎Elizabethek erabat gutxietsi zuen Bingley jauna berriro ez itzultzeko kontu hori. Carolineren asmo interesatuen sujerentzia besterik ez zitzaion iruditzen, eta ez zuen inondik ere uste asmo horiek, argiro zein trikimailuz adierazita, besteengandik hain aske zen gazte bati eragin ziezaioketenik. Ahalik eta bizien agertu zion ahizpari gai horretaz uste zuena, eta laster ikusi zuen atseginez bere hitzen eragin ongilea.
‎EIDER zuri geratzen da. Ez zuen inondik ere baieztapen hori espero. Kostatu egiten zaio erreakzionatzea, baina disimulatzen saiatzen da.
2014
‎Neure alaba, Tristan eta Isoldek patu triste bat izan zuten. Hans Sachs argia izan zen eta ez zuen inondik ere Marke erregearen zoria jarraitu nahi izan. Zuretzako gizon egokia aurkitzea zori hutsa izan zen.
‎Ez zuen inondik ere gaztelera menderatzen, baina hizkuntza hori erabiltzeko tema zuen. Aitarekin ez, aitarekin beti euskaraz egiten zuen, baina gainerakoekin, bertsoak kantatzen zuen bezala" erdaraz ere fuerte, nahiz batere jakin ez".
2015
‎Maleta zaharra behar zuen inondik ere, baina ez zuen, haatik, zimel itxura nabarmenegirik. Forma laukizuzena ere aski berezia zen, ez oso altua, baina luzera handikoa.
‎ELAk ez zuen inondik ere onartzen agintariek eta patronalek jarri zioten elkarrizketaren etsaiaren ospe hura: elkarrizketa, zertarako den, zioen sindikatuak.1021
‎Batzuetan ELAren ekarpena baliagarria gerta zitzaiokeen Ezker Abertzaleari, hark nazionalismo tradizionalaren sailean zuen eraginagatik, Lizarra Garazirako bidean gertatu zen bezala. Baina Ezker Abertzaleak ez zuen inondik ere nahi ELAren eraginik berea zuen sailean.1002
2016
‎Ez daki Monzon delako hori bizi den ere: bere ama baino zaharragoa izan behar zuen inondik ere, hamabost urte gehiago bai, eta ama hil bazaio, auskalo hau ere... Gainera, bizi bada ere, batek daki ez ote zen Ameriketan gelditu, bere ama gelditu zen bezala, edo itzulita ere ez ote den beste inon bizi, agian Euskal Herritik kanpo, edo Euskal Herrian izanda ere Bergara baino toki ospetsuagoren batean; eta dorretxe hura ere, ba al zekien berak zutik ote zegoen ere... hainbeste gerra eta deskalabru gertatu ondoren, ezinezkoa al zen ba, etxe zahar hura porrokatu eta behera erortzea?
2017
‎Zer ulertu geratu zen Martxelo, traje ondo ebakiko gizona. Ez zuen inondik ere halako erantzunik espero, ez estutasun hartan, eta inspektoreari begira geratu zen, aho zabalik, mutu, kopeta lapikoan haserreak gainezka egin zion arte:
‎Mutila zer esan eta zer egin jakin gabe geratu zen. Ez zuen inondik ere Sararen horrelako portaerarik espero. Bezperan eta goiz hartan bertan itzarrik moldatutako ametsetan ere ez zuen horrelakorik egin.
‎Ez zuen inondik ere halakorik espero.
‎lurraldetasuna. Laburki, Estradak ez zuen inondik ere onartzen Ameriken independentzia, Minak urte batzuk geroago defendatuko zuena:
2018
‎Baina bazekien, baita ere, haserreak arrazoiak nahi izaten dituela eta, zenbat eta gehiago aurkitu, orduan eta gehiago pizten dela. Beraz, txostenak ez zuen inondik ere falta behar.
2019
‎Bestela, ez zen garaiz iritsiko Gorgontxo bere amarralekura eguna argitu baino lehen itzultzeko, eta hori nahitaez saihestu behar zuen. Ez zuen inondik ere nahi aita beraren jukutriaz ohar zedin: ez zuen urtebete baino gehiagoan ikusi, eta ez zekien semeak txipiroiketariaren giltzak kopiatu zizkionik noizean behin itsasora ateratzeko.
‎Bittor mutu geratu zen. Hura ez zuen inondik ere espero.
2020
‎Ausarta izan beharra zuen inondik ere mandamasen aurrean bertso horiek kantatzeko; baina ez zuen inorekin ondo geratzearren kantatzen. Behin baino gehiagotan utzi izan zuen argi; kasurako, 1995eko martxoan Karmen Larrañagak Bertsolari aldizkari honetan argitaraturiko erreportajean:
‎Lancaster zen, noski, Estatu Batuetako ontzi ospetsua. Annie Mine, berriz, haren ezkerretara eta urrunxeago egon behar zuen inondik ere. Baina alderdi hartan hiru argi sumatzen zituen, elkarrengandik oso hurbil.
‎Une batez biak desagertu ziren gure bistatik errezelaren atzean, eta orduan baizik ez nintzen ohartu ezerezetik sortu zela iskanbila hura guztia; Elena Ivanovnak ez zuen ezeren errurik: ez zuen inondik ere, gorago ere esan dudan bezala, krokodiloari makilaz jipoitzearen tortura retrogrado eta apalgarria ezartzeko asmorik, baizik eta, Ivan Matveitx haren barrenetik askatzeko, laban batez sabela zabaltzea nahi zuen soil soilik.
2021
‎Batera eta bestera begiratu zuen, aitzakia asmatzen ariko balitz bezala, baina egia esatea erabaki zuen inondik ere.
2022
‎konturatu ziren Kentuckyko lantegiko enpleguak gorabeherak zituela, hiru urteko zikloak, zehazki esateko Appliance Parken milaka langile aritzen ziren; 1973an lantaldea 23.000 lagunekoa izatera iritsi zen. Horrek ez zuen inondik ere bat egiten bizitzen ari ziren hazkunde garai eta ziklo ekonomikoarekin.
‎Ez zuen tristurarik sentitzen lagunari gertatutakoarekin, bere azken amets bidaia ez zuen ongi gogoratzen, eta ez zuen inondik ere loturarik egin bizitako esperientzia eta medikuaren heriotzaren artean. Baina penarik ez sentitzeak harritu egin zuen haurra, gehienetan inoren nahigabeak bere egiteko gaitasun ikaragarria izaten zuen eta.
‎Lemas presidenteak ez zuen inondik ere bere aurreko kargudun De Valeraren irlanderaren aldeko jarrerarik. Desberdina zen Whitakerren kasua; irlanderaz oso ongi mintzatzen zen arren, ez zegoen ados hizkuntza biziberritzeko politikekin.
2023
‎Diskografia propioan arakatzeko jardunak, alabaina, ez zuen inondik ere bestelako proposamenei uko egitera behartu Luna. Emanaldiaren bukaera aldera, New Yorkeko eszenan eta taldearen beraren bilakaeran bidegile izan direnei omenaldia eskaini zieten Wareham eta lagunek.
‎Zoriontsu izatea da helburua, moral pittin batekin, aurea mediocritas praktikatuz, hots, gehiegi nabarmendu gabe, patxada ederrean. Berari, hala ere, ederki gustatzen zitzaion nabarmentzea; aurea mediocritas hori berak bezalako dohain jainkotiarrak ez zituztenentzat aholkatuko zuen inondik ere. Baina ez dut maiseatzaile jardun nahi; maite ditut Horazioren odak, maite dut haren bertsokeraren jario harrigarria.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia