2008
|
|
Ordurako pare bat orduko ibilbidea eginda zeuden oinez; nekaturik sentitu ziren, beraz, bat batean, eta Adriatikoari begira esertzea erabaki zuten, gondola beltzak, taxien ordezko, bezeroen zain hutsik, elkarren kontra talkaka ari ziren gune batean. Nadiak ez omen
|
zuen
inolaz ere sumatu Garibaldik zer burutazio zerabiltzan, baina arrats hari, hala ere, azken agur baten zantzua hartu omen zion. Ez zegoela abaildua, ez zegoela eroria gogoratu dit berriro Nadiak, izatekotan ere bihozberago, apalago ikusi zuela.
|
2009
|
|
Mundua bertan behera jausten zaiola sentitu du Sabinek, ez
|
zuen
inolaz ere espero emazteak halakorik eskatzea. Hobe lanean hasten bazara, esaten zion aitak, ikasketetan ez zuela aurrera egiten ikusita.
|
2012
|
|
Ez
|
zuen
inolaz ere farmazia uzten; aitzitik, aurkikuntzen jakinaren gainean mantentzen zen. Txokolateen mugimendu handia jarraitzen zuen.
|
|
Lehendabizi proposatu zuen zutabe trenkatu bat oihaleri batekin, ondoren piramide bat, gero Vestaren tenplu bat, biribil moldekoren bat... edota «hormazar pila bat». Eta, egitamu guztietan, ez
|
zuen
inolaz ere at uzten sahats negarti bat, tristuraren nahitaezko sinbolotzat jotzen baitzuen.
|
|
Ezkondu aurrez, maitemindurik zegoela uste izan zuen; baina maitasun horretatik eratorri behar izango zukeen zoriona etorri ez zenez, nonbait herraturik egon behar
|
zuen
inolaz ere, pentsatzen zuen bere artean. Eta Emmak jakin egin nahi zuen, zehatz mehatz zer ulertzen ote zen bizitzan, liburuetan hain ederrak iruditu zitzaizkion zoriona, irritsa eta lilura hitzez.
|
|
Emmak, zalantzarik gabe, ez zituen erreparatzen haren arreta isil eta herabeak. Damak ez
|
zuen
inolaz ere sumatzen ezen maitasuna, bere bizitzatik desagertua, pirpiraka zegoela bere alboan, oihal zarpailezko alkandora haren pean, bere edertasunaren jarioetara irekitako bihotz nerabe hartan. Bestalde, halako axolagabetasunean biltzen zuen orain dena, mintzo hain amultsuak eta begirada hain haidorrak zituen, gisa hain askotarikoak, non jada ez baitzen bereizten berekoikeria karitatetik, ezta ustelkeria bertutetik.
|
2013
|
|
Kotxea atetik urrundu orduko, Rosingsen ikusitako guztiaren gaineko iritzia emateko eskatu zion lehengusuak Elizabethi, eta andereñoak, Charlotteren ederragatik, benetan zuena baino iritzi aldekoagoa agertu zuen. Baina goraipamenak, Elizabethi nekeren bat edo beste eskatu zion arren, ezin
|
zuen
inolaz ere Collins jauna ase izan, eta lehengusuak berehala ikusi zuen bere burua Lady Catherine laudatzeko lana bere gain hartzera beharturik.
|
|
Baina Bennet anderea ez zegoen hain pozik berriarekin. Emakumeak ez
|
zuen
inolaz ere bazterrera utzia bikotea Hertforshiren bizitzeko plana, eta Lydiaren aldamenean inoiz baino pozago eta harroago egotea espero zuenean, alaba Iparraldean ezarriko zen albistea hartzea desilusio latza izan zen; eta, gainera, zein tamalgarria Lydia erregimentu horretatik aldendu beharra, bertan mundu guztia ezagutzen zuela eta hainbeste kutun zeukala!
|
2014
|
|
Benoît plazan autoen ihes hodietako gasolina urrina aireratzen zen, eta ekaineko eguzkiarekin erretzen. Zerbait izugarria zen, zeren, bero garbia ez bezala, ez
|
zuen
inolaz ere ematen landa ingurura aldenduko zenik; aitzitik, asma nazkagarri berak itotako errepideak hartuko zituela zirudien. Parisko The Promissory Trust Company ko egoitzaren bulegoetan, plazaren parean, hogeita hamabost urteko amerikar gizon batek gasolina arnastu zuen, eta egitera zihoan horren usaina hartu zion.
|
|
Aski kontent zegoen; beraz, Marjorie, hura ere festara baitzihoan? atzean agertu zenean eta ispiluaren aurrean bestela bezala kapela ongi jartzen hasi zenean, Bernicek ez
|
zuen
inolaz ere espero inolako eztabaidarik izan zitekeenik. Marjoriek hotz eta zorrotz egin zuen egin beharrekoa, hiru esalditan.
|
2015
|
|
Gizajoa! Ez
|
zuen
inolaz ere horrelako despedida makurrik esperoko.
|
|
Albin, beharbada aski pentsatu gabe, bat etorri zen bikotekidearen zentzuzko proposamenarekin. Benetan maite zuen emaztea eta ez
|
zuen
inolaz ere haren osasuna arriskuan jarri nahi. –Ez kezkatu, laztana?, esan zion adikortasunez.
|
|
Noizean behin urrunago joan eta lehengo usadioetara makurtzen ziren ezinbestez, eta, noski, hirugarren deskuiduaren ondoren beldurra hartu zioten, benetako beldurra. Izan ere, Lyni ikaragarri kostatu zitzaion erditu aurretiko itxura lirain hura berreskuratzea, eta ez
|
zuen
inolaz ere berriro haurdun gelditu nahi, eta Albinek, bestalde, bazekien bigarren umea izateak bizimodu aldaketa erabatekoa ekarriko ziela: esaterako, bizi ziren apartamentu txikia utzi beharra, egun osoko neska bat kontratatzea, bigarren autoa erostea, eta abar eta abar.
|
2018
|
|
Hortaz, Shan Nao jaio zen une beretik ugariak izan ziren Wen Furen belarrietara ailegatu ziren ezkontza proposamenak. Baina gure jaunak, bere alabaren izaera amultsu eta otzana ederki ezagutzen bazuen ere, ez
|
zuen
inolaz ere haren borondatea bortxatu nahi. Gure etxera zetozen bitartekari guztiei ardo beroa eskaintzen zien, tradizioak agintzen duen erara, baina berehala ihardesten zien:
|
2019
|
|
Adeitasunezko hitz batzuk, antzinako magia berreskuratzeko ahalegin iheskor bat? Andersen doktorea modu guztietan saiatu zen, baina amets huts baten atzetik ibili zelako sentsazio desatsegina ezin izan
|
zuen
inolaz ere uxatu.
|
|
Han altxatzen zen, Kantauriren gainera zut zut jausten zen itsaslabar baten gainean, inoiz ikusi zuen argi dorrerik ederrena. Huraxe zuen bere etxea, Platako itsasargia, eta ez
|
zuen
inolaz ere onartuko inork, ezta hiltzaile krudel batek ere, ezta sorgin bekaizti batzuek ere, bere farotik bota zezaten. Erabaki hura sostengatu nahian bezala, faroaren linterna ustekabean piztu zen.
|
|
Harago, zeruertzetik gertu, bi zamaontzi handi itsasgoraren zain zeuden, Jaizkibel eta Ulia mendien arteko itsas pasabide estutik igaroz badiara sartu ahal izateko. Ikuskizuna, non ez baitziren inoiz falta iluntzean txipiroi sarda preziatuen bila itsasoratzen ziren hainbat eta hainbat txalupa, egunero errepikatzen zen, eta Leirek ez
|
zuen
inolaz ere huts egiten.
|
2021
|
|
Harriduraz entzun zituen bere hitzak. Ez
|
zuen
inolaz ere hura esateko asmorik.
|
|
Batean, berak ezagutzen zituenak bezalako gela bat ageri zen, eta ondoan gela beraren beste argazki bat zegoen desordena kenduta, eta ideia berekin zuela. Ez
|
zuen
inolaz ere gela bera ematen. Aurreneko aldiz bere bizitzan, Patek etxeratzeko gogoa sentitu zuen.
|
2022
|
|
Eskertzen du egoera. Ez
|
zuen
inolaz ere halakorik espero gaurkoa bezalako egun baten ondoren, egunero lana ahazten laguntzen dioten lagunengandik urrun gainera.
|
2023
|
|
Nik emakumeari begiratu nion. Bat batean hotzikara moduko batek gorputza astindu zion, nahiz eta gela hartan ez
|
zuen
inolaz ere hotzik egiten; nik mahuka laburreko kamiseta neraman jantzita.
|