Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 354

2000
‎Lahincheko aterpetxeen zerrenda laburra hartu zuen eskutan. Bere aterpetxearen izena tekleatu bezain pronto ezezko borobila eman zion traste zaharrak.
‎Barrara hurbildu, edatekoa eskatu eta ez zen ordu laurdena ere igaro esku bat nabaritu zuenean bere lepoan. Burua jiratu zuen zerbeza beltza barran utzirik, baina ez zuen eskuaren jabearen aurpegia ikusterik izan, begietara zuzen zetorkion argi batek zeharo itsutu baitzuen Txema. Mozkorren bat seguru asko.
‎Turutak iragarri zuenean ezen Villagrandeko dukea tribunan azaltzeko puntuan zela, guztiak zutitu eta isildu ziren, eta kapela edo sonbrailua jarria zutenek burutik kendu zuten, dukeari zor zioten begirunea zela kausa. Dukeak, bere aldetik, jendearen abegi ona eskertzeko, eskua luzatu zuen baterat eta bertzerat eta, noiz eta ikusi baitzuen ezen bere tribunako lagun adiskideak nor bere lekuan zeudela, eseri zen eta gorako mugimendu bat egin zuen eskuaz, festa hasteko. Eta, jendearen txaloek eta oihuek airean bat egiten zutela, turutots bat aditu zen.
‎—Zer bertze sistema filosofiko asmatuko ote zuen Descartesek, baldin izaitearen harrointzat kaka hartu izan balu pentsuaren ordez...? —eta eskailerako maila batean berriro gelditzen zela eta libre zuen eskua zabaltzen zuela, erran zuen ozentki—: Kaka dagit:
‎Luthero! Luthero!", eta behatu nion, eta dar dar batean luzaturik zuen eskua, txakurrari lagundu nahi balio bezala eta tormentu hartarik laxa.
‎Baina aita jesuitak, orduan, bular gainean eraman ohi zuen gurutzea hartu zuen eskuan eta, tigreari hura erakusten ziola, erran zuen:
‎—Eta zuk ere barkatu niri, Maddalen, zeren putatzat eta koldartzat hartu baitzintudan... —eta, luzatu zuen eskua Maddalenen eskua berean hartzeko, eraman zuen gero hura ezpainetarat, eta muin eman zion... eta Maddaleni ere busti egin zitzaizkion begiak.
‎Eta, noiz eta baitzirudien ezen muturka hastera gindoazela, Mignon tartean sartu eta ene alde atera zen, erraiten ziola gizonari ozentki nik ez dakit zer, holandesez segur, zeren eta Mignonek holandesez eta frantsesez baitzekien eta nik ez nion ulertu. Eta, Mignonen hitzek gizona geldiarazten eta makurrarazten zutela, ene paparrean zuen eskua erretiratu zuen honek. Eta, halatan, baratu zen gizona eta alde egin zuen; ordea, alde egin aitzin, irri maltzur bat egin zidan, erran nahi balit bezala:
‎Hainbat hilabete geroago, gertatuaz jende zibilizatuen gisara solasteko gauza izan ginenean, Kristinak zioen hiltzaile ero baten karantza nekarrela salan sartzean. Ene planta beldurgarria areagotzen omen zuen eskuan armatako nekarren arrautzontzi hutsak. Arratoiek bezala egin zuten ihes.
‎Orduan Anak gau osoan zarratua ukan zuen poltsara zuen eskua eraman. Erlijio bitxi bateko apezemearen keinu lehor eta kalkulatuak erabili zituen, handik plastikozko zera ateratzeko, nire galtzetako gibelaldeko bi lekatxoen haurride hiruzkia.
2001
‎Galtzerdien azpian zegoen koaderno antzeko batek atentzioa eman zion," Korapiloak" jartzen zuen, eta Rebekaren letraz idatzia zegoen. Galtzerdiekin bildu zuen eskua eta neskaren gorpuaren ondoan eseri zen, hormaren kontra, Rebekaren burua magalean hartuta. Koaderno beltza zabaldu eta irakurtzen hasi zen.
‎Burutik eta buztanetik heldu eta sugeak ezin hozka egin. Baina mozkorrak sakelan zuen galleta bat emateko, sugearen buru gainean zuen eskua askatu zuenean, kobrak hortz ukaldia egin zion. Pozoiak erabat mende hartu baino lehenago, mozkorrak berriz ere burutik heldu zion sugeari eta hortzakada handiak eman zizkion.
‎Eseri eta koilara hartu zuen eskuan eta mahai gaineko loreak errepasatzen hasi zen, koilararen punta lore marrazkien ertzetik pasatuz. Eta gizonak katilua ezpainetara eramaten zuen bakoitzean, kafesnea hurrupaka edanez, Goiok koilara sakatzen zuen oihal ziratuko loreen kontra.
‎Inazitok ez zuen eskua apartatu.
‎Ez zen beste istilurik izan harik eta azkenean, klasea amaitzeko une batzuk falta zirela, Inazitok galdera egin zion arte. Inazitok oso serio altxatu zuen eskua eta baimena eman zitzaionean gaztelaniaz galdetu zuen:
‎Eta han intxaurrondoko bere tronuan egon zen luzaroan, lurretik lau metro gora, adarraren gainean zaldiaren bizkarrean bezala lasai eserita, paisaia eta denbora errebisatzen, munduaren antolaketa ezkutuki zentzuzkoa igarri guran. Baina ez zuen zentzu orokor handirik antzematen, gauzak nahiko absurdoak ziren berez, arkanbeleak esate baterako, eta kakalardo adardun haietako bat hartu zuen eskuan eta erabat zentzurik gabekoa iruditu zitzaion. Eta zaunka urrunak entzun zituen, igelak kroak kroak entzun zituen, kilkerren erestaldia, eta geroago, gaueko hamarrak edo hamaikak aldera, tejabana gaineko enborretan pausatuko zen seguru asko, eta intziri ikaragarria entzungo zuen.
2002
‎Mirarik hatz batez ukitu zion kikirrioa. Segituan kendu zuen eskua. Irribarre urduria atera zitzaion.
2003
‎Esango diozu isiltzeko? eta agurea seinalatu zuen eskuaren ahurraz.
‎Eta berriro egongo ginela esateko itzuli nintzelarik, tristuraren edo bakardadearen itzala sumatu nuen bere begiradan. Agur egiteko asmoarekin adeitasunezko imintzio bat egin zuen eskuarekin airean eta keinua erdibidean geratu zitzaion, motz eta lotsakor, eta bere eskuineko esku hori berriro arrotz bihurtu zitzaiola pentsatuz alde egin nuen handik.
‎Postura koreografiko hori hartu ohi zuen urduri zegoenean, bere giharrei heltzeak segurtasuna ematen zion nonbait. Ni ikustean adeitasunezko imintzio bat egin zuen eskuarekin airean, erdibidean geratu zitzaion keinu labur eta lotsati bat, ikustekoa baita zeinen urria den gizasemeok elkarri diosalak egiteko erabiltzen dugun imintzioen errepertorioa: buruarekin keinu bat, esku zabaldua zutik.
‎Eta bere eskuarekin Rakelen gorputza marraztu zuen airean. Ileetatik hasi eta behatz puntetaraino eraman zuen eskua, Rakelen gorputzaren gainetik, ukitu gabe, museoan dagoen artelana balitz bezala, soilik ikusi egin ahal dena. Distantzia batetik.
2004
‎Eta orain bizkarrean zuen eskua ondo ezagutzen zuen. Indartsua, belgikarra, kartilago batetik bestera guztiz belgikarra.
‎Ibarrak buruko ile bakanen gainetik pasatu zuen eskua. Ohera hurbildu zen.
‎Irribarre egiten bazuen ere, ezagun zuen nire erreakzio bortitzak asaldaturik zegoela. Nire adiskideak keinu bakemaile batez zabaldu zuen eskua.
‎Emakumeak aurpegia estali zuen eskuez. Malkoak euriarekin nahastu zitzaizkion.
‎Eta une horretan bere senarra gelara sartzen imajinatu zuen, alboan zuen gizonezkoak sabel biluzia laztantzen zion bitartean. Larri, sabelean zuen eskua gainetik kendu zuen orduan eta gelan barrena arropak bilatzen hasi zen, ohean utzitako gizonezkoaren harridura piztuz. Barkatu.
2005
‎Egia esan, nahiago nuen Mateo bezalako tipo bat nire ondoan eduki. Berak erotuta nengoelako keinua egin zuen eskuarekin.
‎Jakin min handiz hartu zuen eskuetan eta paperetik begirada altxatu zuenean galdera aurpegia zuen.
‎–Ziur zaude? Ez dakit; ez zuen eskura ordainduko edo horrelako zerbait?
‎–Lau hilabete daramatza gutxi gorabehera zurekin lanean, igarri diozu... –edozer gauza esan nahi zuen keinua egin zuen eskuekin.
‎–Harira –esaten hasi zen nire etxean egondako polizia atzetik irtenez, paper bat eskuan– Zure ustez gertatu den guztia... –papera jaso zuen eskuekin eta bertatik irakurri zuen izena– Azua jaunaren errua da; gainera hilketa bat leporatzen diozu, eta bere alabari... ez dakit, ez dut oso ondo ulertu alabari leporatzen diozuna.
‎Surik ekarri ez zuenez eta nik ere ez nuenez, ahalegin handiz berriro jaiki eta ilea eskuarekin apur bat atondu ondoren atetik desagertu zen. Itzuli zenean galdu itxura zekarren, baina zigarroa eusten zuen eskuari kea zerion.
‎–O, bai, Ander –zer esan nahi zuen ulertu ez nuen keinua egin zuen eskuarekin zirkulu bat osatuz, eta atxiki arin bi eman zizkion bere zigarroari– Txikitan elkarrekin jolasten genuen denok, auzuneko neska mutil guztiok. Eta nola dabil gure Ander?
‎Pelek itxaroteko keinua egin zuen eskuarekin, eta gero berriro ekin zien negarrari eta erreguei. Hura absurdoa zen:
2006
‎Olatuek haitzen kontra jotzean sortutako danbatekoak entzun zituen, eta uraren parrastada ondoren. Burua atzerantz bota eta paparreko irekieran sartu zuen eskua. Lore bat atera zuen handik.
‎Hura ez zela German, olatu artean geratu zela berak ezagutu zuen mutila. Masailean sentitu zuen eskuaren jabea ezin baitzen izan berak herriko plazako dantzaldian ezagutu zuen mutil bera, bere gerriari samurtasunez heldu ziona. Nahiz eta biek itsasoak zigortutako lixazko eskuak izan.
‎Amak ez du ezagutu. Paparrean zuen eskua amarengana hurbildu, honek hartu eta laztandu egin dio. Samurtasun berdinaz laztantzen zion gauero kopeta, txikitan, abesti hura abesten zion bitartean.
‎Maiderrek keinu bizia egin zuen eskuekin.
‎Geldi egon nintzen une batez, eta Julian izan zen orduan keinua egin zuena: nire besaburuan jarrita zeukan eskua apur bat jaitsi zuen, kamixetaren gainetik betiere; klabikularen gainera iritsi zen; haren erliebea jarraitu zuen, presiorik egin gabe, eta gero bularreraino eraman zuen eskua. Hatz mamien ukitu doi batez egin zuen ibilbidea, baina han esku naban bildu zidan bularra, kamixetaren azpian libre eta beharbada dardarka izango nuena.
‎Zalditik jaitsi nintzen. Mugitzen ahal zuen esku bakarrari eragiten zion, errukia eskatuz bezala. Eztarrian ezarri nion ezpataren punta.
‎Hura aitzinatu zitzaidan. Batere ahalkerik gabe luzatu zuen eskua. Bisaia ukitu zidan.
‎Bat bateko jakin mina gaineratu zaio nekeari. Guti uste zuen eskuak handik atera duena: paperak, paperik anitz, letra txiki meheaz txinaurrituak.
‎Hala egin genuen gainontzekoa. Beroa zuen eskua, oso beroa. Errementeriako mailuen danbatekoek esnatu ninduten, eta pena sentitu nuen ametsaren amaieran.
2007
‎Autora itzuli zen nire laguna, atea zabalduta utzi eta irratiak behar zuen txokora luzatu zuen eskua. Gure kantua!
‎Irenek aski ondo zekien horrelako kontuetan ni ez nintzela bera bezain aurreratua, eta hala ere errealitate hura nabarmen uztea gustatzen zitzaion. Beraz, isildu gabe, niregana luzatu zuen eskua eta nire bularraldera zuzenduz ikusi nuen bere esku bihurri hura, ezkerreko titia ukitu arte. Txikitxo hori!
2008
‎–Berri ona jakin nuenean, Ama Birjinaren deia nabaritu nuen hemen, markesa andereak bihotzera eraman zuen eskua une hartan?, barru barruan. Eta berri txarrak ez dit bihotzetik ezabatu sentimendu hori.
‎Bi anaiak aurrez aurre zeuden, eta Nazariok behetik gorako mugimendu azkar bat egin zuen eskuarekin, odola sutan behar zuen, hainbesteraino zituen begiak ere suak hartuak?, paparraren parean geldiarazi zuena, anaiari paparretik heldu nahi baina bidean damutu balitz bezala, burura zerbait burutsuagoa etorri ote zitzaion. Gero, arnasa bete betean hartu eta honela hitz egin zion Beñardori:
‎Makinaren parez pare jarri zirenean, izeba Eugenik eskua aurreratu zuen, mugimendu azkar batean makina ukitzen zuela: ukitu bezain laster, ordea, atzeratu egin zuen eskua, beldurrak edo zuhurtziak aginduta, edo bi sentimenduek batera, ez zekien; jarraian, operazio bera errepikatu zuen, baina, arestian ez bezala, bizpahiru segundotan eutsi zion eskuaren posizioari, makinaren osagai bati helduta, atzera egin aitzin; hirugarren ahaleginean, berriz, ez zuen atzera egin; eta ukitu zuen makinaren zati bat, ukitu zuen bestea, orain xafla bat orain beste osagai bat,... igo zen gora, eseri zen jarlekuan?
‎makinatik kanpora egitera zihoala zirudienean, zutitzearekin batera, ezker hanka ere alboratu zuen apur bat, mugimendu ezin azkarrago batean?, ilobaren aurrean emakume indartsua zela agertzearren edo, sorginen ipuin asko zekizkien arren, izeba Eugenik ez zuen sorginetan sinesten, azken batean!?, barrura egin zuen kanpora egin orduko? Eta orduan, jarlekuan ostera eseri eta berriro estutu zuen eskuaz goma puztua: –Tuuu!?.
‎–Tuuu!?. Eta berriro kendu zuen eskua, tximistak hartua bezala, baina irri itxurako bat ere egin zuen jarraian. Handik aurrera, ekaitzaren ondoko barealdia bereganatzen zuela, bere buruaz ziur eta bere buruaren jabe, beste irri bat egin zuen, beste bat eta beste bat, eta, haur bihurri bat bezala sentitzen zela, berriro jo zuen soinua, berriro eta berriro, tuuu, tuuu eta tuuuuuuu!
‎Edo aski izango al zuen, baldin eta?? Reginaren damua, etxerako bidean hiruzpalau bider eraman zuen eskua kopetara, bere buruarekin haserre balego bezala?, aitari bere garaian gogorrago egin ez ziolako: nola, baina, Reginak berak jantziak, ispiluak eta takoi altuak gogokoago bazituen!
‎Eta Johnek kopetako ilera eramaten zuen eskua, halako gizon zintzorik ez zela pentsarazten zidan bere keinu serio harekin.
‎Hitzez hitz bete genuen biok haren esana, eta orduan ikusi nuen itsuak zerbait pasatzen zuela makilari eusten zion eskuaren ahurretik kapitainaren eskupera. Kapitainak itxi egin zuen eskua segituan.
‎Jakinguraz, lehen aldiz atera zien oilaki ipurdia haur taldeko helduenei gizaki baten odolak. Ez zuen eskuan egindako ebakiak sortutakoaren edo sudurretik botatakoaren antzik, ilunagoa zen zerrautsarekin bat egindako hura.
‎Argazkiei begiratu zien, egunkariari tituluak irakurri zizkion, atzetik aurrera, kontu bitxietatik hasiz. Zuzendariarentzako gutunen orrira heltzean jertse grisaren ezker poltsikora eraman zuen eskua, bihotzaren albora, eta, Marco Fidanzak jakinarazi zion bezala, bere biziak adina balio zuen gutuna ziur tatu zuen, estutuz.
‎Farol baten argitasun horira hurbildu eta bertan geratu zen, gauak eta iluntasunak beldurra emango baliote bezala. Gabardinaren iduna goratu, eskuak igurtzi eta eskumako poltsikoan sartu zuen eskua.
‎Marieeeee!!! , errepikatzen zuen eskuak luzatuz Monsieurrek.
‎Baraurik egongo zen seguru asko, otorduetatik kanpo mokaduren bat eginez elikatzeko ohitura baitzuen. Tarte luze bat eman behar izan zuen eskuekin aurpegiari haize emanez eta altxatzeko beldurrez. Ostatu bat aurkitzeko asmotan bidean jarri ginelarik, pauso trauskil batzuk eman zituen takoidun zapaten gainean eta ondo beharrez heldu nion gerritik, aitakeriaz gehiago beste inolako asmorekin baino, eta aparkalekura iristean, autoan eseri orduko, musu itogarri bat eman zidan.
‎Bi anaiak aurrez aurre zeuden, eta Nazariok behetik gorako mugimendu azkar bat egin zuen eskuarekin –odola sutan behar zuen, hainbesteraino zituen begiak ere suak hartuak–, paparraren parean geldiarazi zuena, anaiari paparretik heldu nahi baina bidean damutu balitz bezala, burura zerbait burutsuagoa etorri ote zitzaion... Gero, arnasa bete betean hartu eta honela hitz egin zion Beñardori:
‎–Berri ona jakin nuenean, Ama Birjinaren deia nabaritu nuen hemen –markesa andereak bihotzera eraman zuen eskua une hartan–, barru barruan. Eta berri txarrak ez dit bihotzetik ezabatu sentimendu hori.
‎Makinaren parez pare jarri zirenean, izeba Eugenik eskua aurreratu zuen, mugimendu azkar batean makina ukitzen zuela: ukitu bezain laster, ordea, atzeratu egin zuen eskua, beldurrak edo zuhurtziak aginduta, edo bi sentimenduek batera, ez zekien; jarraian, operazio bera errepikatu zuen, baina, arestian ez bezala, bizpahiru segundotan eutsi zion eskuaren posizioari, makinaren osagai bati helduta, atzera egin aitzin; hirugarren ahaleginean, berriz, ez zuen atzera egin; eta ukitu zuen makinaren zati bat, ukitu zuen bestea, orain xafla bat orain beste osagai bat,... " Tuuu...!".
‎makinatik kanpora egitera zihoala zirudienean –zutitzearekin batera, ezker hanka ere alboratu zuen apur bat, mugimendu ezin azkarrago batean–, ilobaren aurrean emakume indartsua zela agertzearren edo –sorginen ipuin asko zekizkien arren, izeba Eugenik ez zuen sorginetan sinesten, azken batean! –, barrura egin zuen kanpora egin orduko... Eta orduan, jarlekuan ostera eseri eta berriro estutu zuen eskuaz goma puztua: " Tuuu!".
‎" Tuuu!". Eta berriro kendu zuen eskua, tximistak hartua bezala, baina irri itxurako bat ere egin zuen jarraian. Handik aurrera, ekaitzaren ondoko barealdia bereganatzen zuela, bere buruaz ziur eta bere buruaren jabe, beste irri bat egin zuen, beste bat eta beste bat, eta, haur bihurri bat bezala sentitzen zela, berriro jo zuen soinua, berriro eta berriro, tuuu, tuuu eta tuuuuuuu!
‎Edo aski izango al zuen, baldin eta...? Reginaren damua –etxerako bidean hiruzpalau bider eraman zuen eskua kopetara, bere buruarekin haserre balego bezala–, aitari bere garaian gogorrago egin ez ziolako: nola, baina, Reginak berak jantziak, ispiluak eta takoi altuak gogokoago bazituen!
2009
‎Inork ez zuen eskua altxatu. Guztiok geneuzkan buruan milaka galdera.
‎Isilik gelditu zen niri begira, kontatzea merezi ote zuen neurtzen ari zen; erabaki zuenean, ezetz egin zuen eskuekin, mahai gaineko tabakoa eta pizgailua patrikan sartu eta buelta bat ematera zihoala esan zuen. Bakarrik gelditu nintzen berriro etxean, baina jadanik ezin nuen lorik hartu eta telebista piztu nuen, erre behar nuen denbora betetzeko.
‎Oskarrek burua estutu zuen eskuen artean. Une luze batez lurrera begira egon zen, arnasa sakon hartuz.
‎Oskarrek lepora eraman zuen eskua. Ahaztua zuen Anak eginiko zauritxoa.
‎–Hotz izugarria egiten du! , erran zuen eskuak igurtziz?. Eta ederki dakizu mojek urduritu egiten nautela.
‎Oskarrek saguaren botoia sakatu eta hots elektroniko batzuk entzun ziren. Xabierrek bolumenaren botoirantz mugitu zuen eskua, baina une hartan gizon zahar baten ahotsa entzun zen. Hasieran, interferentziek desitxuraturik atera zen ahotsa, baina, kraska ozen baten ondotik, garbitasun osoz entzun zuten:
‎Bere bila etorri ote ziren? Paketearen pisua nabaritzen zuen eskuetan eta honi usain berezia zeriola iruditu zitzaion. Catherine eta honen mehatxuak bururatu zitzaizkion.
‎Begiak amorrazioz ttikitu zituen segundo luze batez baina, berehala, egoeraz jabetuz, telefonora joan zen. Joseba haren intentzioaz konturatu zen eta azkarki jarri zuen eskua telefonogailuan.
‎–Ez da hil, esan zuen eskuak irakurtzen zituen sorginak?. Saiatu bada ere, bere burua leherrarazten.
‎Garondora itsatsia mantentzen zuen eskua askatu eta airean zabaltzen utzi zuen Xantik, bere pentsamenduen erakusgai balitz bezala.
‎Bakeroen poltsikoan ezkutatu zuen eskua Virginiak. Baina ez zuen erantzun egokirik topatu.
‎esan nahi baita irri hura zurruntzen eta astunagotzen hasi zitzaiola, gorputza ere astunago egiten ari zitzaion seinale; Ada, beraz, beheraldiaren eta bere ezintasunaren errealitatea onartzeko moduan zegoen une hartan, baina hain zen handia, itxuraz, arestian egindako hegaldiak sorrarazten ziòn malenkonia eta esperientzia berritzeko gogoa, non hegaldiari berrekiteko erabakia hartu baitzuen, laugarren kopa hartuz, gaur gaurkoak, bihar biharkoak; ondorioak, baina, guztiz bestelakoak izan ziren, astuntzen hasia zèn gorputzak berunaren trinkotasuna hartu baitzuen. Adaren irria sorgortasunaren adierazpidea zen jada, zorion dohatsu orotatik urrun?, lo astun batek, begiak ere itxi zitzaizkion une batez? berunago egin zuena; ohera joateko ordua zen, beraz; zutitu zenean, ordea, mahai gainean bermatu behar izan zuen eskua, orekari eusteko; eman zuen pauso bat, baina eman orduko joan zitzaion beste oina, egin ere, egingo zuen estropezu, baldin eta jangelako zutabeetako bat aurkitu izan ez balu eskumenean.
‎Iritsi zen Domingo etxeko atarira Ada atzetik zuela; babestu zuen eskuez burua, ama erratzaz astintzen ahalegintzen zen bitartean; galdetu zion honek: –Zer demontre egin duzu, demonio horrek??, eta Domingok honela erantzun zion, etxeko ate irekian barrena egiten zuèn mementoan doi:
‎eta orain sar zaitezte: zuen eskuetan jartzen naiz?; bazirudien, beraz, Nazario beldur zela, Rakelen gelan zer ikusiko ote zuen; aldi berean, bere beldurrak eta bere berekoikeriak deseroso sentiarazi behar zuten Nazario, baldintza haietan emaztea jaikiaraztea ez baitzen, inondik ere, gizalegea; gizonak, beraz, deserosotasunaren itzal hura behar zuen buruan, ezin estal zezakeena komenientziazko aitzakia bat asmatu ezean; eta,...
‎Gero, eskua aurreratu zuen, haurra ukitzeko asmoz, begiz jada ikusia zuena ukituz egiaztatu nahi balu bezala; haurraren kopeta deformatua ukitzear zuenean, baina, berriro atzeratu zuen eskua, berriro aurreratzeko, atzera eta aurrera behin eta berriz, une batez ukitu zuen arte, eskua istantean erretiratzen zuela, tximista batek hartua iduri; Nazario Orberi ere halaxe iruditu zitzaion, beharbada, elektrikara bat sentitu balu bezala, eskutik gorputz osora hedatu zitzaiona eta ilun indarretik gehiago zuena argi-indarretik baino, hain sentitu zen bat batean gauak hartuta bera ere, b... orduan ulertu baitzuen, agian, ulertzekoa:
‎lekuko; inork ez zuen ñabardura hura ikusteko posibilitatea, ikusleak urrunegi zeuden?, baina desafiatzaileak bai, hark ikusi zuen? altxatu ere, horregatik altxatu zuen eskua, beharbada, ukabilkada bat emateko asmotan, edo beste zartako bat, Domingoren oilarkeria zapaltzeko; une hartan, baina, Teofilo Mariak bere oihuarekin geldiarazi zuen?. Ez!??, lauzpabost pauso azkarretan desafiatzailearen aurrean paratzen zela, besoak eta ukabilak erasorako prest; nahi zuèn bidetik bideratua zuen Domingok eszena hura, ustez, baina hantxe hondatu zitzaion guztia, hantxe kir... inoiz ez bezalako energiarekin zegoen, energia negatiboa nahi bada, porrotaren ondorioz, baina energia, azken finean, beste energia mota batean transformatzeko gai?:
‎Hartarako zegoen, baina, Nazario! Izan ere, seme lotsagabearen liztor hiztunak behin egin zion zizt, eta berriro egin zion; jarraian, beraz, liztorra itutzat harturik, malguki bat bezala jarri zen zutik Nazario, eta malguki batek bezala luzatu zuen eskua, Domingori belarritik heltzeko:
‎Neu ere ez nintzen sekula galdetzera ausartu. Sabinek eta Olatzek txikitatik galdetzen zioten zergatik falta zuen eskua, eta berak beti gauza bera esaten zien: istripua izan zuela ohol madarikatu bat mozten, zain madarikatu bat zuela oholak, eta zintzilikaturik ikusi zuela eskua.
‎Bere jendeek inguraturik, manta batean bildua lekutu zen plazatik. Quélus ederraren bizkar odolduaren gainean zuen eskua ezarria. Penitentziak iraun bitartean fi nkien ematen eta isilen hartzen zutenetarik izana zen Quélus.
‎Hartarako zegoen, baina, Nazario! Izan ere, seme lotsagabearen liztor hiztunak behin egin zion zizt, eta berriro egin zion; jarraian, beraz, liztorra itutzat harturik, malguki bat bezala jarri zen zutik Nazario, eta malguki batek bezala luzatu zuen eskua, Domingori belarritik heltzeko:
‎iritziz aldatu naiz, atea ireki dizuet... eta orain sar zaitezte: zuen eskuetan jartzen naiz"; bazirudien, beraz, Nazario beldur zela, Rakelen gelan zer ikusiko ote zuen; aldi berean, bere beldurrak eta bere berekoikeriak deseroso sentiarazi behar zuten Nazario, baldintza haietan emaztea jaikiaraztea ez baitzen, inondik ere, gizalegea; gizonak, beraz, deserosotasunaren itzal hura behar zuen buruan, ezin estal zezakeena komenientziazko aitzakia bat asmatu ezean;...
‎bakarrik zegoen, bai, eta ez zuen beste inoren beharrik, antza; gustura baino gusturago zebilen airean hegan, lur guztien eta lurreko arazo guztien gainetik, eta hura nahikoa zitzaion; edo ez zitzaion nahikoa, beharbada, goian zegoenari gorago egitea bururatu –airezko arrainontzi mugagabe bat ote zen, bada, zerua, kolore orotako arrainak zituena? –, eta hirugarren kopa hartzea erabaki baitzuen, gaur gaurkoak, bihar biharkoak; gorago egin beharrean, baina, behera egin zuen, hartaz ohartu nahi zuenak begi bistan zituen frogak, Adaren irri dohatsua ez baitzen jada hain dohatsua, arintasunaren biribiltasuna nonbaitetik apurtu balitzaio bezala: ...har biharkoak; ondorioak, baina, guztiz bestelakoak izan ziren, astuntzen hasia zèn gorputzak berunaren trinkotasuna hartu baitzuen –Adaren irria sorgortasunaren adierazpidea zen jada, zorion dohatsu orotatik urrun–, lo astun batek –begiak ere itxi zitzaizkion une batez– berunago egin zuena; ohera joateko ordua zen, beraz; zutitu zenean, ordea, mahai gainean bermatu behar izan zuen eskua, orekari eusteko; eman zuen pauso bat, baina eman orduko joan zitzaion beste oina... egin ere, egingo zuen estropezu, baldin eta jangelako zutabeetako bat aurkitu izan ez balu eskumenean.
‎Iritsi zen Domingo etxeko atarira Ada atzetik zuela; babestu zuen eskuez burua, ama erratzaz astintzen ahalegintzen zen bitartean; galdetu zion honek: " Zer demontre egin duzu, demonio horrek?", eta Domingok honela erantzun zion, etxeko ate irekian barrena egiten zuèn mementoan doi:
‎Domingoren begiak, baina, ez ziren menderatuaren begiak, ausaz, ez azpiratuarenak, ezta ardiaren begi etsi itzaliak ere; aitzitik: ...balitz bezala, koadro osoaren kontrastean bigarren planoan geratzen zèn begi argitasunaren ñabardura distiratsu hura –egunsentiak pizten du oilarraren kukurrukua eta oilarraren kukurrukuak pizten du egunsentia– lekuko; inork ez zuen ñabardura hura ikusteko posibilitatea –ikusleak urrunegi zeuden–, baina desafiatzaileak bai, hark ikusi zuen... altxatu ere, horregatik altxatu zuen eskua, beharbada, ukabilkada bat emateko asmotan, edo beste zartako bat, Domingoren oilarkeria zapaltzeko; une hartan, baina, Teofilo Mariak bere oihuarekin geldiarazi zuen –" Ez!" –, lauzpabost pauso azkarretan desafiatzailearen aurrean paratzen zela, besoak eta ukabilak erasorako prest; nahi zuèn bidetik bideratua zuen Domingok eszena hura, ustez, baina hantxe hondatu zitza... inoiz ez bezalako energiarekin zegoen –energia negatiboa nahi bada, porrotaren ondorioz, baina energia, azken finean, beste energia mota batean transformatzeko gai–:
‎Gero, eskua aurreratu zuen, haurra ukitzeko asmoz, begiz jada ikusia zuena ukituz egiaztatu nahi balu bezala; haurraren kopeta deformatua ukitzear zuenean, baina, berriro atzeratu zuen eskua, berriro aurreratzeko, atzera eta aurrera behin eta berriz, une batez ukitu zuen arte, eskua istantean erretiratzen zuela, tximista batek hartua iduri; Nazario Orberi ere halaxe iruditu zitzaion, beharbada, elektrikara bat sentitu balu bezala, eskutik gorputz osora hedatu zitzaiona eta ilun indarretik gehiago zuena argi-indarretik baino, hain sentitu zen bat batean gauak hartuta bera ere, b... haurrak nazka ematen ziola; nazkak, baina, errudun sentiarazten zuen aldi berean...
2010
‎–Berri txarrak???. Aitak, begiak harritik mugitu ere gabe, eskuinera luzatu zuen eskua, mugimendu automatiko batean. Eta Maria Bibiana, orria eskuan hartuta, irakurtzen hasi zen?
‎Tarteka, hala ere, berarengana jauzi egin zezala eskatzen zion, eta txakurrak jauzi egin eta Heinrichek lepa buruetatik heldu, eta zirrika eta musuka aritzen zitzaion, orain belarrian, orain kopetan eta orain mutturrean. Heinrichek, gainera, hainbat trebetasun irakatsi zizkion, eta Bergek halaxe ikasi zuen eskua ematen, gidailen gainean zutik jartzen eta ibiltzen, uztai handi batean barrena salto egiten. Malabarista hutsa genuen Berg!
‎Nazismoa eta faxismoa izan ziren falangisten, erreketeen eta kolpisten bisturia Espainiako burdinetan. Bisturia hartu zuen eskua Francisco Franco jeneralarena izan zen. Espainiako totalitarismoaren ideologia militar eta katolikoan, Francoren eskua Santa Teresaren beso usteldu gabea bezalakoa izanen litzateke.
‎Izerditutako eskotean iragan zuen eskua, apropos. Egunez soinekorik jantzi ez arren, ikusgarri zeuzkan beti bularrak.
‎Baina egun horretan, Telmo txikiari hontzaren ulua egiten erakutsi zion, umearen aitak eta osaba izebek eski jauziak telebistan ikusi bitartean. Gero, aitonak ez zion bilobari hitzik zuzendu, eta Telmo txikiak, tarteka, patrikan sartu behar zuen eskua hangoa egiazkoa zela ziurtatzeko.
‎Luia konturatu zen musuekin zakila mugitzen zitzaiola Omarri, eta ez zen ukitzera ausartu. Omarrek Luiaren izter artera eraman zuen eskua, estu estu zeuzkan, baina eskua bertan kabitzeko beste lasaitu zituen.
‎" Berri txarrak...?". Aitak, begiak harritik mugitu ere gabe, eskuinera luzatu zuen eskua, mugimendu automatiko batean. Eta Maria Bibiana, orria eskuan hartuta, irakurtzen hasi zen... baita begiak izugarri zabaldu ere irakurri ahala, ezusteak eta izualdiak eragindako mugimenduan, nik uste:
‎Tarteka, hala ere, berarengana jauzi egin zezala eskatzen zion, eta txakurrak jauzi egin eta Heinrichek lepa buruetatik heldu, eta zirrika eta musuka aritzen zitzaion, orain belarrian, orain kopetan eta orain mutturrean. Heinrichek, gainera, hainbat trebetasun irakatsi zizkion, eta Bergek halaxe ikasi zuen eskua ematen, gidailen gainean zutik jartzen eta ibiltzen, uztai handi batean barrena salto egiten... Malabarista hutsa genuen Berg!
2011
‎Nadiaren antza zuen neskak gona motz bat zeraman, baina horrek ezinbesteko baldintza zirudien dantzalekuan sartu ahal izateko. Atezainari zerbait erakutsi eta keinu bat egin zuen eskuarekin, oso berea iruditu zitzaidana, sarrerako txartela airean dantzatuz edo, goazen barrura, adierazteko balio zezakeena, umore onaren adierazgarri bat nolanahi ere:
‎Berak ez zuen ezer erantzun. Hiriaren erdigunera zihoan autobideko sarrera seinalatu zuen eskuarekin.
‎Andereak, doi makurtuaz, uretara luzatu zuen eskua, ur hozkirri eta garbira, hostoen artetik iragandako errainuak uhintxoetan dirdiratzen ziren artean, ispiluaren laua desitxuratuz. Esku ahurrean bilduriko ura ezpainetara eraman zuen, masusten tinta ubela ezabatu nahirik agian.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia