Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 65

2000
‎Baina, deusetan hasi aitzin, derradan, justuki eta zuzentki, bertze zerbait: izan ere, bertze nonbait kontatu dizut, jaun André, nola egin zuen ene arimak Felisak kontatzen zizkidan ipuinen aterbetik zientziaren aterberat; baina hirugarren aterbe bat ere izan nuen, bertze biak bezain inportanta, bederatzi hamalau urte bitartean bere babesa eman zidana eta alborat utzi ezin dudana, eta aterbe hura izan zen jaun Marcel Dibarsorok bere irakaspenekin eta bere bihotz liberaltasunarekin eskaini zidana. Zeren eta, bertzenaz, ez baitago endelegatzerik handik urte gutirat izan nuen haustura, ene nortasuna eta ene izatasuna bi partetan partitu zituena.
‎Kontua da don Frantziskok sasoin hartan artzain onaren parabola irakurri zigula, eta manatu zigula ezen parabola hari buruzko komentario edo sermoi labur bat skriba genezala. Eta, sermoi bana skribatzen genuela, irakurri zuen don Frantziskok Mattinena, eta begiak zabaldu zituen; eta irakurri zuen enea, eta are gehiago zabaldu zitzaizkion. Eta, amari erakusten zizkiola, erran zuen:
‎Fede kontuetan gizon gogorra eta zurruna zen arren, gozo ibili zitzaidan aita jesuita nik hari eginikako lehen aitor hartan, neure kontzientzia estutu gabe eta neurriz kanpoko galdegiterik egin gabe. Halarik ere, aita Bartolomek ongi baino hobeki zekien orduko zer nahi zuen eneganik, eta, akabantzan, bere kontseiluen emaiterat beharturik sentitu zen:
‎Zeren ene bihotza ez baita lehengoa, eta ez dabilkit gaztetan bezala, noiz eta eskatzen niòn guztia emaiten baitzidan, kolpe bat bertze bati zerraiola, neurri, justu eta doi. Ez, oinazerik ere ez dut, baina galdu zuen ene bihotzak neurria, galdu zuen konpasa, eta hala dirudi orain aitzina egin nahi duen eta aitzina egiten duen oinezkoa, baina etengabe ere behaztopa egiten duena.
‎Eta osaba Joanikot izarrez mintzatzen zitzaidan, eta nik izar haien artean egiten nuen amets... Eta bihotzez maite nuen osaba Joanikot, baina bihotzak erraiten zidana ez zuen ene buruak onartzen, zeren nik, gauza guztien gainetik, neure tokia eta neure kargua bainituen... eta zure aitaren emaztea nintzen... eta jauregiko anderea nintzen... eta ez zegoen goia behearekin nahasterik.
‎—Baina, ene buruak ene bihotzaren gutiziak ontzat emaiten ez zituen arren —erran zuen ene amak—, halarik ere, zure aita etxeratu eta harekin oheratzen nintzen bakoitzean, osaba Joanikot izaiten nuen gogoan, halako suertez, non gogoz eta arimaz harekin izaiten bainintzen, gorputzez zure aita besarkatzen banuen ere... Eta nik ez nuen bekaturik egin nahi, baina bekatu egiten nuen, erremediorik gabe... harik eta, halako batean, zutaz haurdun gertatu nintzen arte.
‎Baina, bertze deusi lotu aitzin, ez ote zuen ene liburu honek aitzinetik bertze aitor bat behar, zeren ene ahalegina eta ene testigantza harrokeria hutsa izan baitaitezke, Moises baino ahaltsuago izan ez naizenean, ez Sanson baino balentago eta ez Salomon baino jakintsuago. Nor naiz ni, izan ere, neure bizitzaz mintzatzen hasteko, gizon faun bat naizenean, ezdeus bezain guti balio?
‎Baina zer esplikazione zuen ene desira hark. Egia ote zen, bada, Platonen leienda, zeinean kontatzen baita ezen aitzina hartan izaki haiek bizi zirela, aldi berean gizonen eta emaztekien ezaugarriak zituztenak eta gaurko gizonak eta emaztekiak baino ederragoak zirenak, eta hain zirela indartsuak eta urguilutsuak, non deliberatu baitziren, Titanak bezala, jainkoen kontra erreboltatzerat, harik eta Zeusek haiek guztiak azpiratu zituen arte, oinazturaren aizkoraz bitan banatzen zituela, eta hala gabiltzala gizon emaztekiok geroztik, amorioaren desira aseezinak bulkaturik, batzuk eta bertzeak bat egin nahirik, etorkiko batasuna amets?
‎Ximurrarekin ezkondu, etxekoandretu eta amatu zenez geroztik biribiltzera emandako gorputz eta begitarte horietan deus guti gelditzen zen hogei urte bete gabean ezagutu nuen neska mehakil eta bisai hezurtsutik. Oroitzeak lan du baina," denak elkarren kontra" jokatzen genuen garaietan, gau bat baino gehiagotan bukatu zuen ene besoetan. Deus espantagarririk ez:
‎Zerbaitek etenarazi zuen ene jarioa. Manuel Sarasa Gonzalez, izengoitiz" Kalpar latz", izengoitiz" Sagarroi", izengoitiz" Manolo Potzolo", nahiz eta orain aski mehartua izan, zubiaren erdian zen, gizon batekin solasean.
2001
‎Aroberri elkartera deitu nuen jarraian, bi tokiren erreserbatzeko: ahots melengarekiko andre batek hartu eta onartu zuen ene demanda, lotura intimoak sortzearren gaua taldean iragatekoa zela gogor azpimarratuz. Ez nion deus ere erranen Mairosi, egiazki tristatuko zelakoan.
2002
‎Heien argumenduak itzuliaz eta ugarituaz gainera, pluralitate hypothesisa batasunarena baino makhalago dela izan ere erakhustea da lan horren xedea, zerak edo gauzak egoki ikhus dezakenarentzat. Eztabaidazale izateak ernarazi zuen ene baithan, gaztezaroan, mintzoaldi hori idatzi beharra. Eta norbaitek beretzakotu duenez, nik argitara eman ala ez erabakitzea aztertu eztut.
‎Izan ere," Sara Huarte" esan nuen une berean, burua ateratzen zidan neska bat zutitu zitzaidan, gelan sartzeko. Haatik, neskak ez zuen ene arreta piztu, lehenengotik behintzat. Edonork ateratzen baitit neuri, buru puska bat ez bada, buru osoa.
2004
‎Euskaltzainburua zen Jose Maria Lojendiok ez zuen ene demisioa onartu; eta itzuli egin zidan Angelura urgazle izendapenaren Diploma (hemenxe daukat, neure begien aurrean, etorri zitzaidan tolesturetan tolestuta); eta berehala, ahalik eta azkarrenik, Euskara Batuaren prozesua bideratuko zuela agindu zidan. Eta egiaz mintzo zitzaidala berehala ikusiko nuela.
2006
‎– Bere lehen kalitatea, segitu zuen ene pentsamenduak entzun balitu bezala, bere ulermena zen. Jende ezezagunek ere harengan alimaleko konfiantza zuten, zeren begirada batez zure kezkak zein ziren bazekiela eta ulertzen zituela ematen baitzuen.
‎Onartu nion. Setioaren lehenbiziko egunean edandako arnoaren oroitzapena atxikitzen zuen ene aho-sabaiak. Mama gorriak arindu zidan mihia.
‎Zer gehiago behar zuen ene nafar bihotzak zahagi betea iduri hanpatzeko!
2007
‎Astotik lastora jauzi egin zuen ene pentsuak.
‎– Bitxi... –errepikatu zuen ene ondotik Carmenek.
2009
‎Zerbait gehiago baldin banuen galdetzeko, eztarrian trabaturik gelditu zitzaidan. Frantziskak, nire durduzadura probestu zuen ene galderari ordaina emateko:
2010
‎Attuliren kontseiluaLehen pastorala idatzi nuelarik, galdegin nion zer pentsatzen zuen ene testuaz herritarrei proposatu aitzin. Hilabete baten buruan, goiz batez etxera etorri zen eta erran zidan:
2011
‎–Ni ere bai, erran zuen ene bertze anaia Pedrok.
‎Betiko gozotasunaz jardun zuen berbetan Doña Elenak eta betiko dotoretasunaz egin zidan azken agurra. Betiko laztan biak eman eta haren betiko usain gozoak bete zuen ene barrua. Esku biakaz igurtzi zidan aurpegia eta malko potolo batzuek lausotu zituzten ene begiak.
‎Berba gutxi esaten zituen eta, esan gura zuena aditzera emateko, bere begi biziak baliatzen zituen. Asunta emazteagaz eta hiru seme alabagaz bizi zen eta, ezagutu eta lasterrera, euren ondoan aurkitu zuen enetzako etxea. Lekua lasaia zen eta etxea bera ere ederra eta zabala.
‎haren gozotasunak, haren dotoretasunak, haren edertasunak, haren berbakerak eta haren usainak. Soineko berriak ere josi zizkidan eta, haren esanei jarraituta, beste itxura bat hartu zuen ene gorputzak. Hala esaten zidaten ingurukoek ere eta nik, jakina, pozik entzuten nituen jendeak esandakoak.
‎Zorabiaturik nengoen. Barruraino sarturik neukan Doña Elenaren usaina, eta sekula ordu arte eduki gabeko sentipen atsegin, gozo eta bizi batek bete eta astindu zuen ene gorputza.
‎Urduri nengoen, zer esaten nuen ez nekiela. Doña Elenak eten zuen ene jario zentzugabea. Ene ezinegona ikusita, eta txikituta eta mehetuta neukala zakila, nigana hurreratu, atzamar bat ene ezpainetan jarri eta isiltzeko agindu zidan.
‎Luzaroan iraun zuen ene buruan Nikolasen urkamendiko irudiak eta luzaroan iraun zuen ene bihotzean mutil errugabe haren heriotzak utzi zidan saminak. Sarri egoten nintzen itsasoari begira, marrazoren baten ahotik Nikolas berriro bizirik eta osorik noiz agertuko ote zen zain.
‎Gazteegi nintzen. Finala jokatu behar zuen ene kusia, aldiz, 25 urte zituelarik, mobilizatua izan zen. Gero preso izana da.
2012
‎Horrenbestez, bere fruitua jaso zuen ene aholkuak;
‎Daniel Elgebeltz pareko bortatik sartu zen. Burua alderik alde higitzen zuen ene bila. Berria kazeta zeraman besapean.
‎Arrasta kolpe eta harrabots handi batean botatua naiz aurre paretari, beste gibel alderako mugimendu batek bizkarraz beste aldekoari. Trena tupustez gelditzeko kolpe horrek irrista atea ideki zuen zaparta batean, haren hegiak joa zuen ene sorbalda eta aurreko pareta jorik kopetan banaukan trunpilo polit bat. Ene uspelak gaitz bide ttipikoak ziren.
‎Iturrira edatera joan eta xanpaña boteilak berak ere iduri zuen ene trufari zegoela! Lepotik hartu nuen, trufaria!
‎Mediku zintzo horrek utzi zuen ene bihotzean eta familiarenean esker onezko orhoitzapena.
2013
‎–Parisen ez dakizue deus ardoaz, erran zuen ene lagunak, izugarrikeria bat salatzen ari balitz bezalako doinuan?. Saumuroiskoa.
2014
‎Gero Garaziko ostatuetan kontatzen direnak: " quinientospesetos" erran zuen ene adineko errugbilari batek. Ihaute testamenduetan eliza latina gaizki hartuak egiten zuen lan bera.
‎Donapaleuko toberari buruz gogozkatu nituenak barnean nituen, ezin erranak garaian, tobera ez zen unanimismo horretarik joaten ahal. Domaia izan zen alde batetik, denbora hartan Intxausperen erreinu bukaera zen, zerbait eder egiteko mentura bazitekeen, baina ez zuen ene ustez tobera ideia aitzinaraziko. Edo gehiago kokaraziko zuen antzerki politiko edo errebindikagarri horretan.
‎Zer? Aitak esan zuen Ene, gure Carlos!
2015
‎Saizarbitoriaren literaturgintzan konstante bat izan da psikiatriaren inguruko kezka. Mikel Hernandez Abaituak idatzi zuen Ene Jesus eta psikoanalisiaren inguruko erlazioaz; Hamaika pauso nobelako protagonistetako bat, J.J. Lasa, psikiatra da; eta Mari Jose Olaziregik ere idatzi du Rosettiren obsesioa eta psikoanalisiaren arteko loturaz (2004). Berriki Markos Zapiainek argitaratutako Saizarbitoria eta Iraganan ere beste horrenbeste azaltzen da.
‎Lekukoekin lan egiteak erakusten du ahoskeran franko eratako bihurrikeriak gerta daitezkeela; esate batera, Zuberoa Amikuzeetan nagusi den hogeialdaera zaharragoaren ondoan (cf. ...o hogeiahoskatu zuena hogoiidentifikatzen nuen nik grabazioa entzutean, baina ez nengoen ziur; grabazio bereko beste adibide batean hiztunak hogeieman zuen garbi eta jabetu ahal izan nintzen Amikuzeko gainerateko herrietan bezala, Ostankoan ere hogeialdaera gordetzailea ibiltzen dela, baina lehen adibidean ez nuen batere garden entzuten eta hogoiizan zitekeela iruditzen zitzaidan, hori entzun uste zuen ene belarriak. Amikuzeko mugako herria da Ostankoa, Landibarreri begira bizi dena, nahiz badakigun Landibarren hogeiematen dutela, baina, esate batera, Irisarrin eta Armendaritzen (h) ogoi?.
‎Bigarren fasean sartuak ginen, hots, bigarren egunean. Bezperan, astearte arratsaldez, zenbait eguneko aitzinarekin, ene uteroak erabakia zuen ene planoen nahasteko momentua zela, orduantxe. Lehen fasea abiatua zuen, zeruaren abisuarena, zeinetan ez baita gauza handirik gertatzen, batez ere, ni bezala, aitzinetik prestaturik doan emaztea bada, erran nahi baitu sindrome gaitza duena, larrua lehortzen zaiona hanpatu arau.
2016
‎Esnatu nintzenean, hango paisaiak liluratu ninduen, dena hain argi baitzegoen eta hura paradisua izan zitekeela iduritu zitzaidan. Argia hainbeste maite zuen ene bihotza poz pozik zegoen eta fruituondoz beteriko baratze ederrak zorionez hauntu ninduen. Dena arbolez estalirik zegoen, udareondoz, pikondoz eta batez ere sagarrondoz.
‎POLIZA: (Erretorari) Errak, badakik, dudarik gabe zer nahi zuen eneganik. Beraz hori zuian hiltzalea(...) Eta gure zalaparta guziak, hobenik ez zuen baten kontra ibili ditiagu(...) (Bizi bizia) Hik bahakien, eta aspalditik bahakien, hori zela hobenduna(...) Zertako ez duk pitsik salatu?
‎29 III. kap." Kalkulatu nuenez batez ere udaberrian habiak asko gutxitu zirelako1854 neguak gutxi gorabehera, txorien lau bosten galdu zuen ene etxaldean, eta hau suntsipen izugarria da, gizakien arteko izurrietan ehuneko hamarreko hilkortasuna ere zeharo handia denean".
‎Ohartu ziren ez zutela aski diru eta Argentinara itzuli ziren, osagarri arazoak zituen alaba gazteena utziz Ameztoian, medikuak erran baitzen ez zuela bizirik iraunen itsasontzian. Kasik urte bete egon zen izebaren etxean, adin bera zuen ene amarekin joaten zen Baigorriko eskolara. Bi kusiak elkarrekin bizi ziren.
‎Igandea, biltzar handien eguna omen da. Kasetak agertu zuen ene ihardespena, Ebanjelioan ez nuela behin ere horrelakorik ikusi, bainan Jesusek erran duela ene izenean biltzen direlarik bizpahiru, heiekin nago.
2017
‎Franko ongi hartu zuen ene eza eta denbora berean ene eskaintza.
‎Beraz, hiru egunez eginen zuten bai ni gabe eta nagusiak segurki eta halere konprenituko zuen ene kasua. Funtsean, azken denbora hauetan ez genuen lan soberakinik.
2018
‎Xangarin entzun berri genuen. Nafar boluntario bat ekartzen zuen ene gidaria izateko. Ez dakit zergatik ez zen bera ausartzen Lesakara joatera.
‎Ez dakit zergatik ez zen bera ausartzen Lesakara joatera. Sartzean, mahai gainean zaku bat pausatu zuen ene arropa zenbaitekin. Ene jaka girondino berdea, kobrezko botoiekikoa, berriro jantzi nuen.
2019
‎Altiste batek distira egiten zuen ene maitearen kokotsean
‎Altiste batek distira egiten zuen ene maitearen kokotsean
2021
‎Supazter xokoko azken solasa, hau izan zuen ene alderat jaun baroinak:
‎–Bai, oso polita da jendeari askatasuna uztea –esan zuen ene amak.
‎Algaraz askatu nintzen, pentsamendu arinagoen xendra urratzea hobe nuelakoan. Joanaren soa gurutzatu zuen eneak eta indarberritu nintzen, berehala.
‎Nire ahotsa zen. Noski, ez zuen ene Landetako adiskideak sukalde edo ganbera tepu batean mikroak jartzeko ahalmenik. Hala ere, lan baliosa egina zuen.
‎Haurra negarrez ari zen, hipaka, “ama, ama! ” deika. Indarra egin behar izan zuen ene konplize landatarrak. Mukizua suge izutuaren antzera mugitzen zitzaion eskuen artean.
‎Bat batean, Maialenek mugikorraren pantaila jarri zidan sudur pean. Egia zen, laidoak baziren, mezu pornografikoak, baina zerrenda luzean, testu bitxi batek gatibatu zuen ene begirada: “Kanpoko egurrak sua ezin egar... ”.
‎Akitua, ni bezala dohaikabe, nagusiak onartu zuen Beregovoy ministroaren proposamena. Estatuak pagatuko zuen ene soldataren %80, erretretako adina arte. Bainan nagusiak behar zuen parte bat pagatu.
‎Ene anaiak hartu zuen ene kutxa eskorga batean autobusa arte. Bi hilabete pasatu nituen Hondarribia hirian frantsesa erakusteko familia aberats baten bi haurreri.
‎Askozaz ere esparru ttikiagoa zuen ene ametsekoak benetako dotore eta berrituak baino, zaharkitutako hilerri xahar, txiroa zen.
2022
‎Ene deliberoa sekula berriz ez maitatzekoa izan zen, eta ongi bete dut alargun gelditu nintzenetik; baina zure onestasunak, oturuntza hartan mintzatu zintzaizkidanetik, mudarazi egin zuen ene iritzia, eta zuk maite ninduzun bezainbat zu maitatzea pentsatu nuen. Egia da beti gobernatu nauen ohoreak ez zidala uzten amodioagatik ene ospe onari kalte eginen zion deus egiten.
‎Galtzak erdiraino kendurik potka hasi nintzaion, hark ere eskua eraman zuen ene hankartera, eta, krak, izozturik gelditu nintzen.
‎ENTRENATZAILEAREKIN gelditu nintzen mendira joateko. Gustura hasi nintzen berriz tarteka eskubaloiko entrenamenduetara joaten, baina fisikoki bertzeak baino hagitzez ahulago nenbilen, eta airean harrapatu zuen ene kabuz kirol gehixeago egiten hasteko ideia. Nahi baduzu joanen gara, idatzi zidan hurrengo egunean.
2023
‎Bidaia ere ordaindua zuten. Ene aitak ere nahi zuen ene anaia joan zedin Ameriketara, amak ez zuen nahi. Eta ez zen joan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia