Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 45

2000
‎Zapatilek motxilaren zokoren batean jarraitzen zuten. Prakak, berriz, panazko lodi batzuk, euria kupelkadaka egin zuen egun baten ostean baino aldatu ez zituenak, lehor zeuden bakero batzuk janzteko. Kamixeta ere, bat eta bakarra ibili zuen soinean:
‎Zeren Luthero hil zen, Jainkoak infernuratu zuen, eta orain harat eta honat dabilkigu hura, Luziferren legioekin deabru bihurturik eta jendea bereganatu nahirik. Eta halaxe bereganatu zuen egun batean Lutherok jaun Joanes Etxegoien, urroztarren dorretxeko jauna —prozesu honetako akusatua eta herri honetako semea—, haren txakurraz baliaturik eta txakurraren baitan sarturik, engainamenduaren aitzinatzeko eta halakatzeko, maliziarik maliziatsuenaz. Baina deabrua etxean zuenak aitortu du bere falta, eta sendatzeko bidean jarri da.
2001
‎Orain 38 urte ditu. Bere gizonarenean ez zuen egun bat zoriontsurik igaro.
2004
‎Gero, tropela pasatu behar zenean, kalera irteten ziren Rähkmäe eta etxekoak, eta animatzen hasten ziren, aupa hau eta aupa bestea, denak animatzen zituzten, eta gero Rähkmäek agur esaten zien etxekoei, esaten zien eskerrik asko teagatik, eta etxekoek erantzuten zioten txokolatea ere bagenuen, eta Rähkmäek pentsatzen zuen egunen batean frantsesa ikasi zuela, ez zelako normala tea edatea txokolaterako gogoa dagoenean. Eta agur, eta agur.
2005
‎–Badakizue noiz hasi zen dena? , esan zuen Emilik, Teresak etxera gonbidatu zuen egun batean?. Senarrari esan nionean ekialdeko filosofiari buruzko urte erdiko ikastaro batera apuntatu nahi nuela.
‎Baina umeak ez direnen gaixotasunak min handikoak izaten dira eta ohean asko egotekoak. Aita dago gaixorik orain eta batzuetan esaten du" Eraman hori ume hori hemendik", eta arraroa da, ze normalean pozik egoten da aita bisitan joaten garenean, logelara eta ospitalera, baina hori esan zuen egun batean: " Eraman hori ume hori hemendik", eta arraroa da.
2006
‎Lagunen festa horretan Gaizka, Hankapalo eta beste hiruzpalau lagun gonbidatu genituen, gure bizilagun buztanberoak ostatua ixten zuen egun bat aprobetxatuta.
2007
‎Ez zen asko mugituko, laukitxo bat ezker eskubi asko jota, baina esango zuen Sven ume bakartia da, eta Sven ume bakarti bilakatuko zen. Horrela ikasi zuen egun batean Svenek boterea zer zen; lainoak normala baino pixka bat beherago zeuden egun batean, aitak pipa erretzen zuen bitartean. Eta egun hartan ere zuriek irabazi zuten, aitaren piparen kea pieza beltzen gerrietan kiribiltzen zen bitartean.
2009
‎aitortuko zuen denborarekin?, atsegin zituen amona Ursulak kontatzen zizkion ipuinak?; gustatzen ez zitzaiòn gauza bakarra osaba Ismaelen ehizarako zaletasuna zen, nahiz eta, lanak ia astirik uzten ez ziolako edo, osaba usakume tirora pasatu zen?. Zertara joango naiz usotara, usoak bertara badatozkit?? esan omen zuen egun batean?; Gabino behin joan zen osaba Ismaelekin usapaletara, eta ez zen gehiago itzuli?. Usapal bat hiltzen zenean, amets bat hiltzen zitzaidala iruditzen zitzaidan, aitortu zuen aurrerago?, harik eta hiriburura modalitate berria, tiroplatoa?
2011
‎Hori ikasten ere lagundu zidan Lurrek?. Barretxo bat egin zuen;. A ze izena jarri zioten gaixoari; berak ere bazekien eta etengabe esaten zuen egunen batean ofizialki aldatu egingo zuela, diskulpa eran edo, berez Amalur izena baitu?.
2012
‎Euria ari zuen egun batean jaso zenuen txostena zekarren eskutitza. Postontzia begiratzera jaitsi zinen egunero eskutitza bidali zenuenetik.
‎Bero sapa egiten zuen egun batean izan zen. Barruan kanpoan baino hobeto egoten den egun horietako bat.
‎Euria ari zuen egun batez joan zen. Harrezkero igerilekuko hondoari begira geratzen naiz, eta uretara botatzen ditut liburuak ea agertzen den, ilea nahasirik eta bikinia bustita.
‎Bere gaixoaldiaren gogorrenean, hilzorian zegoela uste izan zuen egun batean, jaunartzea eskatu zuen; eta, bere gelan sakramenturako prestakuntzak egiten ari ziren eran, jarabez jositako komoda aldare gisa antolatzen zuten bitartean eta Felicite dalia lorez lurra ihaurtzen ari zen heinean, zerbait indartsua sentitzen zuen Emmak bere gainean pasatzen, zeinak baitzuen libratzen bere oinazeetatik, hautemate orotatik, sentimendu orotatik.... Bere haragi arinduak ez zuen jada pisatzen, beste bizitza bat hasten zen; iruditu zitzaion ezen bere izatea, Jainkoarengana igoaz, maitasun hartan deuseztatzera zihoala, lurrunetan suntsitzen den intsentsu piztua bezala.
2013
‎Nahiz eta hala esan ohi den. Eta trenak ez direla behin bakarrik pasatzen erakusteko, Genoako tren geltokira eraman zuen egun batez Gabriellak Luiga.
‎Boltxebikeek erabaki zuten handik aurrera Petrogrado, lehen San Petersburgo, ez zela Errusiako hiriburua izango; Errusiako hiriburua Mosku izango zen. Petrogradok, beraz, garai bateko goi maila galdu zuen egun batetik bestera. Amaitua zen betiko San Petersburgo ziutate handiak izandako distira.
‎Zure aitaz kontatzen zen aberez mozorrotuta ibiltzen zela batetik bestera ferietako ganadua garraiatzeko kamioietan eta hango kideekin nahasian joaten zela, astoen artean astoz jantzita edo behien artean behiz, eta itxura hori modurik sinesgarrienean egiten zuela eta behin teniente ernegatu batek kamioi gidariari, izorratzeko asmo nabarmenarekin, asto guztiak ateratzeko agindu ziolarik, asto guztiak atera zituela eta bide bazterreko belar izpiak jaten egon zirela luzaz, eta zure aita ere han egon zela belarra jaten, bat gehiago balitz bezala. Kontatzen zuten halaber hirietako estolderia erabiltzen zuela ihes egiteko, eta airez ere desagertu zela behin, haizea alde zuen egun batean hotel bateko terrazatik egin baitzuen jauzia parapentearekin eta jarraika zituenak ohartu zirenerako desagertu. Zaletasun handia zuen, irrika esango nuke, airean aske ibiltzeko, esan nuen, eta isildu egin nintzen, Maren aitaren ordezkoak Talaimendi gainetik egin zuen azken jauziarekin gogoratzen ariko zelakoan.
2014
‎Gutxien espero zuen egun batean, ostera, neska batekin agertu zitzaien Axular larunbateko entsegura. Gainontzeko taldekideek ezagutzen zuten Idoia, Axularren neska laguna.
2015
‎... Amorrazioa gorde ezin izan zuen egun batez, inbidia sentitzea zer den ba ote zekien galdetzera ausartu zitzaion amari, gaileta paketea erosteko egiten zion eskabidea arrazoi funtsezkoetan oinarritzen zela aldarrikatzekotan. Amari irribarre goxo bat marraztu zitzaion aurpegian, oroimenaren ganbaratik maitasun handiz gordetako soineko zahar bat berreskuratzen denean bezala, esaldi hark soinekoa estreinatu zuen dantzaldiko musika balekarkio bezala belarrira.
‎Idatzi berri dudan aipua, tamalez, ez naiz oroitzen non eta noiz entzun nuen baina gogoan dut entzun nuenean ederra iruditu zitzaidala eta nire baitarako gorde nuela, merezi zuen egunen batean erabiltzeko. Hona bada momentua.
‎Horrenbeste urte eman ondoren ezer idatzi gabe, haurgintzak emakumeari ematen dizkion nekeen pare jarriak zituen pertsonaiak munduratzeak berari sortzen zizkionak, gogoratzen du, eta uko egina zion idazteari?, kontakizuneko pertsonaia bihurtua ikusi zuen egun batean bere burua. Proust datorkio gogora, berriro?, eta luma hartzera behartu zuen zerbaitek, bai baitzegoen kontatu beharreko istorio bat eta berari baitzegokion eginkizun hori.
‎–Minbiziaren eztena? irakurriko zuen egun batez, urtebete luze joana zen ordurako emaztearen hilotza erraustu zutenetik?, egunkariko artikulu batean. Halaxe deitzen zion kazetariak minbiziak sortutako oinazeari, eta ezin egokiago esana zuela iruditu zitzaion berari, olerkaria balitz poema bat ere idatziko zuela, agian, izenburu harekin.
‎Sufrimendua. Hitz hori ere definitu zuen egunen batean hiztegigileak, sufritzearen ekintza eta ondorioa zela baino zer edo zer gehiago esan, nahiz eta, berorren orokortasunak berak alferreko lana bilaka zezakeen; izan ere, ez zitzaion iruditzen bizidunen artean inor egon zitekeenik hitz horren esanahiaz jabetzeko hiztegiaren beharra izango zuenik.
‎–Ez dut ilea gehiago tindatuko, esan zuen egun batez, urte batzuk lehenago.
2016
‎Eta azkenean, gutxi gorabehera, denok ikasi dugu meditatzen, edo gutxienez begiak itxita isilik egoten. Peruk zurrunga egin zuen egun batean, nahita, eta denok barrez hasi ginen. Eta orduan ere ez zen haserretu Ainhoa.
‎Bisigu aurpegia dauka, momentu batetik bestera begi berde saltariak zuloetatik aterako zaizkiola ematen du. Behin komentatu zuen egunen batean arkitektoa izan nahiko lukeela, etxe dotoreak diseinatzeko. Hala gertatzen bada, espero dezagun etxe guztiak bi ate eta bi leihorekin ez eraikitzea!
‎Nazkatuta. Eta horregatik erabaki zuen egun batez lana utzi eta Cervantesek deskribatutako lurretara joatea. Etortzea.
2017
‎Josebak ere gero eta sinetsiago zuen egunen batean horrelako zerbait gertatuko zitzaiola eta ez zuela ikasteari uztea beste irtenbiderik izango.
‎Urte mordoa darama han. Askotan amestu zuen egunen batean lantegiko enkargatu izendatuko zutela, baina ametsa aspaldi lurperatu zuen, ez diotelako sekula aukerarik eman. Langile soil arrunta izaten jarraitzen du eta horrek erraiak sutan jartzen dizkio.
2018
‎Hala, sei asterik behin bi egun hartzen zituen, Southamptongo izeba ikustera joateko; gainerakoan, nire legeari jarraituz, ez zuen ohiturarik egun librerik hartzeko. Soilik lasai samar geundenetan hartu ohi zuen egunen bat; halakoetan, etxearen ingurumarietan paseatzen eta bere solasgelan irakurtzen ematen zuen eguna. Baina, esan dudanez, hura guztia aldatu zen.
‎Eta horrek ematen zion izurik handiena: haiek bezalakoa zela jakingo zuen egunen batean munduak eta orduan dena eroriko zen, arezko gazteluak bezala. Sua taldea deseginda zegoen gainera eta hormarik gabe une batetik bestera eraitsiko den eraikina bezala sentitzen zen.
‎Telebista beti zegoen piztuta salan. Leihotik sartzen zen eguzkiak azala gehiegi berotzen zuen egun batez, zentroko zuzendaria etorri zitzaion Itziri. Aurpegia ilun zekarren, arazoren bat bueltaka kopeta zimurtuaren atzean.
2019
‎alabarekin sumintzen da, garai batean amarekin sumindu zen bezala; mutur beltza jartzen du, eta pentsatzen du abandonatu egin dutela, ez dutela ulertzen. Emakume frantses batek, alabak asko maite zituen atzerritar batekin ezkondua bera, honela esan zuen egun batez, koleraz beterik: –Nazka nazka eginda nago kanpotar zikinokin bizitzeaz!?.
‎Horrek iradokitzen du Sandorrek Ediporen konplexu maskulinoa sentituko zuela amaren aldera; hala, neskato ororen haur jarrera betikotu zuen: espero zuen egunen batean, amaren bikotekidea izanik, hura babestu eta menderatu ahal izango zuela. Askotan, neskatoari amaren samurtasuna falta bazaio umetan, samurtasun premia horrek tormentatuko du helduaro guztian:
‎Lanera itzuli baino lehen eguraldia zer moduz zegoen behatu zuen, apur bat hobetu da, ibaiaz bestaldekoa ikusgai izaten hasi da, marra ilun bat baizik ez, zirriborro luze bat, ez dirudi hotza arindu denik. ...n eta hogeita hamazazpi orriak daude, berrehun eta laurogeita hamahiru zuzendu ditu, falta dena ez da izutzeko modukoa, zuzentzaileak badu arratsalde osoa, eta gaua, bai, gaua ere bai, beti azken irakurketa egiteko zintzotasun profesionala baduelako, irakurketa segidakoa, irakurle arrunta bailitzan, era librean, askean, mesfidantzarik gabekoan ulertzearen gozamena eta zoriona, finean, arrazoi osoa zuen egun batez ondorengo hau galdetu zuen egileak, Nolakoa izango zen Julietaren larrua belatzaren begientzat, alabaina, zuzentzailea, bere eginbehar zorrotza dela-eta, belatza da, hain zuzen ere, nahiz eta ikusmena gero eta nekatuago duen, baina azken irakurketa egiteko ordua iristen denean, Romeo da, Julietari so egin zion lehen aldi hartan bezalakoa, errugabea, amodioak alderik alde urratua....
‎Zerbait erantzutekotan egon zen, baina azkenean erabaki zuen egunen batean izango zuela aukera mutur handi hari bere lotsagabekeria guztiak ordainarazteko. Eta une hura iristear egon zitekeen.
‎Baina egia ere bazen aspalditxotik errepublikanoek neurria hartua ziotela etsaiari eta, horren ondorioz, haiek nekez egin zezaketen aurrera. Inor gutxik espero zuen egun batetik bestera faxistek defentsa lerro errepublikanoa hautsi, eta herriaren atarian jarriko zirela. Orduan norbaitek erretiratze agindua eman zuen, eta hainbat hilabetez defentsa irmoa egin zuten haiek, mendebalderantz abiatu ziren, sakabanaturik, arrapaladan, hilotzak eta zaurituak atzean utziz eta, okerragoa dena, inguruko herri guztiak erasotzaileen mende babesik gabe kasik gelditzen zirelarik.
2021
‎Borroka asko egon ziren eta daude sexualitatea diagnostiko psikiatrikoen mugetatik askatzeko. 1990ean, adibidez, Osasunaren Mundu Erakundeak homosexualitatea gaixotasun mentalen zerrendatik ezabatu zuen, eta horrek gaixo pila bat sendatu zuen egun batetik bestera. M. Foucaultek, zentzu horretan, ez du uste sexualitatea medikuntzako paradigma berriaren aroan askeagoa denik:
‎Horrek zerbait esan nahi zuen, ziur, baina aitonak ez zion azaldu. Gurasoekin eztabaidatu ostean parkera eraman zuen egun batean izan zen. Parkera eraman zuen, baina ez erabat.
‎Lurrarekiko interesa urritzen sentitu zuen John Whitesidek. Seguru zegoen lurra; Billek landuko zuen egunen batean. Etxea ere seguru zegoen.
‎Beste makina bati oztopo egiten zion burdina eta suzko makina baten pieza besterik ez zen. " Neu naiz" pentsatu zuen egun batean, txunditurik, baso baten mugan oheraturik, fusil metrailadore bat eskuen artean; eta barregura eman zion; han, soroen erdian, gizonak balen eraginez hiltzen dira eta berak bihotz arina zeukan. " Neuk hiltzen ditut".
2022
‎Txikitan zenbat aldiz desiratu ote zuen aitaren heriotza? Zenbatetan amestu ote zuen egun batean etxetik joan eta ez zedila itzuli harik eta dei hotz batek jakinarazten zien arte istripu batek bizitza ostu ziola. Zenbat aldiz errepikatu ote zion amari ausartu zedila aita salatzen, edo, behintzat, dibortzia zedila bizirik lurperatzen zuen munstro harengandik?
‎Juliak malenkonia zizta batez so egin dio. Haurra zela, beti esaten zuen egunen batean munduari bira emango ziola horrelako batean, Julio Villarrek bere Mistral hartan egin zuen bezala. Alabaina, urteek zoratzeko moduko abiaduran biluzten dute egutegia, eta ilusio hori ahanzturan desagertzen hasia da.
‎hark azaldu zion lehen aldiz zer zen hilekoa, Lide oraindik biziki haurra zela. Tripako min biziak izaten zituen, eta ohean etzanik pasatzen zuen egun bat gutienez. Negarrez atzeman zuen Lidek egun horietako batean, eta triste ote zegoen galdegin zion.
2023
‎Azken finean, Estefanak Garraiçetara itzultzeko aukera zeukan legez, Gontzalek berak ere izango zuen egunen batean Garraitzetara itzultzekoa: ate bien islak bateratzeko leku denborak ez ziren jada formula sekretu bat.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia