Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 89

2017
‎Ataulf Tarqquus jaunak berak, Dubiok zuzendari orokorren bulegora jo zuen egunen batean, besteen aurrean lotsagarri utzi zuen. Baina, Dubiok irribarreaz itzuli zizkion irain ordainak.
‎Horrez gain, emakume batek lehengo aldiz txapela irabazi duela, horrek ere duen esanahiarekin. Pentsamentu hoiek denak nahasten zaikitz nere oroimenean, eta gero jendearen emozioa, ta jenderaren esker ona saio horren ondoren, jendea pasatu zuen eguna eta sentimendu horiek denak piztu ezanak esan nahi duena ere.
‎Tabernarena egiten zuen dendara abiatu zen, otordu bila. Hitzorduak mozkortuta eduki zuen egun osoan. Zer ordutan ilunduko zuen?
‎Ia erotu egin zen Besteak agenda bat ekarri zuen egunean: barra gainean utzi zuen bien artean, ahurraren azpian, eta Martxelok tarte osoa eman zuen azala jasotzeko aukeraren zain, barruan jabearen izen abizenak idatzita egongo zirelakoan.
‎Berari oso arraroa iruditzen zitzaion. Kamiseta ipinita zeukanean oso pozik igarotzen zuen eguna, baina ez zeukanean jarrita, triste egoten zen.
‎Eunsentiarekin batera prestatu ziren almadiariak bere oholtzen gainean, bakoitzak bere zeregina, ustez, ongi baino hobeto zekielarik, armak bizkarrean trabes. Herritarrek ere ez zuten galdu nahi izan egun seinalatu hura, seguruenez, hala nahi zuten askok behintzat, beraien geroa hobetuko zuen egun berezi hura, eta zubi gainean paraturik, batzuk malkoak lehertzear eta besteak ulertezinezko zirrarak jota. Neska lagunek bere mutilak besarkatu ondoren, animuak luzatzen zizkieten etengabe.
‎Zientzia politikoetako irakasleak" Parlamentuan esandakoa sarri Parlamentu barruan geratzen dela" azaldu zuen egunean ez ginen klasera joan. Eta, herabe, sinetsi genuen nahikoa izango zela herritarren, gizarte eragileen, alderdi politikoen eta parlamentuaren gehiengoa indar polizialen jarrera aldarazteko.
‎Memorian geldituko zaigu Gatza Zornotzara itzuli zen eguna. Gure zati izango da Troitiñok Espainiako mendeku politikari barre egiteko izandako gaitasuna, eta ez dugu hain erraz ahaztuko Jon Agirrek Basauriko kartzela utzi zuen eguna. Oroitzapenen kutxan gordeko ditugu egindako kilometroak, ukitutako kristalak, emandako muxuak, eman gabe utzitako besarkadak...
‎Garbiki eta segurki esan zion jaten zuen egun berean hilko zela. Esan nahi du mortal egingo zela, hilkizun izango zela:
‎Zer damu, zer gutxiespen eta atsekabe errezibituko du, beraz, kristauak ere, zeruko erresumako oinordeko eta partaide heldu zenak, erresuma hartan sartu uste zuen egunean, atea ixten diotela eta kanpora egozten dutela dakusanean?
‎ugaritasunez inguratuta egotetik, ezerezerako txangoa egiten zuen egunez egun, ordu erdiren buruan.
‎Kukuak, baina, oso oker jo zion. Anquetilek elastiko berria, ustez erosoagoa eta modernoagoa, jantzi zuen egun hartan, baina euria goian behean ari zuen, eta hotzak jota geratu zen etaparen erdian. Eguzkia eta beroa atsegin eta euria eta hotza gorrotatzen zituen.
‎1,73 metro luze zen mutilaren balentriaz jabetzeko ezin ahaztu hemeretzi urte besterik ez zituela. Pierre Chany kirol kazetari eta gerora Anquetilen lagun mina izango zenak hauxe idatzi zuen egun hartaz, ziklista ezagutu zuen egunaz: " Nire aurrean zegoen, zutik, eta nik begiratzen nion sinetsi ezinik.
‎Bestak joan eta etorri ziren, behin eta berriro. Hurrengo bizpahiru urtetan gure neska pittikak aldaketa, beldurra, urduritasuna, sumatzen zuen egun seinalatu hori iristean, eta denen harridurarako askoz modu diskretuago batean bizi izan zituen azken iyoteak, inorekin tematu gabe. Etxekoek, herrikoek, pentsatu zuten, kito!
‎Amatxi eta Maddi bera. Amatxik bere biloba bereziaren pista jarraitzen zuen egun batean bai eta bestean ere, hark jakin baitzekien ume hura ezusteren bat emateko jaioa zela, eta Zubieta inguruak berandu baino lehen ez zekien nola aztoratuko zituela. Bestea Maddi bera zen, zeinak nahiz eta egun hartan entzundako ahotsak sortutako beldurra hezurretaraino sartu, iyoteak urrutiagotik modu berezi batean bizitzen, sentitzen, jarraitzen baitzituen.
‎Urdaibai itsasadarra eta bere inguru zoragarriak itsasoaren eta ilargiaren marearen dantzaren arabera antolatzen zuen egunen joan etorria eta bertan duela milaka urte bizi ziren euskaldunena, nola ez. Horregatik, biztanle haientzat garrantzitsua zen ahalik eta gehien jakitea mundu urdin eta ezezagun haren gorabeherez eta hari etekina ateratzeko teknikei buruz.
‎Kafea eta galletaken ezagutu zintudan, Kokoshca k Nicoren Desertshore pintxatu zuen egun hartan, Garrelen filmografia osoa buruz aipatu zenidan, zeure herriko zineklubean mahai inguruak gidatzen zenituela. Nouvelle Vague eta zinema japoniarrean aditua, Fritz Lang, Truffaut, Tati, Duras, Varda, Visconti, Houston, Kaurismaki, Kiarostami, Kusturika, Kawase, Kurosawa, Kim ki duk, Won Kar Wai, Jarmusch, Buñuel, Val del Omar, Rosales, Iriarte, Lakuesta eta Jordáren mireslea...
‎1.500 langile asko da, mundu bat, mundu kiratsu eta zalapartatsua, mundu laranja edo urdina, buzoen koloreen araberakoa. Sirenak adierazten zuen egunaren hasiera eta amaiera, eta sirenaren arabera antolatzen ziren ordu guztiak. Lan txandak apuntatuta zeuden sukaldeko telefono gorriaren ondoan, egutegi hark aitaren orduak ez ezik, etxeko guztionak baldintzatzen zituelako.
‎Enpresak lan etena iragarri zuen egunean telebistaren aurrean entzun nituen bertako langileen kexuak, eta horiek ere oso ezagunak ziren. Aitarekin nengoen, eta" berriro" esan zuen berak ahopeka telebistari notiziaren nondik norakoak azaltzeko betarik ia eman gabe.
‎Goizean sirenak iragartzen zuen egunaren hasiera, urtetan eskarmentua hartutako orkestrari jotzeko agindua emanez bezala. Lantegi handi eta zaratatsuez inguratuta bizi izan nintzen txikitan, Donostia inguruko langile auzo baten.
‎Baa, gizon bat autoz etorri zuan. Galdetu zidaan nire lekua nork hartu zuen egun horretan eta inoxenta nintzela pentsarazi nioan. Baina galdetzen segitzen zian eta, azkenean, Cleucheko nire koinatari buruz ari zela esan nioan, batzuetan laguntzera etortzen zela.
2018
‎MALENEN AHOTSA. Aitak etxetik alde egin zuen egunean, herrian etengabe egin zuen euria, hogeita hamar egun eta hogeita hamar gauetan zehar.
‎Gaur, hemen, zuen artean izateko jaso dudan gomitak Kike Amonarrizek, Abbadia saria jaso zuen egunean, Euskaren Egunaren bezperan, esandakoari erantzuten diola uste dut. Ni, behintzat, uste horrekin etorri naiz gaur zuen aurrera:
‎Euri lainoa nabarmena zen, freskagarri, ura bera baino are freskagarriago. Euria ezinbertzez egin behar zuen egun anitzez ekiak ongi dzdinkatua baitzuen. Lehorreratuak, goxo ginen, uros nintzen.
‎Luisak ondo zekien bere bizitzan gertatutakoaren berri. Urte asko igaro ondoren, oso ondo gogoratzen zuen bere aita Augustok itsasoa ezagutzera eraman zuen eguna. Garai haietan, Hurturi lokatzetan hondoratutako zortzi edo hamar etxek osatzen zuten herrixka bat zen; komunen ordez, lehendabiziko pisuan zulo bat, kakak ukuilura eror zitezen.
‎Delituaren definizioa ere bai. Laster, galdeketetan, poliziek ez dute jakin nahi izango herritar batek zer egin zuen egun jakin batean, telefonoa non zuen baizik. Horretarako pantailan agertuko ez den mezua igorriko dio susmagarriari, eta kito.
‎etxean aingura bota zuen egunean
2019
‎Gogortu zituen bere gorputzeko gihar guztiak, eta bere bizkar zabala astinduaz, laino bat bezala airean bota zuen bere gaineko elur txuria. Berehala ikusi ahal izan zuen egun berriaren argi dirdiratsua. Orduan, gogoratu zituen zuloa egin zuenetik gerora gertatutako gorabehera guztiak.
‎Benetan, zakurrek ezin zuten gehiago. Horrez gainera, ez zuen egun onik egiten. Elurra goitik behera, beraz bideak bigunak eta zakurrentzat lan gehiago.
‎Zer poza zeraman barruan! Ia uste gabe deskubrimendu ikaragarria egin zuen egun hartan. Hain zuzen, gizonaren aktibitatea eragiteko, gauza zail bezala azaltzea baino hobeagorik ez zegoela, alegia.
‎Jaka urdin gorrian, urrez azpilduriko papar hegaletan nekez kabitzen ziren Santiagoren domina guziak, gustu handiz ageri nahiko zituenak. Bere gudarien buru desfilatu zuen egun hartan Buenos Airesko kaleetan, jendearen" Liniers!, Liniers!, Liniers!" oihuek erdi zorabiaturik zeukatela. Kalea hartu zuten hiriko biztanleek.
‎Uda igarotzeko leku aproposa izanik, Deckertarrek euren biloba txikia eraman zuten beraiekin egun batzuk pasatzera eta Decker jauna lanean ari zen bitartean, Katherinek, haren emazteak, mutikoarekin kanpalekuan jolasean ematen zuen eguna. Egun horietako batean, amona biloba kanpalekuko alorrean jolasean ari zirela, neskatilatxo bat urreratu zitzaien.
‎Lisa neskatila irekia eta alaia zen. Egunero joaten zitzaien Deckertarrei bisitan eta Katherinekin ematen zuen eguna. Katherinen altzoan esertzen zen eta, haren bilobak egiten zuenari jarraika edo," amona" deitzen hasi zitzaion ere.
‎Nolwen, nire andraidea, lanean zen. Zokori zegokionez, aurpegia erabat gordetzen zion zetazko bela janztea onartu zuen egunetik anaiek ez zioten ateratzeko baimenik ematen. Telefonoz egoten ginen apurretan, agerpenak luzatzeko zuen modua jasan gaitzak zitzaigun:
2020
‎Astelehen arrunt batez, goizean goizik, Alain eta Elene The Hillsen azaldu ziren ikuskaritza lanetan. Sustatzaile bikoak ez zuen egun osoa egoitzan ematen, egoiliarren egunerokotasunean eragozpenik ez eragiteko. Lantzean behin soilik bisitatxo bat egiten zuten bezeroak ase zeuden berresteko eta haien eskaera, iradokizun eta kexak biltzeko.
‎Harekin batera egoten ginen aldiro, kanpaldia jasangarriagoa eta aldarrikapena ikusgarriagoa egiteko. Zorraren kitapenaren agiria jaso zuen egunean elkarteko konpañeroak laguntzera joan gintzaizkion eta prentsa ere agertu zen lorpenaren lekukotza jasotzeko. Besarkatu eta zoriondu nuen.
‎Bitartean, segi dezala Gatsby handiak gogoratzen Daisy lehenengoz musukatu zuen eguna. Izan ere, inork ez du ahazten bere lehen musua.
‎" Gu jatetxean, pubean edo diskotekan gaudenean kanpoan geratu behar du, taxiaren barruan beti, gure zain", azaldu zidan. Astebeteko soldata osoa xahutu zuen egun hartako ospakizunetan, baina berdin zion. Hura poza, rolak aldatuta:
‎Unibertsitateko ikasketak bukatu berri nituen, eta ahalegin guztian nenbilen lan bila, ondo baino hobeto nekielako amarentzat neketsua eta gogorra izan zela nire ikasketei aurre egitea. Nik lan ona eta duina izateko, amak bulego triste batean ematen zuen egunaren zatirik handiena, eta, enpresa berean urte mordoa eginda ere, ez zituen inoiz jaso ez merezi zuen soldata ezta begirunea ere. Gutxitan ibiltzen zen lagunekin, eta asteburuak joaten zitzaizkion etxe zuloa garbitzen eta txukun itxuran jartzen; asko jota, erreka ondoan paseatzen zen bere bakardadearen konpainia leialarekin.
‎Argiri hasiera hasieratik, ezagutu zuen egun beretik, harroputz jasanezina iruditu zitzaion Martin, eta urteek ez omen diote iritzia aldatzeko arrazoirik eman. Martinekin bizitzen jarri nintzenean, ezin zuela sinetsi esaten zidan aukera zuen guztietan, edozein nerabe inuzenterekin topatuko nuela ligatu nahian bihar edo etzi, nik beste zerbait merezi nuela, sakontasun gabeko gizona zela, itxura hutsa, telebistan eta modako aldizkarietan agertzen diren horietakoa zela, eta eta abar... Ezin zuen ulertu zelan egon nintekeen hain maiteminduta, hain itsututa berak esaten zuen moduan; ez zuen uste luzaroko kontua izango zenik gure artekoa, beroaldi bat baino ez, kapritxo hutsa.
‎John Starhurstek irrikaz begiratu zien egun osoz. Batzuetan isilean bakarrik otoitz egiten zuen; bestetan bere eskarietan Narau elkartzen zitzaion, duela zazpi urte Lotura bihurtu zen bertako maisua, James Ellery Brownek labean erretzetik salbatu zuen egunean, ehun tabako zotz, kotoiazko bi manta eta min kalmante zen ontzi baten truke. Azken unean, eta hogei ordu erreguka eta bakarkako otoitzean jardun ondoren, Narauk misio lanetan laguntzeko prest zegoela agindu zion.
‎Neke latzak eta luzeak pasa ondoren, urratu zuen eguna, egun grisa eta hotza. Chrisek bere ingurura begiratu zuen.
‎Herrikideen kontrara, lainoak irabazten zuen egunak zituen maiteen Tseringek, behin hodeien barnera sartuta mendiz mendi hegan hasten zelako, basoz baso, haranez haran. Buztin eta banbuzko etxetik eskolaranzko xendrak ezin konta artasoro eta basoxka gurutzatzen zituen, beti malda oihantsu luze eta sakonetan barrena.
‎Kontua da lasto eta banbuzko etxola jendez bete zela aurreko egunean, eta berak aspaldi ez bezala gozatu zuela Lamu auzoko amonaren etxean. Horri gehitu ezkero abenduko ospakizunetara Kathmandutik etorriak ziren Lamuren beste bi alaba (Lakpa eta Doma hain zuzen) ilundu baino apur bat lehenago agertu zirela bertara, bere memoria erein berrian oroitzen zuen egunik politenetako bat izan zen aurreko egunekoa.
‎Ahizpa nagusia izaki, bera zen etxeko lan gogorrenen zama zeramana, bigarren ahizpa Mi hurrena. Hurrenkera berebizikoa, harexek adierazten baizuen nork zer egin behar zuen egunean zehar herriko albaitariaren sendi ia aberats hartan. Goizeko hiruretako txikitze lanak:
‎Leihoko zirrikitu batetik egun argia antzeman zitekean: gelako illun hartan lauki diztiratsu batek iragartzen zuen egun berria.
‎Josepik bizitzeko ilusioa galduta zeukan Beñardo senarra minbizi traidore batek mundu honetatik eraman zuen egun beretik. Fededuna zen oso, eta bere itxaropen bakarra, hil ondoren, senarrarekin berriro biltzen zen.
‎Bezeroaren bizilekua zein zen bazekien, bezeroak berak eman baitzion bertan hasteko senarraren zelatatzea, eta bertara joatea erabaki zuen Jurdanek, argazkiak eman eta saria hartzeko. Zelatatzea hasi zuen egunean bezala, etxe aurrean itxaron zuen goiz batez senarra senar desleiala, zelatatua irten arte. Ondoren, sarreraraino hurbildu eta txirrina jo zuen.
‎Litekeena zen hura izatea Aiorak egun hartan edo aste hartan ere egindako salmentarik garrantzitsuena. Jurdanek ez zeukan, noski, dirutza hura alferrik xahutzeko asmorik, eta Aiorak lan egiten ez zuen egun batean itzuliko zituen traste guzti haiek, baina bitartean Aioraren bezero kuttuna izatea lortua zuen.
2021
‎Galdera horiek buruan zituela, oso gutxi lo egin zuen gau hartan. Hurrengo egunean, neka neka eginik pasa zuen eguna. Ezin zuen burutik gaia kendu.
‎Orduan, baserrietan lana egiteari ekiten zioten buru belarri. Igandeetan, eguraldiak laguntzen zuen egunetan behintzat, haurrak basoan zegoen errekatxo batera joaten ziren jolastera. Ni bertan bizi nintzen, eta hango haurrak bezala, errekan asko gozatzen nuen.
‎Kontatu beharra dago, Geraldine Harten prentsaurrekoaren egun berean, John Rayk beste prentsaurreko bat eskaini zuela, Harten adierazpenak" desegoki eta arduragabeak" zirela esateko. Izan ere, Harten prentsaurrekoa Netflixek" Lost Girls" filmaren trailerra kaleratu zuen egun berean egin zen eta, jende askorentzat hau arraroa bazen, Rayren haserrea agian protagonismoa kendu ziotelako izan zitekeen.
‎Planetariora joateko asmoa zuten. Manuk gogotsu hasi zuen eguna seme alabekin ibiliko baitzen. " Donostiatik Iruñera" izeneko argazki erakusketa ikusi zuten," Deep Sky" izeneko filma, azalpena eta proiekziora sartzeko denbora egiten zuten bitartean.
‎Auzora jaitsi zenean Manuk erosketak egin zituen eta alaba semearekin pasatu zuen eguna. Edonola ere, buruan gaueko lana zuen eta ez zuen nahi bezala atseginez eta gustura eguna pasa.
‎Manuk telefono elkarrizketa luzea izan zuen gurasoekin aitarekin hasi eta amarekin gero. Irakurtzen bukatu zuen eguna.
‎Merienda afarian beste gai batzuk izan zituzten, baina Manuk ezin zuen arriskuaren gaia ahaztu. Handik gutxira etxeratu zenean familiako guztiekin mintzatzen pasa zuen egunaren bukaera. Lotarako pilulak erabiliko zituen, bestela ez zuen loak hartuko edo oso gaizki eginen zuen.
‎Iruñeko osagilerik hoberena ekarri zuten goizean goiz eta honek esperantzarik ez izateko erran zien. Azenarik nola edo hala pasatu zuen eguna, gonbidatuen galderak erantzuten, hainbat eginkizun betetzen, morroiei etxe inguruan eta gehienetan bertan, laguntzen. Egin zituen bi atsedenetan, berrien zain egon zen atari aurreko eskailera zabalean eserita.
‎Zuen aurreko Eneko Fortuniones, anaia nagusia zuan; eta gurea, Aznar Fortuniones anaia txikia. Azenarik pentsatu zuen egun hartan hirugarrenez entzuten zuela familiaren historia. Fortunek jarraitu zuen kontatzen.
‎Jon Salbatore Kaio ezagutu zuen egunean bezalaxe heldu zitzaion ahotsa.
‎On Mañuel gureak neka neka eginda, arrunt unatuta, bukatzen zuen eguna. Ez zuen inongo frontoirako denborarik, baina hala eta guztiz ere, pozik zegoen, luzera bere onerakoa zela ongitxo baitzekien.
‎Hala ere, amak uste osoa zuen egunen batean semea itzuliko zela, eta etxola bat eraiki zuen harentzat, eta gauero gauero jateko eta edateko uzten zion haren aurrean.
‎Zeuek aurkitu behar duzue egia erantzun zien armiarmak, baina ez zien gehiagorik argitu. Hienak ordea, armiarmari azpijoko bat egitea deliberatu zuen egun batez. Arrautza bat hartu eta, ezpainaren eta ohiaren artean sarturik, armiarmarenera joan eta esan zion:
2022
‎Beste nonbait izaten zuen gogoa eta etxekoek portaera egoerara egokitzen zuten. Luisek berak ere, su etena errespetatzen zuen egun haietan, bihurrikeriarik asmatu gabe egonez.
‎Txakurren bat zuten auzotarrak bakarrik desberdintzen hasita zegoen. Berak egunean hiru bat aldiz edo ateratzen zuen eta horrelakoren batean etxadian zegoen denda bakarrean aukera izaten zuen egunerako behar izaten zuena erosteko. Txeratsua eta grazia handiko andrazko lodi baten gobernuan, bere etxebizitzaren aurrean kokatuta zegoen.
‎Sirenek euren soinu zorrotz, latz eta kirrinkariarekin urrun zegoen Arriaga antzokira arte dena blaitzen zuten, kontraste bortitza eta inpresio handia agertuz hiriko auzotar atsegin eta moderatuen artean, zorigaitz haren zergatia galdetzen zutela. 12: 48pm ziren, Bilbon gertatu behar ez zuen egun batean, baina munduko hiri guztietan bezala, gogoko ez zenaren lagina Bilbok ere bazeukan.
‎Nico, argentinarra, gaztea hori ere: El Chaltén eko inguru ederra ezagutu zuen egunean 50 km egin zitian oinez, gora eta behera, mendian; berak dioenez, hain baitzegoen berotua eta urduri, eta ezagutu eta ikusteko gogoz... haintxe zegoen mendigose! Hurrengo egunetan saio normalagoak egin omen zitian, nekatuta ere ba omen zegoan eta.
‎irailaren 4ean, Panama City Medellin, berak eskatu bezala; eta irailaren 27an(???) itzulera, Medellin Panama City, informatikaren auskaloko erroreren bat zela medio (edo batek daki zergatik!). Eta ez zen horretaz jabetuko harik eta txartela inprimatzera joan zen arte, Ticabus a hartu behar zuen egunean bertan.
‎Arlanzonen egin zuen egonaldian Fernando Muñoz pozik ibili zen. Pentsatu zuen egun gutxi izan zirela, hain azkar pasatu baitzitzaizkion. Lehenengo egunetik Azenarirekin pasatzen zuen denbora.
‎1035eko udazkenean egunak motzagoak ziren, baina eguraldi ederra zegoen eta jendeak gustura ematen zuen eguna kalean edo kanpoan. Negua iragarri baino lehen denek aprobetxatu nahi zituzten egun eguzkitsu haiek.
‎Laneguna bukatuta elkartu ziren zaintza gelan. Izotzek kanpoan pasa zuen eguna zaldunekin mugimenduak praktikatzen. Uztak jasota, ez zuten arazorik izan larratz, labaki edo uztondoetan praktikak egiteko.
‎Familiarekin egon nahi zuen Agesera joan baino lehen. Gaila, Maddi eta Garziarekin; erraina, suhia eta bilobekin pasatuko zuen eguna. Gaila eta Maddiren laguntzaz, haurrekin jolasean pasa zuen goiza erreka ondoko zumardian.
‎Hurrengo urteetan Zuriñek eta Maiak bizitza lasaia eta ona izan zuten. Zuriñek saskiak egiten, etxea gobernatzen eta haurrak zaintzen ematen zuen eguna Maratxoren laguntzaz. Muno, Arrosa, Albotxo eta Peru, azken hau Maratxo eta Izotzen semea, koskortzen ari ziren eta zoriontsuak ziren, Mikel eta Xusta, Maiaren seme alabak bezala.
‎Mara burua hotz mantentzen saiatu zen une oro. Nahikoa denbora izango zuen penari aurre egiteko gogorik edo indarrik ez zuen egun luzeetan negarrez jarduteko. Ez, ordea, hondartzan, Enekoren aurrean, bizilagunen aurrean.
‎Dultzinea irakurzalea zen oso, eta arraroa zen liburu bat eskuan hartu gabe pasatzen zuen eguna. Edo aldizkari edo errebistaren bat bestela, zientzia arlokoa ez bazen, modari buruzkoa edo dietetika arlokoa.
‎Ilunpetan, hegazti txikia isil gordeka gelditu zen, kolpe txarrik hartu gabe. Horrela eduki zuen egun eta gau osoan, biharamun arte.
‎Baina, zoritxarreko egun batean, eguzkiak izugarri berotu zuen egun osoan zehar eta ilunabarrerako egunduko ekaitza sartu zuen: tximistak, ostotsak, euria eta baita kazkabarra ere.
‎Manex berriz ere jota. Oso gaizki bukatu zuen egun eguzkitsu eta argi hura.
‎Ez zuen bizitza gogorrik eraman behar aurrera egiteko. Berandu altxatzen zen eta aski zuen egunean zehar zenbait ordutan berriak jarraitzeko eta asteroko artikuluak idatzi ahal izateko. Lan gehiena informazioak egiaztatzen ematen zuen, lana ematen zioten egunkari eta aldizkarietako kazetariekin, ia lankideekin lan harremanak eginez.
‎Gehienetan etxeko garbiketak egiten zituen Margak esnatzen zuen eguerdian agertzen zenean. Haserre hasten zuen eguna, edonon edozer ahoratzen zuen eta lanean saiatzen zen ondo ordaintzen zion egunkari nagusian. Freelance jarraitu arren, mahai bat uzten zioten eta lankidetzat har zitezkeenen laguntzaz gaiak eta historiak ikertzen zituen.
‎Madrileko lagun batzuk hurrengo asteburuan izango ziren, ostiral gauean agertu eta igande goizean joateko asmoa zutenak. Beraz, larunbatean bertan jarraitu zuen egunean zehar idazten, denbora aprobetxatzekotan.
‎Piliren ikasketak administratiboak zirenez berehala jabetu zen lanaz, erdi ezkutuan Norarekin emandako orduetan. Bulego berria eta ordenagailuetan egitura administratiboa prestatu zuen egun gutxitan.
2023
‎Jada ezin zitezkeen aurkitu garai batean bainugelak apaintzen zituzten Miróak edo afrikar piztia disekatuak edo urre eta kristalezko lanpara erraldoi beldurgarriak. Orduan, Adelek etxe hartako zorua zapalduko zuen egunean, hormak biluzik zeuden, zoruan ez zegoen alfonbra pertsiarrik. Larak bazekien dekorazio aldaketa haren arrazoia, noski, baina Adelek berak ere berehala asmatuko zuen:
‎Leipzig-eko hiritarrak Eck en alde agertu ziren eta Lutero kexatu egin zen Eck ek berak baino tratu hobea izan zuelako. Eztabaida amaitu eta gero, Eck ek Leipzigen jarraitu zuen egun batzuetan, baina Lutero eta haren lagunek uztailaren erdi aldera alde egin zuten handik. Luterok bere ideiak sakondu zituen Leipzigeko eztabaidan; debate horren ondoren, sormen intelektual handia erakutsi zuen.
‎Euririk egiten ez zuen egunetan Etten inguruko baso eta txilardegietan zehar joaten zen Vincent, aulkia, portafolioa eta ohola hartuta; larre abereak, goldeak, harreak eta orgatilak marrazten zituen; merkatarien dendetara ere sartzen zen marrazkiak egitera. Eguraldi txarra egiten zuenean, Millet-en edo Bargueren lanen kopiak egiten zituen.
‎Vincent eta Gauguin elkarrekin bizi ziren eta ikuspegi psikoanalitikotik Gauguin-ek Vincenten aita errepresentatzen zuen, nortasun indartsukoa zelako (Nágera, 1967; Schultz, 2005). Schnier en arabera (1950), Vincentek Gauguin mehatxatu zuen, belarria moztu zuen egunaren bezperan, baina Gauguin-ek begirada zorrotz batez erantzun zion eta Vincentek ihes egin zuen; Vincenten bortxazko ekintza interpreta liteke aitaren kontrako fantasiazko eraso moduan; aitarekiko gorrotoa asebete zuen, bere buruarengana desbideratuz aitarenganako gorrotoa; baina, ondoren, aitarekin identifikatu zen eta bere burua zigortu zuen, bere belarria moztuz; aita erasotu zuen bere b... Gauguin-ekin lanerako eta bizitzarako lotura ezarri nahi izan zuen Vincentek, baina porrot egin zuen; bulkada erasokorrak Gauguin-en kontra zuzendu zituen, baina bere buruaren kontra itzuli ziren; Vincentek bere burua zauritzearen arrazoia bulkada homosexualen inguruko gatazkan aurki liteke; ikuspegi horretatik, belarria moztea interpreta liteke auto irentze sinboliko moduan, belarria sinbolo falikotzat har bailiteke (Lubin, 1972; Westerman Holstijn, 1951; Runyan, 1981).
‎Ekialdetik iraitzi zuen egunaren lehen arraioak. Fabrika bakartuaren barnea distiraz jantzi zen, tuboak, hodiak, zizelkatzeko tresna zaharrak, sukaldeetan pausatzen ziren xaflak, marmol blokeak, laster lekuz aldatuko zituzten lanabes eta makina astunak halo berezi batez troxatuz.
‎Hizkera lehorrekoa, beharbada, baina guztiz bihotz onekoa omen zen Mari Carmen. Hila zuen senarra antza, eta umerik izan ez, baratzearen eta oiloen jiran igarotzen omen zuen eguna, nahiz eta garai batean ardi dezente izan zituzten, baita bizpahiru behi ere. Senarra ibiltzen omen zen artaldearekin aurrera eta atzera.
‎Estudiotik atariko mahaira, izpiak ikusten zituenean; atariko mahaitik estudioko sofara, eguzkia hodeien atzean ezkutatzen zenean... Etxekoandreak utzitako Gorbeialdeko kontuei buruzko liburu bat irakurtzen eman zuen eguna. Baziren laminen istorioak, sorginenak, animalia mitologikoenak, artzainenak, ehiztarienak.
‎Ez zeukan kotxearekin atzera eta aurrera ibiltzeko ez adorerik ez gogorik, eta ez zen giro mendirako: lanbrotsu argitua zuen eguna, eta behe lainoa pixkanaka desegin bazen ere, euri xehea ari zen bazterrak bustitzen, leunki, baina tairik gabe, goiz osoan zehar.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia