Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 121

2000
‎Eta inortxok ere ezer ez zekienez, bizitza halakoxea izan eta, denboraren poderioz, Joseba eta Karmelo harremanetan hasi ziren. Eta harremanak aurrera egin zuen egun batez Josebaren eta Karmeloren aitak harreman horren berri izan ez balu (ziur nago sentituko zuen hotzikarak buruko ileetatik oinetako behatz ttikienaren atzazaleraino zeharkatuko zuela).
‎Autobusean neure burua hain barregarri ikusirik, konturatu gabe gogoa Gasteizeraino joan zait, seguruenik hantxe eta, hain zuzen ere, autobus batean, sentitu nuelako nire bizitzako erridikulurik handiena. Bulegotik irten, eta euria goian behean ari zuen egun batean gertatu zitzaidan. Euritakorik eduki ez, eta, etxera oinez joan beharrean, autobusez hurbiltzea erabaki nuen.
2002
‎Anaia Tomas zen gure irtenaldietako buru, gidari eta arduradun bakar. Berak aukeratzen zuen egun bakoitzeko nora joan eta zer ikusia, eta markesak bezala ibiltzen gintuen batera eta bestera.
‎Horren antzeko egoera laidogarria gertatu zitzaigun Andolin Eguzkitza [19] euskaltzainak bere sarrera hitzaldi ederra eman zuen egunean ere, Santurtzin, 2002ko otsailean. Han zituen zain, han genituen guztiok zain, Urtsuak eta Agirrek Amazonasen bezala guk Ibaizabalgo ibaiertzetik goiti egin genuenean, euskararen funtsa eta muina salbatu nahian edo, pankarta handi baten azpian:
‎Sarrerako lehenengo erreferentzia, simulakro ezarena, aipatu liburuaren egile berarena da, Hasier Etxeberriarena, Nabarra aldizkariaren 17 alean egin zioten elkarrizketakoa (2002); MatÃas Múgicaren" La cultura en euskera" famatua Ostiela! aldizkariak argitaratu zuen lehenengoz, 8 zenbakian alegia (1997ko negua); euskal kulturaren orainaz eta geroaz hitzaldia 2001eko abenduaren 21ean irakurri zuen Bernardo Atxagak, Bilbo Zaharra euskaltegiaren gonbitari erantzunez (nahiz eta, egia esateko, beste bi gaiez ere hitz egin zuen egun horretan: ahozkoaren eta idatziaren arteko harremanez, eta Obabara eraman zuen bideaz); Pello Lizarralderen esanak aipatu Nabarrak jaso zituen (16 zenbakia, 2002); Patxi Zubizarretarenak, hika aldizkariak bere 123/ 124 zenbakian (2001), eta Karlos Linazasororenak Diario Vascok(); beste lan" izorratzaile" eta, beraz, guztiz gomendagarri bat, ikuspuntu horretatik, Anjel Lertxundiren Gogoa zubi da, 1999koa (gutxiegi irakurri ote den susmoa daukat).
2003
‎" Putazalea!", oihukatu zion, gogoratzen da, etxetik bota zuen egunean. " Alferrontzia!".
‎" Tira egiten dik neskatoak, ezta?" esan zion enegarrenez Mikelek, irribarretsu, alde egin zuen egunean. Orduko hartan ez zion korromioz esan.
2006
‎Behin batean hartz hura noren oparia zen galdetu zion Stanislawi, baina ez zion erantzun; beste zeregin batean ari zen, afarirako sardinzarrekin borrokan, eta ez entzunarena egin zuen, eta Aniak ez zion berriz galdetu, ez zuen sesiorik nahi eta. Aste batzuk geroago, hartza galdu zuten, Aniak Tadeusz parkera eraman zuen egun batean: kontsolatu ezinik egon zen umea, aste bete gutxienez.
‎Amonari dagokionez, hiruzpalau egun egin zituen hara eta hona, ez zigun esan non, baina bagenekien zertan. Kanpoan pasatzen zuen egun osoa, amona geratzen zen nirekin. Amona ez zen ilundu arte itzultzen.
‎Bat batean, goizetan irteteari utzi zion, eta borrokarako hezi den txakur lotu baten moduan pasatzen zuen eguna, telefonotik gehiegi urrutiratu gabe. Ia astebete egin zuen horrela, gero eta urduriago, eta egoera hark gurasoak ere guztiz urduritzea ekarri zuen:
‎Ez, ezin nuen itsuarena egin etxean ikusten nuenaren aurrean: ez zegoen egunkariko albisteren batek aita haserretuko ez zuen egunik, eta ernegatzen zuten albiste guztiak Alemaniari buruzkoak ziren. Aitaren iritziz, Â Hitlerrek Alemania hondamendira zeraman; bide hartatik jarraituz gero, gorriak ikusiko genituen.
‎Eta handik aurrera, hitzik ez, ezta agur esateko ere. Auskalo nola moldatuko zen Hermannen amarekin edo enkarguak egiteko, baina Hermannek zioen ez ziola txintik entzun isiltzea erabaki zuen egun hartatik.
‎Müller jaunak lepoa pixka bat luzatuta entzuten zituen Anghiosen jarraibideak: hartu behar zuen itsasontzia, dirua nori eta nola ordaindu, ontziak irten behar zuen eguna, ez fidatzeko ontziko marinelekin eta ezta arduradunekin ere.
‎Tristea" da"," dago" baino gehiago. Tristea da gure ama, aita gaztainak botatzera joan eta gaztainekin batera azken hatsa bota zuen egun hartatik. Amonak hala esan zidan.
2007
‎–Haur pornografia da hau! , esan zion Gigik posterra eraman zuen egunean?. Fatxa eta pedofiloa.
‎Semea jaikitzen zenerako, bera alde eginda zegoen dagoeneko. Edonola ere, ohitura hartu zuen, lanera geroago joan behar zuen egunetan, kafea etxetik kanpo hartzeko. Horrela kanutoa lasai asko erre zezakeen, semearen erretolikak jasan beharrik gabe.
‎Amak alabarekin utzi zuenetik, gainera, dezente zabartua zegoen. Nahikoa zuen bere burua doi doi gobernatzearekin, eta alabaren jarrerak gaizkiagotzen zuen egunez egun.
‎hoa jornalero nazkagarri horiekin! Beraiek bete bahaute, beraiek zaindu dezatela hire umea!", esaten dute oihukatu ziola, Garziatarren etxea utzi zuen egunean.
‎Gerra hotsak etortzen zitzaizkion iraganetik, orain txaranga musikarekin, orain Bisbalen Corazón latinorekin nahasian. Gazteei zuzendu zien begirada, eta bere buruari galdetu zion lehergailu hark semea txikitu zuen egun hartako goizean ere parrandan ote zebiltzan.
2008
‎Badakizu zer gertatzen den istorioan, ezta? Xariar sultanak bere emaztea beste gizon batekin engainatzen ari zaiola jakin zuen egunean erail egin zuen emaztea. Jelosiak eta haserreak gidatuta, emakume guztiak desleialak zirela pentsatu zuen, eta bere bizirrari egunero emakume birjin bat lor  tzeko eskatu zion, gaua emakumearekin pasatu eta hurrengo goizean hilko zuela mehatxatuko zuen.
‎Ara Berlinera zetorrela bai. Baina ezin zuen sinistu berak Parisen nahitaez egon behar zuen egunetan egongo zela Ara Berlinen. Hain nahitaezko gauza gutxi dagoenean.
‎Siraren umetako lagun bat hil da minbiziaz. Autobuseko leihoaren bestaldeko irudiekin nahasten dira euren haurtzaroa, Olatzen begiak, azken aldiz Olatz ikusi zuen eguna, haren indarra, haren gorputza usteltzen. Gau guztia dauka Olatzi besarkatuta egoteko, gau guztia eta hurrengo bi egunak oso osorik.
‎Ez dakit, ez nion horretaz galdetu, baina ez da oso bizkorra izan behar pentsatzeko Tomasen itzala luzeegia zela Rosarentzat. Auzoren bat lagun min samarra izateak esan nahi zuen egunen batean gertatzen zitzaiona irtengo zitzaiola. Rosak bazekien hainbeste.
‎Ez genuen hitz askorik egin bidean, orduak eta orduak ematen genituen elkarri ezer esan gabe, baina momentu batean esku bat jarri zidan belaunean eta esan zidan asko maite ninduela, zuregatik ez balitz!, atera zitzaion, eta ez zuen gehiago erantsi, baina nik gogotik eskertu nizkion hitzok, nirekin zuen zorra aitortzen ari zitzaidan, eta ni pozik, oso pozik, eta Allariza iritsi ginenean, hoteltxo polit batean hartu genuen ostatu, ezagutzen du berorrek Allariz?, oso herri atsegina da, dena harrizkoa eta kale bihurriekin, oraindik gogoan dut zanburiñak probatu nituela bertako jatetxe batean, nik hasieran ez nituen jan nahi, ez zitzaidan haien itxura gustatu, baina Tomasek jateko eta jateko, afrodisiakoak direla, eta zanburiña bat probatu nuen, eta gero bestea, eta gero bestea, Tomasek barre egiten zuen niri begira, afrodisiakoak direlako gustatu al zaizkizu, Rosita?, eta eskua pasatzen zidan masailetik, eta ni alai alai, nola ez ba!, beste mahaietako jendeak begiratu egiten zigun, auskalo zer pentsatuko zuten, ez dakit zenbat zanburiña jango nuen, eta oheratu ginenean sekulako kabitu ezina sentitzen nuen urdailean, eta zanburiña guztiak bota nituen, baina Tomasek, kargu hartu beharrean, eskua kopetan jarri eta lagundu egin zidan, akabo afrodisiakoak! ...an, Baionara iritsi ginen, hotela hondartzaren parez pare zegoen, eta Tomasek argazki bat ateratzeko eskatu zion han hurbil polaroid batekin erretratuak ateratzen ari zen gizon bati, Tomasek eskupeko polita eman zion argazkiagatik eta gizona kontentu, gu ere bai, gero tabernaz taberna ibili ginen Baionako kaleetan, alkohola usaintze hutsak botalarria eragiten zidan niri, baina Tomasek gogotik edan zuen egun osoan, eta hotelera itzuli ginenean harrerara joan zen, igotzeko xanpaina gure gelara, eta Tomasi gustatu ez zitzaion zerbait esango nion nik harrerako neskaren aurrean, ez dut gogoan zer, nahikoa edan zuela edo horrelakoren bat, baina kontua da alaitasunetik petralkeriara pasatu zela kolpean, eta gelako atea itxi bezain laster ukabila jaso eta sekulako ukabilkada eman zidan aho betean, zer ...
‎Yogurra aurrenekoz probatu zuen egunean, hauxe esan zidan nere maisu ezjakin jakintsuak: " Ez zegok txarra, baina honegatik pagatzerik ez dik merezi".
2009
‎Ezagutu ez arren, bazekien Morasà ¡ n eta EspÃndola kasta berekoak zirela. Eta susmoa zuen egunen batean labirinto berean topo egingo zutela
‎Zurrumurruen arabera, hasi zen Felix, burutik eginda zegoen agurea. Bizar luze sarriko gizaseme hura aterki batekin ateratzen zen kalera eguzkiak erretzen zuen egunetan. Euria ari zuenetan, berriz, aterkirik gabe abiatzen zen.
‎La lluvia es una cosa que sin duda sucede en el pasado. Eta euri hura Felix hilobiratu zuen egunarekin lotuta zegoen; iraganarekin, beti ere. Belarra zapaldu gabe erortzen zen euri hura.
‎Eta hala, Carlosek baietz ihardetsiko zion Peperi, hark eskatutakoa beteko zuela, alegia. Martxoaren 1ean entregatu zion txostena datu guztiekin, doi doi Organizazioak Aretxabaletako lapurreta egin zuen egunean. Siempre le tomé el pelo a cuenta de ese documento.
‎Bururaturikoa bete ahal izateko, ordea, eragozpen bat gainditu behar izango nuen. Nik ezer gutxi nekien idazten, eguraldi txarra egiten zuen egunetan eskolan ikasi nuen apurra besterik ez.
‎Bidaia eman nuen loak hartu eta tarteka tarteka atezuan iratzarriz, jaitsi behar nuen geltokia pasatuko ote zitzaidan arduratuta. Lo kuku batean nengoen bitartean egin zuen eguna; ez zen argitsua izan, edonola ere. Artega nengoen eta burua astun neukan taxuz ezertan pentsatu ahal izateko.
‎hautatu zuen egunean
‎Argitu zuen eguna, heldu zen demokrazia, azkenak emanak zituen diktadurak. Dena zuen irabazteko euskarak.
‎Ford markakoa zen, eta beltza, ezker eskuin plataforma bana zuena, gangsterren zuri beltzezko pelikuletan ikusten diren horien antzekoa. Aitak autoa estreinatu zuen egunean, nik eta lagun batzuek plataformetara igota egin genuen kaletik gure etxerainoko bidea.
‎Ezin argituzko zera horrek hortxe zirauen beti, era ezberdin berrietan, ezagut zitzakeen molde berri denen barruan eta hondoenean. Azaleko margo argienek barruko jakin min beti berrituarengana bidaliko zuen egunaren argi berria piztu orduko. Larre izoztu umildutik, eguzki printzak iratzarri ahala, zenbat margo aldaketa eta ihintz lore bakoitzean...?
‎Noski, egun argiaren arabera, egun laburrenen neurrian ikusten zuten neurri maila hau. Argiak egiten zuen eguna indartsu eta argia gehien nabaritzen zuena landaredia zen. Landaredia eta hegaztien nahiz bizidun ttikienen aldra, igel eta zapoena kasu.
2010
‎Behin eta berriro zekarkion gaia. Nirekin rona edan zuen egunean erabaki zuen urmaelaren txikizioa. Altxorraren planorik ez zuenez, ideiarik ere ez urmaeleko zein hormaren atzean egon zitekeen.
‎Zorionez, gurasoak lo zeuden eta Amelia ez zegoen etxean. Bakeroak eta elastiko gorria jantzi eta maleta prestatu zuen egun batzuetarako behar zuen guztia barruan sartuta. Etxean ez gelditzea erabaki zuen.
‎Hoteleko kafetegian elkartu nintzen Txetxu eta Satisekin.Goizeko lehenengo orduak izateko, umore onez hasi zuen eguna Ibaiganeko zuzendari nagusiak:
‎Tximista bezala atera zen, autoa hartu eta Bedaiopera. Harexek hoztu zuen egun hartako giroa. Kantu eta bertso batzuk gehiago egin ziren baina inor ez zen dantzara berriz animatu.
‎Bera behartzeko aukera izan eta ez zuen halakorik egin, dortoka abandonatzeko aukera izan eta haren zain gelditu da, mugitu gabe gelditzeko aukera izan eta dortokaren atzetik laster egin du. Suminak baino ezin zezakeen haren irudi ausarta lausotu, baina ez bere aurrean, ezagutu zuen egunean bezain begiko baitzuen, nahiz eta hark bera mespretxatu, egin zionagatik. Orain hura bilatu beharra zeukan, barkamena eskatzeko.
‎Nire ustez, onartu ezinezkoa zen enbaxadore batek honelako hitzaldia antolatzea enbaxadan bertan. Jon Juaristik, bestalde, ez dut ulertzen zer nolako jokoa egin nahi zuen egun hartan, Erroman eta leku hartan hitzaldi hura emanez.
‎Ramon Mur kazetari beteranoak horrela jaso zuen egun hartako giroa hurrengo eguneko kronikan (El Correo Español,):
‎Eta hori egiaztatzeko PSOEri begiratzea baino ez dago. Hiru urte ere ez zituen behar izan aurreko autonomismoa eta Gernikako Estatutuaren erreferendumean euskal gizartearekin hartutako konpromisoak ahazteko, horren data 1982ko urriaren 28a izan zen, hauteskundeak irabazi eta Felipe González Moncloarako atea zabaldu zuen eguna.
‎Beste aldekoak ere ez ziren isilik geratu. PSOEk Diario de la Memoria argitaratu zuen egun berean Gara egunkariak berriro argitaratu zituen Espainiako Gobernuko eta ETAko negoziatzaileek 1999ko maiatzean izandako bileren aktak.
‎Eusko Jaurlaritzak kargua hartu zuen egun berean, Espainiako Bankuak interes tasa %8ra igo zuen, eta diruaren prezioa, artean pezetarena, %0, 65 garestitu zuen, prezioen igoerak eta BEZ puntu bat igotzeak izan zuten eragin inflazionistari eusteko. Espainiako ekonomia zurrunbilo larri artean zebilen eta pezeta moneta ahula zen Europan.
2011
‎Eguraldi ona egiten zuenean, taberna batean jan beharrean nahiago zuen ibai ondoko parke batera joan eta Moldavari begira lasai asko bazkaldu. Eta halaxe egin zuen egun horretan ere. Sahats kaskamotz batzuen azpian eserita, Karlos zubiaren mutur batean altxatzen zen dorrea ikusten zuen.
‎Goizean goiz, taxi bat hartu zuten, antzokian egin behar zuten saiora joateko. Egundoko hotza egiten zuen egun hartan, eta errepide guztiak jelatuta zeuden. Taxia behar baino arinago zihoan eta bihurgune batean izotz beltza zapaldu, eta gidariak autoaren kontrola galdu zuen erabat.
‎Jan ez zegoen askoz hobeto. Heroinarik gabe, txarrera egiten zuen egunetik egunera. Hasieran zorabioek eta ikara kontrolaezinek asaldatu zuten, eta geroago, sukarrak eta tripako minak.
‎Hormetara begiratu zuen, karez zurituak, aita santuaren argazki batez, koloretako egutegi batez eta beste bi argazkiz apainduak. Argazkiek bere markoa eta guzti zeukaten eta batean Marcelle ageri zen, komunio txikia egin zuen egunean, eta bestean hogei bat urteko mutil bat, neskatoaren aita. Beheko su monumentalaren tximinian zizelkatuta Jeu ko baroien armarria ageri zen; leihoan esekitako kaiola batean txonta bat zegoen kantari.
‎Gertakizun haien data ere zehaztasun ikaragarriz ematen du koaderno horretan: 467 urteko azaroaren 29a izan omen ziren Oñez eta Ganboa leinuen arteko guduak hasiera izan zuen eguna.
‎Egun batean, beste guztietan legez, Nikolas ataundarra kapitainaren alabari jatekoa eroaten joan zen haren gelara. Neska gaztea zen, hogei urte ingurukoa, eta bere gelan sartuta ematen zuen egun osoa, ziurrenera gizonezko asko eta beste neska gazterik ez zelako ontzian. Egun hartan, zuri eta zurbil itzuli zen Nikolas, jatekoak eskuetan zekartzala.
‎1946ko urtarrilaren bukaeran, Arrangoitzeko markesaren semeak, Erresistentzian oso sartua ibili zen 26 urteko gazteak, Donostia aldera joan nahi zuen egun batzuk pasatzera. Patxi Okamikaren laguna zen eta Patxi mugaren kontuekin zerbait zuenean nire bila etortzen zen.
2012
‎Bukatutakoan, ez zitzaiola horren gaizki atera iritzi zion, eta pentsatu zuen etxeko logelako leihoa zela marraztu zuen hura; leihoaz bestalde, lizarra margotu zuen, edo, zehatzago esanda, lizar haren enbor zati bat eta hostotza, ohean etzanda leihoaz bestalde ikusten zituen lizarraren atalak, hain zuzen. Lehenbiziko egunetik bilakatu zitzaion ohitura bazkalostean leihotik begira jartzea, batez ere bakarrik egon nahi izaten zuen egunetan. Lagun onak egingo zituen brigadan, baina batzuetan bakarrik egon beharra sentitzen zuen, etxean sega pikatzen ari zela gertatzen zitzaion bezala, edo oheratu baino lehen gauean; eta ez zen errazena izaten bakarrik egoteko aukerarik edukitzea presondegian.
‎Aitak ez zuen bitan pentsatuko: goizeko orduetatik gauekoetara arte lantegian ematen zuen eguna (edo hori esaten zuen hark berak bederen) eta, ziurrenik, erreketeen nagusiren bati esango zion etxolan gerta zitekeena argitzeko. Hark eragozpen txikiena ere ez zion jarriko agindutakoa betetzeko; nolatan ukatu behar zion ezer udalek eta norbanakoek ematen zituzten txerri eta haragikiekin bostehun kilo hestebeteki egunean ekoizten zuen enpresariari gerran ari zirenak elikatzeko, eta, hori gutxi balitz, kapak egiteko berrogeita hamar mila pezeta dohaintzan (erdiak Falangeari eta beste erdiak Requeteari) eman zituen nafar zintzoari.
‎Jose. Euria ari zuen egun batean eman zion arreta. Itogina azaldu zen eskolan eta maistrak aska baten bila bidali zuen Jose Goiko Tabernara.
‎Umeagotan bai esaten zituen zenbait hitz eta esaldi; gero, ordea, ahaztu egin zitzaizkion guztiak. Etxatzeko ur deposituaren gainean edo estalpean ematen zuen eguna, eguraldiaren arabera. Solaskideari aurpegira begiratzen ez ziolako, egiten zituen imintzioengatik, gorputza mugitzeko zeuzkan moduengatik eta, oro har, bere portaerarengatik, jendeari beldurra sorrarazten zion, batik bat haurrei; ondorioz, bakar bakarrik ematen zuen egunaren zatirik handiena.
‎Etxatzeko ur deposituaren gainean edo estalpean ematen zuen eguna, eguraldiaren arabera. Solaskideari aurpegira begiratzen ez ziolako, egiten zituen imintzioengatik, gorputza mugitzeko zeuzkan moduengatik eta, oro har, bere portaerarengatik, jendeari beldurra sorrarazten zion, batik bat haurrei; ondorioz, bakar bakarrik ematen zuen egunaren zatirik handiena. Norbait hurbiltzekotan, etxekoak baino ez zituen onartzen, uzkur eta muker agertzen zen arren haiekin ere.
‎Françoisek dioenez, ez da batere erraza Maluretekoekin tratatzea. Ez naiz oroitzen zer arazo ebatzi behar zuen egun hartan hango nagusiarekin. Biak irten ziren aletegi baten teilatua ikustera, sute baten ondorioz erreta baitzegoen.
‎Baina txakurrak periodiko gorrotagarria eraman zion biharamunean ere. Nagusiak janik gabe utzi zuen egun osoan, baina txakurrak egunkari bera eraman zion hurrengo egunean ere. Nagusiak bizkarra berotu zion, baina txakurrak berean segitu zuen.
‎Alde egin zuen egunean ere dena zuri zuri zegoen, oso ondo gogoratzen naiz. Esnatu nintzenean, leihotik sartzen zen zuritasun itsugarriak nabarmenagoa egiten zuen haren falta ohean.
2018
‎Oka eginez igaro zuen egun osoa.
‎Gauez gau, gero eta paseo luzeagoa egiten hasi zen, harik eta, egun batez, Downtowneko moilaraino iritsi zen arte. Moilan, gogo onez oroitu zuen tropa alemaniarren lehorreratze arrandi  tsua, jada urrun ikusten zuen egun loriatsu hura. Baina berehala zapuztu zitzaion loria, Marco Polo kodeaz eta komedianteaz oroitzearekin batera erremingostu zitzaion akordu gozo hura.
‎Zeru behea argitu zuen egun hartan, hatz puntekin uki  tzeko modukoa kasik. Eguzkiak, hodeitzar beltzen mende bazegoen ere, nahikoa indar zuen irri egiteko eta errainu makal batzuk jaurtitzeko Salpêtrière ospitaleko leihoetara.
‎Urte batzuk lehenago, Napoleon Bonapartek berak agindu zuen zutabea eraikitzea Austerlitzeko garaipena ospatze aldera, batailaren egunean frantziarrek errusiarrei eta austriarrei kendu zizkieten kanoien brontzea erabiliz. Komunarentzat, ordea, inperialismoaren oroigarria zen monumentu hura, militarismoarena, basakeriarena, indarkeriarena, eta lurrera botatzea agindu zuen egun haietan. Eta hantxe zeuden zutabearen hondarrak:
‎landetako etxadi ederra, zuhaitzez, lakuz eta lorategiz apaindua; basoetako paseoak zaldi gainean, ehizaldiak, bidaiak, eskaladak Alpeetan. Denbora pasa haietan aritzen ez zenean, marraztu eta marraztu ematen zuen egun osoa: liburuetako irudiak, morroien erretratuak, natura hila, aldizka ohera eramaten zuen neskameren baten ikerketa anatomikoa...
‎Hala, familiaren batek, Gaitzaren beldur, hiria utzi eta kanpora alde egitea erabakitzen zuenean, harengandik gertuen bizi zen burgesak eskribauarengana joko zuen egun berean, etxe utzi berria bere izenean jar ziezaion. Behin eskribauak bere lana beterik, burgesaren morroiek karez bustitzen zituzten etxe hartako horma guztiak, hiritik kanpo egina zuten zulo tzar batera botatzen gero hango arropa, altzari eta atuxak oro, eta su ematen zioten guztiari.
‎Handik pixka batera, ordea, itxura nahasiko zurrumurruak hedatzen hasi ziren Erret hirian: haizeak hegotik jotzen zuen egunetan infernukoak ziruditen lantu, deiadar eta garrasi saminak entzuten omen ziren, leotzetako erraietan lehertu, eta plaza nagusiraino barreiatzen ziren aieneak. Hego haize gauetan plaza nagusiko arkupetaraino inguratzen ginen, zure soldaduen begirantza saihesturik, eta isil isilik egoten ginen luzaz, zer entzungo.
‎Neskatxa bati gertatutakoak sona handia izan zuen nire soldaduen artean: ikusirik senargaiak orbain handi bat zuela ipurmasail batean (berezkoa izan zitekeela ere pentsa daiteke, izurriteak ez zuen-eta inoiz eragiten azal gune zabaletan, gorputz atalen junturetan baizik), bizia kendu zion mutilari, hura lo zegoela, zintzurra aiztoaz urraturik; txiki txiki egin zituen gero gorpuaren atalak, eta senargaiaren zakila erabili zuen egunetan lepotik zintzilik, Dama Beltzari eskainitako kutun gisa. Kale bazter batean aurkitu nuen, plaza nagusitik gertu, erabat biluzik hilda.
2019
‎2003an, Heatherri adineko gizon bat aurkeztu zioten" kontatzea merezi zuen historia bat izan zezakeena". Lale Sokolov ezagutu zuen egunean bien bizitzak aldatu ziren. Bien arteko adiskidetasuna handituz joan zen, eta Lalek autoanilisi bidaia bati ekin zion, Holokaustoan zehar izan zuen bizitzaren xehetasun intimoenak idazle lagunari entregatzeko.
‎Eta noiz eta orduan, basamortu sexual batean euria hasi zuen egunean, bizilagunei obratan hastea okurritu zitzaien. Nomejodas pentsatu zuen.
‎Bittorrek ere argi asko zuen egun hura gogoan. Artean emazte zena bulego egun aldrebes bat kontatzen hasi zen, azkenaldira maiz sentitzen omen zuen buruko min batekin kateatu zuen kontakizuna, eta nola ez, bukaeran bere ama zenaren bizi errukigarria ekarri zuen akordura," Zergatik tratatu behar izan du horrela bizitzak?
‎Nadia gosaldu ondoren ateratzen zen, eta kanpoan ematen zuen eguna; abokatuarenean, bankuan, arropa dendetan, higiezin eta bidaia agentzietan. Ile apaindegian ere egon zen egun batean.
‎Hala ere, Felix pozik zegoen bere bi lagunekin ibiltzeaz, Marian etxean utzi behar izan zuten arren. Eskola garaia zen eta emakumeak ez zuen egunik huts egiten ahal, etsaminen edo azterketen garaiotan. Konponduko ziren gizonak gizonen artean, ez zuten inoren premiarik.
‎Dena zen posible. hoberena eta txarrena. Demagun, atzo balitz bezala irudikatzea, nor gurutzatu zuen btk banpez kitatu zuen egun hartan: Egineko kazetaria batetik, eta bestetik Baionako lizeo batean euskara irakasle zen emakume bat, kopeta makurtuz ñiñika ebatsi ziona.
‎San Joan gaua su eta besta egin arren, ez zuen balio gero siesta egiteak: maldizio berezia omen zuen egun dontsu horretako siestak. Urte osoan loz ezin aserik pasatzen omen zuen horrelakoak.
‎Baina, hor iritsiko da, bai. Jaierarik izan zuen egun honek nonbait: Aingeru Guardako egunean behiak uztartu ez!
‎Aingeru Guardako egunean behiak uztartu ez! Lana debekatua behar zuen egun handi horretan, dirudienez.
‎Urtarrileko lehen hamabi egunak, zotalegunak, seinalatzen du garbi atsotitzak. Ez ote zuen egun hauen berri eman nahi beste harako esaera zahar hark ere: Urteberri zereki?
2020
‎Egunsentiak aspaldi urratua zuen eguna. Hiru bat ordu egingo nuen lo.
‎Mikela pozik jartzen zuen inguruan aldaketa hura sumatzeak, bazekien-eta sagarrak heltzen ariko zirela arboletan. Horrek esan nahi zuen gero eta gertuago zela ama ikusiko zuen eguna. Zakukadak bete sagar etorriko ziren gurdian urriaren amaiera aldera:
‎Aitak oparitu zion liburuaren orrien artean ezkutatuta ematen zuen eguna, Errota zaharrera bidean zegoen pagadian gehienetan. Mikela beldur zen Pako, ilobaren joera berriez konturatuta, ohitura zaharretara itzuliko ote zen.
‎Azken batean, Espainia libre, aske, errepublikano, berdintasunezko eta hobeago baten ametsa kiskali zen. Suak errauts bihurtu zituen Anaren txikitako koadernoak ere, berak kontu handiz kontserbatu zituenak kaligrafia xalo baten oroigarri gisa; izan ere, bere artean pentsatzen zuen egunen batean barrea aterako zietela biloba txikiei –heriotzak dena antzu bihurtzen duenez, inoiz etorriko ez direnei–. Eta sutan erre dira halaber Jai Minervalen kartelak; urte askotan antolatu zituen Beatrizek festa haiek, herriko jendea Pazora etorri, eta poeten hitzez, katedratikoen diskurtsoez, nekazarien ahots jakintsuen kantigez kutsa zedin.
‎Berak nahiago ditu inber  tsio bankuetarako edo kontabilitate agentzietarako lan egiten duten adin gehixeagoko gizonezkoak, hogeita zazpi urtekoak, diru mordoa eta etxean andregai abokatu zentzudunak dituztenak. Joannak behin Peggyri galdetu zion ea inoiz pentsatu zuen egunen batean bera izan zitekeela hogeita zazpi urteko bat, gau guztia hogeitik beherako batekin kokaina hartzen pasatzen zuen senargai bat zuena. Peggy ez zen urrundik ere iraindua sentitu, oso graziosoa iruditu zitzaion.
‎Nire aingeru besoetakoa, harengatik ez balitz auskalo nongo zerupean nengokeen uneotan, murmurikatzen du askotan bere artean. Etxea utzi behar izan zuen egunean Izaskunekin topatu zen. Sarak maleta bete beteak zeramatzan Jareren autotik dendako almazenera, gero Jarerenera joateko soilik oinarrizkoarekin.
‎Egiten uzten genion denok Joanari eta jende guztiak nahi izaten zuen haren laguntza haurrak erditzeko unean, edo eztarriko handitsuak sendatu behar baziren. Harri  txingorra gogotik bota zuen egun batera arte. Galsoro bat zuen Joanak, eta gari izpirik ere ez zen gelditu txingorraren mendean gertatu ziren lur guztietan.
‎Sukalde batean itxi zuten, ihes egin ez zezan. Emakume ttikia zen, eta aulki batean jarririk ematen zuen eguna, leihotik kanpora begira, eta inkik ere ez zuen esaten, mutua balitz bezala edo giza mintzairarik ulertuko ez balu bezala. Baina arrats batean, giltzapean zeukaten etxeko andreak, afaria egiten hasi behar zuela eta, sua piztu eta eltze bat esne eseki zuen txingarren gainean, zopa egiteko.
‎Horregatik osaba Pedro galeretatik hilzorian itzuli zenean, falta zitzaion alabaren esportzua ematen saiatu zen, harik eta osaba Durangon hil zen arte. " Osabari ez zitzaion iritsi Mariaren heriotzaren zurrumurrurik, eta eskerrak", horrekin batera gogoratu zuen Isabelek osabak azken arnasa eman zuen egun hura, eta osabaren azken agur hark eragin zion egonezina:
‎Ziegako bakardadean lagun egitera etorri zitzaion bere bihotzeko zaldun hark esandako hitzen oihartzuna, Ternuako Placentian hura ezagutu zuen egunean:
‎Unai Simón Iribarrekin, kontratua berritu zuen egunean (2019.04.01).
‎Gauzak ezin hobeto atera ziren. Jendearen erantzuna paregabea izan zen eta Clementek ordura arte futbolak ukatutakoa jaso zuen egun hartan: dirua eta zaleen maitasuna.
‎Lehen kanporaketan, Zaragoza bota genuen etxera, aurreko urteetan gure borrero izan zen taldea. La Romaredan berdindu eta San Mamesen, sargori itzela egiten zuen egun batean, irabazi. Egun hartan, Argoitia sukarrarekin zegoen, baina jokatu egin zuen, beharrezkoa zelako.
‎Xabier Leteren lehen poema liburu argitaratua 1968koa da. Gorago esan bezala, Agorak antolaturiko saria irabazi zuten bi bilduma uztartuz osatu zuen Egunetik egunera orduen gurpilean (Cinsa, 1968). Saria irabazi zuen lehen poemategiak Pekatu zaharrak eta sinismen berria zuen izena, eta hango poema bateko ideia da tituluak jasotzen duena; hain zuzen ere, Alzateko Jauna poeman agertzen da urrezko dukaten truke bazter batera apartatutako lehengo sinesmen zaharraren ideia.
2021
‎Jonanek gaueko txanda zuen egun hartan, eta nire etxetik zuzenean igo zen ospitalera. Hurrengo goizean, eguna argitu aurretik, ateko giltzak entzun nituen.
‎Bazekien, Ulisesen bidez, emaztea sarri antzean joaten zela sendagile harenera; beharbada Blanca tratamenduren bat egiten ari zen haurdun gelditzeko. Jakina, horixe zuen eginbeharra, beste egitekorik ez zuen egun osoan.
‎–Zahar memoria du, nik bezala. Ez du gogoan atzo gosaltzeko jan zuena, baina gogoan du Gasteizko gotzaina eskoletara haurrak bisitatzera etorri eta herriko guztiekin batera argazkia atera zuen egunean ni Guardian nenbilela, merkatu beltzean eta estraperloan. Horretaz bai, gogoratzen da.
‎Zer moduz zure eguna? Anek erantzun aurretik tofuzko hanburgesari hozka egin zion eta unetxo bat hartu zuen egun hartako nondik norakoei buruz zer kontatu eta zer ez erabaki aurretik. Beno, badakizu, betikoa.
‎Beste ostiral haizetsu bat besterik izango ez zela iruditu zitzaion bikoteari iratzargailuak jo aurretik. Dezente beranduago argitu zuen egunak. Astelehenetik ostiralerako errutinak markaturiko bost egunetako azkena zen, bazekiten biek ala biek.
‎Baina aurpegian bake sentsazio handia sumatzen zitzaion. Ez zen, inondik ere, gutuna jaso zuen egunean zeukana.
‎Txikitan gurasoekin hara joaten zenean bezalaxe dago. Euria egiten zuen egunetan joaten ziren batez ere (O Con da SaÃnzako mikroklima famatua) edo larunbat arratsaldeetan; orduan beste haur eta familia asko elkartzen ziren han, zine areto inprobisatu batean bezala, bideoan ipintzen zuten filma ikustera. Eta oraindik han jarraitzen du bideo erreproduzi  tzaile hark filmak dvdean eta streamingean ematen dituzten garaian, nahiz eta aspaldiko urteetan ez dituzten filmak ipintzen, bideoak non alokatu ere ez dagoelako seguru asko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia