Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 114

2008
‎Ekainaren 29ko BERRIAn Kutxak orri sorta polita sartu zuen egiten dituen ekintza sozial eta abarri buruzkoa. Haietan bat basogintzari buruzkoa zen.
‎Egia esan, pronostikoak bete besterik ez zuen egin atzo Urdaibaik. Hori, eta estropada serioa jokatu.
‎Euririk ez zuen egin konpartsen jaitsiera guztian, ez. Baina koloreek eta musika doinuek ez zuten bertaratutako inor lehor utzi.
‎Labur aritu zen komunikabideekin, baina gehiagotan ere hitz egingo duela iragarri zuen egin zituen azken hitzekin: «Hori da guztia, oraingoz».
‎Legazpik urtebete baino ez zuen egin kargu horretan, 1528an Espainia Berrirako (gaur egungo Mexiko) bidea hartu baitzuen. Han, Isabel Garcesekin ezkondu zen eta bederatzi seme alaba hazi zituzten.
‎Madrilgo Instrukzio Epaitegiari dagokionez, epaile instruktoreak ez zion inoiz «era pertsonal eta zuzenean» hartu deklarazioa Martxelo Otamendiri. Salaketa berresteko eta salaketaz galdekatzeko ohiko dena, auzi jartzailea aurrez aurre entzun eta ikustea, ez zuen egin Madrilgo epaile instruktoreak. Halaber, Guardia Zibilari ez zion eskatu argitzeko non izan zuten atxilotuta, ezta atxiloketan parte hartu zuten guardien identifikazioa ere.
‎Athleticek hori ere ez zuen egin. Baleko ordu laurdena jokatu eta beste ezer ez.
‎Partida gogor hasi zen atzo, lehendabiziko minutuetan txartel gorria ikusi baitzuen Penevek, Ormi Patraseko jokalariak. Leipzigen kontrako partidan ia aldaketarik ez zuen egin hasierako zazpikoan talde greziarrak. Hori dela eta, Penev kanporatu izanak erabat baldintzatu zuen Ormi Patrasen jokoa.
‎Bera ere musikaria izaki, bereziki sentsibilizatuta dago gaiarekin. Wonder ek bere influentziaz baliatuta egindakoa arbuiatu besterik ezin zuen egin. Nola atrebitzen da honentzat edo bestearentzat botoa eskatzera?
‎Ilegorriak bere jario zirikatzailearekin jarraitzen zuen, baina traje marroi iluneko gizonak entzun ere ez zuen egin: eskuak jakako mahuketatik beherantz luzatu, gorbataren korapiloa finkatu eta, prezintatutako eremutik irtenda, urrundu egin zen Anjos Intendentetik, serio, tente, atzera begiratu gabe.
‎Eta bestetik, zorterik ere ez du Julian Ruizek entrenatutakoa taldeak. Izan ere, ia denbora guztian aurretik joan arren, Cai Aragonen kontra berdindu baino ez zuen egin atzo gauean Ipuruan, Asobal ligako bederatzigarren jardunaldian (31). Azkeneko minutu horietan hiru goleko aldea ere eduki zuen Arratek (28), baina, azken unean, partida amaitzeko bost segundo falta zirela, Bidasoako jokalari izandako Ivan Stankovicek Cairen 31 gola sartu zuen, Ipuruan bildutakoen etsipenerako.
‎Unai Iturriagaren hasierako agurraren azken bi puntuak dira. Barruan, kaka gutxi egin zuen Iturriagak, eta puntuetan ez ezik entzuleen erantzunean ere jaso zuen egindako lanaren ordaina. Bertsotan dotore aritu zen, eta, ariketa puntuagarriak amaituta, ez zegoen nor nagusituko zen zalantzarik entzuleen artean.
‎Kulturazalea, irakurzalea eta atsegina zen. Galdu besterik ez zuen egin, eta aberastasunik ere ez zuen izan, eta, hala ere, jarraitzaileek zintzo segitu zuten beti haren ondoan, pertsona ona zen seinale.
‎Nire Interneteko irakurle fidel askok irakurri ere ez zuen egin zutabea, nire izena agertzen ez zelako. Aipamenik eza mespretxu bihurtzen duen irratiko analistaren batek apologia patetikoa egin zuen.
‎Geroago, 1966an, bere kabuz eraiki zuen etxerako lehendabiziko kontsola. Baerrek argi zuen egin nahi zuena, baina asko borrokatu behar izan zuen enpresek haren asmakizunean dirua jar zezaten. Azkenik, 1972an atera zuen lehendabiziko kontsola, Magnavox Odyssey.
2009
‎Israelgo lehen ministro kargua hartzen gazteena izan zen Benjamin Netanyahu. 1996an izendatu zuten gobernuburu, baina agintaldi bat baino ez zuen egin.
‎Ez zen partida erraza izan, baina Baskoniak lan justua egin zuelako gertatu zen hori. Ez zen bete betean aritu, eta partida aurrera atera ahal izateko beharrezkoa zen lana baino ez zuen egin. Ez gehiago.
‎Molde guztiak eraman zituen, arrazoirik eman gabe. Gerenteari esan genion kontua konpontzeko, baina telefonoz deitu, besterik ez zuen egin. Hilabeteak pasa ahala, gauza bera egin zuten beste hainbat bezerok; nagusiaren arabera, krisiarengatik.
‎Parlamentuaren lehen eskubidea da kontrolatzeeneskubidea. Esaten zuen egiten jada urte asko kanpoan zein presidentea Ganbera honen eta Espainiako parlamentarismoaren erreferentzia nagusien bat, José Sánchez Guerra. Eta ni, zein bat nator erabat berarekin bere balorazioan, itzultzeko sorgindutakoa Batzorde honi nago, eta honetan jada comparecí ikastaroaren hasierara, gobernuaren hezkuntza arloko politika azaltzeko.
‎Behin esan zuen, eta esan bazuen esan zuen, euskal artista zela bizirik zegoen arkitektorik onenetako bat. Oteizari aipatu zioten esaldia, eta lausenguren bat jasotzen zuen aldioro egiten zuen bezala, ezagutu nahi zuela hasi zen. Asko miresten zuela bere obra, eta elkartu beharra zutela biek.
‎Eta burua kablez josita lo egiteak ez du oso erosoa izan behar, haiek lanaren nekeaz arazorik gabe lo egiten dutela esan arren. Esperimentuaren lehen gauean, birritan ziurtatu zuten Fournierren gailua entxufatuta zegoela, baina goizean entxufetik kanpo agertu zen, eta, beraz, neurketarik ez zuen egin. Hirutan ziurtatu zuten hurrengoan eta, berdin, hurrengo goizean entxufetik kanpo.
‎Manifestazioa geltokitik abiatu zen eta ez zuen egin ohiko ibilbidea, lanetan dagoelako Herriko Etxeko zubia. Ibai ingurutik Baina txikira sartu ziren, eta handik, Baiona Zaharraren itzulia egin ondoren, Herriko Etxeko plazan burutu zen manifestazioa.
‎ICESek esandakoa berretsi besterik ez zuen egin atzo Bruselak. Zenbakiek ezin zirela ontzat eman esan zuen.
‎Gay non zegoen ikusi nahi zuen. Baina ikusi ere ez zuen egin ia ia.
‎Egun erretiratuta dago jada suitzarra. Lindsay Davenportek, aldiz, urte bete ere ez zuen egin jokatu gabe, haur bat izango zuela iragarri zuenetik. 2007ko udan bueltatu zen atzera, baina urte hasieran berriro haurdun zegoela iragarri, eta betirako utzi zuen tenisa estatubatuarrak, 32 urte zituela.
‎Abentura horretan abiatu ziren aurreneko musikarientzat, hortaz, esker oneko hitzak besterik ez ditu Sanchezek. . Selektah Kolektiboak erakutsi zuen egin egin zitekeela?. Bilbon hesia gainditzeko, haatik, izerdia bota dute.
‎Partidaren azken txanpan, 0 partziala egin zion Ciudad Realek Eibarko taldeari, kontraerasoan lortutako golei esker, batez ere. Partzialak min handia egin zion Arrateri, eta azken minutuetan markagailuak agerian uzten zuen aldea txikitzen saiatu bertzerik ezin izan zuen egin. Azkenean, 24 Ciudad Realen alde.
‎Euskadirako Estatutu Berriak, Ibarretxe Plana izenarekin ezagutzen zenak, erabakitzeko eskubidea jasotzen zuen. Estatutu Proiektu hori gehiengo osoarekin onartu zen, baina Madrilgo Diputatuen Kongresuak aztertu ere ez zuen egin. Proiektu horren edukiak gaur egunerako ere balio du, eta Aralarrek bere hutsuneak eta puntu ahulak nabarmendu zituen arren, etorkizunera begira abiapuntu bezala balio dezake.
‎Hain zuzen, Txiki ren senideek urteroko omenaldia egin nahi izan zioten Zarautzen (Gipuzkoa) irailean, baina Ertzaintzak eragotzi egin zuen. Ertzaintzaren jokabideagatik barkamena eskatzeko galdegin zion atzo Aralarrek Aresi osoko bilkuran, baina hark ez zuen egin. Hargatik eskatuko du haren dimisioa Aralarrek.
‎Beste batek esan zuen egiten zuen guztia, entzuten esaten irakurtzen ikusten sentitzen zuen guztia baliagarri ikusten zuela tesia idazteko, eta helburu horrixe ematen zizkiola bere onenak. Saiatzen zela esparruak banatzen, lagunekin zegoenean lagunekin egoten, baina beti zegoela bere arreta erakartzen zuen zer edo zer, esaldi bat, afixa bat.
‎Tantoa egina zeukala uste zuen Retegik, baina kontrakantxako zorutik ez sinesteko moduan altxatu zuen eskuinez pilota Gonzalezek. Eskura etorritakoa txokora bidaltzea baino ez zuen egin Retegik. Gonzalez itsu itsuan abiatu zen hura ere altxatzeko asmoz.
‎Zein izan zen zuen egitekoa?
‎Auziak, 36 urteren ondoren, itzal ugari ditu oraindik. Auzipetutako bakarrak, Jose Paredes Marquez Txileko armadako soldadu ohiak, joan den maiatzean nahasmena eragin zuen egindako adierazpenekin, eta auzia argitzeari begira, Jararen gorpua hilobitik ateratzeko agindu zuen epaileak. Francisco Etxeberriak (Beasain, 1957) Txileko diktaduraren ondorioz hildakoen gorpuak ikertu izan ditu, guztira 150 inguru, eta bera da Jararen bigarren autopsian parte hartu duen auzitegiko medikuetako bat.
‎Errealitatean, dena den, Panamako ubidearen sozietatea deitutako egitura kontrolatzen jarraitzen zuten AEBek hein handian. Egoera horren aldatzeko mehatxua zuen egin, beraz, Noriegak, eta euren interes ekonomikoak arriskuan jar zitzakeen bilakaera bati aurrea hartzeko zuen Washingtonek inbasioa erabaki eta burutu.
2010
‎Barack Obamak iaz Pekinen giza eskubideak errespetatzeko eskaera egin zezakeela-eta adi egon zen mundua, presidenteak egiteko duen horri emandako Bakearen Nobel sari artean freskoak horretarako ausardia eta beharra emango ziola esperoan; baina ekonomiak agintzen duelako, eta menpekotasunak, horretarako biderik ez zuen egin. AEBetako presidentea interes batzuen alde ezkutatzen saiatu zena utz dezake orain agerian Liu Xiaobo disidenteak, sariak nazioarteko kritiken gunean jarri du-eta Txinako Gobernua, oinarrizko eskubideak zapaltzen dituenari aurre egiteagatik eman diotelako saria Liuri, horregatik 2008ko abendutik kartzelan dagoenari.
‎Espainiako kontsulatuak, hala ere, ez zuen ezer egin. Ni atxilotu eta biharamunean jaso zuen nire egoeraren berri ematen zuen faxa, eta tutik ere ez zuen egin. Astebeteren ondoren eskaini zidaten medikuarenera joatea, hori baino ez...
‎Houstonek zure kontratua berritzeko aukera izan zuen otsailean, zu lotzeko, baina ez zuen egin. Ezta?
‎Berdin zen. Ezin zuen huts egin, eta ez zuen egin. Txapelduna da Baskonia.
‎Eusko Jaurlaritzako lehendakari kargua hartu zuenean, ordura arteko lehendakariek ez bezala, Jainkoaren aipamenik ez zuen egin Patxi Lopez lehendakariak. Europa Laica elkarteak, sinbolo horiek duten garrantzia aintzat hartuz, eredugarritzat dauka Lopezen jarrera.
2011
‎datazioak egin daitezkeen ala ez aztertzea eta horrekin, gai korapilatsu hau argitzea. Epaitegiaren bidea aukeratu zuen, ordea.Eta iaz, gai hau daraman Epaile andereak datazioak egiteko urratsei hasieran eman zienean, akusatuak, hau da, Eliseo Gilek eskatu zuelako, Lorenak ere ez zuen egin beharrekoa egin: datazioak beste inor baino lehenago egin, ostrakak egiazkoak diren al ez jakin ahal izateko.
‎Beranduegi.Espainiako Auzitegi Nazionalak agindu zuen lehen operazioa, 18/ 98 sumarioaren barnean. Baltasar Garzon epaileak sinatu zuen Egin egunkaria eta Egin irratia isilarazteko agindua. ETAren zati zirela hedabide horiek, aitzakia hori jarri zuen.
‎Egin itxita, sortu zituzten Euskadi información lehenik eta Gara ondoren; Ardi Beltza ren oinordetza hartu zuen Kale gorria k; eta euskarazko prentsak Egunero n eta BERRIAn jarraitu zuen.Zio politikoari, jantzi juridikoaItxiera bidegabea izan zen Egunkaria rena, epaileen arabera; Egin ena modu desegokian egin zuten. Garzonek Espainiako Kode Penala baliatu zuen Egin en jarduna eteteko; gero, Espainiako Auzitegi Gorenak esan zion ezin zuela hori egin, ez zuelako frogatu kazeta ETArena zela. Egunkaria ren itxiera Espainiako Konstituzioaren aurkakoa izan zela adierazi zuen auzitegiak.
‎Erabakiak hartzeko psikologo batek, gizarte laguntzaile batek eta pedagogo batek osatutako teknikari taldearen aholkularitza izaten du epaileak. Honako honetan, hasteko epaileak zuzenean gaztea unitate psikiatriko batera bidaltzea erabaki du.Egindakoaren aitortzaUstezko hiltzaileak berak aitortu zuen egindakoa astelehenean bertan. 13:30 inguruan Sestaoko (Bizkaia) Udaltzaingoaren polizia etxean agertu zen.
‎315.000 botoen zilegitasuna zuen atzean. Ezker abertzale historikoak erakutsi zuen egindako apustu politikoa fruituak ematen ari dela. Konbentzimendu osoz, kementsu, gorrotorik gabe mintzatu zen.
‎Dimisioa onartu ala ez erabaki aurretik, egoeraren larritasunaz jabetzeko eta «porrotaren ondorioak neurtzeko» eskatu die erregeak joan den urrian gobernua eratzeko akordioa sinatu zuten sei alderdi politikoei.Igande gauean bilera egin zuten koalizio gobernua osatzeko negoziazioetan dabiltzan sei alderdietako ordezkariek, baina ez ziren ados jarri datorren urteko aurrekontuak zehazteko orduan. Atzo berriro saiatu ziren, baina Di Rupok ordubeterik ere ez zuen egin bileran: berehala joan zen erregearengana dimisioa ematera.
2012
‎Hori ez du ukatzen Juan Mari Beltran herri musikaren ikertzaile eta eragileak, baina bisitari bat izan zela dio, hala ere. «Presaka eta korrika ibili zen, eta ez zuen egin lan sistematikorik. Pasaeran egindako lana da harena».
‎«Iribar aldagelan negarrez ikusi nuenean jabetu nintzen lortutakoaz». Fernando Llorentek ere aitortu zuen egindakoa bereganatu ezinik dagoela. «Hodei batean nago», esan zuen aurrelariak.
‎Javier Aramendia (Caja Rural), Bert Jan Lindeman (Vacansoleil), Frantisek Rabon (Omega) eta Pablo Lechuga (Andalucia). Bost minuren aldea zuten 25 kilometroan, baina tarteak behera baino ez zuen egin aurrerantzean. Hamabost kilometro falta zirela irentsi zituen tropelak, eromena hasi aurretik, hain justu.
‎Erasoan Lamah eta Cejudo bakarka soilik saiatu ziren. Llorentek borroka egitea beste ezer ez zuen egiterik izan eta Sisi desagertuta aritu zen partida osoan. Atzean Damiak asko sufritu zuen.
‎batetik, auzi medikuen txostenetan eta haien deklarazioetan bakarrik oinarritu izana; bigarrenik, defentsaren froga eskaerei uko egitea, adibidez, inkomunikazioko aurreneko 3 egunak Otamendiren ziega berean pasatu zituen Fermin Lazkanori deklarazioa hartzea, bera lekuko bakarra izan arren?; hirugarrenik, Otamendiri deklaraziorik ez hartzea, eta Tolosako Auzitegira exhorto bat bidaltzea hark hartu ziezaion? «Otamendi ezagutu ere ez zuen egin!», salatu zuen Iruinek?; eta laugarrenik, guardia zibil bakar bat ere deklaratzera ez deitzea. 2. Lege bereziak «Legedi antiterroristaren» ikuspegitik ere garrantzitsua da Estrasburgoren epaia, Iruinen arabera.
2013
‎Emaitza ona lortzeko moduko zelaia zen Parisko Charlety. Stade Françaisek ez zuen egin inor zur eta lur uzteko modukorik. Inozo eta apal aritu arren, Baiona ez zen sekula partidatik atera.
‎Okerrago da beldurragatik galtzea, nortasunik gabe aritzeagatik. Gauza handirik ez zuen egin behar izan Real Madrilek lau gol sartzeko, eta horrekin dena esanda dago. Nortasunarena asko hobetu behar dute Realean, sarri samar azaltzen den gaitza baita.
‎Ezinezkoa zaio ideia hori burutik kentzea. Unerik zailenetan ere ez zuen egin, eta beharbada orduantxe jokatu zuen Montanierrek pentsatzen zuenaren arabera, sekula baino leialago. Betis eta Malagaren zelaietako gertakariak adibidetzat.
‎alderdiaren sorreran parte hartu zuen taldea ordezkatu zuen. Aldaketa ez zen denen gustukoa izan, eta De Miguelek urtebete baino ez zuen egin karguan; 2012an, dimisioa eman behar izan zuen. Ez zuen alderdia utzi, baina batzuen eta besteen arteko harremanak gaiztotu egin dira azken urtean.
‎Horrela pentsatu zuen, behintzat, Zarranz andereak. Hezkuntzako Sailburuak Madrilgo Ministerioak duen beka sistema kritikatzea besterik ez zuen egin, nafarren kalterako dela argudiatuz. Iribas, aldiz, berehala utzi zuen argi bere «konstituzionaltasuna», inoiz, hemen, baietza jaso duen Espainiako Konstituzioaren defendatzailea dela, alegia.
2014
‎Lehortea izan zuen abiapuntu. Behar hainbat euririk ez zuen egin asteetan, eta udalak etxeetarako ur isuria murriztu beharra izan zuen. Eguneko ordu batzuetan iturrian ura eskas, herritarrak sutan zebiltzan.
‎Oteizaren arkitektura egitasmo nagusia Ametzagainako hilerria izan zen. Hura ez zuen egin, eta Irungo etxe lantegia ideien hilerria bihurtu da, azkenean. Zergatik utzikeria?
‎Mendeku izeneko talde batek egin zuen bat, hilketarekin gerra zikina akabatu nahi zutela azalduz. Hala jaso zuen Egin ek: «Entzun arretaz.
‎Horrelakorik ez zuen lortu, ordea, Espainiako Gobernuko presidentearen aldetik. Euskal Y ak «lehentasunezko» egitasmoa izaten jarraitzen duela esan zuen, baina hori erakusteko keinu gehiagorik ez zuen egin. Orotara, 5.000 milioi euroko azpiegitura dela oroitarazi zuen, eta ez dela erraza, egungo egoera ekonomikoan, horri aurre egitea.
2015
‎Osasuntsu dago aeronautika Euskal Herrian, eta atzoko egunak baieztapen hori berretsi besterik ez zuen egin. Hegan klusterrak eman zuen albistea lehenbizi prentsa aurrean:
‎Bat, Nazioarteko Futbol Federazioak (FIFA) behartu egin duela lehen aldiz belar artifizialean jokatzera selekzioen arteko futbol lehiaketa nagusi bat. Inoiz ez zuen egin halakorik. Ez orain arte jokatutako gizonezkoen hogei Munduko Kopa eta hamalau Eurokopatan, ez emakumezkoen sei Munduko Kopa eta zortzi Eurokopatan.
2016
‎Kataluniako auzia konpontzea konstituzioaren erreformarekin lotu zuen, eta erreforma horren azalpenean nahasi zuen gaia. Euskal gatazkaz, berriz, solas bat bera ere ez zuen egin. EAJk, EH Bilduk eta UPNk Sanchezen inbestiduraren aurka bozkatuko dute gaur.
‎Rajoyk irmo defendatu zuen egindako politika ekonomikoa, eta erran zuen «krak egitea» eragotzi dutela. Argudiatu zuen ezin diotela sostengua eman hori «suntsitu nahi duenari».
‎Mugimenduko kideek eta biktimek presidentearekin aurrez aurreko bilera bat ere egin zuten: «Parada aparta zeukan une hartan beltzen bizitzak salbatzeko estrategia bati buruz hitz egiten hasteko, baina ez zuen egin. Gure esperientziei garrantzia kendu zien».
2018
‎Horrekin batera, legez kanpokotzat jo zituen KAS, Ekin eta Xaki. Aldiz, ebatzi zuen Egin en itxiera ez zela legezkoa izan, kazeta isilarazi eta 11 urtera. Epaiaren berri eman aurretik hasi ziren Espainiako Polizia eta Guardia Zibila aske zeuden zigortuak atxilotzen.
‎Pertsona osasuntsu batek 720 eta 1.150 bitartean izan ohi du defentsen maila; 500etik behera jaisten denean, egoera kezkagarria izaten hasten da. Zortzi urte daramatza preso Iparragirrek.Bigarren graduanBaldintzapean aske uzteko eskaera zuen egina, baina helegitea soilik partzialki onartu zion De Castro epaileak eta bigarren graduan mantentzea erabaki zuen. Presoa Arrasatera eramateko autoan, Castro epaileak jaso egin zituen azken azterketa medikoen emaitzak.
‎Karius Liverpoolen atezain alemaniarrak baloia zeukan eskuan, eta ateratzen hasi zen azkar, Benzema ondoan zuela. Frantziar aurrelariaren oinean jo zuen baloiak, pasea moztera joan zelako, eta sarera joan zen baloia, poliki.Ematen zuen eginda zeudela finalarekikoak, baina 55 minutuan, berdindu egin zuen Liverpoolek, Maneren bidez, Van Dijk erraldoiak korner bateko baloia buruz jo eta gero. Berriz partida hasierara eraman zuen Liverpool gol horrek, eta berriz ekin zion Real Madril estutzeari.
‎Bertan, Nilssonek minutu eta erdiko abantaila ateratzen zion Orgue kataluniarrari. Handik aurrera, abantaila areagotu besterik ez zuen egin. Croft izan zen hirugarren.Oihana Azkorbebeitia izan zen Euskal Herriko lehen emakumea (4.57.18).
2019
‎«Asironen erabakia aldebakarrekoa izan da, Espainia eta haren instituzioak gorroto dituelako, eta ez Katalina Foixkoari inolako omenaldirik egiteko». Maiak beste toki bati izen hori jartzeko aukera izan zuenean, baina, ez zuen egin. Iturrama auzoan gertatu zen.
‎2018 urtearen balantzea egitea tokatu zitzaion, baina, Villarejo kasuak zipriztinduko zuela jakitun, akziodunen hitzaldiaren aurretik auziaren inguruko balorazioa egin zuen Torresek. «BBVA banku zintzoa izan da, eta hala izango da aurrerantzean ere; horregatik, justiziarekin elkarlanean arituko gara eskatzen digun guztia zorroztasunez betez».Are gehiago, aurreratu zuen egin behar den guztia egingo dutela auzia argitzeko. Alde horretatik, PwC aholkularitza enpresari eta Uria eta Garrigues abokatu bulegoei eskatutako ikerketan jarri zuen itxaropena.
‎1980ko Pepi, Luci, Bom y otras chicas del montón. Aurretik beste film amateur bat zuen egina? 1978ko Folle... folle... ¡ fólleme Tim!?, baina film horrek bihurtuko zuen Almodovar garaiko kultura garaikidearen ikono.Zuzendariaren ezaugarri nagusietako batzuk agertzen ahal ziren jada komedia hartan, baita geroko ibilbidean bidelagun izanen ziren hainbat aktore ere:
2020
‎18 urterekin, 6,05 metro saltatu zuen. Inork ez zuen egin halakorik, ezta Sergei Bubka handiak ere. Baina jada handia zen hura txiki utzi berri du.
‎sexu abusu bat gutxiago eta jazarpen delitu bakarra leporatu dizkiote. Akusatuak ukatu egin zuen egindakoa azken auzi saioan, eta haren defentsak absoluzioa galdegin zuen.
‎Ostiral goizean bi horiek sinatu zuten aurreakordio bat, baina bileran parte hartu zuten guztien berrespena behar zuten, eta Mexikok ez zuen egin; uko egin zion herrialde guztiek ehuneko bera mozteari. Azkenean, AEBek esku hartu dute negoziazioan.
‎Abusuak eta haien ondorioak azaldu ostean, barkamen pertsonal eta publikorik egingo ote zuen galdetu zioten Perezi. Azpilikuetaren hitzetan, «ez zuen egin, hori egitea delitu larriak aitortzea litzatekeelako». Eskaera hori Espainiako Elizaren Konferentziari helarazteko eskatu zioten, baina uko egin zion proposamen horri.
‎Alarm Phonek salatu duenez, Portugalgo bandera duen merkantzia ontzi bat migratzaileen ontzitik gertu igaro zen atzo, eta, haiek erreskatatzeko agindua jaso arren, ez zuen egin. Rivas:
2021
‎Punturik irabazi barik zelairatu zen ligako egungo txapeldunaren kontra. Ordura arte Alavesek zelaian erakutsitako jokoak sailkapenak erakusten zuena islatu baino ez zuen egin. Baina garairik zailenean onena azaleratzeko kapaz izan da Javi Callejak zuzentzen duen taldea.
‎Mespretxua sentitu dut. Ez nuen ulertu nolaz Mitterandek deus ez zuen egin euskal afera konpontzeko.
‎Nicole Pery, adibidez, ministroa zen orduan. Hitzeman bai, baina fitsik ez zuen egin, han espainolen politika baizik ez baitzuten segitzen. Jean Grenetek eta Jean Jacques Lasserrek ere berdin...
‎Harekin harremana zuen nire koinatuak, Gregoriok [Alijostes], lanetik, eta mendira elkarrekin joaten zirelako ere bai. Garaian, ETAk propaganda zabaldu besterik ez zuen egiten, gazteak biltzeko asmotan. Gu ere Gorostidiren lagunak ginen; emazte Juli eta biok, esan nahi dut.
‎Eskema hori bera baliagarria izan daiteke Kataluniarentzat, haren iritziz. Aurreko legealdian, lantaldeak estatus berrirako zehaztutako oinarrietan nahiz gero adituek aurkeztutako testu artikulatuan, erabakitzeko eskubidea ere jasotzen zen, baina haren erreferentziarik ez zuen egin herenegun Ortuzarrek.
‎Lehen lan mardula izanda ere, ez du inor oharkabean utzi. Sundanceko jaialdian estreinatu zuten iaz, eta aipamen berezi bat ere jaso zuen egindako lanagatik: zuzendaritzan eginiko jarduna aitortzen duen aipamena, hain zuzen ere.
‎«Haiekin entrenatzen hasi nintzen, eta gaur arte». Pentsatu ere ez omen zuen egiten profesional izatea: «Aukera eman zidaten, eta aukerei heldu egin behar izaten zaie».
‎«Konturatzen zara ez zarela pelikulako gaiztoa soilik; jendeak nahi duela proiektu honetan parte hartu. Horrek lagundu zuen egindako sasoi itzelari balioa ematen; momentu askotan ahaztu zitzaigun».
‎«Agian erosoena beste zerbait egitea izango zen». Agian, baina ez zuen egin, beste hainbatetan bezala, arriskuak arrisku. Beraz, bere uste neoliberal sakonez gain, argi erakusten du zein erraza den diru publikoa arriskatzea enpresa pribatuei emateko denean.
‎Batez ere, Celtak erasora jokatzeko duen moldeagatik, jokalari askorekin jotzen baitu gora, atzealdean zuloak utziz. Realak atera zuen hamaikakoak sua harrotzeko bidea ireki besterik ez zuen egin, Imanolek batera jarri zituelako Januzaj, Portu, Isak eta Carlos Fernandez, euskarriak Gebara eta Guridi zirela. Eta bai, ero hasi zen partida.
‎Eroso ekin zioten bigarren zatiari Jaka Martijak, eta joko errazean hanka egin zuten, 18 jartzeraino. Lizartzako aurrelariak seigarren tantoa zuen egina, eta bikote hark ordura arteko abantailarik handiena zuen. Altuna eta Mariezkurrena, berriz, egoera kritikoan zirela jabetu ziren.
‎Hori bai, manifestazioa 16:30ean hasi zen, eta ibaiaren ertzek argitzeko deialdia, berriz, 18:00etan. Ez zuen egiten euripean luzaroan zain egoteko moduko girorik.
2022
‎Epaileak ebazpen judizialean azaldu zuenez, bi inputatuak gertakarien lekuan egon ziren erasoa gertatu zen unean. Gaineratu zuen egindako ikerketatik ondoriozta daitekeela akusatuek «bikote harremana» dutela, eta «zantzu objektiboak» daudela esateko «biktimaren bizitzaren aurka» egin zutela. Horrekin batera, adierazi zuen atxilotuak aurreko egunetan «hainbat aldiz» joan zirela erasoa egin zuten lekura.
‎Epaileak ebazpen judizialean azaldu zuenez, bi inputatuak gertakarien lekuan egon ziren erasoa gertatu zenean. Horrez gain, adierazi zuen egindako ikerketatik ondoriozta daitekeela akusatuek «bikote harremana» dutela, eta «zantzu objektiboak» daudela errateko «biktimaren bizitzaren aurka» egin zutela. Epaileak gaineratu zuen atxilotuak aurreko egunetan «hainbat aldiz» joan zirela erasoa egin zuten lekura.
‎Granadak argi zuen egin beharrekoa: kontraerasora azkar irten, eta bere aukerak baliatu.
‎Baita beste honek ere, datua baino begiek ikusi zutena: baloia goian galdu eta zergatik ez zuen egin presio itogarria beti egin ohi duen bezala. Ba al daki taldeak finalak jokatzen?
‎Presidenteak bere lehen diskurtso ofiziala zuen egitekoa edizio hau ixteko orduan, Santiagoko Moneda jauregitik. Hitzaldi horretan bere agintaldirako oinarrien aurkezpena espero zen.
‎Testuinguru zail batean jaio zen egunkaria, sortu eta bi hilabetera COVID osasun krisialdia iritsi baitzen. Egunkariak asmoa zuen lehen urtean ostalaritzan zabaltzeko kanpaina bat egiteko, baina ezin izan zuen egin, eta horretan ari dira orain. Joan den astean, Nosdiario.gal webgunearen diseinua berritu zuten.
‎Lehenik eta behin, KAE 1 ligako hamahirugarren jardunaldiko estropada irabazi zuen, Castro, Hondarribia B, Arkote eta Pedreñaren aurretik; bigarrenik, ligaren jabe egin zen, jardunaldi bat falta bada ere; eta hirugarrenik, erregularrena izateak dakarren saria bereganatu zuen, Eusko Label ligarako igoerako kanporaketa jokatzea iraileko hirugarren asteburuan. Arrantza handiagoa ezin zuen egin.
‎Hondarribiko alarde egunean, urte erdia betea du jada Euskal Autonomia Erkidegoko Berdintasun Lege berriak. Eusko Legebiltzarrak martxoan onartu zuen testuak, berez, 2005eko araua eguneratzea zuen helburu, baina aldaketa handirik ez zuen egin Irungo eta Hondarribiko alardeen auzian eragina duten artikuluetan. Izan ere, duela hamazazpi urteko lege hark jada oso argi utzi zuen kultura ekitaldi baztertzaileen harira nola jokatu.
‎Lan biribil biribila ez zuen egin, Osertz Aldai entrenatzaileak argi laga baitzien arraunlariei lanak bukatu eta segituan zer ez zuten ondo egin. Baina perfekzioa ez zuten aparte izan.
‎Hortik ateratzen, Urdaibai azkarrago. Bigarren luzeko lana gogoan, hori kalkatu baino ez zuen egin behar. Teoria da bat, eta praktika bestea.
‎“Nire semea suizidioak eta isiltasunak hil dute”, erantsi du: “Bere mina barruan gorde zuen, eta sufrimenduak gora bertzerik ez zuen egin. Denok egon behar dugu adi, eta ondokoak laguntzen saiatu, sufritzen ari direnean”.
‎Schullerrek egin zuen. Erdiraketa on bat jaso, eta bigarren zutoinean baloia bultzatu besterik ez zuen egin behar izan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia