Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 98

2017
‎Emazteak, neska zuri, zurbil eta ahul hark, ia ez zion txintik ateratzen. Urte eta erdi eskaseko semetxoa laztandu baino ez zuen egiten, lur lohitsuan, txarrantxarik gabe, itsatsitako ohol zikinetan katuka zebilen bitartean. Korrika afaldu eta ahituta erortzen zen lozorroan.
‎Kuri çea koço? galdetu zion, eta Martxelok bekainak leunki jaso besterik ez zuen egin. Kuri çea koço, Matxelo?
‎Herriko jendea eta Alaitz, hori ikustean, oso pozik jarri ziren eta handik aurrera hondartzara joaten hasi ziren. Mutila hori egiteaz damutu egin zen herriaren gustukoa izan zelako, baina denborarekin ulertu zuen egin zuenak ondorio ona ekarri zuela eta handik aurrera ez zituela gaiztakeriak egingo. Alaitz goraipatu zuen ideia hori edu kitzeagatik.
‎Beste aititak ez zuen heriotza goxoa izan. Azken egunetan hitzik ere ezin zuen egin, baina seme alaba eta iloba guztiak agurtu arte, ez zen joan. Bostekoa eman zidan azkenengoz ikusi nuenean.
‎Remitean izen abizenak jarri dizkit, baina ez dakit nork idatzi didan gutuna; ez diot aurpegirik jartzen. Bere amak Amuriza irakurtzen omen zuen Eginen, eta berak BERRIAn Zaldieroa eta ni neu. Harriduraz irakurri dut kaligrafia garbian, bizkaiera dotorean, idatzitako berba bakoitza.
2018
‎Europar itxurakoek frantsesez egiten zuten gehien, baina kaleetan zebiltzan arabiar itxurako askok arabieraz edo antzeko zerbaitez. Euskaraz inork ez zuen egiten. Dendetako eta tabernetako txartelak frantsesez zeuden batik bat.
‎Ibaia gurutzatzen ikasi genuen, aurrez batere jakin gabe. Gure taldean ordu arte inork ez zuen egin halakorik. Gu ginen lehenengoak, eta azkenekoak ere bai, uste dut, oina ibaiaren iparreko ezpondan jartzen genuenak.
‎62), horri buruzko mito batzuen berri ematean. Holstein-en (Alemania) alai eta ongi jaten bizi zen andere batek betiko bizi nahi izan zuen; haren guraria ederki bete zen hasieran, baina zahartu arau ihartzen hasi zen, eta gero ibili ere ezin zuen egin: haur bati bezala ematen zioten jaten eta, tiki tikia bilakatu zenean, kristalezko botila batean sartu eta Lübeck ko Santa Mariaren elizan zintzilik jarri zuten.
‎Funtsean, seme apezak Orestes-en krimena baizik ez zuen egin, hainbestetan aipatua eta hurrengo kapituluan azalduko dena. Eta makina bat ipuin bukaeratan irakurri dugu protagonistaren amaizun gaiztoa erre zutela amaizun edo amatxi berdin, sinbolikoki, amaren irudia da beti.
2019
‎Zakurrak indargabetuak zeuden. Mercedesek, leran eserita, negar besterik ez zuen egiten. Hal biraoka zegoen denbora guztian eta Txarles desesperatua.
‎Eta hori, bai, hori lortzeko borroka egitera prest zegoen. Dave zuen izena, eta egon eta lo egin besterik ez zuen egiten.
‎Galdera Bihotz Baletari egin zion baina Baletak burua makurtuz irribarrea besterik ez zuen egin.
‎Errepika luze batean. Hain beldurgarria iruditu zitzaion, ze berriro ez zuen egiteko ausardiarik izan.
‎Hortik aurrera ipuin politak ziren. Pentsatu ere ez zuen egiten, hainbeste diru esku bakar batean egon zitekeenik.
‎Gogoa ere izan zuen zen hori zergatik jakiteko. Baina, fantasmak ote zeuden beldurrez, ez zuen egiten. Gainera, behin, argia ere azaldu omen zen eta...
‎Berak ezin zuen eraman, eta behin ere ez zuen parte hartzen. Jimek ondo begiratzen zuen zer egiten eta zer ez zuen egiten Tomek. Gauza berriren bat baldin bazen, bera izango zen buru.
‎Eta gainera, Bibliako bertso eta gauza haiek, txorakeriak iruditzen zitzaizkion. Ikasi ez zuen egingo, baina, hala eta guztiz ere eskuratu behar zuela saria erabaki zuen.
‎Jan Olsson inspektore buruaren iritzian, Sture gezurretan ari zen. 1997ko urtarrilaren 31n Olssonek gezurrezkoak ziren bereizgarrien zerrenda egin eta Kwast fiskalari bidali zion, baina harengandik errieta jaso besterik ez zuen egin. Jan Olsson inspektorea Ulf Asgard psikiatrarekin elkarlanean jardun zen Laser Man-en perfil psikologikoa egiten.
‎Charlesekin topo egin omen zuten orduan hura bere lagunekin zegoen. Quick en iritziz, elurra zegoen Pitean, baina egun horretan elurrik ez zuen egin han. Quick ek zion gorpua lurpean sartu zutela, baina besterik zioten tekniko forentseek.
‎Josetxo ama eta arrebarekin bizi zen. Institutuan fundamentu handirik ez zuen egin, eta amak ofizio bat ikasteko lanbide heziketetara zuzendu zuen, eta mekanikari ikasten hasi zen. Ama maite zuen, baina ezin zitzaion mintzo, ezin zion bere bihotza ireki, eta bien artean harresi bat sortu zen.
‎Eskuoihal handi batekin buruko ileak lehortzeko hazka bezala eginez hasten zuen lehortzeko erritua, begietatik belarri zuloetara, eta besapeetatik bizkarrera, gero gorputzeko beste alde guztiak artoski erreparatuz. Hara joaten zen bakoitzean egiten zuen ondorengoa patxadaz hartzen zuen, presarik gabe; hain zuzen ere, ohikoa zitzaion kiroldegiko tabernan gosaltzea, eta, usadioak alde ona agertzen zionez, tabernako barran eskuak ipini besterik ez zuen egin behar izaten, kortesiako esaldiak botatzekoak ez baziren kaixo, egun on, zer moduz eta horrelakoak, halako egunetan berarentzat barruko aldean gordeta izaten zuten egunkaria aurrean izateko. Lehen bi orrialdeetako izenburuak azkar irakurtzeko apenas betarik, eta aurrera ekartzen zioten betikoa:
‎Kaleko atean giltza sartu baino ez zuen egin indarrez zabaldu zutenean. Barrutik arrapaladan atera zen Nora bultzatuz.
‎Zuk eskatzen zeniona ez zuen egin nahi, ezta. Eta horregatik hil duzu, ezta?
‎Langelako telefonoa joka hasi zenean, burua mahaiaren gainera botata zeukala, Haakonssonek oraindik bulegoan jarraitzen zuen. Apenas ordu beteko lo aldi astuna izango zuen egindakoa, iratzartzean kasua bueltaka ibili izanaren oroitzapena aurpegian nabarmen erakusten zuela. Saunara sartu irtena egitekoa ez zitzaion ametsetan etorri, ez eta kafetegian kafe arina edatekoarena ere, senari ateak zabalduta hausnarrean egondakoarena baizik.
‎" A!" besterik ez zuen egin," Bagaude" esango balu bezala. Aurpegia harrigarriro itxirik zuen.
‎Berthek ez zuen ezer galdetu. Renaudi, lotan eta errukarri, begirada bat egin eta burua pixka bat astindu besterik ez zuen egin. Eta isil isilik jarri genituen berriro gauza guztiak beren lekuan.
2020
‎Arendtek, bere ingurukoen aurka, Eichmann judu hiltzaile ikaragarria ez zela batere ankerra defendatu zuen. Hau da, berak agindutakoa besterik ez zuen egin, baita ondo burutu ere... ia milioi bat pertsona kiskalita bazterrean utzita! Hannah Arendtek gaiztakeria hutsala zela uste zuen.
‎Christo Javacheffek, Floridako Bizkai badiako irlak plastikoz estali zituenean, testuinguru berriaren aukerak ireki nahi izan zituen ohiturak itsututako begien aurrean. Armand Fernandezek berak hori besterik ez zuen egiten bizarrari ekiteko makinak plastikoetan ezartzen zituenean. Hori bera, finean, egin izan dute berriki" Desobedientziaren aldeko taldeek" beren azken ekintzetan (benetako performances edo happening ak...).
‎Hara heldu zenean ez zegoen bakarrik, baina lekua bilatzeko ahalegin handirik ez zuen egin behar izan ezta ere. Abel eta Bruno, ezkondutako bikotea, gymean zeuden, bakarrik, Fidel jaitsi zenerako.
‎Borjak, Harreman Publiko eta prentsan aditua zen neurrian, lan deigarria egin zuen. Izan ere egoiliarrek aukeratutako pertsonei gonbidapenak bidali baino besterik ez zuen egin, baina, guztien harridurarako inoren bisitarik jasotzera ohituak ez baitzeuden, baieztapenen zerrenda inork espero zuena baino nahiko luzeagoa izan zen. Hobeto.
‎Cateringak ezta ezin zuen hutsik egin, eta ez zuen egingo. Bai, jatekorik egongo zen, jateko nahikoa gainera, bertokoa eta exotikoa, tradizionala eta abangoardiakoa, gazia eta gozoa; baina edonola ere falta ezin zitekeena egun hartan, gau hartan, edaria zen.
‎Atezainak soka alde batera kendu, gabon esan eta sartzera gonbidatuko zituela uste zuten, baina hark ez zituen eskuak elkarrengandik askatu. Zirkinik ere ez zuen egin. Ahoa zabaldu zuen eta Karpato mendietakoa izan behar zuen azentuaz hitz egin zuen.
‎Gogor egiteko eta animoak hartzeko esaten genionean burua dantzatu eta balantzatu besterik ez zuen egiten. Bihotzean hilketa baten pisua eramatea zer den jakingo bagenu, horrela ez ginatekeela mintzatuko esaten zigun.
‎Hamar minutu ez zuen egin Tomek, behar zuen guztia biltzeko. Gainerakoa bere izebak eta Maryk prestatuko zioten.
‎Zintzotasunaren artista. Nahi izanez gero, zer ez zuen egingo andre horrek kazetari ezezagun batek galdutako diruarekin. Saritxoa eman nahi izan diozu zintzo jokatu izanagatik, eta bilete batzuk luzatu dizkiozu.
‎Gobernu honek ez du hezkuntzarik ematen. Ameriketako jendearen prestutasunari esker lortu da egindako guztia; eta gehiago ere izango zuen egiterik, gobernua, hainbatetan, traban jarri ez balitzaio. Izan ere, gizonak elkarrekin bakean gogo onez uzten saiatzeko tresna da gobernua; eta, esan bezala, mesederik handiena egiten du, gobernupekoak bake santuan uzten dituenean.
‎agur tirorik ez zuen egin soldadu batek ere
‎Lehengo kapitaina oso axolagabea zen agertu zuen kontramaisuak Bizkarra eman besterik ez zuen egin, kolpea eman ziotenean.
‎gehitu zuen, Madame Valmondéren aurpegia berarengana hurbilduz eta ahopeka hitz eginez ez du bakar bat ere zigortu, ezta bakar bat ere, umetxoa jaio zenetik. Ezta Négrillon ere, itxura egin zuenean hanka erre zuela lanera ez joateko... barre baino ez zuen egin, eta esan zuen Negrillón alproja hutsa dela. Ai, ama, oso zoriontsua naiz; beldurra ematen dit.
‎Hala ere, adoretsu egin zuen egitekoa. Kablea zaharra eta gastatua zegoen, bertatik alanbre zati zorrotzak irteten zirelarik.
‎Ordu erdiz lanean aritu ondoren, bagoneta segurtatzea besterik ez zuen egin. Gurpila ardatzarekin lotzen zuen giltza herdoildua eta hezetua zegoen.
‎hiru saihets eta sorbalda hautsi zituen istripuan. Horrek ez zuen herrian Tenzingen izen ona edo mediku azti izaera kolokan jarriko, inondik ere ez; haatik, bere familia atsekabea handitu baino ez zuen egiten zori ona irabazteko bere sendaketa prozesutik igarotako herritar baten patuak hain kolpe latza jasan izana herritik aldendu eta ordu gutxira.
‎Kaewek laztantzen zuen," nire salbatzaile" deitzen zion, irlara," Etxe Dirdiratsura" itzultzeko mintzatzen zitzaion, eta bitartean, jan, edan eta hitz egin baino ez zuen egiten, botila erosi zion agurearekin gogoratu eta barre eginez.
‎Alegia, Elsa eta" Lacoste jauna"... buruz buru gela epel hartan. Aitzekia bat asmatu eta gora igotzekotan egon zan zalantzan; baiñan ez zuen egin. Eta etxe aldera jo zuen.
‎Horrexegatik Alainen gaineko susmo txar guzti haiek eta horrexegatik ere Alain ikertzeko erabakia. Baina ikerketak jatorriko susmo aitor gabe hura berretsi besterik ez zuen egin.
‎Ez zeukan inolako zailtasunik: leihoaren posizioa hoteleko sute arriskutarako planoekin erkatzea baino besterik ez zuen egin behar. 511 gela zen.
‎Ezer berezirik ezta ere gimnasioan. Spinning klase bat baino besterik ez zuen egin Alainek. Bere adineko beste bizpahiru gazterekin hitz batzuk gurutzatu zituen, baina ezer susmagarririk ez.
2021
‎Alabaina, etxeko atetik azaldu orduko gure ama nigana zoro moduan eta deardaka zetorrela topatu nuen. Gure ama" non zeunden, alproja hori!?" eta nire kizkurtxoetatik tiraka ari zela arrapostu gisa otu zitzaidan bakarrak iadanik bere onetik erabat irtenda zegoen atso horren amorrazioa areagotu baino ez zuen egin.
‎Ongi margotzen zuen eta erakusketa batzuk eginak zituen, baina ez zuen lortu profesional bezala ezer askorik. Gorkak espero zuen egindako laguntasun harreman horien bidez iruzurgile izan ahal zirenak ikertu ahal izatea. Hala eta guztiz ere, bi mutilak ez ziren asteburuan arte iruzurraren ildotik ikertzen arituko.
‎Gogoratzen zituen bost urte lehenago haiekin bizi izaten zituen igande goizak, haurren algara eta poza; jolasak eta emaztearekin zeukan tratu eta hurbiltasuna. Zoriontsua zen orduan, momentuan bizi baino ez zuen egiten. Orduak eman zituen horretaz pentsatzen, etxeko garbiketak egiten zituen bitartean.
‎Ihes egin zuten gaizkileak ez zituzten harrapatu, itxuraz inguruan ongi gordeta geratu baitziren. Emilio atxilotu zutenean onartu egin zuen egindako jazarpena eta Eva bahitzeko asmoa zuela. Epaiaren esperoan espetxeratuko zuten.
‎Eta bere burua haren besoetan erortzen utzi zuen, indarrak huts egin dion gizon batek nola. Gaizo Floridek besarkatu egin zuen eta luzaz eutsi zion, ahal zuen oro eginez kontsolatzeko; baina oinazea arintzeko eskaintzen zion erremedioak hura azkartu bertzerik ez zuen egiten; horrela, entseatu zen, erdi hilik zegoelakoa eginez eta hitz egiteke, dama baten ohoreak defendatzen duena bilatzen. Floridek, gizonaren asmo txarraz ohartu zelarik, ezin zuen sinetsi, beti egin izan baitzizkion ele onestak, eta galdegin zion ea zer nahi zuen; baina Amadourrek, haren arrapostuaren beldur, bai baitzekien onest eta garbia baizik ezin zela izan, jarraitu egin zuen nahi zuenaren gibeletik, deus erran gabe eta ahal zuen indar guziaz.
‎Eta hori erranik, Floride ganberatik joan zen, eta gau osoan negar bertzerik ez zuen egin, halako samina sentituz aldakuntza hartan, non haren bihotzak lanak baitzituen amodioak eragiten zizkion damu oldarrei buru egiteko. Izan ere, nahiz eta arrazoiaren arabera deliberatua zen gizon hura sekula ez maitatzera, bihotza, zeina ez dagoen nehola ere gure mende, ez zen akort:
‎Afrikan eta al Andalusen ere gertatzen ziren narrazio haietako batzuk. Hasieran, Azenarik entzun baino ez zuen egiten; denborarekin Euskal Herriko sorgin, basajaun, lamia eta mutil ausarten istorioak etorri zitzaizkion gogora. Behin basamortuan eta oasi batean girotutako abentura gogoan, isiltasunean, artean istorioaz gozatzen ari zirenean, Azenarik nahi gabe aipatu zuen bere herriko istorioak, erreka, mendi, baso eta leizetan gertatzen zirela eta beste mutilek zerbait kontatzera behartu zuten.
‎Gauerdia pasatu eta artean ia ordu pare bat falta zitzaion hirugarren erreleborako. Aspertuta eta nekatuta, etzateko gogoa zuen; ez zuen egin, ordea. Bazekien eginez gero, lotan gelditu eta harrapatuko zutela.
‎Goizeko haize freskoak esnatu zuen baina ez zion lotarako gogoa erabat uxatu. Bost ordu eskas baino ez zuen egin, gutxiegi ohitura zuen zortzi orduen aldean. Ondoko komuna luzean egin beharrekoak egin eta aska batean egin zituzten garbiketak.
‎Korta batera eraman eta bota zuen barnera atea itxiz. Inguruko zerbitzarien harriduraren aurrean, bota zuen egindakoaren arrazoia.
‎Ez zen eztabaidarik, Habusen autoritatea handia baitzen. Bukatzean galdera bat besterik ez zuen egin.
‎Amandoren hizkuntz trebetasunak direla eta, Menjouleten hipotesia da egiantzekotasun gehien duena, egin zuen lehen bidaian zekarren hizkuntz mailari dagokionez bederen: " probablement accompagné de quelques moines, qui connaissaient la langue du pays, il entra dans la terre des Vascons" (Menjoulet 1869, 20 or.). Berrogei urte inguru bide zituen ordurako, eta, Auñemenditik alde egin aurretik, hogeita hamar bat hilabete besterik ez zuen egin euskaldunen artean. Riktrudis kristauen artaldera eramateko aski, dirudienez, baina ez horrenbeste ustez euskaldun elebakar ziren Arnoldo eta besterekin jariotasunez edo itzultzailerik gabe komunikatu ahal izateko.
‎Horren arrazoi sendoaren aurrean, erdeinuzko barre bat besterik ez zuen egin sarjentuak. Ofizial gaztea lasterka joan zen komandantearen bila.
2022
‎Julio Andres deitutako 28 urteko amerikarrak oraindik itxura ona izaten jarraitzen zuen. Xabierrek erabat argi zeukan zer nahi zuen egitea. Bixenteren konfiantzazko gizona zen delikatuak ziren galdeketa guztiak egiten zituena.
‎Txalo ikaragarriak entzun ziren hitzaldi hartan, eta horrek gizonen gogoan ostenduta zegoen sentimendu bat agertu baizik ez zuen egin: lurreko egitateei entzungor egin behar zitzaielako sentsazioa, eta arnasgailuak ezabatzea lorpen positiboa zelakoa.
‎Laguntzailea ere izututa zegoen, baina ezin zuen ezer egin; ez zegokion berari sareta konpontzea. Vashtik kabina aldatzea proposatu besterik ezin zuen egin, eta horretarako prestatu zen.
‎Zaldunak, emazteak zirela ikusirik, deabruetara igortzen zituela atea muturrean itxi bertzerik ezin izan zuen egin. Eta ahal bezain laster damarekin oheratzera joan zen, zeinari beldurrak ez baitzion ttipitua amodioa; eta borrokatxo haien motiboak galdegitea ahantzirik, bere desira asetzea bertzerik ez zuen gogoan izan.
‎Damak gutuna burutik buru irakurri zuen, eta liluraturik gelditu zen kapitainaren amultsutasunaz; are eta gehiago, ez baitzuen haren neholako susmorik. Eta eraztun beltzez esmaltatu bati lotua zen diamantearen taula eder eta handiari behatuz, pena handia sentitu zuen egin behar zuenagatik. Eta gau guzian asmo horiek gogoan erabili ondoren, lasaitu egin zen ohartzean ez ziola arraposturik igorri behar, ez baitzegoen mezularirik, eta bere baitan pentsatu zuen ezen kapitainak bazuela nahikoa lan bere nagusiaren zerbitzua zela-eta, eta ez zuela, beraz, berak zertan haserrearazi egin asmo zion erantzun txarrarekin, zeina hura itzuli arte gibeleratu baitzuen.
‎Lehen edo berandu harrapatuko zaituztete. Estebek pentsatua zuen eta ez zuen egin nahi zuena isilik gorde.
‎Ez zen gerra adierazpenik izan, baina denek zekiten Fernandok, Vivarreko jauna zen Diego Lainezi bailara haiek eskuratzeko baimena eman eta agindu ziola. Azenarik kexatu bertzerik ezin zuen egin. Fernandok ez zion erantzunik eman; Gartzia erregeak kontuz jokatzea eta erasorik ez egitea agindu zion eta Fortunek izan ezik, korteko bertze handikiek arriskuaren aurrean ezikusiarena egiten zuten.
‎Azenarik gutxieneko laguntzarekin handik hiru egunetara heldu zen. Garbitu azkarra baino ez zuen egin Azenarik Fortunen aurrean agertu aurretik. Alfereza, kapitain batzuekin hizketan harrapatu zuen Azenarik.
‎Apezak dio ez zatzaizkiotela hurbiltzen eskuan muin ematera eta men egitera Albok erantzun zuen egindako salaketari.
‎Hirugarren urtean, 1059an, nekatuago eta gaixo zegoenean, bere memoriak idaztea erabaki zuen. Denborarik gabe zebilela uste zuen eta idatzi baino ez zuen egin nahi. Aureliok ezin zuen ezer egin.
‎Azenari, Arlanzoneko jaun, Juarroseko epaile eta alkate bezala, auziak eta arazoak konpontzen aritu zen Arlanzonen eta bailara osoan. Bestalde, arma-gizonak igandeetan elkartzen hasi ziren praktikak egiteko eta berak ezin zuen parte hartu; agindu eta aholkatu baino ez zuen egiten. Hala ere, Otsoa oinezkoekin eta Joanes zaldunekin ongi ari zirela konturatu zen.
‎Egoera hura zela eta, udako gerra kanpainian ezin ibiltzeagatik, Azenari beste zeregin batzuk bilatzen hasi zen. Villasurreko burdinolak eta Arlanzoneko taillerren martxa Erramun Garaik pixkana hartu zuenez, ez zuen egitekorik. Ezin zen ehizan aritu edo zalditan arin ibili.
‎Azenarik bere gerra-gizonekin komentatu zuen egindakoa. Nahiz eta kapo edo gerlari buruen aurrean beraien lana goraipatu, benetan askoz hobeki egiten ahal zutela iruditzen zitzaion berari.
‎Hasieran, beste osabei eta Erregeri Uharteko tenentzia berreskuratzeko laguntza eskatu nahi izan zien, ez zuen egin, ordea. Bi osabek beren laguntza osoa agindu zioten, baina Erregeren baimena eta oniritzia behar zuten eta honek eskutitz luze eta sentitu batean adierazi zion momentuz ezin zuela Semeño anaia Uharteko tenetziatik kendu, Semeno Santxez osabak babesten zuelako eta honek militarki garrantzi handia izateagatik.
‎Nola izan zitekeen démodé hain benetakoa zen istorio bat? Baina Ujunwak ez zion Edwardi galdetu ea zer esan nahi zuen eta keniarrak ez zion galdetu eta ugandarrak ez zion galdetu eta zimbabwetarrak rastak aurpegitik baztertu besterik ez zuen egin, kauri maskorrei txin txin eginaraziz. Gainerako guztiak isilik gelditu ziren.
‎berriro ere mutikoak, zerbait gehiago jakin nahian. Azken batean, Nieves senarrarekin bizi zen, bakarrik, eta ez zuten seme alabarik; beraz, ze arrazoi izan ahal zuen egin duena egiteko. Nik ez dut ulertzen.
‎Hainbat minututan behera eta gora aritu ondoren, jada erabaki zuen egin behar zuela azken bidaiatxoa. Beti bezala, leran eseri, kontzentratu, kalkulatu eta goitik behera abiatu zen pozik eta alai.
‎Beren abenturez eta bizimodu gogorraz mintzatu ziren. Madouk hitz egiten zuen gehien, besteak baieztatu baino ez zuen egiten.
‎Beste lagunei hurrengo egunean deitu edota bidaliko zien mezu bat. Ikerri deitzeko tentaldia izan zuen; ez zuen egin, ordea. Loak hartu baino lehen, Garazik etorkizun hurbila izan zuen buruan.
‎Kati kanpoan izanen zen bitartean, Mertxe izan ezik pisuan Garazik ez zuen beste inor izanen irailaren bukaera arte, Isa eta Karla, beste pisukideak, agertu egingo ez zirelako. Garazik Iker deitzeko gogoa zuen, baina ez zuen eginen, berak hari egun batzuetan ez deitzeko eskatu baitzion, pentsatzeko astia eta askatasunaren aitzakian. Orduan damu zen, baina errespetatu behar zuen berak jarritako baldintza.
‎Emakumeak aski zela pentsatu zuen. Ez, ez zuen egingo nahi ez zuena. Zer uste zuen morroi hark?
‎Ez zuen garbi bere bizitzarekin zer egin nahi zuen. Ordura arte, ziurtatuko zuen egin nahi zuena egiten zuela. Hura zen bizitza guztian eduki zuen bere buruarekiko araua.
‎Beste batzuek bulegora joaten ziren bezala, beraiek gaiztoak hiltzera joaten ziren. Orduan aitak esandakoari errespetu handia zitzaion, eta hark fusilamendu pelotoi baterako gomendatu zuenez, agindua onartu baino ezin zuen egin!
2023
‎Ez zion erantzun Adelek. Sorbaldak jaikitzeko keinu bat baino besterik ez zuen egin, bost axola ziola aditzera emanez.
‎ANDEREÑOAK: Ez dut uste, baina juduen Jainkoak ez omen zuen egin behar zuenaren lekukorik nahi...
‎Gizakiak bere buruaz etsi egin behar zuen, Kristoren grazia hartzera prestatzeko. Kristoren ekintza zen eragilea eta gizakiak haren eragina jaso besterik ez zuen egiten. Luterok ukatu egin zuen gizakiak gaitasunik zuenik Jainkoaren ekintza zuzenen bidez grazia lortzeko.
‎Alemaniako autoritate nagusia Kontseilu Inperiala zen, eta haren buru, Austriako Fernando. Enperadoreak ezin zuen egin nahi zuena, printzeek exijentzia asko jartzen baitzizkioten. Saxoniako Jorgek ikusi zuenean Lutero berriro agertu zela, Worms eko ediktua betetzera behartu nahi izan zituen bere lehengusuak, Saxoniako Frederiko eta Juan.
‎Luterok zion nekazarien matxinadaren errudun Karlstadt eta Müntzer zirela. Luterok inoiz ez zuen egin ezpataren aldeko aukerarik, horrek autoritatearen kontra joatea esan nahi bazuen (Korintoarrak I, 6,5 eta jarraian; Erromatarrak 13,1; Roper, 2010).
‎Senarrak ikusi zuelarik fraideak egitekoa ongi betea zuela, ganberan sartu eta eskerrak eman zizkion hartuak zituen lanengatik; eta, heldu bezain fite, emazteak utzi egin zion bere irain eta madarikazio haiek errateari, eta gurutzeari pot eman zion leunki, halako jauspena zion senarrari. Baina gizon sainduak, emaztea hain errabiarazia ikusia zuenez, fermuki sinetsi zuen egin otoitzak zirela kari kanporarazia ziola deabrua Gure Jaunak, eta Jainkoa mirakulu harengatik goretsiz joan zen. Senarrak, emaztea bere fantasia zoro harengatik aski larderiatua zela ikusirik, ez zion aitortu nahi ukan zer egin zuen, aski baitzuen bere zuhurtziaz haren atxikimendu hura andeatu ukana, eta halako gisaz, non ezinago aiher baitzitzaion orain lehen maite ukan zuen hari.
‎Eta ez zuen egin. Hori da kontua.
‎Bere etorkizunaz aitarekin inolako traturik ez zuen egin nahi Vincentek; askatasun osoa nahi zuen harekiko. 1884ko urtarrilaren hasieran (355a) Nuenendik Theori idatzitako gutunean Theok egin zion proposamena gogoratzen zuen Vincentek:
‎Aita hil zenean, ama beste urtebetez egon zitekeen Nuenengo etxean; Vincenten arreba Anak hartu zuen Nuenen go etxeko gidaritza eta lehen eginkizuna Vincent etxetik kanporatzea izan zen; aita hil izana egozten zion eta ez zuen nahi amari gauza bera gertatzerik; eztabaida gogorra eduki zuen Vincentek Anarekin eta ondorioz Vincent etxetik joan egin zen, gehiago ez itzultzeko; maiatzetik azarora estudioan bizi izan zen; etxetik alde egin aurretik Natura hila Bibliarekin (1885) pintatu zuen; Bibliaren ondoan Emile Zolaren La Joie de vivre ikus zitekeen koadro horretan. Ondorengo urteetan Vincentek aipatu ere ez zuen egin aitaren heriotza; Bibliaren ondoan jarri zuen Zolaren liburuaren bidez aitarengandik lortutako independentzia adierazi nahiko zukeen, hain zuzen ere, aitak ez zuelako onartzen Vincentek Zola, Victor Hugo eta Michelet en liburuak irakurtzea (Van Gogh Bonger, 1913).
‎Hasieran, baina hasierahasieran, poxpoloak baizik ez zuen egiten protesta. Geroztik, ordea, zabaldu egin zen, eta edozein kalekantoitan metronomoak eta gaueko guardiak, manometroak eta errementariak, gatzontziak eta igogailuak, kexa berberak errepikatzen zituzten denek.
‎Udaarratsalde batean, beraz, gizon hilezkorra Iturri Gaiz tora joan zen, hari zerion uraren aurrean eseri zen eta ordu luzeak eman zituen hari begira. Egia esateko, ikusi ere ez zuen egiten, ura: bere bizimodu gogor eta kupidagabe hartan pen tsatzen zuen.
‎Horixe nahi baitzuen amak, nireak eta bereak, deseginda geratzea. Ez diot arrebari galdetu, baina berak gogoetak zelatatuko zizkion inondik ere, zehatz jakiteko zer nahi zuen egin zezaten bere gorpuarekin, ez baitzen berez desegingo.
‎Gure aitajauna, ordea, ez zen batere harro gerrako zeregin hartaz, amandreari kontatua baitzion behin baino gehiagotan Donostiara heldu eta gero preso errepublikano haiei pasararazi zizkietenak. Emandako agindua betetzea baino ez zuen egin, horrexegatik eman zioten ditxosozko domina hura; baina, etxera bueltatu orduko tiradera barrenenera jaurti zuen.
‎adreilu txikiz eta egurrez ondutako eraikuntza dotorea zen. Barrura sartzeko imintzio txikienik ere ez zuen egin, ordea.
‎Nahiz eta eginkizun gutxi izan ohi duzuen azokan zehar, erlazio publikoak lantzea ez bada. Batere lotsarik gabe diozu, zuen egiteko nagusia azken finean egonarria eduki eta erakustazokako Beer garden ean orduak txurrutean igarotzearena duintasuna ahalik eta gutxien galtzen saiatuz, baino ez dela.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia