Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 105

2000
‎Hala, Brown jaunak ekintza guztiz ezezagunetan eta baita arbuiagarri zi  tzaizkionetan murgildurik aurkitu zuen bere burua, lehengo bizimodutik aztarren oro gal  tzeraino kasik. Goizean footinga egiten zuen, hamabost bat kilometro; egunean zehar ezer berezirik ez zuen egiten, kalean gora eta behera ibili besterik ez, dotore jantzita, oparo diruz, auzo urrunetan, begiak etengabe mugituz, errezelotsu, ikaraz bezala; lasterka ibiltzen zen kalean, sosegurik gabe, erakusleihoetan inori sorbalda eskaini gabe, metro geltokietan aldaketa ugari zentzugabeak eginez, eta bideo pornoak alokatzen zituen (jakina da zertarako); gauean night club ospetxarrekoak bisitatzen zit... Bi egun besterik ez zituen behar izan, gainera, konturatzeko hantxe sentitzen zela Brown jauna erosoen ez ezik seguruen ere, bezperan zulo higuingarritzat zituen haietan, eta hantxe etortzen zitzaizkiola bere onera bihotzaren taupadak eta hizketarako gogo zurrunak.
2001
‎Zuzenketa horiez ari da, nonbait, Mitxelena. Dassancek, dirudienez, argitalpenerako dirua jartzea besterik ez zuen egin. Haranederren eskuizkribua galdutzat jotzen da, gaur egun, baina Robinen kopia Ustaritzeko Seminarioko liburutegian egon da gordeta, eta 1990ean, zegoen zegoenean argitaratu du Patxi Altunak.
‎Elkarrizketa defendatzen zuen normalizazio horrek indarkeria politikoari amaia emateko tresna gisa, baina" terrorismoa" utzi beharra zegoen aurretik, hori zuen aurrebaldintza. Honen guztiaren eta Ajuria Eneako Mahaiaren dinamikaren ondorioz, alderdi sinatzaile guztiek osatu zuten Mahaia?, itunak polizia jarduera eta ETAren aurkako dinamika bultzatu baizik ez zuen egin indarkeria politikoari irtenbideak zabaltzeko unean.
2002
‎Eta zera irakurriko genuen bertan: " Assicurazioni Generaliko lan ordutegia goizeko zortzietatik arratsaldeko zazpietara, inoiz iluntzeko zortzi edo zortzi eta erdiak arte ere bai txit atsekabegarri gertatuko zitzaion Kafkari, eta halatan bederatzi hilabete besterik ez zuen egin etxe hartan. Assicurazioni Generali utzi eta  handik bi astera ordutegi trinkoarekiko lan bat, alegia eguerdiko ordu bi eta erdietan bukatzen zena, aurkitu zuen Bohemiako Erresumaren Lan Istripuen Aurkako Aseguru Etxean, eta bertan iraun zuen, harik eta 1922an tuberkulosiak jota erretiroa hartu zuen arte".
‎Eta entziklopedia hori sortzeko datu basea litzatekeela beste ezertarako ere erabili, ez han bildutako informazioa beste hirugarren bati saldu. Eusko Jaurlaritzak ere hori hola onartu zuen egingo zela.
‎Ikusten ari nintzenak eragin bikoitz eta kontrajarria sortzen zuen nigan. Alde batetik, hasieratik sentitzen nuen beldurra areagotu baino ez zuen egiten, baina beste aldetik, nik ere adrenalinaren dangada hura sentitu nahi nuen lokietan, urdailean hutsunea nabaritu nire oinen azpian zorua zabaltzen zela eta, han behean, milaka metrora, Nevadako basamortuak itxaroten ninduela ikustean. Ikaraturik nengoen, eta aldi berean salto egiteko irrikatan.
2003
‎Emakumeak, ostera, buruaz baiezkoa besterik ez zuen egin. Irri firfira bat besterik ez.
2005
‎Anak ubelduak zeuzkan gorputz osoan, baina laster oneratu zen. Gau bat besterik ez zuen egin ospitalean. Hurrengo egunean, Joxe Mari eta biak joan ziren epaitegira, salaketa ipintzera, baina salaketa bertan behera geratuko zen, ez baitzegoen nor salatu.
2006
‎Ezagun nuen gure Renee. Metro eta erdi baino ez zuen egingo zutik, baina oso luzea zeukan kemenaren soka.
‎Kolpean haserretu egiten zen, baina berehala egiten zuen atzera: gizontasuna zuen egitekoen eta ez egitekoen neurri; arrago izaten lagunduko zioten ala ez erabakitzen zituen ekintzak, harremanak, ikusi nahi zituen pelikulak, edariak. Ahuldaderik ez, femeninotzat jotzen ditugun fintasunaren edo forma gozoen arbuioa, artasunaren defentsa.
‎Gero, ordea, kaskarinetik asko zuen batekin nengoela uste izatetik beste estadio batera pasatu nintzen: intentsitatea jartzen zuen egiten zuen guztian, eta ni ez nintzen nor haren txeren iturri oparoa itsutzeko. Bere kasa uzten nuen, bada, eta nik filmari adinako arreta jartzen nion irudien eta neskaren erreakzioen arteko loturari.
‎Ez zuen egin bide luzea.
‎Amak negarra besterik ez zuen egiten. Eta guk ere bai, hura hala ikusita.
2007
‎Minutu pare batean kanutoa ahoan zuen. Piztu baino ez zuen egin, aurreneko xurgadak beti Lisarenak baitziren.
‎Arratsaldean hots egin zion Gigiri, larunbaterako zuen egitekoa kontatzeko.
‎Gigik eskua ahotik pasatu zuen aparra garbitzeko, baina bustia zabaldu baizik ez zuen egin kokots masailetara. Kanuto bat biltzen hasi zen.
‎Lisak ahoa busti baino ez zuen egin. Lagunari itzuli zion lata, eta honek ia ia osoa eztarriratu zuen arnasaldi batean.
‎Bizian ikusi izan zuen dama ederrena baino ederragoa zen mila aldiz. Ile ezti kolorezkoak zeramatzan artoski trentzatuak eta buruaren inguruan bilduak, saia Brugesko satin berdez zuen egina, gipoina urre perleriaz eta soinean zuen kapa urrezko hari eta zeta berde damazatuaz. Hainbertze edertasunez suntsiturik, Armeniako Printzea amorostu zen han berehala aire gaiztoak burutik beheiti jo izan balu bezala.
2008
‎Hormak ukitu ditut, laxtasun atsegina dute. Aitak ez zuen egin. Eta egin bazuen, jada ez du inporta.
‎Atsoa bisitatzea zen gehien gorrotatzen zuen egitekoa. Zergatik ez doa semea, pentsatzen zuen, zergatik arduratu behar dut nik bizitza osoa izorratzen saiatu zaidan atso batekin?
2009
‎Zera izan da... . Ez zen semearen izena esateko gauza izan, haren logela eskuz seinalatu baino ez zuen egin.
‎ez! Orain arte ekintza txar bakarra zuen egina: delitu hura, krimen hura, Elinorrekin:
‎–Clarak irribarre egin zuen. Horrela hitz egiten ziolarik, zer sakrifizio ez ote zuen egingo haren alde. Baina ordurako ez zitzaion gelditzen zer sakrifikaturik.
‎Azken batean, Inaziok bere garaian han hemen zebiltzan aireak bereganatu eta bere modura egosi besterik ez zuen egin; are, ametsen eta astrologiaren bidez izandako zuzeneko errebelazioak gehiturik.
‎Orratza eta zauria alkoholez garbitu eta lau puntu eman zizkion, emeki. Arnasa hartu zuen Anandak, kontzentratu, eta zirkinik ere ez zuen egin. Lana amaiturik, neskak musu eman zion masailean, eta ezpainen bila hasi zitzaion; bihotza asaldatu zitzaion mutilari, kontrola galdu zuen, bekainean berebiziko mina sentitzeraino.
‎Inork ez zuen ulertu aita, ni neu ere besarkatzen ninduen biluzik, baina ez zegoen ezer itsusirik hartan; batzuetan, elkarrekin egiten genuen lo, eta berak laztandu eta besarkatu egiten ninduen, baina kontaktua bihotzetik sortzen zitzaion, mugarik gabeko gupidaz, Gandhijiri bezala, hura ere neska gazteekin etzaten omen zen, maitasun unibertsalak eta bateratze gupidatsuak soilik bultzatuta. ...n bilduta; esperientzia mistiko ahantzezinak izan ziren guztiontzat, baina mingain gaiztoek asmo lizunak ikusi zituzten maitasun unibertsala besterik ez zegoen hartan; adin txikiko mutil baten aita bere semearen bila agertu zen halako batean, esamesak entzunda, nire aita jipoitu zuen, eta aitak ez zuen kolperik itzultzeko keinurik ere egin, gizon hark salaketa jartzeko mehatxua egin zion, baina ez zuen egin azkenean, semea eskandaluan ez nahastearren eta familiaren izen ona babestearren, horrexek baino ez zion ardura, eta hartantxe geratu zen kontua, gazteak zentrotik aldendu egin ziren, nire aita itxi ez itxi egon zen, beste hiri batera joatekotan, baina ikasle heldu batzuk geratu ziren eta gero beste auzoetako jende berria ere hasi zen...
‎Baina gero eta bakartuago geunden, Ananda; nik jada ez nuen harremanik nire lagunekin, are gutxiago garai bateko mutil adiskideekin, jeloskor jartzen zinen-eta haiekin irteten banintzen; gurasoen etxetik agertu ere ez nintzen egiten, zugatik utzi nuen familia, ama minduta zegoen nirekin, nebak hezurrak hautsi nahi zizkizun, eta ez zuen egin halakorik, bazekielako inoiz ez niola barkatuko, eta zuk hura guztia ego hutsa zela zenion, ego hutsa; ez, Ananda, haiena ere maitasuna zen, maitasuna ez baita elur garbia, maitasunak lohi orbanak baititu, gurasoek ere maite naute eta neuk ere maite ditut, ez noski zuk zeure aita eta zeure ama bezala, hutsunetik maite baitzenituen zuk eta nirekin bete nahi baitzenuen haien hutsunea, nik gura... Bai, nahi dut hori, Ananda, baina aldi berean ni neu izaten utzi behar didazu, bizimodu normal bat nahi dut, lagunei telefonoz deitu, haiekin noizbehinka geratu, nola doakien jakin, familiarekiko harremana berreskuratu; besteek ere badaukate zer erakutsirik, ez yoghiek soilik, Ananda, zatoz, jar ezazu burua nire bularren gainean, honela, honela, ikusten zein ongi gauden.
‎Hark ez zion garrantzirik eman nire ardurari; jatorra zinela azpimarratu zidan, eta gainerakoak adinaren edo pasatzen ariko zinen sasoiaren kontuak baino ez zirela izango esan zidan. Zure tutoreak imajinatu ere ez zuen egiten zein mundutan sartzen ari zinen; nik, are gutxiago. Elkarrizketa haietan behin baino gehiagotan aitortu nien nire lagunei San Nicolás ontziko ehun sare zahar eta urratu konponduko nituzkeela bata bestearen atzetik, jateko eta lorik egiteko gelditu gabe, zu harrapatu zintuen sareari zulo handi bat egin izan balio nonork, ez bainuen nik neuk egiteko modurik ikusten.
‎Hortik amaren estatikotasuna nobelan: Goiko Kale idazterakoan nik ez nion segundo bat ere eskaini amak nobelan izango zuen egitekoari, baina nik nahi ala ez, nik idatzitako orri haietan dago harrapatuta letren ilunpeetatik irtendako argazki hura, Andonik hain argi ikusi zuena.
2010
‎Elkarrengandik aldenduta pasatu zuten denbora ez zuela alferrik galdu erantzun zion, besterik ez. Nicolasen bekozkoak haserre antzera hartu zuela ikusi zuenean, lasaitu egin nahi izan zuen, tarte hori beste gizonekin ez zuela aprobetxatu esanez, baina ez zuen egin, gizaseme hartaz zertan errukitu ez zeukala konbentziturik. Nicolasek mihiaren puntan zeukan sorpresa zertan zen galdetzea baina eutsi egin zion; sorpresa hartarako norekin trebatu zen ere jakin minduta zegoen zeharo, baina ezin zuen honetaz argibiderik eskatu, bere denboraldi hartako curriculumaz galdezka hasten baldin bazitzaion, gau hartako festak akaso porrot egin ziezaiokeelako.
‎Hori esan ziguten behintzat, gaixorik zegoela. Inork ez zuen bere absentzia arrazoitzeko mediku ziurtagiririk eskatu eta galdetu ere inork ez zuen egin zergatik ez zegoen mahaian edo publiko artean.
‎Apaizak gaia bere onera ekarri zuen, behintzat. Barkamena eskatu zien, pertsona helduak izan arren, jarri zizkien frogengatik eta egindako galdera maltzurrengatik, baina ziurtasuna izan nahi omen zuen egin behar zuena egin aurretik benetan maitasunak elkartutako bikotea zela. Eta ondoren egoera zein zen azaldu zigun:
‎–Kosmos hau, guztiontzat kosmos berbera den hau, ez zuen egin ez jainko jainkosa batek ez gizon batek, baizik eta beti izan da, da eta izango da neurriz sutzen eta neurriz itzaltzen den betiereko sua, hala ezarri zuen gure maisu Heraklito Efesokoak, guk defenditzen ditugun ideien sortzaileak, azaldu zuen batek hotsandiz.
‎2003ko abenduaren 17an, ustekabean, Kode Penala aldatu zuen PPk erreferendum ilegalak deitzen zituztenei kartzela zigorra ezartzeko. Aldaketa, ordea, ez zuen egin horretarako beharrezkoak diren izapideak jarraituz; Arbitraje Legearen Osagarri zen Lege Organikoari Senatuan egin zitzaizkion zuzenketak baliatu zituen Kode Penala aldatzeko. Ibarretxe Lehendakariaren aurka ad hoc eginiko legea zen hura, zalantzarik gabe.
‎Eta konpatibleak ote ziren bi karguak? Hortik atera, orduan, zer ez zuen egin!...
2011
‎Greziarrek Espainiara eta bereziki Bizkaira egindako bisitaldiak miraz jasoko ditu Kronikan (9 koadernoan) eta Bizkaiko zenbait leinuri jatorri troiarra eman izana mira horren fruitu da. Kasu honetan ez du axola kontraesanean sartzeak Kronikaren mezu nagusiarekin, hau da, Bizkaiko herria beti izan dela bere buruaren jabe eta sekula ez dela kanpoko herrien menpean egon, izan ere, greziarren etorrerak bizkaitarren ohorea eta jatorri garbia berretsi baino ez zuen egiten. Baina herri edo leinu espainiarrei odol greziarrarekiko harremana egoztea ez da Cachopinen berezko ideia, oso hedatua baitzen lan metodo hori Espainiako genealogisten artean.
‎Ugazaba ez zen zikina eta garbia bereizteko gauza. Ugazabandreak bereizten zituen gauza biak, baina ez zuen egiten hurrengo pausoa: ez zen zikina garbitzeko gauza.
‎Frantziskok uste zuen herrian jarraitzen genuela eta ikusi gintuenean esan zigun bi ohe zituela prest eta gaua baserrian pasatzeko. Zer nahi zuen egitea galdetu genion eta esan zigun lehendabizi jateko eta gero ikusiko genuela. Babarrun gorria atera zigun eta ederki berdindu ginen.
‎Moztu ondoren, gizon bat etorri zen beste makina batekin, garia aletu eta garbitzera. Langile batzuk ekartzen zituen eta hainbesteko bat kobratzen zuen egindako lanagatik. Bukatu genuenean hogeita hamar bat zaran bildu genituen, eta amonak gari pilak ikusita esan zuen:
‎Ordutegi horrekin, gaineratu zuen, ez zeukan erritmo biologiko jakinik, eta, herrialdearen azken hogei urteetako krisi latza aintzat hartuta, ezin zuen egin ezelako etorkizun planik: jendeak ahal zuen moduan irauten ei zuen, 200 euroko soldatekin iraun ere (logikoa beraz lehenago aipatu dugun irudia, erretiratuak ikustea edozein kale bazterretan euren ondasun apurrak saltzen).
2012
‎Ziur nagoena da ez zela hura izango Inasek egin zuen halako bakarra. Gutxik bezala, sinetsi egiten zuen egiten zuenean. Harrigarriena da behin baino gehiagotan entzun niola aitortzen bokaziorik gabe sartu zela bera irakaskuntzan.
‎Neskamea ez zen bere lekutik mugitu; ardo zorrotadatik babesteko, begiak itxi besterik ez zuen egin. Tente, Abueloren hitzek zirkinik gutxi eragiten ziotela aditzera eman nahi izango balu bezala, ez zuen inolako ahaleginik egin desenkusatzeko.
‎Botikariak bazeukan, antza, Inasen berririk, harridura keinurik behintzat ez zuen egin bere izena aditzean. " Ongi da", esan zuen besaulkiaren kanporengo ertzean behin eserita.
‎Hark ez dakien zer esan diezaioke Inasek umetarik taberna zuloan lanean diharduen haur izan gabeko gazteari? Berari, haren adinean, bizitzan nondik jo nahi zuen ikuste hutsak nahikotxo lan eman zion; erabaki besterik ez zuen egin behar, eta irekita zituen ate guztiak, asko bai, behintzat.
‎–Hura harrokeria zentzugabea bere ahotsean!?. Marcek ez zion kalterik egin nahi; bere burua defenditzea besterik ez zuen egiten. Baina azkenean, bere onetik atera zen.
‎Françoisek joaten utzi zidan, nire agurrari erantzun ere egin gabe. Zirkinik ere ez zuen egin; bat batean erabat zahartu balitz bezala zirudien eta bere hazpegietan daukan ahul itxura hori areagotu egin zitzaion; herioz zaurituriko gizona ematen zuen.
2018
‎Jokotzat baino gehiago, desafiotzat hartu zuen gela txiki hartako bizitza. Egun gutxiren buruan, bereganatua zuen egin beharreko mugimendu gehienak aulkitik altxatu gabe egiteko trebezia: oin batekin irratia pizteko gauza zen –berehala itzal  tzeko, jasanezina baitzen egun guztian Wagner entzutea–, eta, aldi berean, beste oinarekin leihoko gortina igo eta jaitsi zezakeen.
2019
‎–Utzi egin nahi zintuen. Beti esaten zuen utzi behar zintuela baino behin ere ez zuen egiten.
‎Urko ordenagailuaren aurrean eseri zen. Amari ulertu zionagatik, antibirusaren programa eguneratu baino ez zuen egin behar. Berehala menderatu zuen kontua.
‎Iluntzean, Nekatonera itzuli nintzelarik, Manexek arroz artean gordea zuen telefonoa berreskuratu nuen. Euskaltegian egindako huts egitearekin kezkatua, irakasleak agian deitu egingo zidan; baina aparailuak pizteko zirkinik ere ez zuen egin eta tabletean mezu elektroniko esangura  tsurik bat ere ez. Artean irakaslearen eremu grabitatorioan jarraitu arren, berarekikoa zerbait kimerikoa zela onartu behar izan nuen.
‎Frantzian barna, han eta hemen, ezkutuan ari ziren etaren inguruko kide eta militanteek ebatsi autoak eskura zeuden, oraindik argi ez zegoen helburuetara iristeko. Erakundearen katean, nehork ez zuen egitekoaren berri osorik, zatiak baizik. Bakoitza bere partea egitera deitua zen, eta bat erortzean, beste hamar zeuden aiduru, ildo horretan ordezkatzeko.
‎Marianen ahots deliberatua zen. Bazekien berak ere zer zuen egiteko. Aterpe txikiaren azpian desagertu zenean, bi gizonek elkarri barre egin zioten.
‎Normalean ez zuen arrangurarik, ez errurik, ez damurik nabaritzen, ekintzak apailatzeko denbora hutsuneetan. Aski zuen egin bedi zure nahia ahoskatzea, den mendreneko duda etikoak ezabatzeko.
‎Emaztea, in absentia. Alaba, orain, amak betetzen zuen egitekoan. Aita, zeinak mendean izan baititu etxeko bi emakumeak, zenbat azukre hartzen duen ere ez dakien gizajo tirano bat.
2020
‎Gogoan du noiz egin zion enkargua GundÃngo hargin bati; Italiako arteari buruzko liburu ilustratu batetik irudi batzuk atera, eta eredutzat eman zizkion, eta hark, beste laguntzarik gabe, haiei begiratuz egin zituen. Harginak artista titulua ere merezi zuen egin zion lan bikainarengatik: harrizko hiru aska eder egin zituen, zirkularrak hirurak, oinarri batez sostengaturik; Merkurio ia biluzik eta Venus larrugorrian.
‎Aitak ez zuen egin, bere onean balego, egin behar zukeena: etsi, izuak menderatu zezala utzi eta geldi geratu.
‎Lorrainek kaixo esan zion gizabidetsu eta Denise ondotik pasatu zen, ezer esan gabe, aurrera begira. Inork ez zekien zer afruntu uste zuen egin zitzaiola. Supermerkatuaren ondoren, autoan, Lorraine kopilotuaren eserlekutik atzealdera luzatu zen Marianneren eskua estutzeko.
‎Egia zen Connelli buruz esan zuena. Hark ez zuen egin ezer hain txarrik. Ez zen inoiz saiatu Marianneri sozialki onargarria zelako ilusio faltsua eragiten:
‎Harrezkero, bizi naizen auzoko bazar txinatarreko sal  tzailearekin egin ohi dut nolabaiteko mintzapraktika zeharo inprobisatu bat, ni hao, xiè xiè, bà o qià n eta abar. Beraz, batetik gabezia ahantzarazten eta estaltzen; bestetik, aldi berean, djaren chinoiseriemania setatiak nik txineraz ez nekiela nabarmendu besterik ez zuen egiten. Ez dakit ulertzen didazun, zure aurpegiagatik esango nuke ezetz.
‎" Ematen didazun erantzunaren arabera ikusiko dut egia osoa kontatu ala ez". Asko kostatu zitzaion haraino iristea, horregatik ez zuen egingo inolako arinkeriarik.
2021
‎ez zion amore eman nahi existentziaren eguneroko ibilbidea maitatzeari, zeina aurrera baitoa beti bat, eta itxuraz sekreturik gabe. Hortaz, eguneroko errealitatea mendean hartzea zuen falta, baina galarazita zuen eta iritsi ezinezkoa zitzaion, berak egarria eta higuina baitzizkion aldi berean; eta, beraz, urruntasun neurrigabeetatik bezala begietsi besterik ezin zuen egin.
‎Horretan eta edanean ematen zituen atseden orduak. Lo askorik ez zuen egiten, inondik ere, maiz ikusten baitzuen jendeak gaueko ordu txikietan lizardi hartan kriseilua piztuta, erleekin auskalo zertan, agian penak kontatzen, agian amesgaiztoen kontrako ziztada eske. Doneane aldetik, noizbehinka, txistuaren doinua ere igotzen zen tabernaraino.
‎Baina sexua sublimatzea ez ote da ba sexua etengabe iradokitzea, obsesio baten moduan? Garai batean, haurra nintzela, Aste Santuan sermoilaria etortzen zenean herrira, seigarren mandamentua gora, seigarren mandamentua behera, bere uko eta obsesioekin, sexuaren presentzia areagotu besterik ez zuen egiten, ukoaren morboaz kitzikapen misteriotsu bat eraginez. Hala ote nenbilen neu ere?
‎Ez nuen inoiz jakin zer esan zion aitaitak, zertaz baliatu zen nirekin hitz egin zezan konbentzitzeko; aitaitak bizkarra jaso eta garrantzia kendu besterik ez zuen egin, galdetu nion bakoitzean.
‎Benantzio ez zen oso handia, baina ordu arte Nantxok ez zuen inoiz pentsatu bazituela aski garaiera eta gorputz, bere burua defendatzen hasteko bezainbat. Baina orduan ere ez zuen egin, eta lurrera erori zenean, amari begiratu zion, begira begira. Hura ohe gainean zegoen, jarrita, bere baitara bildua, kanpoko leihatilara begira.
‎Zirkinik ere ez zuen egin, egoa ez zen bere ahulezia. Ez... ez nuen artean tekla egokia jo eta banekien.
‎Albak ez zuen baimenik eskatzen, bere orgasmoa eraikitzeko niregandik behar zuena hartu besterik ez zuen egiten, eta, gero, niri nahi nuena hartzen uzteko sendotasuna zuen.
‎Begi zuloak astun zitzaizkion, begitartea markatuagoa zuen, begirasuna gogortua, munduaren zama bizkar gainean balerama bezala, ordu batzuk lehenago nire bularraren kontra bermatuta egondako bizkar huraxe bera. Eguna argitu ere ez zuen egin lankidea eta biok ertzain etxera sartu ginenean estu eta larri.
‎Baina lagunak guztiz kezkatuta geunden, Sergioren erreakzioaren beldur ginen. Sarak gidatzen zuen haien harremana, mutilak ez zuen egiten atzetik joan besterik. Ez genekien Sergio bere onera itzuliko ote zen.
‎Amore emate bat zen, ez nuen interpretatzen asmatu. Paula hura jasotzera joan zen, kontsolatzen saiatu zen, baina Sergiok ez zuen inor ikusten, negarrik ere ez zuen egiten. Logroñora gabe, Gasteiza itzultzea hobetsi genuen.
‎Ia ordubetez Emiliaren besoari helduta joan zen; bi semeoi begirik kendu gabe, hala ere, jendetza artean erdi ezkutatuta ez baitziren ageri ere, bien ile gorri eskandaluzko hura gorabehera. Bateko maina eta besteko kasketa, erramu makilan sartutako anisezko erroskilak eskatzen zizkioten, eta Alvaro Urbinak jakako poltsikoan eskua sartu besterik ez zuen egiten, urduri, berak ere ulertzen ez zuen moduan.
‎Baina ez zuen egin behar.
‎Davidek begiak ahal zuen gehiena zabaldu zituen, horrela hobeto entzungo zuelakoan. Eskua ahotik ken  tzeko eskatu lioke, baina ez zuen egin. Neskaren hatz leun eta mehe haiek sentitzen zituen ahoan, ezpainak estutuz.
‎LucÃak ez zuen hitzik esan etxerainoko bide guztian. Entzun besterik ez zuen egin.
‎Hiru bat urte baziren Abdelhadik etxetik alde egin zuela, eta harrezkero inoiz ez genuen haren albiste bakar bat ere jaso. Aitak, bestalde, anaiaren izena aipatzea arras debekatua baitzigun, horrek gure jakin mina areagotu besterik ez zuen egiten.
2022
‎Ohartu zeneko, laztabin batek bezala zulatua zion gaitzak barrena, erraietan iltzatuz eta kiribilduz. Eta Ballador aitak ospitalera eraman zuelarik, ikusi ere ez zuen egiten. Sofatik bizkorregi jaiki eta min xuriaren menean gertatzen zarenean bezala.
‎Amak karpeta batean gordeak zituen haren marrazkiak, marraz haratago igaro  tzen ez zelarik margotuak. Letra txarra zuen aspaldidanik, eta margotu institutuan baizik ez zuen egiten, egiteko zer eman jakin ez eta Meritxell Casasentzat, institutuz aldatu behar zuela eta, poster bat diseinatzeko eta gisa horretako gauzak agintzen zizkiotenean alegia. Ordenagailu berezia zuen, teklak oso zabalak, erosoago sakatzeko, eta ahotsa ezagutzen eta esaten zuena transkribatzen zion programa bat.
‎Eta Ballador aita, lerro zuzenean jorran ari behar zutelarik eta maniobrak beharrezkoak ez zirelarik, eskuak bolantetik libratzen, mototsa berregiteko. Eta neska ez zen kexu hasten iletatik tira egiten zionean, begiak zimurtu baizik ez zuen egiten. Mundua traktorea bezalako gainetik ikusia.
‎Historia ikasia zen Clàudia. Eta master bat zuen egina Historia Garaikideaz. Eta katalanez kantaturiko herri kanta tradizionalen jatorrizko adieraren bilakaeraz, itxuraldaketaz eta ezabatzeaz egina zen doktore tesia.
‎Cunningham jauna, ordea, gizon trebea zen; eta erlijioa erlijio. Egitasmo hark on egin zezakeen, eta, kalte  rik, behintzat, ez zuen egingo. Kernan andrearen sinesmenak ez ziren muturrekoak.
‎Gizonezkoen takoien takateko eta zapata zoruen zirri zarra traketsak gogorarazi zion ezen haien kultura maila eta berarena ez zirela berdinak. Bere burua barregarri utzi besterik ez zuen egingo, ulertzen ez zuten poesiaren aipamenak haiei eginda. Zuen hezkuntza maila handiagoaren erakustaldia egiten ari zela pentsatuko zuten.
‎Eta nik berrien garrasia itxaroten nuen lanpasekoa topatzen zutenean. Baina itxaron eta itxaron eta berehala hamaikak jo zuten eta han inork ez zuen egiten garrasirik. Ama goiz joana zen janari denda irekitzera, zeren hainbeste egun pertsiana zabaldu gabe egonda, beldur zen produktuak ez ote ziren alferrik galduta egongo, baina amari, zeina jada nekatuta baitzegoen nire ahizparekin, Nora esnatzea ahaztu zitzaion, eta hamaiketan, garrasien ordez, Noraren hezurren karraska izan zen entzun nuena, zeren, hara, jauna, ahizpari, denbora luzea postura berean pasatzen duenean, hezurrak kexatzen zaizkio.
‎...ere, inondik ere aitak bere burua kitzikatzeko egiten zuen hori, neska haren garrasi txikiekin berotzeko, neska hark ere hobeko zuen ikasi besteren indarraz mesfidatzen zeren egunen batean hormaren kontra bota edo erpuruez ito zezaketen, bai, amak makina bat gauza egin zezakeen ni bere etxetik botatzeko bikotearen irudiaren izenean, bikoterik ez zenez irudia zaindu bederen, egin zezakeen baina ez zuen egin, ez zuen egin baina egin zukeen, kalteturik nengoelako zerbitzuz kanpo ezarri nindukeen, normal izateko aukera eman zidakeen, emakume baten bizia egiteko aukera eman gizon batekin, bakar batekin, ez milarekin, nire aita izango ez zatekeen gizon batekin eta tximetatik helduko ez nindukeena nik miazkateko erritmoa ez aldatzeko, amak berak ere bizi bat izateko aukera eman ziezaiokeen bere burua...
‎...ere aitak bere burua kitzikatzeko egiten zuen hori, neska haren garrasi txikiekin berotzeko, neska hark ere hobeko zuen ikasi besteren indarraz mesfidatzen zeren egunen batean hormaren kontra bota edo erpuruez ito zezaketen, bai, amak makina bat gauza egin zezakeen ni bere etxetik botatzeko bikotearen irudiaren izenean, bikoterik ez zenez irudia zaindu bederen, egin zezakeen baina ez zuen egin, ez zuen egin baina egin zukeen, kalteturik nengoelako zerbitzuz kanpo ezarri nindukeen, normal izateko aukera eman zidakeen, emakume baten bizia egiteko aukera eman gizon batekin, bakar batekin, ez milarekin, nire aita izango ez zatekeen gizon batekin eta tximetatik helduko ez nindukeena nik miazkateko erritmoa ez aldatzeko, amak berak ere bizi bat izateko aukera eman ziezaiokeen bere buruari, beste inor...
‎Eta bestetik nire aita zegoen, ez zuen lo egiten eta Jainkoagan sinesten zuen, are gehiago, horixe besterik ez zuen egiten, Jainkoagan sinetsi, Jainkoari otoitz egin, Jainkoari buruz hitz egin, guztiontzat txarrena iragarri eta bere burua Azken Judiziorako prestatu, afaltzerakoan albisteen garaian gizartea zentsuratu, Hirugarren Mundua gosez hiltzen ari da, esaten zuen beti, eta bitartean, gu hemen, lotsagarria da, nahi bezain eroso bizi gara, oparotasunean, eta beraz hortxe nire aita, maite nuen eta maite nin...
‎Askotan, editorea bigundu egiten zen. Baina han, hoteleko korridorean, idazle ospetsuaren aurrean zutik zegoen aire galduko gizontxo zurbil hark burua astindu baino ez zuen egin, triste:
‎Horrela amaitzen zen testamentua. Notarioak irakurritako borondateak egiletsarazi zizkion hil hurrenari, eta hark ahots ahul baina argiz bete zuen egiteko hori. Notarioak idatzi zuen:
‎Moniquek Marokon egin beharra dauka errituala, eta norbaiten laguntzaren beharrean dago. Behar du norbaitek erakustea zer ez zuen egin aita hiltzean, eta ahanztura hori nola gainditu dezakeen.
‎Dena den, probintzietako diru kutxak baliabide gehigarriak esleituz onbideratzen saiatu baino gehiago, baliabide fiskalak zentralizatzea eta gobernu zentralari banaketa egokia zaintzeko ardura ematea erabaki zen. Federazioak garai hartan zuen izaera binazionalak Ottawaren eta Quebecen artean tentsio politiko handiak sortu besterik ez zuen egin. Izan ere, Kanada bigarren politika nazional hori abiarazten ari zelarik, bere banku zentrala sortu zuen, 1935ean, Bankaren eta Monetaren Errege Batzordeak (Macmillan Batzordea) 1933an Kanadako finantza sistemaren funtzionamenduari buruz egindako lanak oinarri hartuta.
‎Tentsio handiak izan ziren, baita Ottawaren eta Quebecen arteko gatazka juridikoak ere.38 Gainera, B&B Batzordearen misioak iradokitzen zuenaren kontra, Pierre Trudeauren gobernuak, bere lehen agintalditik(), bikulturalismoak herrialde osoan gizarte kohesiorako indar gisa egin zezakeen ekarpenari uko egitea erabaki, eta multikulturalismoa hautatu zuen lehenbiziko erreferentzia gisa. Gainera, Kanada ez zen harrezkero bi kultura nagusiren arteko aliantzatzat hartuko, baizik eta esparru elebidun baten barnean dagoen eta gobernu zentrala hizkuntzaren arloan hartu beharreko ekintzen erdigunean egotea bilatzen duen aniztasun kultural baten adierazpentzat.39 Politika horren eraginak azkenean Quebeceko komunitate frankofonoa ahuldu besterik ezin zuen egin (Mathieu, 2020c). Hori, beharbada, Justin Trudeau lehen ministroak herrialdearen irudikapena egitean deskribatu zuenaren iragarle bat izan zen, haren arabera Kanada ez baita ez binazionala ez multinazionala, postnazionala baizik.
2023
‎Baina Àngelak ez zuen ulertzen zer zela-eta esker haiek. Hitzik ez zuen egiten gero, lepoa luzaturik zuela ahoa ireki eta bildu egiten zitzaizkion ezpainak. Mihi horia, uzkurtua, erakusten zuen, eta ttipitu egiten zitzaizkion begiak.
‎Hegala jotako neska baten gisan. Eleak esaten hasi zelarik, oihu baizik ez zuen egiten," Aita, aita!". Eta segidan etorri ziren galdera jasanezinak.
‎Sheilaren burua eta Nicoren matraila ukitu eta, aski josteta guztiak, esan zuen Rosak. Baina jaramonik ez zuen egin Nicok. Katilu bat urnaren barrenean sartu zuen amak, eta ahoa lehor zuela eta afaldu nahi ez zuela, baina galletak eta, irensten laguntzeko, kamamila hartuko zituela esan zuen Bernadetak.
‎Bere pixen basaren gainean zetzan atsoa, euliz belztua zuen saia, espartzuzko kuxin ttikia usteldua, eta matrail bat, begi bat eta aho erdia dilindan, etxea erretzen ikusi eta Margaridak eramaten ari ziren bitartean egin zituen oihuen ondoko izuak ekarri zuen aire gaizto bat jabetua baitzen hartaz. Ezin mugitu zuen eskuineko besoa, ez eta eskuineko zangoa ere, eta elerik ere ez zuen egiten ia, irri baizik ez, tarteka marteka, erregeordearen gizonak buruan ere sartu izan balitzaizkio bezala, zaldiz eta zuziz armaturik. Asun zopa eman zion Blancak Miquel Paracolls Mallakoari, eta irrikaz jan zuen gizonak, koilararik gabe, eta lurrean, ez baitzen kadira oso bakar bat ere gelditu.
‎Joana zen bakarra ez obeditzen. Irri baizik ez zuen egiten. Ahoa tapatzen zion Margaridak," Xxxxt" egiten zion, ez zuelako nahi inguruetan ibiliko zatekeen inork ere senti eta topa zitzan, eta mehatxu egiten zion, mutu ez gelditzera, ahoa bozatuko ziola.
‎Eta kexu zen beti, mas Clavell etxe zaharra eta eraberritu beharra zela esanez, Margaridarena izan zitekeen doinuan. Bernadetak erdizka baizik ezagutzen ez zuen zerbait ari zen Alexandra ikasten, eta, amak bezala lasterketetako pilotu ez izateaz gainera, gidatu ere ez zuen egiten, nahi zuen guztia lortzen baitzuen beti antxume estu eta odolerre hark, eta beti lortzen zuen nahi lekura eramatea. Oloteko mutil batekin zebilen orduan, eta goiti eta beheiti eramaten zuen egun guztian lagunak.
‎Ozen egiten zuen oihu eta garrasi, eta biziro hasten ziren goitik behera dardaraka emakumeen bizkarrak. Baina zirkinik ez zuen egiten haren amak. Jakinaren gainean etortzen ziren.
‎1864ko udan, hildakoak asko zirela ikusirik, elikadura osasungarri eta substantzia handikoa eskuratu behar izan genien. Elikadura eskasak ez zituen heriotza guztiak eragin, baina lagundu behintzat ez zuen egin. Haurrentzako bi aukera daude:
‎Banekien, jakin, eta horrek lehen aldikoa bera okertu baino ez zuen egiten. Bera ere ikaraturik egongo zen, noski:
‎Hesian loreak zeuzkan. Rozinaren etxe barrua, berriz, epel eta garbi egoten zen; Brinovc ek noizean behin konpontzen zituen leihoetan errezelak zeuden, etxeko mahaian zapi bat; ukuilua, berriz, hain zegoen txukun, non bertan bazkaltzeko modukoa baitzen; ukuiluaz halere Brinovc arduratzen zen, Rozinak hango leihoan fuksiaren bat jarri besterik ez zuen egiten, atseginagoa gerta zedin; gainerakoaz Brinovc arduratzen zen beltzen laguntzaz, Rozinak behiak jetzi besterik ez zuen egiten, eta txerriei jaten eman, beste egitekorik ez zuen kortan. Rozina gogaikarri jartzen zen hormak zuritu behar zirenean; beltzek egiten zuten hori ere.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia