Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 78

2000
‎Hilabete batzuen buruan sukar handiz oheratu beharra izan nuen arte. Lanean aritu nintzen denboran jarraitu izan nion sendagilearengana joateari, hark aztertzen ninduen, baina ezer askorik ezin zuen egin, zer neukan jakinda. Ondo jatea eta atseden osoa hartzea ziren orduan tuberkulosiaren kontrako erremedioak.
‎Baina orokorrean ez zen horrelakorik sumatzen. Bentzutuen sindromea eta autozentsura uste baino barrurago sartuta zeukan jendeak, eta entzun ere ez zuen egin nahi izaten politika konturik edo antzekorik. Futbola zen jendearen hizketagaia eta kezka nagusia, futbola gora eta futbola behera, nazkatzeko moduan.
‎Hauxe, hain zuzen ere: ...zen seguru asko; behin batean bururatu zitzaidan, estazio ondoko akazia haien hostoez egingo niela untxiei egun bateko gobernua, eta baita joan ere, zakua hartuta; akazia buruxketara igo eta soildu nizkien neguan inausi ondoren uda bitartean botatako kimu edo adaska guztiak, zotzak bertan tente utzirik, batere hostorik gabe, nire zakua ongi beteta; nola edo hala, Patxi Handik jakin zuen nork egin zuen egiteko modu hura, eta Inspekziora eraman ninduen.
2001
‎Ezkerreko begia itxia zuen," Hi bezalako mutil ederrei keinuka sobera aritzeagatik duk hori!", ttikitan lagunekin jostetan ari zela makila batekin zulatu ziotelako, baina ongi zuena hagitz handia zen, bertze edozeinen biren adinakoa. Milagros izena zuen, Mila," Milagroak egiten dituelakoz paratu zioteken izen hori", eta umore zoragarria isurtzen zuen egiten zituen gauza guzietan. Irria ezpainetan atxikia dutela jaiotzen diren horietakoa zela pentsatu zuen Sadabak.
‎Medikuek ziurtatu zutenez egunbete ez zuen egingo eta, bere agoniak iraun zuen ordu pare eskasa nahikoa izan zen bere ahotik eta zuri zuzendutako zenbait azalpen jasotzeko; gero, berak emandako helbidean zuri bidaltzeko erregutu zidan. Handik gutxira, nire besoetan eman zuen azken hatsa.
2002
‎Hark nolako aurpegia jarri zuen galdetzekotan egon zen Galder. Ez zuen egin baina. Umiliazio nahiko eramangarriak ere umiliazioak ziren, azken batean.
‎Kazetariaren ustezko hoztasunak asaldatu egin zuen Maria Gorozika. Capon ez zetorren bat uste harekin, zer gura zuen egitea?
2003
‎Etxean nahi zuen egin afaria Lupek. Damianen etxean.
‎Gerra hastean herrian ziren hogeitaka faxista Bilbora bidaltzeko agindua hartu zuen alkateak. Berak agindua bete baino ez zuen egin. Gero haietako batzuk Quilates eta Altuna Mendi izeneko ontzietara eraman zituzten, preso.
2004
‎Marck nekaturik zegoen, hilabeteak zeramatzan borrokan Carlosen minbiziaren aurka, Carlosen depresio aldien aurka, Carlos beraren aurka, medikuen aurka, bere buruaren aurka, eta atsedena nahi zuen. Ezagutzen ez zituen lagun batzuen deserosotasun aldia arintzeko ahaleginik ez zuen egin nahi; isildu baino ez zuen nahi, ikusle huts izan. Berak ere kanpoaldean bilatu zuen aisia, leihotik harantz, ilunpeetan itzalen modura mugitzen ziren zumarretara.
‎Bakarrik esan nahi nizueke, asko sufritu zuela eta dotoreziaz eman ziola kara sufrimendu horri. Minbizia zuela jakin zuenetik borrokatu baino ez zuen egin bukaera arte, gehiago ezin izan zuen arte, eta orduan amore eman zuen erremediorik ez zuelakoz. Beharbada hortxe ageri zitzaion euskalduna zela, nahiz eta nik gehiegi ez ezagutu euskaldunak nolakoak diren.
‎Eta Carlosek barre baino ez zuen egiten atzean utzitako hark eragiten ziona algararekin ezkutatu nahiko balu bezala.
2005
‎Zirudien plazatik desagertu zela arras. Itsuarena ere ez zuen egiten. Falta zen.
‎Bere soak osoki kosk egin zion estreinakoz nire begiradaren amuari. Ez ulertuarena egin ere ez zuen egin. Kanelarena épicerie turkiarretik etorritako kontua zela esan ere ez zuen esan.
‎Mateo Txistu berritu bat. Uzkur eta isil, inorekin belarrez besteko mintzaldirik ez omen zuen egiten hark. Beti eskumakila, aiztoa eta mailu txiki bat lagun zituela.
‎Guardia zibilak hesi lana egiten zuen xingola horia pasatzen utzi zion orduan, erreka zuloraino bertaraino jaitsi ahal izan zedin. Horixe zuen egitekoa gizon armatu hark, inori bidezidor hartatik jaisten ez uztea, mendiak beste ertz eta pasabiderik ez baleuka bezala. Goiz hartan zebilen hego haize epela hatzen artean harrapatzearen antzeko zerbait zuen zeregina, azken finean.
‎Lotan eman zuen Damianek bigarren eguna ia osorik. Goizean gurasoek gelan bakarrik laga zutenetik, komunera joateko eta koaderno koadrikuladunean zerbait idazteko ahalegina baizik ez zuen egin. Hori zen onena.
‎Emazteak barkatzeko eskatu ziola segurtzat eman genezake bederen, ez zuen amorantearen errua egin" Behartu egin nau!" edo" Nik ez nuen nahi!" bezalako zabarkeriak asmatuz. Emakume hark bere gain hartu zuen egiten ari zenaren ondorioa, horrexegatik eskatu zion induljentzia senarrari. Baina xehetasun horiek gero jakin ziren, Manoel Arauxo amaginarrebaren etxetik itzuli zenean, zinkez zink ibili zen bere ondikotza entzun nahi zionari kontatzen.
2006
‎Batekin ikusi eta bestea makusi, zein ez den besteak bezain eder, zein den itsusi. Halaxe topatu dugu ospetsu hori, zeinaren enborra gurdiak, diligentziak eta halako batean autoak ere igarotzeko besteko zuloa zuen eginik, 1969an apurtu zen. Horren antzekoa da The California Tunnel Tree deritzona.
2007
‎Zuzendari zaharraren ikasle papera zuen egitekoa, hark baino ospe eta arrakasta handiagoak lortutakoa behar zuen izan berak antzezten zuen pertsonaiak, antza. Horixe zuen filmak hari nagusia, ikasleak maisua gainditzen duenean, nola eragiten dion gertaera horrek bi gizonen arteko harremanari eta, batez ere, irakaslearen nortasunari.
‎Asmo onez ari zen, baina buztanetik zintzilikatu eta Tarzan izanen balitz bezala, zabuka ibili nahi ote zuen egin zitzaion Migeli; beraz, ez zuen erantzuteko lanik hartu.
‎Igandetako aurpegia paratu zuen Migelek, baina Arseniok, kontrakorik aipatu ez zuen arren, fede gabeko behakoa eskaini zion. Egurrezko ontziraleku apala ikusten ahal zen leihotik, eta Arseniok, arrantzarako giro handirik ez zegoen baina, bere txalupa ezagutu nahi al zuen egin zion galde.
‎Agi denez, nitrogenoaz baliatzen ziren garatzeko, eta bere zainetako bakterioen bitartez bereganatzen zuen elikatzeko behar bezainbat. Askatu beharreko arazo korapilatsuren baten adibide paratzen ote zuen egin zitzaion Migeli, baina ezin izan zuen asmatu zer izaten ahal zen, zeren...
2009
‎– Mamu tankera hartzen dute gonazpikoekin, eta bisita egiten dizute gauean, hildakoek –zutitzeko ahaleginik ere ez zuen egin; zuen, saiatuta ere– Mamu gehiegi dauzkat, Sotero. Uste dut garaia heldu zaidala batzuen batzuk lurperatzen hasteko.
2010
‎Beste puntatik emakume bat hurbildu zen lasterka, umea besotik hartu eta, haserrea antzeztuz, tas tas egin zion ipurdian. Umeak barre besterik ez zuen egiten.
‎Antso nire lan zenbait ordurako irakurria zela badakit, orain, eta ez litzateke nire ospe intelektualaren aurrean apaltzen ikusten dudan lehen gizon gaztea. Bata zein bestea izan arrazoia, jarrera iheskor horrek nire interesa bikoiztu baino ez zuen egin.
‎Hirugarrena, nire adineko idazlea bera eta aspaldiko ezaguna, ni defenditzen saiatu zen bere zutabean. Baina horrek okertu baino ez zuen egiten nire egoera: errukarri bihurtzen ninduen.
‎Zientzia politikoak ikasten ari zen baten lagun handia egin zen hamabost egun haietan. Eta munduan zuen egitekoa argitu zion miraria ezagutu zuen: desobedientzia zibila.
‎nor nondik zein ordutan igo gintezkeen teilatura, pankarta non ezkuta genezakeen, zer oihukatuta geuregana genezakeen arreta. Laukidun bitakora batean errotuladore beltzez institutuaren irudi zehatza zuen egina: gorriz gu non kokatuko ginen izen abizenetako lehen letrek berezituta, urdinez orduak minutu eta guzti, eta berdez zein aldarri oihukatu genuen.
‎soin jipoitua salatu zuen Eginek.
2011
‎Nekronimoak esan gura zuen bere gurasoek Ariel izena jarri ziotela inoren omenez. Beti pentsatu zuen egin zutela juduak zirelako. Judu askoren artean nekronimoak erabiltzea aski zabaldua zegoen.
‎Ez suizidioa ez istripua. Bere izenaz beste baino ez zuen egin Cosme Gezetak. Ez dakit amak alargun pentsioa jasotzen duen.
‎Euritan hasten bazuen txanoak jantziko genituen, ez genuen elkar zelatatu ahal izanen zeharrez. Ez, ez zuen eginen, ankerkeria izanen zen.
‎Berak esaten zuen dena, ez zegoen une haietan Gloriak esandakoari ezer askorik eransterik, lantzean behin, idazle mexikar hark Jorge Luis Borges bisitatu ostean bezala," isilune esanguratsuren bat" tartekatu besterik ezin zuen egin Lazkanok, gehienera jota.
2013
‎Emakumea pentsakor geratu zen une batez. Zerbait esatera zihoala iruditu zitzaion Inesi, baina intziri txiki bat baino ez zuen egin, oinaze keinu labur bat. Gerriko minaz kexatu zen.
‎Ez zen txintik ere atera bere ahotik amona ikusi zuenean, akaso hasperen ahulen bat, zeharo indargabea. Negarrik ere ezin izan zuen egin. Amaren negarra irudikatu zuen, bere eginezina barka ziezaioten hangoek.
2014
‎Filmetako aktoresa zirudien Maiteren amak soineko zuri eta musu gorriekin. Eta irudia areagotu besterik ez zuen egiten bere orrazkera hanpatuak, azalore formako orrazkera hark, makina bat bider telebistan ikusitakoak bezalakoa. Emakumea parez pare ikustearekin batera ailegatu zaio lurrin usaina.
‎Antzerkia egingo zuen. Azken urte haietako zama guztia, bizkarrean zeraman pisua bildu eta antzerki pixka bat besterik ez zuen egin behar amaren aurrean, amak bere ibilbide akademikoa beste begi batzuekin ikus zezan.
‎Irene Arriasek mezu bat bidali zion Sylvie Minaberriri bideoa ikusi eta gero, euskaraz, ez zekien arren ulertuko zuen, frantsesez baino ez zuen egingo beharbada, ziurrenik. Mezua bidali zion hala ere, ez zekien ondo zertarako...
‎Irene Arriasek, ordea, sumatu ere ez zuen egiten goiz hartan, egun haietan, zer zen hori, guraso izatea, umeen ardura, sukarren ardura, 39 gradu, 40, nola itsasten den umea amaren aurpegira, aitarenera, nola itsasten dion bero zikin hori, listua, aho usain txarra. Lizentziaturarako ikasi, besterik ez, hori egin zuen hainbat egunetan, hori zeukan buruan, lan askozaz gogorragoa ez zuen imajinatzen, ezin zuen imajinatu, hogeita hiru urterekin.
‎Berehala hasi zen idazten, burua altxatu ere ez zuen egin tarte luze batez. Eten txiki batzuk egiten hasi zen gero, idatzi behar zuena hobeto pentsatzeko betiere.
‎Askotan egiten zuen, jende askorekin, urduri zegoenean batez ere, hori Ireneren manietako bat. Horregatik nahi zuen beti ikasle egokiekin, ikasle eskasagoekin ezin zuen egin, Gorka Etxebarriarekin, Miren Alzarekin. Imanol Sarasuarekin sarritan egiten zuen, bere gogokoenetako bat Imanol Sarasua.
‎Konturatu zen Irene bera ere zerbait sentitzen ari zela, gehiegi ere ez, irudimena baino ez beharbada. Izan ere, aspaldi ez zuen ezer egin, etxean bakarrik askotan egon arren, ez zuen egiten azterketak zituenetan, datak hurbil zeudenean behintzat, ohitura hori zuen, neurosi hori beharbada, aurreko hiru egunetan beharbada, lehenago bai. Orain bazen aste eta erdi azkenekotik, eta sentsazio hori sentitzen ari zen Imanol Sarasuaren komunean eserita.
‎Bertigo moduko batek harrapatu zuen orduan, ohartu zelako burua zela Irene Arrias batez ere, buruari begira egon zela hogeita hiru urtez, eta buruari begiratzea beste erremediorik ez zuela lanean hasten zenean ere. Imajinatu ere ezin zuen egin zer egin zezakeen burua okertzen bazitzaion, nahastuta jarraitzen bazuen orain bezala, pantailari begira, Paul Newmanen arropei begira.
‎zer egingo zuen beste nahasmendu batek harrapatzen bazuen, nahasmendu luzeago batek, atzera egingo ez zuena, onera etortzen utziko ez ziona. Imajinatu ere ezin zuen egin, ez zuen imajinatu nahi. Momentuz natural pentsatu ahal zuen berriro, larritasunik gabe begiratu ahal zion Paul Newmani, amari, amaren josturari.
‎Gerra haren kontra zegoela sinesten zuen, aginduei kontra egiten zien: eraso egiteko esaten zioten, ez zuen egiten. Behin eta berriro heltzen ziren aginduak, mugitu ere ez zituen egiten soldaduak, argi zeukan, argi zeukaten.
‎Baina sumatu ere ez zuen egin zer zen azken orduko telefono dei hori, dei arraro hori. Ez zuen pentsatuko, bestetik, hainbeste informazio eman zitekeenik hain dei laburrean, 40 segundo, 50, minutu bat baino gutxiago betiere.
‎Ordura arte etxe inguruan ibili zen, amaren etxe inguruan... Beheko kaleetara sartzen bazen, urrundu egingo zen, imajinatu ere ezin zuen egin nora joan behar zuen, baina ez zen beste modurik, ez zuen Irenek beste modurik irudikatzen. Salsidutik jaitsiko zen, Fadura pentsatu zuen, ez zekien zergatik, ez zekien nola, baina jende gutxi ibiliko zen Faduratik ordu horretan, ia inor ez, horregatik hasi zen harantz.
‎Asun batzuen ondoan igo zuen gona, pantiak jaitsi, barruko arropak, makurtu egin zen, bigarren aldia zen bulegotik irten zenetik. Beste egoera batean sinetsi ere ez zuen egingo, hainbeste ordu, birritan bakarrik. Jan eta edan ere ez zuen ezer egin, horrek lagunduko zuen.
‎Petril baten ostean eseri zen, uste baino babestuago: haizeak ukitu ere ez zuen egiten.
‎Imajinatu ere ezin zuen egin Irenek non zegoen, ordea. Luzaro ibili zen tuneletik, hori iruditzen zitzaion, Andra Mari eta itsaso artean edonon.
2015
‎Eskua gizonarenaren gainean jartzeko bulkada izan zuen, baina, Topaketan parte hartzera konbentzitu zueneko unea gogoan, ez zuen egin. Ahotsak egin zuen ukimenaren lana, ahotsak eta begiradak.
‎Lagunak izan zirela esatera zihoan, baina ez zuen egin. Taberna eta giro bertsuetan ibili ohi ziren, elkarrekin ere bai, beste lagun batzuekin beti, sekula ere ez buruz buru.
‎Ezagutzen zuena ezagututa, ez zuen gehiago behar narrazio hura mendekua zela ondorioztatzeko. Gustura galdetuko ziokeen Zuazori gertaera haiei buruz, baina desegokia iruditu zitzaion eta ez zuen egin.
‎Baietza aurreko erantzunekoa baino dezente irmoagoa izan zen. Ñabardura horrek areagotu baino ez zuen egin komisarioaren mesfidantza. Baina zeukatenarekin egin behar zuen aurrera.
‎tronpetajole baten emanaldia, kontrakantautore batena, mimo batena... Zuazok berretsi baino ezin izan zuen egin bere urteetako isolamendua, ez baitzuen leku haren inongo berririk eta, bistakoa zenez, han bazen mugimendurik. Isolamendu hitza gogor samarra iruditu zitzaion hasiera batean, baina egokiena zen, bakardadea baino egokiagoa, puntu komun ugari dituzten arren, ez baitira gauza bera, izan zaitezkeelako bakartia, bizi zaitezkeelako bakardadean, isolatu gabe; azken batean, bakartia edo bakarzalea izanda ere ezagut zezakeelako Purgatorioa.
‎– Esate baterako, nire bigarren senarra saiatzen zen sukaldean, baina lardastu besterik ez zuen egiten. Ez zen lasai egoteko gauza tipula perdeatzen zen bitartean, eta txitxirioak ere beratu barik nahi izaten zituen egosi, eta nire lehen senarrak berriz...
‎Egia erauzteko erabaki zuen gizon hura bahitzea. Aurrez ez zuen hiltzeko asmorik, bahitu baino ez zuen egin nahi, egia esan ziezaion. Etengabe errepikatu zidan, ez zuen hiltzeko asmorik.
2016
‎20th Century Fox ekoiztetxeak Espainiako Armadarekin zuen egina kontratua, Armadak filmerako ibilgailuak hornitzeaz arduratu behar zuen, baina lurrak Diputazioarenak ziren. Nonbait, 100.000 pezetako kontratua sinatua zuten Nafarroako Diputazioak eta 20th Century Foxek.
‎Uste dut Albiste Txarra ez zela konturatu, edo konturatu baldin bazen, agian, barkatu egin zidan egoera kontuan harturik. Usnatu ere ez zuen eginen gainera, alkohol kiratsak gela osoa hartua zuen. Une hartan, Carquizano karrikan errutinazko lanean ari ziren kalekoz jantzitako hiru polizietarik bat ezagutu zuen asaldatuen buru zetorrenak.
‎Ahaztuta zeukan amaren ahots sendoa bat batean entzuteak barrenak mugiarazi zizkion mutilari. Karmelek amultsu besarkatu zuen eta Patxik utzi egin zion; begiak itxi besterik ez zuen egin, amari zerion lurrin lasaia usaintzen zuen bitartean.
2017
‎Isilik jarraitu zuten. Josebak zerbait esateko tentazioari eutsi zion, uneagatik edo Axiren erreakzioaren beldur, ez zuen egin, hala ere.
‎Hantxe agertu zitzaion, bere, izterraren gainean, esku ahurra goraka, hatzak barnerantz, erpurua eta txikerra puntetan elkar ukitzen zutela, gorriturik, izerditzen hasia, Kennethen izerdi eta gantzaren usain gazien lurrunetan bildurik. Baina ez zuen egin. So gelditu zitzaion, Kennethen gorputzaren mugimenduak nabaritu zituela.
2018
‎Muntatu zuen egunarekin gogoratu da, umeek berriarekiko duten antsietatearekin imajinatzen zuen bere burua. Lagundu beharrean, presa sartu besterik ez zuen egin. Eta aitak itxaroteko eta itxaroteko errepikatzen zion.
2019
‎Han hartu behar zuten, ume bat, bederatzi urtekoa, mesedez, gurasorik gabe, mesedez, zer da mundua orain? Eta gogoratu ere ez zuen egiten neskak, ume bat, gurasorik gabea, neska horrek.
2020
‎Cianik bidali zidan artikulu horretan koadroen gainean hitz egiten zuen batez ere, eta aipatu besterik ez zuen egiten biltegian aurkitutako paper multzoa. Dokumentazio asko zegoela zioen, artean aztertu gabea, eta artikuluan bertan iragartzen zuen erreportaje sail baten hasiera izango zela hura, informazio berria aurkitu ahala artikulu gehiago etorriko zirela.
‎Handik astebetera jaso nuen, mail bati erantsita, Sandra Cianik agindutako bigarren artikulu hura. Aurkikuntzari buruz lehen artikuluan emandako informazioa laburbildu eta zabaldu egiten zuen bigarren erreportaje horretan, baina egile ezagunen obren bidebatezko aipamen hutsa besterik ez zuen egiten, eta Vicenzo Vicenziren lanei buruzko xehetasunei heltzen zien bete betean.
‎Errutinazko lanen batean dabilenaren sorgortasun eta ezaxola aire horrekin irten zen, beste bulego batera paperen baten bila doanaren patxadarekin, baina zain geundenon tokira begiratu zuenean sorpresa keinu txiki bat sumatu nuen haren aurpegian, begirada lozorrotik esnatu balitzaio bezala. Geratu egingo zela pentsatu nuen, baina pausoa moteldu besterik ez zuen egin, eta gizonaren handitasunarekin kontraste nabarmena egiten zuten begi txiki zorrotz batzuekin eman zion errepasoa itxarongelari, eta han geunden guztioi, garunaren barruan gordea egon behar zuen eskaneatzeko mekanismo bat martxan jarri balu bezala. Alde batetik bestera pasatu zuen begirada, edozein elementu arriskutsu detektatu eta erregistratzeko gaitasuna ongi frogatua duenaren segurtasunarekin.
‎... joan zenean bezala! Galdetu ere ez zuen egin! Neronek esan behar izan nion:
2021
‎Emozioa sentitzen genuen haietako bat harrapatzean. Ez zuten aienerik egiten airez itotzen zirenean, edo gure beharriek ez jakin haiena aditzen; gorputz irristakorrak desesperaziozko inarrosaldi batzuk baino ez zuen egiten gure eskutik ihes egiteko. Begietara begira hiltzen zitzaizkigun, baina gu soraio, haien sufrikarioaz ohartu gabetanik:
‎Plantxo bat edukitzeak pazientzia handia ematen du, eta irribarre horrek zerikusi handia zuen Mariarekin urteroko balorazio bilera eginda edukitzearekin. Gabrielek ez, ez zuen egin oraindik.
‎beste autorik ez zetorrenez, egin zezakeen, errepide erdian. Hori ez zuen egin aurreko aldietan. Geldi geunden, baita porlanezko isiltasuna eta nire neuronak ere.
‎Erraz eman zezakeen buelta berak ere, errepidea hutsik, ez zukeen istripurik eragingo ondoko erreira igarotzeko bira hantxe bertan eman izan balu. Baina ez zuen egin, aldapan gora jo zuen, eta behar bezala eman zuen buelta, bide segurtasuna arriskuan jarri gabe. Bazekien itxarongo niola, ez nintzela lasterka hasiko.
‎Amak, funtsean, besarkatu egin nahi zuen, haren ondoan negar egin, esan oso eder zegoela, faltan botatzen zuela, biziki maite zuela, hura izatea izan zela, zalantzarik gabe, bizitzan gertatu zitzaion gauzarik onena. Baina ez zuen egin. Bere lehen erreakzioa min ematea izan zen, alabari, bere alaba maitagarri bakarrari:
‎Hantxe zeuden froga guztiak. Zer egin zuen eta zer ez zuen egin. Baina ez zen baloratua sentitzen.
2022
‎nonbaiten behar zuen egina:
2023
‎Ez nolanahikoa, gainera. Josu Larrinaga Arzak jada azaldu du nola garai hartan “euskal etnoidentitate berri (tu) bat” sortu zen eta zein izan zen kontrakulturala zen musika mota berri batek horretan guztian izan zuen egitekoa [3]. Letamendiaren eta Jauregiberriren ideietatik abiatu, eta urteen artean “euskal nazionalismo komunitario berri bat” sortu zela aipatzen du Larrinagak.
‎Kulturak egun fedeak betetzen zuen egitekoaren parekoa duela idatzi izan du inoiz Marina Garcesek [41]. Duela hiru mendez geroztik, behin jainkoaz umezurtz geratu garen honetan, kultura omen da zentzua sortzeaz eta gure izateari balioa emateaz arduratzen dena.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia